Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 153

2000
‎Berriemaile ezohiko batek, Eulali Bilbao orozkoarrak, besteek baino askatasunhandiagoa zuen istorioak moldatzeko, eta hari entzundako hainbat gertakaritan edertoikusten ahal da nola erabiltzen zituen mitoak: hark edota haren ahaide hurbilek biziizandako esperientziei forma eta edukia emateko nola bereganatu dituzten tradiziokomotiboak eta zer aldaketak sartu dituzten istorioen egituran.
‎Txemak ezetz esan zion gogo handi barik. Onartzen zuen istorio interesgarria zela, baina Eiderren irudia urrutiago geratu zitzaion. Fergus ez zen ari Dinglekoaz.
2001
‎Bareak Atxagak argitaratutako hiru liburuetatik lehenengo biak aukeratu zituen nolabaiteko hasiera eta amaiera zuen istorio bat osatzen zutelakoan, Bambuloren lehen urratsak eta krisia hizpide dituztenak, alegia.
‎Bere lehenengo nobela garaiko giro urbanoarekin hertsiki lotua azaltzen bazen ere, abortoaren auziaz bat heziketa tradizionalaren itzalez eta hainbat arazoez hitz egiten zitzaigularik, 100 metro izan da irakurle eta kritikariek Saizarbitoriaren nobela" errealistena" kontsideratu izan dutena. Kutsu errealista hori nobelan egiten zen aukera linguistiko bikoitzetik ezezik8 bertan kontatzen zuen istorio nagusiaren nolakotasunetik zetorkion: garaiko irakurleari ez zitzaion, inondik ere, hutsala iruditu nobelak ETAkide batek poliziarengandik
2004
‎Felipe Manterolak, hala ere, ez zuen istorio osoa kontatzen. Noizean behin, bere buruari kontatzen zion:
2005
‎1926an, Parisen zegoela The Sun Also Rises argitaratu eta hurrengo urtean (1927) idatzi zuen istorio hau. Argitara orduko laudorio handiak egin zizkioten Parisen zeuden amerikar intelektualek eta AEBetan kritika oso onak jaso zituen.
‎Eta amona Kontxik aitona Anbrosiorekin izan zuen istorio ezin tristeagoa kontatu zion Teresari, eta honela bukatu zuen kontakizuna:
‎Mila bider entzuna zuen istorioa, baina zer ez zuen neskatxak eginen emazte kikilduaren gozatzeko. Zinez agitu zena horrelakorik Harrondon?
2006
‎Ene ustez sorginak gaiztoak dira eta ez zen ongi egileagorik zure amatxi baino. Eta Kingsley familiaren misterioaz aparte Nanyk ez zuen istoriorik.
‎Harrezkero beti erantzuten nion baietz" entzuten al duzu itsasoak dioena?" galdetzen zidanean. Gero, astoa zabaldu, oihala jarri, margoen egurrezko maletatxoa ireki, eseri eta pipa prestatzen zuen bitartean, areagotu egiten zen, pausotik pausora, ostean kontatu behar zuen istorioa entzuteko nire irrika.
2007
‎Zokil zutoinaren kontra bihurdika nekusan. Joko uherra eraman zuen istorio honetan eta argi zen, Florena Blancoren ostatuan neska honen topatzea ez zela kasualitate hutsa izan.
2008
‎Neronek oso osorik hauteman ez nuen mundu surrealista hura, errealitatera ekarri du Aramaiok. Alegia, Unai Elorriagak eraiki zuen istorioa surrealistagoa zen Aramaiok zeluloidean eskaini diguna baino. Edo nik hauteman ahal izan dudana baino.
‎Izan ere, nekez asma zitekeen pasarte goibelenetan noiz zeuzkan irekita begiak, hain sartuta zeuden betzuloetan. Haren portaera ikusita, fado hark kantatzen zuen istorioa, ahaztu nahi eta ezineko amodio galduaren istorioa, berea zela pentsa zitekeen.
‎eta idatzi zuen Naiak, bankuko orriaren atzealde zurian, eta hau amaitzean mesilladenotxean aurkitutako klinex batean, eta hau bukatzean supermerkatuko zerrendan. Eta pentsatu zuen istorio amaigabe bat idatzi zuela oraingoan, erlojuaren orratzak greban jarri eta kieto geratu zirelako (stopstop), eta supermerkatuko zerrenda bukatu ondoren komuneko paperaren roiloan idatzi behar izan zuelako. Eta orduan ere, paper guzti hura gastatu arren, denboraren jainkoek eskirol bihurtzeko erreparuak jarri zutenetik igaro ziren orduak iragan arren, Maialenek mutu jarraitzen zuen, bere taupada zoroek igogailuan auzokidearekin igotzen zen bakoitzean durunda eta durundi egiten bazuten ere.
‎Une horretan, filmaren zentzua guztiz aldatzen da eta polizia istorioa maitasun obsesibo eta nekrofilo baten istorio bihurtzen da. Orduko ikusleak ezin izan zuen misterioa horren azkar azaleratzea jasan, eta kritikak ez zuen ulertu Hitchcockek kontatu nahi zuen istorioa bigarren hori zela.
‎Kontatu nahi zuen istorioa garatzeko, genero beltzean aurkitu ditu baliabide egokiak Lertxundik. Mujika Iraolaren hitzetan, irakurleak zer gertatzen den hasieratik dakien arren, Lertxundik maisutasunez eusten dio intrigari.
2009
‎Paisito Ricardo Fernandez Ana Diez zuzendariaren ikasle ohi baten gidoi batetik sortu zen. Ikasle garaia amaitu eta hamar urte geroago, ikaslea irakaslearekin jarri zen harremanetan lehen pertsonan bizi izan zuen istorio baten berri emateko. Fernandezek istorio hori kontatzeko beharra zuela adierazi zion, beste gauza batzuk idaztea eragozten ari baitzitzaion.
‎Kostata baina, alboko arkupe batera hurbildu nintzen. Ez al zuen istorio hark hilketekin, kondairak adinako antzekotasuna, gehiago ez bazen. Ez al zuen hark Ugarteren azken aldiko jokaera hobeto azaltzen?
‎Turkia urruti geratzen zitzaiola iritzita ebatzi zuen istorioa asmaturiko herrixka batean girotzea. Alemaniarra izanik, ez nintzen Turkiari buruzko film bat egiteko gai sentitzen.
‎Berrienak aipatzearren, 1999an Carlos Dieguesek Orfeu plazaratu zuen, Caetano Velosoren musikarekin. Dieguesek egungo Brasilen kokatu zuen istorioa, mafien eragina tarteko. 2005ean, berriz, Rene Letzgusek eta Bernard Tournoisek A la recherche d' Orfeu negro dokumentala eraman zuten Cannesera, Camusen filmak Brasilen izandako eragina aztertzen duen lana.
‎Eleberriari zukua atera zion, gainera, Dalton Trumbok gidoia idazterakoan. Eta zuzendariak gidoi oso txukun bat esku artean izateaz gain, asmatu egin zuen istorioa kontatzeko moduan eta gainontzeko aukeretan. Aktore protagonistak, esaterako, 70eko hamarkadan modan zeuden Steve McQueen (Bullit) eta Dustin Hoffman (The Graduate) dira.
‎Jatorri poloniarra du Tomasz Emil Rudzik errealizadoreak, eta Munichera ikastera joan eta han igaro lau urteetan bizitakoak eman zion bere lehenengo luzerako behar zuen ideia. Izan zuen gogoa beste lurralde batzuetan haztekoa, ezezagunarekin heztekoa, konturatu zen arte, han, beste bi mila eta bostehun ikasleren artean, atzerritar izanik sentitu zuen ezin aurre egin ziezaion bakardadean, bazegoela kontatu nahi zuen istoriorik.
2010
‎Beste itaun bat, eskatzen zuena bederatzi argazkiko bilduma batean argazki jakin bat hautatzea, aldez aurretik emandako titular batera ondoen ezkon zitekeena (5 puntu). Eta beste batek eskatzen zuen istorio bat kontatzea, galde sortak ematen zuen argazki kolekzio bateko irudiak modu esanguratsu eta kronologikoan antolatuz (5 puntu).
‎Gure historiak ankerra izaten ere badaki; eta hurkoaren alde baino beronen kalteari eman zaio behin baino gehiagotan. Itsukeriak, egoskorkeriak eta eraman ezinak galarazi zuen istorio polit hura baina gaurik luzeenek ere badute egunsentia eta Raimundo eta Manuelari ere heldu zitzaien argia. Montefloridoko etxe honek elkartu zituen berriz, hemen ezagutu nituen orain mende erdia ebakita gelditu zen maitasun sarea berriro josten.
‎Zerbait ezkutatzen zelako susmoa izan omen zuen beti baina ez zen inoiz ausartu eman zioten informazio urria baino harago joaten, jarrera itxi samarra aurkitu izan zuelako beti. Izeba zahar zenari, berriz, nola galdetuko zion ezer bisitan joaten zitzaionetan, misterioz eta errepresio giroz inguratuta ematen zuen istorio hartaz. Nahiago zuen gozoarekin itzuli etxera, hanka sartu izanaren garratzarekin baino.
‎Carrefourren apalategiak betetzen aritu zen garai batean, baina kaleratu egin zuten lapurretan ibili zela zabaldu zenean. Orduko despita burutik kentzearren, Kororekin harreman klandestinoa hasi nahiko zuen, eta fantasiarik bizarroenak egiteko baliatuko zuen istorioa. Segituan damutuko zen, Koro setiatzaile profesionala baitzen:
‎Entretenigarria da oso, umorezko zertzelada batzuk baditu, eta pasiozko harremanak sinesgarritasun handikoak dira. Sinesgaitzago bilakatu zuen istorioa bikoizketa frankistak: zentsuragatik adulterioa eragotzi nahi, eta Grace Kelly eta Donald Sinden bikotea anai arreba bilakatu zituen.
2011
‎Eta orduantxe Demy gazteak gelditzea erabakitzen du; norabide horretan segitu ordez, amaiera eztitzen saiatzen da. Erabaki horrek herren utziko du ordura arte dezenteko interesa zuen istorioa. Bidaiarekin segitu beharrean, ama aitarekin ahaztu eta etxearen epelera itzultzea erabakitzen du Martinek.
‎–Hirian ere entzun dut zuen istorioa, esan dut?, gehiago ez zaretela itsasoratu eta.
‎Klandestinoki jaso zuen, sekretismo, misterio eta lilura handiarekin. Hain sakon egin zion talka, hiru bider landu zuen istorioa. Dokumentalaren ostean, film laburra egin zuen, gai berarekin:
‎Berri ona n sermoiak zergatik ez duen halako intentsitaterik galdetu diot Tabernari. Film laburrean hainbat pasarte kondentsatzera behartuta zaudela erantzun dit, eta horrez gain, sermoiari edo Marino Aierraren bizipen konkretuei protagonismoa kenduz Berri ona n orokortu egin zuen istorioa, atzeguardian aritu ziren inguruko apaizak ere islatzeko asmoz. 17 euskal apaiz erail zituzten faxistek, eta horiek gogoratu nahi izan zituen zuzendariak:
‎Javier Aguirresarobe, Jose Angel Rebolledo eta Gonzalo F. Berridirekin batera 1983an sortutako Aiete Films produktorak sustengatu zuen proiektua, baina apustu arriskutsua izan zen, leporaino zorpetu ziren denak eta porrot ekonomikoa gerta zitekeen. Diru faltak baldintzatu zuen istorioaren norakoa eta gidoia gauero egokitzen zuen zuzendariak. Sei astetan errodatu zuten, hasieran hiri handi batean pentsatua bazegoen ere azkenik Lekeition (eszena dotoreak dira Antzara Egunarenak).
‎Arizak gaua komisarian igaro zuen, eta egunez libre utzi zuten. Etxeratu baino lehen mundu guztiak ezagutzen zuen istorio osoa eta horrek esan nahi zuen inork ez zuela uste erruduna zela, ez behintzat besteak baino gehiago. Poliziek ere horrela ikusi zuten, bere armak paperak zeuzkan, denek zekiten asko estutu zutela, batek baino gehiagok, ez Martinek bakarrik, eta luzaroan gainera; ziurrenik, herri guztiak estutu zuen neurri batean edo bestean, eta gehienei errukia sortzen zien.
‎Lucíak bere aitonaren istorioa kontatu zion Rodríguezi. Dudati hasi zen, eta pare bat aldiz galdu zuen istorioaren haria. Baina kontakizunean murgildu ahala ahotsa sendotzen joan zitzaion, eta tokiek, izenek eta gertaerek gerraosteko abentura bitxi hura osatu zuten.
‎Horrela, bada, Herbert George Wells idazle britainiarrak 1895ean lehenengoz publikatu zuen The Time Machine zientzia fikziozko eleberria, baina Wellsen protagonistak, Xabierrek eta gainerako neba arrebek ez bezala, ez du iraganeranzko bidaia egiten, etorkizuneranzkoa baizik. Hortaz, Moujanek ez zuen istorio berezirik asmatu. Ahalegin horretan, denboran zeharreko bidaiek sor zitzaketen paradoxak eta zientzia gizonek planteatzen zituztenak, Moujanek ere plazaratu zituen eta, nola edo hala, konpondu ere bai.
‎Amaitzen ari zen kontakizuna Alemanian kokatuta zegoen; krimen batekin zerikusia zuen istorioa zen, eta amodio sutsu baten istorioa ere bai. Estatuko fiskaltzan lan egiten duen emakume batek bere gaztetako amodioa, inoiz ahaztu ez duena, hilketa baten errudun jotzen dutela jakin berri du.
‎Irakaskuntzaren erreformei errepaso ederra ematen zitzaion, denak errenditu arte, lehen hitzetik hasita, hausnarketa eta pasadizo bitxiez zipriztinduta, umore garratza zeriola hitzen kate hari. Baina ez zen hori izan nire arreta gehien atrapatu zuena, kate hartan kontatzen zuen istorio batek baino. Honexek:
2012
‎Eta biak ados zeuden: hor bazen kontatzea merezi zuen istorio bat. Berez, ez zuten narkotrafikoaren inguruko istorio bat egin nahi; errugabea den emakume batek giro horretan nola sartzen den agertzen duen istorio bat nahi zuten.
‎–Bada, Pauli, gaztetan, berdin gertatu zitzaion; ez zuen istorio hura zeharo asmatu?, jarraitu du gizonak, Davidi basoa berriro ere betetzeko eskatu ondoren. –Zazpigarren kurtsoan, hamabi urte zituela, eskolan Xixtriñ hasi zitzaizkion deitzen; badakizu, gelako ­graziosoaren burutazio arrakastatsu horietako bat.
‎Alabaina hazi orduko Euskal Herrian berean, argizaiola itotzekoa zen moralaren onerako. Literatura pentsalari zuhurren arabera lesbianatasunak zirkunstantzia bat baizik ez zukeen behar, azpimarrarik merezi ez zuen istorioaren iruteko funtsezko zioa bederen ez. Preziosek eta biok alderantzizkoa irizten genion:
‎Argi zeukan kontatu nahi zuen istorioa. Zazpi urte igaro zituen buruan hari horri tiraka, eta erabakita zeukan zer kontatuko zuen.
‎Hau zen, Elie Pelletier ek, koñakaren hastapenaz ikasia zuen ixtorioa. Bainan Papa Jean-ek dio Arnaud de Villeneuve Jauna, 17garren mende hasteko kimikari jakintsu bat zela eta" eau de vie" bizi ura, sendagailuetako zela lehenik baliatua Europa guziko herri aintzinatuetan.
2013
‎Gidoia oso zehatza zen, jakina, leihoz leiho, orrialdez orrialde sortua. Josebak, marrazterakoan, egokitu nahi zituenak egokitu egin zituen, eta erabat girotu zuen istorioa, komikia gauzatu zen! Esker ona besterik ez daukat egin duen lanarekiko.
‎Genero beltza eguneratzeko ahalegina egin nahi zuen Boylek, eta ideia horrekin hasi zen John Ahearne eta John Hodge gidoilariekin lanean. Luze jo zuen istorioaren sortze prozesuak, baina 2011rako zehaztuta zeukaten istorioaren nondik norakoa. Arazoa zen ordurako Boylek beste enkargu garrantzitsu bat zuela esku artean:
‎Egunkarian Enric Marco-ri buruzko erreportajea. Martinek liluratuta irakurri zuen istorioa.
‎Zer komeni, hura ahora ekarri; zerk kalte egin, hura isildu. Ezari ezarian, zehaztasuna eta hari gidari bat irabazi zuen istorioak. Mihi arroztua, zalu.
‎–Orduan, zuen istorioa amaitu zenean, poz galanta hartuko zuen Ibaik, ez?
‎Erkiagak, segur aski/ seguru asko, hiria behar zuen, kontatu nahi zuen istorioa kontatzeko. Hiriko geografia zen pertsonaia nagusiari ondoen egokitzen zitzaiona.
‎Hala bada, Conchitarekin ezkontzeko asmoaren benetakotasuna frogatu gabe hil zen errusiar dignatarioa. Emakumeari dagokionez, bere maitearen oroitzapenari leial jarraitu zuen istorio erromantikoaren gidoitik amiñi bat desbideratu gabe. Ezezkoa eman zien berarekin ezkondu nahi izan zuten guztiei, eta bere senarra izan behar zuena hila zela jakin zuenean, komentu batean sartu zen.
‎Ez dugu horretan ere fokurik jarri lan honetan. Budak kontatzen omen zuen istorioan, gezi pozoindua sartu dioten gizonaren kasuan, bigarren mailan utzi dugu geziaren jatorria. Zer egin behar duzu orain eta hemen?
2014
‎Telenobela bateko protagonista bailitzan desagerrarazi ere. Eta telenobelagilearen boterea sentitu zuen, handik aurrera amesten zuen istorioa bizitzeko aske. Orriak galdu dituen liburua zen, enegarren kapituluan.
‎Zer behar zuen istorio horretako gizonak?
‎Bakan baina, ikusi ditut ostatura sartzen, zerbait kantatzen zen barrera heltzean, edo etxeko andereari, gero segitzen zuten edo sasi bertsolari batek berea ateratzen zuen eta uzten ziren bertsoak, beste bat sartzen zelarik horren agurtzeko. Jartzen zen solasean eta zerbaitek sortzen zuen gaia eta bertsoa, erantzuna, bizpalau gehiago... horrek pizten zuen istorio baten kontatzeko enbeia. Arratsaldea pasatzen zen, bertsoak baziren barnean baina hizkuntza zen zentroa, kinka txarrak aipatuak ziren eta horretan ez egoteko artea zen, gaiaren uztea ofizioa da ere.
‎Ez da haurrik han! Ez ditut maite zuen istorioak!
‎Ez da haurrik han! Ez ditut maite zuen istorioak!
‎Axola duena da, zuen istorioa.
2015
‎Anthony Hopkins, Nicole Kidman eta Ed Harrisek egin zuten lan Coleman Silk irakaslea protagonista duen eta Ingalaterra Berrian girotuta dagoen drama horretan.Azkenik, Isabel Coixet zuzendari kataluniarrak The Dying Animal eleberri laburra izan zuen oinarri Elegy izeneko filma egiteko orduan. Penelope Cruz eta Ben Kingsley ziren irakasle eta ikaslearen arteko harremana kontatzen zuen istorioaren protagonista nagusiak.Filmografia luzeaOraingoan, zinemagile beterano batek, Barry Levinsonek, pantaila handira eraman nahi izan du Rothek 2010 urtean argitaratu zuen The Humbling liburua. Filmografia luzea eta gorabeheratsua du Levinsonek, baina arrakasta ezagutu duten hainbat izenburu nabarmen zuzendu ditu:
‎Zerbait arraroa zuen Paichadze, Dorokhov eta taldeko gainontzekoek ahots ozenez abesten zuten kanta hark. Ez zuen georgiera ulertzen, baina abestiak kontatzen zuen istorioa tristea zela sumatu zuen. Zilaurren eta Iraragorriren atzetik igaro zen.
‎Istorioa, ikaragarria. Aita Jainko anker batek bere seme bakarra gizonek hil zezaten Lurrera nola bidali zuen kontatzen zuen istorioa. Eta Lurrera iritsitakoan nolakoak jasan behar izan zituen agertzen zuena.
‎Plop! eginez desagertu zen, gidariak milaka bider entzun zuen istorio hartan bezala. –FOAF tale?
‎Nik banekien Fort Roop en postu militar satelite bat egon zela Smoke Creek Ranchen hemeretzigarren mendean, eta izenik gabeko hiru hilobi zeudela beheko larrearen beste puntako makal bakartiaren azpian. Arturok ere ba ote zuen istorio horren berri. Datu solteak elkartuz eman ote zion gorputza mamuari?
2016
‎Orri bakan hura esku artean harturik, eskas zituzten azkeneko guzietan zer idatzia ote zegoen igartzen hasi ziren, eta Ebak Adani erlijioaren zutabe berriaren sormena zitekeela iradoki zion, orain arte areto hartan entzundakoa berrituko zuen istorioa. Nork zekien bada?
‎Orri mordoxka bete ondoren ohartu nintzen zulo batean sartua nintzela: Alsinaren istorioa kontatzen amaitua nuen, eta bestearen hasi masietan nengoen oraindik (liburuko azken bertsio honetan baino aurreraxeago jotzen zuen istorioak, baina ez askoz gehiago). Arazo hark konponbide errazik ez zeukanez, bertan behera utzi nuen proiektua.
‎Editore eta zuzentzaileek konpondu ezinezkorik ez, azken finean. Garrantzitsuena edukia zen, narratzen zuen istorioa, eta forma, zelan zegoen kontatuta.
‎beste bikoteari zuen istorioa.
‎Artikulu horiek ematen duten informazioan oinarrituta, erantzun galderei, binaka. Ondoren, azaldu beste bikoteari zuen istorioa.
‎Ez zen erraten hura espainola zenik, baizik errefuxiatua. Eta langile hark izan zuen istorio bat auzoko emazte batekin. Errefuxiatua joan zen jin bezala.
‎Baionako Etxegaraiko karrikako 39 zenbakian zegoen alarguntsaren inprimategiko moldeetatik 1870 urtean Atheka gaitzeko oihartzunak, literatur kritikalari hainbatek, Mitxelenak edota Lafittek berauek besteak beste, euskaraz ondu den lehendabiziko eleberritzat iritzi dioten idazkia argira ilki zenean, hiru bat urte lehentxeago hasmenta zuen istorio bitxiari amaiera ematen zitzaion. Orduan Baionako Victor Hugo karrikako bulegoan baratari lanetan ziharduen Jean Baptiste Dasconaguerre Laxaldek bleue glacee azal koloreduneko Les echos du pas de Roland erdal nobela argitara eman zuen Parisko Firmin Marchandenean.
‎Bertsu, antzerki, kantu eta musika Jondoni Martineko pestetan Xilabako saio pollitarekin hasi ziren udazkeneko pestak, eta" Hameka Euskaraz" en laguntzari esker azaroaren 1ean izan zen euskal sorkuntzari dedikatua zen hitzordua. Publiko gaztea hurbildu zen, lehenik" Oa huetak" Elirale konpainiak eskaintzen zuen istorio musikatura, ondotik" Menpe" antzerkia eta Donostiako Tanttaka hirukoteak antzeztu" Muxua", zinez gertatu den istorio hunkigarria. Musikarekin bururatu zen eguna, Jurgi Ekiza, Willis Drummond taldeko sortzailearen kantaldiarekin.
2017
‎Ohikoa den eredutik aldenduta, ordea, Garatek ez du bere bakardadean idatzi nobela. Izan ere, kontatu nahi zuen istorioa, lagina eta egitura" garatuta" izanagatik, liburua ontzeko orduan bederatzi lagunez osatutako taldearen laguntza izan du.
‎Begiak iluntzen ari zitzaizkiola entzun zuen istorioa Andresek. Eskuetako ontziaren beira landu artetik inguruari begiratuko balio bezala.
‎Bere aurrean leiho bat, sei laukitan banandua, eta tartean mahai bat; bertara polizia burua eserita. Haur baten lotsaz, burumakur, Ferreirak esan zuen istorioa ametsetan etorri zitzaiola, ametsetan ezkontza soinekoz jantzitako andre bat agertu zitzaiola, berak erakutsi ziola dena...
‎Neskato txikienak ez zuen istorioari buruzko iruzkin zuzenik egin, baina gehien maite zuen neurtitzaren errezitaldiari ekin zion berriz ere.
‎Baina ordura arte jasotako oparirik ederrena utzi zion. Bere arbaso eta aurrekoen bizitza kontatzen zuen istorio ederra, inoiz inork Lunari kontatu ez ziona. Amonak agur esateko ideia paregabea zela pentsatu zuen orduan, beti nahi izan baitzuen bere ilobak Nikaraguari buruz eta bere familiari buruz egia jakitea.
‎Bere istoriotik Kochi buruzko aipamen oro alboratzen saiatu zen, istripua ikusia zuen lekuko batetaz mintzo zenean. Horrek nahasi samarra bihurtzen zuen istorioa, eta hasiera batean ez nuen ulertu zergatik ematen zion hainbesteko garrantzia hirugarren gizonari.
‎Aitak ez balu entzun bezala, jarraitu zuen istorio kontatzen, bidea ez sobera luzea egiteko semeari. Behereko Karrika osoa iragan zuten, Zubi Berria zeharkatu eta Gaineko Karrika hartu elizari buruz.
‎mina, arakatu baina hausnarrean egon gabe, gogoratu, konpondu, eta aurrera egin. Zer on ekarriko lioke Josebari orain Axik zuen istorio hori seriotan zen ala ez jakiteak. Axik hura uztea pentsatu ote zuen?
‎Aitak inoiz kontatu ez zuen istorio bakarra da.
‎Nire amak ez zuen istorioa amaitu.
2018
‎Gehienbat, bikote harremanei heldu zieten bertsolariek. Adibidez, ikuspegi horretatik Oihana Bartrak goitik behera josi zuen istorioa, eta azken puntuan errematea jo. Mezua okerreko pertsonari bidali arren, damu handirik ez zuen agertu seietako batek ere, Aitxuluak botatako sententzia lekuko:
‎Emakumeek gizonen mendeko izan behar dute, naturaz subertsibo zaizkiolako gizonen ordena politikoari. Hala zergatik den azaltzeko, argudio aski landu bat ageri da Rousseauk natur egoerari buruz osatutako historia aieruzkoan eta kontratuaz sortu zuen istorioan, baita Freudek gai horren inguruan egindako ekarpenetan ere. Rousseauren argudioak, Lockerenak bezalaxe, ideia hau du oinarri:
‎–Lanerako obligazio etengabearen ordainetan, babestua izatearen segurtasun etengabea eskuratzen da, baina egun bakanetan lan egiteko hartzen diren horiek maiz ez dute lortzen halakorik?. Grotiusek, beraz, esklabotza babestu zuen, baina Pufendorfek idatzi zuen istorio kontraktualik erabilgarriena. Hain zuzen, Seabury erreberendoak Pufendorfen aipu batzuk hartu zituen esklabotzaren jatorriaren inguruko aieruzko historia batetik, kontatzen zutenak esklabotza bateragarria dela natur egoerarekin baldin eta bertan gizonek, ez badute ugazaba bakar bat, eta bata ez bada bestearen mendeko?.
‎Ezkontza kontratua ez zen sartzen esklabo kontratu ilegitimo eta absurdo haren analogien artean. Rousseauk natur egoeraren inguruan sortutako historia aieruzkoa eta kontratu sozialari buruz osatu zuen istorioa, berez, kontratuaren gainerako teorialarien istorioen oso ezberdinak dira, eta, horren ondorioz, ezkutuan geratu da hark ere gogo biziz babesten zuela kontratu sexuala, beste guztiek bezalaxe. Bestalde, Rousseauk esklabo kontratua errefusatu izanak esan nahi du kontratuaz egin zuen interpretazioak ez duela zerikusi handirik esklabotza (enplegu kontratuaren hedapen gisa badarik ere) onartzen duen teoriarekin.
‎Zeren, beraren karrerari erreparatzen diodalarik, atzera begira ohartzen naiz nolabait ere istorioko maiordomoa bilakatzen saiatu zela bere mundualdian. Zeren, ziur dakidan arren ez zuela sekula tigre batekin topo egin jangelako mahaiaren azpian, adibide bat baino gehiago bururatzen zaizkit, berari buruz dakizkidanak edo aditutakoak errepasatzean, erakusten dutenak berak ere nasaiki agertu zuela hain miretsia zuen istorioko maiordomoaren antze bera.
‎Eta liburua inoiz amaitzen ez banuen? Benetan norbaitek irakurri nahiko zuen istorioa, dena dela. Eta mesede bat egiten banion gizateriari hura sekula ez idatziz?
‎Kaixo lagunok, Nafarroako lehendakaritzatik idazten dizuet. Egia esan behar badizuet, zuen istorioak erabat hunkitu nau bai ni eta nire Gobernu osoa.
‎Hobera egin zuen istorio bat
‎5 € Lizardin aldez aurretik eta egun berean leihatilan.Zehaztasunak: Filma Patxi Errementaria euskal ipuinaren moldaketa da. Joxe Migel Barandiaranek bildu zuen istorioa, eta haren gainean idatzi du gidoia Paul Urkijo zuzendariak, Asier Gerrikaetxeberriarekin elkarlanean.Hamar urte pasatu dira 1833ko lehenengo gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate.
‎«Istorio hau buruan bueltaka nuenean irakurri nuen, eta harrituta geratu nintzen, ipintzen baitzuen Danimarka oraintxe bertan Europako herrialderik arrazistenetakoa dela». Horrez gain, aspalditik zuen istorioa uharte txiki batean kokatzeko gogoa, eta Danimarkak halako asko ditu. «Nahi nuen komunitate itxi batean gertatzea istorioa, ferryan iritsi behar den toki batean, eta hango gizarte endogamiko horren kontaketa egitea».
‎filmean Hynkelen pertsonaiari background moduko bat, hitzaurre bat erantsi behar zitzaiola uste zuen. Hauxe zen berak proposatzen zuen istorioetako bat: Braunau herri ttipian, haur bihurri bat eskaileretan behera doa, eskailerako heldulekuan ipurdia jarri eta irrist eginez; haur horrek bat batean oreka galdu eta, eskailera zulotik behera eroririk, eskumuturra hautsi du.
‎Urtxuti etxera fan ze eta, etsituik, galdegin guzia berak eman behar izan zako karlistari. —Minondoineko Matiasek irri egiten zuen istorioa kontatzerakoan, Pedroinak bezala, honek gauza bera kontatzen baitzuen. Hala gertaturik ala ez, mende bete geroago gerrak irri istorioa utzia zuen herri oroimenean, alta orduan hildakoen berririk inork ez zuen gogoan.
‎Arandoik, irria begietan, kontatzen zuen istorioa; harro zen orbaextarraren jukutriaz, behin bedere aetza garaile.
‎—Bai, zek pentsa zazie, herri guzia edo berere geena errea beitze gobretxea barne, zinagozi garek etxea ones on eskeini zae geinerakoei bertan batzarrein eiteko noizapenka... —auzo bereko Laurentzeneko Joakinek emeki emeki azaltzen zuen istorioa. Soro aldekoa zabaldu eta handitu zen sutearen ondorean, hain zuzen, zenbait jabek, multzotik atera nahian, etxe berriak bertan eraiki zituztelarik.
‎Hori baizik ez zekiten etxean aitatxiren Ameriketako egonaldiaz; hori eta, Ingelesez bi ele nahasi zituelarik, sortu zuen egoera irrigarria, ardura kontatzen omen zuen istorioa. Halako batean menditik hirira jaitsi zelarik, hoteleko neskari gelako giltza — keyeskatu beharrez, muxua — kiss— eskatu zionekoa.
‎Pedroinak, beti bezala, kontatzerakoan unea bizitu egiten zuen berriz ere. Gertaera arront ongi finkaturik zen haren gogoan, artean hamalau urte baizik ez zuelarik, eta, lekuko izanik, gozatzen zuen istorioa erreposki errepikatzen.
‎Iduri luke denborak larritasun uneak lausotu egiten zituela baina irri kontuak sakonki iltzatzen jendearen gogoan. Asteatxoineko Juanek gozatzen zuen istorioa kontatzerakoan Zerrajeroineko atarian, katedran xarririk bi eskuak makilan, eta ez zituen ondoan zegoen Errotazain xaharrak istorioari gehitzen zizkion zehaztasunak onartzen:
‎Bere bizitzarekin liluratuta, mundu guztiarekin gaizki moldatzen zela ikusita, eta Walterren arabera txundigarriena zena, bere senar ohia zen Enrike Nafarroakoari, ondorengo Enrike IV.a Frantziakoari gerra deklaratzera iritsi zela, ba pentsatu zuen bere bilobari Margot izena jarri behar zitzaiola. Nire amari gustatu zitzaion, baina ez zekien atzetik zuen istorio guztia. Eta aitari berdin zitzaion, egia esan.
‎Begiak koadernora jaitsiz eta eskuarekin aurrera jarraitzeko keinua eginez, Sarak bere gustura kontatzen jarraitu zuen istorioa.
‎Claude Debussy ere liluratu zuen istorio honek: Le martyre de Saint Sébastien konposatu zuen; Gabriele d' Annunziok ipini zizkion piezari hitzak.
2019
‎Harrigarria egin zitzaidan halako zuzendari baten lana ia ezkutuan egotea". Hasiera batean ezin izan zion arreta handirik eskaini," beste ikerketa lan batean murgilduta nenbilelako, eta esperoan utzi nuen", baina bere katu senak esaten zion hor bazegoela kontatzea merezi zuen istorio bat. Hilabete batzuk geroago, Lars Von Trier i buruzko tesia buka tzen ari zela, Euskadiko filmategiko zuzendariak euskal emakume zinemagileei buruzko ikerketa bat hastea eskatu zion, eta horrek lozorroan utzitako lanari berrekiteko aukera ahalbidetu zion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 102 (0,67)
ukan 51 (0,34)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia