Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2006
‎Beste begi batzuk dira. Tila prestatzen hasi da, bart ere ezin izan zuela lo egin esan ondoren. Arraroa egin zaio Nereari izeko kexatzen entzutea.
2012
‎Emaztea lotara igo zenean, berak ez zuela logurarik esan eta kanpora atera zen. Coca cola lata bat hartu eta kanpoan zuten mahaian eseri zen, bazekien ohera joanda ezin izango zuela lorik egin.
‎Lalande Birani ezinezkoa zitzaion eraztuna atzamarrean zuela lo egitea, eta normalean hura apaltxo batean utzita sartzen zen ohean. Aldian behin, ordea, ahaztu, eta lotan zegoela kentzen zuen, eta maindire artean galdu, edo gelako zoruan.
2013
‎Nire aitak irakurtzen zidan indio eta bakeroen ipuin batean ikusita nituen oihal etxolen modukoak ziren, baina askoz handiagoak. Neska bati entzun nion kexu zela, bera ez zela ijitoa eta han ez zuela lo egin nahi. Kanpamendu erraldoi bat zen, izugarria.
‎Egia guztia ere ez zen hura. Zehatzago esan luke, agian, ez zuela lorik egin gura. Sofia ezagutu gura zuela.
‎Lo egiteko jarrera eroso baten bila sumatu nuen eserlekuan mugitzen, baina banekien ez zuela lo egiteko asmorik, aitari buruz pentsatzen eman nahiko zuela tarte bat, eta bakean utzi nuen. Isilik egin zuen tarte luzea, behean, lainoen artetik bistaratzen ziren mendi malkar eta ibarrei leihatilatik begira, baina arretarik jarri gabe, eta kolpetik ahots apalez hasi zen hizketan, hatz erakuslean zeraman eraztunari itzuliak ematen zizkion bitartean, niri begiratu gabe.
2014
‎Xabik ezetz esan zion, ezin zuela lorik egin, zakurraren negarrak ailegatzen zitzaizkiola, edo ailegatu uste zitzaizkiola, zeina okerragoa baitzen, hobe baitzen zinez entzutea etengabe zalantzan egotea baino, isiltasunean haztamuka, erne, zain.
‎Jesarri egin zen, aurrera begira jarri, begirada galduta, baina hamar segundo baino lehenago jo zion deskargak, jesarrita orain beraz, izkina batean, izterrak erre zizkion, salto batean zutundu zen. Adarjotzea ere iruditu zitzaion, orain ez ziotelako loa galarazi behar, jesarrita zegoela jo zioten, bazekiten jarrera horretan ez zuela lo egingo.
2015
‎Emaztea esna zegoen, arnasa entzuten zion eta noizean behin eztula ere bai. Ez zuela lorik egingo pentsatu zuen Otazuak, baina ez zen horrela izan.
‎Arrastirietan ageri ohi zen Arruaren erditik lankideez eta miresleez inguraturik. Ordu haietan gertatu bide zen zirtoarena, irakasle ilustre batek erran baitzion bost orduz baizik ez zuela lo egiten eta On Migelek zortzi omen. On Migelek segidan:
2017
‎Bezperan aipatuak zizkidan oraino... Ez zuela lorik egiten ahal. Emazte bat zela medio.
‎Gauez, madame Zilensky bere hamabigarren sinfoniarekin aritzen zen. Ematen zuen inoiz ez zuela lorik egiten; berdin zen zer ordutan begiratzen zuen Mr Brookek bere salako leihotik, madame Zilenskyren estudioko argia piztuta egoten zen beti. Ez, Mr Brooki ez zitzaizkion halako zalantzak sortu arrazoi profesionalengatik.
2019
‎Nekatua, arras nekatua, bere buruarekin haserre ohatzean sartu zen; irratia biztu zuen, bazekien ez zuela lorik eginen, itzuli eta itzuli mandiria lepoan korapilaturik, lomoker eta izerditan, goizeko zortzietan aditu zuen albistea: Ondarretako Mikelete etorbidean duela hamar
‎Ehizako eskopetaren kanoia antezko txaleko gorriminaren gainean jarri ziotenean (haur ia bizargabe, begi urdin urdin eta apaiz ikasten ari direnen aurpegi zurbila zuen batek jarri baitzion) uste izan zuen (ez zion inoiz uste izateari laga, ezinezko baitzeritzon hari) hura ametsa besterik ez zela. Gau hartan bazekien ez zuela lorik egingo, argia piztuta utzi zuen, Kropotkinen Ogiaren konkista irakurri zuen," Ohituta gaudenez aurrekoengandik jasotako aurreiritziengatik, heziketa eta instrukzio zeharo faltsuengatik, alderdi guztietan gobernua, legedia eta magistratura besterik ez ikusten...", eta haur aurpegia zintzilik zen jada iluntasunean, sabai gorenetik bat batean eta isilpean jaitsia balitz bezala.... Eskaiola pintatuzko aingeru irudia, hegalik gabea ordea, eta zutik.
‎Ile luzea zeukan, ia gerrirainokoa, gaztaina argia. Zurztasuna iradokitzen zizun, ez zenekien arren ia ez zuela lorik egiten, baten bat behar zuela beti alboan, fobiak zituela, nerbioek erabiltzen zutela, iparrorratz faltsua zuela irudimena. Bezperan, belaontzian afaritan, burua arrimatu zuen zure besora, keinu horrekin zuganako atxikimendua agertuz.
2020
‎Biurrarenaren hasierako arazo nagusia izan zen ezin zuela lorik egin: " Dialisia egiteko hodia azpian hartzen badut gorputzarekin, ez du bere lana egiten.
‎Nirekin hitz egin nahi zuen. Ziortza eta gurasoak lanean zirela aprobetxatu nahi zuela, nirekin gaizki ulertze negargarri hura argitu behar zuela, ez zuela lorik egin, hanka sartze hori barkatu behar niola, ezin niola berari egotzi urteetan pilatutako irain guztien karga, ez zela bidezkoa. Hitz egin behar genuela.
‎Ainhoari berari laguntza behar zuela esan zion, profesional baten laguntza. Ez zuela lo egiten eta orduak Interneteko istorio arraroetan sartuta ematen zituela. Benetan kezkatuta zegoen Ane.
‎Orain badakin, telefonoz bada ere, haren beharra badunala; haren ahots eztia entzun gura hark din, ordea, aitortu hire dei hori gabe ezin zuela lo egin. Tarteka hik huen deitzen haren gogoko minkorra agor zedin.
‎“Pero no me hable del proletariado, porque ser pobre y maricón es peor”. Pixkanaka jarioa eten eta, gehiago entzun nahi bazizkion ere, magalean zuela lo egin zezan utzi zion.
2021
‎Luzioren betzuloei begira dago Santi. Ez zuela lorik egiten kontatu zion. Ez duela lorik egiten.
‎Hiriko iruditeria herrikoiarentzat zera geratu zen, aitaita ez zela niregandik bereizi, ez zuela jan, ez zuela lorik egin, urik ere ez zuela edan eta sendagileek aise ulertu zutela gizon hark sustraiak bota zituela eta inork ez zuela ziutik aterako hankaz aurrera ez bazen.
2022
‎Garraiobide batetik bestera orduak egin zituzten zain, eta Poloniara igarotzerako hiru egun beteak zituzten etxetik kanpo. «Lo egin gabe», zehaztu du Ulyak; amak erantsi du berak lortu zuela lo egitea, tren batean, zutik eta hormaren kontra jarrita. Barrez oroitu dute une hori, baina Polinak erakutsi duen bideoan ez da halakorik sumatzen:
‎Aurkezpenaren biharamunean esan zidan ez zuela lorik egin, oso pozik zegoela eta niri jakinarazi nahi zidala. Izan ere, liburuaren aurkezpenean Mirenek berak ere hitz egin zuen, eta harekin ibilitako kooperanteek omenaldi bat egin zioten.
‎Gauean bereziki astuna egin zitzaidan sentimendu hura. Anaiaren logelaren ondoko gelan prestatu zidaten ohea, eta handik entzun nezakeen ez zuela lorik egiten, altxatu eta arakatzez beteriko platera zegoen tokira joaten zelako, aldiro ale bat hartzera. Buruari bueltaka ibili nintzen:
2023
‎Esaten zion aurreko egunean utzi zuela Esmalkalda eta hiru egunen ondoezik izan zela. Ezin izan zuela lorik egin, jan edo edan. Hilobian egongo zela Jainkoak lagundu izan ez balio.
‎Bi eguzki egunen ostean, eguraldi txarra etorri zela, baina Elbako urak jaitsi zirela. Luterok ondo egin zuela haiekin ez joatean; gauean ez zuela lorik egin, besoko giharretan mina zuelako. Katalina arrastaka ibiltzen zela, aulki eta mahai artean, lau hankan.
‎1884ko irailaren amaieran (380) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion neguan hainbat marrazki egin eta London News era bidali behar zituela, Graphic baino hobea zela eta; ezin zuela jan eta ezin zuela lo egin eta horrek ahuldu egiten zuela; bera barrikadaren alde batean zegoela eta Theo bestean; jende gazteak ez zuela bera atsegin, baina ez zitzaiola axola; 48ko belaunaldia nahiago zuela 84koan baino; baina, 48ko belaunalditik, Michelet eta Barbizongo pintore nekazariak zituela gogoko, ez Guizot en antzekoak; laidogarria zela Theok adierazi nahi zuena, hots, Goupil eta Konpainia espezialistak ...
‎Grazia egin zidan, halako batean esnaturik, ez zuela lorik egin esan zidanean. Ez nion aurka egin.
‎Komun publiko bat topatu genuen, eta bertan garbitu bat hartu eta gero Anderrek eta biok eliza batean lo egitea erabaki genuen. Jonek, elizan ez zuela lorik egingo esan, eta kanpoko berdegune batean geratzea erabaki zuen. Lo geundela, Anderrek norbait zegoela esan zidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia