Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2004
‎Euskal literaturak XX. mendera arte izan dituen euskal idazle zenbaitekin osatu du Patxi Salaberri Muñoak Euskal klasikoen atarian izenburuko antologia. Aukeraketa egiterakoan, gomendiozko gutunak, aintzinsolasak eta hitzaurreak idatzi zituzten idazleak hautatu ditu, beraien atariko horiekin liburu hau osatuz. Horregatik baztertu behar izan ditu euskaraz idatzitako aintzinsolasik ezagutzen ez zaien beste idazle interesgarri asko »Oihenart esaterako».
2008
‎Errepresioak gogor eraso zien disidenteei eta obrak atzerrian edota Sobiet Batasunean ezkutuan argitaratzen zituzten idazleei. Hala ere, Soljenitsynek inoiz baino gogotsuago ekin zion bere obra idazteari, beti ere isilpean eta gordean.
‎Unamuno, Baroja eta Sabino Aranarekin literatura foruzalearen mundua atzean geratu zen, eta alde bateko eta besteko idazleak buruz buru jarri ziren beren artean. Aurrerantzean, esanguratsua izango da zein hizkuntzatan idazten den; egoera hartan, beren buruak nazionalistatzat ez zituzten idazleentzat (R. M. Azkue, Txomin Agirre), Unamuno eta Baroja (eta Sabino Arana bera ere, kontrako aldetik) urrutiegi joanak ziren.
‎Baina trantsizioa atzeratu arren, ez zuen epe luzera frantses nazionalizazioari aurre egiteko eredurik eskaintzen. Egon bazeuden Eskualdunaren inguruan euskal letrak maila jasora eraman nahi zituzten idazleak (Broussain, Etxepare, etab.). Baina aldizkaria ez zuten beraiek kontrolatu baizik asmo apalagoko euskaltzale tradizionalistek. Horregatik Eskualdunak frantses nazio ideia (bertsio katoliko­erregionalistan) sustatu zuen.
‎40ko hamarkadatik aurrera, hiritartasun kontzeptuak garrantzi handia hartu zuen. Gobernutik eta hainbat erakundetatik une hartako AEBen erretratua egitera bultzatu zituzten idazleak, estatubatuarra izatea zer den adieraz zezaten. Liburu sail batzuk sortu zituzten xede horrekin, eta sail horietako batean argitaratu zen, 1942an, Miriam Isasi eta Melcena Burns Dennyren White Stars of Freedom, Euskal Herritik AEBetara joandako jendea erakusten duen liburua.
2009
‎Memoria galeraren sentipena oso da desosegagarria. Hasieran, euren eskuizkribuak taxietan edo kafetegietan ahaztuta utzi zituzten idazle despistatuekin akordatu naiz. Klasiko bat.
2012
‎Ez zion lan askorik eman bildumako egileen eta ipuinen zerrenda osatzeak: irizpide argiak eta sendoak zituen letoniar literaturan nabarmentzen ziren izenei buruz eta, jakina, Jansonsek aldez aurretik baztertu zituen beren antologietan beraren ipuinak sartu ez zituzten idazle guztienak. Baina ez zen iristen erabaki bat hartzera bere ipuinei buruz:
‎Ikusitakoak ikusita, eta Onaindiaren itzulpengintza atal honetan ikertu nahi ditugun beste autoreenekin alderatzeko, Santi Onaindia bi belaunaldiren arteko zubi gisa defini genezake; Onaindia, Orixe baino hogeita bat urte gazteagoa eta Aresti baino hogeita lau urte zaharragoa (Mirande baino hamasei zaharragoa), bi munduren arteko zubia da. Hainbeste miresten zuen Orixe dago alde batean, haren garaiko itzultzaileen eta literaturaren eta itzulpengintzaren guztiz bestelako ideiak zituzten idazle gazteagoak bestean, eta Onaindia erdian. Orixerekin lotzen zuen ezaugarri nagusia, ziurrenik, literaturaren eta itzulpengintzaren ikuspegi klasiko eta idealizatua litzateke, neurri handi batean biek jasotako heziketa erlijiosoak eragindakoa.
2013
‎Horietarik bakar bat ere ez dago euskaraz; denak frantsesez dira. Gerla hari buruz euskaraz dauden liburuak, gerla hartako kronikak idatzi zituzten idazleen artikulu bildumak dira: hala nola Piarres Xarritonek bildu Jean Saint Pierrereneta Jean Etxepare renartikuluak edota Patri Urkizuk bildu Jean Elizalderenak, gerlatik landa idatziriko oroitzapenekin.
2015
‎Iritzi markatua plazaratu zuen 1952an. Lehenik idazle batzuen izenak eman zituen; antzerkiak idazten zituzten idazleenak:
‎Beste lan batzuek, EAJren unean uneko estrategiak, ekintzak eta ibilbidea abiapuntu eta helburutzat hartuta, alderdiaren nondik norakoa aztertzen dute. Lan horietan guztietan, gutxi dira azaltzen diren izenak; alderdiko burukide gorenenenak eta prentsako lehen orrialdeetan iritzi artikuluak idazten zituzten idazleenak dira usu. Nekeza zen jakitea EBBko kideen izenak El Pendulo patriótico argitaratu arte, are zailagoa erki (lurralde) zuzendaritzako buruzagienak eta ia ezinezkoa Uri Buru Batzarretakoak zein ziren zehaztea; zer esanik ez, bazkide arruntei edo jarraitzaile apalei erreparatzen baldin badiegu.
2016
‎Argitaletxean lanean hasi eta berehala, nominan zituzten idazleak hobeto zaintzeko asmoarekin, hiru taldetan banatu zituzten eta zaharrenak egokitu zitzaizkion emaztearen ahizpari. Ez zuen suerte handirik izan, idazleak, berez arraroak izanik ere, adinarekin arrarotuz joaten direlako.
‎Haren gorpua zehazki non zegoen ere ziurtatzerik ez zen izan, harik eta iaz Paco Etxeberria mediku forentseak gidatutako taldeak zehaztu zuen arte Trinitarien komentuan zeudela haren hezurrak. Sakabanatuta, anonimo, beste ehunka pertsonaren hezur artean identifikatu zituzten idazlearen eta haren emaztearen arrastoak. Hildako bat, hildakotan ehortzita.
2017
‎" Le Français n’apas la tete ipique>" idazten zuen XVIII. mende hasieran Malezieu idazle jakintsuak. Alta saio luze batzuk egin zituzten idazle handi zenbaitek, bereziki Ronsard poetak XVI. mendean, eta Voltaire pentsalariak XVIIIean. Baina lehena lirikoa zen nagusiki, bigarrena satirikoa eta didaktikoa:
2018
‎Beste hizkuntza batzuetan soziolinguistika historikoak aurrerabiderik aurkitu badu ere (cf. Conde Silvestre, 2007), euskaraz zailtasun handiak ditugu horretarako, oraindik gutxi dakigulako aurreko mendeetan idazkiak utzi zituzten idazle eta giro gehienez. Hurrengo ataletan ikusiko dugunez, noren horren karietara, leku bateko euskara nolakoa zen jakiteko testu zaharretara jotzen dugunean, idazle bat jantzia (ikasia) izateak edo testua elizarako edo argitaratzeko prestatu izanak badu eraginik testuko hizkeran bertan, eta hori ez zaigu beti aldeko, lekuan lekuko hizkeraren ezaugarriak modu fidagarrian identifikatu nahi ditugunean:
2019
‎Muñozek hainbat saretan kokatu du: " Kronologikoki, 70eko eta 80ko hamarkadetan hizkuntza zein literatura bide eta molde berriak zabaldu nahi zituzten idazleen artean dago. Landu zituen literatur genero eta gaiei dagokienez, berriz, irudimen handiko idazle ausarten artean kokatuko nuke.
2021
‎Gizarte baten muina eta berezitasuna (beste nazioetatik bereizgarri ager zitezkeen ezaugarriak) biltzen zituzten idazleen sorkuntza lanetan. Helburu horrengatik, askotan, literaturaren historia nazionala nazionalista bilakatu da.
‎Honetan beldur naiz atzera egin dugula eta gerra aurreko literatura, txikiagoa eta hauskorragoa izanik, beroagoa, ausartagoa eta apasionatuagoa zela. 30eko hamarkadaren hasieran, Lauaxeta izeneko Mungiako poeta gazte batek Bide Barrijak argitaratu zuenean, ezohiko lurrikara sentitu zuen euskal kulturak; Kritiken Gordailuan aurkituko dituzuen 30 iruzkinek frogatzen duten moduan, inor gutxi geratu zen iritzirik eman gabe, eta asko izan ziren haren poesiaren azterketa kritiko bikainak egin zituzten idazleak eta poeta gaztea lanean segitzera animatu zutenak. Barrijak ziren orduan poesiak behar zituen bideak; baina kritikari dagokionez, liburu inportanteen aurrean mutu geratzen bagara, ez badakigu kalitatea ikusten eta ez bagara ausartzen etorkizuneko kolosoak izan daitezkeen hasiberriak animatzen, hobe genuke lehengo bide zaharretara itzultzea.
‎– Infernu berezi bat existitzen da idazle berrien kontra hitz egiten duten idazleentzat, hildako idazleak kalumniatzen dituzten idazleentzat94, aspaldi miretsi zituzten idazleak publikoki gaitzesten dituzten idazleentzat eta beste batzuek egiten duten literaturaren kontra etengabe hitz egiten duten idazleentzat. Bizitza izeneko infernu terrible bat.
‎Literaturan hasi zenean, Sarasolak bi eratako liburuak desberdintzen omen zituen," hortera/ ez hortera" sistema binario jenialarekin, eta ez dut uste sailkapen hori baino tresna literario hoberik dagoenik ebaluazio orokor bat egiteko, sinpleagorik eta eraginkorragorik nekez. Horteradaz horterada, belaunaldiz belaunaldi, ezin da jakin zenbat narratiba saio hondatu diren euskal literaturan, gustu onarentzat beharrezkoak diren ezagutza ia guztiak faltan zituzten idazleek esnobismoaren anbizioari dagokion ausardia izan dutenean.
‎Homerok eta Euripidesek irabazi zuten lehiaketa, hau da, greziarren ametsak zizelkatzen zituzten idazleek. Haurtzaroan, denek haien bertsoak kopiatuz ikasten zuten irakurtzen eta idazten, eta horrek azaltzen du hainbeste papiro aurkitu izana.
2022
‎Alençoneko dukearen alarguna, Nafarroako erregina ezkontide bilakatu zen eta Henrike II.arekin esposatu zen 1527an; Margarita Na farroakoa deitu zuten. Kulturan murgildu zen, bereziki Sorbonako teol ogoek suaz mehatxatzen zituzten idazleak zainduz, lehenik Frantziako gortetik Rabelais eta Bonaventure des Périers, gero Neraceko gortean Calvin teologoa, Marot poeta eta beste batzuk. Lehenik bere anaiak lan horretan babesa ekarri zion, baina 1534an affaire des placards delakoaren ondotik, bere tole ran tziari bazter bat jarri zion, eta lehenbiziko protestateen buruak zigortu zituen bortizki.
‎Hala ere, edozein modutan Kordoban gehien estimatzen zituzten idazleak bertakoak ziren. Abul Kasim Az zahrawiren Tesrif izeneko bilduma aurkitu zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia