Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 203

2000
‎Almirantez jantzita nahi omen zuen jauna hartu, huraxe izaki gaztaroko haren ilusio bakarra. Apaiz antimilitarista avant la lettre bat fortunatu eta, hara zer diren gauzak, mutikoaren ilusioa zapuztu ez ezik, betiko zapuztu zuen gizonaren izaera ere. Hortik aurrera, jakina, zorigaitzaren dorrean gora, mailadiz mailadi.
2001
‎Eta zer...? irribarre egin zuen gizon dendariak emaztearen asmoari erreparatuz Â.
2003
‎Miresmenezko keinuak eta haurride bixkarrekoak izan ziren; egia esateko, hura eta hura baino gehiago ere merezi zuen gizon hark. Haren hitzek muin gordeenak ukitu zizkiguten.
2005
‎Marroren etxeordera sartzeko, oiloak barruratzeko eta kanporatzeko garai bateko zuloa baliatua nuen; Marroren aitak zaintzen omen zituen oiloak, ni jaio gabea nintzen garaian, baina minbiziak eraman zuen gizona, artean Marro haurra besterik ez zela. Hurrena, berriz, ama hil zitzaion, hura ere minbiziarekin, eta bakarrik geratu zen Marro nerabea, gurasoen etxe zaharrean, etxeordea eta baratzea ere beretzat zituela.
2006
‎Ez zaio asko geratzen haurra erditzeko. Utzi egingo ote zuen gizonak. Ez zara zeu bakarra izango, ezta, Maite?
‎Handia zen zoko usaina. Alde egitekotan nintzela, hitz egiterakoan ere zigarroa ezpainetatik kentzen ez zuen gizon txiki beltzaran bat ikusi nuen zer nahi nuen galdetzen zidala ke artetik. Kafesne bero beroa eskatu nion.
‎Zuri zuri zegoen, trantze estu bat pasatzen ari balitz baino abailduago. Haren itxuran arrasto txikienik ere ez minutu batzuk lehenago barrezka lehertu behar zuela ematen zuen gizonarenik. Kokotsa dardarka; begiek, berriz, lauso lauso, nigan finkatuta segitzen zuten, baina ni ez nintzen beste norbait edo zerbait ikusten ariko balira bezala.
‎Amona Erikak, ordea, atsegin osoz segitzen zion solasa, eta gizonak esertzeko baimena eskatu zionean, amona leiho ondoko paretaren kontra arrimatu zen gerruntze saltzaileari tokia egiteko. Hizketan segitu zuen gizonak, orain hemengo kontuez eta gero hangoez, zerez asea ugari duen oiloa artaletik artalera ibili ohi den moduan.
‎Entzungo zion norbait behar zuen gizonak. Ni neukan.
‎Merezitako dokumentala izango zuen Gasteizen kanpaia erosi eta kanpandorreraino berak igo zuen gizonak, zuen aitak. Kontatu zidatenetik zure izena ekartzen dit gogora kanpai hotsak.
2008
‎Zergatik begiratu zidan horrela emakume hark? Zer egiten zuen gizonak dendaren kanpo aldean. Zertara zetozen bi dendarien barre haiek?
‎Rosa ez zebilen paradisu baten bila. Aski zuen gizon bat. zuen lagun bat, goxotasuna emango ziona.
‎Ez zion erakarmen fisikoa ukatzen; atsegin eta gizalegearen marra pasatu gabe jokatu zuela bidaia osoan, baietz, baina Rosak ezinezkoa zuen jada gizonen bat irudikatzea bere ondoan: bere ametsetako bizitza imajinatzen hasi orduko, Tomasen aurpegia nagusitzen zitzaion, irudikatu nahi zuen gizonari.
‎Bizitzaren tonbolan tokatutako desgrazia bat zuen Tomas, bizitza infernu bihurtzen zion patu txerrena. Tomasek portaera guztiz aldatu izan balu ere, ez zukeen sekula lortuko Rosak nahi zuen gizona izatea, ez bizitza osorako ezta epe laburrenerako ere. Aukerarik txikiena izanez gero, patua gainetik kentzen saiatu behar zuela, garbi zeukan hori.
‎" Gizonik haundiena ere txikia da", esan zuen gizonak, eta nik pentsatu nuen ez zegoela gaizki esana. Gero ohartu nintzen oso txikia zela gizon hura, eta orduan pentsatu nuen ez zegoela hain ongi esana.
‎Egun gris euritsua zen, eta, aireportutik atera ginenean, Xaxa ezagutu genuen lehenik, eta, geroxeago, Errek" Jacky Chang" ezizenez bataiatu zuen gizona. Lehenengoa, neska gazte argal argal bat zen eta hirian emango genituen egunetan gure bertako gidaria izango zen.
2009
‎Nola adieraziko nizuke? , murmurikatu zuen gizonak?. Ez da bakarrik pobrezia, bizioa edo delitua; horren guztiaren itsustasuna baizik, belztasun zikina...
‎Atean jo aurretik duda egin zuen une batez, baina gero pentsatu zuen topatuko zuela ondo ezagutzen zuen gizon bat, gaixo nahiz osasun egoeran ezagutu zuena, bere krisialdietako batean artatu zuena. A zer lasaitua!
‎–Ismael, ahoskatu zuen gizonak, zalantzati.
‎Alegia, Heraklitok esan zuenaren arabera, inor ez da ibai berean bitan bainatzen, bai ibaia bai gizakia ezberdinak direlako. Ondorioz, krimena egin zuen gizona eta gaurkoa ezin ziren pertsona bera izan. Beraz, ezin zitzaion konturik eskatu" berak" egin ez zuen zerbaitegatik, dagoeneko bera ez baitzen bera, beste bat baizik.
‎–Elefantearen atzetik abiatuko naiz, azaldu zuen gizonak bere onera etorriz, irribarretsu.
‎Dorotea zutitu egin zen, kafea alde batera utzita. Irene apur bat zalantzati geratu zen, ez aurrera ez atzera, une hartan barrura sartu nahi zuen gizon bibotedunari bidea itxiz. Irenek barkamena eskatu zion, lotsatuta.
‎Hil behar zela jakitea eta beldurra uxatzea, heriotza badago, ez nago ni... Agurearen begiak oroitu zituen, ezagutu zituen bi begirada haiek, Balvaneran patxadaz hitz egiten zuen gizonarena batetik, eta, bestetik, etxera lagundu zion harena, dardara alkoholetan itotzeko premia larria eta ia ezkutatu ezinezkoa zuen harena. Behatzeko zimurrak, agurearen hitzak...
‎Carlosek ez zuen gizaseme hura sekula ikusia, baina berehala igarri zion nor zen. Inondik ere, Pepe Organizazio buruaren anaia izan behar zuen gizon hark, hain zen handia harekin zuen antza. Geroago, Txiki azaldu zenean, biek –Txikik eta Peperen ustezko anaiak, alegia– lagunkiro agurtu zuten elkar, aspaldiko adiskideak balira bezala.
‎Ume salbatua, handitzean, ETAn sartzen duk. Bera salbatu zuen gizona ibaiaren bestaldekoa duk, etsaia. Gupidarik gabe hiltzen dik, eta lurrean errematatu gainera.
‎Autoak geldiarazi zituen eta haien turrun hotsa ez zen nolanahikoa izan. Nonorako presa izango zuen gizon hark ere. Errepidearen erdian zegoela jarri zen berde oinezkoen semaforoa.
‎Atea ireki eta zigarroa kolpeka irensten zuen gizon borobil borobila aurkitu nuen. Bostekoa ematearekin bat, Arrasateko mugimendu kooperatibistarekin maiteminduta zegoela esan zidan, esperientzia horretan aurkitzen zuela elkartasunaren gauzatze praktiko eta erreala; enpresa, logika demokratikoekin uztartzeko modu errealista eta eraginkorra; enpresa jardunari bihotza eransteko molde baliotsua.
‎Jordi Barre. Kantagintza Berria Ipar Katalunian sartu zuen gizona.
‎Aspaldi zuen gizonak
2010
‎Hor ez dago ADN frogarik behar. Bezperan arrotz bat bezala ikusten zuen gizonari Xoxotek aita nola deitzen zion ikusita, hunkitu egin naiz ia. Hala ere, Arantxa, garai haietan hemen zegoen giroak ez dauka zer ikusirik oraingoarekin.
‎Nork irudikatu behar zuen Troia zigortu zuen gizona uhin artean algak biltzen eta zapore onenekoak hautatzen, hondar artean arakatzen, moluskuak altxatzen, geziak baino arinago ezkutatzen zekiten arrain iheslarien atzetik lasterka, eta hori dena atseginez begira zeukan dortoka zahar kaltegabe baten mesedetan. Bai, azkenaldian aldatuta zegoen Akiles!
‎Alisia bilobaren laguntza behar zuen. Edertasuna lagun, hark asmatuko zuen gizon gaztea erakartzen.
‎astindu zuen gizona:
‎ohar bat aurkitu zuen gizonak
‎Zer egin? Hori deiadar batean esan eta oihu egin zuen gizona, jaiki egin zen eta beste bi emakumerekin batera elizatik irteten hasi zen. Denok isilik geunden, nik ere itxoin nuen pixka bat gizona eta bi emakume haiek kanpora joan arte.
‎Auskalo noiztik zetorren ohituran, urtero biltzen ziren San Mateo egunez Goizuetako herriak hartarako propio izendatzen zuen gizona eta Orreagatik bidaltzen zutena. Biak joanda, zenbat ezkur zen ikusi ongi Anizlarreko basoetan, eskribauaren aurrean agiria jaso, eta haren arabera eraman gero zerriak ezkurretara.
2011
‎–Denetik egiten dut pixka bat, jarraitu zuen gizonak?. Gehienetan, dokumentazio lanak.
‎–Eta hiltzaile horrek ezagutu egiten zaitu, erantsi zuen gizonak?. Ezin zara etxera itzuli, eta are gutxiago, dendara.
‎–Pentsatzen duzuna periskopio bat bada, orduan bai: periskopio bat da, egiaztatu zuen gizonak, begiak ikusgailutik kendu barik?; II. gerratekoa, Alemaniako U43 itsaspeko batetik ateratakoa. Begira:
‎–Zer daramazu hor? , galdetu zuen gizonak.
‎–Inprimategi batean lan egiten zuen gizonak, eta amaren kemenik ezaren aurrean, etxeko jaun eta jabe bilakatu zen hasiera hasieratik. Arropak erazten ari nintzela, behin baino gehiagotan harrapatu nuen niri begira, barrandan, bere burua zuritzeko ahaleginik txikiena ere egin barik; lixiba egin behar genuenean ere, arropa zikinaren saskira joaten zen, nire kuleroak handik atera, eta laztandu egiten zituen eta usaindu nire aurrean; aukerarik txikiena zeukanean, hurbildu egiten zitzaidan eta nire gorputza ferekatzen saiatzen zen.
‎–Kontzertuan kendu diozu! . Bere horrekin segitzen zuen gizonak.
‎–Gutxietsi egin gaituzue, erantzun zuen gizon zaharrak?, guk bere garaian gutxietsi zintuztegun moduan. Gure anaiari mezua bidali zeniotenetik bagenekien azpijokoren batean ari zinetela.
‎filmeko gaiztoa. Lapurra eta traidore, sos batzuen truke haren maisua amarrukeriaz saldu zuen gizon errukigabea jartzen digute begien aurrean. Ezbairik gabe, bera da kristautasunaren gizonik gorrotatuena; ez, ordea, guretzat.
‎Gelaurre ilun hartan, artean zabaltzeko zeuden argitasun oro irensten zuten errezel astunak?, zorion sentimendu estrainio bat nabaritu zuen, heriotza existitzen ez delako konbikzio sakona, René bere ondoan zeukalako eta egunen batean aurkituko zuelako uste osoa, René, berak maite izan zuen gizon bakarra.
‎Idazlearen emazteak eskutik heldu eta, keinu batez, isiltasuna eskatu zion, musika areto batean biolinak preludioari ekitera balihoaz bezala. Asko kostatu gabe bereganatua zuen gizon ospetsuen emazteek ohikoa duten jarrera adeitsu eta zertxobait apaldu hori. Apenas makillatzen zen, atzerantz orrazten zuen bere adats zuritzen hasia, bazekien etxean zaratarik atera gabe ibiltzen eta isilik egoten.
‎Han goian, segur aski, logelak egongo ziren. Rémy andrea behera itzultzen ikusi zuen gizon gazte baten besotik. Alai, pinpirin, bere gerrialde polita kulunkatuz; bere adats distiratsu eta perfumatua astintzen zuen.
‎–1966ko azaroaren 24an; 79.800 kilometroan, errepide bazterrean portuges abizena zuen gizon bat tirokatua aurkitu zuten.
‎Egun batean Migel" Zikin" etorri zitzaidan. Oletako bidean baserri bat zuen gizon bat zen, bertan zuen tabernan noizean behin azaltzen ginelako ezagutzen genuena, eta esan zidan bere semeak, Donibaneko garaje batean lan egiten zuenak, Parisera joan behar zuela eta ordainduko zidala laguntzen banion. Nik baietz esan nion eta trenez joan ginen, ia denbora guztian zutik jendez beteta zegoelako.
‎Berak orduan zigarro bat piztu zuen eta Erresistentziaz galdetu eta izenak eskatzen zizkidan bitartean, zigarroarekin min gehien egin ziezadakeen tokietan erretzen hasi zitzaidan. Mugarik ez zuen gizon odolzalea zen eta harekin gozatzen zuena. Handik ordu batzuetara ikusita ni hebaindu arte ez zela geldituko eta azazkal guztiak altxatuko zizkidala, nortasun agiria nola lortu nuen kontatzea erabaki nuen, eta hiru mikeleteen izenak eman nizkion, pentsatuz horrela behintzat bakean utziko ninduela tarte luze batean.
‎Eta kito. Lehen aipatu dugun kontu hori, Paveseren aipuarena, saiatu arren asmatu ez zuen gizonarena, hori batez ere sentitzen dut egia izan dela kantuaren arloan. Nik badakit baditudala sei zortzi kantu, edo asko jota hamar?
‎Eta bigarrena lortzeko lehenengoari uko egin zion. Egiaren alde hiltzerainoko konpromiso existentziala azaldu zuen gizonak. Teorizatu baino askoz gehiago egin zuen:
2012
‎Jesus Mariri, bera umea zela gaixotu zitzaion aita; hark, bihotzeko gaitzen batek jota, lanari utzi beharra eduki zuen gizon gaztea zela. Aitak jasotzen duen mixeriarekin eta amak, goizaldetik gaueko orduetara arte garbitasun lanetan ibilirik?
‎Brigittek, beraz, ez zeukan jeloskor egoteko arrazoirik. Edozertarako prest egongo zen bi aste barru bere senarra izango zuen gizona salbatzearren. Beharbada Coletteri ez zitzaion asko axolako maiteminduen zorion hura pixka bat asaldatzea.
‎–Eta Jean jauna uretara bota zuen gizon hori... ezagutzen al duzu?
‎Orioko geltokian arabiar itxurako pertsona bat eseri zitzaion ondoan. Emakumeak goitik behera aztertu zuen gizona, baina aurpegian ez zitzaion ezer nabarmentzen, ez gaitzespenezkorik, ez bestelakorik. Esku poltsa zabaldu eta botilatxo bat atera zuen.
2018
‎Gizon txikiak sudurra zimurtu du. Fritz Langen Metropolis filma ikusi zuenean, nazien propagandarako behin betiko filma egingo zuen gizona aurkitu uste izan zuen zeluloide puska haren atzean. Fritz Langek muzin egin zion, ordea, haien mandatuari.
‎Gizonak, hala baitzen burua azaltzen hasia, tintontzian sartu zuen luma, eta idazkiak sinatu eta sinatu jarraitu zuen denbora luzean, etorri berriari jaramonik egin barik. Bista txikia omen zuen gizonak, oso gertutik begiratu behar izaten baitzion paperari. Agiri ofizialak izenpetzen bukatu zuenean, begiak Sophierengana altxatu, eta burutik oinetara irristatu zituen gero, ur jauzi batean amiltzen den adarrak egiten duen modu berean.
‎–Ez nuen uste horren gaztea zinenik, gaineratu zuen gizonak.
‎Burua goitik behera mugitu zuen gizonak, bat zetorrela adierazteko.
‎Mahaiaren gainean, emakume baten gorpua zetzan, biluzik. Hilotzaren aldamenean, aingeru zaindaria bailitzan, Fabian zegoen, gorpua aurkitu eta haraino eraman zuen gizona. Guardia nazionala irmo jarri zen Raoul Rigault ezagututakoan.
‎Lantzen ari zen larru haiek lau egun lehenago hil zuen gizonaren gorpuari zegozkion: haren sabelari eta bizkarraldeari.
‎–Tira, jarraitu zuen gizonak?, izkina hartan badago soldadu bat, etorri denetik ahoa zabaldu ez duena. Sabaira begira ematen omen du egun osoa.
‎Sophiek ontzia mahai gainean utzi, zapia bertan busti, eta zauriak garbitzeari ekin zion, emeki emeki. Saminezko keinu bat egin zuen gizonak ur beroa ubelduran sentitzerakoan, baina neskak berean segitu zuen.
‎Abizenaren partez, izenaz agurtu zuen gizona aurreneko aldiz.
‎Hitzik gabe jarraitzen zutela ikusita, ezagutza entziklopedikoa erakusten segitzea erabaki zuen gizonak.
‎Proposamena bainoago agindua zirudienez, atearen ondoko iltze batetik eskegita zegoen giltza hartu zuen gizonak.
‎–Garrantzitsua behar du bilatzen duzun horrek, honelako egun batean honaino ausartzeko, kraska egin zuen gizonak.
‎Itxuraz, umore onez harrapatu zuen gizona, ez baitzion inolako trabarik jarri.
‎Zutabe altu altua zen, erromatar itxurakoa, garaipenaren brontzezko irudia goiko muturrean, hegoduna, ereinotzezko koroa bana eskuetan; oinarria, berriz, zabala zuen, lau esfingek apaindua, ahotik ura zeriela. Batera eta bestera begiratu zuen gizonak. Eskuinaldean, guardia nazional batzuk ikusi zituen urrutira, korrika; ezkerraldean, berriz, Thiersen korazadun batzuk zaldi gainean, ekialderantz eta gorpu bat arrastaka zeramatela, soka bati lotua.
‎kristalezko ontzian gordetakoa ilea zen, hildakoren baten ile xerloa. Izan ere, orratza prestatzen bukatzean, atril batera jo zuen gizonak, eta liburu bat hartu zuen handik. Luzeran, hogeita hamar zentimetro izango zituen liburuak, eta zabaleran, hogeiren bat.
‎Hiltzailearen burmuineko txinparta hotsak aditu zitezkeela iruditu zitzaion Sophieri. Gero, errealitatera bueltatuta, hizketan jarraitu zuen gizonak.
‎Egin orduko damutu zen galderaren inozoaz, baina ez zegoen atzera egiterik. Zorionez, galderak poztu zuen gizona, aukera ematen ziolako sermoiarekin segitzeko.
‎Inon den irribarrerik makurrena egin zuen gizonak.
‎Eta hori esanda, musu bat jarri zuen gizonaren aurpegian, eta atera zen autopsia gelatik.
‎Han, teilaturik gabeko sarbide hartan, esku gurdi bat zeukan zain. Ateko morroiloa emanda zegoela-eta, hura askatu zuen gizonak, eta atea zabaldu zen burdinazko intziri batez. Burua kanpora atera, eta jiran begiratu zuen ingurune osoa:
‎Behartsuenak, ordea, goseak zoratuta eta xentimorik gabe, kanposantuetara joaten ziren, hildakoak hilobietatik atera, eta hezurrak birrindu egiten zituzten, hautsarekin ahia egiteko. Biblia gogoratu zuen gizonak. Sabelkeria.
‎Eliza baten parean igarotzerakoan, aitaren egin zuen gizonak, gurdia bultzatzeari utzi egin barik. Une hartan, agure bat pasatu zen haren aurretik, txikia, untxi hortzak ahoan ageri, Guardia Nazionalaren uniformez jantzia.
‎Agindu eman nion gizon adinean sartuxeari abia zedin. Haren gorputz ahulak adieraz zezakeen baino abilezia handiagoz egin zuen gizonak jauzi zaldi gainera.
‎Soka botatzera zihoala, trumilka zetorren uretan goiti seinalatu zuen larrugin behar zuen gizon moztakak. Zaku moduko mukuru batzuk nabaritu nituen uretan.
‎Jiratuz batera, eskua eraman nuen ezpata  sagarrera. Zanpantzar bat zen, Erregek neskatxen irri eragile erabiltzen zuen gizon akelamarroa. Ni ezpata zorrotik ateratzeko prest nengoela ikusirik, jauzi egin zuen mahaitik lurrera.
2019
‎Mutilak bazekien zertan ari zen. Zerk balio zuen eta zerk ez amarekin praktikatu zuen, eta laster ikasi zuen gizon emakumeen artean zer zen egoki eta zer desegoki. Bazuen susmoa mutil gazte guztiak beren amekin abiatu zirela ikasketa prozesu horretan; haatik, Lale ez zegoen zeharo seguru haiek horretaz ohartzen ziren.
‎Irudi haietan bildua zegoela, Nadia ikusi zuen eraikinetik ateratzen, eta, Urkok sumatu bezala, zain zuen gizonaren autoan sartu zen. Ez zitzaion iruditu elkarri inongo keinurik egin ziotenik.
‎Urkok begiratu, eta Reyes Untzuetaren iloba ezagutu zuen. Ukondo bat barran bermaturik, ahoan txiklea murtxikatzen zuen gizonak, edalontzi zabal bat eskuan zuela.
‎Mahaiaz bestaldeko besaulkian, lehenengo bisitan lokaletik joatera gonbidatu zuen gizon ile urdina zegoen. Asteleheneko harroputz hura duk, nonbait, hemengo nagusia ondorioztatu zuen Urkok, harridura handirik gabe.
‎Zintzotasuna eta egiatasunaren premia aldarrikatu arren, bere egunerokoa partekatzen zuen gizonari gezur galanta sakatzen zion aldi oroz. Eskolako oporrak etxetik urrun pasatzen zituen eta hori nolabait justifikatu beharrekoa zen.
‎Hura baitzuten helburua. Edo hobe erranik, taberna kudeatzen zuen gizon herbala.
‎Apeza edo elizazain soila izan zitekeen hark, nola asmatu zuen bere barneko sentimenduen uherra? Betazalak apaldu zituen. etaren balizko biktima gisa itxuratu zuen gizon hura. Gaizki senditu zen, sekula ez bezala.
‎Ohikoan bezala, aitzakia preseski, arrain txikiak zintzurra larrutuko zion amuaren antzera irentsi zuen gizonak. Ez zion galderarik egin.
‎Honako erantzun hau emateko gogoa izaten zuen gizonak:
‎Hartu zuen gizonak zera hura, aztertu zuen, jira eta bira erabili, haztatu, lupa bat eskuratu eta enplegatua etorrarazi zuen; hari ahopeka esateko batzuk esan, koilarea berriro mostradorearen gainean utzi eta, erosgaiari hobekiago erreparatzeko, apartetik egin zion begiratua.
‎Aholku batzuk ere eman nizkion, biriketako mina saihestearren, baldin eta garaiz bagenbiltzan behintzat. Beteko zituela nire gomendioak agindu zuen gizonak, eta han abiatu zen koinatarekin eta emaginarekin. Apaizari segitu nion nik sakristiara.
‎Duda muda egin zuen gizonak; eta gero:
‎Jostailuak erosten zizkien, bere dirutik noski, ikasle onenei, ikasle zintzoen eta maitagarrienei; xinxikan5 ariarazten zituen, goxokiz, litxarreriaz eta pastelez asebetez. Mundu guztiak maitatzen eta goraipatzen zuen gizon on hura, bihotz oneko hura, harik eta, bat batean, haren bost ikasle era arraroan hil ziren arte. Lehorteak usteldutako urak eraginik izan ote zen pentsatuz, kausen bila hasi eta ezin izan zituzten topatu; are eta gutxiago, sintomak inongo harrigarrienak izaki.
‎Bazitekeen. Hain ziurrik ematen zuen gizonak eta hain atsekabeturik, haren kontrako karguak gorabehera, errugabetu egingo genuen batere dudarik gabe, baldin eta aurkikuntza bi eginak izan ez balira hurrenez hurren.
‎Bere burua ezagutu zuen bezain ongi bestearena ere zezaguen neurri handiko gizaseme eta gotzaina. Jakituria guztietatik frogatu eta ikasiz gero, ezjakitunenei erakusteko grazia izan zuen gizon artetsua. Irakasteko orduan lezio gehiegi burura eta ahora zetozkion irakaslea.
2020
‎Nik ez nekien zer zegoen koronelaren harresiaren  atzean, baina ematen zuen gizon hura nire burutazio guztiak ari zela ikusten banan banan, antzoki bateko palkoan balego bezala cigare bat erretzen.
‎Gizonezkoei aurrena, ohiturak agintzen zuen moduan: amandreak, Bonipaxik, esaten omen zuen gizonek buruan ere hesteak zituztela eta janari gehiago behar zutela.
‎Oilo ipurdia jarri zitzaion Mikelari Lupe burumakur eta sorbaldak uzkurtuta etxetik irteten ikustean. Danbatekoa eman zuen gizonak, neskari begiradarik kendu gabe, eta Luperi gona harrotu zitzaion haize korrontearekin. Hartan, lasterka hasi zen neska, herio batean.
‎Teorian, aurreko bizitzan ez zuen ezer falta, dena perfektua izateko: itxura batera, maite zuen gizon batekin ezkonduta zegoen (oraindik ere esaten dio maite duela bidaltzen dizkion whatsapp eko mezuetan, legez debekatua duen arren eta badakien arren poliziara joan daitekeela eta berehala atxilotuko luketela. Behin eta berriz esaten dio, setaz, maite zaitut, Anxela, maite zaitut, aldatu egin naiz, zin egiten dizut aldatu egin naizela, gera gaitezen zerbait hartzera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia