Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 128

2010
‎Esamesak zioen —Victoriak ekarri zuen kontua taldera— ikaskide batekin ezkondua egon zela, baina andreak abandonatu egin zuela berak arazo politikoa izan zuen aldian, eta hortik zetorkiola bere zurruntasuna eta" zigarroak bata bestearen atzetik erretzeko premia". Baina ni ez nintzen asko fidatzen Victoriaren kontaerez.
‎" Zer gertatu den jakin nahi nikek", esan nion. Ramuntxo mugaren beste aldean zebilela esan zidan berak orduan, alde egin zuela bere amaren hiletara baimenik eskatu gabe, eta larrutik ordainduko zuela traizio hori. Kezka handi bat sortu zitzaidan" traizio" hitza entzutearekin batera:
‎Segurua zen ezagunen batekin egokituko ginela. Are eta seguruagoa ezagun horrek kontua zabalduko zuela bere lagunartean: " Lehengoan Etxeberria ikusi nian beste birekin.
‎" Jantziak, Paula Iztueta"."" Gure Paulina Paula duk, orduan", esan diot, eta amaren iritzia gogoratu dut, zein jostun ona izango zen neska hura. Eta alaba bat bezala maite izan zuela berak. " Harrigarriena zera duk, bere kasuan —esan du Josebak Adrianen hitz egiteko modua parodiatuz— Paulinak gona luzeekin janzten duela jendea.
‎Pentsatu dut lasaiago egongo zela General Sherman zaharra, hiru mila urteren ondoren ez zuela ezerk estutuko, are eta gutxiago euriak. Esango zuela bere zurezko ahoarekin: " Nire gazte garaian beti entzuten nituen eurite izugarri baten kontuak, baina honezkero etsita nago.
‎Virginiarekin ezkondutako marinelak bi urte baino gehiago zeramatzan desagertuta Terranovako itsasoan, eta bera, ostera, zubi ondoko etxean bizi zen. Amak esaten zidan oso gaizki zebilela, eta ez zuela bere senarraren heriotza onartu nahi; horregatik zeukala beltzez edo grisez janzteko tema. " Ezbeharra gertatu eta urtebete pasa zenean soineko koloreduna oparitu nahi izan nion, eta negar batean jarri zitzaidan." Amari begiak bustitzen zitzaizkion kontatzean.
‎Zurbil zegoen. Niri bezala pasatzen zitzaion, sentitu egiten zuela intsektuaren aire eza, haren lekuan ikusten zuela bere burua. Zerbait asmatu beharra zegoela iruditu zitzaidan.
‎Biharamuneko bileraren prozedura ez geneukan jada aldatzerik, hala eta guzti konfiantza izan zezala eskatu nion Irantzuri, augurio ontzat jotzen nuelako bilera egun batez aurreratu izana, gainera oso seguru nengoen Ugartek adeitsu agertu behar zuela berarekiko.
‎Lehenengo liburukia 1684an argitaratu zen eta bertan Euskararen egoera azaldu zuen: izeneko batek eskaturik idatzi zuela bere lana Mikoletak. Eskuizkribua, eskuz esku pasa zen, harik eta Robert Harleyek britaniar museoari eman zion arte.
‎Kristauek baino gehiago sinesten, adoratzen eta ondratzen zuten agian, eta Jesukristoren egitateak eta hitzak ere, arrazoiaren arabera sinetsi ahal eta behar zirenak, kristauek baino gehiago gurtzen zituzten. Laudagarria zela sarrazenoen prestutasuna arrazoiaren bidez froga daitekeen edozer entzuteko eta arakatzeko, idatzi zion Alfonso de Mellak Gaztelako Erregeari, eta halako arrazoibidez konprenitu zuela berak Jainkoa ez dela berez kristauena bakarrik, baizik harengan sinesten duten eta haren mandatuak betetzen dituzten guziena.
‎Neskato xibaroak esandakoa ahaztu balu bezala, ez zuela berak beste amarik ezta beste aitarik behar. Haize Beltza kontent zebilen, artean, harpeko alde batetik bestera, etxea atontzen Ekaitzarentzat.
2011
‎Apo gaizoa han zegoen lau hatzak goiti, erakusten zuela bere sabel handia. Zenbat har, zenbat bare xehe eta bertze marmutxa gaixto ez ote zuen harat bildurik.
‎Badirudi Jon Mirandek ideia zutabe zenbaitetan sustraitu zuela bere pentsamoldea. Lehena, dekadentziarena:
‎Garbi zegoen oso urduri geundela une haietan, eta jendeak edozein tontakeria esaten zuela bere urduritasuna estaltzearren.
‎komunera joan beharra daukat. Altxatu eta komunerako bidea egin zuen geldiro, bazekielako Marcoren begirada izanen zuela bere atzean, bere soinekoaren gainean iltzatuta. Atsegina iruditzen zitzaion kazetaria.
‎Liburuari izena ematen zion neskak lau urte eta erdi baino ez zituela, liburutegiko haur liburu guztiak irakurrita zituen, eta, liburuzainaren aholkuz, heldu askok benetan irakurri gabe irakurri dituztela esaten duten liburu garrantzitsu horietako asko ere irakurri zituen. Isabellak bazekien ezin zuela bere burua Matildarekin konparatu, baina bere senak nolabait esaten zion gaur egun zeukan irakurzaletasuna oso txikia zenean irakurritako liburu hartako Matilda bezalakoa izan nahi izateari zor ziola; halako mimetismo baten eraginez harekin identifikatu baitzen, geroago beste hainbeste pertsonaiarekin, haragizkoak bezala paperezkoekin ere, gertatuko zitzaion gisa berean. Jolas moduko bat iruditzen zitzaion pertsonaien haragian sartzea, haiekin batera gozatu eta sufritzea, eta idazleak erabakitako paturantz lerratuz joatea.
‎Zuzenketa gogaikarri batzuk egin ondoren plazaratuko zion argitaldariak, milaka saltokira banatuko zen eta irakurleengana iritsiko zen azkenik. Bazekien irakurle fidel kopuru polita zuela bere obra berri bakoitzaren zain; haietako batzuek mezu elektronikoak bidaltzen zizkioten, liburuak komentatuz eta lana eskertuz. Haiexek ziren haren obra osatu eta zentzuz betetzen zutenak.
2012
‎Egia kontatzea. Madelaine hura gepardo bat bezala jarri zela, eta gainera haren loroa erotzeko moduan hasi zela deiadarka, eta hala, biak lehian ari zirela, ez zuela bere indarra ondo neurtu, eta nahi gabe hil zuela neska.
‎errazionamendu urteak, janari gutxi, eta abar, baina esan bezala, denontzat parekoa. Ez da esan, ordea, (edo esan baldin bada, ez behar beste) frankismoak jarraitu egin zuela bere suntsipen makinariarekin garaituak izan zirenak are gehiago zapaltzen, txikitzen eta umiliatzen. Errepresio frankista izugarria izan baitzen 1939tik 1942 arte eta hori bideratzen jarraitzeko (gerra garaitik hartua zeukan abiada eta ohitura nahiko) zenbait modu ezberdin eta berri aukeratu zituen.
‎Ukrainan jaio arren bere familia eta bere hizkuntza Poloniakoak ziren, mundu osoa ezagutu zuen eta zazpi itsasoak behin eta berriz ibili zituen, aurrena Frantziako itsasontzietan eta gero Ingalaterrakoetan, kapitain gradua lortu zuen arte. Idazle euskaldun askori gertatutakoa ere suertatu zitzaion Conradi, hau da, ama hizkuntza alde batera utzi eta beste bat aukeratu zuela bere idazlanak egiteko. Conradek, nahiz eta frantsesa ia poloniera bezain ongi ezagutu, azkenean ingelesez idaztea erabaki zuen, honen azken zergatia garbi azaltzeko gauza izan ez bazen ere.
‎Francok irabazi zuen gerra zibila, Barearen iritziz, bereziki Condor Legioak emandako laguntzagatik (ez da ahaztu behar laguntza hori lur, itsaso eta airetik etorri zitzaiola Francori, eta ez soilik airetik askok uste duten bezala). Jakina da Alemaniak ederki asko aprobetxatu zuela bere potentzial osoa Espainian: a) armamentu berria probatu zuen, praktikak egin zituen gero munduko gerran etekinik handiena lortzearren; b) kanpo zorra sortu zuen, gerora Espainiak nola edo hala kitatu ziona; c) berreraiki egin zuen berak lehen suntsitutakoa (Espainia osoan berreraikitze lan asko eta asko alemanen esku geratu ziren).
‎Aitzitik, fortunak begitarte egiten ziola iduri zuenean, bada, Weylerrek bere Zaindaritza Berezia desegin, eta soldaduak beste gudarosteetan banatu zituen; zeren Melenasen iragan gau hartaz berriz oroitu baitzen, dar dar batek ikaratu zuela bera osorik.
‎Haren bila joan ziren, bada, bi zaldizko konpainia eta lau oinezko gudaroste sei kanoirekin, denak jeneral Arolasen erranetara, berau baitzen Weylerren begikoena. Jenerala artilleria eta oinezkoekin ontziz joan zen La Habanatik Punta Gordaraino, berean eraiki zuela bere kanpamendua. Koronel Aldekoa, Rodaseko zalditeriaren buruan, jadanik bertan zegoen jenerala iritsi orduko; Carlos Adalberto ere hantxe zen, errege lantzarien konpainiako kapitan.
‎1270ko Aroan, eta harekin batera beste nafar asko ere ehortzirik gelditu zirela fedegabeak bizi diren desertuko hareen azpian. Baina haietako bakar batek ikusi ez zuenez bere begiez Lope heriotzaren unean, Oriak nahiago izan zion esperantzari eutsi, eta uste zuen noizbait ere itzuliko zela senarra, eta, erregearen banderari jarraikiz alde egin baino lehen egiten zuen bezala, berriz ere Irunberriko ferietara eramanen zuela bere zaldiaren ipurgainean.
‎—Nire errua al da gure gerlariak hedatzearekin Frantzia eta Gaztela koldartu izana, ematen baitu bertan behera utzi dutela Nafarroa inbaditzeko plana? Uste izanen zuten Nafarroako erregeak ez zuela bere esku zegoen guztia eginen inbasioa galarazteko, baina, ikusi duzunez, gutxietsi ninduten beste behin ere.
2013
‎Usainarekin lotutako oroitzapena azaldu zuen Dennisek. Bere amak Packard bat erosi zuela berak sei edo zazpi urte zituenean, eta, etxe aurrean aparkatu ere gabe, buelta bat ematera eraman zuela. Zorionarekin lotzen zuela bere bizitzako momentu hura.
‎Bere amak Packard bat erosi zuela berak sei edo zazpi urte zituenean, eta, etxe aurrean aparkatu ere gabe, buelta bat ematera eraman zuela. Zorionarekin lotzen zuela bere bizitzako momentu hura.
‎Egunkarietako artikulu batzuetan ere aurki zitekeen mesfidantza hura. Barack Obamak ezkutatu egiten zuela bere biografiaren alde bat, zeinek Estatu Batuetako pribilegiatuen artean kokatuko zukeen, eta ez, berak aditzera ematen zuen bezala, mito amerikarraren lerroan: " Hain da ona Estatu Batuetako sistema, non ume beltz behartsu batek presidente izatea lor dezakeen".
‎Hankak luzeak zituen, eta luzeak ziren bere lepoa eta bere zaldi trazuko burua ere; baina gorputz enborra, batez ere bularra, laburra eta hanpatua zuen. Herrian zioten Adrianen amak zerra-makina baten gaineko pisuan pasa zuela bere haurdunaldia, bere ohiko etxea obretan zegoelako, eta zerra-makina hark eragindako bibrazioak hondatu zuela umekia. Baina berak Bartzelonako medikuen bertsioa hobesten zuen:
‎Alde egiterakoan baino hiztunago agertu zen cowboy a, eta aireportuan izandako arazoa azaldu zigun. Kontua zen norbaitek ez bidaiatzea erabaki zuela bere maleta fakturatu ondoren, eta hegazkina ezin zela atera hura deskargatu eta bidaiaria lokalizatu arte.
‎Ez zuen merezi. Gainera, kontua ez zen inork ez zuela berarekin neurtu nahi, ez hori bakarrik; elkarren artean ere ez zuten gazteek borrokarik egin nahi izaten. Beragatik, noski, beldur zirelako denen artean sartu eta ez ote zen zartakoak ematen hasiko.
‎Zurrumurruak zabaldu ziren: fusilamendu pelotoien buru izateko eskaintzen zuela bere burua; kartzeletara joaten zela bere boxeolari entrenamenduak egitera, eta presoak erabiltzen zituela sparringtzat...
‎Kamionetak ere kantatu egin zuen abiatu zenean, edo hori iruditu zitzaidan, karaka moduko bat ateratzen zuela bere motorrak. Alaiki joan zen College Drive eta Sierra kalearen gurutzeraino; ezkerretara jo, eta desagertu egin zen.
‎Agindu hori betetzeko ere aproposa suertatu zen Bodega. Ailegatu orduko, bere agindupeko ontzietako eta lurreko goarnizioko kapitain eta ofizialei esan zien atsekabez hartuko zuela bertakoekiko adiskidetasunik eta harmoniarik handiena erakusten ez zuen edonoren portaera.178
‎Andres de Urdaneta," que es la persona que mas notiçia y speriençia tiene de todas aquellas yslas y es el mejor y mas çierto cosmographo que ay en esta Nueua Spaña". 4 Proposamena egitean, Velascok gogoan izango zuen ziur aski urte batzuk lehenago, hainbeste espedizioren porrota ikusita, Urdanetak aitortu ziona: " itsasontzi bat ez ezik gurdi bat ere" itzularaziko zuela berak Filipinetatik, aukera emanez gero.
‎Hala ez balitz, ondoren ikusi genuke nola jokatu. Edonola ere, argi eta garbi geldi bedi Hostapek ez zuela bere soina inork ikustea edo ukitzea nahi, ezta hil ondoren ere; nahi ez zuen bezala hilerrian lurperatzerik, baina gutxiago oraindik putreek jan zezaten. Hori da denoi askotan aitortu ziguna eta horixe da eta ez besterik ezer Justizia jaunari eta edonori Kokoherrin esanen zaiona.
2014
‎—Hala dio, Aranburuk belarria luzatzen zuela berak Zumalakarregirekin hitz egiten zuen aldiro.
‎Ala Carrasco hark, liberal fama izandakoak, prestatutako zerbait? Hamaika aldiz erakutsia zion esperientziak halabeharrik ez zela; edo, izatekotan ere, oso gutxitan erakusten zuela bere eskua, Jaungoikoak hala erabakitzen zuen aldi bakanetan. Agian infiltratuaren arrastoan zegoen jadanik, nahiz eta —Saldiasek hasperen egin zuen hura pentsatzean— normalean ez ziren gauzak hain errazak izaten.
‎Lacost eta Gran Viako kondea esgrima saio berri bati lotu zitzaizkion ganbaran. Saldiasek pentsatu zuen isiltasuna behar zuela bere hausnarketak egiteko, eta toki bakartiago bat bilatzea deliberatu zuen. Makila bat hartu pausoari laguntzearren, eta herri inguruetara abiatu zen.
‎Antzerkilarien ekimena da behingoan, dantzariak eta are gutxiago bertsolariak ez dira horretan sartu. Bertsolari ezagun batek zioskun Baigorrin, ez zela holako plaza ekintzetan gustuan, ez zuela bere lekua atzematen, 1979an, Mattin hor zela eta plazan botatzen zuelarik lehen bertsoa, besteak eramaten zituela bere gibeletik. Bada hor gogoeta egiteko, tradizio bat zer den, beti entzuten dugularik bertsolaritza denboren sortzetik heldu dela kanbiamenik gabe(" poete rustique"," heritier des troubadours du Moyen Age" orain ere entzuten direnak).
2015
‎Hankak luzeak zituen, eta luzeak ziren bere lepoa eta bere zaldi trazuko burua ere; baina gorputz enborra, batez ere bularra, laburra eta hanpatua zuen. Herrian zioten Adrianen amak zerra makina baten gaineko pisuan pasa zuela bere haurdunaldia, bere ohiko etxea obretan zegoelako, eta zerra-makina hark eragindako bibrazioak hondatu zuela umekia. Baina berak Bartzelonako medikuen bertsioa hobesten zuen:
‎Eta errudun sentitzen zen gezurra esateagatik: basozain bat ikusi zuela berari segika, eta autora itzuli behar izan zuela legez kanpoko bidea utzita. Berez, galdu egin zen elur erori berriak erabat aldatutako munduan, eta ezin izan zituen tranpak aurkitu.
‎Ahaleginak klaustrofobia eragin zion, bai eta arnasa estutu ere. Baina laster ohartu zen hobe zuela bere burua ez behartzea. Ibilera doituz eta argiunetxoak hautatuz ongi egin zezakeen aurrera.
‎" Aspaldi hona bidali zutela esan zidan, zalditeriarekin, eta bere hiru soldadu hil zituen gaitz berak eraman zuela bera ere. Horko horretan dago ehortzita.
‎Hotza, lanbrotsua, haririk gabea. Baina oraindik ere itxaron eginen zuela bere argitaletxeko konfiantzazko poesia irakurle batek iritzia eman ziezaion arte. Egun banaka batzuk geroago bigarren gutuna jaso nuen, hura ere eskuz idatzia.
‎Egunkariek zioten Gaztañagak, euskaldun petoa izanik, uste izan zuela borroka ukabilkadaka argituko zela, berak beti horrela erabakitzen baitzituen iskanbilak, eta denbora izan zuela oraindik ere pare bat ukabilkada emateko tiroak jo zizkion taita haren aurrean zerraldo jausi baino lehen. Onarturik geratzen zen Gaztañagari gehiegitxo gustatzen zitzaiola edatea, parrandazale zela oso eta burgoi samarra, baina onartzen zuten inork inoiz ez zuela berari buruz gaizki hitzik egin. Ezta hiltzaileak, taita Carretak berak ere, honek aitortu baitzuen epaiketa egunean:
‎Iruñeakoan, biharamunean idatzi zion Martin Villari, eta argitu, Batzarreko bere hitzak" gaiztagin" batzuek desitxuratu egin zituztela, eta egotzi zioten aipua ez zuela berak jalgi. Adierazi ere zion, konprenitu egiten zuela zail zeukala nafar politikan.
‎Urmenetak, beste jestu humanitarioan, kuraiatu egin zuen kinka zail hartan. Armadak erantzun zion keinua eskertzeko, eta erran ere zion, harek ongi ezagutzen zuela bera, bazeukala bere pentsatzeko eta ekiteko maneraren berri, eta ez zela fitsik aldatu, ez omen zitzaion erregeari desleiala izan, eta espero zuela dena egiaren argitara aterako zela.
‎" Mugimendu Salbatzaileak eztanda egin eta egun bat edo bi geroago Euzko Alderdi Jeltzaleak Nafarroan deklarazio solemnea egin zuen, jakinaraziz ez zuela bere egiten Gipuzko eta Bizkaiko sekzioek Fronte Popularrarekin hitzartu izan zitzaketen itunak; halaber, arbuiatu egin dituela itunok, eta baztertu, haien ondorio erator litekeen erantzukizun oro.
‎938. Aipatu bezala, ELA argi utzi zuen ez zuela mahai hartan parterik hartuko; hala ere ordezkari bat gorde zioten mahaiaren zuzendaritzan, baina sindikatuak ez zuen inor izendatu. Loiolako elkarrizketa prozesua hasi zenean, Ezker Abertzaleak ulertu zuen Mahaiak amaitu zuela bere lana: zubigile lana zuen eta, dagoenekoz, zubi beharrik ez dagoenez...
‎849. Otsailean datatutako agirian (Gara,) ETAk bere gain hartzen ditu Madrilen militar baten aurka eta Gasteizen" karrera politiko guztia Euskal Herriaren gorroto eta zanpaketaren gainean landu zuen" Fernando Buesaren aurka burututako atentatuak; horrezaz gain, beste hausnarketa eta adierazpenak jasotzen ditu komunikatuak: ...naldia izanez gero Euskal Herriaren alde agindu ziguten" erretzen jarri beharreko okela guztia" hamalau hilabeteotan erakutsitakoa bada, ez dago urrutira joaterik horrelako laguntzarekin";" PNV EAk urte eta erdiz prozesua moteldu, usteltzen utzi eta bere interes partidisten arabera jokatu dute"; Ibarretxe lehendakariari buruz, berriz, ETAk onartzen du" huts egin" zuela bere gobernuaren balorazioa egiterakoan," agortutako marko autonomikotik marko juridiko politiko berri baterako kudeakuntza egiteko egokitzat" jo zuenean," kudeatzaile fina" izan baita, baina ez Euskal Herriaren interesentzat, Espainiakoentzat baizik, Euskal Herriaren berreraikuntzarako oztopo bihurtzeraino; fase politiko berrirako, muga autonomiko eta estatalak gainditu eta E...
‎ENAMi begira, Aberri Egunerako agiria LABek eta, bereziki, Rafa Diezek Ezker Abertzale osoari erakutsi ziezaioketen lorpena zen, 347 etxe barruan askok begi txarrez ikusi zituzten normalizazio sindikalaren eta posibilismoaren bidetik ELAren eskutik emandako urratsen emaitza.348 Rafa Diez berak ere onartu zuen azken urteetako ibilbideak errezeloa sortu zuela bere munduan, baina errezelo hura erabat ezabatu zuela Aberri Egunerako agiriak.349 Esan daiteke, hortaz, Ezker Abertzalean askok ulertu ez zuten apustu sindikalari denek ulertzeko moduko etekin politikoa atera ziola LABen zuzendaritzak.
‎Kontua da ezohiko burrunba politiko eta mediatikoak —zeinaren artean txistuak txaloak baino dezente gehiago entzuten ziren— berez ere aztoratuxe zebiltzan ELAko militante askoren artegatasuna areagotu egin zuela, eta ELAren zuzendaritzak ahalegin berezia egin behar izan zuela bere jendeari Aberri Egunerako agiriaren testuaz eta testuinguruaz argibideak emateko.
‎Nazio Batzordeak hamar mila lagunetan jarri zuen Gernikarako helburua, anbizio handiko asmoa, inondik ere, kontuan hartzen bada sindikatuak ez zuela bere jendea aldarrikapen politikoen inguruan mobilizatzeko tradiziorik eta, azken bi urtetako gorabeherek eragindako barne uholak bideratuak baziren ere, kide askok desgogoz zekusatela zuzendaritza jorratzen ari zen konpromiso politikoa.
‎Euskal Herrian aipatu zigun irratia eta aldizkaria kicwhuizatzeko konpromisoa hartu zuela bere buruarekin, hedabide elebidunak izatetik harago,% 100eko erabilerara iristeko bietan. Bide horretan etsaiak eta lagunak egin ditu, baina aurrera doa.
‎Isilpean, bere anbizioari agur esan eta bulegoak kontzentratzeari ekin zion CANek. Urrats hori hartuta, bere baitan onartzen ari zen 2010ean zuela bere tamaina bikoizteko helburua bete. Ez bederen berak bakarrik.
‎Behin, Nartzisok ezpata bat oparitu zion bere jarraitzaile sutsuena zen Aminiasi, jakin barik azken honek ezpata erabiliko zuela bere buruaz beste egiteko. Hilzorian mendekua hartzeko erregutu zien jainkoei Aminiasek.
‎Aldika ur biltegiak igaten zituen potinera eta Jurururaino joaten zen haiek betetzera. Badiako jendeak uste zuen, dortokazaleen usantza zelako, Bebak cayo batean eraikia zuela bere etxola, handik hurbilago izanen zituelako arrain sardak eta dordoken iragan bideak.
2016
‎Beiruteko palestinarrak oso egoera larrian. ETAk dio ez zuela berak jarri umea larriki zauritu zuen bonba, irakurri zuen orduan. Lehen orrialdeko bi izenburu nagusiak ziren.
‎Eta hain zuzen ere horixe zen bere kasua: uhin batek jarri zuela, hogei bat urte lehenago, atxilotua izateko zorian, eta uhin hark organizaziora eraman zuela; eta uhin batek okertu zuela enpresario baten bahiketa eta horren ondorioz berak bete egin behar izan zuela organizazioak emandako agindua, gizon hura hiltzekoa; eta uhin batek, baita, igorri zuela bere anaia Kropotki beragandik urrun; uhin batek ekarri zizkiola, azkenez, Jon eta Jone hotelera. Kolpe itsu haien aurrean zer egin zezakeen bere borondateak?
‎Nahiz eta zerua izartsu egon, nahiz Bartzelonako hiriaren argitasunak gris zikin baten tonalitatea eman aireari, gauak etxe edo pertsonarik gabeko paraje hartan, bere antzinako indarra hartzen zuen berriz, eta izan, 40.000 urte lehenagoko gizonek edo 40.000 urte lehenagoko saguzar erraldoiek ezagututako gau berbera zen. Zenbaitetan, urrutira sutearen gorritasuna ikusten zuenean, edo haize bolada bat inguruan altxatzen zitzaionean, edo Belle eta Gretaren isatsek ustekabean ukitzen zutenean, Carlosek hala pentsatzen zuen, 40.000 urte lehenagoko ibiltari bakarti eta gautarren ikara berbera sentitzen zuela berak ere, eta gorputzaren azala zela ikara horren lekua; eta azala pinportu egiten zitzaion, eta azaleko ile ahulak tentetu egiten zitzaizkion arrisku bat aurreadieraziz, eta berak, gero eta sosegatuago, gero eta ahaztuago bere buruan mugitzen ziren pentsamenduekin, aurrera egiten zuen lehertu beharrean, arnaska, bere makila itsu batek bezala erabiliz sasia eta gainerako oztopoak saihesteko, eta... Bat batean, harriz egindako murru baten ondotik zihoala, bere makilak pisurik gabeko gauzaren bat kolpatu zuen; ez adar bat, ez harri koskor bat, baizik eta trapu bat bezain arina iruditu zitzaion zerbait.
‎Erresidentziatik etortzen ziren informeek bere anaiaren nahasketa mentalaren areagotzeaz hitz egiten zuten, gero eta zailagoa zela berarekin komunikatzea, autismorantz zihoala gero eta lasterrago. Baina gainerakoan ondo zegoela, gustura ematen zuela bere gela propialarekin eta erresidentziako zenbait aktibitaterekin. Fakturak ordaintzen ez baziren, ordea, psikiatriko publiko batera eramango zuten.
‎Ez daukagu ia azpiegiturarik, eta ekintzak egitea baino zailagoa gertatzen zaigu gordetzea esan zuen neskak bere buruarentzat bezala eta lehen baino lasaiago. Carlosek pentsatu zuen bizkorra zela buruz, asmatu egin zuela bera pentsatzen aritutakoa, eta beraien hutsegitea zuritu nahi zuela nola edo hala.
‎Azkenean, berriro hotelera itzultzeko ordua iritsi eta konklusioak atera behar izan zituenean, galdera haiek guztiak baiezka erantzutekoak zirela iruditu zitzaion: alde batera, izan zuela beragan eraginik Cyprian Kustoren liburuko gogoetak, hala nola eragina izaten zuten, bere haurtzaroan, eskolan ikasten zituzten fabulek, hain zuzen ere fabulek problemei esplikazio borobila ematen zietelako: herriko mutil edo neska inbidiatsuak, eta maxiatzaileak, eta kobardeak, eta tranposoak, eta gezurtiak, horiek denak eta beste asko ipuin koxkor haietan erretrataturik ikusi ondoren zetaz jantzita ere, tximua tximu eta gainerako formulen bitartez... zein deskantsu handia!
‎Ordea arratsalde hartan denbora urritasunak ez zion inolako egonezinik sortu; aitzitik, sei ordutako loak emandako sosegua haziz joan zen bere baitan, eta ez bera horretan saiatu zelako edo bere pentsamenduaren indarrez, baizik eta bere zainetako odolaren ibiltze hutsaren ondorioz. Hala iruditzen zitzaion, odolak behin eta berriro kurritzen zuela bere gorputza, eta buelta bakoitzean errekako urak hondarrarekin egiten duen bezalahitz on batzuk uzten zituela bere buruan, pixkabanaka tontorrak eginez zihoazenak: bihar bukatuko duk dena; gauzak azkenean ondo aterako dituk; problemak handitzeko joera zeukat eta oraingoan ere halaxe jokatu diat; gauzak oso gaizki joanda ere atrakzio sexuala alegatuko diat.
‎Taxuzko olerkaria, fina eta naroa, gutxienez antzerki lan bat idatzi zuen, ezagutzen dugun bakarra, Jose Maria Satrustegik Kaldereria karrikako Areta liburu dendan idoro zuena eta Egan aldizkarian 1985ean argitara eman zuena. Gauza jakina da 36ko gerrateak erabat moztu zuela Tapiaren ekoizpen literarioa, eta Tapiaren eskuizkribuak gerra ostean topatu baziren ere, pentsatzekoa da Nabarreria karrikako gizonak 1936an baino lehen izkiriatuko zuela bere Kattalin umezurtza. Gainera, Tapiaren antzerki lana gerra aurretiko urteetan errepikatzen ziren moldeetan sorturiko lana dugu.
‎Eskuizkribuaren bukaeran Owen Brigstocke izena eta bere armarria agertzen da grezierazko hitzokin: " os ophis kai peristera", hau da," sugea eta usoa legea", alabaina, badirudi Mikoletak Samuel Sainthill izeneko baten eskariari erantzunez idatzi zuela bere lana. Eskuizkribuaren azken jabea, XVII. mendean oraino, Norwicheko Thomas Browne sirra izan zen, harik eta beronen senidea zen Robert Harleyk Britaniar Museoari eman zion arte.
‎Poltsa lurrean utzi eta une batez itxaroteko esan zion gizonari. Segundo gutxitan jarri zen berriro gizonaren aurrean, luzatu zuen eskua eta bertan zituen giltzak seinalatuz esan zion ez zuela bere etxean haien ezer eduki nahi. Gizonari kolpez itzali zitzaion aurpegian zekarren irribarre nekatua, zer gertatzen ari zen ulertu baino lehen.
2017
‎Alegia, pentsatu nuen teosofiak eta esoterismoak kutsatuta egongo zela liburua goitik behera. Alde horretatik, aipatzekoa litzateke Annie Besant izan zela Helena Blavatsky okultistaren liburu ospetsuaren —The Secret Doctrine, The Synthesis of Science, Religion, and Philosophy (1888) — estilo arduraduna, eta, halaber, Madame Blavatskyk alegatu zuela bera izatez ez zela benetako egilea, zeren mahatma tibetarrek errebelatu baitzioten liburuaren edukia, telepatiaz edo. Are gehiago, Madame Blavatskyk 1875ean Teosofia Elkartea fundatu ondoren, Annie Besant izan zen elkarte horretako presidentea, 1903tik hil arte.
‎Segada hartaz gerrillariak konturatu zireneko, Espoz irten zen guztien aurretik talde txiki baten buruan eta, hark alde egitea lortu bazuen ere, atzean geratu zen Minaren zaldia bidean erori eta zaldun gaztea lurrean irauli zuen. Beste bertsioek diote Espozek alde egin zuela bera izan baitzen lehena ihes egiten, Mina frantsesen kontrako defentsa antolatzen saiatzen zen bitartean. Edozelan, buruzagi gazteak lurretik altxatu eta bere pistolak hartzeko betarik izan gabe, Mixel eta Gallien (nafarrak ote?) V. eskoadroiko jendarmeek ezpata kolpe batez ezkerreko besoan larriki zauritu eta atzeman zuten preso.
‎Bada besterik, baina alferrik ez luzatzearren, Ernesto Lemoine mexikarrarekin batera baieztatu dezakegu Xabier Mina arian arian mexikartu egin zela, mexikar bilakatu zela, Xauxillako Batzorde insurjentearen aginduetara jarri zela eta mexikarren independentzia aldarrikatu zuela bere proklametan.
‎146. Honegatik esan dizut, aurreneko iladan azaldu den Blas de Escudero hark Petrinea etxearen hilobia izanen zuela berea.
‎Juan, Enrike, Alfontso, Fernando eta Santxo. Egin dezagun kontu, Santxo IV.ak 1284tik 1295era izan zuela bere menpeko Gaztelako erregetza, hurrena haren seme Fernando IV.ak 1295etik 1312ra arte, gero Alfontso XI.ak 1312tik 1350era bitartean, ondoren honen seme bastart Enrike II.ak 1369tik 1379ra, eta azkenik Juan II.a izan zela Gaztelako errege 1406tik 1454ra bitartean. da, beraz, burnia merkaturatzeko legeak ez zirela asko askorik aldatu Nafarroa eta Gaztelako erresumen artean, gutxienez 1284tik 1454ra bitartean.
2018
‎Kontua da Luis Luziano Bonapartek ezagutu eta Duvoisin kapitaina berehalakoan bildu zuela bere lan-taldean. Areago, urte bi geroago Duvoisin kapitainak utzi egingo du aduanetako postua, eta buru belarri arituko da printzearen aginduetara, izan ere, horrek urteko 1000 liberako pentsioa lortu baitzion.
‎Fenelon en liburua itzultzen ahalegindu zen Duvoisin kapitaina. Ataza horretan ikusi dugu gure idazlea, eta jakin dugu euskara aberastu baten beharrean aurkitu zuela bere burua, eta, orobat, euskara aberasten borrokatu eta higatu zela: euskara aberastu bat, etorki anitzetako ekaiez osotua.
‎Anelierrena baino ehun urte lehenago idatzia izan zen, eta bien arteko antzekotasunak nabariak eta zalantzarik gabekoak dira Ilarregirentzat. Hori dela eta, argi eta garbi ondorioztatzen du ezen Anelierrek kopiatu nahi izan zuela bere izenkidearen estiloa. Izan ere, uste izatekoa da Tuterakoaren liburua oso ezaguna izan zitekeela orduko Nafarroan, idazlea hemengoa baitzen, eta bere herrikideek liburua irakurri edota ezagutuko zuten.
‎Argi dago XVIII. mendeko Espainian, Nafarroak lortu zuela bere foruenganako errespetua mantentzea eta gai izan zela Aragoiko foru sistema desegin zuten Oin berriko dekretuak argitaratu ondoren sortu zen ziurgabetasuna gainditzeko. Mendearen bigarren erdian ikusi zen Nafarroaren berezitasun politikoa uhartetxo bat bezala geratu zela, zentralismoaren olatuek harrotutako itsasoan.
‎Gipuzkoari dagokionez, Nabarraldek ohartarazi zuen Gaztelaren asmakuntza zela, 1200ean oraino ez baitzen" Gipuzkoa" izeneko herrialde administratiborik, ez lurralde batasunik. Horra froga Gipuzkoak ezin zuela bere borondatez onartu Gaztelan sartzea, oraingo Gipuzkoak ez baitzeukan erakunderik eta ordezkaririk.136 Garai hartako dokumentuetan ere ageri da Gaztelak Gipuzkoa konkistatu zuela.137
‎Oso deseroso sentitu zen Martin, gehiegizkoa iruditu zitzaion Martak hartutako lana. Martak garrantzia kendu zion, esanez ez zuela berarentzat egin eta, beste planen bat bazuen, ez zuela etortzera behartuta sentitu behar.
‎Brunok esaten zuen Añesek arazo bat zuela sexuarekin. Eta konpondu egin behar zuela berari ere eragiten ziolako. Añesek artean ez zuen salaketa horren kontrako frogarik, gero heldu zitzaion:
‎Thomas Alva Edisonek, bonbillaren asmatzaileak, esan ziotenean bi mila bider frakasatu zuela bere asmakizuna gauzatzeko arrakasta izan arte, argitu omen zuen ezetz, ez zela horrela: bi mila arrakastatzat zituela ahaleginok, bonbilla asmatzeko porrotari begira.
‎Siamen ez zegoela astorik, areago, munduko alde hartan nehoiz ez zela haren berririk jakin; beraz honelatan, Siameko Erregek Jesuk lagun izan zuen abere suerte hura nahi zuela bere begiez ikusi.
2019
‎Akaso ikusiko zituen halaber zakur estutuak, bahituen ihesagatik urduri, eta danbatekoak ere entzungo, argi taupada ñimiñoak baino sortzen ez zituzten ehizako eskopeten detonazio lehorrenak. Eta erdi jantzitako jende samalda, keinuka, lorategiko laino zurixkaren azpian hartua edo berau suntsitzen zuela bere presarekin, soroetara ematen zuten eta beste haiek irtenak ziren ateen bila. Deiadarrak ere entzungo zituen agian:
‎Itzali zituzten, baina Mateok protestatu egin zuen, argia behar zuela bere gauzak maletan sartzeko. Linterna eskuan, atezainak hamabigarren oheraino lagundu, eta haren aldameneko armairua ireki zuen giltza nagusiarekin.
‎Jostailuzko hiru barkuena kontatu zion lardaskan, pintatu ere pintatu zituztela, nahiz eta horretarako arratsaldeko bostak arte bazkaldu gabe egon. Luisek gorriz pintatu zuela berea, Martinek zuriz, Miguelen ilobak berdez, eta mutilak hitz egin gabe segitzen zuela, baina itxura batera pozik zebilela bikiekin.
‎Kanalaren arriskuaz hitz egin behar zion Migueli. Umeetako bati ezbeharren bat gertatuz gero, horrek bai txikituko zuela bere bizitza.
‎Jotzea gustatzen zitzaion, berealdiko zartakoak ematen zituen. Santa Marian esaten zen egun batean makila batekin jo zuela bere senarra eta besoa hautsi ziola, eta beste batean hortzak puskatu zizkiola artzain bati; baina berari ez zitzaion behin ere holakorik gertatu. Berak eutsi egiten zion aurrena, mugiarazi egiten zuen, eta pixka bat nekatzen zenean ohe gainera botatzen zuen.
‎Eliseorengana zetorren zuzen, eta bera lotsatu egin zen lehen momentuan. Pentsatu zuen brigada antzemanda zegoela, bazekiela haren alaba Maribelekin osatzen zuela bere gaueroko fantasia sexuala, batez ere azkenaldi hartan, basurdea harrapatzera joateko plana erabakia zegoenetik. Hura ezinezkoa zen, ordea.
‎Louis Bonaparte," bere agintearekiko gaitzespen orokorraz" jakitun (Marx, 1986d: 466), estatu pretoriar bat ezarri nahian zebilela; eta bertan armadak, Enperadorea buru, jendarte osoaren areriotzat jotzen zuela bere burua.4
‎Orduak aurrera zihoazen eta han ez zen ezer mugitzen. Bazirudien Isabelek itxialdia egiten zuela bere etxe zuloan, eta apropos egiten zuela hura gainera, ni zeharo asper nendin goiz osoan. Egun hark oso bestelakoa izan behar zuela erabaki nuen, hasteko ez nuen txibia ogitarteko koipetsua eskatuko hamaiketakorako, berdin zitzaidan taberna hartan denek hori eskatzen bazuten ere, antza denez hori baitzuen berezitasuna, halako arrakastaz hainbeste jende erakartzen zuena.
‎Irribarrea itzuli nion. Kontua da lehen egunetik ohartua nintzela berarekin, eta jada orduan iruditu zitzaidala nik egiten nuen lan mota egiten zuela berak ere taberna hartan.
‎Baina bere modura. Emiliok esan zion Estefaniari bere ezkonbizitza Victoriarekin oso gaizki zihoala, benetan desastre hutsa zela, laster batean abandonatuko zuela berarekin bizitzera joateko. Eta asmo hori indartzeko, hura guztia egia zela gehiago finkatzeko, Estefaniari aitortu zion emazteak espero zuen bigarren haur hori, ordurako haurdun baitzegoen, ez zela berea beste gizon batena baizik, emaztearekin endredatuta zebilen Luis Antonio deituriko tipo batena, emazteak aspaldi engainatzen baitzuen bera, horrexegatik omen zeukan amorante hura.
‎Horrelaxe deitu zion berak, Arturito. Kontatu zidan goiz hartan bertan telefonoz hitz egin zuela berarekin.
‎Harreman hura amaitutzat jo zitekeen. Patriziok esan zidan Silvinak. ligatu zuela bera, eta ez alderantziz. Horrela gertatu ohi da beti.
‎Eta ezagutu nahi izan zituen, eta gustatu zitzaizkionak probatu nahi izan zituen. Patriziok esaten zidan neskato hark aurretik pasatzen zitzaion edozein mutil nahi zuela beretzat, denak zitzaizkiola gustagarri. Beasainen kuadrilla guztia dastatu omen zuen, lagun talde osoa, haien artean gustuko zituen guztiekin egin omen zuen txortan, Goiorekin, Luis Ignaziorekin, Carlitosekin. gero, Donostian, diskoteketara joaten zirenean.
‎Kosmerekin joan nintzen epaiketara, eta bertan Nulesen defentsak behin eta berriz errepikatu zuen ez zela inolako bendarik erabili eta berak ez zeramala jantzita bainujantzi bat arropa azpian, ezta ere hesgailuak bularraldean taupada markagailua babesteko zelako aitzakiarekin. Betiere ukatuz eraso sexualaren akusazioa, Nulesek behin eta berriro errepikatu zuen neska salatzaileak beti jakin zuela berak itxurak egiten zituela, gizona bat bailitzan, eta biek nahita parte hartu zutela rol joko horretan, neska laguna borrokatzen zen bitartean zer egin bere lesbianismoarekin, zer zen garbi ikusi arte. Epaimahaiak Gabina Nules kondenatu egin zuen eraso sexualagatik, eta epaileak adierazi zion kartzela zigorra saihetsezina zuela, baina gero, bertan behera utzi zuen kondena aurretiko txosten batzuk aintzat hartuz, argitu ondoren Nulesek" arazo serioak zeuzkala bere nortasunarekin lotuak".
‎Ez da zalantzarik, ordea, miresmen handiz hitz egiten zuela bere osabaz, norberaren nortasuna sendo agertuz baina. Osabaren eraginaz, Pello Esnalek garbi utzi digu bien arteko paralelotasuna:
‎Aldatu eta aldatu, zuzenketa sartu eta ontzat emandakoa berriz zuzendu, batzuetan bost aldaki osatu, bertsoa bukatutzat eman baino lehen. Maiz esan da Juan Mari Lekuonak orfebrearen maitasunez egiten zuela bere poesia; bada, bertsolaritzan ere, eskulangintzak eskatzen dituen arduraz eta arretaz betetzen zuen bere lana. Txukuntasuna bilatzea zen helburua, eta, hura lortu arte, esaldia zainduz aritzen zen oiartzuarra.
‎Merezi du apaiz honen datu batzuk argitzea. Lehendik 1733 urtean Zumarriztan" en la fabrica de municiones Reales de Yturbieta" egin zuena anulatuz, 1751ko otsailaren aurrenean egin zuen azken testamentua gure Don Migel Zabaleta sonatuak, eta ederki nabari dizu kastako jendea zuela bere" ahaide nagusi" (NAH, sig.: 16306):
2020
‎Satrustegik emakumezkoaren sorrerari buruzko pasartea irakurri zuen hurrena. Jainkoak zera pentsatu omen zuen," ez zela on gizona izan zedin bakar", lagun bat behar zuela bere idurikoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia