Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 143

2000
‎Kortazarren etxera ere joan zen Lauaxeta, Mungiara, bere haurtzaroaren lekuko izandako herrira hain zuzen ere, baina Kortazarrek, atea zabaldu zuen arren, ez zuen ate ondoan ikusi ere egin. Beldur handiz luzatu zuen eskua orduan Lauaxetak Kortazarrengana, baina, Euskaltzaindiko egoitzan bezala, han ere espiritu hutsal bihurtua zela jabetu zen, aurrean zuen gizonarentzat ikusezin, entzunezin, ukiezin, atzemanezin guztiz. Orobat gertatu zitzaion Egunkaria ko erreportajean idazten zuten beste bi idazleekin ere, Koldo Izagirre eta Edorta Jimenezekin, eta baita erreportaje hartan elkarrizketatzen zuten kantari lauaxetazalearekin ere, Antton Valverderekin.
‎" Ez zenuke edan behar", esan zuen amatxik, gizonari papotik iletxo bat kenduz. " Ni asko edanda nago", esan zuen gizonak harroxko;" zuek ez dakizue, nik... mozkor handiak, eta ez aldian behin, ez zortzitik behin. Egunero mozkor.
‎" Zer ari zara?", esan zuen gizonak erdeinuz;" berriz ere legez kanpo jarri nahi al duzu, ez al duzu ikasi.... Noiz eta orain, ustez ondo bidean zinela, zeure bizitza hondatu nahi duzu...?
‎Zer uste duzu, zuri horrek zer ekarriko dizu? Kondena igual igual beteko duzu"; aita doinu zuri, zital hura... puñal bat zen haren frase bakoitza; Xan ezpainak lotuta zegoen;" Etxezuriak", segitu zuen gizonak," lege onez eskaini zizun baimena aprobetxatuz ihes egin duzu; badakizu zer dakarren horrek... Eta hala ere, oraindik ez zaude zeharo galduta.
‎Zegoen hartatik Xanek ikusi zuen gizon gazte bat, jertse gorri, arrunt batekin jantzia, sartu zela ostatuan, oso mozkor edo behinik behin drogaren baten edo batzuen oso efektupean, oso pasa pasa eginda. Gaztea bazen ere ilea urdintzen, bakantzen hasita zeukan.
‎Ez zen askoz geroago izan, beti kale berean, beti malda gozoan behera, nabaritu baitzuen bazetorrela nonor bere atzetik. Buru itzuli batean ikusi zuen gizon sendo, korbataz eta beroki ilunaz jantzitako bat zela. Hari galdetzekotan, bere parera hel zedin denbora ematearren pausoa moteldu zuelarik, baina, iruditu zitzaion gizonak ere pausoa moteldu egiten zuela.
‎" Benta Zaharrera, ondo al noa hemendik?", galdetu zuen Xanek. " Benta Zaharra?", esan zuen gizonak. Galderak, nonbait, ustekabean harrapatu zuen.
‎" Agian bai", esan zuen Xanek, zuhurki, hartara hala ere gizonak informazio baliagarriren bat emango ziolakoan. " Benta Zaharra itxita dago", esan zuen gizonak, eta Xani haren doinuan erdeinu pixka bat nabaritzea iruditu zitzaion. " Hala ere", esan zuen Xanek," benta bera ezik, bere izena duen auzoa da bila nabilena".
‎" Hau al da?". " Hauxe", esan zuen gizonak; isilune bat izan zen, eta gero: " Ikusten dut", esan zuen," ez zarela hemengoa".
‎" Zein?", galdetu zuen Xanek. " Erdikoa", esan zuen gizonak. " Azula?".
2001
‎ene gogoa hegaldatu zen ziuntan hilabete pare bat lehenago Frantzia behere horretan zehar egin nuen bidaiaren aztarna mentalera: irudiz aitzinetik ezagutzen ez zuen gizon batekin solasean bermatuz emazteak Cosmopolitan irakurtzen zuen. Astotik oilarrera pasatu nintzen; frantsesek naski alderantziz egiten zutela azpimarratze beharrik ez nuen.
‎–Eta zer egin zenuen? –akuilatu zuen gizonak, Penthouse ko hostoak biribilkatzen zituela, axolagabe.
‎Joanes ez zen sekula ezkondu: bakardade bukolikoa hobesten zuela zioen, baina bazekien hogei urtetan maitatu eta familiaren ohoreagatik Parisera lan egitera joatera utzi zuen gizona zela bere bidea; jende artean zebilenetan, alkoholak, kantuak eta sasien gibeletan jotzen zuen zulo bakarreko xirula kresaltsuak bakez betetzen zutela onartzen zuen. Kantuaren xarma ez balitza, Joanesek ez zuen endelegatzen zerendako egiten zioten hainbat ohore, ohoratzaileak ez zirelarik nornahi pentsa emazu!
‎Garrafoiak zulorikan baldin badu, nik mangera sartu eta bete egiten diat!". Juanak gau osoa pasa zuen gizonen irri zakarrak burutik ezin kendu.
‎Aireplanoak mugimendu zakar bat egin zuen eta Margaritak lehenbiziko aldiz bertigoa sentitu zuen. Bi besoekin fuerte fuerte estutu zion gerria Rafaeli eta, begiak itxirik, bere burua erortzera utzi zuen gizonaren bularraren gainera, haren suge eskuak neskatxaren izter xokoan pausalekua bilatzen zuen bitartean.
‎Zuzen erranda ez, baina ezta arraso zeharka ere. Atsoak ongi konprenitu zuen gizonaren borondatea eta alde egin zuen. Kanpora atera zelarik, sakelan ekarki zuen lore hautsa etxeko gorapean zabaldu ondotik, zeru aldera egin zuen aurpegia, haizearen usaina sumatu nahiko balu bezala, marmarika.
‎Paparretik heldu eta hormaren kontra indarrez ezarriz, sabelean egundoko ukaldia jo nion. Horrek arnasestuka jarri zuen gizon ttikia, bere larritasuna handiagotuz. Azkenik zenbait gauza argitzeko tenorea iritsia zen.
2002
‎" Zeuk dauzkazu betazalak dardarka, itxaron ezinik", eta ahotsa hurreratzen ari zela sentitu zuen Mentxuk. Begiak zabaltzeko baimena hartuta, ezkerreko besoa ipurmasailetarantz jiratuta zuen gizonak, sorpresagaia bizkarrean ezkutatzeko.
‎Boxeoa izan zuen hizpide hastapenean, mutikoaren estiloaz eta, batez ere, ausardiaz oso eritzi positiboak jaso ei zituelako. Gabardina erantzi eta berorretaz mahai lizundu bat estali ondoren bertan jesartzera gonbidatu zuen gizonak. Jaka barik, alkondara hutsez jantzita zegoen eta pistola eroatearren erabilitako narruzko hedeak antzematen zitzaizkion besape sorbaldetan.
‎Bajuxeagotik berba egiteko oharra egin zion aurpegiaz, eta etsipen imintzioa egin zuen gizonak, Mentxu bera izan baitzen aldarri egin zuen lehenena. Besarkada luze baten estakurua hautsiz Fonsecak bost metro goragoko letrerorantz egin zuen atzamarrez, eta belarrira esan:
‎" Hirekin topatzearen perspektibak bigundu zidan gilborra. Ez gauden oraindino erabat fosilizaturik", eta damu trazez nahastutako irribarre batek lagundu zuen gizona burua andrearen kolkoaren kontra babestera.
‎Aldez aurretik entseatutako atzapar mugimenduak atzenekoz berretsi guran, klikada batzuen simulakroa egin zuen argazkirik egin barik. Segundo batzuk pasatu zituen goiko literetara, gorputza agerian zuen gizonarengana, zuzendutako estreinako argazkia bota baino lehen. Flashak sortutako itsumenak eta sustoak beste hainbeste segundoz utzi zuten paralizatuta bezala, nahiz eta segidan abiada itzelean etorri ziren beste bost, zortzi, hamar gehiago.
‎Pedriño kexu zen, baina beti izaten zen horrelakoa, Mentxuk gogoratzen zuenez. Telefono dei bat erantzuteko jaiki behar izan zuen gizonak, eta itzulitakoan emakumeak jesarrita segitzen zuela ikusita, mesfidantzaz begiratu zion.
‎Besarkatu egin zuen gizona. Luze eritzitako segundo pare batez izan zituen Santosen sorbaldak bere esku besoen mende.
2003
‎Harekin zen Noel Monks. Eta baita Bilbo gosez hiltzetik salbatu zuen gizona ere; Seven Seas Spray ontziko kapitain Roberts, bere alaba Fifirekin. Izenak neskatoa zela iradokitzen bazuen ere, hogei urteak betea zen, aitaren laztantxo hura.
‎Haatik, Jose Ugarriza artaburu haren alarauak larregizkoak ziren. Hanka egin zuen gizonak, eta galopan aurreratu ziren erretiradan zetozen gudarietako batzuk. Aldi berean ia.
‎Izen bat bota nion. Hirugarren arrazoia ematean Mallonak aipatu zuen gizonaren izena, hain zuzen.
‎Ez zidan besterik esan behar. Etxekoa ez bazuen, gertukoa behintzat bazuen Mallonak bere hirugarren arrazoian aipatua zuen gizona. Aspaldi hila izan behar zuena, baina herrian familia handia utzi zuena.
‎–Zergatik? Nik ez dut-eta ezer egin –protesta egin zuen gizonak, begien keinu batez laguntza eskatzen zidan aldi berean.
2004
‎Zimitorio atzera eraman zuen gizonak. Motorra itzali eta motxila hartu zuen atzetik.
‎Bere aurretik egin zuen gizon txikiak etxera: txistuka, zirika mirika, ezaxolaz bezala zebilen.
2005
‎Permisionez ere ez zen sekula etorri. Mariak uste zuen gizona Chemin des Damesko batailako lohietan zendu zitzaiola. Mezetatik landa erosten zuen Eskualduna astekaria irakurriz gerlako gorabeherak xeheki segitzen zituen.
‎Janinak ez zuen Chadefaud hanpurusa begiko, nahiz eta gerla aitzineko urteetan, Rachel eta Jacobenean sehi lanetan hasi baino lehen, harekin oheratzen zen erregularki. Wernerrekin partikulazki larru tratu finkoetan abiatuz geroztik, ez zuen gizon trunkiloaren berri zehatzik. Harengana zuzentzen zen Otsabideko herritarrekin harremanetan jarri behar zuenean.
‎Aurpegia apaltzen zuen adiskideak, Graxik gaurkoan, zegien eran, lur gorrian zizelkatu Asineko erregearen maneran azpiko kokotxa dil dil zuen gizonari begira. Zintzur ezpondak lardaskatuz igotzen zitzaion airea eta, sekula aski ez bailitzan, biriketan behera zurrumilatzen, haize uholde.
‎Berari, Luperi, etorkizunean min handiagorik ez eragiteko. Beharbada horrexegatik uxatuko zuen gizonak bere albotik emakumea. Jende askok ez du txakurrik nahi izaten alboan, hamar urteren buruan hil eta tristura ekartzen dakitelako.
‎Halako eskaintza aparta nola eskertu zitekeen jarri zinen pentsatzen une batez, eta tarte horixe profitatu zuen gizonak agur esan gabe alde egiteko. Etorri bezala joateko.
‎Apur batean itxoiteko erregutu nion Garaziri, dantza mengelarekin segitzeko desio. Igel itxura aitortzen zion jaka berdea janzten zuen gizonak. Eskupekorik eman gabe agurtu eta bigarrenez eskusatu nintzen.
‎Elkarri izena baino maizago izenaren laburdura edo txipigarria edo goitizena esaten genion gero eta aspaldiz ederragoko garai hartan, deitura zuen gizon honek izena. Ikara beratz batek hartzen gintuen" Oteiza" entzunik, erakarri egiten zuen deabru munizipala zen, ume geldituriko zarpabizarra.
2006
‎Irakurri duzu Sterneren Tristram Shandy? Nik bai –esan zuen Gizon Handiak. Gezurra zen.
‎Afalostean –italiar erako jatekoa izan dugu, aurrez prestatua, ardoz ondo bustia– Billek bere historiaren parte bat kontatu dit. Hain zuzen ere, Gernikan izan zela bizi izaten 1972 eta 1973an; Arrien jatetxearen goian, hango hotelean; jakingurak bultzatuta joan zela hara, bonbardaketaren testiguak elkarrizketatzeko asmoz, eta zein gaitz egin zitzaion horietakorik erdiestea, eta erdietsi bazuen euskara ikasteari ekin ziolako izan zela, eta bitartekari egin zuen gizonaren izena eman dit, eta baita itzultzailea izan zuen emakumearena, Mundakakoa berau, eta horrekin guztiarekin liburua idatzi zuela.
‎Lagun Brauren keinuaren bueltan jantokiko mexikarren buru egiten zuen gizona, bera ere mexikarra, hantxe neukan.
‎Bilatzaileetako bat James Reed zen. Virginiaren aita, taldeko bati heriotza eman ostean alde egin zuen gizona. Bizirik topatu zuen, bai, Virginia alaba.
‎Joek autoa non aparkatu ote zuen, campusa zeharkatu nuen. Eta hantxe ikusi nuen jantokiko mexikarren buru egiten zuen gizona, mexikarra ere berau. Agur egin nion.
‎Bere bizi osoan inoiz lehenago inon zorrik utzi ez eta gero ere inoiz utziko ez zuen gizona –Jose, Joe– pagatu barik alde egiten zuelakoan bizi izan zen denbora batez. Ameriketan kafea behin ordaindu eta gero nahi adina bider zerbitzatzen dutela ikasi artean.
‎1847an izan zen ihesaldia. Hil, berriz, 1874an hil zen Henry hura, Ni Mi Puien artera Bibliako jainko suminkorraren berri ekarri nahi izan zuen gizona, historia liburuetan inprenta sartu zuela-eta Ameriketako Estatu Batuei buruzko liburu zurietan gizon handiaren itxuraz ageri dena.
2007
‎Ettore Diccino deitzen den bazkide izandakoarekin haserretu eta harreman oro apurtutakoa nintzen eta, batez ere, Anne eta Belleren heriotza ezin ahaztu zuen gizon deuseza, horixe nintzen ni Orsonek bere albora joateko eskatu zidan garaian. Barrua hutsik baino, dena saminez beteta zeukan gizon galdu bat nintzen, esnatzea bera ere nekeza baino nekezago egiten zitzaiona.
‎– Batzuk besteak baino gehiago –esan zuen Marisaren senarrak irribarrez emazteari begira– Ezta, Tobaritx? –galdetu zuen gizonak zakurrari begira.
‎– Lehiaketa publikoan behar adina lan guri egokituko zaizkigula segurua izango da, ezta? –galdetu zuen gizon txikiak.
‎– Eta zer diozu? –galdetu zuen gizon txikiak– Zozketan magiak lagunduko al die zuen seme alabei etxebizitza bana lortzen?
‎Baina aurretik neure bihotzaren erdiaz arduratzekoa nintzen. Han zegoen Carmen, lurrean etzanik, itsu eta begiak ibai, bere burua ihesean asmatzen zuen gizon kankail batek kolpatua.
‎Belarri erraldoiak, lur koloreko azala, gorreria irri karkailez disimulatzen zuen gizona eta bere txapela hauts eskukada bihurturik.
2010
‎Gizonezkoek kokotsa beheititzen zuten behar bezain grabe abesteko, eta burua goititzen zuten emakumeek, txoriek bezala. Halako batean ume kozkor batek zerbait utzi zuen gizon potoloenaren oinetan: argi izpi batetik kea zerion oparia.
‎Buruaz keinu bitxi bat egin zuen gizonak, akaso adierazgarria izan nahi zuena, baina Maiterentzat bakarrik. Litekeena zen ordurako euren artean koderen bat erabiltzea.
‎Bizitzaren artea erabateko xumetasunera ekarri zuen gizon hura hain pozik egoten zen, aho ertzean txotxa eta patxaran kopa eskura izan ez balitu ume batekin nahasiko baitzuketen.
‎– Gogotik lan egin duzu –ohartarazi zuen gizonak.
‎Trauskil jaitsi nintzen hegazkinetik, mengeldurik orkatilak. Jakan zahia zuen gizona zain neukan eskailerapean, lurreratze pistan.
‎Iratzartzeko aurkitzen nuen modu bakarra tarteka nire burua iraintzea zen. Nola senti zezakeen nire ospeko ikerleak, nire eskarmentuko emakumeak, nerabezaroa utzi berria zuen gizon gazte batekiko halako sasi bihozkadarik. Ez neukan, ez, konpostura galtzerik.
‎Borrokak iraun zuen bitartean dena eman nuen neurrian ez nuen etxean deus kontatu. Emazteari aitortu izan banio tiragomak egiteko taldeko buru nintzela, poliziekin bertatik bertara kolpeka aritu nintzela, ezagutzen ez zuen gizonaren berbatzat hartuko zituen. Etxekoek ez ninduten ezagutzen.
2011
‎Googlen, hainbat sarrerak beltzez nabarmentzen zuten Juan Puig. Blog batean zeliakoentzako janariaz idazten zuen gizon bat zen. Hura ez zen, bistan zegoen, bila nenbilen pertsona.
‎Beharbada ez neukan motiborik, daturik, behintzat, ez neukan batere, alabaina pertsona agintari gisa irudikatzen nuen. Bizi zen eremuetan, negozioak eta familia batik bat, eguna agintzen ematen zuen gizona iruditzen zitzaidan. Harremanetan, harremanak botere harreman ere badiren heinean, beti goiko erpinean dagoenak nekez izan lezake adiskiderik.
‎Neu ere sartu nintzen solasean. Izan zela Londresen bere etxetik alde egin zuen gizon bat, dei diezaiogun Wakefield, astebete kanpoan egiteko eta emazteak zelan jokatzen zuen ikusteko asmoz. Hurbileko kale batera joan zen, aurrez alokatutako apartamentu batera.
‎Mundua gainera erori zitzaion Lazkanori: bere aitaz akordatu zen, hainbeste gorrotatzen zuen gizonaz, inpostore hartaz, bere krudeltasun neurri ikaragarriaz, hari Casa Morelen eman zion sudurrekoaz," nonbaitetik datorkizu idazle bokazioa, ala?", nola ez zuen ordura arte ikusi, nola egon zen hain itsu, zergatik ari zen bera, bere modura, aitaren portaera errepikatzen, usurpatzen, hari leporatu zion jarrera berbera, okerragoa ez bazen, bereganatzen. Hotzikara ikaragarri batek zeharkatu zion bizkarrezurra, aitak bere benetako istorioa ezagutu izan balu egingo lukeen barre algara irudikatze hutsarekin.
‎Baina urte asko joan ziren horretaz eta bere karrera politikoak ez zuen espero zitekeen abiadarik hartu. Fontecharen ametsa orain," Oso gauza onak entzun ditut zutaz" esango zuen gizona bilakatzea zen.
‎haren ibilera makurtua are makurtuagoa orain, haren eztarri erlastua bi hamarkaden zizelak are erlastuago orain. Baina zer egiten zuen gizon hark Gloriaren antzerki konpainian. Nola zitekeen?
‎Zaborrarekin, animalia disekatuekin, autoen gurpilekin, bizikletekin, irrati zaharrekin eta gasolindegietan, bide bazterretan eta txatartegietan bildutako puskekin artea eta umorea egiten zuen gizona hil zen.
‎halako liluramendua eragin zion ustekabean eta testuingurutik kanpo, garaitik kanpo agertzen zen tapizeko Francoren irudi hark. Erabaki zuen, nostalgia inofentsibo eta samur baten jabe behar zuela, inondik ere, Francoren irudia bere lantoki pribatuan hain modu agerikoan mantentzen zuen gizonak. Batere eskasa ez bazen lehendik Gloriaren aita ezagutzeko zuen gogoa, detaile hark areagotu egin zion.
‎Baina" zelula lokartua" lo zegoen bitartean, zenbat amets. Horrela ikusten zuen Lazkanok, amesgaiztoen aukera burutik pasatzen ez zitzaiola, hain xalo eta hain gazte oraindik, taldeen ardura zuen gizona heldu zenean etxera.
‎Inesen eta Federen artekoa, hala esan badaiteke, lehen begiratuko maitasuna izan zen. Bizitza soziala gorroto zuen gizona leku guztietara azaltzen hasi zen, Inesen besotik beti.
2012
‎Bostekoa inarrosi nion. Ahurra motel eta heze zuen gizonak. Ez nintzen nitaz biziki harro, gezurra ez ahoskatu arren, ez niolako egiaren osotasun ankerra bihikatu.
2013
‎Tomasek behatz puskatua kopetan paratu zuen, tente tente," ¡ A sus órdenes, mi comandante!". Hugoren beraren hatsak garbi salatzen zuen gizona ez zegoela gu baino hobeki. Neure burua kuarteleko kalabozoan ikusten nuen.
‎Horretaz aparte, gure autobusetik egunero ikusten genuen Irungo sarreran urte batzuk lehenago atentatuan hil zuten polizia baten etxea. Ahantzi ezin zen izena zuen gizonak: Meliton Manzanas.
‎Agusek etxetik alde egin eta aste pare batera gizon baten mezua jaso zuen, berarekin hitzordu bat izatea gustatuko zitzaiola esanez. Ezagutzen ez zuen gizon bat zen, editore baten laguna itxuraz, ondoko herrian bizi omen zena. Martaren harridurarako, ez zen bakarra izan, aspaldiko ezagun pare batek eta entzutez baino ezagutzen ez zuen diseinatzaile grafiko batek ere egin baitzioten geratzeko proposamena, zerbait hartzeko edo.
‎Mingaina ahoaren albo batera zintzilikatzen zitzaion. Atzera egin zuen gizonak.
‎egin zuen gizon jator hark berak
‎Berriro bere begirada urdin zabala sentitu zuen, begirada haren sarean harrapatu nahi zuen gizon gazte hark. Ezin zen bat batean joan, ihesi egin nahi bazuen ere.
‎Egotzitakoak inpentsan hartu zuen gizon gaztea, ez zuen holakorik espero, ez oraino bederen, berarekin lasaiago eta laketago zegoela nabari zuen arren; elkar ulertzearen hasiera liteke. Egunean egunean gehiago maite zuen, ez zuen nahi beste ezagutzen, hala ere, edertasunarekin batera izaerak zeukan gatibu:
‎Emazte moduan aurkeztea asmo onaren seinale gisa irakurri zuen andere Urrikek, baina senarrarekin bezala oraingoan ere ez zioten aukerarik uzten; ala oraingoan bai? Noiz arte jarraituko zuen gizon hark bihotza bigundu eta birrindu nahian. Edozelan ere, nahiz eta aske utzi, ez zegoen atzerabiderik, amaren umetokitik berratera zutela sentitzen zuen; ez zen berdin, jadanik ez zen berdin.
‎Eskuek, laztanez, gerriraino igo zioten lotarako jantzia, begiak itxi zituen andereak. Belus beltza erantzi zuen gizonak, eta gerrikoa askatu zuen. Titiak laztandu zizkion ezpainekin, liho zuriaren gainetik hasieran, tarratada batez zabaldu zion liho zuriaren azpitik gero, hasperen egin zuen andereak.
2014
‎– A zer granuja itxura daukan! –esan zuen gizonak, eta berez gorria zuen aurpegia areago gorritu zitzaion.
‎Behera begiratu zuen gizonak, eta Xabiri esan zion:
‎Beste guztiak soberan: eztarritik sua jaurtitzen zuen gizona, lurrean etzanda gitarra jotzeko kapaz zen beste hura, oholtzara igo eta handik salto egiten zuten dozenaka gazteak... Irreala zen dena.
‎Handik metro eskasera entzuten zuen Manu, Poliziari lasaitasuna eskatzen. Bere gorputza ikusten zuen gizonen artean, eskukadak ematen, beso bat hemen, hanka bat han, gizon haien korapilotik askatzeko ahaleginak egiten. Erraz nabarmentzen zen, zuriz zegoelako beltzez jantzitako polizien artean.
‎Etxebizitza zahar bat zen Gure Irratia deitzen, Baionako parte zaharrean. Ilea alde batera orrazten zuen gizon bat zen hango arduraduna, barnealdeko doinua zeukana. Kafea eskaini zien.
‎Aitzindarien hitzik gabe, norat daramatzaten jakin gabe, egin dituzte hiru egun oinez. 49 erreximenduak bidean galdu du lehen soldadua, François Latournerie izena zuen gizon bat. Bero kolpe batek hila da:
‎Erraz esaten da, 23 urte, esaldi bakar batean esan daiteke, segundo batean baino arinago. Baina gulagak hustu egin zuen gizona, oso gaixorik itzuli zen... Stalin hil eta urte bigarrenera hil zen Stepan Txeshkov, usteldu.
‎Ugandan bertan, mende bat lehenago, europarrak sartu aurretik eta kartografoak lehen saiakerak egiten ari zirela, Mutesa erregeak egunero hiltzen zuen hainbat pertsona, gorteko zerbitzariak batez ere, zentzuzko arrazoirik gabe, orkatila erakusteagatik, erregearen arropa konturatu gabe ukitzeagatik. Ezagutzen ez zuen gizon bat tirokatu zuen Mutesa erregeak behin, John Hanning Speke esploratzaileak oparitutako karabina probatzeko. Sasoi bertsuan, gorputz atal guztiak ebaki zizkion emakume gazte bati apurka apurka eta putreei jaten eman.
‎Apur bat aurrera egin eta Juan Bautista Zabala kalera zihoan tunelean sartu zen badaezpada. Sumatu zuen gizonak ez zirela tunelean bere atzetik sartu, baina ezin zuen ziur esan. Argi geratu zitzaion, guztiarekin ere, ezin zela amaren etxera joan.
‎Hobeto pentsatu zuen, ordea, ez zuen lepoa mugitu ere egin. Jarraitu egin zuen gizonak.
‎Aztoratuta Irene, apur bat zorabiatuta ere bai, datuak, Milgram, Eichmann, Ruanda, lo falta, ez zekien nola erantzun, ez zekien zer entzun nahi zuen gizonak.
‎Eten bat egin zuen gizonak, Ireneri denbora eman nahi izan balio bezala, lasaitzeko, artezteko, burua ekartzeko zine gelara, hogei, hogeita bost besaulkikora. Minutu bat, ia bi isilik.
‎Umetan beharbada, gaztetan, ez zekien. Jarraitu egin zuen gizonak.
‎Ireneri begira esan zuen hori gaztelaniaz, baina besteentzat hitz egin zuen. Sorbaldatik hartu zuen gizonak orduan Irene, suabe, eroso, eta aurrerantz eraman, kanoia zegoen lekurantz, kanoi ugerra, luzea, itsasoari begira. Irenek inoiz ez zuen kanoi modu hori ikusi, jesarlekua zeukana tiratzailearentzat atzeko aldean, metal berberaz egina, kanoiari lotuta, pieza bera balitz bezala, kanoia, jesarlekua, tiratzailea.
‎Irenek inoiz ez zuen kanoi modu hori ikusi, jesarlekua zeukana tiratzailearentzat atzeko aldean, metal berberaz egina, kanoiari lotuta, pieza bera balitz bezala, kanoia, jesarlekua, tiratzailea. Tiratzailearen lekuan jesartzera gonbidatu zuen gizonak Irene, keinu natural baten bitartez, emakumea heldu arte tiro egiteko inor egon izan ez balitz bezala, Irene balitz bezala mekanismoa ulertzen zuen bakarra. Errespetu falta iruditu zitzaion Ireneri orduan uko egitea, tiroa nola jotzen zen ez zekiela azaltzen saiatzea, alferrik egon zirela itxaroten.
‎Tiro egiteko mekanismoa prestatzen ariko balitz bezala egin zuen Irenek. Alde egin zuen gizonak, besteekin bildu zen.
2015
‎Zerbait ikasi bazuen bere bizitzan horixe zen, jendearen premiarik ez izaten. Hori pentsatu nahi zuen gizonak. Istripuaren ostean, behin lankideengandik urrunduz, ez zeukan inor inguruan, bazterrean zegoen.
‎Urte mordo baten buruan gaztetako lagun batekin aurkitzea ez zen gauza bera. Hala ere, biak ziren ezezagunak erabat, egunero kalean ikusten zuen gizona eta bizitza erdian ikusi gabeko gaztetako laguna. Ez zekien Romanek zer egiten zuen, non eta norekin bizi zen, norbaitekin bizi bazen, seme alabarik izan zuen, zer zaletasun zuen, zaletasunik izatekotan, mendia ala hondartza, pisua ala txaleta...
‎Horregatik berpiztu zitzaion lozorroan zegoen gogoa hura ikusteko. Gorroto zuen gizon hari aurpegia jartzeko. Aurpegia jartzeak asko lagun liezaioke gorrotatze ariketari.
‎Ez gogorik, ez asmorik. Romanek Kattalini begiratzen zion, hura ikusteak soilik ekidin zuen gizona ihesean irtetea handik. Horrenbestez ekintzarena airean zegoen.
‎Saizarbitoriak hizkuntzaren eraginaren arazoa ere planteatzen du sexu jokabidean, baina ez dio erantzuten: " Hizkuntza batean edo bestean hiztun izateak aldatu egiten al zuen gizonaren portaera sexuala. Bat batean, guztien aurpegiak berarengana bueltatu ziren.
‎Atetik sartu orduko gerritik oratu zuen Imazek, mingaina eskaini zion Saioak. Kamerak osorik hartuko zuen planora erakarri zuen gizona. Soineko gorria gerrira altxatu, kuleroak erantzi eta besaulkian lau hankatan belaunikatu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia