Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 157

2002
‎Ondorengo tragoak errejimen estuan ez daudenek egin dituzte, eta denek zerabilten buruan etxe hau salbatu duen milimetro horrek berak kondenatuko zuela besteren bat. Bizia beti ying eta yang.
‎Ez nekien nondarra zen, ez nion izenik ezagutzen, ez nekien Kazetaritza Eskolan ikasten zuela beste deus. Harekin gurutza  tzeko egokieren bila hasi nintzen altzari garraioan ikusi nuenetik.
2003
‎Elkarrizketaren bukaera ekarri zuten azken hitz horiekin, Oya k erakutsi zuen ez zuela sekulan egoera onartuko, eta berdin zitzaiola bere amari min egin bazion. Bere burasoek, berek erakutsi zioten norbaitek pertsona bat jotzen bazuen, honek oraindik azkarrago jo behar zuela bestearen kalmarazteko.
‎Ez inurriak bereziki estimatzen zituelako. Kontua da nabarmendu egin nahi zuela beste libelulen artean. Urdina zelako.
‎Pena dela bera bezalako gizonak azken aukera galtzea. Eta akaso haren besoetan aurkituko zuela beste inon aurkitzen ez dena. Haren begi gazteetan kausituko, ilunpean ibiltzeko adina poz eta adore.
2005
‎Manuel Urrestik ospe handia lortu zuen sukaldari moduan; horrek eta Nafarroako lautada aldetik ekarritako emazte isil eta ederrak haietaz etengabe hitz egitea zekarren. Oso komentatua izan zen arazoz betetako haurdunaldi baten ondoren emazteak ezin izango zuela beste seme alabarik mundura ekarri, baita Mateoren garai ilunak ere, baina herriko jendearen aurrean glamour guztia kendu ziena Manuel Urrestiren auto istripua izan zen eta haren ondorioz gurpildun aulki batean igaro zituen urteak. Diru aldetik ere ez ziren garai onak izango emaztearentzat, baina bera beti bezain duin agertu zen kalea zapaltzen zuen bakoitzean, bere irribarre neurtuarekin egunonak itzultzen.
‎Bere egoera neronek baino ez nuen ezagutzen, baina ziurtzat nuen ez zuela beste inora alde egiteko gogo handiegirik, beti izango zuen deskubritua izateko arriskua eta horrek deseroso sentiaraziko zuen. Beti izango zen bere benetako izen abizenak emateko beldur, eta faltsuak ematekotan beldur handiagoa izango zuen, antzemango ote zioten.
‎Koipetik, koipetan itotzetik salbatu ninduela, garbitu, eta aireratu, hegan libre egin nezan. Eta hori bera egin zuela beste haurrekin ere, gutxi asko. Haren ahotsaren oihartzunak, ziur, luze iraungo zuela berarekin ikasi zuten guztien belarrietan, maistra eztiaren ipuinak entzun zituztenen gogoan.
‎Esan nion eskolara jaistean nabarmen geratuko zela azkenean. Albertok adierazi zidan bi egun besterik ez zirela falta Eguberrietako oporretarako, eta hitz egin zuela beste maistrarekin, Adelaren eskolez ardura zedin.
2006
‎Gainera, eta hau da okerrena, bakoitza bere kabuz eta bere indar soilez kantagintzan ibili behar horrek ondorio txar bat zekarren: ez zuela besteengan laguntza haundirik aurkitzen. Batek izan zitzakeen ahots ederra eta kanturako xarma, baina konposizio arloan eskas ibili zitekeen; edo, bestalde, doinu polit bat konposatu ondoren gerta zekiokeen musika hori instrumentuz hornitzeko inolako aukerarik ez izatea.
‎Infernuko piztia zen. Philippek erran zidan jende ausarta behar zuela beste ekintza baterako. Parisko judu aberats bat izanen zen biktima.
‎Baina hogei urte zituela hil zitzaion aita, eta dirutza handiaren jabe geratu zen –politikaz gain Ameriketako lurretatik etorritako ondasunekin ere negozioak egiten baitzituen baroi jaunak– Oinordeko aberats, Parisera itzuli zen Jean Baptiste, buruan ideia bat zuela beste guztien gainetik, ideia bat gorde ezinik eta irakin beharrean: erlijioaren indarra baztertzea.
‎[...] hau da, gutxi batzuengana ailegatuko zela mezua, baina gehiengoa" euskara euskara euskara" mezuaren aurrean ez zela inplikatuko eta, are okerrago, kontrako efektua lortzeko arriskua ere indar genezakeela horrela. Beste modu batera esateko, hizkuntzaren gorabeherekin sentsibilizatuta zeudenengana ailegatuko ginela berriro ere baina albo batean geratuko zitzaizkigula hain sentsibilizatuta ez zeudenak —ustez, gehienak— Bi hitzetan laburtzeko, arriskuak aurreikusi genituen, eta erabaki genuen merezi zuela beste ahalegin bat egitea.
2007
‎Gure artean Humboldt eta euskara aipatzen denean, ia beti haren prognosi zori dohatsuz okerra gogoratzen da, euskara laster galduko zela, ez omen zuela beste ehun urte iraungo. Eta, bitxiro, arrazoia inoiz ez da aipatzen (berak erabiltzen du «euskararen pertsegizioa» berba), Humboldt-ek euskararen heriotza natural batean edo pentsatu izan balu bezala, hura bidaia egunkari eta idazkietan errepikatua dagoen arren:
2008
‎Horietako bat bera ere agertu ez zela ikusita, Olasagarre harrituta agertu zen, eta bere gonbidapenari ezetz esateko posta elektronikoz bidali zizkioten erantzunak irakurri zituen: gaiarekiko interesik ez zutela adierazi zuten batzuek, Donostiara joateko gogorik ez zuela beste batek («ez zait bidaiatzea gustatzen», zioen ironiaz), euskal gatazkarekin zerikusirik duen ezer jakin nahi ez duela ere aipatu zuen beste batek, «nik nahikoa lan dut egunero bizkartzaina eraman behar izatearekin», zioen. Lau gonbidatuetariko bat bera ere agertu ez zela ikusita, harrituta eta atsekabetuta agertu ziren Juanjo Olasagarre eta Inazio Mujika.
2009
‎–Hala izanik ere (eta hori asko suposatzea da), nola dakizu Anak ez zuela beste kontu bat idatzi orri horretan. Beste hitzorduren bat, adibidez.
‎Zurrupada luzeago batez adierazi zuen ez zuela beste ezer eransteko gogorik. Beste gonbidatuak ere beren edabeei lotu zitzaizkien, ezer esan gabe, jatekorik ez zegoelako kexatu gabe.
‎Eta bere bidearen hurrengo geltokia Nikaragua zela. Hara joateko asmoa zuela beste proiektu batekin. Ezin zutela kontaktua galdu esan zion orduan Rikardok, minduta, eta Mariak:
‎Amaiezina da idatzi zituen zutabeen zerrenda, baina printzipioen deklarazio bat den Sueño con Jamaica da, akaso, ezagunenetakoa askorentzat. Bertan aitortu zuen amets egiten zuela Jamaikarekin, amets egiten zuela beste mundu batekin.
‎Baietz, beste marianito bati baietz. Aspaldian ikusten ez nuen laguna topatu berri nuela aspaldi honetan beti eramaten duen zapi loratuarekin, eta topaketa horrek merezi zuela beste mariano bat, nahiz eta burua ez nuen oso fresko, parrandak egin zuelako bere zera. Baina baietz, beste bat, zergatik ez.
‎Eta, bide batez, bertsolaritzaren arrakastarena. Entzuleek, bertsolaria desjabetzearen premiak hartuta, bertso bakoitzaren azken puntua aurreratzen dute beste diziplinetan iraingarria izanen zena, sinesgarriaren mugak oro hausteraino batek berea amaitzeko zera bota du, bihar joan ahal gara afaltzera, eta azken hitza esan aurretik pabiloiko denek bazekiten, nik izan ezik, ozenki jakin ere, afaltzera gonbidatu nahi zuela bestea, eta ez, zer dakit nik, bazkaltzera, paseatzera edo zinemara. Susmatzen hasi naiz ez ote diren hau dena bluetooth bidez jasotzen ari.
2010
‎Gure artean nahiko berria zen jarrera hori. Atxagak garbi ikusi zuen literaturatik biziko bazen ez zuela beste biderik, Etiopia bezalako liburuekin berak behin esan zuen bezala ez zihoala inora. Guk ez genuen inora joan nahi, eta gaizki iruditzen zitzaigun gure liburuak promozionatzea, sinatzera joatea eta abar.
‎Esaldi horrekin laburbiltzen du Zarauzko Arte eta Historia Museoaren zuzendari Juanjo Aranburuk Malla Arriko zamalekuaren historia. Bere horretan hartuta, esaldiak gogorregia dirudi agian; baina datuei begiratuz gero agerian geratzen da Malla Arriko zamalekuak ez zuela beste batzuek adinako garrantzirik izan. Hala ere, bazituen berezitasunak, eta, horregatik, zaharberritzen ari dira orain.
‎Areago, ordurako ideia hobe bati bueltaka zebilen. Izan ere, konturatu zen funtzio polinomikoak kalkulatzen zituen makina batek gai izan behar zuela beste edozein kalkulu egiteko ere. Birdiseinatu egin behar zuen makina hura, haren mekanismoak zenbait modutan erabiltzeko aukera egon zedin.
‎Ondo konturatzen zen gizonei gustuko zitzaiela eta beste gehienei eskaintzen ez zizkieten atentzio eta begiradak zuzentzen zizkiotela baina honetaz ez zela inoiz baliatu ez lanean, ez eta bestelako harremanetan ere. Fideltasuna beretzako ez zen hitz hutsa eta zin egiten zion moztu zutenetik ere halaxe jarraitu zuela, alegia, ez zuela beste gizon batekin harremanik izan. Noizbait hautsi zuela esanez bukatu zuenean, Mario ia bere onetik atera zen bere burua egoera horretan imajinatuz.
‎Sendatu bitartean irakurritako liburuez hizketan aritu zen denbora guztian, niri tarterik utzi gabe: tontor bat zeukala gelako mesanotxean, baina Herman Hesseren nobelak eskuan hartu zituenez gero ezin zuela beste ezer irakurri. " Zergatik dago nigandik urruti zoriontsu izateko behar dudan guzti guztia?", errezitatu zuen.
‎" Bere poltsan daukan Guernica jatetxeko postalaren zatia bat dator nik daukadanarekin". Egoerak ez zuela beste sinbolorik behar esan nion neure buruari, ahaztu egin behar nuela gainerako guztia.
‎Ohea egiterakoan izarekin borrokan aritzen zen. Nahiko nabarmena zen ez zuela besteren oheak egitea maite. Freden besoen indarrak egiten zuen lanbide horretarako egoki, denbora gutxiren buruan, tamalez, jakin nuenez.
2011
‎Joan den urtean zendu zen, denongandik urrun, ondoan ama baino ez zuela; ez zuela beste familiartekorik esaten zuen, eta bere aldekoekin ere, berak baino harreman handiagoa izan zuen kasik amak. Haren temak nahiago izan zituen erbestearen ezlekua eta bakardadea, bere herriak opa zion leku eza baino.
‎Niretzat garrantzitsua izanik ere, ez zen gertakari hori luzapena eskatzeko erabili nuen arrazoi nagusia, idazle gisa bidea egiten hasteko antolatu nahi nuen bizimodu berria baizik. Dante Allighierik Beatrice hil eta berehala ez zuela beste emakumerik maitatuko erabaki zuen, eta maite hilaren omenez idatzi zuen Vita nuova. Geroztik idazle batek baino gehiagok erabili dute izenburu hori bizimodu aldaketa iragartzeko.
‎Estatuak bere akatsa ikusi eta aitortu behar du: orain arte biolentziaz, hau da militarki, akabatu nahi zuela Bestea, errepresioaren bidez. Hori ezinezkoa da, Besteak ere bere justiziaren zati bat daukalako. Euskal Herriaren aldetik ere onartu behar da armen biolentzia ez dela bidea, biolentzia erabiltzen duenak bestearen biolentzia justifikatzen duelako, biolentzia ezintasunaren hitza delako.
‎Era berean, bereizgarri misantropoak eta eskizoideak eskuratu zituen. Schopenhauer-ek dio nerabezarotik intuitu zuela beste guztiak kanpoko ondasunen atzetik ibili arren, berak ez zituela imitatu behar, ondasun haiek guztiak baino zerbait baliotsuagoa gordetzen baitzuen bere barnean (Schopenhauer, 2009).
‎Ez nuke esango gure herria zubi baten inguruan batzuetan bai besteetan ez batzen diren bi herrik osatzen dutela. Atxagak, orduko hartan, esplikatu nahi zuen euskal jendeak kontzientzia hartu beharra zeukala euskal gizartearen zati bat baino ez zela, eta jakin behar zuela beste muturrean dagoen komunitatearekin batera bizitzen. Pentsatzen dut gaur egun ere gauza bera sinatuko lukeela.
‎– Desagerpenaren zergatia diagu lehenengo, gero nola gauzatu zen; nora, zertara eta zein izenekin joan zen; hire gurasoen banaketak zerikusirik izan ote zuen. Argi zirudik, berak prestatutako heriotza izan zela, eta, horrenbestez, planifikatua zuela beste nonbaiten beste norbait izatea.
2012
‎–Bada, Ingok kontatu zidan bere lagun batek Sylvie ikusi zuela beste gizon baten eskutik Oppelnerstraßeko ezkaratz batean sartzen. Eta, dirudienez, behin baino gehiagotan gertatu da hori.
‎Horren harrituta eta liluratuta geratu ziren, gero esan zigutenaren arabera, ezen berriro ontzira itzultzea erabaki baitzuten, gizon guztiak hilik zeudela eta txalupak azpia zulatua zuela besteei jakinarazteko. Horrenbestez, berehala txalupa berriz itsasoratu, eta denak barruan sartu ziren.
‎Lore eskaintzaren ostean, Iñaki Arriolak hartu du hitza. Lehenik gogora ekarri du Isaias Carrascoren irudia eta Arrasaten zinegotzi moduan egindako lana goraipatu du, esanaz mehatxupean ere tinko lan egin zuela beste askok eta askok bezala bere herriaren alde.
‎Omen, entzuna dugu, kanpoan direnek ez dute zer erranik barnean direnen hautuez, eta klandestinoen aferetan sudurra sartzea itsusi bezain alferra da161 Nire ustez, jarrera hori kritikarik ez onartzeko eta erantzukizunei ihes egiteko modu bat baizik ez da. Estalinismoaren denboran ere zera aldarrikatzen zen, inork ez zuela beste alderdi komunisten barne auzietan sartzeko eskubiderik: han bai erraza zela, besteek ez zuten zer erran eta Moskuko erdiguneak askatasun osoa zeukan arduradunak eta politikak inposatzeko.
2013
‎Egia da Pa negre filmarekin hartua zuela beste bide bat Agusti Villaronga zuzendariak. Bide, nahi baduzue, arrakastatsuago bat, hainbat eta hainbat sarirekin, publikoaren aitorpen zabalagoarekin, baina, era berean, bide ohikoago bat, aurretik egin zituen pelikulen?
‎Gerora ulertu nuen egoera hartan nire izebak ezin zuela beste haur bat etxean eduki, zukeen beste batentzat janaria lortu. Eta, azken finean, hura izan zela Ingalaterran ni gelditzeko arrazoi nagusia.
‎Elizabethek ikusi zuen ez zuela beste erantzunik jasoko, eta, geldiune labur baten ondoren, hauxe gaineratu zuen:
‎Elizabeth irrikatan zegoen ohartarazteko Bingley jauna guztiz adiskide maitagarria izan zela; hain menderaerraza, haren balioak ez baitzuen mugarik, ez horixe; baina gogoari eutsi zion. Gogoratu zuen Darcy jaunak artean ere ikasi beharra zuela besteren barrea eramaten, eta goiztxoegi zela hasteko. Etxera iritsi arte Darcy jaunak Bingley zenbat poztuko zen komentatuz jarraitu zuen hizketan, eta lagunaren zorionari berea bakarrik nagusituko zitzaiola esanez, jakina.
2014
‎Ziklo krosa nire ogibidea izan da, baina ilusioa eta motibazioa beti gainezka izan ditut. Aurtengo denboraldirako ere beti lez entrenatu dut eta zaindu naiz, baina igartzen nuen buruak ez zuela beste urte batzuetan bezala funtzionatzen. Lasterketei aurre egiterako orduan ere ez dut betiko irrika hori igarri.
‎1103 Atzerri politikan ere nazionalitateen politika Louis Napoleonek batzuetan ez zuela ulertu, haren aurka jokatu zuela beste batzuetan, ik: MANN, G., Deutsche Geschichte des 19 und 20 Jahrhunderts, Frankfurt 1966, 377
‎–Eman dezagun Oliveirak Ainhoa bahitu zuela beste pertsona edo talde bati emateko edo saltzeko, eten zion Asiainek?. Hemen ez dira oso ohikoak, baina badaude haurrak salerosten dituzten sareak.
‎Gogoratzen du, etxera mandatuak ezin igota zebilen batean, eskaileretan gora egiteko tenk egin ziola Nahiari eta besoa atera ziola. Edota leotardoak atzekoz aurrera jantzita bidali zuela beste behin ikastolara; mototsak egiten zizkionean, berehala erortzen zitzaizkiola. Benetan maite zuen alaba, baina ez zen munduko amarik onena.
‎–Ene bada! Etxejauna protestaka etxea hankaz gora jarri diogulako!?. ikaratu ta, isil isilik joan zela ateraino, eta hantxe deskubritu zuela beste mundutik bidalitako seinale akustikoaren kausantea: erratz bat, sarreran jausita.
‎Lan gehiago eskatzen zuen horri ohartzeak eta nahiago zuten ikusleek sukaldera begiratu. Turistekin egin genuen lana hor zen, oihartzun baikorrak eta biziki pentsatuak ukan nituen ondotik, ostaler seme batek aipatu zidan ere gustatu zitzaiola biziki eta bere bezerogoa begiratzen zuela beste filtro batekin geroztik, bidaiante amorratu batena bere ikasteko beharraz... egina egina zen baina. testua publikatu nuen eta hor antzerkia ikusi ez zuten batzuen ihardukipenen entzutean hasi nintzen pentsatzen antzerki testuak behar zirenez argitaratu. Irudiak edo irakur moldea ez zirelarik emanak kontrasentsu handiak egiten zituzten.
‎Beste idazle bat gerran beraz, Afrikan, Grezian, hiltzeko puntuan ere egon zen. Olgak esan zion bazela liburu horren itzulpen bat errusieraz, baina oso txarra, horregatik egin zuela beste bertsio bat, lagunek irakurtzeko, baina aitarekin apur bat gehiago egoteko ere bai, Irenek Operación Ogro irakurri zuen bezala.
‎Hori zen plana, Francori hori guztia eskatzea. Baina Azaolari iruditu zitzaion Francok ez zuela onartuko, ia ezinezkoa zela onartzea, eta barrundatu zuen ETAk ez zuela beste erremediorik izango, bahitu guztiak hil zituztela, familia osoa. Beste inorekin hitz egin gabe pentsatu zuen hori guztia, bakarrik, baina argi zeukan, bahitu eta gero Francok onartzen ez bazuen, familia osoa hil zuten.
‎Bulegora sartu zen berriro. Pentsatu zuen Lisboakoen lana amaitu behar zuela beste ezer pentsatzen hasi baino lehen, hiru zuzenketa, hiru txikikeria... Obligazioa sinesten zuen oraindik, obedientzia beharbada, Befehl eines Vorgesetzten ist Befehl.
‎Ulertu zuen ez zuela beste erremediorik, sasiak apartatu zituen, hostoak apurtu, baztertu ahal izan zuen guztia, kanpora irten zen. Sastraketatik erdi zorabiatuta atera zen, asunen errea sentitzen zuen, aurpegian, besoetan...
‎Hasieran ez nuen ezagutu, baina orain sentitzen dut ezin zuela beste inor egon.
2015
‎Iñaki beti egongo zela bere kargu, eta horrek diru iturria eskatzen ziola. Lan asko egina zela bere aitak salduko ziola esan zionetik, ez zuela beste enpresarik aurkituko; gainera, bila hasteko indarrik ere ez zitzaion gelditzen. Bera zaharra zen, baina Nagore, Nagore neska gaztea zen, milaka aukera izango zituen enpresa zahar hori baino hobeak, dirua izanda batez ere.
‎Ezkutuagoko beste presiorik ere bazen. ETA eta Zapateroren gobernua zeharkako harremanetan ziren ordurako, Henri Dunant zentroaren eta Powellen bidez, eta Gobernua jakinaren gainean zegoen udal eta foru bozetan ezker abertzalearekin gertatzen zenak eragina izango zuela beste eremu horretan ere. ETAk seinaleak behar zituen, indarkeriarik gabeko jokaleku berrian politika egiteko eragozpenak kenduko zituzten seinaleak.
‎Amorrazioa eman zion lehengo gaueko haren larderia batek. Bankes jaunaren angelu berean begira, pentsatu zuen inongo emakumek ezin zuela beste emakume bat miretsi gizon hark adina; Bankes jaunak bien gainean zabaldutako gerizpea zuten babes. Haren argiari jarraituz, berak ere bere izpi berezia gehitu zuen, bere artean pentsatuz Ramsay andrea zalantzarik gabe pertsonarik zoragarriena zela, liburuaren gainean burua apalduta?; onena, agian; baina, era berean, han ikusten zen forma perfektuaren aldean desberdina zen.
‎Gogoko zuela aitortzera ere heldu zen noizbait eta, pianoa jotzen zuenean, partituratik kanpo ez zuela beste ezer entzun eta ikusten esatera ere bai. Amak Anjelen ahotik jasotako iruzkin hura askotan erabili zuen etxera gonbidatuak deitzen zituenean, Anjeli piezaren bat jotzeko eskatu ondoren, artista guztiak beren mundu propioan bizi direla behin eta berriz errepikatuz, zeinetan inortxok ere ez duen sarbiderik.
‎Bere zerbitzariari zer irabazi gehiago ematearren izango zen, hark lehen bezala lanean jarraitzen baitzuen, haren borondatearekin bat egiten zuela erakusteko. Ez zuela pena handiagorik, ziostan, auzoko batek begia galdu izan balu baino; batzuetan pentsatzen zuela beste begia galtzeak ere ez liokeela saminik emango; horrela, ermita batean jardungo lukeela Jainkoaren zerbitzuan, bestelako betebeharrik gabe. Beti izan zen hau haren bokazioa gotzain izan aurretik, eta noizbehinka esan egiten zidan, eta guztia utzi eta joatekotan zen ia.
‎Izan ere, gauza bera izan arren, eta Hark lurrean egin zezana egingo zuela Jainkoak zeruan eta onartuko zuela jakin arren, haren borondatea eta Aitarena bat zirelako, hainbestekoa zen Jesus onaren apaltasuna, non baimena eskatzea bezala egin nahi izan baitzuen, Aitak maite zuela eta beragan atsegin hartzen zuela bazekielako. Argi ikusten zuen honetan gehiago eskatzen zuela besteetan baino, bazekielako emango zioten heriotzaren, eta jasan zituen lotsari eta irainen berri.
‎San Blas kaleko ‘dnncing" batean gertatu zen. Suertatu zen" Btjuco" bere lekura iritsi zenean bere neska aurkitu zuela beste mahai batean, justu Gaztañaga zegoen horretantxe, eta honek neska besarkatu eta ferekatu egiten zuen.
‎Popularrek Ardanzari emandako erabateko ezezkoak arrazoia eman zien bide berriak urratu behar zirela ziotenei: EAJk674 iniziatibari derrigorrezkoa zuen babesa erakutsi ondoren— argi utzi zuen ez zuela beste bideren bat jorratzeko aukera baztertzen, 675 eta EA zein EBk gehiengo berri baten alde egiteko asmoa adierazi zuten. ELAk eta LABek ere proposamenari jarritako betoa baliatu zuten indar espainolen itxikeria salatzeko eta erabakitzeko eskubidearen aldeko iritzia eta elkarlana indartzeko.676
‎Joan den ortzegun arratsaldeko partida ez da iragartua zen bezala iragan, antolatzaileak aldaketa batzuren egitera bortxatuak izan baitira: Aguirre rekin Bonetbeltche Lazcano ren ordez, honek Palomes ordezkatzen zuela beste ekipan.
2016
‎Lehen lehenik, Jainkoaren gorputza inoiz ez zutelako ikusi, argi bat baizik izan zitekeela behin baino gehiago pentsatu zutelako eta orain, aroz aro ibilitako bidaia luze honen bukaeran argi dibino bat ikustea harrigarri bezain pozgarri zeukaten. Haien ohiko sinestea osorik ezin ukaturik, Jainkoak haiekin bidaia egin zuela besteei esan zien, beti bezala, ezkuturik, eta ibilaldiaren amaieratik hurbil, nolazpait, agertzen zitzaiela, bere izaitearen lekuko. Nahiz eta hameka bidaia egin eta mila aldiz harritu, gezur guzien gainetik sekulan ez zutela haien sinesmena galdu ageri zen, inoiz ez zelako galtzen omen.
‎Ondoren, niri kontatu zidan lanarena eta zerbeza bana edan genuen sukaldean. Ez zuela beste inor ospatzeko iruditu zitzaidan; hala ere, ez nuen ezer esan.
‎Kritika artikulu arruntak egunkarietarako idazten zituen, eta gauza luzeagoak eta sakonagoak aldizkari espezializatuetarako. Oso hasieratik ohartu zen ez zuela literatura sortzeko zaletasunik edo gaitasunik, eta nahiago zuela besteek idatzitako gauzez izkiriatu, betiere oso garbi izan zuen bezala ez zuela unibertsitatean, eta are gutxiago bigarren hezkuntzan, literatura irakatsi nahi.
‎Euskaraz zergatik idazten zuen eskatu zitzaiolarik, Piarres Larzabalek zioen euskarak behar handiagoa zuela besteek baino, beste argudiorik ez zuen azaltzen. Bestalde, ez digu gogoeta berezirik utzi bere literatura lanari buruz, ekintza zuen helburu.
‎Ameztoikoen kasuan ez da holakorik ageri. Auzietan maiz ikusten da agot baten hitzak ez zuela besteena balio, alta akta horretan saltzaile nobleak dira isunez mehatxatuak ez badute izenpetua betetzen. Hor ageri da garai horretan ez dela diferentzia juridikorik agota eta noblearen artean, biak maila berean ezarriak baitira.
‎Pentsa daiteke, Leon X. ematen dituen xehetasunen arabera, arbaso horiek eskumikatuak izan zirela, baita haien ondokoak katoliko bilakatu zirela. Aita Sainduak bere erantzunean hori baieztatzen du, baita zehazten du 100 urtez iraun behar zuela beste giristinoengandik bereizketak, eta agoten izenen zerrendatzeak. Gehitzen du bi kondena horiek amaituak zirela eta elizaren barruan berrintegratu behar zirela eta beste herritarren eskubide berak izan behar zituztela.
‎Hori onartu baldin bazuen erosleak erran nahi du ez zuela beste ahalik bizitegi baten lortzeko Baigorrin. Deia erran dugu bezala ez zen lurrik eskuratzen ahal edo etxe berririk eraikitzen ahal, noblek aldiz eremu zabalak zituzten eskuetan.
2017
‎Hala ere, aldian aldian pasarte oparoak azaleratzen zaizkio hainbat paragrafotan, literatur" eskolako" modu eta moldez idatzirik. Susmoa dut" ezin" zuela beste erara aditzera eman barruan sortzen zitzaion literatur etorria eta arnasa. Irakurleari kutsatu nahiez deskribapenetan hariltzen du, bereziki, modernismotik edan zuen idazkera akademikoa.
‎Lotsari baino beldur handiagoa zion umiliazioari. Bazekien, haserretu edo mindu beharrean, asto hilari ostikoa jotzeko erabiliko zuela Besteak, oso herratsua baitzen. Edozein huts edo hanka sartzerik egin, eta ez zuen aukerarik galtzen.
‎Esaten du Eskritura Santuak Antioko errege gaizto hark, heriotzako orenera zenean, urrikitze handi bat erakutsi zuela, anitz promes eder egin zuela, hainbat ezen baitzirudien bere hitzetan santu bat zela eta santu bat bezala mintzo zela, esaten zuela beste anitz gauzaren artean (2M 9:12):
‎Eta uste zuen Platonek ezen gizon haserrearen eta adimenetik jauziaren erokeriak ez zuela beste diferentziarik, batak gutxiago eta besteak gehiago irautea baizik, zeren haserretuari azkarrago iragaten baitzaio bere haserrea ero eroari bere erotasuna baino. Baina gainerakoan, bata haserre eta bestea ero diren bitartean, hain ongi lot, uzkal eta esteka dezakete bata nola bestea, zeren orduan biak baitira berdin, biak baitira ero.
‎Eta hori esan bezain laster berriro hazka eginez lepo estalian eta hankartean, zutitu eta eskainitako gelarantz abiatu zen. Hurrengo goizean inork ez zuen ikusi gizona eta tabernariak bakarrik esan zuen aurpegia erdi estalia zeramala nahiz eta hego haizea bueltaka zebilen goiz hartan, eta ez zuela beste gau bat gehiago gelditzeko asmorik.
‎Edozein modutara, estudiante garaietako pasadizo luze zentzugabeak kontatu ohi zituen, konfiantza osoz hitz eginez hildako edo joandako irakasleei buruz, eta nori bere izenaz deituz, gehienetan oker. Baina estudiante hasiberri bakarti eta inuzenteek osatutako makina bat belaunaldiren gidari, kontseilari eta laguna izana zen, eta nik uste bere hipokrisia eta trikimailu ziztrin guzti haiekin ere Jainkoaren sudurrarentzat ez zuela beste edozeinek baino kirats okerragoa.
‎Myrarengan bere efektoa egiten ari zela konturatzen nintzen, oihu eta desafio haiek gorabehera. Lenniek Amyren leihoko zirrikitutik txelatan aritzean ez zuela beste asmorik, kuxkuxero bat zela gaisoa, zioen negar muxinka. Zer nahi zuen ondotxo zekiela erantzun zion Amyk eta hobe zuela bere asmo zikinak berriro aurrera eramaten ez saiatzea, bestela igarriko ziola.
‎Eta handik ordu batzutara, oheratzeko unean, berriro oroitu nintzen begi haietaz, eta bururatu zitzaidan aitarena izandako kotxe zaharrak, traktorea ematen zuela beste ezer baino gehiago, gaurkoekin alderatuta. Eta agian ondo legokeela bidean aurkitutako traktore gidaria kontratatzea kotxeaz ardura dadin.
‎Berdin zela. Ezin zuela beste era batean hartu. Berak neska hura maite zuela eta kitto.
‎–Hau erantzun zian: nahiago zuela beste munduan beti berekin eduki, eta emaztea berataz harro egotea, hemen hartaz pixka bat gehiago gozatu arren haren mespretxua jasotzea baino.
‎Argudioaren zorrotzak hitzik gabe utzi zituela iruditu zitzaion Josebari, edo bera behintzat hitzik gabe utzi zuen; izan ere, Txatok sortutako txostenaren ahulezia horixe baitzen: gay identitatea lukeen hori gizonak gustatzearen ezaugarriaz gain ez zuela beste ezerk betetzen; eta hala onartu behar zuen, garun zolan aitortzera ausartzen ez bazen ere, askotxo iruditu zitzaiola itzultzen ari zen unetik bertatik pelukera –ihes egindako femeninoak ardaila eragin zion– ikasi gabeko batek egina izateko.
2018
‎Ondoko egunetan erran zen itxuren arabera segurik bere buruaz beste egin zuela. Familiak ez du haatik hori onartzen eta Fabienne Boulin Burgeat minixtro zenaren alabak bereziki borroka aitzina segitzen du egia jakin nahiz, pentsatzen baitu norbaitek hil zuela beste norbaitek manaturik lan tzar horren egiterat.. Duela hiru urte egundainokotan ikerketa batzu akulatu ziren, akulatzen hasi bederen, eta orai, ikusiz aitzinamendurik batere ez dela, Fabienne Boulin Burgeat deika ari da bazterrak ahal bezenbat harrotuz, beste urratsik badela untsalaz egiteko, zerbait gisaz ez direnak egiten, eta berak ez duela barkatuko urrats horiek ez direno eginak.
‎Edozer egiten hasita zegoela emaztea; bere portakizun zoroarekin jende asko konprometitzen aritu zela, kalte handiak eginez anitzi. Burua galduta ibili zuelarik, ez zuela gelditzeko beste modurik antzeman, ez zuela beste sendabiderik ikusi, laguntza medikua baino besterik. Bizikera bihurri batean sarturik, harreman toxikoak sorrarazten jardun zuela azken aldietan.
‎Argazki hark oroimen asko zekarzkion gogora; batez ere, azala, aurpegitik oinetara musukatzen zion zeukan azal leuntxoaren usain gozoa. Jakin zezala, esan zion tupustean haurrari ozenki, amaren gogoa beti berarekin, bere kutunarekin egongo zela, inoiz ez zuela beste inor, ez zuela nahi beste gerizarik bere alboan. Ez zuela nahi maitasun berririk; berak piztu ziola sua eta, itzali zenez gero, ez zuela gura beste su batek argi egin ziezaion.
‎Ez zekien ondo zeren desioa zeukan benetan, baina, jakina!, halabeharrez egon behar zuela beste zerbait Katinka txikitxoa babestuko zuena. Nolatan geldituko zen hain galanta desanparatuta!
‎Sobera zekiela azkena zetorkiola eta beraren munduko egunak amaitzear zeudelako, mutikotan egin zizkion kalteengatik barkeske zegokiola eta agurtu nahi izan zuela beste mundura joan aurretik, bakez gelditzeko, azaldu zion. Inoiz ez ziola muxurik eman, baina oraingoetan, betirako adioan, lehenengoz eta azkenez, ezpainetan emateko gogoa adierazi zion.
‎Ez zutela ikusi nahi errebelde izan beste aukerarik ez zuela izan heldua izaten ikasteko. Ez zuela beste modurik aurkitu besteen begietara nor izateko lotsabakoa izatea baino. Ez zuela beste biderik libre izateko benetan librea balitz bezala jokatu gabe.
‎Ez zuela beste modurik aurkitu besteen begietara nor izateko lotsabakoa izatea baino. Ez zuela beste biderik libre izateko benetan librea balitz bezala jokatu gabe. Maitatua sentitzen ez den haur batek bihotzean duen bakarra erresumina delako.
‎–Esaiozu Ronnie Alleni estrategia markatzeko, esan zion Alotzek burlaizean Bobili, hau zale sutsua baitzen Athleticena, zeinak une hartan aipatu ingelesa zuen entrenatzaile. Bobilek, bere parrokian, San Mamesen partidua zegoenean, igande arratsaldeko arrosarioa gramofonoan utzi ohi zuen, fede batak ez zuela bestea kentzen eta.
‎Eta, gainera, azken batean, zor zion halako zerbait Mirenek, ezta?; Mirenek berak ez zuen sekula Jon aipatu inongo elkarrizketetan, ondo baino hobeto zekien hori Jonek atera ziren den denak irakurri baitzituen xehe xehe eta zooma handituta, ezinago gertutik jarraitu zuen, birtualki izan arren, zer esan egin erretratatu zuen Mirenek azkenekoz elkar ikusi zutenetik, eta bazekien ez duela sekula ezer kontatu Calle ren erakusketan izan zuten elkarrizketaz, ez eta Jonen dokumentalaz ere, ez eta Jonek kuraia eman zizkion hamaika aldi egutegian markatu gabeez ere; kortoa egitera zerk animatu zuen galdetzen ziotenean kazetariek, eta behin eta berriro galdetu zioten, Mirenek ia beti erantzuten zuen gauza bera: Sixto Rodriguez, bere lagun Noraren ekin ezinbestekoa; baina Jonek bazekien askoz lehenago abiatu zela hura guztia, Mirenek behar izan zuela besteren laguntzarik, besteren adore besarkadarik (besarkada, edo, esku zaplada sendo bizkarrean), nahiz eta gero film laburra bera Mirenek irudikatu eta egin alderik alde, nahiz eta Mirenek igaro orduak han eta hemen irudien bila, nahiz eta Mirenek pasa orduak ordenagailuaren aurrean ondoren, bideoekin lanean, Jonek bazekien egiatan Miren ez zela inoiz iritsi izango iritsi zen tokira Jonek noizb...
‎El Duesoko kartzelan sartu zirenean, Andonik gerra garaiko film espainiar batean zegoela pentsatu zuen. Azken urte hartan bere aita hiru espetxe ezberdinetan bisitatu zuen, baina hark ez zuela beste biekin inongo zerikusirik begitandu zitzaion.
‎Neskaren interpretazioa hain benetakoa zen, non, egozpenaren funtsezko errorea gogoan edukita ere, paper hori ezin hobeto zegokiola pentsatu zuen lagunak, neska bera ere erretxina zelakoan. Festa batean ezagutu zuenean, baina, konturatu zen oso atsegina zela, eta orduantxe gogoratu zen hilabete batzuk lehenago neska xarmangarri baten papera interpretatzen ikusi zuela beste nonbait.
‎El Duesoko kartzelan sartu zirenean, Andonik gerra garaiko film espainiar batean zegoela pentsatu zuen. Azken urte hartan bere aita hiru espetxe ezberdinetan bisitatu zuen, baina hark ez zuela beste biekin inongo zerikusirik begitandu zitzaion.
‎–Kontua da bortxaz lortutako barealdi horrek mirespena sortu zuela beste hainbat herrialdetan. Faxismo berria nagusitua baitzen toki gehienetan.
‎Munichen zeuden gazte haiek irmoki adierazi zuten edozein urratsen aurrebaldintza zela berehala jartzea indarrean euskal autonomia (1936koa), Euskal Herri penintsular osoan. Eta ondotik onartuko zen Espainiako Konstituzioak ez zuela beste erremediorik izanen, hura onartzea baino. Alderdi politiko abertzaleek beste bide bat hartu zuten.
‎Giuliak ez zuen denbora askorik behar izan testuingurua ulertzeko. Gurasoen aurka ager zitekeen, esan ez zela gehiago klase partikularretara joango, ez zuela beste hizkuntza bat ikasi nahi, ez zuela gurasoek agindutakoa gehiago egingo. Baina ez.
‎Berdin izan behar zuela beste negozio batzuetan ere.
2019
‎Kontua da gure amak katu koskortu bat eskaini ziola baserri horretako etxekoandreari. Gauzak errazte aldera, Kale Nagusiko harategi batera eraman batek eta handik hartuko zuela besteak.
‎Uste baino astunagoa zen, eta haizete ikaragarri baten erdian ate bat ixten saiatzea bezalako ahalegina egin behar izan zuen. Eta, orduan, sumatu zuen zerbaitek tira egiten zuela beste aldetik.
‎Pentsatu nuen, ni neu bakarka bizitzen ari nintzen hori, hamar urte joanda ere, besteren batzuek ere biziko zutela nolabait. Arrastoa utzi behar izan zuela beste hainbesterengan, eta, intimitatea gauza ederra bada ere, pentsatu nuen isilegi zegoela Moioren zera hau, goizegi isildu zela behintzat.
‎bera ez da ez frantsesa eta ez garaitua; hegan dabil gainetik. Azkenean, aitortu du ezen berak, Montherlantek, salatzen duen horrek, ez zuela besteek baino gehiago egin garaituak ez izateko; ez zuen onartu ezta ofiziala izatea ere, baina salatzeari berrekin dio berehalaxe, bere buruarengandik oso urrun daraman amorru handi batez. Itxurak egiten ditu nahigabeturik dagoela bere nazka horren kariaz, baina nazka zinezkoagoa dela sentitzeko eta are gehiago pozteko ibiltzen da itxurakerietan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ukan 81 (0,53)
edun 76 (0,50)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia