Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2001
‎Hinduek bere aita, aitona eta auzoko beste gizonezko asko nola erretzen zituzten ikusi zuenean, zazpi urte zituen. Oraindik ere dardarak hartzen duela, Meerak orduko gertaerak kontatzen ditu.
2002
‎Argi apur hark, ordea, ez zion nolako aurpegiak zituzten ikusten uzten, eta are gutxiago beste zenbait xehetasun bereizten. Ilaje luze urdinduak, bai; horiek ikus zitzakeen urrutitik.
2006
‎Hala ere, naziek bera ere eraman zuten. Diotenez, gurasoak nola torturatu zituzten ikustera behartu zuten botxeek. Harrezkero, burua galdu zuen Pie...
2009
‎Askotan preso bat baino gehiago izaten ziren. Batzuetan falangistak edo begi luzeak hurbiltzen ziren hormara, guardiek presoak nola hiltzen zituzten ikustera. Kaputxinoak berak ohartarazi zien behin baino gehiagotan, ez zela oso kristau joera hori.
2010
‎Lubaki banatan zeuden. Egoitzak nola ixten zizkioten, alderdia legez kanporatzeko bidean nola zegoen eta alderdikideak nola espetxeratzen zituzten ikusten ari zen Otegi, Egigurenekin bilera sekretuak egiten zituen bitartean. Eta bera bezala alderdiko buruzagi eta hautetsi guztiak bizkartzainekin nola bizi ziren ikusten zuen Egigurenek, eta tarteka hiletaren batera ere joan behar izan zuen, Otegirekin elkarrizketan jarraitzen zuen bitartean.
2011
‎Di da zabaldu ziren kartak mahaian zehar. Ahalegin guztiak egin zituzten ikusteko, baina Pip bizkorregi aritu zen. Zirrara handia zen ikuztegian egotea; gogotik saiatu ziren abere koruari ez ekiten, Pipek banaketa amaitu aurretik.
2015
‎bera eta bere lagunak bihozgabeko lapurrak zirela esan zutenean, langileen odola xurgatuz loditzen ziren mandeuliak zirela erabaki zutenean utzi zion irakurtzeari. Lehen ere ez zen egunkarizale amorratua, baina asteburuetan erosi eta irakurtzen zituen; geroztik, etxean ez zituzten ikusi ere egin nahi izaten.
‎Bat batean, oinaztargia gauaren erdian bezala, pentsamendu bat pasatu zitzaion burutik. Bazekien zein gogoko zituen bere emazte zenak abere basa haiek, abere basak oro; gogoan zuen koadernotxo batean apuntatzen zuela non noiz zituzten ikusiak, okila, erbia, belatza, mirua, erbinudea. Bazekien poztu egingo zatekeela oreinak galsoroa zeharkatzen ikusi izan balitu?
2016
‎idatzi zuen oso irizpide jatorrarekin euskarazko egunkariak, eta, gremiokoen artean nire ausardia oso komentatua izan bazen ere, apenas gehitu zen egun horretan bezero kopurua, kalean hotz egiten zuelako sartu ziren eskaleak ezin baitira bezerotzat hartu, gutxiago oraindik horietako batzuek liburuak estufa zaharrak berotzeko eraman zituztenean. Eskaleen pasadizoak kontatzen ari nintzela lortu dudala uste dut, hala iruditu zait behintzat, neska gehien hunkitzea, begietan halako hezetasun bat sumatu baitiot, nik hainbeste maite ditudan klasikoen edizioak, Proust, Flaubert, Musil, Bernhard, Svevo edo Joyceren obrak, arrapaladan motxila zulatuetan nola sartzen eta dendatik eramaten zituzten ikusteak bozkario absurdo bat eragin baitzidan, hain nirea zen mundua, babesten ninduen unibertsoa, bat batean erortzen ikusteak liberazio bat eskainiko balit bezala.
‎Errituala hau ere, abeslariak berak bazekien zenbat bis emango zituen, eta publikoak, antza, beste horrenbeste espero zituen. Antzokikoek ere bazekiten, argiak noiz pizten zituzten ikusita. Altxa, jertsea jantzi, urrats laburrez eta motel motel aterantz abiatu, errituala jarraituz kontzertua oso ondo egon zela esan nahi Tzortxoki, baina bata bestearen atzean joanda ezer esatea zaila, zaratarekin zaila, zaila antzokiak eskatzen zituen manerak eta portaerak zaintzea.
2017
‎Lanbidean gizonezkoek emakumeen tokia hartzeko etengabeko prozesu hura adibide argia da prestakuntza profesional egoki bat lortzeko bide oro ukatuz emakumeak lan profesionalen adar guztietatik nola kanporatu zituzten ikusteko (Clark 1968: 265).
‎Aitaren aldeko aitita eta amamaren baserri zaharkituak eraitsi baino lehen, zutunik mantentzeko ahaleginak nola egiten zituzten ikustera joan ginen. Atxirike eta Pakotene.
2018
‎Esan dudanez, gogaikarria da entzun behar izatea nola mintzatzen den jende hori bera garai haietaz eta, bereziki, zer esaten duten zenbaitek lord jaunaz. Halakoon itxurakeriaren tamaina istantean geratuko litzaizueke agerian garai haietan zer gonbidatu zerrenda izan ohi zituzten ikuste hutsarekin; orduan ikusiko zenukete ez soilik zein maiz izaten zen herr Ribbentrop haien mahaian afaltzen, baizik eta ohorezko gonbidatua ere izaten zela sarri askotan.
‎Antzeko mezua eman zioten biek, ez zutela lortu agenda antolatzea bisita ordu horretarako baina hitz ematen ziotela martxoko lehenengo bisita egunean han egongo zirela. Aiorak kontatu zionez, hura dena gertatu zenetik biopantailan baino ez zituzten ikusi osaba eta izeko. Esan zietenez, durduzatuta zeuden gertatutakoarekin.
‎Mundu harrigarri eta txundigarria, lilurazkoa baina izugarria ere bai askotan. ...erekatzen nuen erreka ondoko haitzei itsatsiriko goroldio umela; osinetan sartzen nuen burua, ur azpian altxor ezkuturen bat aurkitu nahian; tentuz, baina, mundu guztiak baitaki han gordetzen direla bertan itotakoen arimak; inurriek osaturiko lerro bihurriei jarraitzen nien, inurritegiaren ahoa topatu arte, eta, batzuetan, ogi apurrak botatzen nizkien, zulo estuan sartzeko nolako ahaleginak egiten zituzten ikusteko, eta, beste batzuetan, gerra hegazkin bateko pilotua nintzela egiten nuen kontu, eta inurritegia zela bonbardatu beharreko xedea, eta oinarekin zapaltzen nituen inurriak, onik irteten zirenen ihesari so, eta inurritegiko zuloa suntsitzen nuen, kuriositatearekin nahasiriko atsegin uher eta krudel batez; horrelakoetan, damuak arratsalde osoa irauten zidan.
2020
‎Behin, batera gertatu ziren Gaztelugibelean fusilamenduak ikustera joanda. Familia itzaltsuetako andre eta neska ugari biltzen zen bertan, zezen korridetara joateko bezala apainduta, gaiztoak nola akabatzen zituzten ikustera. Exekuzioen berria iragarri orduko, bolo bolo zabaltzen zen hirian.
2021
‎Eta beste ororen gainetik irudi haluzinagarria –literalki– begitantzen zaidana da emakumea han bere etxean, baratze eta soroekin, inguruko eraikin erraldoia eta alboko beste txikiago biak zelan altxatzen zituzten ikusten, eta bere Etxeatzekona ere hazten eta hazten, eta eukaliptoa ere beti han gora eta zabalera tantai bilakatzen; eta 1925ean Kutxarenak erabiltzen hasita, hango neska mutilak handik goitik berari begira; berari, baserriari, Etxeatzekonari, landei eta soroei, urrunagoko beste baserriei, hondartzari, ibaiari, gabarrei, trenaren keari, gurdiei, mundu berriari begiratzen eta mundu berriko hotsa... Neska mutil proletarioen uda bateko zoriona.
‎Ikasleen gorputzen opakutasuna itzalen lainotasunarekin nahasirik zegoen tropoilu bat osatuz; baina ikasleek ez zituzten haien arteko itzalak nabaritzen, hori ematen zuen behintzat, ezen itzuri egiten zieten emakume gazte herrenaren garrasiei, gizonaren orroei, guardia zibil xehatuaren min oihuei edo aulki gurpilduneko emakumearen oinaze aurpegiari. Ez zituzten ikusten, eta ez bazituzten ikusten, zergatik ikusten zituen berak?
2023
‎Grazik Oteizaren eskulturak gogoratu ditu, ahora ekarri barik, Arantzazura joan zirela eta bazterrean botata ikusi zituztela 14 apostoluen eskulturak, elizetan ikusten zirenetatik guztiz desberdinak. Gero kriptan sartu ziren, baina ezin izan zituzten ikusi Nestor Basterretxearen irudiak, estalita zeudelako; haiek ere berrikuntza lar zuten, antza. Denean apartekoa eta txundigarria iruditu zitzaion Arantzazuko elizaren harrizko fatxada, itxura erabat berria, baina espiritualtasuna galdu barik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia