Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2017
‎Herriko errebalean, zurezko zorua zuen etxe batean bizi zen Magdalena, don Catalinoren alaba. Leihoetan basoetako atxaparrak zituen landatuta.
‎Adreilu batean egindako marka ere bat zetorren idatzitakoarekin, baita sotoaren altuerari zegokion datua ere. Kristopherrek komisarian bertan esana zuen etxea erosi zuenetik deigarria egin zitzaiola sotoa hain baxua izatea. Azalpena, noski, errelatoan ere aurkitu zuten:
‎Ama etxeko lanetaz arduratzen zen eta Martin, txikitatik, ondo hezia zuen. Aitak nagusi batentzat zerbitzatzen zuen etxe baten, baina nagusia ez zen bat ere eskuzabala, 5 pezeta baino ez baitzion ordaintzen hilean.
‎Berak ere, zura jaitsi beharra zeukan ohi bezala maiatzeko urekin Hetxotik, eta gainera beste koadrila bat prestatu zuen Ximenorena ordezkatzeko. Lan gehiegi bere gusturako, baina bere morroia Zangozan utzita Aragoi ibaian gora itzuli zuen etxera.
‎Ibaia eta basoa. Horra hor gure bi lagunak zein etsaiak, beren atzaparretan harrapatuko zaituztetenak, ziur egon, eta zuen etxea zutik irauteko diru iturriak, ez ahaztu! Beraz, naturarekiko errespetua, lana eta ausardia eskatzen dizuet hemen eta orain.
‎Nor da? esan zuen etxe barnetik Kattalinek.
‎Gazteak konpontzeko jarrita zegoen andamioa erabili zuen etxeraino iristeko. Krimena burutu eta gero, andamiotik behera jeistean, laban eginda lurrera erori zen, eta konortegaberik geratu.
‎Ledesmako bodegatik bueltan zetozen neskato biak, garrafoia balantza arinez, eta ia arineketan. Ama harrikoa egiten utzia zuen etxean, eta hark bukatu baino lehen zuen ardoa itzultzeko agindua. Berriz ere motorren zaratots urruna etorri zitzaien airetik, eta jendea inoiz ez bezala teilatu aldera erreparaka hasi zen.
‎Haiekin batera babestua zegoen gizona maldizioka hasi zen, sotoetan ere babesa aurkitzerik ez zegoelako ahopeka marmarka. Abioiak urrundu zirenean, galdutako alpargata ez zegoen kalean, eta erdi bueltatu behar izan zuen etxera. Kanpaiak beranduegi hasi ziren joka egun hartan, Bilboko lehen bonbaketako egun hartan, eta hurrenetik aurrera hasiko ziren sirenotsak abisu ematen jendeari.
‎Abiso". Gaueko hamaikak eta laurden zituen eta handik pixkara etxera joan behar zuen, derrigorrez, bestela giltzen faltan zuen etxean sartu. Aulkitik jaiki eta barandila zurian apoiatuz hondartza begiratu zuen, apur bat harago zegoen itsasoari erreparatu gabe.
‎" Anderri izena aldatzea pentsatu dut", bota zuen etxera bidean gentozela, ahots kezkatiz.
‎Tourraren hasieran jaun eta jabe izan ziren ziklista frantziarrak eta Anquetilek berak hirugarren etapa irabazi zuen etxetik oso gertu, Rouenen. Hasiera ezin hobea, benetan.
‎Ekaineko goiz hura samurra eta haizerik gabekoa zen, gero sargori izango zelako seinale, eta plazera izan zen garbitu berri zituzten herri txikiak gurutzatzea eta Thames ibaiko lorategien ondotik pasatzea. Sir Walter hamaika eta erdietan utzi nuen Queen Anne' s Gaten zuen etxean. Etxezaina trenez etorriko zen geroago, maletekin.
‎Etxean mirabeak bizitzea gorroto dut eta, hortaz, egunez gizon bat etortzen zen nire gauzak txukuntzera. Goizero etortzen zen, zortziak baino lehen, eta, arratsaldeetan, zazpietan alde egiten zuen etxean inoiz afaltzen ez nuelako.
2018
‎Zentsuraz eta jazarpenaz zer edo zer badaki Ismailovek berak. 1992an ihes egin behar izan zuen Taxkent Uzbekistango hiriburuan zuen etxetik. Haren idatziek gobernu ofizialen susmoak piztu zituzten, eta atxilotzeko agindua eman zuten.
‎Edurnek hasiera hasieratik garbi utzi zion Javiri euskaraz nahi zuela elkarren arteko harremana. Javik erdara zuen etxeko hizkuntza, baita lagunartekoa ere. Eskolan ere den dena erdaraz.
‎Aitzina, aitzina, zuen etxean zaudete! andre zaharrak, eskuaz etxean sartzeko gonbitea egiten zien bitartean.
‎Horman eskegita zegoen ispiluan bere burua ikusi zuen, eta orduan konturatu zen joandako urteez. Hemezortzi urterekin alde egin zuen etxe horretatik, eta orain berrogeita lau urte beranduago, berriro itzulia zen jaiotetxera. Bai, hirurogeita bi urte zituen eta hori nabarmen ikusten zen ispiluan.
‎Tranpa kentzeko eta kableak ongi uzteko hiruzpalau minutu inguru behar zirenez gero, hori egin bitartean inork ez zuen etxeko atea irekitzen, eta denbora tarte horretan bizilagunen oihu eta hotsek, baita Felixiano gizagaixoaren letaniek ere, etenik gabe jarraitzen zuten.
‎Baina berandu samar zen, ordurako Anjelitak tranpa kenduta eta ederki jasoa baitzuen. Amorruaren amorruz eta agurtu gabe, Felixianok alde egin zuen etxe hartatik.
‎Zertara ote doa Londresera? Egunen batean" Londresera joan nahi dut" esanen zuen etxean, eta" noiz joan nahi duzu" erantzunen zioten.
‎Amerikarrek tresna gehiegi ekarri zuten Biltzirako jendearen fidantza irabazi nahi bazuten. Urtebete lehenago militar batek eraiki zuen etxe batean jarri ziren bizitzen, eta han sartu zituzten beren tresnak. Denetik zegoen etxe handi hartako garajean:
2019
‎Ez zen giro hango isiltasun harekin. Errespetua sortzen zuen etxe hark. Hain zegoen utzita eta dena laharrez josia.
‎Rangelek isilpean gozatu zituen, eta atzera eraiki zuen Queirós deabru horrek kolpetik suntsitu zion amets hura guztia. Eta, halaxe, berriro ere neska gaztearen alboan ikusi zuen bere burua, alokatuko zuen etxean, eta ametsetako urre guztiekin apaindu zuen bientzako maitasun habia hura. Loteria ere tokatu zitzaion, eta irabazitako guztia zeta eta bitxitan gastatu zuen, bere emazte eder Joaninharentzat.
‎Jakintsuen ateak jo nituen, eta zabaldu egin zizkidaten. Hementxe nauzue zaharberritua, zuen etxeetan sartzeko nahian. Euskara naiz eta.
‎Hiria lauso jartzeko laino trinkoa aurretik zekarren ekialdeko haizeak leunki jotzen zuen etxeen artetik, karrikan ordura arte egondako zurrumurru isila ikaratu gabe iratzartzea nahiko balu legez.
‎Haakonssonek beltza hil ondoren uretara botatzeko urrundu egingo zuten susmoa hartu zuen. Hausnarrean obsesiboki egiten zuen etxe horirantz. Paretan jarrita zuen mapara bueltatu zuen aurpegia.
‎Ekartzen zuen etxera?
‎Noiz behinka ekartzen zuen etxera, bai.
‎Eguzkia arratsaldeko lehen orduetako bidea egiten zebilenez, bazuen oraindik ordu pare bat iluntzea gainera etorri orduko. Zuzenean heldu zen joan nahi zuen etxe ondora. Autoa zauritu zuten estalpean sartu zuen; sartu ere, beldurrez sartu zuen, aterpea une batetik bestera lurrera erortzeko zorian baitzegoen.
‎Montparnasseko hilerrira jotzen zuen etxe apain, garbi eta eguzkitsu batean bizi ziren, Froidevaux kalean. Igandean pozez hartzen zuten Vendresse, elkarrekin bazkaltzeko.
2020
‎Elenak, Aritzi azalpenik eman gabe, gauza bera egin zuen, eta mintegikoekin bildu zen atzera. Laster alde egin zuen etxera.
‎Junerenak, eta beste norbaitenak: ez zen lehenengo aldia halako zerbait gertatzen zena guraso liberal bezain ulerberak ziren, azken batean, eta ondo ezagutzen zuen etxean elkarrekin sartzen ziren bi pertsonek, are isilka ibiltzen saiatuta ere, korridorean sortzen zituzten soinu uhinak. Juneren xuxurlak eta barretxo itoak bereizi zituen, baina ez laguntzen zien beste pertsonarenak.
‎Euren lehen diru sarreren iturria hiriko burgesiako emakume gazteak izan ziren. Neska (tila) hauentzat ez zuen etxeko betiko jostunaren trebeziak balio hori amentzat geratzen zen, baina arropa gaztearen nazioarteko marka handien eskaintzak ez zituen asetzen ezta nahiz eta azken hauek prezioak neurrigabe garestitu" popularregiak" ez izate aldera. Zerbait berri eta ezberdin nahi zuten.
‎Bankuak bizi guztirako pentsio bat ordainduko zion Mariri etxearen bermearekin. Mariren heriotzaren ostean bankuak eskuratuko zuen etxea, ordura arte ordaindutako pentsioen ordainean. Eta guztiak pozik.
‎Momentu zehatz hartan suge arrak alde egin zuen etxeko leiho batetik urruntasunean galtzeko. Gero, On Ramuntxok leiho eta ate guztietako kanpo aldean gurutze gorri bana margotu zuen.
‎Horretarako beraien etxea inguratzen duen bidea aukeratu zuten pista gisa. Harkaitzek bira bat egin zuen etxea inguratuz eta ezkaratz aurrean zegoen lagunaren aurrera iristean esku bat manilaretik askatu eta altxatuz honela esan zion:
‎Gauean ez al zaituzte loak hartu! Ene bada, zer esango dute zuen etxeetan halako aurpegiak ikusita.
‎Hantxe, eserleku batzuetan jarrita edo zutik, besterik gabe. Horretarako, soka lodia jartzen zuen etxearen jabeak gelako alde batetik bestera, ondo tenkatuta. Txiroak besoak tolestatu eta sokaren gainean jartzen zituen, gero burua jaitsi, makurtu eta hantxe paratzeko, hezur haragizko burkoaren gainean.
‎Zadehek 92 urte ditu, eta lanean segitzen du Kalifornian, Berkeleyko unibertsitatean. Zientzialaria Sobiet Batasun ohian jaio zen; txikitan Iranera alde egin zuen etxekoekin, eta 40ko urteetan, AEBetara. " Sobiet Batasunean heroiak ingeniariak, matematikariak eta zientzialariak ziren; Iranen kulturak garrantzi handia zuen:
‎Lolak oso gustuko zuen etxeko leihoetan hazten ziren geranioak zaintzea. Denbora igarri gabe pasatzen zitzaion orri iharrak kentzen, tiestoetako lur apurra harrotzen, behar zenetan ureztatzen, eta egunero egunero atzera gelditutako hortz eskuila batekin landareen orrietako zainetatik kedarra kentzen.
‎Luis Marik ez zekien horiek guztiak erdi asmatuak edo benetakoak izan zitezkeen; zirenak eta seguruenik ez zirenak bota zizkion, baina denak handiarekin aurrera. Entzundako kontu guztiek adorea eman zioten aurretik, inoiz ez bezala beste intentzio batekin argi gorri batek argitzen zuen etxe isolatu hartan sartzeko.
‎Suertatu zen baina montzoi garaiak eman ziela aukera. Demaseko ur jasa batek haranaren sakonetik herrixketarako bidexkak erreka bihurtu zituen, eta inork ezin izan zuen etxera bueltatu. Eta behin institutuan ostatu hartuta, ilunpeak, nerabezaroak, eta bereziki lagunen" ni hor, zu han, utzi niri manta" eta abarrek borobildu zuten giroa, aurrez aurre paratutako mendi kasko biren magaletako bi kimuek goxo goxo igaro zezaten gau umel hura.
‎Tsiring alkatearen semea zenez, autoritate kutsu batekin zeharka zuzendu zitzaion zimurrez betetako artzainari: " noiz izan duzu zuri bat zuen etxeko sutondoan eserita. Beste gauza bereziagoren bat aterako zenuela uste genuen...".
‎" Arroz garagardo epelaz gorputza zuen onera etorriko zaizue, ez kezkatu. Hau hartuta, laino tartean berriz hoztu baino lehen aldapan behera saltaka batean zaudete zuen etxe dotoreetan."
‎" zer demontre ote dabil ene txiki hau beti garaiz, beti irteteko amorratzen ibiltzeko!". Izan ere, eskolatik ordu erdi ingurura bizi zen Nuru familia, eskola eta futbol zelaitik (herrixkako plazatik) mendirantz haranean gora, eta beste haur eta gaztetxo guztien kontrara, Tseringek beti ahal beste luzatzen zuen etxetik eskolarako bidea, nagusiki goizean goiz. Bazkalorduan zein iluntzean gutxitan izaten zuen galtzeko arriskurik.
‎Herriko auzokide txiroagoek, esaterako bere inguruko etxalde guztietako emakumeek, lanerako inoiz jantziko ez lituzketen sherpen soineko finekin ekiten zion egunari goizarekin batera, eta sukaldean, baratzean, animalien hertzeetan zein saltzaile lanetan berak hartzen zuen etxeko buruzagiaren tokia.
‎Vanden Broeck holandarra zan, ezkongai, eta Amsterdam' en bertan zuen etxe bat. " Philips" ek Belgika' tik Txile' ra bidaltzeko asmoa zuela, eta espaiñeraz ikasteko agindu zion.
‎Schaerbeek? Kalean bai, baiña parke baten ondoan nahi zuen etxea: barnetik etorkizuna igartua zetorkion ezkero, etor zekizkion kanpotik bederen berdetasuna eta hostoen zurrumurrua.
‎Egunak luzeegi zitzaizkion han ere; eta Luc, itxura zanez, arrunt galdua: ez zuen etxearen txukuna iñoiz ere ixtimatu, eta apaingarrien apainketa hitzetik hortzera antolatu eta erabaki zuen Elsa' k, etxe hartan biztanle bakarra bera bailitzan.
‎Horra hor gizon bat esan zuen etxe barnetik. Horra hor piztia hiliezkor bat, omen...
‎Eta Jean' ek, nahaste borraste hura aitzekiatzat harturik, tranbia bat hartu zuen, eta iges egin zuen etxe aldera, Scheelen' darrak berriz topatzeko bildur.
‎ROSA: Zure aitak beti esaten zuen etxe batek gizon bat behar duela. Baina gu ederto konpondu gara biok bakarrik, ezta?
2021
‎Ilazkik ez zuen ondoegi ulertu aitak esandakoa. Zer esan nahi zuen etxetik joango zela. Eta nola jarraituko zuen berarekin egoten etxean biziko ez bazen?
‎Elkarri gaizki hitz egiten zioten, hitz egiten zutenean behintzat; isiluneak geroz eta luzeagoak ziren. Hotza sentitzen zuen etxera sartzean, baina ez berari gustatzen zitzaion hotza bezalakoa: hezurrak hozten zizkion hotza zen hura.
‎Hiru ordu baino gehiago eman zuen etxean, gora eta behera, dena garbi uzten; garbitutako arropa txukundu eta armairu eta tiraderetan sartzen eta janaria antolatzen. Bat batean WhatsApp bat jaso zuen.
‎Sarrera desberdin asko dastatu ahal izan zuten. Ondoren, Manuk aprobetxatu zuen etxeko espezialitatea eskatzeko: arraina parrillan prestatzen zuten.
‎Egun osoan ez zuen ezer askorik ahoratu, ogi gogor puska bat izan ezik. Osaba Semenok hartu zituen bisitariak eta agintzen zuen etxeko jauna balitz bezala. Azenari harengandik ahalik eta urrunen ibili zen.
‎Mutilak ezin izan zuen bat ere egin. Ezintasunez, aurreko batean basurde kumeek zikindutakoa baztertuta, lasto garbiaren gainetik begiratzen zuen etxearen aurrean gertatzen ari zena. Aurreko egunean bildutako handikiak etxetik bertatik eta kanpotik agertzen hasi ziren.
‎Zalapartarekin etxeko morroi, soldadu eta neskame gehiago agertu ziren, baita andre Uxue ere. Honek, itxituratik atera, negar malkoak zapi batez kendu, musu bat eman eta eraman zuen etxe barnera bere gelara.
‎Margarik Badakizue hemen baduzuela lo egiteko tokia. Gaua gurekin pasa eta bihar, goiz goizean, gosaldu ondoren, zuen etxe aldera abiatu.
‎Behin batean katu batek sagua ikusi zuen etxean zebilela, eta atzetik hasi zitzaion harrapatu nahian. Sagua ez baitzegoen bere burutik sano sano, ihes egin ordez, etxeko nagusiarengana joan zen, lotan zegoen lekura.
‎Bart arratsean Ezpeletako Ubero zarragaz egon nintzan, eta gizon arima garbiko aren laguntasuna badaukat, gaur goizean zuen etxera ioateko nengoan, eta poztasun andi bat artu dot zu emen ikusi zaitudanean. Mendiolako etxea izen andikoa da Euskal Errian, eta etxe orretakoak nai izan ezkero...
‎Nondik eta noiz etorri zaion Mendiolako Arnoldori kristautze epifanikoa irakurleak jakingo ez badu ere gorago ikusi den bezala, elizara ere ez zen joan" iragan larunbatean", alabarekin batera prezeptua betetzera, baina, hori bai, aspaldikoa zuen etxean Amando eta bestelako kristauei abegi ona egitearena144, kristau militante agertzen da jada. " Gidoiak eskatuta", noski, narrazioaren gidoiagatik beragatik ezkutatzen baita hain preseski garrantzizko datua, hots, aspaldiko kristaua dela Riktrudisen familia hurbil guztia145.
‎Aita espainiar zahar bat zen, iraultzak porrot eginarazitako. Lursailak, herrian zuen etxea, dirua, munduan zuen guztia konfiskatu zioten dekretuz, gure independentziaren etsai amorratua zelako. Erregeordearen Kontseiluan duintasun eta eragin handiko lekua izatetik, gure aintza handiko iraultzak askatutako bere esklabo beltzak baino ezerezago bilakatu zen.
2022
‎Alaitasuna sarrarazi zuen etxe ilun hartara eta Mendaroko bi ahizpek berriak trukatu orduko joan zen eguna, eta bakoitza itzuli zen bere mundura. Anak izeba osabak espazio ontzian sartzen irudikatu zituen, eta beraien planetara abiatu zirelarik, bere buruari hitzeman zion egunen batean haienganaino iritsiko zela amets bidaian, horrela deitu baitzuen sukar gaueko esperientzia.
‎" Aiba, edurra ai du!", oihukatu zuen etxeko atea zabal zabala irekitzean.
‎Goizeko lana hasi eta tarte luze batera, zelango edo halako geldialditxo bat egitearren, Ainhizek La Jornada egunkaria hartu zuen egunero erosten zuen etxe aurreko janari dendako Laura ugazabandrearen heriotzaren albistea irakurtzeko. Poliziaren ohar laburtxo bat zen.
‎Beharrezkoak zituen gauza guztiekin normalizatu behar zuen bizitza: arropa, liburuak, bere literatura, ontziteria, beirateria, sukaldeko tresneria, alokatu berri zuen etxean bereak zirenak behar zituen bizitza berregiteko.
‎Andrazkoari hartutako hatz markak aztertu ondoren ondorioztatu zen Bilboko Errekalde auzoan bizi zen Margarita Palamos zela, Agustin Fuensanta Molina deituriko baten bikotekidea, eta seme txiki baten guraso zirela. Umea etxeko solairu berean bizi zen andrazkoaren ahizpak zuen etxean hartuta. Amaitu berri zeukaten semaforoan istripua ikusi zuenetariko bati egindako galdeketa.
‎Aimar, arren, esadazu zeozer! Baina huts nabarmenak behin Aimarrek zoriontsu izan nahi zuen etxea betetzen zuen. Gorriz tindatutako bere gorpuak, paparreko hiru zulo hilgarrietatik ateratzen zen kolorekoak, behin eta berriz galdetzen zuen:
‎Baina zuen etxea zen, benetan. Edo soilik ametsean?
‎Iparralderako bidea hartu zutenean zubia pasatu ondoren Semenok galdetu zion morroiari. Goñi, txikitatik ezagutzen zuen etxeko morroia zen.
‎Buru gogorra! Geratzen bahaiz printzesa bat bezala zainduko haut. bestela ez dizuet hiri eta zuen etxekoei babesik emango. Ez zain kosta nirekin atseginagoa izatea!
‎Bai... Atzo entzun nuen apeza eta aguazilak zuen etxean izan zirela, baina uste nuen lan konturen batengatik izango zela. Zer salatu dute bada?
‎Astebeteko epean hartu zuen erabakia. Nik Bilbotik ateratzeko baino gogo gehiago zeukan berak aitaren gaixoaldiak guztia blaitu zuen etxetik alde egiteko. Denbora egin zuen zerbaiten bila, harik eta, goizetik gauera, Kantabrian berarentzako moduko etxe bat atera zela abisatu zion arte suhiak etxe agentzia batean egiten du lan.
‎Sekula ez baitzuen laguna hain xarmatua ikusi. Eta Klararengan konplize ona ikusita edota lagunaren presentziak Ireneren hainbat beldur uxatuko zituela pentsatuta edo, hura ere gonbidatu zuen etxera Paulek. Eta azkenean hirurak joan ziren zizelkariaren etxera.
‎Atsekabe hartan bizi zirelarik senar emazteak, arrats batean norbaitek jo zuen etxeko atea, eta irekitzean bidez bide zebilen neska bat agertu zen. Gau baterako aterpea eskatu zien, gau bat bakarrik izanen zela.
‎Kafesne bana eskatu zuten eta kontu kontari hasi ziren. Santxa kezkatua zegoen, garbitzen zuen etxeetako batean, zorua garbigai gogor samar batekin garbitu zuelako, eta beharbada kaltetu zuelako.
‎Zuen odola, nahiago, zuen loreak baino, emakume bortxatzaileok! Emakumea nagusi izanen da zuen etxeetan! Alak txalo eginen digu emakumeoi.
‎Nik gure anaia Marko eta familia ekarriko nuke. Gure etxean Marko zen ezkondua eta gure ama hil zenean, Briziak, bere emazteak gobernatzen zuen etxea. Bien artean bide onetik zaindu dituzte gure etxe eta aziendak.
‎Mendo, ez izan kezkarik. Jaun Ximeno eta familia gure jauregira etor daitezke ezteiak prestatzera eta zuen etxea izango dena hornitzera. Guk ere, Gailak bereziki, lagunduko diegu azken prestaketetan eta ospakizunetan.
‎Muino hartan haizea gehiago nabaritzen zen arren, hiru etxeetan nahiko egur, ur eta janari izan zuten eta bertan eta ondoko eskortako animaliek ere ez zuten ezer behar. Azenarik momentuz bizitokitzat hartu zuen etxean hiru zaldunak, hiru mutilak eta neska zerbitzariak Urrakaren zaintzapean ongi eta gustura egon ziren, beste bi etxeetan administratzaileek eta morroiek neguko lan gutxi batzuk betetzen zituzten bitartean. Hiru gerlariek, Azenari, Otsoa eta Txomin, goizero borrokak eta arma guztietan praktikak egiten zituzten, ariketa fisikoak eta tartean herri osorako egur mordoak ebaki zituzten aizkoraz.
‎Egunerokoan deitu Azenari, Jakuek eta Joanek egiten duten bezala. Orain zoazte zuen etxea atontzera. Kasildak eta Emiliok lagunduko dizuete.
‎Azenarik ez zuen ezer berezirik espero. Uste zuen etxe hura ez bazen, hurrengo batean neguan bertan lortuko zuela. Une hartan ez zekien etxe on bat aurkitzea ez zela hain erraza.
‎Ez zegoen kale nagusian, handik oso urrun ez bazegoen ere. Oihalgileen kaletik jaitsi ziren laurogei bat metro eta harresi ondoko kalearekin izkin egiten zuen etxea erakutsi zion Mendok. Hesi altuaren erdian, atari handi baten ondoan gizontxo bat zegoen haien zain.
‎Oroimena zuenetik gogoratzen zuen etxekoak aita, eta anaia zaharrenak, osabaren bat, auzokoak eta herrikoak nola aritzen ziren, batzuetan arrantzan eta beste batzuetan ehizan. Horretarako, gainera, hainbat eta hainbat tresna erabiltzen zituzten:
‎Zekienez, bera ere lanen batean zebilen. Egun pare batean sumatu zuen etxean sartzen, goizean goiz, ziur asko korrika edo ariketa fisikoa egin ondoren. Bazirudien otordu asko jatetxean egiten zituela.
‎Zekienez, bera ere lanean edo tesia egiten zebilen. Egun pare batean sumatu zuen etxean sartzen goizean goiz, ziur asko korrika edo ariketa fisikoa egin ondoren. Bazirudien otordu asko jatetxean egiten zituela.
‎Bestek ez bezalako talentua zuen, entzuten duena bizkor jaso eta erraz bere egiten duenaren talentu klasea. Lan gutxi egiten zuen etxean, baina irakasleen aurrean atsegin, erne eta buruargi azaltzen zen. Berehala ohartu ziren arretaz aditzen zuen mutila zela eta aditutakoak ongi gogoratzen zituela; areago, lehen aldiz entzun nuenean harrigarria egin bazitzaidan ere, garai hartan planta onekoa zen, eta gustura zegoen bere itxurarekin.
2023
‎Hauetako pertsonaia batena edo birena izan behar zuen etxe baten aurrean zeuden Lara eta Adele, gau osoan zehar gidatu ondoren, Marbellara iritsi eta autoa aparkatu zutenean. Itsasertzean eraikitako etxe bat, une hartan indarrean zeuden urbanismo lege guztietatik kanpo zegoen eraikuntza bat.
‎Bazen, Austriako Maximiliano enperadorearen lurraldean2, biziki estimatua zen kordelierren komentu bat, eta handik hurbil zuen etxea zaldun batek. Eta halako adiskidetasuna zuen hango elizgizonekin, ezen ez baitzen, haien ongi, baruraldi eta diziplinetan parte hartzeagatik, emanen ez zien ondasunik.
‎Karlosek atzera begirako kronologia osatu zuen, eta anomaliaren lehen eguna zein izan zen erran zuen etxean. Emaztea ez zegoen konbentzituta, lehenago ere joan izan baitzen argia, eta ez zukeen eskua sutan jarriko Karlosen hipotesiaren alde.
‎Vincent nahiko pozik zegoen Nuenen en; jendearekin lehen baino harreman hobeak zituen orain eta iruditzen zitzaion Nuenengo jendea hobea zela Ettengoa edo Helvoirt ekoa baino. 1884ko maiatzaren 15ean (368) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori eskerrak ematen zizkion hark bidalitako 200 frankorengatik eta bi gelako estudio bat alokatu zuela esaten zion; esaten zuen etxeko gela txikian baino hobeto lan egin ahal izango zuela han; ehulearen estudio bat eta eliza txikiaren kanpandorrea pintatzen hasi zela; azkenaldian pintatzen okupatua egon zela eta ez zuela marrazkirik egin; Van Rappard etortzekotan zela. Vincenten marrazkietako batzuk ekarriko zituela eta Theori bidaliko zizkiola.
‎Vincent Utrecht-era joan zen Rappard ekin egoteko asmoz, baina ez zuen etxean aurkitu; laster eskutitz bat idatzi zion Nuenen era noiz etorriko zen galdetuz. 1884ko irailean (R48) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion Utrecht-en izan zela azken astean; ez zuela inor aurkitu Rapparden etxean eta pena zuela haren lanik ikusterik izan ez zuelako; asko gustatuko zitzaiokeela haren Fish Market ikustea.
‎Abuztuaren 3an (517) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Gauguin-en gutuna jaso zuela eta kexatzen zela nahiko dirurik ez zuelako Arlesera joateko. 1888ko irailaren 1ean (530) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion etxe-jabea han izan zela alokairua kobratzen eta ez zekiela zenbat denborarako alokatu behar zuen Etxe Horia, ez baitzekien Gauguin-i gustatuko zitzaion ala ez; zegoela Theoren hurrengo gutuna hartzeko, Bing i egindako bisitaren berriekin; handicap izugarria zela beretzat patois probentzala ez hitz egitea. Koadro baten koloreak planifikatzean zalantzak izaten zituela, koloreak zenbat kostatuko ziren pentsatuz.
‎Kostatu zait zuen etxea topatzea. Hau dena ez zen horrela lehen.
‎Bilbora iritsi berritan, giroa inoiz baino hotzagoa zen bikotearen artean. Jada ez zuten elkarrekin lo egiten zenbait egunetatik, eta horregatik Josuk ahal bezain denbora gehien pasatzen zuen etxetik kanpo. Baina kontatu zienean ehiza filmatzera joan behar zutela biharamunean, txundituta geratu ziren.
‎Oroitzapen politak zituen pisu horri lotutakoak, hezetasun usaina eta armiarmak zituen pisu hura, eta gustatu zitzaion etxea berriro ere ikustea. Gizon txiki bat aurkitu zuen etxeko lorategian lurrean, harri batzuekin zeozer egiten. Agureak serio begiratu zuen.
‎Ederki dakizu zuk, Elena. Lukianon zuen etxea soilik libratzen zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia