Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2000
‎Eta ez zegoan, Urbiaingo jauregia bertze Massada bat, edo bertze Numantzia bat bihurtu nahi ez bazuen bederen. Eta Estebanek ez zian nahi, uste zuelako bere heriotza aski izan zitekeela auziaren erabakitzeko, jauregia gaztelau soldaduek setiaturik zegoenez gero, itxuraz, bere erranetarat zituèn hirurogei bat soldadu agramondarrak alferrik sakrifikatzerat utzi gabe... menerat zituen zortzi beaumondar preso laxatzen zituela, aldi berean. Eta, bide hartarik bere deliberamendu hura aitzina zeramala, bere buruaz bertze egin zian, ezpata bihotzean sarturik, eta pentsaturik ezen zeruan bilduko zela bere bi anaienganat —Eusebioganat eta Pedroganat—, zeinak, bera ez bezala, katolikoak baitziren, baldin bere bi anaia haiek hilik bazeutzan, Noaingo guduaren ondotik...
2001
‎1987ko abuztuan, polizia talde batek M.A. Rasheed legegizona bahitu, besoa puskatu, logunetan jo eta azkenean hil egin zuen. Hilketa, orduko Barne Ministro R.L. Jalalppak agindu zuen, abokatuak salaketa bat egin zuelako beraren kontra. Salaketa hori zela eta, auzia izango zen eta auzi horretan ministroa bera sartuko zuten.
‎Badirudi besteek baino goitixeago jaso zituela begiak. Horrela gertatu bide zen gaiari buruz ere besteek baino gehixeago sartu zuelako bere aldetik.
2003
‎Eta hori abantaila, esan zuen Luvinok, handia da. Idazkaria beste guztien gainetik jartzen zuen horrek, esan zuen Luvinok, besteen aurpegiak kontrolatzen zituelako idazkariak eta inork ez zuelako berea kontrolatzen. Eta abantaila handia, esan zuen Luvinok, da hori.
‎Horrela amaitu nahi izan zuen Matiasek jolasa, baina konturatu zen ez zuela mulher hitza bilatu, beti bilatzen zuen bezala, eta horrek esan nahi zuen lagunik gabe eman zuela eternitate osoa, eta aspertzeko arrisku handia dauka eternitate osoa lagunik gabe pasatzen duenak. Eta egoera horretan zegoen Matias, ez zuelako portugesezko hiztegian mulher hitza bilatu eta ez zuelako berarentzako moduko asmatu. Izan ere, hilda zegoen ordurako Matias Malanda, malandismoaren sortzailea, eta ez zen itxurosoa izango hil eta gero bila ibiltzea; zer esango zuten hilobikideek, edo zer esango zuen enterradoreak, eta enterradorearen emazteak edo enterradorearen seme alabek, Luz, Seol eta Cristobalek, abizenez Albalatinpuesto.
‎Eta 1925ean abiadore izatetik abioneta gaineko ekilibrista izatera pasatu zen. Eta 1925etik 1928 ra oso ezaguna izan zen Europa osoan, inork ezin zuelako bere aktuazioa berdindu. Besterik ez zekarren entziklopediak.
‎Egun batez, emakumezko baten eskultura zizelkatu zuen. Pozik, azkenean lortu zuelako bere ametsetako, jantzirik ederrenak erosten zizkion, loreak eta bitxirik garestienak. Hura, ordea, ez zen benetako pertsona.
‎1790eko Bilbo ez zen landa-guneak bezain erraz kikiltzen apaizek betiko galmena iragarrita ere. Urte hartan, predikari batek komediak antzeztearen aurkako sermoi haserrea bota arren, ez ziren debekatu; are gehiago, udalak predikariaren kontrako prozesu bati ekin zion, hiriko jendea eskandalizatu zuelako bere kondenazioarekin (Fernà ¡ ndez Pinedo, 1974: 368). 1800ean, Palacios misiolari frantziskotarra ere komedien kontra aritu zen Bilbon, baina berehala isiltzeko agindua jaso zuen:
‎Zergatik, orduan, halako aurkaritza Elizaren aldetik? Mina Apatek iradokitzen duen bezala (1981: 117), batez ere Elizak ez zuelako bere pribilegiozko egoera, botere politikoan zein ekonomikoan zuen abantaila tokia, galdu nahi, Estatuaren ikusmolde berrian gorde ezinak baitziren bere ahalmen jurisdikzionalak (Inkisizioa) eta fiskalak (hamarrenak).
2005
‎Arestian aipatu den moduan, ez da oso logikoa hilarri batean hildakoaren izenaren ordez, esanahi orokorreko esaldia agertzea. Batetik harria garestia zelako, eta bestetik harria norbaitek ordaintzen zuelako bere oroimena gordetzeko balioko zuelako, eta ez heriotzaren gainean gogoeta sakonik egiteko.
‎Ezer esan ez banu bezala Oteiza. Horrelakoak zeuzkan, eta horrexegatik zen miretsia, ez zuelako bere burua famatzen. Gero, biak kanporatuak geundelarik:
2006
‎Polizia zelako, akaso. Edo konbentzitu zuelako bera zela haurraren etorkizuna, horren kolokan zegoen etorkizun hura zaindu zezakeen bakarra.
2007
‎Bat batean burura etorri zaizkio Monikari txikitan, bere loditasuna zela eta, egindako trufa eta purrustada guztiak. Alazne Goitiaren lagun taldekoa zen Arantza, eta Monika beti ibiltzen zen haien inguruan taldean sartu nahirik, baina ihes egiten zioten denek, Alazne Goitiak esaten zuelako berak ez zuela behirik nahi taldean. Eta barre egiten zuten.
‎Izan ere, orduan euskal herritarra izatea, euskalduna izatea bezalaxe, lan pertsonal bat omenzen. Oteizak, berriro ere alienazioaren disurtsoaren ildotik, salatu zuen EuskalHerrian krisia zegoela gizonak (sic) ez zekielako, ez zuelako bere langintza betenahi, bere bizitza sortzea den langitzari uko egiten ziolako. Oteizak bere nor izana (bir) sortu zuen, zizelatu zuen, bere ustez euskal estiloari zegokion irudikatzekosenari jarraikiz.
2008
‎Alberdik udalbatzan protestatu zuen erabaki horren aurka576, eta udalak korrejidoreari galdetu zion, ea zein zen Alberdi baztertzeko arrazoia. Korrejidoreak berehala erantzun zuen, eta udalari auzi horretan ez sartzeko agindu zion, Alberdik berak zuritu behar zuelako bere burua577 Era berean, bere ordez 1819ko sindikoa izendatzea agindu zuen,«, si su conducta carece de tacha, y si tubiese alguna, al que exercia en el año de 1818, y asi progresibamente hasta dar con uno(?) libre de tachas».
‎delakoak ordura arte auzokideen batzarraren eskuduntzak izandakoak utzi zituen udal itxiaren esku. ...udalkideek ez zuten auzokideen batzar orokorrera deitu beharrik izan haren ordezkoa izendatzeko990 Agustin Garamendi, Pedro Maria Iraolagoitia eta Antonio Maria Aguirre aurkeztu ziren lanposturako, eta azken hori izendatu zuten, herritarra izateaz gain latinezko gramatikako bi urteak emanda zituelako, eta oraindik notariotza ikasketak bukatu gabe eduki arren, astean birritan, Soraluzekoa bidaliko zuelako bere ordez991 Hurrengo bileran, 20an, Iraolagoitiak aktaren kopia eskatu zuen.
‎Hemendik aurrera inork negoziazioak bideratu nahiko balitu geratzen diren bahituak askatzeko Betancourten aldeko kanpainak komunikabideak itsutu dituen arren, beste ehunka lagun daude oraindik bahituta lehenik Kolonbiako Gobernuaren onespena jaso du. Askori ahaztu egin zaie, antza, Venezuelako presidente Hugo Chavezek bahituak askatzeko hasitako negoziazioak bertan behera utzi zituela Uribek, hark gerrilla eta armadako buruekin hitz egin zuelako berari ezer esan gabe. Oroimenean galduta geratu da, halaber, handik gutxira Ekuadorko lurrak bonbardatu eta 24 lagun hil zituela, erasoak bahituengan izan zitzakeen ondorioak kontuan hartu gabe.
‎Philip Larkin. Inork gaztigatu izan zuen inoiz, bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa ematen zuelako bere poemetan. Horixe aipatu zioten batean zera erantzun omen zuen:
2009
‎Egongelako sofan eserita zeuden bostak, eta, hitzak entzun ahala, Teofilo Mariak begiak zabaldu zituen, bai harriduraz, berri hura inola ere espero ez zuelako, eta bai gaitziduraz ere, anai arreben artean gehien agintzen zuenak beti akusazio bat eramaten zuelako bere buirakan, harekin nor gezikatuko. Damasok, berriz, lehen bizpahiru segundotan ez zuen ezer esan:
‎Aranade elkarteko abokatuak, berriz, berretsi zuen lehiaketan lehentasuna orkoiendarrek zutela. Iturgain udal sozietateak Udalak etxeak berriro eman ote zitzakeen galdetu ziotela, eta 2004ko etxebizitza legeak hala ahalbidetzen zuelako berak baiezko erantzuna eman zuela onartu zuen.
‎Haserre kazetariekin, haserre klubarekin, eta, batez ere, bere buruarekin haserre, bere fitxaketaren kopuruek sortzen zuten presioak kateatuta bezala. Jokatzen zuenean berak, eta taldeak, ez zutelako neurria ematen, eta jokatzen ez zuenean, ezin zuelako bere balioa erakutsi. Futbolarekin nekatuta balego bezala.
‎Haika Segi auziarekin nahastuta atxilotu zuten Villanueva, Espainiako Auzitegi Nazionalak emana zuelako bera atxilotzeko nazioarteko agindua.
‎Baietz, beste marianito bati baietz. Aspaldian ikusten ez nuen laguna topatu berri nuela aspaldi honetan beti eramaten duen zapi loratuarekin, eta topaketa horrek merezi zuela beste mariano bat, nahiz eta burua ez nuen oso fresko, parrandak egin zuelako bere zera. Baina baietz, beste bat, zergatik ez.
‎Idazle beltz edo zerbitzarien kasua lankidetza honetan ere sar genezake. August Mauquet ek Dumas aita auziperatu zuen, hamazazpi liburuetan lagundu bazion ere (lehen zirriborroa prestatzen), haien artean Les trois mousquetaires edo Le comte de Monte Cristo, Dumasek ez zuelako beraren lana ofizial egin nahi.
‎Egongelako sofan eserita zeuden bostak, eta, hitzak entzun ahala, Teofilo Mariak begiak zabaldu zituen, bai harriduraz, berri hura inola ere espero ez zuelako, eta bai gaitziduraz ere, anai arreben artean gehien agintzen zuenak beti akusazio bat eramaten zuelako bere buirakan, harekin nor gezikatuko. Damasok, berriz, lehen bizpahiru segundotan ez zuen ezer esan:
2010
‎EBBko presidenteak kezka agertu zuen,. ETAko edo ezker abertzaleko sektore batek une jakin batean bake prozesuari oztopoak eta zailtasunak? jar ziezazkiokeela adierazten zuelako bere ustez filtrazio hark. Otegik, handik bi egunera, Gara ren albistean aipatutako konpromisoen berririk ez zuela adierazi zuen Herri Irratian egindako adierazpenean.
‎" Gurekin, David. Niri ere ez dit erantzun onik eman azkeneko hamar egunetan."" Eta zergatik dago haserre?"" Santa Barbarara joan nahi zuelako bere eskolako lagunak bezala. Eta haien familiak joan direlako eta gu ez.
‎Bestalde, Espainiako unibertsitate batean eduki zezaketen Houellebecqi buruzko ikuspegia interesa zekidan zilegi zen. Dena dela, ezin ukatu, hauek a posteriori egindako arrazionalizazio hutsak direna, eta egiazko egia dela balakatua sentitzen nintzela ezezaguna nuen mutil gazte erakargarri horrek nire kontzeptuen gainean eraiki bide zuelako bere lana. Antso erakargarria iruditzen zitzaidan, kontsiderazio fisikoez haraindi, ausardia behar zelako Houellebecq eta euskal idazle bat paraleloki aztertzen hasteko frantses eremuko espezialisten aurrean.
‎Eta poemarekin batera Mario Vargas Llosaren, eskuineko egunkarien idazle kuttunaren, artikulu bat, aspaldi irakurria. Nobela bere ustez ez zen inoiz hilko, gizartearen abangoardiak beti zuelako bere (goi) adimena zirikatzeko. Herriaren gehiengoak, ostera, horrek beharbada uko egingo zion hainbeste demokratizatutako generoari eta beste denbora pasa azalekoagoak bilatuko zituen.
2011
‎Hori Ibarretxek publikoki aurpegiratu zion PSOEri. 2002tik 2008ra arte oso ohikoa zuelako bere planteamenduak hedabideetan edo hoteletako prentsaurrekoetan agertzea, eta ez Legebiltzarrean. Horrek lotura dauka Estatutu Berriaren eztabaidarekin, alderdi sozialistak ukatu egiten baitzuen eztabaida.
‎Yoyes bera; edo Ernest Lluch, hiri hau hainbeste maite zuen gizona; edo Miguel Angel Blanco, edo hainbat kazetari eta pentsalari edo epaileren aurkako erasoak. Hiri hau maite zuena zen baita ere Imanol kantaria, Yoyesen alde abestu zuelako bere publiko euskaldunak abandonaturik hemendik urrundu zena; haren abestia, hasieran hain militantea, Donibane Gurutzekoaren Barne kanta hunkigarrian amaitu zen: –Nun zaude kuku maite,/ hemen nuzu mingulin,/ oreiñak antzo, iota/ nadukazu maitemin./ Atzetik oska nuzu,/ ta Zuk neri aldegin?.
‎–Zinema ona inoiz ez da manikeoa, bi aldeez hitz egiten du, eta bi aldeak erakusterakoan behartzen zaitu gatazkan pentsatzera ez soilik zure ikuspegitik, baita beste ikuspuntutik ere. Eta horri esker errazago joan dira gauzak Irlandan, errepresentazioaren bidez gizarteak dagoeneko hausnartuta, eztabaidatuta eta barneratuta zuelako bere historia, planteamendu politikoetatik harago eztabaida herritarrengana zabalduz?. Zinemaren boterea?
‎Hasieran euskara erraz eta mordoiloaren alde eginez, eta geroago euskal kulturgintzako euskararen batasun ekimenekin bat eginez, esate baterako 1964ko Baionako biltzarrarekin, euskara estandarra edo Euskara Batua sortu arte. Hirugarrenak, aldiz, bat egiten du euskal gizartearen prozesu historiko eta soziologikoekin, eta aldizkari barruan hizkuntzaren gaineko auzi aipagarririk ez zen izan, Jakinek aspaldi ebatzita utzi zuelako bere norabidea. Beraz, euskararen erregistro eta kultur molde jasoen historiaren ikuspegitik, Jakin aldizkariaren historiaren lehenengo bi epeak interesatzen zaizkigu, eta segidan horietaz sakonago arituko gara.
‎Harrera egin ondoren hitzalditxoa egin digu zuzendari jaunak bertan geunden guztioi (egia esan, ez dut nik gauza gehiegirik ulertu, oso azkar mintzatzen zelako eta, gainera, doinu oso itxia erabiltzen zuelako bere frantses arraro horretan. Amaitu duenean, txaloak izan dira.
‎Ez zekielako agian. Edo egindako aitorpenekin nahikoa txukundu zuelako bere curriculuma jainkoaren aurrean.
‎Ez zeukalako gidatzeko baimenik. Gidatzeko baimenik ez izateak aldatu zuelako bere hasierako zeregina, nozitu zuena baino tortura gogorragoak jasatera eta heriotzara eramango zuena.
2012
‎Zalantzak uxatu nahi balituzte bezala. Eta horrekin kalte egiten diote euren buruari, zalantza horrek agian abiatuko zuelako bere baitan gogoeta interesgarri bat. Baina desorekaren beldur, gizakiak askotan nahiago du ezjakintasun egonkorra.
‎Mutil inozoa izutua zegoen hezurretaraino, uste zuelako bere nagusiak bidalitako ontziren bat izan behar zuela, baina nik banekien haien irispidetik urrunegi ginela ordurako. Gelatik kanpora jauzi egin eta berehala ikusi nuen, ez ontzia bakarrik, baita nongoa zen ere.
‎Beraz, proposizio faltsu edo zalantzazkoei buruzko polemikak, kalapitak, eztabaidak eta dogmakeriak houyhnhnmen artean gaitz ezezagunak dira. Era berean, gure natur filosofiako sistema ezberdinak azaltzen nizkionean, barre egiten zuen, adimendun omen zen izaki batek beste jende baten aieruen jakintzan oinarrituta ebaluatzen zuelako bere burua, edo beste zenbait gauzatan, non jakintza hura, egiazkoa izatekotan ere, ezin zen erabilgarri izan. Horretan guztiz bat zetorren Sokratesen sentimenduekin, Platonek dioenaren arabera; eta filosofoen printze hari egin niezaiokeen ohorerik handiena bezala aipatzen dut hau.
‎Lehenago ikusi bezala, psikearen ideal modernoak autonomia eta autokontrolaren inguruan biratzen zuen; autonomiaren inguruan subjektu modernoak autonomia pertsonala zuelako xede, bere burua ezagutu eta bere buruaren jaun eta jabe bilakatzea; eta, autokontrolaren inguruan subjektu modernoak gero eta gehiago behar zuelako bere burua mendean hartzea, autodomeinua, nahitaez bizi behar baitzuen besteekin batera, gizarte harremanetan, zenbat eta jende gehiago inguruan, gizabanakoak gero eta gehiago behar du bere burua kontrolean mantendu?.
‎Jantokian aurkitu genituen ikasleak, irten aurretik gosaltzen. Cami, Txomin, Pantxoa, Helena eta Eric topatu genituen egun hartan (Patxi falta zen, eginkizun bat zuelako bere herrian, eta izena emandako beste batzuk artean iristeko zeuden). Arantza sukaldaria, berriz, han zebilen bere txokoan, eguerdirako bazkaria atontzen. Eta Carmen, goizeko irakaslea, turismo gidari lanak egiteko prestatzen.
‎Oiartzunen, Hernanin eta Usurbilen. Donostiako bigarren Garbiguneko lanak bideratu dituzte eta" Urnietako Udalari organikoaren edukiontzia jartzea –5 edukiontzia alegia– ahalbidetu diogu, hala eskatu zuelako bere garaian", esan du Ainhoa Intxaurrandietak.Horretaz gain," Sanmarko mankomunitatean lanean dabiltzan enpresen hondakinen azterketa egin dugu, jakiteko zenbat eta zer birziklatzen den. Azterketa horrek esan digu zein den bidea eta orain arte bezalatsu atez ate biltzen jaraituko dugu ia 2.600 enpresa horietan.
2013
‎Gaizki jokatuta, nekez izango da talde bat irabazle han. Gaizki jokatu zuen Realak, ez zuelako bere jokoa egin, eta edozein jokamolderen oinarrian dagoen lehiakortasuna etxean utzi zuelako. Lekuak eta aurkariak kikilduta aritu zen.
‎Une batean eztabaida izugarria izan zen Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zenean. Askok uste zuten horrek, lokomotora baten indarrarekin, izugarrizko bultzada suposatuko zuela euskal artearentzat, balioko zuelako bertako artea berpizteko, edo bizkortzeko, eta kanpoan, munduan, euskal artea ezagutarazteko. Jende askok uste du helburu hori ez dela inolaz ere bete.
‎Bai, oso interesgarria da. Batez ere jakingo zuelako, zegoen tokian egonda, orduko errepresioaren tamaina, eta Artecheren egoera berean aurkitu zuelako bere burua. Artecheren Diario de un vasco en la posguerra liburu aparta iruditzen zait, El abrazo de los muertos bezala.
‎Hiriart Urrutik azpimarratu zuela nola Korsika garai bat arte ez zen frantses, eta garai batetik goiti frantses zen. Kasu honetan, «guretua» hitzak garrantzi handia du, ez bakarrik Korsika frantsestu zela erraten ari zelako eta gisa hartan Frantziaren lurralde ikuspegian Korsika integratzen zuelako, baizik eta«guretua» horrekin Korsikaren jabe ikusten zuelako bere burua. Eta ez euskaldun gisa, baizik eta frantses gisa.
‎Horren aurrean agiri ofizialik ez zuen atera frankotarren bortxakeriak salatzeko, baina badira testigantza batzuk kontatzen dutenak, saiatu zela bortxakeria horri mugak jartzen. Baliteke ez jakitea garbi zer gertatzen zen gerra zibilaren lehenengo bi urteetan, gero guztiz aldatu zuelako bere jokabidea. Lehenengo topekada frankotarrekin.
‎Eta oraindino gehiago. Jakob Gapp marianista bat zen, Austriatik Espainara bidali zutena nazien aurka hitz egiten zuelako bere homilietan. Balentzian eta Donostian egon zen.
‎Patxi Juaristi markinar irakaslearen ikerketak eman izan dit arreta euskaldunen ustezko molde sozialen gai honetan, historialari polarizatuen eztabaida moldetik irten eta hizkuntzaren corpusaren azterketan oinarritu zuelako bere azterketa. Milaka esaera eta lokuziotan ikerketa kuantitatiboa egin eta gero, ondasunekiko harremanen inguruko ondorio nabarmen xamarrak atera zituen markinarrak bere tesian.
‎Isildu egin zen Tesai berriro une batez, ur hurrupa bat edateko aitzakiaz; baina, aldi berean, izugarrizko poza sumatzen zuelako bere barruan, mendean hartuta zeuzkalako bizitza osoan zehar hainbestetan iseka eta irain egin zioten kokoherritar haiek guztiak batzarrean.
‎Grinarik beltzenak xaxatu balituzte bezala, ordea, denak erantsi zitzaizkion bat batean mutikoari. Tzurdiok bazekien Iruña zela ipurmasailetatik urpean heldu ziona lizuntasunez, murgiltzen ikusi zuelako bere ohiko irribarrea zuzendu ondoren. Baina besteek, zeinek alde banatatik heltzen zion, lepotik, besotik, bizkarretik, sorbaldatik; zeinek zangoetatik edo gerritik, auskalo.
‎Gabikak erraten zuen korredore profesional guziek hankak berotzeko erabiltzen zutela. Eta bertzetan ez, baina horretan Gabika Coppik bazekien, ziklismoa zuelako bere bihotzeko afizioa. Hark ere bazuen karreretako bizikleta, Juanitok bezala, eta aski polita gainera!
‎Pena, hark ez zuelako ezer aldatzerik nahi, argi zegoelako gerla galduta zuela, galduta bihotzean ere bai. Baina bera ere gixajo sentitu zen, eta pena eman zion bere buruak, pena, hark inoiz ez zuelako beragatik borrokatu, gerrara joan zen, bai, baina gizonezkoen alde, emakumezkoek ez zuten gerrarik behar.
‎Helikopteroak utzi zuen berehala lekua, haize hegoa azkarregi zelako eta ezin zuelako bere egonkortasuna atxiki.
2014
‎Une ezin laburragoa izanagatik nahikoa izan zen nire hautematea ezarian aldatzeko, koskatxo bat besterik ez, esanezina ez zuelako ahapeka baino adierazi eta berehala zigortu zuelako bere burua gisako pentsamendu ilunei azaleratzen uzteagatik, nik zalantzarik gabe igarri nuen koskatxo bat halere, ahalbidetu zidalako irudikatzea posible zela egunen batean gauzatzea amak ni neu ere pertsona enbarazugarri gisa ikusiko ninduen une gloriosoa.
‎Marjorieri adarra jotzen ziotenean, hark ez zuen barre besterik egiten. Esaten zuen ikaragarri pozten zela Warrenek aurkitua zuelako bera estimatzen zuen norbait. Beraz, gazteek ere barre egiten zuten, pentsatzen zutelako Marjorieri ez zitzaiola axola, eta ez ziren horretan tematu.
‎hortzak, begi zuloak, masailak, belarria, bularrak, sabela, besoak? Gorputza erauzi nahiko zuen, sugeak azala mudatzen duen bezala beste larru batekin jaio, zeukan hark min gehiegi biltzen zuelako bere baitan eta oinazearen memoriak larru hari itsatsita jarraitzen eta jarraituko zuelako.
‎Hegazkinean sartu zenean, amorrazioa eta askatasuna sentitu zituen batera. Amorrazioa, Migelek ez zuelako berak espero zuen erreakziorik izan. Eta askatasuna, esperientzia berri bat bizitzeko erabakia hartu zuelako.
‎Hizkuntzak ere, dena dela, pisu handia zuen Aranarentzat: besteak beste, kanpokoarekiko ezberdintasun sentipena indartzen zuelako, eta horrek gizarte kohesiorako mekanismo eraginkor bihurtzen zuelako bere ustetan. Baina arrazaren mendeko elementutzat hartzen zuen beti hizkuntza (ik.
‎Etxera heldu eta umea barrura pasarazi eta gero, Irenek ez zuen, betiko antzean, minutu batzuk itxaron behar izan arnasberritu arte. Eskertu egin zion umeari, esan ez bazion ere, sinistu zuelako bere gorputza oraindik ere bazela nor, lekuetara igotzeko, ariketa fisikoren bat egiteko.
2015
‎Pareko gisa jokatu zuen berekin, sudurra altxatuta goitik behera begiratu gabe. Hura ere kolpeak jasota zegoelako seguruena, burua makurrarazi zioten kaskarrekoak, bizitzak nolabait elbarritu zuelako bera ere eta ez zelako jada gainontzekoak bezala korrika egiteko gauza.
‎Gorabehera haiek asko urrutiratu zituzten Ragnheidur eta Ari, baina emakumeak ez zuen harremana guztiz moztu nahi izan semearekin, izaera ireki eta eskuzabala zuelako, eta ez zuelako bere biloben arrastoa betiko galdu nahi. Pentsamendu deserosoen gatibu pasatu du gaua Arik eta, egunaren arratsean, aldez aurretik hitz egin bezala, berrogeita hamar gizonekin elkartu da, Ogurreko elizara.
‎Miliak arindua hartu zuen autobus mortu hartan beste norbait bizirik zegoela ikustean. Baina ez zuen astirik izan lasaitu horretaz gozatzeko, halako batean zera entzun zuelako bere atzetik:
‎Arantzak gaia aldatuz zoriondu egin zuen eta Alberto poztu egin zen seme alabetako batek behintzat akorduan zuelako bere aitaren urtemuga eguna.
‎17 Kontzientzia irmorik ez zuten Jainkoaren zerbitzari askorekin nuen harremana. Nik, gauza batzuei buruz kontu handirik gabe hitz egiten nuenez gero, haiek era askotara hartzen zuten (haietako bat oso maite nuen, nire arimak amaigabeko zorra zuelako berarekin eta oso santua zelako; nik biziki sentitzen nuen ez zidala ulertzen ikusirik, eta hark nire probetxua nahi zuen bihotz bihotzez eta Jaunak argi egin diezadala), eta honela nik esaten nuena, diodanez, kontu handirik gabe, apaltasunik eza iruditzen zitzaien.
‎Eta nik esan nion ea zer egin nezakeen honen erremediorako, guztirako nengoela prest eta. Erantzun zidan, ez zela oraingo hau atseden hartzeko unea; presa har nezala etxe hauek egiteko, haietako arimekin hartzen zuelako berak atsedena; eman diezazkidaten guztiak har nintzala, asko baitira Bera zerbitzatzen ez dutenak non zerbitzatu ez dutelako, eta herri txikietan egin ditzadanak honen antzekoak izan daitezela, bestelakoetan egiten dena egiteko desiraz hainbeste merezi izango bailukete; eta saia nendila guztiak prelatuaren agintepean ibil daitezen, eta asko jar nezala gorputzaren mantenua dela-eta barruko bakea ... Nik uste nuen Medinakoan ez nuela inoiz ulertu ezer haren fundazioa idatzi ahal izateko.
‎20 Hemendik ulertu nuen gauzaren batean gure borondatea egitetik datorren kaltea, eta batez ere hain gauza handian gure borondatea egitetik; Jaunagana hain sarri hurreratzen dena, arrazoizkoa da bere duintasunik ezaz konturatzea, eta Harengana hurreratzea ez dadila izan nork bere iritziak eraginda, bestela baizik, hau da, hain Jaun handiagana hurreratzeko falta zaiona, eta asko izan behar nahitaez?, bete dezala Jaunagana aginduta joatearen obedientziak. ...itea, hain ostatu kaskarrean sartzeko haren miseria eta inola ere ez zela duin ikusirik; pertsona batek egiten zuenez, hainbat aldiz kentzen baitzioten komunioa aitor entzule zentzudunek, sarri sarri Jauna hartzen zuelako; hark, alde batetik barru barruan sentitzen bazuen ere, bestetik nahiago zuen Jainkoaren ohorea berea baino, eta Jainkoa goretsi besterik ez zuen egiten, aitor entzulea iratzarri zuelako bera babesteko eta Haren Maiestatea hain ostatu kaskarrean sar ez zedin. Eta pentsakizun horiekin arimako bake handiaz obeditzen zuen, samin samur eta maitekorraz izan arren; dena dela, munduko gauza guztiengatik ere ez litzateke joango agintzen ziotenen aurka.
‎2014an estreinakoz nazioarteko lehiaketa baterako sailkapenean hasi zen, Frantzian 2016an egingo den Europako Kopan jokatzeko lehian. Lehen partidaPortugalgo Algarve hirian jokatu behar izan zuen Gibraltargo taldeak, FIFAren eskakizunenmailako futbol zelairik ez zuelako bere lurralde txikian. Poloniak 0 irabazi zion, eta moduhorretara nabarmen utzi zuen oso gertagaitza zela selekzio berria 2016ko Europako Koparakosailkatzea.
‎Patsy Perroni pugilaren aurkako konbatea, Madison Square Garden aretoan, galdu egin zuen, berriro ere puntuetara, hamar asaltoak zutik aguantatu ondoren eta kontrarioak ezin izan zuelarik euskalduna lurrera bota. New Yorkeko porrot hau izan eta gero, Isidoro Gaztañagak eztabaida oso desatsegina izan zuen behar baino gehiago edateko zuen joera zela kausa eta ez zuelako bere burua zaintzen lehen mundu mailako boxeolari profesional batek egin lukeen moduan. Edatearen kontu horrekin etsaitu egin zen ordura arte laguna izan zuen Ricardo Alis welter sailean Espainiako txapelduna zen boxeolariarekin.
‎Orain berrogei urte, bakoitzak gutasun bat hartzen genuen akaso: baten batek ‘gu’ esaten zuenean, bazekien zertaz ari zen, gu horrek ildo batekin lotzen zuelako bere burua. Nik erabiltzen dudan izenordainaren ‘gutasuna’ bestelakoa da.
2016
‎1990eko hauteskundeetan, ordea, boterea galdu zuten sandinistek.Lau boz boterera itzultzekoHurrengo urtean izendatu zuten alderdiko idazkari nagusi, eta 1996ko hauteskundeetan berriz hautatu zuten alderdiaren presidentegai. Lau aldiz jarraian izan zen FSLNren presidentegaia, 2006ko hauteskundeetan presidentetza berreskuratu zuen arte.2006ko bozen kanpainan, Ortegaren diskurtsoan aldaketa sumatu zuten askok, bakegintzan, elkarrizketan eta adiskidetzean oinarritu zuelako bere mintzaldia. Proposatutako neurrien artean aurkitzen zen ALBA Gure Amerikako Herrientzako Aliantza Bolivartarreko herrialdeekin lankidetza sustatzea.2011ko bozetan ere hautatu zuten presidente Daniel Ortega, eta biharko berriro ere faborito nagusia da.
‎Haurdun ote zegoen Eba? Halaxe zirudien, behintzat, eta ipuinlariaren istorioa entzun ondotik, ea haren hitzek indar berezi bat ote zeukaten bururatzen hasi zitzaion Adani, gogoan ez zuelako berak ere batere elkar harremanik eta gauza horiek ez ohi dira oroitzapenetik galtzen.
‎80ko hamarkadaren hasieran, gorago jaso dugun bezala, Txillardegik adierazi zuen ezen egoera politikoa une hartan zegoen bezala, fronte abertzale posible bakarra HB zela, EAJk ez zuelako bere egitekoa betetzen, hots, eskuin abertzaleari zegokiona fronte abertzalearen barnean, abertzalea ez baizik eta karlista zelako, autonomista eta erregionalista, eta orduan, sozialismoaren aldetik gauzak libreago zeudela eta ezkerrago jo zitekeela EAJ galdua zutenez gero; alabaina, Perestroika aurrera zihoan heinean, eta bereziki SESB desegin zenetik, Ajuria Eneko Ituna, eta bereziki EAJko buru...
‎Alsinarentzat, ordea, film zoragarri baten modukoa zen hura, abentura eta maitasuna elkarrekin lotzen zituen pelikula, eta gainera bere iragana, bere sorrera, bere jatorria eta bere herriaren patua dena batean biltzen zituena, inoiz Hollywoodek sorturiko maisulanik biribilenaren pare. Beharbada horrexegatik zaletu zen txikitatik zinemarekin, eta bere lagunak komedia arrosekin edo Elvis Presley zein James Deanen filmekin txoratu arren, berak nahiago izaten zituen film zaharragoak, bere amaren belaunaldikoak edo, Gary Cooper, Humphrey Bogart, Cary Grant edo William Holden bezalako protagonistak zituztenak, haien antzeko imajinatu nahi izaten zuelako bere aita, eta film haien artean gerrakoak zituen kuttunen, edo gerra eta amodioa nahasten zituztenak, hala nola Afrikako Erregina, Humphrey Bogart eta Catherine Hepburn ekin, edo Noren hil ezkilak?, Gary Cooper eta Ingrid Bergman ekin, azken hau gainera Espainiako Gerra Zibilean gertatzen zena, ez Euskal Herrian baina nahiko hurrean, nahiz eta bere amak ez izan ez Ingrid Bergman ez Catherine Hep... Aitaren itxuraz, berriz, gerrako elorrio eta deskalabruen ondorioz ez zitzaion geratu haren irudi bakar bat ere non bermatu bere oroimina, non oinarritu bere irudimena, zeina, egiazko imajinarik ezean, zinemako izarren laguntzaz hasten baitzen beti hegan, aldian pentsatuz Robin Basoetakoa hartako Errol Flynn alai abenturero baten antzekoa zatekeela, aldian Haizeak eramandako Clark Gable ziniko erromantiko bat, aldian Bai ederra dela bizitza filmeko James Stewart baten moduko gizon zintzo, prestu, herrikoa...
‎Horrela, ez ziolako alamena ematen. Horrela, entretenituta zegoelako gizona... eta burutik kentzen zuelako bere fortuna propioa izateko eta Nofomatik konpainiako akziodun bilakatzeko irrika.
‎Irati aurrean zihoan, kopilotuaren aulkian, han toki handiagoa zuelako bere loditasunerako. Gainera, Helenak kontatu behar zion guztia hobeto entzungo zuen.
‎e) Euskal Herrian protestantismoaren errotze sendoago bat ziurtatzea ondo legoke, noski, ez bakarrik, sekta historiko nafarzalearen jarraitzaileek uste duten bezala, arrazoi politikoengatik, edo hori dela medio euskara hizkuntza ofiziala bihur zitekeelako, baizik eta, batez ere, protestantismoak alfabetzatze programa sakon bat ekarri ohi zuelako berarekin batera, ez zituena hartzen bere baitan gizonezkoak soilik, baizik eta baita emakumezkoak ere. Eta hori funtsezkoa da XVIII. edo XIX. menderako Jane Austen edo Brönte ahizpa euskaldun batzuk izan nahi baditugu, Bizenta Mogel baino ausartagoak, eta idazle hobeak?
‎6 Bestalde, Uribe idazle optimista da, are gauza tristeak kontatzen dituenean ere, eta hala gizakiaren nola gure herriaren, kulturaren eta historiaren bertsio positibo eta amultsu bat eskaintzen saiatzen da, gatazkarik gabea edo, hondarrean, gatazkatik askatua; honetan ez naiz gehiegi luzatuko, Iratxe Retolazak nahiko ondo laburbildu zuelako bere. Idaztankerak, pentsakerak, artikuluan (Berria, XI):
‎Antzezlana berriz ere igo da oholtzara, 1982an Urnietako Buruntza taldeak Xabier Leteren obra hau antzeztu zuelako beraren zuzendaritzapean, orduko hartan garai haietako baldintzetan baina hiru emanaldirekin. Oraingo hau, ordea, emanaldi bakarrekoa izan da Donostian eta beste bat emango da Urnietan, sarrera guztiak aspaldian saldu ziren arren:
‎Eta dena ama batek maite izan zuelako berea ez zen txita bat.
2017
‎Toka aldiz, hobeto edo gaizkiago, errezagoa egiten zaie. Fenomeno hau hala ere ez da mutilen kontua bakarrik elkarrizketatutako neskak ere onartu zuelako berak egun toka egingo lukeela hitanoa erabili balu, noka asko kostatuko zitzaiola hitz egitea:
‎Azaro aldean izan zen. Nahiko seguru zegoen horretaz, azaroan egin zuelako bere taldeak azken partidu ona, harro egoteko modukoa, Rosseti entrenatzaile fitxatu berriaren estreina; eta gogoan zeukan, halaber, zein pozik abiatu zen astelehen hartan kafetegira egunkarian bezperako partiduaren kronika irakurtzeko irrikan, edonoren gustukoa baita jakina dena hitz gozoz berriro entzutea edo irakurtzea.
‎Ez nuen gaizki hartu. Ez nion asko eskatzen, lan zail samarra hartua zuelako bere gain.
‎–Eta negarrez hasi zinenean altxatu, zuregana joan eta besarkada bat emateko desio eroa sentitu nuen eta emango nizun, baldin eta bi emakumeak eta nire ikasleak aurrean izan ez banitu?, jarraitu zuen. ...an lekuz kanpokoa), eskertzen nizkiola bere hitzak errepikatu nion eta harritu ere egiten ninduela bere iritziak, bezperako nire jarreran ez bainuen nik ezer mirestekorik ikusten, alderantziz, lotsatzekoa askoz gehiago, eta kontatu nion nola hitzaldia ematetik bueltan taxizale batekin itzuli nintzen eta hura bai iruditu zitzaidala miresteko modukoa, aditu bat zelako adar kontuetan, askotan aurkitu zuelako bere emaztea auzokoren batekin ohean,, baina ez da horregatik kikiltzen, ez du duintasunik galtzen, nik bezala. Seguru nago ez duela inoren aurrean negarrik egin.
‎Eskuin hegaleko jokatzen zuen beti Sukiak. Ez postu horretan kokatzen zelako, zelai txikia baitzen Zelatakoa horrenbesteko zehaztasunetarako, ezpada postu horretakoa zuelako bere jokalari faboritoa: Reixach, Bartzelona futbol taldean 7 zenbakiarekin jokatu ohi zuena.
‎Esan dezaket nire aitak alde egin zuela bere gurasoek emandako minetik; ahal izan zuen moduan, bederen. Alde batetik, ez zuelako bere aitarekin lan egin. Bestalde, zurekin batera, ama, amamaren arauak apurtu eta gurekin desberdin portatu zelako:
‎Izan zena izan zela zuela urte eta bederatzi hilabete inguruko hura, ustekabean harrapatu zuela onartzeaz gainera, kitzikagarria egin zitzaiola aitortu lioke bere buruari eta, neurri batean, asaldagarria, segurantza gabezia sortzen ziolako, eta Joseba ere borrokan ikusten zuelako bere buruarekin, bien artekoa gabeziak eragindako oreka berri hari ezin egokiturik; Gayakanpadaren ondoren elkarrekin, artean elkar hiru zirela, iragandako aste eta erdi hura pasatuta, behin Kennethek alde eginda, azaleratu zuen Josebak bidenabarrean bezala –ezagutzen zituen Josebak egiten zizkion bidenabarrean haiek–, “Kennethek hiesa dauka. Beno, seropositiboa da”.
‎Joseba mindu egin zen bigarren aldiz Axiri partekatzea kostatzen zitzaiolakoz, Kennethekin ari zenean ez zuelako bera bilatzen, berak egiten zuen moduan. “Beno... hik ere... ”, eta COFLHEEk antolaturiko jardunaldi haietan Kennethen ipurdi errekaren gantz usaina egin zitzaion, gertatu zen garaitik eta lekutik horren urrun.
‎...autotik bidean pilatu zitzaizkion gogoeten eraginez; kostata eman zioten jai, sartutako aparteko ordu guztiak haizatu behar izan zituen, eta azkenera, Miren Akerreta nagusiak eman zion jai, ez zekien nola esan, maite zuelako, edo gustuko zuelako, edo merezi zuelako, hasi zenetik jo eta su lanean aritu zelako, edo, gogoeta josebakorra bazen ere bururatu egin zitzaion autoan, Miren Akerretak susmatu zuelako berari, bera... homosexuala edo zela, edo gizonak gustatzen zitzaizkiola, eta, Josebak iradoki bezala, Miren Akerreta kamioizalea izateak sindikatu berekoak egiten zituelako. Bai, mesfidantza.
2018
‎" Libre dinamikako kideoi ondo etortzen zaigu plazan presentzia izatea. Izan ere, bide batez, herriari gogorarazten diogu oraindik ixteko arriskuan dagoela herriko taberna, Orkatz kultur elkartea, Espainiako Justiziak hala erabaki zuelako bere garaian ezohiko egoera batean. Hori dela eta, bertako langileak edozein momentutan kaleratuak izateko arriskuan bizi gara.
‎Bera, ordea, beti zegoela preso, zuen buruan sartuta. Sarritan, bere ustetan, inork edukitzen zuelako harrapaturik, baina bere bizitzako denbora gehienean, berak ipintzen zuelako bere burua preso; katerik gehienak berak jartzen zizkiolako gainean bere buruari, eta ezin zuelako berriz ezer egin hori horrela izan ez zedin.
‎Istilu garbian zebiltzan emakumearen pentsamenduak, zein gehiagoko borroka zeinek irabazi. Larunbatean umea hil ondoren jarri zen estu eta larri, gatazka zeinen alde izango zen erabaki beharrean ikusi zuelako bere burua. Hil edo biziko kontua gertatzen baitzitzaion erruarena.
‎Eta Edhenen mihiaren eta arnasaren berotasuna behar izan zituen nahastean, baina ez zuen mutila jolasean sartzeko bereganatu. Tinko segitu zuen ezetzean, Elba haserretzea lortuz, alkoholaren aitzakian erdizka utzi zuelako hasitakoa eta porrot egin zuelako bere ahaleginean; ezin izan zuelako ordukoan, harako gustuko zererako irabazi aldamenean zuena. Muturretan emateko, mutilak hasitakoa bere kabuz amaitu nahian, atzamarrarekin hasi zen arrosa inarrosten astin astin ipiniz; baina mutilak, horretarako lotsarik ez zuen, bere aurrean zutik astindu zuen baita ere gogotik berea, sano harrotuz.
‎Surveiller et punir en [Zainketa eta zigorra] Foucaultek auzitan jartzen du barneratzearen inguruko terminologia, gaizkileak menderatu eta subjektibatzen dituen diziplina erregimenaren alde diharduelakoan. Sexualitatearen historia n adieraziak zituen bere eragozpenak psikoanalisiak sexuaren «barruko» egian sinesten zuelako bere ustetan, baina bere kriminologiaren historian Foucaultek beste arrazoi batzuengatik egiten dio kritika barneratzearen doktrinari. Nolabait esan liteke Zainketa eta zigorra n Foucaultek berridazten duela Nietzschek Moralaren genealogia n azaldutako barneratzearen doktrina, baina inskripzioaren eredura ekarrita.
‎Hegazkinean sartu zirenean tristura moduko batek astindu zuen. Gainera, irakasleak haserre zituen, behar zen orduan eta lekuan ez zelako agertu, aireportura bakarrik joan zelako eta inork ez zuelako bere berririk. Gurasoekin hitz egingo zutela esan zioten, bere jarrera ez zela batere zuzena izan eta neurriak hartuko zituztela.
‎Diziplina zen desadostasunerako beste zio bat. Aitak lanerako baino ez zuen diziplina, eta amari kasu egiteko, baina ez zen gai neba ahizpen artean diziplina ezartzeko, eta ama sutan jartzen zen lantzean behin, gaiztoarena egin behar zuelako berak, nor bere tokian jarriz. Hala ere, liskarrak ez ziren inoiz oso handiak izaten, batez ere amak arrazoia zeukalako eta aitari onartzea besterik geratzen ez zitzaiolako gehienetan.
‎Gure ateak parez pare zeudenez, eta adin bertsua genuenez, elkarrekin hazi gintuzten ia; Idoia ere Marcosen, Isabelitaren nebaren ikasturtekoa zen. Ordu asko ematen genituen haien etxean, txikitan; haiek ere bai gurean, baina gutxiago, gure aitak isiltasuna behar omen zuelako bere ikerketetarako, eta ez zituelako bizilagunak sobera maite. Tira, gure aitak ez zuen inor sekula sobera maite izan, hori hala da.
‎Legala izan edo dena delakoa izan, ez nion militante taxurik hartzen mutil hari. Beharbada xamurtasuna transmititzen zuelako bere begiradak; eta hori gauza harrigarria zen, egunkarietan argitaratutako argazkia nortasun agirikoa edo polizia iturrietatik lortua zela kontuan hartuta. Gauza harrigarria, gainera, ezizenik aipatu ez ziotelako.
‎Aitak amaren esanetara makurrarazi ninduenetik haizatuta zebilen, eta sarkasmoz egin zuen barre, etxera hots egin zuenak fisika irakaslea zela esanez aurkeztu omen zuelako bere burua. Zakar jarraitu zuen:
‎“Bakarrik hil zen Torreviejan, tristuraz akabatu zen”. “Denok batera hil genuen, baztertu genuelako hil zen, tribuak kanporatu egin zuelako bere altzotik”. Mitoa da hori:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 96 (0,63)
ukan 38 (0,25)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia