Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 196

2000
‎Leihora hurbildu nintzelarik kalean zehar ikusi nuen gizona, urrutiratzen. Ez zuen leihora behin ere begiratu, beti aurrera. Eta kanposantuko hormaren ondotik pasatzen ari zenean, birikak ondo beteta, txistu hotsez estali zituen bere beldurrak.
‎motxila bete eta alde egingo zuen. Ohetik altxatu, giro kargatua arinduko zuen leihoa ireki eta pentsamenduak uxatu nahian Inti Illimani jarri zuen konpaktoen platerean, bolumen altuan, Nafarroako joaldunek egiten duten legez inguruko deabruak paseoan bidaltzeko. Txirulek eta gitarrek logela bete zuten:
‎Eta osabak aitaren errana aintzakotzat hartu, eta hala egin ziren bizpahiru hilabeteren buruan obra haiek: hartarakotz, profitatuz ezen errotaren kanala jauregiko gibel hormari itsatsia eta eratxikia iragaiten zela, zulatu zuten behe solairuko gibelaldeko zola —aitona Nikolasek erabiltzen zuen gelan ez bertzean, zeinak kanporat jotzen zuen leiho bat baitzuen—, baita gibel horma ere kanalaren parean doi, eskrementuak handik isur zitezen, eta bi aulki fintkatu zituzten, ororen buruan, obra haren gainean, bakoitza bere zulo biribilarekin.
‎Bazkaldu ondoren, etxe atarirat joan, eta jauregiko aitzin paretaren kontra paratu nintzen, kanpoko jarleku luzean, beheko solairuko egongelarat jotzen zuen leihoaren ondoan, hartu nuen erabakiaz damu, zeren imajinatzen bainituen osaba Joanikotekin jauregi inguruan izan nitzakeen inkontruak, hain gaitzak eta hain nekeak —entseiaturik bakoitza bertzearen begien ekiditerat, elkarri hitz egin gabe—, non bururatzen baitzitzaidan ezen, harekin ez inkontratzeagatik, benedizionetzat ere hartuko nuela neure burua pareten artean hersteko kondena.... Eta gogogaizten hasia nintzen jada... baina egongelako leihoa zabalik zegoen, eta gurasoen xuxurlak hautsi zituen ene gogoeta ilun haiek:
‎Hantxe hertsi zitzaidan, jaun André, mundu magikorat jotzen zuen leiho hura —haurtzaroko leihoa—, non gertagaitzena ere gertagarri gerta baitzitekeen...! Eta dukearen beheitikoak goitikoa eragin zidan, eta...
‎Gauetan, berriz, nola kapitainak egokitu baininduen etxeko gela tipi batean, zeina baitzegoen goiko solairuko egongelaren ondoan, eta zeinak ere baitzeukan itsasorat jotzen zuen leiho bat, hala, handik beha paratzen nintzen anitzetan, ameslari, iduriturik ezen itsasoa zin zinez zela libertatearen lurraldea, eta leiho hura iragan baizik ez nuela egin behar, lurralde miragarri hartan sartzeko... nola etxean izan genuèn tigreak ere amets baitzezakeen, benturaz, bere libertatearekin, kaiolako leiho haietarik beha, Afrikako ordokiak gogoan.
2001
‎Egunaren senti sentian iratzarri zuen leihotik sartutako argi printza bihurriak hartz jauna, sudurrean kilimak eginez". Era erraz eta kuttun horretan hasten du Felipe Juaristik Euskadi Haur Literatur saria lortzera eraman duen" Animalien Inauteria" liburua.
‎Harresi gainetik saltatzen ikusi ninduela esan zidan, Desde aquí mismo, mi atalaya, esan zuen leihoa seinalatuz, miarmak bere amarauna erakutsiko lukeen moduan, bere esku fantasma baino zuriagoarekin.
‎Ez zen une hartan kaletik inor pasatu, ez zuen leihorik inork ireki. Bestela, Zer egiten duzu hor, zatar hori, jaitsi zaitez hortik esango zion, helduek umeei errieta egiteko duten ohitura egoskor horrekin, baina ez zen inor agertu eta Goiok gora jarraitu zuen, eta izerdi tantak erori zitzaizkion bekokian behera begietara.
2002
‎" Hamabost urte", pentsatu zuen. Bere irudia aztertu zuen leihoko kristalak eskaintzen zion isla zehaztugabean. Hamabost urte.
‎Eta haiek guztiak, Leireren biolinarekin liruraturik, ardi zuri bihurtu ziren bat batean. Eta beherantz eta beherantz egin zuten, harik eta Leirek zabalik zuen leihoan zehar egin zuten arte. Eta zetozen neurrian, gero eta txikiago egin ziren, eta mendian pausatu ziren banan banan, urtero jartzen genituen figuren irudiko eta haien neurriko.
‎Howardek ez zuen leihorik nahi presoen leotzetarako, kanpora begira egoteko aukerak presoak lanetik olgatuko zituelakoan. Horren ordez, elurretik eta euritik babesteko zurezko kontraleiho bat leukakeen irekidura eskuraezin halako bat ipiniko litzateke leotzen goialdean.
‎Joseluk bistan zeukan plazako iturria, eta hamar bat metro lehenagoko etxeko sotoan ardandegi itxura zeukan biltegira hurreratu zen. Espaloirik gabeko kalera ematen zuen leiho bakarretik begirakunea hartu zuen, eta upaz inguratutako mostradore aurrean ziren gizonen artetik bere adin bereko gazte bi ikusita erabaki zuen barnera egitea.
2003
‎Aparkaleku bakarti isilerantz ematen zuen leihotik, kale argien izpi urdinxkek pertsianen marra etenak marrazten zituzten, luzatuz eta moztuz, izara zurien tolesduretara egokituz; belztasuna mozten zuen argi bakarra. Aire ilun epela betetzen zuen aldikako hots mekanikoak, makinaren kableen bestaldeko gorputzak aldaketa berezirik gabe jarraitzen zuela adierazten zuen.
‎Sakana osoa, Altsasu, dena zuri baino zuriago zegoen, baina Legazpitik behera elur bisutsa ari zuen eta zuritu gabe zeuden bazterrak. Hala ere, hotz egiten zuen, eta nire lurrunak lausotu egiten zuen leihoko kristala.
2004
‎Ikur germaniar batzuek apaintzen zituzten altzari bakanak– Himmlerrek monjeen gelaxken erara antolatu zuen gazteluaren hegal hau –azaldu zidan aitak. Eta, patiora ematen zuen leihotik kirika, erantsi zuen–: Ez dakit zer dela eta egon behar duen hainbeste jende hemen.
‎Harakinek amantala kendu eta ezer esan gabe atera zen etxetik. Une batez atzera begiratu zuen leihotik, han zeuden: aita kameratan makurturik, garbitzen; ama zutik, atera berria zen ateari so, begiak xor, gomazko goanteekin malko lehor antzeko bat sikatzen saiatzen zen bitartean.
2005
‎Ez dio, ordea, buruan topatu dutenaren berri eman, zenbat zabor sartu dioten eta, batez ere, hori kentzerik ez dutela izan, mingarria gerta dakiokeelakoan. Bigarren pasahitza eskatzen zuen leihora iritsitakoan parentesi bezalakoa egin du, lehenago Naroari kontatu diona berari ere kontatzeko, oraingoan Urko aipatu gabe. Burua nahikoa nahasia du ideia nahasgarriagoak sartzeko.
‎Izkina batean gelditu nintzen, zer egin pentsatzeko. Marrok, maiz, orduak eta orduak egiten zituen gauez etxeko leiho batean, ezen, auzoan esaten zenez, amesgaizto beldurgarriak izaten omen zituen; batek baino gehiagok harrapatua zuen leiho bazterrean lo egunsentian, burua beso artean ipinita, zurrungaka.
‎Soa kanpora hedatu zuen Graxik, ohean irudiz azkenarekin guduka zihoan gizonaren begiei ihes. Txapela ikusi zuen leihoaren maldan eta marmarika hasi zen: herioak txikitik troxatu zaituena, zu, neure aita ez zaitezela hil, ez hil bederen eni hitz bat erran gabe, mintza zakizkit, lehen idien aitzinean hots emaiten nenbilenean mintzo zintzaizkidan bezala, ote eta iratze biltzera auzoen laguntzera gindoazenean bezala, mezatik landa hilerrian otoitz bat murdukatu ondoan, karamelo eta karanbar ezti erosteko libera soila ematen zenigunean bezala, Donapaleuko merkatura joateko bi oihuz iratzarrarazten edo ardiak Lakabirako artadira eskapatzera uzteagatik larderiatzen gintuzunean bezala.
‎igel bat marrazturik zuen bat zen denen artean deigarriena, hiru dardoz hormari josita zegoena. Ezagun zuen leiho ondoko aulki huraxe zuela lekurik gustukoena.
‎Ez zuen amak ekarritako transistore piladunik piztu nahi. Ez zuen leihotik begiratu nahi. Antzeman zion ederki handik ikus zitekeen ikuspegiari:
2006
‎Gaueko ordu txikiak ziren, eta morroiak aitzur ederra zeraman, baina ongi gogoratu zuen. Bigarren aldian, Muntanerren bizilagun batek ikusi zuen leihotik, karrikaratzen ari zela. Biek antzeko deskripzioa egin zuten:
‎Anek eraikin hondatuari begiratu zion. Haizeak karraska egiten zuen leihoetako oholetan.
‎Arrazoi bat izan zuen leihoaren alde honetan bizi izateko. Kendu ziotenean, leihoaren beste aldera joateko arrazoia eman zioten.
‎Annette sukaldetik itzuli zenean, zamaua jasotzeko agindu zion amak. Segidan, etxe atzeko oilategi txikira ematen zuen leihoa zabaldu eta eskuan zituen ogi apurrak bota zizkien oiloei. Gero, leihoa itxi zuen eta beti gerritik zintzilik zeraman zapia pasatu zuen kristaletan.
‎Burua erretiratu zuen leihotik. Begiak kizkurtu zituen gero, zerbait oroitzeko ahaleginean.
‎Lehendabizikoan afaria emango zigutela, baina oherik ez zeukatela. Aldamenekoan eman ziguten azkenean koarto bat, patiora ematen zuen leiho txiki txiki batekin. Halako berorik ez dakit sekula gehiago pasatu ote dugun.
‎Idazkera femeninoak bereak dituen leihotik ateratzeko beharra eta bakardadean nitasun sakona deskubritzeko beharra batzen dira biak ere Teresarengan. Iñaki Torre Ficak" ‘La mujer ventanera’ en la poesa de Carmen Martm Gaite" artikulu interesgarrian esaten zuen leihoak begiratzeko era baldintzatzen zuela, ikusi gabe begiratzea posizio estrategiko berria zela. " Simbolo de lo fronterizo, limitrofe entre el espacio cerrado y el abierto, entre lo familiar y lo inexplorado,[...] entre la guarida y la aventura del raso" (Especulo.
‎– Orduan beste taberna bat zegoen, egurrezko barra, baldosa zaharrak eta itsasadarrera ematen zuen leiho bat. Hara begira jarri eta gabarra gaineko borrokez berba egiten zenidan, boxeolariak gabarra gainera eramaten zituzten txalupez... zubian, San Anton parean eta Martzaako molla honetan biltzen zen jendetzaz...
2007
‎Horren kopia bat eskatu zion Gigiri, eta honek ia ia poster baten tamainako erreproduzio bat oparitu zion. Salako paretan jarri zuen, parkera jotzen zuen leihoaren ondoan.
‎Barre zotinak egin zituen?. Txoperatik agertzen zen, sasitik sasira, eta kax kax egiten zuen leiho horretan. Burugabe halakoa!
2008
‎–Ez haiz oker ari, argia ere bertan utzi ditek, esan zuen leihokoak.
‎Haren ile zikinetatik armiarma hankaluze bat jaitsi zen korrika eta Barbosaren eskutik gora igo zen. Polizia ohia esnatu egin zen bat batean eta armiarma bota egin zuen leihotik. Bizkarra apur bat tentetu eta besoak luzatu zituen jakaren mahuketatik behera.
‎sartu barrura eta ez kexa arriskuengatik, soilik hartu jantzirik dotoreena. Barrura sartu zelarik aitak kutxa itxi zuen, eta alde egin zuen leiho batetik jauzi eginda.
2009
‎Biharamunean, goizeko hamaikak jotzear zeudenean, ni lanean ari nintzen bitartean, egunero bezala jantzita, aitonak bere burua bota zuen leihotik behera. Gorputik hamar bat metrora, bere makila aurkitu zuten.
‎Behin, Elorri ren edizioa prestatzen ari ginen orduan, Jainkoaren kontuan ni uzkurrago ibili izan naiz beti eta beste tonu bateko poesiak zirriborratzen nituen neuk urte hartan, ez naiz oroitzen zer arazo sortu zitzaigun. Gandiagak gela mehar luze ilun bat zuen leiho batekin erroitz aldera. Leiho ondoko argitan egoten ginen paperak ikusten.
‎Gau hartan jauzi egin zuen leihotik.
‎Hori ez zen ohikoa. Berak kontu handia hartzen zuen leiho guztiak ixten. Energia aurrezteaz gain, segurtasunaren kontua zegoen.
‎Anak ez zuen hotza jasaten. Zigarreta zigarretaren atzean erre arren, Anak ez zuen leihoa zabalduko... non eta berrogei graduko tenperatura egiten ez zuen.
‎Sukaldera joan zen. Gosaria berotu bitartean kirik egin zuen leihotik. Bezperan ikusitako 4x4 beltzaren arrastorik ez.
‎Bakarrik geratu zirenean Josebak paketea luzatu zion. Joek, aurreko aldian bezala, kalea zelatatu zuen leihotik eta denda atzera sartu zen.
‎Batera gosaltzen zuten Garazik eta biek, baina gero, emakumeak autoa hartu eta alde egiten zuenean, isiltasuna baino ez zen geratzen inguru osoan. Ganbarara igotzen zen orduan eta, ordenagailua pizten zen bitartean, lehenengo zigarroa erre ohi zuen leihoan.
‎Gero, astiro, koadernoa hartu eta logelara zuzendu zen. Apal luze bat zuen leihoaren aldamenean. Eta han, lerrokatuta, beste hamalau bat koaderno.
‎Nire azken hitzak aditu zituenik ere zalantza nuen. Teilatu azpiko zokotik irten ondoren, kalera ematen zuen leiho estutik begira zegoen bizkarra luzatuz.
‎Joan zen, bada, Ada langelara; itxi zuen atea kisketaz, zer gustura ixten zuen, espazio hura, hamabi metro koadro baino gehiago ez zituena, bere askatasunaren arnaslekutzat balu bezala!?, ireki zuen leihoa, eseri zen ehungailuan lan egiteko aulkian, atera zuen poltsatik tabako kaxa, egun batzuk lehenago egunkari batean irakurri zuen, bakanetan agertzen zirèn tabakoaren aurkako artikulu batean, erretzea osasunarentzat kaltegarria ote zen, baina osasunak eskatzen zion, hain zuzen ere, Adari tabakoa, lur agorrak ura bezala!?, bildu zuen zigarreta bat, piztu zuen, atera zion kea bospasei xurgada ezin luzeagotan, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar?; gero, baina, arestian bizi izandako estutasunak eta barruan pilatutako larriminak bat batean bere bide naturala aurkitu balute bezala, beldurraren, lotsaren eta sentimendu zapaldu guztien hormak eta eustormak lehertarazi ondoren, jakina?, negar batean egon zen?. Ai, Ana, ez gaude elkarrengandik hain urruti?!?
‎zitzaion, bosdun txiki hura ate nagusitzat zuena; artean, baina, nekez izenda zezakeen Gabinok mundu berri inmaterial hura, zenbat pisatzen zuten, bada, tintaz idatzitako poemako laurogeita hamahiru letra haiek, gehi puntu batek, gehi koma batek, gehi puntu eta koma batek?? ...hasian agertu zitzaizkionak, hain ziren haiek antzemanezinak, itxura batean, eta hain atzemanezinak, aldi berean; edo, sentipen poetikoen definizio poetikoan, zera baiezta daiteke, beharbada, esperientzia poetikoak aroma bat utzi ziola Gabinori azkenean airean, zein lore misteriotsuri zegokion ezin esan bazezakeen ere; aroma bat, bere baitan beste bi aroma gutxienez biltzen zituena, udazkenak beti zuen leiho bat, udaberrira noiznahi jo zezakeena, eta esperientziaren beraren nondik norakoak laburbiltzen zituena?
‎Ezkaratz bat zen, ganbera baten atari, tapizekin eta alfonbrekin dotoretua. Goizeko eguzkiak gelaren erdia argitzen zuen leiho batetik. Haren parean, mirail handi batek berretzen zuen kanpotik sartzen zen argi hori.
‎Joan zen, bada, Ada langelara; itxi zuen atea kisketaz –zer gustura ixten zuen, espazio hura, hamabi metro koadro baino gehiago ez zituena, bere askatasunaren arnaslekutzat balu bezala! –, ireki zuen leihoa, eseri zen ehungailuan lan egiteko aulkian, atera zuen poltsatik tabako kaxa –egun batzuk lehenago egunkari batean irakurri zuen, bakanetan agertzen zirèn tabakoaren aurkako artikulu batean, erretzea osasunarentzat kaltegarria ote zen... baina osasunak eskatzen zion, hain zuzen ere, Adari tabakoa, lur agorrak ura bezala! –, bildu zuen zigarreta bat, piztu zuen, atera zion kea bo... hain ezustekoa izan zen, non kea kontrako eztarrira joan eta Ada eztulka hasi baitzen; konortea ez zuen galdu, haatik, eztulka aritu arren leihora joan eta zigarreta bota baitzuen leihotik, aurretik erretako zigarrokinekin batera, zeinak zeramikazko errautsontzi txiki batean baitzituen, han leiho koskan.
‎...n agertu zitzaizkionak, hain ziren haiek antzemanezinak, itxura batean, eta hain atzemanezinak, aldi berean; edo, sentipen poetikoen definizio poetikoan, zera baiezta daiteke, beharbada, esperientzia poetikoak aroma bat utzi ziola Gabinori azkenean airean, zein lore misteriotsuri zegokion ezin esan bazezakeen ere; aroma bat, bere baitan beste bi aroma gutxienez biltzen zituena –udazkenak beti zuen leiho bat, udaberrira noiznahi jo zezakeena– eta esperientziaren beraren nondik norakoak laburbiltzen zituena... esperientzia poetikoaren prozesua beti garatzen baitzen bi fasetan, azken batean: hitzen lehen inpaktuan, adibidez
‎Kronskyk berriro begiratu zuen leihotik, urdurituta. Ezer esan gabe geratu zen une batez, gogoa beste zerbaitetan murgilduta.
‎Ipuinaren lehendabiziko bertsioan, sinesmen itsu batek arranguratu zuen leihotik urrutien zegoen emakumea. Emakume batek, leihotik hurbilen zegoenak, idilioak eta imajinatzen zituen; besteak, berriz, benetakotzat jotzen zituen idiliok.
‎" Ito behar gaituzte oraintxe belarrimotzez eta mingainluzez!" esan zuen Don Mateok Casa Barataseko baratzeetara ematen zuen leihoa itxirik. Don Mateoren imintzioak ikusten aspertuta, bazkaritara alde egingo zuten pepinilloa landatzen besterik ikasiko ez zuten Casas Barataseko belarrimotzek.
2010
‎Alboetako batean, Imazen eskuinetara, Rodolfo Ares eta Jesus Egiguren; eta beste aldean, Urkulluren ezkerretara, Rufi Etxeberria, Olatz Dañobeitia eta Arnaldo Otegi. Gortina urdin handiak estaltzen zuen leiho orobat handia; gortina zabalduz gero, Loiolako Basilika ikusiko zuten negoziatzaileek parez pare.
‎Bukatuta zegoen zintaren lehen aldea, eta euriaren hotsa baizik ez genuen aditzen. Mary Annek zigarro muturra bota zuen leiho zirrikitutik, eta libre gelditutako eskua ere nirearen bila joan zen. Esku guztiak bere sabelaren gainean geratu ziren.
‎Gela argitsua. Hormaren zabalera osoa hartzen zuen leihoa sortaldera. Ospitaleko leihoetan ez dago burdin barrarik, kanpoaldea ikusten uzten digun betoi armatuzko erlauntz itxurako egitura baizik, eta kartzelako leihoetako sarearen aldean begi zabal zabalekoak dira bertakoak.
‎Txorien kanta entzun zuen leihoaren bestaldean. Besoa luzatu zuen.
2011
‎Hala ere, barrutik zetozen garrasiak entzun zituzten. Gainera, patiora ematen zuen leihotik, arropa eskegitzeko soketatik eskegita eta patiora erotzen ikusi zuten emakumea.Jasotako kolpeak zirela eta, Mendaroko ospitalera eraman zuten. Bitartean, etxebizitzako atea irekitzea lortu zuten ertzainek, eta barruan ustezko erasotzailea atxilotu.
‎Leihoetan, gortinen ertzetik, bibotedun gizonak barrundatzen nituen zelatan, edo boxeolari ohien bisaiakoak. Lantzean behin, neskato ilegorriaren aurpegi erdia jotzen nuen begiz, eta haren esku txikiak berehala zarratzen zuen leihoa.
‎Carlosek, sofan areago etzanez, egunaren azken eguzkia jasotzen zuen leihoari bizkarra emanez egokitu zuen bere gorputza. Ez zuen esnatu nahi, eutsi egin nahi zien amets irudi haiei.
‎Aitona apur bat lasaitzea lortu zutenean, azaldu zioten Baztango Antzola herriko etxe batean zegoela, eta zorte onekoa izan zela. Herriko haur batek ikusi zuen leihotik, elur boladen artean nora ezean. Mantetan bildu eta sutondora eraman zuten.
‎Goizaldeko ordu biak entzun ziren. Mikel jaiki eta zigarreta bat erre zuen leihoan bermatua. Hotzez dardarka egon arren, aire garbiak on egiten zion.
‎Gauerdi inguruan, oihuak entzun ziren egoitzaren kanpoaldean. Langileetako batek zure anaia ikusi zuen leihotik, koktel molotov bat eskuan. Antza zenez, ero moduan oihuka ari zen sua zegoela eraikinean.
‎begi batzuk aurpegian iltzaturik, bere zelatan. Burua supituki jaso, eta aurpegi bat ikusi zuen leihoaren izkina batetik ezkutatzen. Aulkitik zutitu, ate ondora heldu, zabaldu, eta kanpora begiratu zuenean, han ez zegoen inor.
‎Sarrerako atea itxi, eta kalera ematen zuen leiho batera joan nintzen korrika txikian.
‎Janariak izugarri itxura ona zeukan eta bere begien aurrean mota guztietako platerek desfilatzen zuten. Plazara ematen zuen leiho txiki baten alboko mahaia zen beraiena. Eseri ziren eta, ardo zuria eskatu ondoren, karta begiratu zuten.
‎zutak biak eta ezker eskuin apuntatzen zutenak, nork bere aldera, estrabismoak jotako titiak balira bezala, beragandik urrun zeuden bi fuga puntu sortuz, ezin kontzentra zitekeen jardunean bi fuga puntu haiei beha. Burua okertu zuen apur bat, fuga puntu haiek noraino irits ote zitezkeen ikertze aldera; ezker titiburuak gezi baten muturrak legez egiten zuen leihorantz, eta leihotik kanpoko horizonterantz, kaleko hirugarren farolaren gainetik justuki, Poliziaren kuarteleraino iritsiko zatekeen Inesen titiburuaren fuga puntu balizko hura, laser bat balu titiaren puntan, hala kalkulatu zuen. Eta zer esan eskuinekoaz, erabat bestaldera jotzen zuen eskuin titiburuaren fuga puntuak, norantz eta Federen etxeko bibliotekarantz.
2012
‎Bala bat errekamaran sartuta, segurtagailua kendu zion. Karrikara begiratu zuen leihotik. Ez zuen inor ikusi.
‎Enperatriza ikusi nuen han, eta Printze gazteak beren geletan, laguntzaile nagusiak inguruan zituztela. Enperatrizak atseginez eskaini zidan irribarretxo bat, eta bere eskua atera zuen leihotik kanpo muin eman niezaion.
‎Zaindari bat zen barreka zegoena; erretzen ari zen zigarro erdia bota zuen leihotik, nahita, presoen ondora. Azkar amaitzen zitzaien lortzerik izaten zuten tabako urria presoei.
‎Poltsa sorbaldan hartu eta presaka irten zen etxetik. Autobusak arrankatu eta bost bat minutura, bizkartzainaren autoa ikusi zuen leihotik, ziztu bizian autobusaren kontrako bidean. Terrazak jendez gainezka ere ikusi zituen autobuseko leihotik; dendetako erakusleihoak ikusi zituen.
‎Orduan ere goiz zen. Argitzen ikusi zuen leihoko kristaletik. Begiak kanpoko aldera nahiago, bere baitara baino.
2013
‎Asteazken iluntzean, bizi ziren etxeko administratzailea ohartu zen usainaz. Bikotearen postontzia ere gainezka zegoela ikusi zuen; sumatu zuen leihoetako saretak jaitsita zeudela, eta arropa, lehortzeko zabalik. Susmo txarra hartuta, udaltzainei deitu zien.
‎–Kaka zaharra! Beno, Mojcari zuen leihoetatik grabatu dena eskatuko diot.
‎Erasotzailea agertu da, baina Vladok ez du lortu ezer ikustea. Horregatik, zuen leihoetatik grabatu dena ikusi nahi nuke, ea pistarik aurki dezakegun. Txirrina jo dut eta etxera deitu dut, baina ez didazu erantzun?
‎Adobezko hormadun logela bat. Argia lotsati sartzen uzten zuen leiho txiki bat. Eta bera ohe zahar batean etzanda.
‎Manta beroa eta lastaira beratza ez ziren inondik ere hangoak. Ezta ganbera hura eta eguzkiaren argia naro pasarazten zuen leihoa ere.
‎Astigarragako Guardi baserrian jaio zen (Gipuzkoa), 1952ko ekainaren 2an, eta sei anai arreben arteko bigarrena zen. Eskolan piper gehien egiten zutenetako bat zen, eta zigorretatik libratzeko maiz ihes egin zuen leihotik salto eginda. Eskola garaiz utzi eta lan bila hasi zen.
‎Amatxo, ba al daki hemen hauetako jendeak ezkonduta nagoela? Beldur nintzen jakingo ez zutela; eta bidean William Gouldingen aulki bikoari aurrea hartu diogunez, gizonak jakin egingo zuela erabaki dut, eta beraz, bere aldera ematen zuen leihoa jaitsi dut, eta eskularrua kendu, eta eskua leihoaren markoaren gainean pausatu dut gizonak eraztuna ikusteko, eta gero buruaz agurtu dut irribarretsu, ezer pasako ez balitz bezala.
‎Ez zuen eztulik egin, baina Amaiaren begiak gorrituta utzi zituen ke bafada luze batez. Amak tarte luze samarra eman zuen leihoaren ondoan, pentsakor eta isilik. Mahaira gerturatu eta ez zuen hitz handirik egin:
‎Igurikatu zituen halere bat edo bi minutu, besoa barnera pasatu aitzin. Askatu zuen leihoko sistema eta leiho zabal zabala ideki eta, murgildu zuen burua barneko iluntasunean.
‎Bere logela hartuta eta sartzea amaituta, so bat bota zuen leihotik. Arratsaldeko zortziak irian ziren eta eguna bizia izanik ere oraino, beroa apaldua zen.
‎Azken so bat botatu zuen leihora. Biak zutik zeuden tinkatuak, emakumearen gona erori zen lurrera, mantarra jarraituz.
2014
‎Baltimorerako trenean salbu zegoela, burua atera zuen leihotik:
‎Henry, jaikirik, leiho aldera joan zen, eta silueta luze bat taxutu zuen bulegoko argien kontra. Berehala, oihuak aldarri argi bihurtu ziren, eta jaurtigai txikizko parrasta kolpekari batek jo zuen leihoa: mastekatzeko tabakoaren hondarrak, zigarreta paketeak, eta baita txanponak ere.
‎Warrenek arreta gabe begiratu zuen leihotik, infinituko punturen batera. Orduan, une batez, begiak hoztasunez pausatu zituen Bernicerengan, atzera Marjorieri begiratu aurretik.
‎Ez zuen ezer ulertu, baina zutitu eta gure atzetik etorri zen leihora. Olatzek salto egin zuen leihotik behera eta anaiaren txanda zen. Ulertu zuen zertan zetzan jolasa, baina ez zen sekula trebea izan jolasetan, herrena zuen gainera.
‎Anuntxik kontatzen zidan dendari aprendiz zelarik hitzeman zuela mutiko bati bolant jantzia eginen ziola. Zurgina zen eta tailerraren parreko teilatuan lan egiten zuelarik, dendari gaztea ikusten zuen leihotik. Artetan keinua egiten zion mutikoak neskak jantzia erakuts ziezaion.
‎Kontrako paretan, freskera eta haren azpian karbonera. Patiora ematen zuen leihora igotzeko eskailera moduko zera ezegonkorra. Iluna zen patioa, txikia.
‎Haietako bi kanpoan zeuden, fusilak eskuetan eta kapak jantzita, eta haien inguruan portuko gantzak belztutako elur zapaldua, poliziak tokitik apenas mugitu gabe oinez ibili zirela salatzen. Hatsa botaz lausotu zuen leihoa Nagorek, bertan bere izena idazteko.
‎Moketa gorriko korridorean abiatu ziren bere atzetik, egongelaraino. Balkoira ematen zuen leiho handi batek hartzen zuen gela alderik alde, eta bai, hortxe zegoen sofa, telebista dotore baten aurrean.
‎Baina neskaren aita, Tomas, gizon zorrotza zen, eta ez zuen alabak ikasteko tenorean denbora galtzerik nahi, eta leihora irtetea galarazia zion. Askotan elkarrizketak erdian uzten zituen Oihanak, eta kolpean ixten zuen leihoa. Hormaren kontra itsatsita geratzen zen Xabi, ezkutuan.
‎Komun ontzira hurbildu eta ikusi zuen leiho bat zeukala gainean, erdiraino zabalik. Zaharra leihoa, etxe osoa bezala, egurrezkoa, pisu handikoa, gillotinakoa.
‎pertsianak jaitsi zituzten, metal itxurakoak, beheraino, zulorik txikiena ere ez. Modu instintiboan begiratu zuen leihoaren alboetan, pertsianak altxatzekoa bilatu zuen, ondo zekien arren ez zela pertsianak altxatzera ausartuko. Gelaren erdian jarri zen gero guztiari begira.
2015
‎Ramsay jauna sutan altxatu ohi zen mahaitik. Txistu eginaraziz bota ohi zuen leihotik platera. Orduan, etxe guztian barrena sentitu ohi ziren ateak danbatekoka eta leihosareak airean, haize zakar batek astinduta bezala, eta jendea zalapartan balebil bezala kisketak ixten eta dena txukun jartzen.
‎Baina, hartan, orria pasatzean, eskuare baten edo soropil ebakitzeko baten irudia bilatzeko bere lanak eten egin ziren. Zurrumurru elkor hura, pipa hotsak irregularki hausten zuena, gizonak lasai hizketan ari ziren adierazle, nahiz haiek ziotena entzun ez (terrazara ematen zuen leihoan zegoen eserita)?, soinu hura, ordu erdi iraun eta emeki pausatu zen bere buruko soinuen eskalan, hala nola pilotek bateak jotzean, edo cricketean ari diren umeek «Kanpora! Kanpora!» garrasi egitean?
‎Ba aldatuta aurkituko zuten dena, esan zuen Bast andreak. Burua atera zuen leihotik. George, semea, belarra ebakitzen ikusi zuen.
‎Gela handi haren ezkerreko izkina aprobetxatuz beste bi oihal zuri jarriz osatutako laukitxo bat besterik ez zen nire logela. Gortinek eta hormek mugaturiko laukiaren barruan, mahaitxo bat bere eserlekuarekin, ohe baxu bat, mesanotxe bat eta etxearen atzealdera ematen zuen leiho bat. Maleta, oraindik ireki gabe, ohe gainean utzi nuen afaltzera jaitsi aurretik.
‎Gorritin zain zituela. Musu arin bat eman zion matrailean bere emazteari, eta Albertok kafea hartzen zegoela ikusi zuen leihotik bere semearen C15 gorria, ohol luze batzuk atzeko atetik irteten zirela, etxetik urruntzen.
‎8 Ez dizuet esan gabe utziko premia honetarako izan zen ostatu txarra: teilapean gelatxo bat eman ziguten; ez zuen leihorik, eta atea irekiz gero, eguzkiak hartzen zuen dena. Kontuan hartu behar duzue, ez dela hangoa Gaztelakoa bezalakoa, askoz ere nekagarriagoa baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia