Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 144

2010
‎Garai horretako esplorazio britainiarrei buruz esan ohi dena errepika dezakegu hemen ere, alegia, zientifikoa bainoago helburu nagusia militar edota geopolitikoa izan zela. Armand Davidek berak behin idatzi zuenez, zientziarentzat egiten zuen lan, eta aberriarentzat aldi berean.
‎Cesar beste irakasleak, berriz, doi mugitzen ditu aurpegiko muskuluak, barre irudi bat baino haratago joan gabe, eta tinko begiratzen dio kamerari betaurreko beltz eta astunen atzetik. Baina, berak ere, Redinek bezala, ontzat jotzen zuen lana," zerrategiko oholen artean Far Westeko fuerte batean bezala" sentitzen zelako, etsaiengandik salbu," nahiz nire kasuan beldurrik handiena ematen didatenak ez indioak izan, zuriak baizik". Unibertsitatetik egotzia protesta politiko baten ondorioz, Cesarren ateraldiak benetako kezka baten oihartzuna zeukan:
‎Villa Lecuonan ere bai. Amak beti izaten zuen lana: festetan festak zirelako, eta ondorenean beste arrazoiren bategatik.
‎Kartzelara egindako lehen bisitan, nire orduko andregaiak —Niko zuen izena, eta argazkilari bezala egiten zuen lan egunkari baterako— ezin izan zion begirik kendu kopetako orbainari. " Aldatuko zaio kolorea, ezta?", galdetu zidan azkenean.
‎Ez zuen zuloa behar bezain sakona egingo. Edo ez zion behar zen kare bizia botako."" Eusebiok ondo egin zuen lana, Beatriz —erantzun zion osabak— Euri asko egiten du hemen, eta lurra biguna egoten da.
‎" Ikatz koxkorra da, inondik ere", esan zion Lubisek, lotsatuta halako galdera erraza erantzun beharragatik. Besteok baino zaharxeagoa zen Lubis, eta, eskolako orduak bete ondoren, Iruainen egiten zuen lan, nire amaren eta osaba Juanen jaiotetxean, bertako zaldiak zaintzen. Hotelean niri laguntzeagatik zegoen, han jostatu eta gero Iruainera joan behar genuelako berak zaldi gainean ibiltzen erakuts ziezadan.
‎Auzune berriko kafetegi batean egiten zuen lan Virginiak bakarrik geldituz geroztik, eta han ikusten nuen Donostiatik Obabara etortzen nintzen aldietan. Gosalorduan joaten nintzen, dena bezeroz beteta zegoenean, eta begira egoten nintzaion bera mostradore atzean batera eta bestera mugitzen zen bitartean.
‎870. Nouvelle Phenicie deituko zen Euskal Herria, bi edo hiru departamendutan banatua Frantzia barruan, itsasoa izango zuen lanerako eta euskara irakatsiko zen eskoletan.
2011
‎Beno, kontua da gaurko festa hau lehengo batean egin genuenaren oso antzekoa izan dela: jende piloa etorri da, musika egon da, eta larunbata zenez (eta beraz, biharamunean inork ez zuen lanera joan beharrik), ba, heldu batzuek dezente edan dute, aurrekoan baino gehiago. Eta horrela, batzuk muturra ederki berotuta erretiratu dira etxera.
‎Marcori ez zitzaion gustatzen aldizkari arrosa horretan egiten zuen lana baina, behintzat, biziraun ahal izateko diru pixka bat emateaz gain, sarritan, gaueko bileretara joateko aukera ematen zion. Aurreko eguneko bilerak, ordea, eskuetatik alde egin zien.
‎Denbora gutxian, Mario Monicelliren I Soliti Ignoti filmari esker eta, batez ere, Federico Felliniren La Dolce Vitari esker zeluloidearen izarra bihurtu zen. Anita Ekber edertasun suediarrarekin Felliniren film horretan egin zuen lan. Bien arteko maitasun harreman baten zurrumurrua nahiko zabalduta baldin badago ere, zenbateraino den kondaira edo errealitatea ezin izan dut ziurtatu.
2012
‎Esmeraldazko belarritakoekin egindako tratuan erabakitako kontua zen. Lalande Biran eta bere kideak hurbil egonez gero, Chrysostomek hartuko zuen garbiketaren ardura; bestela, betikoari eutsiko zioten, eta Donatienek egingo zuen lana.
‎Chrysostomek Britancourteko ferme batean egiten zuen lan goizetik gauera, eta bai besoak eta bai hankak indartuz joan zitzaizkion idiei tiraka edo goldeari bultzaka ibiltzearen poderioz. Hamabi urterekin hamabost urteko gazte baten giharrak zeuzkan; hamabostekin, hemezortziko batenak.
‎Eva Forest hil bazen ere hor diraute Alfonso Sastre, Justo de la Cueva, Iñaki Gil de San Vicente eta enparau maiteek jo ta ke mailua eta erre ke erre igataiarekin. Ez zaituztet pertsonalki ezagutzen, baina aspaldidanik jarraitu izan ditut zuen lanak, teorikoak, propagandazkoak eta bestelakoak. Muchfsimas gracias, batez ere hizkuntza erabileraren inguruko azken eztabaida hutsalen harira nabarmendutako jarrarengatik; jakinda, saiogintzan behintzat, hainbat eta hainbat euskaltzale" apolitiko" eta" demokraten" min finetatik datorkigun oldarra" eritzi emaile" subordinatu eta konplexuz beterikoen arruntasunez barrenblaitua dagoela.
‎Espioitza sare bat beste zabalago baten barruan sartuta eta delako hura beste baten parte zelarik. Hemingwayk" Pilar" bere itsasontzia jarri zuen lan horiek burutzeko eta Gulf Streameko korronteak hasi ziren bera eta bere lagun euskaldunak zeharkatzen alemaniar itsaspekoren bat edo beste harrapatzeko esperantzaz. Hemingwayren orduko emazteak Martha Gellhornez zuen aintzat hartzen misio sekretu hori eta aurpegira egiten zion barre idazleari.
‎Lehenik Lisboan eta gero Porton bizi izan zen. Dantzako eta strip teaseko ikuskizunetan eta prostituzioan egiten zuen lan. 2006ko neguan oso gaixorik eta ahuldurik zegoen, tuberkulosiak eta HIESak jota.
2013
‎—Burt Lancasterrek egiten zuen lan, ezta, galdetu nion.
‎Mary Lorek kontatu dit. Artzainak bere familiaren arrantxoan egiten zuen lan.
‎—Gure etxeko gizon guztiok, han, Euskal Herrian, basoan egin dugu lan —esan zuen— Aitak basoan egin zuen lan; nire lau anaiek ere basoan; nik, basoan. Behin batean, etxean zeuden aizkorak kontatu nituen.
‎—Oraindik ere indar handia dauka aitak besoetan. Basoan egin zuen lan urte askoan esan nuen.
‎Tutua puntu jakin batzuetan jarri eta likido bat botatzen zuen. Han bukatutakoan, harmailetan errepikatu zuen lana, eta ondoren garajerako aldapan. Kantatu egiten zuen hark ere, eta tarteka, txistu.
‎Sierra Gordan egon zen bitartean, eliza eder bat eraikia zuen, harri eta karezkoa, gisa hartako lehenengoa mendi haietan; eta, Santa Clarako ardura hartuta, leku hartan antzeko eraikin bat altxatzeari ekin zion, adobeak erabiliz harriaren ordez. Luze jo zuen lanak, Murguiak arkitektoarenak eta eraikitzailearenak egin behar izan zituelako. Noizbait bukatu zen, hala ere, eta eliza sagaratzea baino ez zen falta.
2014
‎Barrez hura infiltratuen nagusitzat hartua zuen, hori gogoan zeukan. Baina, hortaz, bere heriotza desio bazuen, hura izan bazen San Fauston tiroa erantsi nahi izan ziona, zergatik ez zuen lana azkeneraino eraman bere ezinaz baliatuz. Zergatik ez zuen burkoaz ito, edo pozoitu?
‎Luzienen intuizioekin ardura gertatzen dena, emankorra izan zen solasa. Filosofia irakasle egona zen Piarresek ez zuen lana erdizka egin. Ulertu nuenaren laburbiltzeko, ideien historian gauza inportantak aitzinatu zituen petainismo eta abertzaletasunaren arteko tratuetan.
‎Xorrotxak ofizialeak ziren, laborantza munduak berak egiten ahal ez zuen lan batean gaitasuna zeukatenak. Harremanak ez dira laborantzan bezala, jakintza transmititzen da, baina larderia handia bada nagusi mutilen artean, erasiak gogorrak obra denboretan eta hau da eskarniatua:
‎" quinientospesetos" erran zuen ene adineko errugbilari batek. Ihaute testamenduetan eliza latina gaizki hartuak egiten zuen lan bera. Gertatzen delarik orain biarnesa dakien kerextua grazia mementoa zait.
‎Gero eransteko:" ez dugu etxerik uzten atea jo gabe". Kasualitateak egin zuen lan egiten nuela garai hartan ezpeletar berri batekin, haurrik ez zuen, biziki ezkertiar engaiatua eta gaitzeko arazoak bazituen euskal horrekin, jakobinismoa zen gibelean, baina erregularki aitzinatzen zituen hitzak komunotarismoaren presondegia, ghetto eta holakoak, gauza guzi horien arbuiatzeko. Aipatu niolarik pasatu zirenez ihauteriz horren etxetik.
‎Baina azpimarratzekoa da ene ustez, hau galtzen ari delako, bazuten euskararen errateko tonu ezin zuzenagoa eta roletan sinesteko talentu aparta. Iraun zuten anitz, eta beraz osatu zuten erreferentzi propioak zeuzkan publikoa, bere memoria zaintzen zuena, konparatzen zen, publikoak eskertzen zuen bere taldeak egiten zuen lana. Hau ez da guti.
‎Hortaz, bakarkako bertsolaritzak antza bazuen hor ikusten zenarekin, bertsolaria ere adinez edo moldez nahasten zen aktoreekin. Bertsolaria irentsi zuen lanak, beretu. Batasun mailan biziki kontent izan nintzen emaitzaz.
‎Desertuan ibili zen Lawrence Arabiarraren harira idatzi zuen Deleuzek lotsari buruz. Lawrencek, desertuan izandako heroi ingelesak, arabiarrez mozorrotuta egiten zuen lan britaniarren Inteligentzia Zerbitzuentzat. Bizitutako esperientziari buruz idatzi zituen testuak lotsa eta ohorearen artean mugitzen dira.
‎Aitak beti egin zuen lan enpresa txikitan eta egun seinalatu horietan lanera joaten zen. Astegunetako arropa soinean.
‎Aldizkari ugari izaten genuen eskura, guztiak Venezuelatik bidaliak. Pan American en lan egiten zuen aitaren lagun errefuxiatu batek hartzen zuen lan hori. Noizean behin zilindro forman bidalitako aldizkariak ekartzen zituen postariak:
‎Etxe parean bizi zen emakume baten trebetasunari esker. La belga, esaten genion eta, gure etxe gaineko Palmirak bezala, gela bat zuen lanerako eta bertan, paretatik zintzilik, ile desberdinak, batzuk oraindik animaliaren forma zutenak. Lan bat gutxiago izebarentzat, ez zizkigun abrigoak josi behar eta, gainera, itxura dotorea ematen ziguten.
‎Uste dut antzeko zerbait gertatzen zitzaiela gurasoei. Aitak gazteleraz egiten zuen lanean eta koadrilan, amak berdin lanean eta kalean, merkatuan barazkiak saltzen zituzten emakumeen salbuespenarekin. Izeba Mariarekin ere behin baino gehiagotan entzun nuen gazteleraz egiten.
‎Izebarenak ziren etxeko lanak eta sukaldekoak, erosketen salbuespenarekin. Jostuna zen Pakita, jostundegi batean egin zuen lan, gerrak bizitza hankaz gora jarri zion arte. Jostundegi dotorea, señora eta señoritentzat lan egiten zuten horietakoa, zehazten zuen beti garai hura aipatzerakoan.
‎amabirjinaren egunean bazkaltzeko eta errege goizean jostailuak jartzeko. Noizean behin, igande goizez, jangelako mahaian egiten zuen lan aitak, enpresa txiki baten kontuak eramaten. Aitak ez zuen larunbat arratsaldetan lan egiten eta kontatzen zuen laster etorriko zela guregana ere" el sdbado ingles".
‎Kontu eramaile gisa jardun zuen lanean urte horietan eta ezkondu zirenetik justu justu bederatzi hilabete betetzen ziren egunean jaio zitzaien lehen alaba. Denborarik galdu gabe, alaba izango zen bigarren haurra bidean zegoenean, hartu zuten berriz ere preso.
‎Aitona Tomas Orfeoi Donostiarraren kide zen eta, orfeoiaren egoitza zaintzearen truke, debalde zuten etxea, azken pisuan, terraza eta guzti. Amona Euxebik egiten zuen lan hori, noski, alaben laguntzaz. Tapizatzailea zen aitona Tomas eta Itsasondon zuen jatorria, amona Euxebik bezala.
‎Ezkondu zenean ez zuen lana utzi, ez feminista zelako, ezta gutxiagorik ere, azken arnasa arte sinetsi baitzuen gizonak emakumeok baino azkarragoak zirela, burutsuagoak, beharrezkoak erabakiak hartzeko momentuan. Aita hil ondoren kosta egin zitzaidan konbentzitzen aski ginela bera eta ni erabakiak hartzeko, anaiaren heziketari buruz, adibidez, ez genuela zertan lehengusu harakinengana jo.
2015
‎" Jarri egizkiozu bertsoak nire andreari, mozkorra da eta", esaten zion senar zapuztuak bertsolariari. Batzuetan, ez zen enkargu beharrik izaten, eta bertsolariak bere gogoz egiten zuen lana, bertso-paperak ugari saltzeko, seguru asko. Halaxe gertatu zen Asteasun gerra aurrean.
‎Arropa motxak gutxigatik ez zizkion agerian uzten titiburuak. Apur bat superstiziosoa izanik, erritual txiki bat egiten zuen lanean hasterako, eta horrek eragin nabarmena zuen bere txandako bezeroen eskuzabaltasunean. Ezker eskuarekin ezker bularra altxatu eta" ogia" esaten zuen.
‎Kruggerengandik dibortziatu ondoren, Rosamunde Zweitterrek, horrela baitzuen izena benetan Vienakoa zen emakume honek, beste gizon batekin ezkondu New Yorken eta bertan modelo gisa egin zuen lan moda etxe hoberenetako batean eta, gainera, piano jotzaile zenez, hainbat kontzertu eman zituen. New Yorketik Mexikora joan ziren bizitzera.
‎Julio Ondarzabalek erabaki zuenean taberna hura aurreko nagusiari erostea bertan jatetxe bat martxan jartzeko, Nikolasa lehengusinarekin hitz egin zuen jaioterria utz zezala eta berarekin hiriburura etor zedila konbentzitu nahian. Errezilgo plazako tabernetako batean egiten zuen lan Nikolasak, eta lehengusuaren eskaintza entzutean ez zen luze aritu duda mudatan. Baiezkoa eman zion segituan.
‎Ikusirik dauzkagu jada Urmenetak errusiar frontean zertzelatu zituen zirriborroak taktika militarraz. Orain, Infanteriako Aplikazio eta Tiro EskolaIruñeko Aurrezki Kutxa Munizipaleko enplegatuak, Ataulfo Urmeneta erdian dela, jarririk (1947). ko irakasle gisa, beste autoreen lanak baliatzeaz gain, beronen doktrina ere atonduko zuen lan zirriborroei forma literarioa emanez, kezkaturik zeukaten kuestioen gainean gogoetagarri. Horren ondorio, lau artikulu argitaratu zituen Ejercito aldizkari jeneralistan.
‎Ondoko asteetan xeheki jarraitu zuen lan gatazkaren eboluzioa. Otsailaren 26an idatzi zion enpresako Administrazio Kontseiluko presidente Antonio Melchor de las Heras i, jakinaraziz inpresioa zeukala meatzarien artean ikusmira handia zegoela Nafarroako Potasetako hurrengo Kontseiluaren aurrean, zeinean proposa baitzitekeen enpresako baldintza ekonomiko laboralen berrazterketa hobetua, eta Urmenetak buka:
‎Diputatuak, ekintzaile eta estratega hauta, bere indarrak batu zituen Jorge Kortes Izal eta Jose Luis Gartzia Faltzes elkartekideenei, euskal eskolaren eratzeko. Urmenetak ez zuen lan handirik behar izan Amadeo Marko biltzeko, euskaltzale beroa izanki, eta hala, Foru Diputazioak bere bermea gehitu zuen. Sustapen instituzional horregatik guztiagatik ere, aurka zeukaten Gobernu zibila; baina trabak traba, azkenaren buruan ekimena legeztatzea erdietsi zuten.
‎ELArentzat garrantzia handia zuten euskal erakundeetako langileen lan baldintzek: alde batetik, sindikatuari berez zegokion gaia zen, are gehiago kolektiboan afiliatu gehien zuen organizazioa izanik; bestetik, ELAk bultzatu zuen lan harremanen esparru propioaren osagarri inportantea zen langile publikoen baldintzena.
‎ELAren zuzendaritzaren iritzian, izugarrikeria ahalbidetu zuen laudoaren erantzukizuna, hein handian, hirugarren arbitroa izendatu zuen Lan Harremanen Kontseiluko presidentea zen Martin Auzmendiri zegokion; izan ere, beste bi arbitroak, bat, langileek, eta bestea, enpresak izendatuak izanik, hirugarrenari zegokion balantza alde batera edo bestera okertzea: hain betekizun erabakigarria enpresen aldeko profil nabarmena zuen pertsona baten esku utzi izana ez zion sindikatuak barkatuko LHKko presidenteari, aurrerago ikusiko den bezala.1114
‎ELAk jakin berri zuen lau urte lehenagoko Bizkaiko Harrobi eta Hormigoien hitzarmenaren karira izandako gatazkagatik patronalak bultzatutako zigor prozesuan ELAko bost militanterentzat hiru urte eta erdinako kartzela zigorra eskatzen zela; horretaz gain, erantzukizun ekonomikoen izenean, bost sindikaliston ondasun guztien bahiketa eta ELAren erantzukizun ekonomiko subsidiarioa galdatzen ziren. Nazio Batzordeak Cebek eta bere presidentea zen Vazquez Eguzkizaren sindikatuaren aurkako seta ikusi zuen, militanteen" kriminalizazioaren" bidez, ELAri egiten zitzaion erasoan, eta Cebekekin" harreman instituzional oro haustea" erabaki zuen; halaber, ELAk" eten egin zuen Lan Harremanen Kontseiluko parte hartzea", Cebek, Confebasken bitartez, bertako kide zela argudiatuta.
‎Bateraezina bateratzeko ahaleginean, Euskadiko CCOOk erdibidekoa omen zen formula proposatu zuen lan hitzarmenetarako: negoziazio artikulatua.
‎hazi beharra zegoen; azkar hazi, ere, Euba eta Eibarren ernamuindutako proiektuak aurrera egin nahi bazuen. Presa hori azpimarratzen zuen Lan Deyak 1977 urterako sindikatuaren helburuak azaltzean: " Egoera normalean urtetako eginbidea izan daitekeena, egun, hilabete batzutan burutu beharra daukagu:
‎ez bide zitzaion arrazoirik falta. Egia da ELAk jakin bazekiela Ezker Abertzaleak mugimendu oso gisa funtzionatzen zuela; hala ere, garatu zuen lan hipotesian aurreikusi nahi izan zuen, LABen jardunbide sindikalak aurrera egin ahala, ikuspegi eta interes propioak nagusitzen joango zitzaizkiela familia eskakizunei: LAB gero eta autonomoagoan sinetsi nahi izan zuen ELAk, hura zelako, azken finean, elkarlan sindikala beste gradu batera eraman ahal izateko ezinbesteko kondizioa.
‎Enpleguaren aldeko proposamenaren eztabaidak urte osoa eraman zuen Lan Harremanen Kontseiluan, aurrera egiteko zailtasun handiekin; 612 azkenean, 1999ko urtarrilaren 15ean sinatuko zuten Confebaskek eta LHKn ordezkaritza zuten lau sindikatuek Enpleguari buruzko akordioa deitu zena. Akordioa lau ataletan banatzen zen:
‎Arrazoibide hori leit motiv bihurtuta, lanean jarri zen sindikatua, jendartean zein arlo instituzionalean. Jendartean, herritarrak arazoaren larritasunaz ohartarazteko eta negoziazio kolektiborako eskubidearen aldarrikapena eztabaida publikoaren agendan sarrarazteko; hortaz, sindikatuak indartu egin zuen lan harremanen esparru propioaren alde urtetan egindako gizarteratze lana eta, LABekin batera, informazio eta mobilizazio kanpaina burutu zuen; otsailaren 19ko manifestazio sonatuarekin iritsiko zen gorenera Lan Harremanen Euskal Esparruaren aldeko kanpaina.
‎ELAk emendakinak gertatu zizkien Langileen Estatutuaren erreformaren hiru atalei: ...kako lan harremanak arautzen zituen lehen atalari, hauteskunde sindikalei zegokien bigarrenari, eta negoziazio kolektiboa erregulatzen zuen hirugarrenari; hirurak landu zituen, hirurei jarritako zuzenketak azaldu zizkien mintzaideei; baina begiz jota zuen helburu behinena negoziazio kolektiboaren goitik beherako egitura iraultzea zen, eta helburu horretara zuzendu zuen batzuekin eta besteekin egin zuen lanaren onena.
‎1995ko urtarrilean osatu zen Ardanzaren gobernu berrian Ramon Jauregik hartu zuen aurreko legegintzaldian Luesmaren esku egon zen Lan Saila. Jauregik gertutik ezagutzen zuen lan esparruen gatazka —ez zen alferrik Euskadiko UGTen idazkari nagusi izana() — eta auziari irtenbideren bat eman nahi zion, Langileen Estatutuaren 84 artikuluaren aldaketan ikusi zen bezala. Jarrera hori baliatu zuen ELAk Lan Sailaren konpromisoa bilatzeko; Jaurlaritzaren babesa ezinbestekotzat jotzen zuen ELAk, argi baitzuen euskal erakundeen babes politiko eta ekonomikoa bermatzen bazitzaion, Confebaskek eta, ziurrenik, Forcem eko sindikatuen euskal adarrek ere, Prestakuntza Jarraiturako sistema propioarekin bat egin beste aukerarik ez zutela izango.
‎Haatik ELAk, gertatzen zenarekin kritiko izanda ere, markoaren barruan jokatzeko eta haren aukerak baliatzeko hautuari eutsiko zion: negoziazio kolektiboa garatzen saiatuko zen, esparrua egituratu zezaketen akordioak bultzatuko zituen, lan eta gizarte eskumenak murrizketarik gabe transferitu zitezela exijituko zuen, eta Konstituzioaren 150 artikulua argudiatuko zuen lan eskumenen transferentzia osoa eskatzeko.
‎33. Alfontso Etxeberria (Azpeitia, 1941), Loiola Irratiko administrazioan egiten zuen lana kontulari bezala.
‎109. Europan funtzionatzen zuten kontseiluen ereduari jarraitu zion ELAk. 1981ko irailean Eusko Legebiltzarrak legez sortuko zuen Lan Harremanen Kontseilua, eta honen barruan negoziatuko zen, besteak beste, lan gatazkak ebazteko akordioa (PRECO); ELAk proposatzen zuen eredu instituzionalaren erakusle argiak ziren biak hala biak.
‎ELAri zeharo makurra iruditzen zitzaion lehia horretan LAB hainbat sektore eta enpresetako lan hitzarmenetan izaten ari zen jokabidea: Eusko Jaurlaritzarekin gehiengorik gabe sinatutako akordioa, Bizkaiko zurgintza sektoreko gatazkan izandako jokabidea872 edota Iruñako Expert en egindako azpikeria aurpegiratzen zizkion, besteak beste.873 ELAk urrats kualitatiboa eman nahi zuen lan hitzarmenen negoziazioan, LABi Mallabian aurreratu zion bezala: edukien aldetik, soldaten balioaz gain, lanaldiaren murrizketa eta bereizkeriaren aurkako neurriak lortu nahi zituen; jokamoldeen aldetik, gatazka bihurtu nahi zuen negoziaziorako tresna behinen, horretarako, behar izanez gero, greba kutxaren babesa erabiliz; negoziazio esparruen aldetik, emaitzak lortzeko aukera gehien eskaintzen zuen eremua lehenesten zuen; iraupenaren aldetik, hitzarmen laburrak —urte betekoak— hobesten zituen.
‎2003tik 2007ra bitarteko legealdian denbora ez zuen alferrik galdu. Etorkizuneko buruzagi sozialistak Iruñeko abokatu bulego batean egin zuen lan. Nafarroako auzitegietako datuetan agertzen denez, epe horretan bi eraikuntza enpresaren defendatzaile izan zen:
‎Hasiberri gehienek izan ohi duten erreparorik ez zuen, eta berehala istiluetan murgildu zen. Bere aitak Tiebaseko harrobiko enpresan egiten zuen lan, eta enpresa hark bere kontuak bankuan zituen. Goñik kontu haien ardura bere gain hartu nahi izan zuen.
‎Felix Taberna IUko garaiko parlamentariak bi erakundeen arteko bikoiztasuna" harrigarritzat" jo zuen," Estatuan bakarra" zelako. Bere ustez, bezero profil mota berbera partekatzen zuten biek eta balizko fusio batek ez zuen lan kosturik eragingo. Proposamena IUk eginagatik, aurretik ere modu informalagoan antzeko proposamena luzatu zuen abizen bereko beste pertsonaia esanguratsu batek:
2016
‎Den denak jantzita zeuden, bakoitza bere lanpararekin, bere lore sortarekin, bere Poloniako paper banderatxo txuri gorriarekin; haietako batean, gainera luzeenean, jokalariak eseriko zirenean Danuta Wyca interpreteak ekarritako bandera gorri eta izarduna ikus zitekeen. Bai, Dorok ondo egiten zuen lan, eta Dororen bi semeek ere bai, eta Maria Teresak ere bai, eta Laurak Ugarteren emazteakere bai. Salbu eta Laura, berak kontrataturiko jendea zen dena, eta hotelaren martxa ona beraiei zor zitzaien neurri handi batean, batez ere Dorori, zeren Doro ospe zabaldu xamarreko kuzinaria baitzen.
‎Jaitsi zituzten kaxa gehienak eta eraman zituzten barrura, baina Mikelek, bostetan jaikita zegoela errepikatuz, gero eta gogo txarragoan egiten zuen lana. Azkenean, arraina hozkailuaren konpartimendu batean kokatzeko garaia heldu zenean, maldizioka hasi eta azaltzen ez zen jendearen bila abiatu zen, sukaldea eta jantokia batzen zituen atea zalapartaka irekiz.
‎Idazle findua, euskal literaturgintzan antzerkiarena jorratu zuen bereziki, eta 27 urte zituela bere lehendabiziko antzezlana sariztatu zioten, Garbiñe zeritzana hots. Donostiako udalak 1916 ean antolatu lehiaketan lehendabiziko saria eskuratu zuen lana dugu hori, ber urteko Santo Tomas gauean Antzoki Nagusian antzeztua, eta geroxeago, Gazteluko Gazte Alaien eskutik hainbat eta hainbat herritan errepikatuko zena. XIII. mendean giroturiko amodiozko istorioa dugu, Galdosen Marianela idazkiarekin antzekotasun bat baino gehiago erakuts ditzakeena.
‎Azkue bere hiztegiaren argitaratze lanak zaintzeko Parisa 1903an joan zenean, Bilboko ikastegian ematen zituen euskarazko ikastaldiak beste norbaiten esku utzi behar izan zituen eta Bizkaiko Diputazioari zuzendu gutun batean bere ordezkoa Bustintza izatea eskatu zuen. Bustintzak orduan hartu zuen lana; alta, luzaroan mantendu zuen, lehenbizi Azkueren partez, gero Azkuerekin batera, eta azkenean, berriz ere bakarrik, 1928ra arte. Euskarazko eskolen emateak diru gutxi ekartzen ziolako edo, areago 1909ko irailaren 25ean iloba zuen Basilia Bustintza Ozerinekin ezkondu zenetik, Montellanoko San Antonio mehatz elkartasunerako hasi zen lanean kontu eramaile.
‎" Bere ahalen bethian zen denbora beno handiago izan beita aita Lhande euskaldun suharra, ezinian kausitu delarik" zioen Lhanderengandik euskaltzaintasun ohoragarria jaso zuen Gilen Epherre altzurukutarrak 1959.eko Gure Herria agerkarian. Jan Pierra Basagaitz atharraztarra alargundu zenean emaztearen ahizparekin esposatzea deliberatu zuen, halabeharrez Montevideon sortu Mendikotako Mendittetarren Paulina Hegirekin hots, eta lehenbiziko emazteak eman bi alaba harturik, Baionara jo zuen lanaren karietara tratulanta baitzen, eta bertan zen sortu Pierre, hiru semeetan nagusia, 1877.eko uztailaren 9an. Aturriko hirian jaio arren arras tenore laburrean iraun zuen bertan, bada zernahi tresna erosi eta saltzeko aitak Baztan aldera egiten zituen aunitz bidaztietako batean hil baitzen ondikotz, Elizondoko ostatu batean espresuki, 45 urtetan, kolerak joa.
‎Literaturan ere, ipuin egile naroa izan genuen, eta Egan en atera zuen lanik gehien: " Mikel eta erdaldunak", baita San Martinek eta Basaurik apailatu Hegatsez 1971.eko hitz lauzko bilduman zaharrean ere;" Nylonezko euritakoa" eta" Zerura joan eta etxera etorri" biak, lehenbizikoa Donostiako Euskal Jaietako lehen ipuin sarian irabazle suertatu zela;" Hizkuntzalari handi bat" eta" Jostailuak, semeak eta gurasoak" biak 1965.ean, eta lehenbizikoa baita liburu beltzean ere; eta" Akatsbako gizonaren heriotza".
‎Euskal lanak Irugarrengo Prantziskotarra n eta Zeruko Argia n hasi zen argitaratzen, 1922.az geroz, hitz lauz zein bertsoz, eta Begi beltx ezizenez gutxiz gehien. Ezagunagoa dateke, ordea, hiztegigintzan egin zuen lanarengatik. Euskararen Adiskideek Iruñean 1926.ean antolatu zuten lehiaketaren gaien artean Azkueren hiztegian ez dauden hitzen zerrenda osatzeko proposatzen zuena bazegoen.
‎Gisa berean behar othe zauku itzaldu eskuara, ezpain gaztek ez dutelakoan ibili nahi? Bilzarreko buruzagiak, zuen lana ederrenetarik da ez izanik ere errechenetarik, eskuararen gutartean atchikitzeko".
‎Pasai Donibanen 1841.ean sortu zen Biktoriano Iraola Aristigieta, Donostian bizi bazen ere. Katalina Albarez Azpeitiarekin ezkondurik, Azpeitia karrikako 5 zenbakian zeukan inprimategian egiten zuen lana Pio Baroja aterpetu zuen eraikin berean, irarkola asto batek mugitzeak makina esan mesan sorrarazten zuela. Errepublikazale eta foruzale, Donostiako zinegotzia ere urte luzetan izan zen, Kontxako tamarindoak ekartzearen alde bozkatu zutenetakoa izanki.
‎Ezagunago igaro zitzaigun, ordea, antzerkigintzan garatu zuen lanarengatik. Iraolaren antzerki lanak oro alaiak eta umoretsuak ditugu, barre eragile bezain arin, Soroa maisuak hasitako ildotik, eta zerrenda luze baten osatzaile.
‎Ikasketak Andoaingo apezgaitegian nola Oñatiko unibertsitatean egin zituen, eta 1804 edo 1805 urteaz geroztik bere sorterriko apez lanetan bagenuen. Alabaina, apez bezala egin zuen lanarengatik ez zen ezaguna bereziki, irakaskuntzan egin zuenarengatik baizik. Apeztu aitzin arrakasta handiz irakasle lanei atxikirik bazegoela badakigu.
‎Txomin Jaka Kortajarena apaiz berastegiarra 36ko gerra aurretiko olerkari handien artean egoteaz aparte, itzultzaile fina izan zen Argentinako erbestean, itzuli zuen lanik inportanteena Hernandezen Matxin Burdin izan zela.
‎Aznarrek euskaraz taxutu zuen lan bakarra ezagutzen dugu, nahiz litekeena den baten bat gehiago egotea nonbait ahazturik, han hemenka atera ziren gerra aurretiko argitalpen jeltzaleetan, hala nola, Euzkadi, El Dia, La Voz de Navarra, Amayur, Napartarra edota Bizkaitarra. Idoro dugun Manuel Aznarren euskal idazkia olerki bat da, sei seikotez osaturiko poema laburra hain zuzen ere, Iruñeko Napartarra astekarian agertu zena, 1912ko irailaren 14ko 89 zenbakian, honako izenburu honekin:
‎Eskualdunan eginiko lanak trebaturik, eta euskararen inguruan zerbait gehiago egin nahi zuten beste zenbait lagunekin elkartuta Apestegi, Barbier, Blazy, Dassance, Dufau, Elissalde, Saint Pierre, Xoribit eta abarrekin, Gerla Handiaren osteko 1921ean Gure Herria ren egitasmoan sartu zen. Hartan, Oxobik ez zuen idatzi bakarrik egin, aldizkariaren ateratzeak eskatzen zuen lana zein argitaratzeko jasotzen ziren kolaborazio lanen zuzenketa ere berauk egiten zuen.
‎Benetan aztoratu zuen lanaren aurrekaria baizik ez dugu hori. Lehenbiziko emanaldia 1931.ean argitaratu zuen Bilbon Verdes Atxirikarenean, hau da, Itun berria deritzan liburu bilduma osoa.
‎idatzi zituen liburuen osagarri dira lan horiek. Beste erregistro batean, baina Bidadorren eklektizismoaren erakusle, Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastorala dukegu, Jon Alonsok idatzitakoa, zeinarekin Bidadorrek egin zuen lan guztia aitortu, eskertu nahi izan duten eragile asko eta askotarikoek. Ekimen horiek eta gehiagok aditzera ematen dute halako aitorpen publiko zabal bat, anitza, ezin bestela izan, esparru ezberdinetatik datorkeena, baina helburu komuna lukeena:
‎Historialari aparta izanik, Nafarroako Artxibategi Orokorrean egin zuen lan 1947.eko apirilaren 29an zendu arte, nahiz, hasiera batean, etxean bertan eskola partikularrak eman behar izan zituen sosak altxatu ahal izateko. Nahikoa gazterik sartu zitzaigun Madrilgo Historiaren Erret Akademian, eta huraxe zubitx aisa izan zitzaion Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordean 1920.eko ekainaren 25ean sartzeko.
‎Pako Sudupek esanaren arabera, Andimak, Miranderen bidetik zertxobait, erotikaren alorra ere jorratu zuen lan horren bidez.
‎obligacion de hablar alpueblo en su lengua nativay de cultivarla izenburuko saiakera eman zuen argitara. Pezeta bakarra balio zuen lan hori Iruñeko gotzain zegoen Mateo Mujikari eta Nafar Aldundiari eskaini zien. 1926/ 1927 ikasturteari hasiera emateko apezgaitegi kontziliarrean egin ekitaldian irakurritako hitzaldia dugu hondarrean.
‎Orduko josulagungaiek ohi zuten bidea kurriturik, Camposko Villagarcian, Iruñean eta Valladoliden ikasi zuen. Behin apeztuz gero Bilbon, Iruñean, Azkoitian, Oñatin eta Loiolan jardun zuen irakasle, gogokoen zuen lana misiogintzarena bazen ere, zeregin hartan Euskal Herri gehienean arizan zela, bere biografoek zioten bezala: " Erriz erri predicatze asi zanetik, jendetza talde andiac jarraitzen zioten eta elizetan cabitu eciñic, zelai edo plaza zabaletan bere itzaldiac eguin bear izaten zituan".
‎Alabaina, antzerkigintzan taxutu zuen lanik gehien, edo zehazkiago esanda, Charles Colinen musikarekin mihiztaturik apailatu zituen operak ditugu Decrepten ekoizpenaren adierazgarririk nagusiena, nahiz, tamalez, eta segituan dakusakegunez, gutxiz gehienetan taularatu gabe geratu ziren.
‎Alabaina, jokaldi horietan guztietan, ez zitzaion Decreptek idatziari zehatz mehatz jarraiki. Bilbon, euskarak pairatzen zuen egoeraren isla, libretoa gaztelaniaratu zen; Alfredo Etxabek egin zuen lana, argitara eman zen lehenbiziko testua izan zena bestalde, Bilboko Elexpuru anaien etxean 1909 berean. Lan horren erreseina bibliografikoa egin zuen Lacombek geurzko RIEV aldizkarian:
‎Irakasle partikular batekin latinak etxean ikasi ostean, Iruñeko Donibaneko apezgaitegian sartu zen 1854.ean erdietsi zuen ikasketa beka berezi bati esker, hortik aurrera, eliz karrera ikusgarria eginez: ...aitegira pasatu zen filosofia katedratiko moduan; hurrengo urtean, berriz, teologia katedratiko izendatu zuten; 1866.eko azaroaren 5ean apezgaitegi kontziliarraren idazkari eta urte bereko urriaren 23an errektore ordea egin zuten; 1867.ean teologiako doktoretza erdietsi zuen Valentzian; 1869.eko azaroaren 5ean Iruñeko apezgaitegiaren errektore izendatua izan zen, 1902.eko otsailera arte bete izan zuen lana; 1869.ean apezpikutegiko aztertzaile sinodala izan zen; 1883.ean, oposaketan gailendu ostean, kalonje lektoral bilakatu zen, hau da, Iruñeko kabildoaren teologari. Baztan aldera ere lantzean behin hurbildu zen, eta horrela, 1875.ean Elizondoko erretore jardun zuen, alabaina, Iruñean zituen betebehar ugariek ez zioten utzi gogozko lanpostu hartan luzaro aritzea.
‎Apeztu ondoren, Lesaka izan zuen lehenbiziko helmuga Etxeberrik, hango benefiziadutza bat 1856.ean erdietsita, bertan ziharduten zazpi apezen gazteena geneukala. Labur joan zitzaion Bortzirietan, ordea, eta 1858.erako Zugarramurdiko erretore zegoen, 1907.ean hantxe bertan hil bitarteko berrogeita hamar urte luzeetan bete zuen lana, bitartean Olatzagutian nonbait zigortuta eman zuen epe laburra izan ezik. Etxeberri hil ostean, euskal idazlea ere izan zen Blas Aierra Indak hartu zuen Zugarramurdiko elizaren lema, geroago Arakil Hiriberriko apeza eta Euskal guratsoen argiya eliz liburuaren egilea izanen zena.
‎Bertan Unamunoren euskaltzaletasuna agerian uztea zuen asmo ez ilauna. Joran bizia erakutsi zuen lan horretarako, eta Unamunoren bibliografia osoa ongikiro mamitu ostean, zenbaiten aurreiritzi eta usteei aitzi jo zuen fermuki. Lanaren sarrera," susmoz letozkenei" zuzendurikoa, horren azalgarri gerta daiteke:
‎Errektorea Joakin Etxenike donostiarra zen eta gogo zuzendaria Pedro Ongai lizarragarra. Orixek Tuteran bete behar zuen lana, mutikoei literatura bere osotasunean irakastea zen, generoak zein historia: " Me dieron las clases de preceptiva y literatura con inspeccion".
‎Kardaberaz oso lanpeturik zegoelako edo, ez zuen lan hori burutu, eta Mañerukoa zen Aita Alustiza batek bete behar izan zuen eginbide hori. Alustizaren iritzia guztiz aldekoa izan zen, baina Larramendirena ez zen bat etortzen puntu batean, dantzarenean alegia.
‎Ingelesa, eta bertze hizkuntza batzuk ere aditzeko aukera izan zuen Joanek: aitak hainbertze herrialdetako jendea kontratatu zuen lanean aritzeko, Joanek berak argitu didanez. Frijolito mexikarra ageri da liburu honetan, eta honek gaztelania ibiltzen zuen.
‎Izan ere, lehorrean zegoenean hori bilakatu zitzaion denbora pasarik gogokoena. Portuan bizi zen orduan, amaren etxean eta, beraz, erraza zuen lana. Metro gutxitan aurkitzen zuen ia goizero norbait, emakumeak beti, baina berak ez zion bere buruari hori aitortzen, ez zuen sekula onartuko gizonezkoek beldurra ematen ziotela edo ezinezko zitzaiola gizon baten gainetik zegoela pentsatzea.
‎Sistemarik gabe egiten zuen lana hasieran eta, handik gutxira, etxera joan bezain laster entzundakoa apuntatu egiten zuen, koaderno batean. Telebistan film bat ikusten ari zela identifikatu zuen, lehen aldiz, bere burua espioiekin.
2017
‎Ekonomia, Zientzia Politikoak eta Nekazaritza ikasia, Donapaleuko Laborantza Eskolan egin zuen lan erretreta hartu arte. Hainbat libururen idazlea eta sona handiko kantaria.
2018
‎1933, Olabe patronatuak antolatua. Ez zen sariturik egon, alabaina, Alegriak aurkeztu zuen lan bat (Atsegina).
‎Narratzaile bezala ere ez zen atzean gelditu eta Blanco y Negro eta La Ballena Alegre aldizkarietan kontakizunak eta bestelako ipuinak argitaratu zituen. Alor honetan egin zuen lanik hoberena El niño y el mar (1963) haurrentzako liburua dugu, oiartzun Hemingwaydarra duena, eta liburu denda askotan salgai dagoena. Biurrun Frias estilo zuzentzailea zen Madrilgo Doncel argitaletxean, eta argitaletxe horrek argitaratu zuen bere lana, aitortza bezala.
‎Berak egin zuen lana, halere, asko kostata egin zuen. Euskal Filologia ikasi zuen eta denbora asko eman zuen liburu eta paperen artean.
‎Ama italiarra zuen eta komediante moduan irabazten zuen ogia. Periko seriotasun handia eskatzen zuen lan batean aritzen zen, udal pregoilaria baitzen, baina ez zen lan horregatik ezaguna, bere mozkorti, erreboltari eta alfer famarengatik baizik.
‎Literatura alorrean, 1961eko Afrikako Kazetaritza Saria (Francok ezarrita) irabazi zuen Carta a las cosas del bosque lanarekin. Urte berean beste sari bat lortu zuen lan etnografiko interesgarri batekin: La adivinanza en la zona de los Ntumu.
‎Hala ere, eutsi egin zioten, eta erakundea indartzearekin batera, langileendako mutualitate bat eta kooperatiba bat sortu, eta lehen mundu gerraren ondotik, berriz ere nagusi izan ziren. Errepublikanoak eta sozialistak Iruñeko politikan bezala, UGT inguruko langile federatuak" izugarrizko gutxiengo" bat ziren lan munduan; haien ibilbideak, hain zuzen ere, ekimen katolikoen bultzada markatu zuen lan arloan, eta ikusi zen haien ekintza eraginkorrena zela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia