Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2000
‎eleberri poliziakoak behar dira, esaten zen, edo erotikoak, edo zientzi fikziozkoak... Zulo asko zituen gure kulturak, batez ere aldameneko kultura handiagoen aldean, eta denak estali nahi ziren, egin ahalean.
‎Villagrandeko dukeak hiru egun egin zituen gure jauregian, eta erran liteke ezen, haren errezibitzeko eta haren omenez eginkizun genituen festen zelebratzeko, Urbiaingo herri kasik osoa izan genuela morroi edo neskame, zerbitzari edo mirabe. Inurritegi bat zirudien gure etxeak, norat batzuk sartu eta bertzeak jalgi egiten baitziren:
‎Eta igan zen itsas lapurren buruzagi zirudiena, zeina begibakarra baitzen, gure galeoirat, ondoan bere gizon batzuk zituela, bakoitza bere armarekin; desarmatu zituzten gure galeoiko gizonak; miatu zituen gure untziaren goiak eta beheak; mintzatu zen bere gizonekin untzian zihoazen handikiez eta handikien reskateekin atera zitzakeen irabaziez, beti ere frantsesez; mintzatu zen, halaber, bertze jende guztiez, zeinak salduak izan baitzitezkeen, esklabo gisa, hango eta hemengo plantazioneetarat... harik eta aginte zubirat igan, eta gaztelania gaixtoan mintzatzen hasi zen arte, guztiok ongi aditzeko m... Eta so egin zion bere untziari, seinalatu zuen hatzaz, eta erran zuen irritsu:
‎Hauxe izan daitekek zirt edo zart egiteko mementua. Etxea eta azienda Nafarroaren zerbitzuan jarri genitian, eta heldu duk aldia, Nafarroa gure zerbitzuan jartzekoa... zeren eta, nola Jainkoaren borondatea hain den atzemanezina, nork daki ez ote zituen gure arbaso haiek galtzaile egin, gu garaile izan gintezen amoreakatik...?". Eta hark, badakizue, erran eta egin.
2002
‎Bele beltz bat bainuen, artean, biziontziaren brankan, haren heriotza noiznahi iragartzen zidana. Izan ere, zenbat urte egingo ote zituen gure ondoan Leirek. Hiru, lau edo bost?
2003
‎Alta, mende berean, Allande Oihenart zuberotar jakintsua ohartu zitzaion gaineko bi erresuma puxanten artetik bere sorterriaren batasunari eta finkatu zituen gure nazioaren oinarri historikoak, Notitia Utriusque Vasconiae,. Euskal Herriko bi eskualdeen Historia, argitaratu zuelarik.
2005
‎–Justina bai... Horrek zituen gure lehengusu Eustaquiok baino urte bi gehiago: 95 bai.
2006
‎Linternarik ezean, kandelak sobran zeuden elizako sakristian, eta halako batzuk hartu genituen etxerako, sukaldean eta komunean edukitzeko. Halako giro mistiko bat ematen zuten kandela piztuek baina, nolanahi ere, argindarrik ezak are gehiago murriztu zituen gure mugimenduak: egun argia zen bitartean hara edo hona joan gintezkeen, elizako eta urmaeleko joan etorriez aparte ezer gutxitarako urruntzen ginen arren; ilundu eta gero, berriz, beheko suaren aurrean egon ohi ginen, harexek ematen baitzizkigun argia eta berotasuna, janaria prestatzeko modua eta abaroaren sentipena.
2007
‎Ez, guk ez genuen gure etxearen argazkirik (horrek biziki harritu zituen gure lagun berriak), ezta gure seme alabena ere, ezta gure txakur, katu edo dortokarena ere. Izan ere, ez genuen halakorik.
2008
‎Ikaragarriak, benetan, kontu haiek; baziren han urkatuak, oholaren zigorra pairatutakoak*, itsas ekaitzak, Dortoka Uharte eta Karibeko toki eta gertaera basatiak. Bere esanak sinestera, Jaungoikoak inoiz itsasoan ametitu dituen gizonik makurrenen artean pasa bide zuen bizitza; eta istorio haiek kontatzean erabiltzen zuen hizkuntzak ia deskribatutako krimenak hainbat asaldatzen zituen gure nekazari xumeak. Aita beti ari zen esaten ostatuak lur joko zuela, laster jendea ez baitzen gehiago etorriko, zertarako eta, tiranizatua eta umiliatua izan ondoren, dardara batean oheratzeko; baina nik neuk uste dut mesede egiten zigula bera han izateak.
‎Eskuan maleta gurpildun bana zutela abiatu ziren irteerarantz, eta orduan ikusi gintuen Nadiak. Lurrean bere maleta utzi eta metro batzuk egin zituen guregana. Takoidun zapaten gainean pausoa neurriz kanpo luzatuz etorri zen, baina bide erdian geratu eta, bere onetik irtenda nonbait, sekulakoak esaten hasi zen, hori pentsatu nuen behintzat nik, nahiz eta ez genion ezer entzuten; ezagutzen nuen nik bere hitz egiteko modu hura, zenbat eta gauzak esateko eragozpen handiagoa orduan eta gehiago mugitzen zituen eskuak, arazoak zituen oraindik gure hizkuntzan iraintzeko, edo beharbada bere hizkuntzan ari zitzaigun egundokoak esaten, jendeak harriturik begiratzen baitzion.
‎–Oso pertsona azkarra zen. Beste guztion aurretik irakurtzen zituen gero derrigorrezko bihurtuko zitzaizkigun marxismoari buruzko liburuak, bisitatzen zituen gure historia hurbilaren agertoki izandako leku sakratuak eta bereganatzen zituen eredugarri bihurtuko zitzaizkigun portaera eta ohiturak, bere burua belaunaldi baten arketipo bihurtzeraino. Baina azkarretik adina zuen borrokalaritik.
2009
‎Ostiraletan, beste itxura batekin etortzen zen eskola ematera, ondo pasatzeko asmo sendotik tiraka, etxeko zapatilak eta Lee praka bakeroak jantzita, besapean gitarra zekarrela. Urte hasierako eskoletako une haietan, harridurak marrazki politak egiten zituen gure aurpegietan, baina gero hori guzti hori poza bilakatzen zen, eta ikasle andana kantari aritzen ginen aldi baterako, ostiralari beste doinu bat emanez, jatortasunez horditurik.
‎Bidetik ez galtzen laguntzeko bertutea zuen argiak. Kontrara, mota guztietako karrika zorriak erakartzen zituen guregana.
‎Goizean Longpont izeneko herria utzia genuen gibelera, Orge ugaldearen ertzetan. Lehen aldiz erregina hil zenetik, bat bateko presak bereganatu zituen gure buruzagiak. Jarraileria bi puskatan banatu zen.
2010
‎esan zidan kapilau militarrak?, halaxe adierazi zidan aitonak beste gutun batean: . Alemaniak ama batek bezala hartu zituen gure arbasoak aspaldi, eta Alemaniak guztia eman digu geroztik, lurra eta ogia, gorputza eta arima. Eta guztia eman digunari guztia emateko prest egon behar genuke ordainean, baita bizia ere.
‎galdetu bestela medikuei... ’ esan zidan kapilau militarrak—, halaxe adierazi zidan aitonak beste gutun batean: ‘Alemaniak ama batek bezala hartu zituen gure arbasoak aspaldi, eta Alemaniak guztia eman digu geroztik, lurra eta ogia, gorputza eta arima. Eta guztia eman digunari guztia emateko prest egon behar genuke ordainean, baita bizia ere.
2012
‎Orreagako gatazkan gure arbasorik ibili ote zen? Entzun ote zituen gure birraitonak Muñagorriren bertsoak trintxeran. Elurra egiten al du oraindik ere Beotibarko zelaietan?
‎Ostiralek, ordea, mutil sendoa eta indartsua izaki, espainiarra bizkar gainean hartu eta txaluparaino eraman zuen, eta kontuz utzi zuen kanoaren ertz batean, oinak barrualdera zituela, gero berriz pixka bat altxa eta aitaren ondoan jarri zuen; azkenean txalupatik atera, txalupari kanpotik bultza, itsasertzaren parean arrabatu, eta ni oinez baino bizkorrago joan zen, haizeak gogor samar jotzen zuen arren. Horrenbestez, biak bizirik eta onik eraman zituen gure itsasarteraino, eta, biak txalupan utzita, lasterka joan zen beste txaluparen bila. Nire ondotik igaro zenean, nora zihoan galdegin nion.
‎Berehala hartu nituen, eta baita sutauts adar batzuk ere, bala zaku txiki bat eta bi ezpata zahar herdoildu. Banekien ontzian bazirela hiru upel sutautsez beteak, baina ez nekien non gordeko zituen gure kanoilariak. Eta, denbora luzean bila aritu ondoren, aurkitu nituen; bi lehorrak eta ongi zeuden, eta hirugarrenari ura sartu zitzaion.
2013
‎ORAINGOAN ostalerrak xuhurrago bete zituen gure kopak. Ordaina, berriz, istanteko galdatu zuen.
‎Ez nion kontra egin. Trago luze baten ondoan, hirugarren aldiz bete zituen gure kopak. Horiek hustu gabe abiatu zen ardo gehiagoren eske, barrikara.
‎Aterrunea, eta orro isil bat ere bai, atzartzen ari den munstroarena. Izuak antzaldatu zituen gu guztien begitarte unatuak. Guztienak, Beñat Ezkilarena salbu.
2014
‎Eta denok nahi genuen hala izan zedin. Jokoak egiten zituen guretzat. Errudimentarioak, baina guretzat.
‎Saseta komandantea ezagutu zuela esaten zigun, eta Bilboko desfile hartan egon zela, bertan ikusi zuela hurbiletik Agirre lehendakaria, halako kontuak. Garai haiek ezagutu zituen gure arteko azkenekoa zen. Hark erakutsi zigun denoi irakurtzen eta idazten, eta jarduera militarraz dakigun guztia.
‎Eta, gainera, zertarako? Horrek ez zituen gure arazoak konponduko. Nahiago nuen nigan zuen konfiantza lañoari eusten utzi eta bakarka desesperatu, alternatiba baten zain.
2015
‎Gogoan dut haur ginenean nola jolasten ginen erreka bazterrean urak uzten zituen hondakin haiekin guztiekin. Eta gogoan dut egur eta zaborren artean agertu zen burdinazko xafla hark nola aldatu zituen gure bizitzak. Izar gorri bat zeukan alde batean margotua (orban gorri bat besterik ez zena zure irudimenaren galbahetik iragazi aurretik).
‎–Errusiar zuri horiek, aberats putakume batzuk ziren denak. Makina bat garbitu zituen gure aitonak.
‎Bizitza opari zen gure aitarentzat, oparirik handiena, eta hirurogeita hamabi urteko oparia bizitu du, egun bakar batez ere hutsik egin gabe. Lan ttikiak egin zituen gure aitak, txindurriaren antzera, baina etengabeak eta ederrak, jende xumearentzat miresgarri. Autodidakta porrokatua zen, eskola apalekoa, jakitun goxo eta komunikatzaile aparta.
‎Enperadore erromatarren bizi itxaropena laburra zen, baina Heliogabalok errekor guztiak hautsi zituen: hamazortzi urte baino ez zituen gure gaztetxoak burua moztu ziotenean.
‎Bartzelonara ezkondu zen. Gutako inork ez zekien hango neska lagunik zuenik, eta albisteak zurrumurru ugari eragin zituen gure artean. Despedida afari bat egiteko itzuliko zela esan zigun, udaberri aldera, ezkontza prestaketek lanpetuegi zeukaten orain.
‎Hala ere, oroitzapen ona nuen aguretxo hartaz: pazientziaz hartzen zituen gure bihurrikeriak eta ez gintuen makilaz jotzen. Nik ikasketak amaitu eta pare bat urte geroago hartu zuen erretiroa.
‎Jetras tenientearen lan bat amaitzen genuen bakoitzean bat erosten zuen. Dozenaka zituen gure gelatxoan.
‎Hainbeste jendek horrenbesteko nekez jasotako egunkaria, Euskaldunon Egunkaria, egun batetik bestera itxi ziguten. Ospeak ez zituen gure lankide eta adiskide atxilotuak inkomunikaziotik eta tortura saioetatik libratu.
‎Morok gizarte bizitza mehatxatzen duten hiru heriotza arrisku aldendu nahi izan zituen gure artetik: bata, botere bilatze soilarena, balore erlijioso eta etikoak baztertuz; bestea, teokrazia itxurako tirania politikoarena, balore absolutuei zor diegun menpekotasunaren aitzakiarekin; eta hirugarrena, gizakiaren duintasuna eta kontzientziaren berjabetasuna behar bezala funtsatu eta indartu ezagatik datorkeen tirani arriskua.
‎Eta behin kaleratuta, sekulako erantzuna sortu zuen argitaratu eta berehala: artikulu hark 63 erantzun jaso zituen, eta ordura arteko marka guztiak hautsi zituen gure artean. (Errekorrak hausteko dira, nonbait, eta 2003ko otsailaren 20an hautsi genuen marka hura, Euskaldunon Egunkaria itxi zuten egun tristean.
‎Osabaren bizkar barre pixka bat egiteko aukera izan du gainera. Horrela jakin dugu baserrira bidean, bidetxidorra hartu beharrean, auzoko baserriko neskak bisitatzeagatik zer nolako bueltak ematen zituen gure osabak. Hark, kontu horiek aintzat hartu gabe, estraperloan Mariak gordeak zituen jeneroak nolatan ez dituen lehenago aipatu erantzun dio.
‎Baduzue zuek biok ama zenaren berri, zenbateraino pairatu behar izan zituen gajoak bizitzaren lan nekosoak, baita gure aitaren berri ere, zuen aitonarena; haren istorio eta pasadizoak entzunda egongo zarete behin baino gehiagotan, Jaungoiko ahaltsuak barka dezala eta gorde goiko zeruan betirako. Gorriak eta latzak ikusi behar izan zituen gure ama zenak baserri hartan aita zela medio. Eta ez amak bakarrik, guk denok baizik, ni neroni tartean.
2016
‎Hurkoa ez bazen, baizik eta ausazkoa, garrantzirik ere ez zuen. ..., muden gainean zeuden arropa guztiak kendu ostean ikustekotan, mudak ere kentzeko prozesuaren parte bezala ikusiko baitzituen, eta hau ere beste gain prozesu baten zati bezala, norbaiten aurrean arropa guztia, guzti guztia, kentzeak zekarren prozesuaren zati bezala, hots, pertsona biren arropak zoruaren gainean pilatzearen prozesua; aldameneko ohe gainean jarduteko prozesuaren zati bezala ikusiko zituen gure muda zahar edo zatarrak.
‎A: Gure kasuan, ordea, horrek hankaz gora botatzen zituen gure estrategia guztiak, eta baita, nola esango nuke, gure oinarri antropologikoak edo epistemologikoak edo ez dakit nola deitu.
‎Aldaketa garrantzitsua zen. Ez zituen gure itxaropenak asebetetzen gobernu aldaketak, baina norabide onean zihoan?, nabarmendu du Garaikoetxeak.
‎Norbaitek zelatatzen zituen gure pauso guztiak. Espioitza lan ikaragarria geneukan gainetik kendu ezinda.
‎berrehun bat buruko artaldea, dozena bat ahuntz, dozena bat behi, bospasei zaldi behor eta asto, urde multxo bat, lapin (untxi) zenbait eta antzara, ahate, oilar, oiloeria pollita ere bai. Pentze zelaiko baratze buruan, erle kofoinak ere luzaz atxiki zituen gure aitak, eztia eta ezkoa egiteko.
2017
‎Jaitsieran ere, presarik ez. Argia moteltzen ari bazen ere, horrek ez zituen gure hankak azkartu. Berriz ere basoan sartu ginelarik, besteen begietatik kanpora, sumatu nuen nola laburtzen zuen Izeik gure arteko distantzia.
‎Une gaiztoak eta gogorrak bezainbatekoak ziren une gozoak eta atseginak, onak, lagun artekoak zein familia barrukoak. Hori bai, ulertu nahi nuen garai hura; ulertu nahi nuen ze mekanismok eraman zuen gizarte hura isiltasunaren gizartea izatera; nola izan zen posible hainbeste sekretu, hainbeste min, hainbeste kezka, hainbeste kontu isilean gorde izana, horrek zer nolako ondorioak utzi zituen gu guztiongan. Horixe interesatzen zitzaidan.
‎Donostiako talde bateko gida izan zen ama, txikia zenean, neskendako eskaut talde batean. Oso oroitzapen onak zeuzkan, eta anaiak eta biok adina izan genuenean, Irungo taldean eman zituen gure izenak.
‎Mahai gaineko eta azpiko jokoa egiten ari zen dudarik gabe, Micaela, eta bere oroitzapenaren inguruan. Eta bakoitzak bere moduan adierazi zituen gure protagonista ixilaren gorabeherak, ohiturak eta joerak, nahiz agerian zituenak, nahiz orain artean publikoki ezagunak ez zirenak ere. Eta hilari zor zaion begirunea eta errukia ez ziren oztopo nahikoa bergogoratze eta agian baita bersortzearen joko hartan mahaikide batzuk garaile, eta bestetzuk berriz, galtzaile suertatzeko.
‎Odolak eta burmuinak inguruan barreiatu ziren, sarjentuaren botak eta galtza barrenak zikinduz. Ez zen saiatu uniformea garbitzen eta hondakin odoltsu haiek borrokan irabazitako dominak balira bezala, harro erakusteko moduan utzi zituen gure aldera begiratu zuenean.
‎Atzaparkada batekin jaso zituen sarjentuak aulki gaineko diruak eta harrokeria punttu batekin kontatu zituen gure aurrean.
‎Gure aitak ez zekien ezer politikaz; ez zuen ulertzen eta ez zuen ulertu nahi ere. Txikitako adiskidea zuen Telleria, jolas laguna; aita ez bezala, herritik kanpo ibili ahal izan zen hura, eta bereak balira bezala sentitu izan zituen gure aitak Telleriaren garaipen guztiak. Hori dela-eta, irensgaitza bezain mingarria zitzaion herriko gazteok Telleriari genion gorrotoa.
‎Amak etxean onartzen ez zuen tabakoa erretzen ari zen Idoia kanpoan. Sorbaldaren gainetik begiratzen zien tarteka sukaldeko leihoan argiak sortzen zituen gure itzalei. Aitorrek, burumakur, platerak igurzten jarraitzen zuen, loreen marrazki haiek ezabatu nahi dituen norbaiten indarrarekin.
‎Iruditzen zait aitak beti izan duela barruan hutsune handi bat, eta aldian gauza batekin betetzen saiatu izan dela: lehenengo, beste ikasketa batzuk egin nahi izan zituen gu txikiak ginela; gero, baratze bat jarri nahi izan zuen; ondoren, ingelesean apuntatzea etorri zen; ostera, baserri batera joan nahi izan zuen bizitzera, edo Australiara bidaiatu, edo belaontzi bat erosi. Homeopatia, yoga, osteopatia, makrobiotika, eneagrama...
‎Nerbioi ibarreko iparraldean, Arratian (enpadu), Busturialdean (enpaidu), Otxandion, Durangaldean, Deba ibarreko herri batzuetan (Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Oñati) jaso dut. Abade eta enparauek ondo bedeinkatzen sittun gure ausoko andra orrek, abade eta enparatuak ondo bedeinkatzen zituen gure auzoko andre horrek? [Bedeinkatu, egurra eman, ironiaz].
‎Ihes egin zuen Aita Nagusiak, auskalo nora; handik hiru hilabetera, nekazari batzuek aurkitu zuten, Iko haraneko leize zulo batean gordeta zegoela. Mundu osoak ikusi zituen gure buruzagi ukiezin haren irudiak, biluzik, txerrien artean korrika eta nekazari haiek heriotzaraino jipoitua.
2018
‎Harriturik entzun genuen (eta beldurturik!) nola. Kabestrok? xehatzen zituen gure pabiloiko gune ezberdinak, geuk filtratutako plano bat azaltzen ari bailitzan. Han, informazio ez klasifikatu bat aipatzea aztoreari untxi bat erakustea bezalakoa zen.
‎–defendatu zen fiskala?. Egin zitekeen onena zen, zenbat eta galdera gehiago egin, orduan eta zalantza gehiago sortuko zituen gure sistemari buruz. Halakoei ezin zaie hainbeste pantaila oparitu.
‎Grebalari, senide eta inguruko herrietako behargin ugari ere bazegoen batzarrean, eta horrek urduri paratu zituen gutako batzuk, kargu hartuko ote zieten edo zerbait aurpegiratuko zietelakoan. Ez zen horrelakorik izan.
2019
‎–Hemen utzi gintuen andre horrek, esan zuen ahotsetako batek?. Bihotzak lapurtu zizkigun, eta arimak ostu, eta berarentzat hartu zituen gure biziak, eta hemen utzi gintuen, iluntasunean ahaztuta.
‎Sekula nabarmentzen ez zen emakume isila. Irribarre doiak banatzen zituen gure artean zegoenean, txikitu egiten zen ama ere inguruan bazebilen, ipotxa bihurtu, desagertu. Unerik latzenean ere ez zuen sekula irribarrea galdu.
‎Imajinatuko duzuenez, orain jaun deritzozuenaren eta haren jarraitzaileen arbasoen bitartez, hain zuzen ere. Garai latzak bizi zituen gure herriak, gerra luze bat, laster galdu behar genuena. Jaunaren arbaso batek gidatzen zuen etsaien guda taldeetako bat, eta dei egin zien gure arbasoei batzar baterako.
‎–Zerk bultzatzen gaitu euskararen alde borrokatzera? Zerk bultzatu zituen gure aurrekoak??. Galdera hauen erantzunetan, etorkizunera begira baliagarri zaizkigun klabeak eta elementuak daude.
2020
‎Adrenalina horrexek arindu zituen gure pausoak eta, tentua ahaztuta ia, barrezka eta hunkituta, kanpamentutik atera eta ordu batzuetara, Denaliko gailurrean erortzen utzi genituen geure gorputz abailduak. Tontorrean geunden, mendiarekin bat eginda.
2021
‎Eta nigan iltzatu zituen bere begi beltzak hori esatean. Zenbaki bihurtu zituen gure edariak, gure drogak, gure larrualdiak, gure solasaldiak, gure gehigarriak, ebakuntzak, konponketak... Hipnotikoa zen haren ahotsaren kadentzia.
‎XIX. mendean Wilhelm von Humboldtek, Prosper Merimeek, William Wordsworth poeta ingelesak edota Victor Hugok berak –erromantizismoaren aitak! – Euskal Herriaren inpresio erromantiko gogoangarriak utzi zizkiguten. Hurrengo mendean amets erromantiko horrek erakarri zituen gurera George L. Steer, Andre Malraux, Orson Welles, Ernest Hemingway eta Jose Bergamin, Intelektual Antifaxisten Koalizioko burua, 27ko milizia poetikoaren erresistente xamurra137 eta Espainiako desertu erromantikotik Euskal Herrira erbesteratua, Eva Forest eta Alfonso Sastre bezala. " Nik ez dut euskaraz hitz egiten ez dakidalako" esan zuen Bergaminek," baina badakit halaber, jakin gabe ere euskaraz hitz egiten dudala" 138.
‎Pérez Galdós ek, ingelesez zekienez, Dickens irakurri eta itzuli ahal izan zuen 26 urterekin, eta horrek bere literaturarako tresna ikaragarria eman zion. Xahok Parisen egin ahal izan zituen literatura ikasketak eta handik ekarri zituen guretzat korronte berriak. Mirandek ere frantsesez zekien eta begira euskarari zer nolako modernitatea ekarri zion.
‎Izarra hazi egin zen, erregulartasun izugarriz hazi ere orduz ordu, handixeago ordu oroz, hurbilxeago gauerdiko zenitetik, gero eta distiratsuago, harik eta gaua bigarren egun bihurtu zuen arte. Lurrera bide kurbatuan etorri ordez zuzen etorri izan balitz, Jupiterrera bidean abailarik galdu ez balu, egun bakarrean saltatuko zuen tarteko leizea, baina, gertatzen ari zen bezala, guztira bost egun zituen gure planetara inguratzeko. Hurrengo gauean, ingelesen begietara iristerako, ilargiaren tamainaren herena hartua zuen eta ziurtatuta zegoen izotzaren urtzea.
‎Aita saltzailea zen, herriz herri ibiltzen zena, baina hala ere amak lan egin behar zuen. Ikaragarrizko lanak egiten zituen guretzat.
2022
‎Kearen eta abere kakaren usainak aire hotza kutsatzen zuen. Itzagako malkarrak hodei ilunen artean ezkutatzen ziren, baina laster eguzki zurbil batek luzatu zituen gure itzalak bidean. Handik ordubetera, elurra zapaltzen hasi ginen:
‎Halere, iruditzen zait Olaizola itsutu egin zela kontu pertsonal batekin. Alferrik xahutu zituen gure lan-orduak, beste ikerketa beharrezkoago batzuen kaltetan.
‎Baserri bakoitza alde bitan banandua baitzegoen. Aitak hiru urte eman zituen gure baserriko sabaian ezkutaturik. Zarata txikiena ere atera ezinik.
‎Ez zigun sekula hutsik egin. Arrisku handiak hartu zituen gugatik. Beti egongo natzaio esker onez.
2023
‎Nola? Zuk, Petra", sarritan aipatzen zituen gure izenak, Nikolasek bezala," ziur nago ohearen eskuinaldean egiten duzula lo, eta zuk, Gabriel, ezkerraldean". Bibliotekari lagunak begirakune bihurria josi zidan.
‎–Bizimodu harrigarria izan zuen –esan du Ana Mariak, bere kautarako bezala– Hari gertatu zitzaionaren erdiarekin zoroetxean nengoke ni. Eta, hala ere, izeba Luisak alaitasuna, algarak eta jaia ekartzen zituen gure etxera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia