Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2001
‎Hinduek bere aita, aitona eta auzoko beste gizonezko asko nola erretzen zituzten ikusi zuenean, zazpi urte zituen. Oraindik ere dardarak hartzen duela, Meerak orduko gertaerak kontatzen ditu.
2002
‎Argi apur hark, ordea, ez zion nolako aurpegiak zituzten ikusten uzten, eta are gutxiago beste zenbait xehetasun bereizten. Ilaje luze urdinduak, bai; horiek ikus zitzakeen urrutitik.
‎Ezkontza kapitulazioek, testamentuek, bainabaita ere lurren edo beste edozein ondasunen salerosketa kontratuek, zentsuek, obligazio gutunek, eta abarrek posible egiten dute lehen aipatutako prozesu horipausoz pauso jarraitzea; eta etxearen gobernua zertan gauzatzen zen ulertzen laguntzen dute. Gainera, dokumentu horien azterketaren bidez, leinuen harreman munduaberregin daiteke, negozioak zein pertsonekin egiten zituzten ikusita (pertsona horiek beste motatako dokumentuetan lekuko moduan azaltzen ziren) edo eta haiekinizan zituzten harremanak zein motatakoak ziren aztertuta. Gainera, Probintziakoerakundeek sortzen zuten dokumentazioan ez bezala, dokumentu horietan emakumeak azaltzen dira, etxearentzat behar beharrezkoak ziren eginkizun horietan guztietan parte hartzen.
‎Hala ere, hegoalderanzko lasterketa hasi baino lehen, San Frantzisko ezagutzeko egun batzuk bagenituen, eta aukera hura profitatu behar: Chinatown go kale estuetatik ibili ginen, milaka kolore eta usainek gure zentzumen guztiak hordi zitzaten utziz; Fisherman’s Wharf izeneko portuan ere izan ginen, eta itsas lehoi lotiek laranja koloreko eguzkipean nagiak zelan ateratzen zituzten ikusi genuen, odaier  tzean altxatzen zen Alcatraz uharteko kartzelari, zeharka eta errezeloz, begiratzen genion bitartetan; Golden Gate zubira igo ginen, bai eta talaia gorri hartatik antzematen zen ikuspegiaren aurrean sor eta lor geratu ere; San Frantziskoko kale bihurri eta kizkurtuak zeharkatu genituen gure Chevy dotoreaz, Dirty Harryren ibilaldiak gogoan...
2003
‎Era berean, zazpi laginei azterketa espezifikoa egin zitzaien genetikoki eraldatutako osagaiak erabiltzen ote zituzten ikusteko.
2005
‎02 Belarjaleak dira, eta milaka milioi daude. Baina esploratzaileek ez zituzten ikusi.
‎giza eboluzioaren parodiaren taldea. Ohio estatuan dagoen Akron hiriko bost lagunek synth pop talde bat osatu zuten, batzuetan synth rock, erabat interesgarria, batik bat beren alde desberdinak nola agertzen zituzten ikusita: musika, estetika, ideologia, kritika.
2006
‎Hainbestekoa zen ustelkeria gainez egiten ziela eta ikusi egiten zitzaiela. Eta haurrak suero faltaz hiltzen ziren herrian nolako pribilegioak zituzten ikustea etsigarria izan zen, eta horrek asko erre zuen jendearen indarra. Gazteak hasi ziren zerbitzu militarrera ez joaten, desertzioak hasi ziren...
‎Hala ere, naziek bera ere eraman zuten. Diotenez, gurasoak nola torturatu zituzten ikustera behartu zuten botxeek. Harrezkero, burua galdu zuen Pie...
2007
‎20 taldek parte hartu zuten III. Patata Tortilla txapelketan, 13 talde helduetan eta zazpi gazteetan. Arratsalde partetik giro polita izan zen frontoi bazterrean, eta partehartzaileen ingurura kurioso parrasta hurbildu zen, zer gisako tortillak egiten zituzten ikustera. Epaile lanetan Anttonio, Pakita eta Julen aritu ziren.
‎Arrunt liluraturik zeudelarik mutikoak, edari bitxi bezain goxo bat eskaintzen zien eta lekuan berean gelditzen ziren zanpez lo. Gero, hamarka, seinaka edo launaka eramanarazten zituen bi mendien artean gordea zegoen baratze miresgarrira iratzartzen zirelarik, munduko lorerik ederrenak zituzten ikusten, fruiturik deliziusenak zituzten jastatzen, soinu xoragarrienak zituzten entzuten... Eta lau errekak, urezkoa, esnezkoa, eztizkoa eta ardozkoa ikusten zituztelarik, nola ez sinets, zinez, Paradisuan zirela?
2008
‎Hiztegiaren lehen eskuizkribua berak osatu zuen, apurka apurka, burura zetozkion hitzekin. Ondoren, eskuizkribua aski beteta zeukala iruditu zitzaionean Euskal Herriko zonalde desberdinetako zaharrei hura irakurriz joan zen hitz horiek ezagutzen zituzten ikusteko, barianteak biltzeko eta berba ezezagunak jasotzeko. Horretarako sarritan, «baserritar akademia» (academia rústica) deitzen zuen bilkura osatu zuen, hau da lurralde desberdinetako euskaldunez osaturiko batzar bat, haien aurrean hiztegia errepasatuz joateko.
‎Izan ere, matxinoak ez ziren ganorarik gabeko lau txoriburu: bi mila pertsonatik gora bildu ziren Azpeitiko enparantzan korrejidoreak eta diputatu nagusiak kapitulazioak nola sinatzen zituzten ikusteko; eta 800 laguneko zutabea izan zen Mutrikun sartu zena, egun batzuk lehenago. Ziur aski, Arriolaren lehen helburua informazioa jasotzea izan zen, herri bakoitzean matxinoek zeukaten indarra ezagutzeko.
‎25 urte beranduago? 1869an? Hondarribiko Batzar Orokorrek hamarrena ezabatu eta Kultu eta Kleroaren Zerga inposatzea erabaki zutenean tradizionalistek zer nolako protestak eta istiluak eragin zituzten ikusirik, benetan esanguratsua bihurtzen da eibartarren apustu goiztiarra.
‎Pixkanaka bi zaletasunak batuz joan ziren. Begia adi izaten nuen beti; erraldoien barrura sartzen nintzen nola egiten ziren ikasteko, hautsitako hatz bat baldin bazuen zenbat kartoizko kapa zituzten ikusten nuen... Badago erraldoitasun izeneko gaitza duen jendea, ezta?
2009
‎urteko Eguberrietan, 3.000 pertsonak urteari zer asmorekin ekin zioten jakiteko eta horiek zer neurritan gauzatu zituzten ikusteko.
‎Askotan preso bat baino gehiago izaten ziren. Batzuetan falangistak edo begi luzeak hurbiltzen ziren hormara, guardiek presoak nola hiltzen zituzten ikustera. Kaputxinoak berak ohartarazi zien behin baino gehiagotan, ez zela oso kristau joera hori.
‎1874an Sarako garaileek nolako kantuak aurkeztu zituzten ikusita, Martin Guilbeau poeta eta errepublikanoburuzagiakartikulu bat argitara zuenAvenirde Bayonnekazetan, epaimahaiarenerabakiaren, epaimahaiaren beraren etaLore Jokoen kontra (Guilbeau 1874) 19.Biurte aitzinago (1872) hasiazen Guilbeau protesta egiten; ondorengourteetan xurien etagorrien arteko haustura sakondu zeneta1893an, garaitiaren ondotikerrepublikarrek. AssociationbasquedesJeuxFloraux?... deituasortuzuten, harenidazkarietaarimazenGuilbeaureningurukojende ekosatua.ErakundelapurtarrakLore Jokoak antolatu zituen zenbait urtez:
‎Neskatxa horiek fedea eta «ohitura onak» nola galtzen zituzten ikusita eta Amerikara zihoazen kristauak gero eta gehiago zirela ikusita ere, elizaren beste ekimen ildo bat emigranteei babesa ematea izan zen, batez ere zerbitzu erlijiosoei dagokienez, horregatik elizgizonen emigrazioa kalterako baino hoberako zela azpimarratzen zen. «Son frailes, no valen para nada», dicen los sectarios; ciertamente no valen para nada malo; pero sí para mucho bueno:
‎“Parietala aktibatzean aurrealdeko azalak egiten duen errefortzuak inhibizioa eragozten du, eta lan memoria hobetzen du puntualki”. Ikusizko memoria Ikertzaileek 25 boluntario osasuntsu jarri zituzten ikusizko oroimenaren test errazak egiteko, eta erresonantzia magnetiko funtzionaleko gailu batetik ikusi zuten garunaren jarduera. Ariketak gainditzeko gaitasunean zeuden aldeak aurreko azala aktibatzearen intentsitatearekin eta azala eta paretako azala elkarrekin lotzearekin lotuta zeuden.
‎Orduan akademiako giltza eta dena neukan eta munduko ordu guztiak ematen nituen han. Baina orduan etxean estudioak besterik ez zituzten ikusten. Anekdota moduan, karrera hasteko nengoela, aitak galdetu zidan ea zer ikasteko asmoa neukan.
‎Kasuok azterturik, Udalak Orkoiengo hirigintza kudeatzeaz arduratzen den Iturgain sozietatera eta horren kudeatzaile den Aranade elkartera jo zuten, bi kasuok baldintzak betetzen zituzten ikusteko. Larrearen arabera, abokatuek ez zieten ohartarazi prozedura hori bidegabea zenik.
‎La batalla de los coros abesbatza lehiaketaren finala bihar gauean emango dute, espero baino hiru aste lehenago. Programak ez ditu lortu espero zituzten ikus entzule datuak, eta aldez aurretik amaitzea erabaki dute.
‎Duela 25 urtetik urtero antolatzen du Nafarroako Gobernuak. Joan zen astean iragarri zituzten ikus entzunezko, arte eszeniko eta arte plastikoen kategoriako aurtengo finalistak. Sakandarrek lekua egin dute hiru kategorietan.
‎Ni ez nintzen langintza horretarako jaioa, ordea. Besteek nola ehizatzen zituzten ikustearekin etsi behar.
2010
‎Garbiketa lanak eta indemnizazioak oso garesti aterako direnez, BPren akzioek sekulako beherakada nozitu zuten Londresko burtsan, non Footsie indizearen oinarrietako bat den. Britainia Handiko milioika pentsiodun eta jubilatugai larri bezain haserre ibili dira hilabeteotan, aurrezkiak nola galtzen zituzten ikusirik.
‎Une hunkigarria izango da, zalantzarik gabe, aurten 150 urte betetzen baititu konpartsak. Zuzeneko emankizuna artxibo irudiez lagunduko dute, duela 100 urte jaiak nola ospatzen zituzten ikus dezagun.
‎Lubaki banatan zeuden. Egoitzak nola ixten zizkioten, alderdia legez kanporatzeko bidean nola zegoen eta alderdikideak nola espetxeratzen zituzten ikusten ari zen Otegi, Egigurenekin bilera sekretuak egiten zituen bitartean. Eta bera bezala alderdiko buruzagi eta hautetsi guztiak bizkartzainekin nola bizi ziren ikusten zuen Egigurenek, eta tarteka hiletaren batera ere joan behar izan zuen, Otegirekin elkarrizketan jarraitzen zuen bitartean.
‎The Beatles drogazale arriskutsu batzuk iruditzen zitzaizkion. Droga kontuengatik nola epaitu zituzten ikusi genuen behin telebistan.
‎zabortegian nola errausten zituzten ikusi arte.
2011
‎Hainbat lekukoen testigantzak jaso ditu Ramsayk. Lekuko horietako batzuek 150 pertsona nola hil zituzten ikusi zuten abuztuaren 23 eta 24an. Egun horietan matxinoak Tripoli kontrolpean hartzen saiatzen ari ziren Muamar Gadafiren aldeko tropekin borrokatuz.
‎Di da zabaldu ziren kartak mahaian zehar. Ahalegin guztiak egin zituzten ikusteko, baina Pip bizkorregi aritu zen. Zirrara handia zen ikuztegian egotea; gogotik saiatu ziren abere koruari ez ekiten, Pipek banaketa amaitu aurretik.
2012
‎Argaltzeko tratamendua bukatu eta sei hilabetera (32 aste), gorputz pisuan zer nolako aldaketak izan zituzten ikusi, eta bi sailetan banatu zituzten parte hartzaileak: berriz pisua hartu zutenak (40) eta hartu ez zutenak (48).
‎XVIII eta XIX. mende gorabeheratsuek tokiko komentuak nola harrapatu zituzten ikusteko parada ematen du Historia honek: gerra eta politika ezberdinek gogor jo zuten Ordena eta Probintzia Erlijiosoa, eta Esklaustrazio orokorrak ez zuen barkatu().
‎Patio batera iritsi ziren. Harrizko hormak besterik ez zituzten ikusten inguruan, ilunetan, eta zerua goian. Bazterrei begira gelditzeko aukerarik eman gabe, bulego batera eraman zituzten.
2013
‎Ez ditugu borroka guztiak aipatuko, are gutxiago xeheki. Borroka zehatz gisa, adibide batzuk hartuko ditugu, eta gudu ezagun haiek nola aipatu zituzten ikusiko dugu, azpimarratuz lekuko zuzenek kontatu zituztela. Interesgarriagoa iruditu zaigu aztertzea borroka haien ondorioak nola aipatu zituzten.
‎Kontua da, ekainaren 21a edo izango zela eta handik bizpahiru egunera omenaldia egin behar zidatela. Nik, ordea, ez nuen horren arrastorik ere, eta hanka hala edukita urte hartan Axeri Dantzara joan gabe geratzekotan nenbilen, nire asmoa urte hartan azkenekoz dantza egitea bazen ere. Ingurukoek, berriz, ahaleginak eta bi egin zituzten ikustera behintzat gertura nendin, denak jakinaren gainean baitzeuden. Bezperan hobeto sentitzen hasi nintzen eta joatea erabaki nuen.
2014
‎Eta maillotik jantzi gabe ere dezente sufritzen dela gaineratu du. «Lehiatzen nueneko mentalitatea daukat oraindik, eta batzuetan ezin nuen sinetsi taldeko gazteenek nola ez zituzten ikusten nik antzematen nituen hainbat mugimendu». Egunotan psikologo lana egin du haiekin.
‎Zorigaitzez, liberalak ere ez ziren arrano haren atzetik hegaldatzeko gai, eta ezin zituzten ikusi zain zeuzkaten hiru konpainia karlistak. Hantxe zeuden, harkaitz artean gordeta, eta hantxe jarraituko zuten harik eta haiek, haitzartean barneratu arte.
‎Amak, berriz, ulertzen zuen gogo hori eta behin esan zidan beldurrak gehitzen zuela nire gorputzaren pisua, beldurrak erakartzen ninduela hondorantz. Ama lanetik irten ondoren gurekin portura buelta bat ematera joan zen batean gertatu zen hori, ibiltariek uretara botatako txanponak mutil koskorrek ahoan nola gordetzen zituzten ikusten ari ginen bitartean. Perrita al agua caballero, esaten zuten eskean.
2015
‎Ordutik, entrenatzaileak eta prestatzaile fisikoek garrantzia hartu zuten arraun munduan, eta urte osoan zehar entrenatzen hasi ziren arraunlariak. Guztiz aldatu zen tostako arrauna, arraunlariak goi mailako kirolariak bihurtu ziren eta kirola bera modernizatu egin zen.Prestaketa fisikoa izan al zen iraultza horretan giltza. Bai, Albert Mainella etorri zenean egin zuen lehen gauza tosta gainean eseri eta mutilak arraunean ari ziren bitartean zein gihar erabiltzen zituzten ikustea izan zen, ondoren horiek indartzeko plangintza prestatzeko.Mota horretako proiektua martxan jartzeko finantziazioa garrantzitsua izango zen. Nola moldatzen zineten. Ez genuen xoxik, iritsi ezinik ibiltzen ginen.
‎bera eta bere lagunak bihozgabeko lapurrak zirela esan zutenean, langileen odola xurgatuz loditzen ziren mandeuliak zirela erabaki zutenean utzi zion irakurtzeari. Lehen ere ez zen egunkarizale amorratua, baina asteburuetan erosi eta irakurtzen zituen; geroztik, etxean ez zituzten ikusi ere egin nahi izaten.
‎Bat batean, oinaztargia gauaren erdian bezala, pentsamendu bat pasatu zitzaion burutik. Bazekien zein gogoko zituen bere emazte zenak abere basa haiek, abere basak oro; gogoan zuen koadernotxo batean apuntatzen zuela non noiz zituzten ikusiak, okila, erbia, belatza, mirua, erbinudea. Bazekien poztu egingo zatekeela oreinak galsoroa zeharkatzen ikusi izan balitu?
‎Gisa honetan ikusiko bagintuzte, gauarekin nahasitako bi lanbro zurrunbilo beltz maldan goiti eta maldan beheiti ibilki, ezta gelditzeko agindua ere ez ziguten emanen. Abisatzeko oihurik egin gabe tiroa eginen zuten, eta goiza heldu arte esperoan geratuko zer nolako basapiztiak akabatu zituzten ikusteko.
‎Eskiatzaile sobietarrek, alta, ez omen zituzten ikusi, eta euren bideari jarraitu zioten. Aitak susmatu zuen errusiarren hura ikuskapen bat izan zela geroko eraso baten prestatzeko, eta behin kanpamentura atzera eta defentsarako plan bat diseinatu zuen.
2016
‎XIX. mendearen amaierakoak eta XX. mendearen hasierakoak dira irudiak. Portuan otarrak arrainez nola betetzen zituzten ikusten da, eta pisu hori sorbaldan nola ibiltzen ziren batera eta bestera. Umeak ere ageri dira irudi batzuetan.
‎idatzi zuen oso irizpide jatorrarekin euskarazko egunkariak, eta, gremiokoen artean nire ausardia oso komentatua izan bazen ere, apenas gehitu zen egun horretan bezero kopurua, kalean hotz egiten zuelako sartu ziren eskaleak ezin baitira bezerotzat hartu, gutxiago oraindik horietako batzuek liburuak estufa zaharrak berotzeko eraman zituztenean. Eskaleen pasadizoak kontatzen ari nintzela lortu dudala uste dut, hala iruditu zait behintzat, neska gehien hunkitzea, begietan halako hezetasun bat sumatu baitiot, nik hainbeste maite ditudan klasikoen edizioak, Proust, Flaubert, Musil, Bernhard, Svevo edo Joyceren obrak, arrapaladan motxila zulatuetan nola sartzen eta dendatik eramaten zituzten ikusteak bozkario absurdo bat eragin baitzidan, hain nirea zen mundua, babesten ninduen unibertsoa, bat batean erortzen ikusteak liberazio bat eskainiko balit bezala.
‎Errituala hau ere, abeslariak berak bazekien zenbat bis emango zituen, eta publikoak, antza, beste horrenbeste espero zituen. Antzokikoek ere bazekiten, argiak noiz pizten zituzten ikusita. Altxa, jertsea jantzi, urrats laburrez eta motel motel aterantz abiatu, errituala jarraituz kontzertua oso ondo egon zela esan nahi Tzortxoki, baina bata bestearen atzean joanda ezer esatea zaila, zaratarekin zaila, zaila antzokiak eskatzen zituen manerak eta portaerak zaintzea.
‎Geltokian txapelokerrak erretzen, fusilak bizkarrean kaparen gainetik. Ez zituzten ikusi, trenbideren azpitik pasatu eta elizarantz jarraitu zuten, handik tranbia abandonatuaren karrilen ondoko bidezidorrari lotu ziren Ategorrietara oinez bizi samar. Garaiz azaltzea komeni zaigu, badakizu suplente uzten baldin bazaituzte behin, suplente utziko zaituztela hurrengoetan.
2017
‎Emakumeek La Encartada bezalako lantegietan izaten zituzten gizarte eta lan baldintzak ezagutzeko bisita gidatu tematikoa egingo dute martxoaren 8an. Emakumeek zeintzuk lan egiten zituzten ikusi da, besteak beste, bertan. Hezetasun handia zegoen inguruan lanean ari zen emakume baten historia kontatuko dute.
‎Auzoa leku bazterrean zegoen. Choloak baino ez zituzten ikusten. Eta zer esan, banantzen direla dioten guztiez, berriz ezkontzeko?
‎Gaur beteko dira 221 urte Tupac Amaru II.a hil zutela. Lehenengo, torturatu egin zuten; gero, bere emaztea eta seme biak nola torturatu eta hiltzen zituzten ikustera derrigortu zuten, eta, azkenean, lau zatitan apurtzen ahalegindu ziren gorputzaren adar bakoitza zaldi bati lotuz. Ez dakit mirariz, edo zientifikoki azaldu daitekeen azalpenen baten ondorioz, baina Tupac Amaru II.aren larruak osorik eutsi zion sakrifizioari.
‎Lanbidean gizonezkoek emakumeen tokia hartzeko etengabeko prozesu hura adibide argia da prestakuntza profesional egoki bat lortzeko bide oro ukatuz emakumeak lan profesionalen adar guztietatik nola kanporatu zituzten ikusteko (Clark 1968: 265).
‎Aitaren aldeko aitita eta amamaren baserri zaharkituak eraitsi baino lehen, zutunik mantentzeko ahaleginak nola egiten zituzten ikustera joan ginen. Atxirike eta Pakotene.
‎Gero, Herriak bereganatzeko orduan, 1855ko dokumentu batean, berriz, Alduntzingo ondasun guzion aipamen zehatza egiten da, eta baita Alduntzinek bere zituen baso guzien mugarritze zehatza ere, sarobez sarobe egina 1861eko apairilaren 4tik 10era, eta garai hartan Leitzako eskribau zenVicente Lanz jaunak jasoa. Nik uste, llabur bada ere, merezi duela dokumentu honetako datu batzuk hona ekartzea, besterik ez bada ere, sarobeak lehengo usario zaharrera nola neurtu zituzten ikusteko bederenik:
‎Rufus US Health and Human Services Department aren eraikin ilunera hurbildu zen eta eskailerak igo zituen. Kale argien fokuak eta kandelen argiak baino ez zituzten ikusten bildutakoek atzeko trafiko eta zaratei ezaxola. Eskuan zeraman potoa ireki eta errautsak bota zituen kristal eta egurrezko atearen kontra.
2018
‎2.000 lagun elkartu ziren Azpeitian atxilotuak epaitegira nola eramaten zituzten ikusteko. Manifestazioa eta guzti egin omen zuten haien askatasuna eskatuz.
‎Ez ziren kikildu, ordea, eta umoretsu hasi zuten saioa. Bertsoa eta musika uztartuta, dantzan jarri zituzten ikus entzuleak. Handik aurrera ere, bide beretik jarraitu zuten.
‎Esan dudanez, gogaikarria da entzun behar izatea nola mintzatzen den jende hori bera garai haietaz eta, bereziki, zer esaten duten zenbaitek lord jaunaz. Halakoon itxurakeriaren tamaina istantean geratuko litzaizueke agerian garai haietan zer gonbidatu zerrenda izan ohi zituzten ikuste hutsarekin; orduan ikusiko zenukete ez soilik zein maiz izaten zen herr Ribbentrop haien mahaian afaltzen, baizik eta ohorezko gonbidatua ere izaten zela sarri askotan.
‎Antzeko mezua eman zioten biek, ez zutela lortu agenda antolatzea bisita ordu horretarako baina hitz ematen ziotela martxoko lehenengo bisita egunean han egongo zirela. Aiorak kontatu zionez, hura dena gertatu zenetik biopantailan baino ez zituzten ikusi osaba eta izeko. Esan zietenez, durduzatuta zeuden gertatutakoarekin.
‎Mundu harrigarri eta txundigarria, lilurazkoa baina izugarria ere bai askotan. ...erekatzen nuen erreka ondoko haitzei itsatsiriko goroldio umela; osinetan sartzen nuen burua, ur azpian altxor ezkuturen bat aurkitu nahian; tentuz, baina, mundu guztiak baitaki han gordetzen direla bertan itotakoen arimak; inurriek osaturiko lerro bihurriei jarraitzen nien, inurritegiaren ahoa topatu arte, eta, batzuetan, ogi apurrak botatzen nizkien, zulo estuan sartzeko nolako ahaleginak egiten zituzten ikusteko, eta, beste batzuetan, gerra hegazkin bateko pilotua nintzela egiten nuen kontu, eta inurritegia zela bonbardatu beharreko xedea, eta oinarekin zapaltzen nituen inurriak, onik irteten zirenen ihesari so, eta inurritegiko zuloa suntsitzen nuen, kuriositatearekin nahasiriko atsegin uher eta krudel batez; horrelakoetan, damuak arratsalde osoa irauten zidan.
‎Nire lagunak unibertsitatera joan dira. Utzi behar izan zuten ikasle protestalariak nola tratatzen zituzten ikusita.
2019
‎Zure kabuz, AEBetan zein Unibertsitate dauden aztertu behar duzu, zure hiru gustukoenak aukeratu eta hiru haietatik azaldu zer gustatuko litzaizukeen han ikastea. Horretarako, unibertsitate horien web guneak aztertu egin behar izan nituen, zein baldintza eta eskaintza zituzten ikusi, bertan zein aukera zeuden zehaztu eta han zer ikasi nahi nuen adierazi. Zein Unibertsitate aukeratu zenituen?
2020
‎Taulak egiturazko joera bat erakusten du, are nabarmenagoa, ikus entzunezkoen kontsumo ohiturak adin tarteka bereizita aztertzen baditugu. Kataluniari erreparatuz gero, 2017an, 18 eta 24 urte bitarteko biztanleen% 83,7k Interneten kontsumitzen zituzten ikus entzunezko edukiak. Aitzitik, 65 urtetik gorakoen artean, ehuneko hori% 17,7ra murrizten zen.
‎Bere haurtzaroko oroitzapenak ere kontatu zizkion kazetariari. «Nik 11 urte nituen nire aita gure etxean hil zutenean eta Iruñeko Gaztelu Gibelean hiru gazte –bi mutil eta neska bat– nola fusilatu zituzten ikusi nuenean. Besarkaturik erori ziren lurrera».
‎Behin, batera gertatu ziren Gaztelugibelean fusilamenduak ikustera joanda. Familia itzaltsuetako andre eta neska ugari biltzen zen bertan, zezen korridetara joateko bezala apainduta, gaiztoak nola akabatzen zituzten ikustera. Exekuzioen berria iragarri orduko, bolo bolo zabaltzen zen hirian.
‎Medailak kentzeko, ezetz; iraultza, komunismoa eta Errusia goraipatzeko, ezetz; biek Kristo errege eta erlijio katolikoa goraka. Milizianoek behartu zituzten ikustera tenpluaren profanazioa, hilerri eta panteoiaren suntsiketa, irudi eta apaingaien lapurreta edo erreketa. Sua eman zioten Ama Birjinaren irudi zaharrari baita erretaula barrokoari.
2021
‎Karmele Gisasola Zelai III.a emakumeetan, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarra gizonetan. Biek ala biek sekulako erakustaldia eskaini zuten zezen plazan, eta historian iltzatuta geldituko diren uneak bizi izan zituzten ikus entzuleek.
‎Arreta gauza askok deitu zigun han. Gimnastika erritmikoan aritzen ziren neskek, esaterako, plater batean sagar batek lagunduta zazpi bat pilula nola izaten zituzten ikusi genuen; hori zen haien jatordua. Guk, aldiz, zerbitzu librean jaten genuen, eta erretilu handi bat bete bete eginda eramaten genuen geure mahaira.
‎Padre Piok txikitan gurasoak nola akabatzen zituzten ikusi ei zuen. Zakurrekin akabatu.
‎Ehun eta hogeita hamar lan eder eta handi. Hala ere, Pollocken lanak ikustera joan zirenean lan gutxi batzuk baino ez zituzten ikusten ahal. Maskulino eta femenino izeneko lana zen figurazio pixka bat erakusten zuen lan bakarra; baina bestela, han ez zuten Pollocken sei obra baino gehiago topatu.
‎Doinu bera toki ezberdinetatik abesten hasteko abilidadea ere landu genuen. Amaitzeko, bakarkako hiru bertsoaldi komentatu genituen, bertsolari horiek ahotsaren zer adierazpen baliabide erabili zituzten ikusteko, eta testuaren mesedetan izan ziren hausnartzeko.
‎Arreta gauza askok deitu zigun han. Gimnastika erritmikoan aritzen ziren neskek, esaterako, plater batean sagar batek lagunduta zazpi bat pilula nola izaten zituzten ikusi genuen; hori zen haien jatordua. Guk, aldiz, zerbitzu librean jaten genuen, eta erretilu handi bat bete bete eginda eramaten genuen geure mahaira.
‎Eta beste ororen gainetik irudi haluzinagarria –literalki– begitantzen zaidana da emakumea han bere etxean, baratze eta soroekin, inguruko eraikin erraldoia eta alboko beste txikiago biak zelan altxatzen zituzten ikusten, eta bere Etxeatzekona ere hazten eta hazten, eta eukaliptoa ere beti han gora eta zabalera tantai bilakatzen; eta 1925ean Kutxarenak erabiltzen hasita, hango neska mutilak handik goitik berari begira; berari, baserriari, Etxeatzekonari, landei eta soroei, urrunagoko beste baserriei, hondartzari, ibaiari, gabarrei, trenaren keari, gurdiei, mundu berriari begiratzen eta mundu berriko hotsa... Neska mutil proletarioen uda bateko zoriona.
‎Ikasleen gorputzen opakutasuna itzalen lainotasunarekin nahasirik zegoen tropoilu bat osatuz; baina ikasleek ez zituzten haien arteko itzalak nabaritzen, hori ematen zuen behintzat, ezen itzuri egiten zieten emakume gazte herrenaren garrasiei, gizonaren orroei, guardia zibil xehatuaren min oihuei edo aulki gurpilduneko emakumearen oinaze aurpegiari. Ez zituzten ikusten, eta ez bazituzten ikusten, zergatik ikusten zituen berak?
‎Gailurretik lau morroi haiek Guardia Zibilen ontzian nola sartzen zituzten ikusi zuten. Haietako batek burua odoletan zeukan, medikuak palakada latza eman zion eta.
‎Iazko bilera hartatik, HB eta EAJren artean ez dago harremanik. Alternatiba Demokratikoa defenditzeko, azken batean Estatuari ETArekin hitz egin dezan presio egiteko, beraiek zein urrats ematen zituzten ikusi arte harremanak bertan behera uzten genituela esan genien orduan.
2022
‎Lurrak ez zeuden landuta, hala ere, noizean behin etsaiek gerlari talde bat bidaltzen zuten uztak erretzera. Horregatik udan lehortutako soro haietan zerriak, behiak, zaldiak, ahuntzak eta ardiak baino ez zituzten ikusten. Lurrak aberatsak zirela ez zen zalantzarik.
‎Denboralditxo bat eman zuen beira egiteko prozesuari begira. Labealdi bateko beirak nola moldatzen zituzten ikusi zuen. Handik gutxira, ondoko zeramika tailerrean ere egon zen nagusia.
‎Ilundu bezain pronto, sei bat ordutan lortu zuten Gormaz gaztelurako hegoaldeko maldara heltzea, kontu handiz egin ere, Gormaz Osmatik hiru legoara eta oso zainduta baitzegoen. Gau iluna zenez etsaiek ez zituzten ikusi eta aukera izan zuten harresien gainetik betiko gerlari kopuruaz gain beste bostehun gerlari gehiago antzemateko, gehienak zaldunak. Eraso bat prestatzen ari ziren eta denbora gutxian burutuko zuten, gainera.
‎Denboraldi honetan, Premier League ren erdia baino gehiago jokatu eta gero, bederatzi gol ikusi dituzte zaleek falta bidez atera sartzen. Aurreko denboraldian, hamahiru baino ez zituzten ikusi. Alemanian, Bundesligan, 25etik 11ra murriztu da kopurua bost urtean; Italian, Serie An, aldi berean, 36tik 19ra; azkenik, Frantzian, Ligue 1en, 29tik 12ra egin du behera gol kopuruak lau urtean.
‎2019an ere joan ziren Weddell itsasora, hura aurkitzeko asmoz, baina ez zuten lortu. Orduan Agulhas II n ez zuten aldi berean jasotzen ur azpiko ibilgailuak bildutako informazioa, eta ez zituzten ikusten hark grabatutako irudiak. Ur azpiko ibilgailua galdu egin zuten.
‎Horregatik, torturaren milaka biktimek lasaitu ederra hartu zuten Estrasburgoko auzitegiak erabaki zuenean lehen bi ordu haietan gertatua ez zegoela ukatzerik. Hori bai, Donostiako epaileek torturak ikusi zituzten lekuan Estrasburgokoak tratu anker eta iraingarriak baizik ez zituzten ikusi. Hortik atera kontuak zein den auzitegi horren jarrera tortura kasuei dagokienez.
‎Gitarra riff astun distortsionatuekin nahiz ahots harmoniekin bete zuen agertokia. Bereak nahiz taldearenak jo zituen Cantrellek, Man in a box edo No excuses kasurako, eta horiek ahozgoran kantatu zituzten ikus entzuleek. Ikuskizun borobila eskaini zuen azkenerako grunge doinuen aintzindarietako bat denak.
‎Bideak behera egiten zuen, defendatzeko misioa zuten herrixka huts baterantz. Alemanek aurrez aurreko gailurretan egon behar zuten, baina ez zituzten ikusten; tiroak ibarraren gainetik pasatu eta basoan galtzen ziren, Philipperen atzeko aldean. Metraileta herriko sarreran jarri zuten, basoan.
‎Erietxeko arduradunak anitz otoiztu ondoren, gela handiago batean ezarri zuten. Poliziek, alegia zaintzen zutela, kontrolatzen zituzten ikustera joaten ziren guztiak. Familiakoak bakarrik uzten zituzten gelan sartzera bisita tenoretan.
2023
‎Bertsotan pisua deitu izan diogu, bertso arina ala pisudun bertsoa, esaterako. Irrikaz nengoen 2022ko Txapelketa honetan bertsolariek pisuak ze balantzatan eta balantzaren ze aldetan kokatuko zituzten ikusteko. Bost urteko etenak (tartean etxealdi eta guzti) eta azken urteotan plazan bistakoa izaten ari den gaitegi, saio mota, ikuspegi edo saio ereduen aldaketak nahi eta nahi ez izan behar zuten eragina.
‎Lanegun bat zen, ostegun goiz hotz bat, eta, 30.000 independentista Maria Kristina etorbidean zeudenez, zeremonia ofizialak eraikineko aparkalekuan egin zituzten azkenean. Ez zituzten ikusi manifestariak, baina entzun egin zituzten, urrutitik entzuten baita 30.000 pertsonaren txistua.
‎Aurreko denboraldiko azken atalean, Printzesek taldea salbatu zuten azkenean, baina, hala ere, galdera askorekin utzi zituzten ikus entzuleak denboraldiaren amaieran: Larrak alde egingo al du?
‎Arlo horretako diskriminazioa norainokoa den aztertu dute instituzioek Ganten (Belgika). Bertako udaleko ordezkari Frank Philipsek jardunaldi horretan parte hartu du, bideo dei baten bidez, eta azaldu du Ganteko higiezinen agentziei “froga” bat egin zietela, arrazagatik bezeroak diskriminatzen ote zituzten ikusteko. Horretarako, agentzia bakoitzera bi dei egiten zituzten etxe baten bila, soslai oso antzekoa zeukaten bi pertsona balira bezala.
‎Grazik Oteizaren eskulturak gogoratu ditu, ahora ekarri barik, Arantzazura joan zirela eta bazterrean botata ikusi zituztela 14 apostoluen eskulturak, elizetan ikusten zirenetatik guztiz desberdinak. Gero kriptan sartu ziren, baina ezin izan zituzten ikusi Nestor Basterretxearen irudiak, estalita zeudelako; haiek ere berrikuntza lar zuten, antza. Denean apartekoa eta txundigarria iruditu zitzaion Arantzazuko elizaren harrizko fatxada, itxura erabat berria, baina espiritualtasuna galdu barik.
‎Mendeetan barna, gure Herritik iragan ziren bidaiariek, bertan egonaldi bat egin zuten idazleek eta soegile zorrotz ugarik harriduraz kontatu zituzten ikusitako dantza saioak, mutil eta neska dantzarien trebetasuna eta arintasuna, zernahi adineko herritarren abilezia eta dotorezia, hainbesteraino non batzuentzat —Voltaire filosofo frantsesa buru— dantzarako zaletasuna eta gaitasuna Euskal Herriko ezaugarrietarik nabarmenenak baitziren, are bere definizioa: dantzatzen duen Herria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia