Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2001
‎Horma koloretsuak zituen etxeak, pistatxoaren berdeak eta txiklearen arrosak elkarri eraso egiten zioten, borroka hartan nor gailenduko, nork energia gehiago kutsatuko. Plastikozko puf erraldoi batek ipuinetako nanoaren tronoa irudikatzen zuen eta egurrezko bitxiloreak hazten ziren nonahi, belar artifizialez estalitako lurrean sustraituak baleude bezala.
‎Azterketak bukatu zituelako edo, ez dakit, lasaiago zebilen. Ez zen hainbeste joaten mendira behintzat eta, nire pozerako, gero eta asteburu gehiago igarotzen zituen etxean.
‎Gizonak edanari eman zion. Lagunak ekartzen zituen etxera. Diruarengatik emazteak haiekin sexu harremanak izatea nahi izaten zuen.
2002
‎Sunbillako Ixtola baserrian ere gauza bera. Katu guztiak ito zituen etxeko arratoi zakurrak. Nahigabe handia izan nuen nik, han zegoen katu gorri, handi, potolo eder bat oso lagun bainuen.
‎Emakume ezkongabea zen, berrogei bat urte zituena, eta ikasleei eskola orduetan España gora eta España behera ibiltzen zitzaiena –edo España gora eta España gorago, hobeki–, orain José Antonio Primo de Riveraren balentriak kontatzen zizkiela, orain Francorenak. Baina Sarak beste historia batzuk ere entzun izan zituen etxean, guztiz bestelakoak, batik bat bere amona Doloresek –amaren amak– kontatuak. Haren bidez jakin baitzuen zer zen ikurrina, haren bidez, halaber, amonaren beraren bizitza markatu zuèn gertakizunik behinena:
2003
‎Aurkezpen egunean itsasoari begira Monikak kontatu zidanez, ordea, Kundera aspaldi samar ahaztua zuen eta Max Frischekin maitemindurik zebilen azken aldian. Egunean hiruzpalau ordu ematen omen zituen haren idazlanak aztertzen eta interneten aurkitutako hari buruzko aipamen eta entseguak pilaturik omen zituen etxean. Idazle suitzarrarekin lortu zuen identifikazioari esker, hark bezala idatzi omen zezakeen honetaz edo hartaz.
2004
‎Ulertzekoa da, bertan eman baitzuen bizi guztia. Bertan bizi zen haren familia, bertan zituen etxea eta adiskide guztiak. Zeuk ere bertan zenituen eskola eta lagunak.
‎Erantzuna hausnartu bitartean, emakumearen begiek goitik behera aztertu ninduten inolako lotsarik gabe. Hotelik ez nuela aurkituko erran zidan, baina karrika hartan bertan, lau zenbaki aurrerago, gelak alokatzen zituen etxe merke eta garbi bat ba omen zegoen. Eskerrak ematen ari nintzaiola, emakumeak, xuxurla batean, bere etxean ere ostatu har nezakeela jakinarazi zidan.
‎Arnasa azkartu zitzaion, sudur hegalak zabaldu. Ia lasterka aztertu zituen etxeko gela guztiak, banan banan, mendi makila eskuetan. Arropa, janaria, liburuak, ontziteria...
‎Karmelek supermerkatuko plastikozko poltsaz betea zuen etxea, bertan lan egiten zuen eta. Supermerkatua ixten zutenean beti eramaten zituen etxera zenbait poltsa. Edozertarako balio zutela esaten zion Felixi, honek hainbeste poltsa zertarako nahi zituen galdetzen zionean.
2006
‎Gu hirurok ginen koadrilan etxea bilatzeko adinean sarturik geunden bikoteak; gainerako lagunek, edo ez zuten horrelako saltsetan sartzeko gutxieneko diru sarrerarik, edo ez zuten planteatu oraindik gurasoen etxetik joatea, edo bikote-kide serio samar bat izan arte itxaron nahi zuten. Hiru solairu izango zituen etxeak planoen arabera, eta pisu bakoitzean etxebizitza bat. Dena lotuta geneukan, beraz, eta printzipioz ez zegoen Hankapalorentzako lekurik han, baina orduan gertatu zen Manu eta Ferminena.
‎Erroman esamesak handiegiak egiten hasi zirenean, Francesco Cenci hiriburutik iparraldera zituen lurraldeetara erretiratu zen, Abruzzoetako L’Aquila probintziako Petrella gaztelura, eta berarekin eraman zituen etxeko neskame morroiak eta familiako bi maitale; bi emakume menperatu, izutu eta zorigaiztoko: Francescoren bigarren emaztea, Lucrezia Petroni, zeinarekin ezkondu baitzen 1593 urtean, eta Beatrice, Francescoren alaba propioa.
‎Antonio Borboikoak bisita egina zion gazteluari, gazteluzaina kanpoan zegoela. Aitatxik lau hilabete egin zituen etxetik kanpo, bere kapitainordetzara itzultzeko baimena eskuratu artean. Orduko, gerri gizena nabari zitzaion Katalinari.
‎Besta izan zen, gau hartan, hiriburuko karriketan. Migel txipiak ez zituen etxekoak ospakizunera lagundu. Erabakia hartua zuen:
‎karrikan omena zebilen bazela iruinseme bat baino gehiago, isilean lekutua errege kanporatuen aldera. Migelek ere gogotik utziko zituen etxea eta lana, eta iheslarien bidea hartu Biarnoraino. Ez zuen egin, bistan dena.
2007
‎Ez bibote fin, lerro zehatzekoa, sarjentu bibotea baino, senarra militarra izan baitzen. Haren hutsa betetzeko, Fabiolak kanpoan aurkitzen zituen gizonezko guztiak ekartzen zituen etxera, haien jatorriari edo haien hizkuntzari begiratu gabe. Batzuk biharamunean botatzen zituen kalera, trapu zaharrak balira bezala.
‎Ez naiz luzatuko hango egonaldia berritzen, lanak baititut oraindik hilabete batean ikusitako emakumeen kontua ematen. Jabea, Kosme Alonso, kapitain ohia zen, eta kalean galduta aurkitutako emakume guztiak biltzen zituen etxeko saloi arrosa kolorean. Emakumeak bakarrik asper ez zitezen, gizonezkoak ekartzen zituen kapitain ohiak, jolas zitezen haragiaren dibertimendu gorrian.
‎Ez dakit pozik ote nengoen, baina Elisa eta Argiñe, pozik baino gehiago zeuden. Distira egiten zuten biek ala biek, argiak bazter guztiak bustitzen zituen etxe hartan. Mundu honetakoa ez zen distira zela esango nuke, jakingo ez banu mundu guztiak mundu honetan egon daitezkeela eta eguzki guztiak gela batean gorde daitezkeela, irribarre guztiak aurpegi batean lora daitezkeen bezala.
‎Melisendaren ordez etorri zenak, Atenea izeneko neska polit, maratz eta modernoak, bi egun soilik egin zituen etxean.
2008
‎Lehenago ere etorri izan zen, urtean pare bat aldiz edo, bost urte eginak zituen etxetik kanpo, Dobaingo labe garaian?, baina beti bakarrik. Nazariok, beraz, bazekien Beñardoren portaeraren berri.
‎Pozik zegoen itsasoan egin zituen urte luzeetan ez zuelako gizonik galdu. Sekula ez zitzaion inor hil, denak itzularazi zituen etxera marearik marea, olaturik handienetan ibili arren.
‎Lehenago ere etorri izan zen, urtean pare bat aldiz edo –bost urte eginak zituen etxetik kanpo, Dobaingo labe garaian–, baina beti bakarrik. Nazariok, beraz, bazekien Beñardoren portaeraren berri.
2009
‎Oskarrek hatzak gurutzatu zituen etxean inor egon ez zedin, baina argia ikusten zen pare bat leihotan eta ke hari bat zerion tximiniari. Oskarrek hasperen egin zuen:
‎Perlesiaturik geratu zen egongela zabalaren erdian. Ederki ezagutzen zituen etxeko hots guztiak: tutuetako uraren gurgura, hozkailuko motorraren xuxurla, teilatuko habeen karraska?
‎Hamaika pasadizo eta abentura kontatzen zizkigun txikitan! Gerra aurretik armak ezkutatzen zituen etxeko sabaian. Italian egon zen, Del Burgorekin armak erabiltzen ikasten, eta gero, Gurutzada deitu zenean, lehen lerroan aritu zen beti Espainia eta Tradizioa defendatzen.
‎–Beti esaten zuen munduko bazter guztiak ikusten diren lekua bilatu nahi zuela eta hantxe egingo zuela etxea. Hego eta eki, mendebal eta iparraldean leihoak zituen etxea. Hara joango zen, beharbada.
‎Are gehiago: Maria Bibianak ederki oroitu behar zuen nola Gabinok orduak eta orduak egiten zituen etxeko aquariumari begira, hiriko aquarium ezaguna gerokoa izan zen arren, Elkarte Ozeanografikoak bazuen bat bere egoitzan, eta handik etorri zitzaion Gabinori Regina enean berea jartzeko ideia: kristalezko arrainontzi paralelepipediko bat zen, dozena erdi arraintxo biltzen zituena?, arraintxoen joan etorriek liluratuta; haren esaldi bat ere ezagun egin zen etxekoen artean, Domingok umetan irakurri zuèn liburu bakarretakoaren inguruko iruzkinean:
‎Are gehiago: Maria Bibianak ederki oroitu behar zuen nola Gabinok orduak eta orduak egiten zituen etxeko aquariumari begira –hiriko aquarium ezaguna gerokoa izan zen arren, Elkarte Ozeanografikoak bazuen bat bere egoitzan, eta handik etorri zitzaion Gabinori Regina enean berea jartzeko ideia: kristalezko arrainontzi paralelepipediko bat zen, dozena erdi arraintxo biltzen zituena–, arraintxoen joan etorriek liluratuta; haren esaldi bat ere ezagun egin zen etxekoen artean, Domingok umetan irakurri zuèn liburu bakarretakoaren inguruko iruzkinean:
2010
‎Gero, batean Heinrichi eta bestean niri begiratzen zigula, esan zuen: . Zuen aitona ikusten nuen bakoitzean, aipagai zituen etxekoak eta aipagai bilobak: Ludwig eta Heinrich, Heinrich eta Ludwig.
‎Amak ongi baino hobeto eraman izan zituen etxeko kontuak urteetan, baina egun batean ez atzera eta ez aurrera gelditu zen batuketa batean, eskuan zituèn billeteak ezin bereizirik, bost pezetakoa ote zen, hogeita bostekoa edo ehunekoa; amak, baina, bazuen une hartan bere ezintasunaren kontzientzia, billete sorta lurrera bota eta malko batzuk irristatu baitzitzaizkion masailetan behera; ama, izeba eta hirurok geunden memento horretan, etx... –Non dago ama?
‎Amak, baina, beste munduak liluratuta zuen arren, gogoan zituen munduko kontuak: etxeko egoera ekonomikoa eta sarrera irteeren balantzeak, adibidez; amak, izan ere, obligazio ekidinezintzat zituen etxeko eginkizunak, eta hala, Pagoagan luzaroan egoteko posibilitatea zuen arren, hilabete bat, bi edo hiru hilabete igaro zitzakeen lasai lasai?, nekez egiten zuen hamar egunekoa baino egonaldi luzeagorik; orduan ere, irail osoan eta urriaren lehenengo egunetan?, etxean gelditu zen eta etxean gelditu ginen, beste gertakari bat lau haizeetara zabaldu zen arte, Ama Birjinak arrosario bat emango zi...
‎Handik aurrera, ni ere helduagoa noski, hasi nintzen aitaren beste aurpegia ezagutzen. Batzuetan arraro samar etortzen zen lanetik eta sekulako gatazkak sortzen zituen etxera heldu bezain laster.
‎Amak, baina, beste munduak liluratuta zuen arren, gogoan zituen munduko kontuak: etxeko egoera ekonomikoa eta sarrera irteeren balantzeak, adibidez; amak, izan ere, obligazio ekidinezintzat zituen etxeko eginkizunak, eta hala, Pagoagan luzaroan egoteko posibilitatea zuen arren —hilabete bat, bi edo hiru hilabete igaro zitzakeen lasai lasai—, nekez egiten zuen hamar egunekoa baino egonaldi luzeagorik; orduan ere —irail osoan eta urriaren lehenengo egunetan—, etxean gelditu zen eta etxean gelditu ginen, beste gertakari bat lau haizeetara zabaldu zen arte, Ama Birjinak arr...
‎Bada, gaur arte jende noble bezain prestua izan bazarete, gaurtik aurrera are gehiago, Otto Horkheimer lotinant koronelak bi izar ekarri baitizkizue eta bi izar berri izango baitituzue etxeko armarrien zeruan’ Gero, batean Heinrichi eta bestean niri begiratzen zigula, esan zuen: ‘Zuen aitona ikusten nuen bakoitzean, aipagai zituen etxekoak eta aipagai bilobak: Ludwig eta Heinrich, Heinrich eta Ludwig.
‎Amak ongi baino hobeto eraman izan zituen etxeko kontuak urteetan, baina egun batean ez atzera eta ez aurrera gelditu zen batuketa batean, eskuan zituèn billeteak ezin bereizirik, bost pezetakoa ote zen, hogeita bostekoa edo ehunekoa; amak, baina, bazuen une hartan bere ezintasunaren kontzientzia, billete sorta lurrera bota eta malko batzuk irristatu baitzitzaizkion masailetan behera; ama, izeba eta hirurok geunden memento horretan . " Non dago ama?
2011
‎jarraitu zuen gogoa beterik, egun haietan guztietan ahulaldirik sentitu ez zuelako edo, beste ezertan ez bezalako harrotasuna igarri nion horretan?. Alde egin zutenean, inork ikusi gabe haiek utzitako arropak eta erre behar izan omen zituen etxe atzeko pozaderaren ondoan. Bera beldur omen zen inor kargu hartzera etorriko ote zitzaion, baina ez zen inor azaldu eta horretan bukatu omen zen kontua.
‎Ikusi zituen etxe guztiko anabasa eta kaos deskribaezin hura?
‎Gizonak biriketako gaixotasunen bat zuen, eta ez zuen lanik egiten. Familia aurrera ateratzeko, andreak lana erruz egin behar izaten zuen, eta gizonak, laguntzearren eta eguneko ordu luzeak nolabait betetzearren, txintxillak hazten zituen etxearen alboko tejabana batean. Hasieran ez omen zen negozio txarra, baina gero animalien larruen prezioa jaitsi zen, eta gizonak zioen:
‎Hamar minutu geroago Tuercasek giltzak atera zituen etxean sartzeko. Bigarren solairuan, sukaldean, argia zegoen; horrek esan nahi zuen ama zain zuela.
‎–Ukrainar nazkagarri horren paketeak gordetzen zituen etxean. Ez zegoela arriskurik erraten zuen, inozoak halakoak.
2012
‎Bost hizkuntza menderatzen zituen Orue andreak, itzultzailea zen lanbidez eta hortik ateratzen zuen bizimodua. Testuak itzultzen zituen etxean; sarritan, gorroto zituen arren, erakunde publikoetako barne araudi, lehiaketa plegu eta antzekoak izaten ziren; gainera, semearen aitak 500 euroko pentsioa ematen zion hilero, eta ez zuen hipoteka ordaindu beharrik.
‎Itxura mantendu nuen denbora gutxirako zegoela esan ziotela kontatu zidanean ere. Bi klinex pakete jarri zituen etxeko salako mahai gainean; batean, gonbidatuak, idatzi zuen, bestean. Laxa?.
‎20 minutu behar izan zituen etxetik ateratzeko, 2 gosaritako opila erosteko, 15 bulegora iristeko, 1 bizikleta katigatzeko, 22 segundo ilea atondu eta apurrak astintzeko, eta 30 segundo idazmahaira iritsi eta ordenagailua pizteko. Posta elektronikoa irekitzen ari zela iritsi zen Johannes Andreasen bulegora:
‎Johannesek esandako zentzuzko gauza bakarra etxera joatea zen. Bizikletaz 15 minutu zituen etxera iristeko.
‎Txikia sehaskan lo zegoen bitartean, hondartzako bi mahai jaitsi zituen lorategira, paperezko mantela jarri zien, eta gainean freskagarrien botilak, plastikozko platerak eta edalontziak. Sandwitxak prestatuta zituen etxean, eta patata tortilla egiteko patatak frijituta, azken momentuan arrautzak bota eta egiteko prest.
‎Etxebizitza bila hasi zirenetik hilabetera, baina, herriaren inguruko muino batean kokaturik, gogobete zituen etxe bat erakutsi zieten. Kaletik oinez joateko hogei bat minutura zegoen, baina abantaila asko zituen:
‎Atsegin zuen bere burua larrainera heltzen ikustea, bere bizkarraren kontra langa jiratzen sentitzea, horma gainean kukurrukuka ari zen oilarra, atera irteten zitzaizkion mutilak. Atsegin zituen etxea eta abeltegiak; bere salbatzaile deituz eskuan xapla xapla ematen zion Rouault zaharra atsegin zuen; atsegin zituen Emma andereñoaren eskalapoi txikiak sukaldeko harlauza ikuzien gainean; haien orpogain altuek pixka bat handiagotu egiten zuten, eta, neska bere aurretik zihoanean, zurezko zoruak, azkar altxatuz, hots idor batez klaskatzen ziren larruzko oskien kontra.
2013
‎Bestelako janaria ere gutxi zegoen. Amak azokara eramaten zituen baratzeko jakiak saltzera; baina, askotan, eramandako zerben erdiak bueltan ekartzen zituen etxera. Patatak ziren saltzen zituen barazki bakarrak, merkeenak zirelako.
‎Hamasei semaforoak gorri topatzen zituenean 25 minutu ez, 38 behar izaten zituen etxera heltzeko. Eta hura, halako egun horietako bat zen:
‎Kamioneta zahar bat han. Txorixoak eta enpanadak saltzen zituen etxe bat. Gizon batzuk zuhaizpean berbaroan.
‎Taberna lanak egiten zituen etxean esan zien, agure zahar batek, urteak zirela han ez zebilela otsorik.
‎Abdul Alimek, bere nahaste borrastean, berri gaiztoa entzun bezain laster nahasmenduak hartu zituen etxeko guztiak?, bazekien eremu debekatuari lotutako leiendaren berri, eta horregatik, beharbada, sarera iritsi orduko erran zuen:
‎Kantauri itsasoaren indarra miretsi nuen bidenabar, eta arraroa egin zitzaidan hain nirea zen leku horretatik urrun bizitzeko gai izan nintzela jakitea. Herrira itzuli eta emazteak azken urteak eman zituen etxeari begira egin nuen beste tarte bat. Barrura sartu eta bazterrak miatu ahal izateko aitzakiaren baten bila ere saiatu nintzen, baina ez nuen aurkitu.
‎ZOLINAKO BIZKONDEAK San Nikolas elizaren ondoan zituen etxea eta baratzea. Iruñera nintzenetiko otordurik oparoena eskaini zidaten han.
‎Haren hitzak berretsi zituen etxe horretako atarian zegoen gizon betokerrak.
‎Egun batean, segika zebilzkiola kontatu zion Angel Gurmindo Lizarraga Stein iheslariak Peruri, eta berak ere mugimendu arraroak sumatu zituen etxe inguruan. Otsailaren 8an, lantegira joan zen goizean Peru, eta lankideei kontatu zien auto susmagarri bat ikusi zuela etxe inguruan, Seat markakoa eta Bilboko matrikulakoa, hiru bat lagun barruan zirela.
‎Abdul Alimek, bere nahaste borrastean –berri gaiztoa entzun bezain laster nahasmenduak hartu zituen etxeko guztiak–, bazekien eremu debekatuari lotutako leiendaren berri, eta horregatik, beharbada, sarera iritsi orduko erran zuen:
2014
‎Hala, bederatzi urterekin elgorriak harrapatu zuen, eta hiru hilabetez utzi zuen ohera lotuta; denbora horretan Jules Verneren obra ia osoa irakurtzeko gai izan zen, eta Emilio Salgarirenaren zati bat. Hamar urte zituela, baztanga eroaren agerraldi bortitz batek jo zuen, eta bost hilabete egin behar izan zituen etxean; ohe aldi horren amaieran Shakespeareren antzezlan batzuk hasi zen irakurtzen.
‎Gogo handiagoz saiatuko zen bere adineko mutikoekin jolasten. Ez zituen etxetik kanpo betaurrekoak edo makulua erabiliko. Baldintza horien truke praka luzeko lehenengo jantzia lortu zuen?
‎Jim etxe zuri batean jaio zen bazter berde batean; aurrealdean, eguraldiak maiztutako lau zutabe zituen etxeak, eta atzealdean, zursare ugari, zeinek hondo gurutzatu xarmagarri bat eskaintzen baitzioten landa eguzki begi loretsuari. Behiala, etxe zuriko biztanleak ondoko lursailaren jabe izan ziren, eta haren ondokoarenak, eta haren ondokoarenak, eta haren ondokoarenak, baina hain aspaldiko kontuak ziren, non Jimen aitak ere ia ez baitzituen gogoan.
‎Josue igeltseroak txapuzak egiten zituen etxeetan. Inolako kontraturik egoten ez zen arren, dirua esku batetik bestera pasatzen zen.
‎–Jardinean bi palmondo? zituen etxe batetik eskapatu zela esaten zuen kontsulak, behin eta berriz, baina informazio hura ez zen aski; herrian lau edo bost etxek baitzituzten palmondoak jardinean. Hala, azkenean, bizpahiru lagunen artean autoan muntatu eta herritik paseoa ematera eraman zuten, etxea zein zen ikusteko.
‎Bandeja gainezka dagoela baieztatu du. Lehen, gustura ordenatzen zituen etxeko paperak. Heldu ahala.
‎Egun batean hustuko zenutela etxea promes egin. Rikardok furgoneta zahar bat lortu eta han sartu zituen etxe berrira eramango zenituzten altzari, alfonbra, lanpara eta enparauak.
2015
‎Ez zen negar askorik izan eliza barruan. Amak lasaigarriak hartu zituen etxetik irten baino lehen; gainera, hiru emakumeek betaurreko beltzak jarrita zeuzkaten, badaezpada.
‎Ibon Santutxun bizi zen, Txurdinaga bideko etxe zahar batean. Lau solairu zituen etxeak, eta Ibonek, nola ez, laugarrenean zuen habia. Igogailurik gabe.
‎Etxe barruan jende asko zegoen arren, Otazuaren emazteak ireki zion atea. Iloba gazteak zituen etxean, ahizparen alabak, bera eta Iñaki zaintzen, baina atea irekitzen zutenean ez zuten etorri berria ezagutzen, eta azkenean berak, alargunak, irekitzea erabaki zuen. Ilea motots batean bilduta, beltzez jantzita.
‎Ateko sarraila lehertua zegoen aspalditik eta maratila lotzen zuen giltzarrapoa etenda, lurrean ageri zen alferrik herdoiltzen. Lehen ere bisitariak izana zituen etxeak, antza. Barrura sartu zen.
‎Testimonio guztiek bozkario, xanpain eta musikaz beteriko gau gogoangarri bat gogora ekartzen duten arren, bikote gazteak ez zuen oso inpresio ona hartu etxeaz, ezta bertako giroaz ere. George Davisek arropak edozein momentutan kentzeko joera zuen (pianoa biluzik baino ez zuen jotzen, antza), Carson McCullersek bere senarrarekin eztabaida liskartsu zein episodio apasionatuak izaten zituen trantsizio argirik gabe, eta konponketa lan handiak behar zituen etxeak orokorrean, Brittenek eta Pearsek okupatuko zuten logelak bereziki.
‎Arkanian geratu zirenek ere gorriak ikusi zituzten: herriak hutsik zeuden, inork zaintzen ez zituen etxeek behea jotzen zuten. Etsipena nagusi... eta hala ere, arkaniarrek beti izan zuten irribarre bat eta ogi puska bat irakasle txoro harentzat...
‎Zeruari eskerrak! Hotsak aditu zituen etxean. James eta Cam zetozen, nonbait.
‎Rembrandt-ek tindatu zituen etxeak ez zituen maite izan.
‎Ez zen eraikinaren kontua bakarrik. Urteak zituen etxeak, jakina, XVII. mendekoa edo izango zen seguruena barnetegi bihurturiko landa jauregi hura, eta nabari zitzaion gelen soiltasunean edo alfonbrarik gabeko zur iluneko zoru higatuetan. Behean, halletik goiko solairuetara zeraman eskailera kiribilduak ezartzen zuen simetria ardatzaren ezkerraldean, ikasgelak zeuden, haiek ere luxu handirik gabeak.
‎Luziak, negarrari eutsi ezinik, etxea harrapatzeko gogoz, lau trankotan igo zituen etxeko eskailerak. Eta bere gelan sartu zen hitzik egiteko ahalmenik gabe.
‎jaio aurreko nire urratsak gordetzen zituen etxea
‎bezalako gizonkeriak esatera mugatzen bazen ere, demanda amaigabe haiek eten nahirik. Nork eta berak, hamar urte besterik ez zituen etxeko txikienak. Etxeko denak zoratu zirela zirudien une hartan, familiaren lemazain izatea egokitu zitzaiola pentsatu zuen Julienek harrotasun apur batez.
‎Amak, aldiz, Jexux zuen maiteen, nahiz eta Mariak etxean gehiago lagundu. Izan ere, soinuaren aitzakian, inguruko baserrietan festa jartzen zuela eta, txanpon batzuk ekartzen zituen etxera Jexuxek; egia da hark ere bazekiela Ama goxatzen, eta beti ekartzen ziola erregaluren bat edo beste kanpoan izaten zen aldiro. Bai, ohitura hori izan du etxekoekin:
‎–Moussak baimena bakarrik ez, kuraia ematen zidan ikas nezan, aurrera jarrai nezan. Berak egiten zituen etxeko lanak nik estudiatu behar nuenean, eta berak sukaldatzen zuen ni etxean ez nengoenean. Baina marokoar gizonek asko agintzen duten irudipena duzue hemen?.
‎Ez zuen hil nahi. Garai hartako kartetan ageri denez, alabak zituen etxean eta haiengatik luzatu nahi zuen bizitza. –Orain Ean nago erretiraturik.
2016
‎Bohumilen zaldia. Bohumil Hrabalen etxean garagardo fabrika zuten eta Bubik izeneko zaldiarekin egin zuten banaketa 25 urtez. Zahartu zenean hiltegira eraman zuten, baina gau horretan bertan uhalak hautsi, ihes egin eta hiria zeharkatu zuen alderik alde fabrikara itzultzeko, eta irrintzien bidez esnatu zituen etxekoak. Zaldizaina falta zen, zaldia hiltegira eramaten zenean hiru eguneko dolua egiten zuelako, negar egin eta garagardo batzuk edanez tristura hiltzeko.
‎Horixe esan omen zuen neskak. Baina auskalo gero iraungo ote zuen Veneziako eta maite ez zituen etxe baten eta osaba batzuen giro bihotzilgarrian. Seguruenik, handik astebete bat edo biren buruan ikusiko genuen nola zetorren bueltan, usteak ustel aterata.
‎Regina andrea salbuespen bakarra. Etzateko aulki batean jartzen lagundu zioten unean, ozenki, gor ahotsez, bizpahiru hitz esan zituen etxeko hizkeran. Lorategian, ordu hartan, hezetasuna «mucha» zelako kexatzen zen.
‎Anaia ospitalean izateak gauzak asko baretu zituen etxean. Gurasoak ez ziren normalean bertan egoten eta, edozer gauza eginda, baita etxeari su eman izan bagenio ere, ez zizuten ezer esaten.
‎Muñoa ezertaz konturatzerako, kanpotik etorritakoa kanpoan zegoen berriro, bere babeslekuaren bila. Andrea eta semea atera zituen etxetik Muñoak, eta gero, bere gimnasioa sutan zegoela ikusi eta sua itzaltzeko zuela ezer egin konturatzean, larrialdietara deitu zuen.
‎Berde ilunez margotutako kontraleihoak zeuzkaten balkoiak eta leihoek, bai eta sarrerako ateak ere, zeina halako etxeetakoa baino garaiagoa eta zabalagoa baitzen. Paretak, berriz, urdinez margotuak zituen etxeak, eta urrutitik ikusten ziren. Etxearen berezko berezitasuna areagotu egiten zuen kolore hark.
‎Industria iraultzak egituraz banatu zituen etxeko ekonomia eta ekonomia publikoa; beraz, ezin ditugu etxeko lanak ekoizpen kapitalistaren osagai osotzat hartu. Aitzitik, ekoizpenarekin lotuta dago, ekoizpen horren aurrebaldintza baita.
‎Femenitatearen ideologia, zeina industrializazioaren ondorio zuzena baitzen, emakumeen aldizkarien eta eleberri erromantikoen bidez hedatu zen, eta beste esparru batera aldatu ziren emakume zuriak, ekoizpen lanetik guztiz at zegoen esparru batera. Kapitalismo industrialak zorrozki bereizi zituen etxea eta ekonomia publikoa, eta, horrela, inoiz baino modu sendoagoan ezarri zen emakumeen gutxiagotasuna. Propaganda nagusian,, ama?
‎Baina krisiak bete betean harrapatu eta ez zuten bakar bat ere saldu. Promotoreak porrot egin eta bankuak bereganatu zituen etxeak. Duela hilabete batzuk erdi prezioan jarri zituzten salgai.
‎–Morellek segundo batzuk eman zituen isilean?. Emakumeak gauza asko utzi zituen etxean. Arropak, janaria, liburuak...
‎Animalia etengailu batek eraginda bezala isildu zen. Neskameak muturbeltz pasarazi zituen etxera.
‎Ordurako gauza susmagarriak ikusten hasia zen. Noizbehinka, Alvarok egunak ematen zituen etxetik kanpo. Negozioak zirela erraten zuen.
‎Denek galdetu zioten ez al zuen benetan laguntzarik behar. Ezetz eta ezetz esanez bota zituen etxetik.
‎behartsu, kementsu eta herrikoi baten aldeko mugimendu bat ere. 1968an, Derioko Seminarioan, bospasei ehun apaizgai biltzen zituen etxean, 70 bat apaiz sartu ziren, eta hilabete batez han egon, handik beren eskakizunak hobeki zabaltzeko eta entzunarazteko: bai Euskal Herrian, bai eta Vatikanoko mundu berezian, nahiz bazekiten arras ongi erlijio erreinu hartan ez zutela haien axolarik?
2017
‎Santiago izena zuen eta hasieratik izan zen atsegina nirekin. Unibertsitateko lagunak ekartzen zituen etxera eta nik kafea egin eta jateko zerbait eskaintzen nien. Normalean, mutil bat eta hiru neska etortzen ziren.
‎Irakurri berri zuen pasartea etorri zitzaion Lunari gogora une hartan. Eta amona Graciela eta bere ama Violeta imajinatu zituen etxe hotz eta bakarti hartako ohe batean, elkarri besarkatuta, erabat beldurturik. Luna bera eta Daniela txikia une hartan zeuden bezala.
‎Hari esker antolatu zen irakaskuntza eredu zeharo berria. Hezkuntza administrazioak sei irakasle eta zuzendari bat izendatu zituen Etxean lan egiteko, sei funtzionario, eta erakundeak gainsari ekonomiko batekin osatu zuen haien soldata. Irakasleek zentroko ikasle guztien jarraipena egiteko betebeharra zuten, ez bakarrik eskola orduetan.
‎Autoaren motorrak instant berean erantzun zion burrunbaz, handik alde egiteko prest bailegoen. Egun oso bat, ordu egin zituen etxe pare hartan geldirik.
‎Jose Ramon Beistegi abokatuak binaka igo zituen bere etxera bitarteko mailak. Presaka atera zituen etxeko giltzak eta atetik sartu ondoren zuzen zuzen abiatu zen telefonoa zegoen gelara. Han emaztea ikusi zuen telefonotik hizketan.
‎Baina, nonbait, kukuak makur jo zukeen. Tipus tapastean elkarrekilako loturak hautsi zituzten, eta haserrearen haserrez, Anitak lekuak hustu zituen etxetik, hirira joateko. Zer gertatu zitzaien, hori, nik segurik ez dut behin ere jakin.
‎Lurrak hildako animalia haiek guztiak irudikatu zituen etxeko paretetan xilintxan. Hotzikara batek inarrosi zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia