Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 156

2001
‎Biderkatze taulak gogoan iltzaturik, gauza seriosagoetara plegatzen ginen: gazura oretik bereizten zuen amak eta has gintezkeen gasnaren biltzen. Gaitzeko indarra behar zen zimitzaren barnean, ore mokor gotor haien kokatzeko, zapatzeko, tapalakaldi bakoitzean are gazur gehiago isurtzen zela.
‎Aitari lagun egiteko bidali omen zuen amak, eta bidenabarkoan saski batzuk ere ba omen zituzten saltzeko. Bueltarakoan ibai bazterreko zumea pikatu gogo zuten, etxean ama alaben behatz antzetsu haiekin zernahi gehiago egiteko.
‎Behin, hezurrezko botoi bat irentsi nuen. Egun hartan negar egin zuen amak.
2003
‎Artista izatea nahi zuen amak eta
2004
‎Ferminek esku keinu batekin uxatu zuen ama eta plastiko zuria margotzen jarraitu zuen.
‎Esperoan zuen ama berdura platera mahai gainean, bai baitzekien berdura zuela gustuko, Bazter eta biak, hemeretzi urteak inguruan, barazkijaleak egin zirenetik, aitaren ernegurako, eta etxean behar ziren baino pelea gehiago sortzeko, aitari, marikoikeria galanta iruditu baitzitzaion haragirik jan nahi ez izate hura. " Zuekin, zuekin zer egin daiteke, zuekin" esaten zuen, harekin zerbait egin ahal izan balitz bezala, ama torturaraino hilduratu duen mozkor nazkagarri horrekin.
‎" Jesus, Maria eta Jose", egin zuen amak aitaren.
‎Ez hori bakarrik, neroni nauka errudunetarako. Harakinek zeharka begiratu zuen amaren aldera. Pañueloa atera eta suspirioak zintzatu zituen.
‎Gogorik ez bazuen ere, baiezko herabe batez erantzun zion Bazterrek, haien artean soka bat botatzearren. Txapa gainean bol bolean ari zen eltzetik kafea zerbitzatzen ikusi zuen ama, gero beste eltze batetik bi basotara isuri zuen esnea. Azukrea seinalatuz jarri zion eskuan basoa.
‎" Zer zabiltza?" esan zuen amak, lotik bat batean ateratakoaren asaldaduraz.
‎Eskua poltsikoan sartu eta giltzak hartu zituen. Bizkor alde egin zuen amaren" kontuz ibili" belarrian.
‎" Ez... Depositoan jende asko dago baina, han ez dago zuen amarenik."
‎" Egun on, esan zuen amak; eguzkitan goxo..." Mandiri: " Zer moduz?
‎" Babarrunak... Espezialak egiten zitian zuen amak. Bixigua ere bai, behin zuenean jan genian, ez zaidak ahaztu." Nikori:
2005
‎Munhorantz zihoalako usu erasiatzen zuen amak, ahoak eman ahala: alferkeria leporatzen zion, hilen gaitun, zer eginen dinagu hitarik, urde zikina edo haur ustela ka.
‎batetik, harritzen zen oraindik, etxeko sukaldean normalean elkarren etsai erreak ziren Mikel eta Panpili bere lurren lehian ahots batez bermatzen ikusteaz; alabaina Mikel, Andde preso herritarraren sustengu komiteko zutabeetarik bat zen eta Panpili guztiz kontrakoa. Bestetik ezintasuna irakurtzen zuen amaren begitartean, gaztigu dorpe; minbiziak zurgatu senarra eta erokeriak desorekatu semea biak artatzen zituen, olde bakarraz, sekula auhen edo zinkurinik entzunarazi gabe. Irudi zitzaion eiki auzoak arraiki trufatzen zitzaizkiola.
‎– Bettan mutiko moxkotea izan da betidanik –eransten zuen amak, berri gabezia ulertzeko eta onartzeko.
‎Zeruak urdin sakonera ari ziren, Maianak norbait etxean sartzen aditu zuenean. Frantxuak kanapean etzanik harrapatu zuen ama. Elkarri begira geratu ziren.
‎Pierraren zinominokak begimentzean, haurrak oro ezkaratzeko bortara hurbildu ziren pika beleak bailiran, guztiek Pierraren galdea biderkatzen zutela. Hondarrean, saldaz erdiraino bete eta bazter jarria zuen tupina buhameak aterpetzen ziren hangarraren maldara eraman zuen amak.
‎Batzuetan hamsterra hartzen du altzoan eta polita esaten dio. Begi horien atzetik Kolonbiako itsasbazterreko herrixkan jaio zuen amarengana joaten zaio orduan gogoa. Eta pentsatzen du hark bai maite duela.
‎Ez zen gauera arte agertu, dena marrako eta zauri, basoaren iluntasunean basapiztiekin borrokan izan balitz bezala. Ez zuen amari buruz gehiago hitz egingo.
‎Ohean zetzanak ez zuen telebistarik konektatu nahi. Ez zuen amak ekarritako transistore piladunik piztu nahi. Ez zuen leihotik begiratu nahi.
‎Frontetik natorren miliziana naiz, ahantzi egin zaizue dagoeneko? Zeuon guztion amorantea naiz, trintxeretarik nator zuen ama zintzoek kondenatu zuten hura bera nator, ahantzi egin zaizue?, horizontalean egiten omen nuelako gerra. Mesedez ama, utz iezaiozu noizbait dietetika jakiak erosteari, irten zaitez herritar guztien artera, ikus ezazu zeure alaba zeinen eder Euskadi Etorbidean aitzina biluzik.
2006
‎Itsaso itxuraz amaigabe haren bestaldean bere amaren gorpua egongo zela esan zuen, seme alabek zaindua, seme alaba guztiak gorpuaren inguruan bera izan ezik. Nahiz eta Donostian zerua urdin gardenez argitu, euriak eta lainoak inguratua irudikatzen zuen amaren farm zaharra. Oso gutxitan izana omen zen amaren etxean azken urteetan, eta beti euri eta lainoz inguratua agertzen omen zitzaion etxe haren irudia buruan.
‎Hau –esaten zien entrenatzaileak taldeko berriei, aurkezpen egunean, atezaina seinalatuz– zuen aita da; beste hauek –erdiko atzelaria eta liberoa– zuen ama eta zuen izeba; hango hura –hori erdiko aurrelaria zen– seme nagusia. Eta beste hau...
2007
‎Kontua duk, orain dela gutxi arte gurea lortzearren edozer gauza egiteko prest geundela. Galdetu zuen amari. Edo gureari.
‎Edariaren bizigarriak konfiantza eman zion Aleidari, eta Arsenioz gainera aspaldiko asaba zaharrak ere hartu zituen ahotan. Asturiasen jaioa zuen amaren aitona, eta ez zuen zahartu nahi itsasoz bertze aldeko familia ezagutu gabe.
‎Eta hala ere, etxe hartan izandako itzalak mehatxatuko balitu bezala zaindu zuten hil artean. Saioa txikitatik harritzen zuen amaren sakrifizio ahalmenak.
‎Indian egindako belarritakoak dira, zilarrezkoak. Ordura arte belarritako pare bakarra zuen amak, urrezkoa. Oparia egin zion garaian, Saioak amaren mundu murritz eta kamutsari leihoak zabaldu nahi zizkion.
‎Lauburudun ontzia aukeratu zuen amak, eta apaizari esan zion hildakoaren akats larriena Burgosen jaiotzea izan zela, eta enterradore itxurako enterradoreari galdetu zion non ordaindu behar zuen, txartela onartzen ote zuten.
2009
‎Erreminta batzuk hartu zituen. " Garai hontan!" marmartu zuen amak.
‎Lanetik kantitu gabe, ahurretako gurina mantelean hedatu zuen amak.
‎Oroitzen zen ez zuela nehoiz grebarik egiten, semearen ikasketak ordaintzeko dirua irabazteko gisan; mutikoak ordea ez zuen estudiatzeko gutizia bipilik eta, ofizio ohoretsu anitzetan saiatuagatik, zerbitzari bezala idortzen zuen kopetako izerdia. Hobeko zuen ama desesperatuak orduan grebalari higatzea. Baina istorio zaharrak ziren eta mutiko adeitsua zenez, Sigma taberna hartan ausatzen zen, batez ere udan, alfer ego bila.
2010
‎Kaleak hutsik zeuden. Alde banatara begiratu zuen amak aurrena. Gero berokien botoiak leporaino lotu zizkigun, ile adatsa atondu zidan eta listuz bustitako paineluz gosariko aztarnaren bat garbitu zidan aho ertzetik.
‎patxadatsua, errotua, umorerik gabea, ondratua. Bere argazkia egongelan jarria izango zuen amak, hildako baten gisara: jaunartzeko jantzi zuriekin eta gurutzea lepotik zintzilik.
‎jaunartzeko jantzi zuriekin eta gurutzea lepotik zintzilik. " Masail gorriak ditu!" esango zuen amak urrez inguratutako argazkia jasotakoan;" Ume osasuntsua duzu" erantzungo zion argazkilariak, beti erabiltzen zuen esaldia errepikatuz. Mutilak besoak jaso zituen eta kantuan hasi ziren gizon emakumeak, poliki, aire izoztuan lurruna botaz.
‎Otarrainxka bat hartu zuen amak, hanka batetik tiraka, eta astiro ipini zuen platerean, zabar azaltzeko beldur. Disekatuta zegoela zirudien, ganorazko azaldu nahiak zurrunduta.
‎" Hala zerbitzatzen dute jatetxe onetan". Eta gero botila osoa hustu zuen amen batean. Maitek bonboi kaxa bat atera zuen, erreparo apur batekin begiratu zion Oliveirari, etxe hartan txokolatea beretzat erosten baitzuen; kanpoko gonbidatua zegoenez eta denek jango zutenez, akaso" Zuk ere jan dezakezu" esan ziokeen semeari, baina ez zion esango, gauza horiek euren artekoak ziren eta.
‎– Zure jornalik ikusi gabe jarraitzen dut –esan zuen amak.
‎Katilua harraskan kolpe batez utzi zuen amak. Oihu egiten ari zen.
‎" Raul Oliveira, begira ezazu hona", plak!," Oliveira jauna, Oliveira jauna!". Eta aldamenean izango zuen ama, soinekoz jantzita, ezpainak gorri, irribarrez: " Ondo Raulito, oso harro nago, aitak ikusiko bazintu!".
‎– Lorea, zuen amari eta aitari ez fitsik esan, ez dezatela ezer susmatu. Begok ere ez du jakin behar.
‎Zure amamaren ardurapean abandonatu zintudanean, ez nuen beste ezinegonik, Peru; ez nuen semea ustelaraziko zuen ama izan gura.
‎Baina hori ez da nahikoa. Izaera eta nortasuna errotuta nituen zuen ama ezagutu nuenerako. Hori ez da horren erraz aldatzen.
2011
‎Leihoetara ginen herri osoa, zer egin behar zuten. Telefonoa hartu zuen amak. Lorontziren batzuen jausia karrikan, pontxo beroren batzuk, gero arrafagak, garrasiak.
‎Familiaren abokatuak azaldutakoen arabera, seme alabak txintik atera gabe egon ziren mahaiaren bueltan. Ez omen zeuden senarra berrogeita zazpi egun lehenago azken aldiz ikusi zuen amarekin erabat ados. Eskuetatik eta euren herentziatik erauzia izango zen diru puska hark haien etorkizuneko ondarean egingo zien koska zuten, noski, buruan –mihitik urrunera uxa zezaketen zikoizkeria, baina bihotz begietan ongi atxikita zeramaten, bistara oso, modu lizunean kasik, hala pentsatu zuen familiaren abokatuak, eta hala adierazi zion bitartekariari:
‎istorioak asmatzearena geneetan daramagu biok. Gezurrezko bizitza hitsa neraman, zerotik hasi nahi nuen, zuen amak ere bizimodu berri bat izan zezan.
2012
‎– Zer moduz zuen ama? –galdetu du Manuelek.
‎– Ez du ezer entenditzen –bota zuen amak aldamenetik.
‎Aita, berriz, moteldu antzera zegoen ordurako, eta ez zuen ondo entzuten, nahiz eta belarritako aparatua zeraman. Nahi zuena entzuten zuela esan ohi zuen amak, komeni zitzaiona.
2013
‎Begia galdu nuenetik, ni itsu geratzeko beldurrak adorea mamurtu zion. Adore karrakatu haren hondarrekin eraikitzen zuen amak alaitasun xalo bat, umetxoek plastilina papur eskuztatuekin pilotak egiten dituztenekoa bezala. Bazeukan zergatik ernegatu:
‎Amabitxi zendu zenean, apiril hartan, bederatzi urte nituela, etxeko salan eduki zuten hilkutxa, lau zuziren erdian. Senide guztien isilean, berak sarritan altzoan izaten zuen Ama Birjinaren alabastrozko irudi bati kandela negarra isuri nion begietan, tak eta tak. Bi argizari tanta haiek, begiak estaliz amabitxiren begi itxiekin bat etor zitezen, agur esateko modua izan nituen.
‎Gurasoen etxean nagoenean, amarena izandako txandala janzten dut, zereginetan erosoago aritzearren. Kalterako izaten da, amaren antza hartzen diodalako neure buruari, eta haserretu egiten naiz, erabat ikaratzen nauelako alaba izanik neure ama bihurtzeko arriskuak, aita eta osaba zaintzeko penitentzia hartuta (aitita amumen gaixotasun kroniko astunak jagoteko esfortzuan galdu zuen amak osasuna, sakrifizioaren xederan). Pasilloan atzera aurrera, sukaldetik logelara noala, konejoa erretiratu, pastillak eraman, izarak aldatu edo kaska soilean pomada egitera, ernegazioak ematen dit bulkada, ez afektuak.
‎" ¡ Qué chicos más guapos!" erran zuen, banaka banaka galdeka hasi baino lehen," Y tú, ¿ hijo de quién eres?". Nire txanda ailegatzean, bertzeekin bezalaxe, ez zuen ama aipatu" ¿ Hijo de Ramon?". Gu harriturik, zer erran ez genekiela," ¡ Qué ojos más grandes!...
‎Lanbasarekin lehortu zuen putzua. Arnasots handia egiten zuen amak, sabelaldea arinki hanpatzen zitzaion arnasaldi bakoitzean. Martin dutxatik irten zenean irribarretsu igaro zen emakume biluziaren aldamenetik.
‎Korridorera atera zenean sarrerako atearen ondoan ikusi zuen ama, pijama marratua soinean, eskua giderrean.
‎Aitaren arropa guztiak parrokiara eraman zituela kontatzen ari zen, bat batean, esku bat airean astinduz izugarrizko txizalarria zuela esan zionean. Gertuan egon zitekeen tabernaren bat bilatu nahian itzuli zen Ines. Burua jiratzerako, ordea, gona gerriaren parera igota atzeman zuen ama, galtzerdiak orkatiletan, haritz enbor sendo baten kontra maskuria husten. Parean jarri eta bere gorputzaz ostendu zuen.
‎Besoak jaitsi, eta oraindik negar zotin ahul moduko batekin, besaulkira igo zen alabaren ondora. Izterretan bermatu zion burua, eta Inesek bere haragiaren kontra sumatu ahal izan zuen amaren arnasa baretzen.
‎marmar eginez, emakume harena bailitzan erru guztia. Hurrengo egunean soilik zaplaztekoak izan ez zirela erakusten zuen amak, begi gorrituekin begiratu zion eta jun hai aitte etorri baño lehen agindu zion, maletea ein diñat erantsi zuen, eta zorro batean dirua sartu zion, alabak asko iritzi ziona. Otutakoa igarri balio bezala amonantzat azaldu zion amak, eta aitten txoferrak eamango hau esanez alde egin zuen negarrez.
‎Ez dakit zer azkon buru eta aizto ere aipatu zituen, hangoekin aztertu behar zituela. Eta bat batean Haizek lagunduko dit jaulki zuen amari begiratuz. Honek ez zuen ezer ihardetsi, ados zegoen zantzu.
2014
‎– Gaur ez da ikastolarik izango –esan zuen amak, kezkati, kafeari trago bat lapurtu aurretik.
‎Nora joango ziren lo egitera? Izango ote zuen amak beretzako toalla zaharrik Isabelleren autotik ateratako poltsa marroi hartan?
‎– Hurrengoan plastikoa jarriko dugu ohean –esan zuen amak, mutilari buruan musu emanez.
‎Korridore amaierako poliziaren pistolari begiratu nahi izan zion Xabik, baina amak eskutik tiratu eta airean eraman zuen kasik. Bagoian sartu eta aulkian eserita, putz egin zuen amak. Xabiren begietan Bidasoa ibaia eguzkipean dirdaitzen.
‎Besoetan hartuta korrika eraman zuen amak ospitale barrura, baina Xabiri euri erori berriaren usaina sentitzeko denbora eman zion. Ongi sentitu zen bat batean, amaren besoetan, usain hura arnasten.
‎– Gizajoa! –esan zuen amarekin zegoen urdinez jantzitako emakumeak.
‎Estutasunetik atera nahi izan zuen amak.
‎Nobleziak hatzen artetik ihes egiten ziola sentitu zuen. Fideo zopa lapikoa mahai gainean jarri zuen amak, eta aita lanbroaren atzean bistaz galdu zuen Xabik. Bere burua ikusten zuen, han, zopa lurrinduaren atzean, ile xerloa trabeska.
‎Ohe tolesgarri zaharra leiho aldamenean jarri zuen amak. Eta ohea tolestuta geratuko zela zirudien arren, berehala tokatu zen hura irekitzea, etxean lehen errefuxiatua azaldu zenean.
‎Leiho aldera begiratu zuen Nikok. Atea itxi zuen amak.
‎Josten ari zen gortina jaso zuen amak, jostorratzak metalezko kutxa batean gorde zituen, gainerako hari eta orratzekin. Telebista aurrean zeuden haurrak deitu zituen afaltzera, eta sukaldera abiatu zen, haurrei mahaia jartzeko aginduta.
‎Baina Nagorek zergatia galdetzen zionean, amak ez zekien zer erantzun. " Eskandalu handiegia da", esaten zuen amak, hura arrazoi sendo eta behin betikoa balitz bezala. Baina esaldia amaitu orduko zabaltzen zen isiluneak salatzen zuen, han inork ez zeukala segurutzat jendea hiltzen jarraituko zuten edo ez.
‎– Espainiako aduana pasatzen dugunean, Frantzian gaude –erantzun zuen amak.
‎– Egia da –esan zuen amak.
‎– Ba, Euskadi! –bota zuen amak.
‎Baina motza da gezurraren bidea, bereziki ikastolan. Nahiz eta Xabik amets egiten zuen ama ahaztu egingo zela notekin, ez zen halakorik gertatzen.
‎Aldizkaritik burua altxatu gabe segitu zuen amak, eta Xabik ahopeka esan zuen:
‎– Arduratuko naiz ni horretaz –ebatzi zuen amak azkenean.
‎Zigarroaren kea jaurti bitartean erantzun zuen amak:
‎Konturatuko al zen bere bakardadeaz? Pala atera zuen amaren otarretik, eta tokitik mugitu gabe kolpe txikiak eman zizkion pilotari. " Regard, papa!", esan zion aitari, eta aitak erantzun zion:
‎Annie Clauderenean lanean jarraitzen zuen amak, eta han hasi zenez geroztik, etxean kakao esnea eta galletak afaltzen zituzten. Afari azkarra eta erraza.
‎Leiho parean zutik kafea hartzeko ohiturarekin jarraitzen zuen amak. Hura zen beren jatorrizko bizitzatik irauten zuen gauza bakarretakoa.
‎Baina ez zeukan itxaropenik. Ezagutzen zuen ama; eta, okerragoa zena, ezagutzen zuen Polizia. Ez zen horren konplikatua, azken batean, helduen mundu hura.
‎– Polizia etxera joango gara. Iskanbila antolatuko dugu han, zuen ama askatu arte. Askatuko dute, zaudete lasai.
‎– Periko, Ramon, Mikel, Rufo, Bixente, Anjel, Agustin, Manu, Txata, Batis, Abetxuko, Cande... denak –esan zuen amak.
‎– Bai, hemen geratuko da –erabaki zuen amak.
‎– Umeak ez dira etxetik irten egun osoan –esan zuen amak, barkamena eskatuz bezala.
‎Thomas Blass Psikologian doktorea da aditu handienetakoa. Budapesten jaioa Blass, Bigarren Mundu Gerran, judua, Torontora alde egin zuen amarekin, familiako asko hil zizkioten Auschwitzen. Jatorri judua zuen Stanley Milgramek berak ere, aita hungariarra, errumaniarra ama.
‎Ahizpak artatu zituen batez ere, amari ura ematen zion; ezin zuen besterik... Egunez bakarrik utzi behar zuen ama gainera, bederatzi eta erdietatik laurak arte, ezkutatzera itzuli behar zutelako.
‎Irene Arrias izekoren etxera bidali zuen amak 1980ko apirilean. Egun batzuk egin behar zituen han, izekorekin, osabarekin, lehengusinekin, Villamonten, etxetik hurbil, baina ez horren hurbil ume batentzat.
‎Irenek ez zituen katuak ukitu, beste guztiek bai, txandaka. Mutiletako batek esan zuen ama barik hil egingo zirela kume guztiak, apurka apurka, asko sufrituko zutela. Erabaki zuten halako batean ezin zituztela bizirik utzi, sufritzen, hil behar zituztela kume guztiak, ez sufritzeko, sufritzen ez jarraitzeko, hurrengo orduetan, hurrengo egunetan.
‎Hamazortzi urte bete baino hilabete batzuk lehenago utzi zituen kirol guztiak Irene Arriasek, denboraldia amaitu gabe. Unibertsitatea hasteko zegoen, eta horrela ulertu zuen amak, horregatik utzi zuela kirola: ikasketak, denbora, bidaiak...
‎azken azterketa, lizentziatura, karrera, bost urte, eta amak begirada galduta erantzun zion, Bai, beste gauza batzuk buruan, Bai, beheko suari begira, bere buruari begira. Irene Arriasek nahi zuen amak zerbait esatea azterketari buruz, gaurko egunari buruz, kontziente izatea goiz hartan, une hartan, gertatu behar zuen guztia hasi gabe zegoenean, zer zen azterketa hori, zenbat azterketa eta gero zetorren, zenbat urte, ikastola, institutua, unibertsitatea, zenbat ordu. Hizketaldia luzatu nahi zuen Irenek, denbora eman nahi zion amari azterketari buruz zerbait esan zezan, kontzientzia har zezan, modu minimoan bazen ere.
‎Irenek ikusi zuen amak, hori esan eta gero, ez zeukala begirada galduta behintzat, alabari adi zegoela apur bat, ardura puntu bat ere ikusi uste izan zuen. Baina berehala konturatu zen ezetz, edozein lekutara berandu ez heltzeko esaten zion bezala esan ziola bigarren esaldi hori ere.
‎bihotzari beldur beti, taupada nabarmenegiekin heltzen zen bestela bosgarren solairura. Minutu asko behar izaten zuen gero bere onera etortzeko, ezin zuen amarekin normal hitz egin, arnasestua, azken bihotzekoari begira orduan ere, ahalegin txiki horren ostean, hainbeste kirol egin eta gero, lasterketak, lehiaketak, partiduak. Eskailera batzuekin aztoratzen zen orain, bost solairu, hogeita hiru urterekin, ezin arnasari buelta natural eman.
‎Ia egunero pasatu behar izaten zituen Irene Arriasek tren geltokiko tunelak, ikastolara joateko, Faduran entrenatzeko, unibertsitaterako orain. Ohetik entzuten zituen trenak, zortzietarako bidaltzen zuen amak ohera. Bonbak ere entzuten zituen ohetik batzuetan, 70eko hamarkadakoak, Algortan jarri zituztenak, poliziei.
‎Begoña Sasietaren etxeko hormak ukitu zituen eskumako eskuaz, tatarrez ibili zuen eskua hormatik. Imajinatu zuen amak ere askotan ukituko zituela horma haiek gerraostean, gosez, errazionamendua.
‎Bertsio ofizialak esaten du, bestetik, Ulrike Meinhofek bere burua urkatu zuela Stuttgarteko ziega batean, eta Baader, Raspe eta Ensslin ere hilda aurkitu zituztela kartzelan hurrengo urtean, baina ematen du ia inork ez duela bertsio hori sinetsi. Urte batzuk geroago, Meinhofen alabak, Bettina Röhlek, salatu zuen amaren gorpuari burmuina atera ziotela burezurretik, familiari baimenik eskatu gabe, zertarako eta Ulrike Meinhofen portaeraren arrazoiak aztertzeko. Hala dio orduko The Times egunkariak:
‎Geldirik zegoen Plentziarako trena, zain, merkantzia trena, eta barrura sartu zen Irene umea. Zoroen moduan bilatu zuen amak ohartu zenean, espaloitik lehenengo, geltokitik, ikaratu ere egin zen, gizon batzuek lagundu zioten bilatzen, geltokiko langileek ere bai. Iskanbila apur bat ere sortu zen, mugimendu handia, jende asko ibili zen umearen bila, larritu ere egin ziren batzuk minutu batzuen buruan.
‎Errepidea pasatu zuen gero, aurrera egin Torrenen, amaren kalean. Merkatura heldu baino lehen begiratu zuen amaren etxeko atarira aurrenekoz, 60 metrora, 70era. Konturatu zen mugimendu handia zegoela amaren atarian, inoiz ez zuela hainbeste jende ikusi hartan, are gutxiago ordu horretan, gau betea, abenduan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia