Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 259

2004
‎Inondik ere, bere barruko ahotsa ari zitzaion esanka," jo horri, sartu adarra hari, alde egin mendira ukuiluan sartu gabe". Keinu bat eginez, ez erokeriarik egiteko erregutu nion, hogeita hamar guardia zeudela han eta tiro bat emango ziotela deskuidatuz gero. Oso kontseilu txarra, bide batez esanda.
2010
‎Bidelapurrak, matxinoak eta horrelakoak aparte utzita ere, edota erreumatismoa, tifusa, disenteria eta malariaz gaixotu zen aldiez gain, adi!, hiru biderrez pozoitu zioten tea. Izan ere, azken espedizioaren atzeneko partean hain txarto paratu zen, oleazio santua eman ziotela , hilzorian. Denetarik pairatu zuen, beraz.
‎Denetara 23 espezie aurkitu zituen, elkarren nahikoa antzekoak eta aldameneko lurraldetan bizi zirenak. Kontua da, zelan edo halan, faisaiek gogoeta franko eragin ziotela eta azken batean onartu arazi ziotela Genoan ezagutu darwinismoa. Oso esanguratsua da ondoko pasartea:
‎Denetara 23 espezie aurkitu zituen, elkarren nahikoa antzekoak eta aldameneko lurraldetan bizi zirenak. Kontua da, zelan edo halan, faisaiek gogoeta franko eragin ziotela eta azken batean onartu arazi ziotela Genoan ezagutu darwinismoa. Oso esanguratsua da ondoko pasartea:
‎" Lubisi lotsa ematen dio. Ez du gogoratu nahi jipoi hura eman ziotela . Badakizu, bera nor da."" Gaur ez lioke emango", esan nuen.
‎" Zein da zure izena?", galdetu zion azkenean gazteari. " Marcelino." Gero jakingo zuen herrian Berlino deitzen ziotela , hiri hartara joatekotan ibili zelako" zinematografoan" Alemaniako Alderdi Nazionalistari buruzko erreportaje bat ikusi ondoren. " Oso ondo, Marcelino.
‎Ubanbe ikusi nuela Urtza inguruan esan nion, eta banekiela medikuek boxeoan hasteko baimena eman ziotela . " Dena ondo atera duk —errepikatu zuen berak— Oso ondo.
‎Badakizu zenbat diru aterako duten aurreneko hamar konbate horiekin, David? Zenbat diru kalkulatzen duten?" Ubanberi entzundakoa gogoratu nuen, urtean milioi bat eskaintzen ziotela berari. " Hamar milioi?"" Aurrenekoak", esan zuen amak koilararekin zopa hartuz.
‎Egun batean, Carlosek gimnasia egiten hasi behar genuela adierazi zigun, eta footing egitea ere komeni zitzaigula, eta Etxeberriak eta Ramuntxok erretzeari utzi behar ziotela , forma fisikorik gabeko militanteak problema besterik ez zuela ekartzen. Etxeberriak, orduan, ezezko borobila eman zion eta alde egin zuen bileratik.
‎Gaur goizeko argiarekin zuriagoa ematen zuen ordenagailuak, eta iruditu zait enbarazu egiten ziotela inguruan zeuzkan paper, argazki eta traste guztiek. Luze gabe, mahaia txukuntzen hasi naiz, eta kartoizko kaxa handi batera joan dira denak.
‎Agian bera ere konturatzen da nire premiaz, eta horregatik ahalegintzen da gaiaren alde bizienak ateratzen. " Paternalista samarra zelako jarriko ziotela pentsatu izan diat beti", esan diot. " Nik ere bai.
‎Esan ezak hik", erpindu zen Martin. Nik banekien Berlino deitzen ziotela , gaztetan Berlinen izan zelako eta itzuleran hiri hartan ikusitakoa beste gairik ez zuelako. Eta bere benetako izena, Marcelino, antzekoa zelako.
‎Azkenean, gertatzen zitzaiona azaltzeko gai izan zuan. Norbaitek kalumniatu egin zuela, eta berari leporatzen ziotela zaldiaren hilketa. Holaxe gelditu zuan kontua.
‎Ez kanpaiagatik beragatik, baizik eta harekin batera zaunka eta uhuri egiten zuten txakurrengatik. Buruko mina jartzen zitzaiola esaten zuen, eta gainera ikara ematen ziotela txakur zoratu haiek, urte batean hiru sartu zirela Iruaingo esparruan, eta zaldiei hozkaka hasi zirela zarataren errua haiena bailitzan. Baina, iritziaren oinarrian, herriko festei zien antipatia zegoen.
‎Zer esanik ez amaginarreba ere etxean agertu eta gero. Hiruren artean sendoena emazte ohia zen, eta bururatu zitzaidan beste bi emakumeek —umeak zein agureak— erdikoari elkartasunez pasarazi ziotela indarra, zulotik behingoz atera zedin. Energ jia ez baita sortzen edota desegiten, soilik eraldatzen baizik.
‎50eko eta 60ko hamarkadetan gure gurasoen oso gustukoa izan zen Mauriac idazle katoliko probintzianoa, baina guk ez genekien. Izan ere hasieran kultuzko idazle ezezagun xamar gisa hartzen zuen emazteak, bazekien arren Nobel saria eman ziotela .
‎Ensantxe mugatua dauka eta kale nagusiak estu daude diseinaturik, zer esanik ez duela hogei urte. Nork igarriko orduan— bere burua berrasmatzeko aukera oparitu behar ziotela indar ekonomikoek?
‎Bortizkeria zuten jomugan orduan? Ulertu behar zen publikoak, eta euskaldunek barne dudarik gabe, antzerkia beretzen bazuten hari uko eginen ziotela –Erantzukizun handiegia antzerki bati emateko, ez?
‎Artzain nomadismoko gizarte estaturik gabean, gizon santuok gatazkak soluzionatzeko ahalmena zuten, baina ez zen horregatik kontrol politikorako erakunderik antolatzen. Tesia da berbereek, egitura estatalekin kontaktuan mila urtez egon arren, Marokoko estatuaren kontrako erresistentziari eusten ziotela eta, gainera, estatu haren jokabideak ez imitatzeko ebatzi bati eusten ziotela.
‎Artzain nomadismoko gizarte estaturik gabean, gizon santuok gatazkak soluzionatzeko ahalmena zuten, baina ez zen horregatik kontrol politikorako erakunderik antolatzen. Tesia da berbereek, egitura estatalekin kontaktuan mila urtez egon arren, Marokoko estatuaren kontrako erresistentziari eusten ziotela eta, gainera, estatu haren jokabideak ez imitatzeko ebatzi bati eusten ziotela .
‎Baina immigranteak arrifiak bezain behartsuak ziren, moroak baino gehixeago sentitzen ziren arren batzuetan kolonizatzaile paperean. Oran aldera jornalaritzara joaten ziren arrifiek argi ikusten zuten frantsesek askozaz gehiago egin zutela, beste azpiegitura eta maila ekonomiko bat eman ziotela behintzat Aljeriari. Afrika ez zen frankistentzat, esaera irarria erabilirik, polo de desarrollo, Ejertzitoaren kortijo partikularra baino.
‎1922ko martxoaren 5eko zenbakian, laguna hil ziotela eta, E’tar J. J. horrek beste bertso batzuk argitaratuko zituen, Zoko el Arbatik igorriak hauek ere:
‎" Guk ez genuen Kert ibaiaren marra pasatu nahi, muga ipini eta hantxe nahi genuen geratu, baina bertako kabilak oldar eta amorruz gainezka ikusirik, Melillari erasoko ziotela beldur izan ginen. Izugarria izango zen.
‎Afrikar Ejertzitoak eta handiek hilketa lorratz ikaragarria utzi zuten Almendralejo, Merida, Zafra eta Badajozen barrena: erreforma agrarioa zekartela esaten zuten, lurralde zati bat emango ziotela laborari bakoitzari, errentarik kobratu gabe, betirako. Badajoz hartu ondoren, frankistek 4.000 pertsona inguru hil zituzten zezen plazan, kanposantuan eta hiriko beste bazter batzuetan.
‎Hala ere, Maroko iparraldea behintzat lor zitekeela kalkulatu zen gero, Espainian. Europako nazio boteretsuek gutxienez Arrifeko bazter hura utziko ziotela pentsatu zen. Izan ere, ez zen inor bekaizteko moduko presentea:
‎Xedea argia zen: ez ziotela Haize Hegoari beste aldera pasatzen utziko.
‎Bai ordea," Ali" deitatu kafetegiko zerbitzariari galdezka ari nintzaion batean, bezeroetatik batek erran zuen baietz, bazekiela presona haren berri, baina orain" Assilah ko eroa" irizten ziotela .
‎Jauregiko xanbelanak feitaren berri izan zuenean berehala deitu zituen azti, nigromant eta israeldar alkimistak, denek ahots batean erran baitzuten hura aieru gaitza zela, Sultanen hondamendia iragartzen zuena, menturaz haren heriotza ere bai. Eta hain ziren beldur haren maiestatearen aldera, non deliberatu baitzuten ez ziotela aferaz deus erranen.
2011
‎Handik urte batzuetara, Emilioren gonbidatu izan nintzen beste behin, eta Estatu Batuetatik iritsi berria nintzen arrats hartan. Nire izaera amerikarra —hegaldiondoak joa— oheratzera nindoanean, Alberto eta Xabier sartu ziren eta jakinarazi ziguten gose greba bati ekin behar ziotela biharamunean apezpikuaren egoitzaren atarian, erregimenaren eta elizbarrutiaren arteko elkar hartzea ez zela bukatu salatzeko. Jai giroko umorean zeuden eta ia gau osoa elkarrekin eman genuen.
‎Unibertsitate alu horrek dauka errua, jende joankoiari ere zangoak mozten dizkio eta. Orain badakigu Fakultateko baten batek maketa bat grabatu zuela, edota taberna bateko kontzertu batean maketa bat grabatu ziotela , eta aberasten ari dela. Beno, aberastu.
‎Nik uste dut Klaudio hori astakilo samarra dela eta ez duela ondo hitz egiten. Lehengoan entzun nion, baita ere, esaten bere arreba bat ospitalean ingresatu zutela eta laster egin behar ziotela ebakuntza.
‎Kanabera niri luzatu dit eta berak poltsikotik zigarro paketea hartu du. Nik kanaberari zizarea jartzen nion bitartean, Benardek zigarroa piztu du eta lasai aski (oraingoan bai) hasi da erretzen, bazekielako han gu biok bakarrik geundela eta bere gurasoek ezin ziotela ezer esan.
‎Egoitzara sartu zenean ere, ohi ez bezalako mugimendua nabaritu zuen. Alderdikideen aurpegi goibelek begiratzen ziotela ere ohartu zen. Isiltasun handia nabari zen.
‎Anitak ez zion begirik kentzen Bruceren bularrari. Galtza horiek, gainera, hankarte ederra nabarmentzen ziotela pentsatu zuen. Brucek jaurti zituen lehenengo ostikadak, Norrisek saihestu zituenak.
‎P apera mesfidantzaz irakurri zuen Norrisek. Egia zen Vietnamen anaia hil ziotela , egia zen Bruceri bat zor ziola ere, baina papertxo horrek proposatzen ziona gehiegi iruditu zitzaion. Bruce eta Nora bahitu.
2012
‎Filosofiaren mintzoan esan genezake subjektu enpirikoak, jendeak alegia, Subjektu Transzendental baten mendera geratzen zirela. Kaleko berbak erabiliz, ostera, Absolutuen izenean egindako krimenek jendeari gainezka egin ziotela . Humanitatea birrindu zutela.
‎Lehen momentuan, itxuraz behintzat, benetako kirolari batek bezala hartu zuen tenienteak galtzea, eta erdi txantxetan ezkerra zela aipatu zuen, eta halako handicap bat zeukala horregatik; askotan esan izan ziotela hori, batez ere legioan ibili zen garaietan, baina ordu arte ez zuela inoiz hain garbi ikusi. Chrysostomek, ordea, ondradu jokatu nahi izan zuen orduan ere, agian ondraduegi, eta tenientea artean hizketan ari zela —lotsa gordetzeko hitzezko zulo bat zabaltzen, alegia—, egin zien keinu zerbitzariei, jarri zioten haiek ume bat tente, sagarra buruan zuela, eta ezker posturan tira zuen.
‎Hitz haien atzetik Van Thiegelen eta Lalande Biranen barreak etorri ziren, eta berak segituan susmatu zuen kontu hura ez zela parte onekoa eta, seguru asko, burla egin nahi ziotela Chrysostomeri, eta ez laguntza eman, zioten bezala. Edozein kasutan, oker zeuden Yangambiko buruzagiak.
‎Eta hala ere tiratzaile ontzat zeukan bere burua! Ez zen konturatzen beste ofizialek irabazten uzten ziotela tiro lehiaketetan! Berak ez, ordea.
‎Ahalegin handia zen, edozein gizonen pentsamenduak ezeztatzeko modukoa; bere kasuan, ordea, buruaren zati batek zein besteak tinko zirauen. Eztabaidari buka eman ziotela zirudienean, ostera ekiten zioten, eta betiko puntutik:
‎Kontua zera da, duela zenbait hilabete enkargu bat jaso nuela Errenteriako Udalak eskatuta. Omenaldi handia egin nahi ziotela herrikide ezagunari eta Xenpelarren pieza handi bat egiteko agindu zidaten, ez dakit nik zenbat metrotakoa, herriko plazan ezartzeko. Horrela bada, hasi nintzen pieza handi hori egiten eta baita egin ere.
‎Baroja, nortasunez, bitxi samarra izan zen, apartekoa, eta azkenean bakarrik geratu zen. Nobedadeak, abangoardiak, berritasunak ez zituen inoiz maite izan; badirudi, beldurra ematen ziotela gauza horiek guztiek. Victor Morenok ederki asko erakusten du bere liburuan Pio Barojak defendatzen zituen ideiak erabat zaharkituta zeudela Europan garai hartan.
‎Dena dela badira oraindik idazleak duintasun minimo bat erakusten dutenak. Jakina da duela urte batzuk Planetaren antolatzaileak saria eskaini ziotela Miguel Delibesi, honek ezezkoa eman zien; gero, Ernesto Sabatori eskaini zioten, eta honek ere ezezkoa erantzun zuen. Aurten, Donostian jaiotako filosofo bati eman diote saria.
‎Gaztetatik izan dut liburuak erosteko ohitura. Badut arazo bat, ordea, duela zenbait urte familiakoek stop esan ziotela etxean liburuak pilatzeko nire ohitura horri. Liburuak erosi eta erosi jarraitzen nuenez etxekoek" nahikoa" esan zidaten, adieraziz ez ginela Versailleseko jauregian bizi, leku gehiagorik ez geneukala liburuak biltzen segitzeko.
‎Ulergaitzak dira eta ongi ulertzeko denbora luzea behar izaten da, inoiz ulertzea lortzen bada. Horregatik George Smoot irabazleetako batek adierazi du ez zuela saria aurten espero inondik ere, uste zuelako oso adindua izan arte ez ziotela emango. Gainera, eta inork ulertzea lortzen badu ere, ezin izango du saihestu zorabio moduko sentsazio bortitz bat, erabiltzen dituzten zifrak eta datuak benetan mareagarriak direlako.
‎Liburu zorrotza zen, oso landua, datu eta aipamen ugariz jositakoa. Esan daiteke ia gehigarri literario guztiek eta agian guztiekez zutela aintzat hartu liburu hura, ez ziotela kasu zipitzik egin, eta egunkari nagusietako gehigarrietan (ABC, El Mundo, El Pals) lerro bakar bat ere ez zutela erabili halako garrantzia zeukan liburua aipatzeko. Kritiko zorrotza eta askeak, inorengana makurtzen ez denak horrelako injustiziak jasan behar izaten ditu, nahitaez.
‎" Parranda ona" pentsatu du, eta irribarre batek margotzen dio aurpegia. " Zor nizuna, Lupita." Eta ematen duen zarrastada bakoitzean, oraindik mina nabaritzen du gorputz osoan, eta Manuz gogoratzen da arnasa hartzeko burua uretatik ateratzen duenean, eta gogoan du domina olinpikoak irabazten zituen garaietan bezala heroi bat zela sentiarazi ziotela Garibaldi plazan, eta pentsatzen du Cantinflas ez dela hain aktore txarra azken batean. Eta igerilekuan nahi adina buelta eman daitekeela, bizitzak eman ditzakeen mila buelta bezalakoak. eta auskalo zer aurkitu dezakegun hurrengo bueltan!
‎adibidez, harriak lurrera erortzen utzi zituztenetik bere burua maisuaren artaldean ikusi arteko tartea lanbro artean aienatzen zaio orain: gogoan du baten batek lurretik altxatzen lagundu zuela, gogoan du halaber soingaineko luze bat bota ziotela sorbaldetan, baina ezin ditu akordura ekarri esku errukitsu haiek, ezta kontsolamenduzko hitzak esan zizkioten ahotsak ere; horregatik talde osoari bihurtzen dio bere esker ona, eta, batik bat, harrikatzea geldiarazi zuen maisuari.
‎Ondo gogoan ditu, ostera, harrika eman behar ziotela ziruditen uneak, eta haien aurrekoak. Nola atera zuten etxetik indarka, ileetatik tiraka; nola erabili zuten lurrean tatarrez, bideko hautsa bilduz, arrastaka; nola aritu zitzaizkion etengabe oihuka eta irainka, hitz bat bera errepikatzen zutela; nola, tira handik eta tira hemendik, erdi biluzik utzi zuten, arropak tarratadaz puskatuz eta urratuz.
‎Bartzelonara zihoala, neskato lanean aritzera, eta haren izeba baten etxean biziko zela. " Geroztik, Mediterraneora, ikusten ari garen ibaiko ura bezalaxe, ez?" Probatu behar zuela, izebak erran ziola ongi pagatuko ziotela , hagitz etxe ona zela. Joateko berarekin, animatu zuen, seguru zela berarentzat ere lana izatea han.
‎Dantzaka eta jauzika manbisak otoruntzarako dena prestatzen ari zireino, Carlos Adalbertori hurreraturik, beltz handi batek erran zion ezen, espainolen araura gaizkile gupidagabeak izanagatik, soldaduek ohore egin ziotela , non berarentzat apartatua baitzuten giltzurrun bat.
‎Mayito ohartu zen ez ziotela sinesten; begi handi handiekin erran zion kapitainari aita manbis izana zuela, Venado deitzen zutela mezulari zalua zelako; bai eta are, Calixto Garciaren erranetara, iragan gerlan sarjentu izateraino iritsia zela.
‎Mendi gailurrean bazeuden gotorleku baten aztarnak eta haietantxe kanpatu ginen. Lekua ezagun nuen, non, Erni gure konpainiara aldaratu berri zenean, hartan izanak baikinen, koronel Aguirreren manbisek aldi hartan su eman ziotela gotorlekuari, bada, Pelayo zeritzanari.
‎Egia da beste zaldun batzuek esan ziotela gizon handi hura Tunisian hil zela
‎...a aurkitu du noizbait, apal guzti guztiak hankaz gora jarri ondoren betiere, zeren bazirudien norbaitek besteen behakoetatik gordetzeko eginahalik egin ote zuen, eta hori ez zitzaiokeen harrigarria irudituko gazte urduriari, irakurri baitu bere aitonaren kaligrafia dotorearekin liburuaren azalean izkiriatutako mezu bat, eta mezuan erregeak onartzen du ezen fraideek nahi zuen liburua hautatzen utzi ziotela , baina berak, horretaz gainera, beste zenbait liburu gehiago ere eraman zituela hain liburutegi bikainetik, zeren zaiapean eta pelloteen azpian liburuak desagerraraztearen kontu hori oso berezkoa baitute printzeek eta buru koroatuek: beste edonor bezain trebeak izaten dira lapurtzen, bai beren menekoei, bai, arestian ikusi dugunez, turkiarrek setiatutako fraide grekoei...
‎Eta printzesak bere maitaleari armadura janzteko ardura hartu zuen —lo jarraitzen zuen, lasai ederrean—, eta sinetsarazi zion ezen munstro edo bidutziak botatako lurrun pozoitsuek konortea galarazi ziotela , baita oroimena ere, eta horregatik ez zela oroitzen harekin borroka egin izanaz eta herensugea hil izanaz ere. Herritar azkenean liberatuen aurrean Jurgi barregarri ez uzteagatik egin zuen horrela printzesak, eta deliberatua zuelakoz handik aurrera Jurgirekin beste paseo asko egitea basoan barrena.
2013
‎Jose Franciscori ez zitzaion besotik heldu behar, ezta bultza behar ere, are gutxiago. Mina egin nahi ziotela iruditzen zitzaion, eta biolentzia handiz erreakzionatzen zuen, muturrekoka, eta joka jarraitzen zuen harik eta menderatzea lortzen zuten arte; bizpahiru gizonen artean menderatu ere, indar ikaragarria baitzuen. Hainbat alditan, libratzen zuten baretuta zegoelakoan, eta bere buruari egiten zion min. Paretaren kontra kolpeka hasten zen, lurrean zinbuluka, eta odoletan jartzen zen.
‎Baldintza haietan, familiakoek ez zuten ia ezer jakin Madrilgo medikuek Jose Franciscori eman behar zioten tratamenduaz. Bakarrik mututasuna kendu nahi ziotela , eta hizketan erakutsi.
‎Aitortu ala ez, erorita zegoen. Bazekien Ingeniari Eskolako kideek" Konkor" esaten ziotela , La Salle kolegioan" Corco" bezala, konkorragatik, bizkar okerragatik. Erokeria zen jende arrunt haren artean bizitzea.
‎Jakina zen Max Baer-ek inork baino kolpe latzagoak ematen zituela, eta Max Schmeling bera aurretik kendu behar izan ziotela ringean, hilko ez bazuen. Pentsatzen zen, gainera, arrazoiz pentsatu ere, etorkizunean munduko txapelduna izango zela gertatu zen, Primo Carneraren aurka; beraz, egia izango zen Uzcudunek hainbeste aldiz errepikatutakoa.
‎Thanksgiving eguneko oturuntzan gaixo zegoela aipatu zuten. Begiratu dut, eta 2003an ELA diagnostikatu ziotela aitortzen du kontrazalean. " Diagnosi eguna" izeneko maitasun poema bat dakar.
‎Fusilen tiroek pa kun, pa kun egiten zutela. Boneta botikariari etxea suntsitu ziotela bonbardaketa batean, eta babeslekutik itzuli eta hura ikustean pozez saltoka hasi zela bonbak ez zuelako barruan harrapatu; baina handik pixka batera, galdutako guztiaz ohartu zenean, negar eta negar egon zela. Aldatzen lo egiten hasi zirela han ikasten zuten neska asko, bonbardaketen beldur, eta mojek sotora bidaltzen zituztela alarma sentitzean; arriskua pasa orduko, berriz, kastigatu egiten zituztela almohada borrokak antolatzeagatik, eta orduan ere Orbeatar edo Beisteguitar Agustina hura kastigatzen zutela gehien.
‎Aparkalekua oso zabala zen, eta aldeetako bat publizitate kartelez beteta zegoen. Haietako batean —bost metro izango zituen altueran, hiru zabaleran—, ile motz horaileko modelo bat azaltzen zen gerritik gora, lentzeria marka baten letrek sabela zeharkatzen ziotela . Kolore urdin argiko bularretakoa zeraman.
‎Beste arrazoi bat ere bazuen erbeste hura atzean utzi nahi izateko. Garaitsu horretan, gurasoak miseria gorrian zeudela jakin zuen, eta laguntza eskatzen ziotela . Zalantzarik gabe, Mexikotik errazagoa izango zitzaion laguntza hori bideratzea; baina Aita Palouri bere kezken berri eman zionean, gurasoei laguntzeaz Kolegioa arduratuko zela hitzeman zion hark, eta Alta Californiaren konkista espiritualari ekin behar zion taldean joateko konbentzitu zuen.
‎Bi indioen kontrako zigorrik ez du aipatzen. Desertoreari ezarritakoaz, berriz, frantziskotarrak dio, indioek beren errugabetasuna frogatu zutenean, zigorraldi bat eman ziotela gizonari armaren uhalarekin, eta bertan larrutuko zutela" errukiak haren alde egitera bultzatu ez balitu indioak". 140 Egun pare bat geroago, indioekin izandako harreman ona aipatzen du Sierrak:
‎Haurtzaroan jaioterrian entzundako" heriotzaren danbor" hark bere zereginetatik atzendu ote zuen fraidea? Gaixotasunaz ez dakigu ezer, soilik non hil zen eta noiz Carmelgo San Carlos misioan, 1803ko ekainaren 26an, 67 urterekin—, eta hurrengo egunean eman ziotela lurra bertako elizan, aldare nagusiaren ondoan. Gaur misiora hurbiltzen diren bisitariek hantxe daukate hilobia, Junipero Serrarenaren aldamenean, bere izenaz markatutako harlauzarekin.
‎Mutikoak, bere burua mehatxaturik ikusita, azkar mugitzeko esan zidan interpretearen bitartez. Une hartan, sarjentuak abisatu zidan soldadu bati jara* batekin eman ziotela , eta zaldi bat zauritu zutela. Ilarak jarrai zezan agindu nuen, lezkadiak eta atzean utzi eta paraje hartatik ateratzeko, eta sarjentuari abisatu nion ez ezer egiteko beste erasorik ez bazen.
‎Alamoko ordokian Santa Catalina Virgen y Martir misioa altxatzen zuten bitartean, Espainiak eta Ingalaterrak gerra deklaratua ziotela elkarri jakin zuen Arrillagak. Ingelesak Kaliforniaz jabetzen saiatzeak inoiz baino gertagarriagoa zirudien, eta defentsarako neurri guztiak hartu zituen gobernadoreak.
‎Lehenengo biak, Aita Gili eta Aita Rubi, Lasuenek misioa eraikitzeko izendatuak, berehala ikusi zen erabat desegokiak zirela. Beren zereginari eta herrialdeari" higuin neurrigabea" hartu ziotela esanez idatzi zion Lasuenek San Fernandoko Aita goardianoari, eta ordezkatu egin behar zirela. " Zer on egin dezakete hemen geratuta galdetzen zuen Lasuenek, hemen egiten den guztiarekiko desplazerez gainezka dauden gizonek?
‎Otermin Casas Realesen fortifikatzen saiatu zen. Baina, indioek su eman nahi ziotela ikusirik, plazara atera zen bere gizonekin, ordurako gehienak zaurituta bazeuden ere. Borrokan eman zuten arratsalde osoa, indioek Casas Realesi su ematea galarazi nahian.
‎Indio honek eta beste batzuek esanda jakin genuen, halaber, jende honengandik hurbil bazela beste nazio bat hanka bakarreko jendearena, eta Niequetatas esaten ziotela jende hari.
‎Anzaren espedizioan zihoala, bera ibili zela larrien Colorado eta Gila ibaiak zeharkatzerakoan. Orduan, hiru Yumak pasatu zuten bizkarrean, bik burutik heltzen ziotela eta hirugarrenak hanketatik, ahoz gora luze luze, hilda balego bezala. Hemen ez da uraren beldurrik aipatzen, estutasun hartan bigarren mailako bihurtu balitz bezala.
‎Kanoa hain zen ondo egina eta bukatua, ezen Noeren ontzitik hona ez baita hoberik eta arinagorik ikusi barbaroen artean, ezta oholak landuagoak zituenik ere. Lau lagun zetozen arraunean, eta haien erdian agure bat, Nueva Españako indioen mitotearen* antzera kantatuz, besteek erantzuten ziotela ".
‎" Dios ato m' busibo"(" Jainkoak lagun gaitzala"). Anzak dio Pimek baimena eskatu ziotela beren ohiko dantza eta kantuekin ospatzeko bisitarien etorrera, eta" enbarazu horrekin, guretzat enbarazua besterik ez baita" pasatu zutela egunaz geratzen zena.
‎Hala ere, aurreko urtean bezala, Garces esploratzaile bipila ibili zen larrien, urari zion beldurragatik. Hiru Yumak pasatu zuten bizkarrean, bik burutik heltzen ziotela eta hirugarrenak hanketatik, ahoz gora luze luze, hilda balego bezala.
‎Ikusmira hau izugarria izan da gure espedizioko jende gehienarentzat, zeren, Lur Beroan jaioak izanik, sekula elurrik ikusi gabeak baitira. Hori dela eta, malenkoniatsu jarri eta negarrari eman diote emakume batzuek, beren artean ziotela , Ai, elurra hain ugari ez zenean horrenbeste animalia hil badira hotzak, eta jendeari ere gutxi falta izan bazaio, zer izango da horrelako pila dagoen tokian?".
‎Halaxe zabaldu zen, gaia aztertu duen Donald T. Garate historialariaren ustez, Estatu Batuetako Arizona estatuaren izena. Izenaren jatorriari dagokionez, Urrearen arrantxoan haritz asko zela dio Garatek, eta inguruan ugari ziren euskaldunek" aritz ona" edo" aritz onak" izena eman bide ziotela parajeari.*
‎Beheko eskuineko angeluan, letra lodiz, Tecoripa, Juan Saroberen misioa. entzuten ziotela ikusi, espainiera ulertzeko gai baitziren haietako asko, hala ere berak esandakoa haien hizkuntzan errepikarazi zion interpreteari. Halatan, denak konbentzituta eta berarekin jaisteko prest zeudela uste izan zuen Aitak.
‎Mendiartearen erdialdera edo iritsita, abiatutako tokitik zetozen oihuak entzun zituzten, eta, ulertu ez bazituen ere, Aitak pentsatu zuen bizia kendu nahi ziona atzetik zutela abisatzen ziotela Ignaciori. Eta halaxe gertatu zen, zeren eta helduta eduki zuena halako lehiaz abiatu zen atzetik ezen, Aita mendiartetik ateratzean, bide bazterrean ikusi zuen.
‎Patuaz kexatu zen, bere izaeraren errua gurasoei leporatu eta lurreko jainko guztiei egotzi zien tximeleta izan ez izana. Psikoanalistak esan zionean neurosiaren irtenbide bakarra bizitza zen bezala onartzea zela, iruzur egin ziotela sentitu zuen barren barrenean. Ez zitzaion arrazoirik falta.
‎—Atsoantzua, Atsoantzua! iseka eta iraina egiteko oihu egin zuen norbaitek entzuleen artetik, baina egia dena da ingurukoek ozenki isiltzeko esan ziotela .
‎Tzurdio berehala ohartu zen bi agureek ez ziotela Xaleneri zuzenki hitz egiten, baizik eta bere bitartez. Ohartu zen, halaber, gazte taldekoak beren alde borralde zebiltzala aspaldi, eta ez zietela jaramon izpirik egiten bi zaharrei eta hauek ere ez zietela hitzik zuzentzen.
‎Oroitzen ari dena da Apoinon jairen bat ospatzen ari zirela eta parrandan zebiltzala denak, eta hori entzutean barre murritza barreiatu da bildutakoen artean, jakina baita Apoinokoak beti parrandan ibili ohi direla jai bat ez bada besteren bat ospatzeko aitzakiaz. Higoak erantsi du zelatariarena egin nahirik behin eta berriro galdetu ziela ea zein zen ospatzen ari ziren jaia eta beti erantzun berbera ematen ziotela ; alegia, Parranda Donearen festa edo Jai Donearen festa ari zirela ospatzen. Neska zelatari ohiak gehitu du, gainera, apoinotar guztiek, gizon ala emakume, berarekin dantzatu nahi zutela.
2014
‎Bi ofizialen jarrerak amorrua ematen zion. Muker begiratzen ziotela iruditzen zitzaion— Berak egin zidan tiro San Fauston. Zergatik?
‎Horixe gertatzen zen Martin Saldiasi eraso zion zentinela karlistaren kasuan: alde batetik Aranburu zela, baina bestetik, latinezko esamolde hartara emana izateagatik —seminarioan egindako egonaldiaren herentzia—, Dominus esaten ziotela . Martin Saldiasek hitza aditu orduko ezagutu zuen bere aspaldiko ikasketa laguna, bera ere seminarioan egona baitzen.
‎" Hil baino egun batzuk lehenago berriak iritsi zitzaizkion Julio Zesarri, Rubikon zeharkatu aurretik jainkoei kontsakratu eta libre utzitako zaldiak negarrez ari zirela, eta uko egiten ziotela jateari. Martxoko iduen bezperan, berriz, mokoan ereinotz abarra zeraman txepetx bat sartu zen" Ponpeio" izena duen senatuko aretoan, eta, hartan, basoko hainbat hegazti etorri eta txikitu egin zuten..."
‎Ondoko astelehenean paperak egin zituen Ameriketara joateko. Uste du oiloa emanen ziotela pasaiakoari etxekoek ez zutelarik asetzekoa?
‎Maskarada hura Urdiñarben ikusi nuen. Kabana hura, emanaldia aitzin, ostatuan mozkorra, esplikatzen ari zen ez zekiela zer zuten horren kontra, zaharrek erran ziotela bera zela kabana. Eta egiazki zerbait bazuen.
‎Ama hura jokoa pasatu ondoan, tranpa gainera igan zen eta zuzendaritza berriz egin istorio kondatzekotan konda zezaten plantan. Bestea hirugarren aldikotz ezkontzen zen zaharrari eskatu zioten dirua bestenaz tobera eginen ziotela . Tiranta ireki zuen eta sosa hartu, alegia eman eta berriz tirantera sartu erranez:
‎Pentsa dezakegu, lehen, tobera bigarren aldikotz ezkontzen zirenentzat edo kontra egiten zen munta handiko ikusgarria zela (hola dio ere Patri Urkizuk), muntaren aldetik arintze bat izan dela, gaietan lerratze bat eta dantza bertsuz eta trufaz libertitzeko egun horri libertimendua eman ziotela izena.
‎Maiatz aldizkariko bilkuretan Piarres Aintziartek jakin zuelarik antzerkia idazten nuela erran zidan harentzat biziki mundu arrotza zela hura. Apezgai egon zela, guk lan egiten genuela gorputzekin eta harentzat beti buruan sarrarazi ziotela bekatua zela. Gorputza deskubritzen dugularik testua utzirik alde guzietara jauzi egiten dugu eta beste puntan da arriskua.
‎Euzkadi egunkarian euskaraz idatzi zuen Aznarrek nazionalista izan zen urteetan. Pentsa dezakegu Aznarrek berak idatzi zuela Jose Antonio Elizalderen heriotzaren berri ematen duen albistea, edo Aznar etxalartarra zelako eman ziotela hainbesteko ikusgarritasuna heriotza anonimo bati 1914ko urtarrilaren 28ko azalean. 1913an bilbotar batekin ezkondu zenetik, Bilbon bizi zen Aznar.
‎Bazkaltzen ari ginela jarri zuen mahai gainean, amaren plateraren aurrean. Uste nahi zuen ez ziotela emango, baina eman zioten. Horregatik ez zuen pasaportea eskatu nahi izan, bere sokakoei ematen zietenean ere, berari uko egingo ziotela pentsatu nahi zuelako.
‎Uste nahi zuen ez ziotela emango, baina eman zioten. Horregatik ez zuen pasaportea eskatu nahi izan, bere sokakoei ematen zietenean ere, berari uko egingo ziotela pentsatu nahi zuelako.
‎Amabirjinak, gure etxeko ohituren arabera, arazo larriez arduratzen ziren. Horregatik jantzi zuen amak urtebete luzez Karmengo jantzia egunero edo horregatik eskaini zioten Arantzazukoari jaiotzeko zegoen alabari bere izena jarriko ziotela . Karmengo amari eskainia zegoen beti lepotik zintzilik eramaten genuen eskapularioa, beti, are itsasoan edo baineran.
2015
‎Metaforak, ihartu, zurrundu eta denotazio huts bihurtu ez bada, konnotazioen jolas librean bizi behar du. Behinola egurats’ metafora bat izan zen eta egur ats’ ziotela gai ziren hiztunak ohartzeko zein adiera ari ziren zein adierazpidetan garraiatzen. Denotazioa lortua da, berriz, hitzak atmosfera baino ez dienean iradokiarazten.
‎Aitortu ala ez, erorita zegoen. Bazekien Ingeniari Eskolako kideek" Konkor" esaten ziotela , La Salle kolegioan" Corco" bezala, konkorragatik, bizkar okerragatik. Erokeria zen jende arrunt haren artean bizitzea.
‎Hilabetetan, Halek pentsatu zuen bere kontaktuek, ospeak eta eskarmentuak balioko ziotela beste lan on bat aurkitzeko. Baina gainerako eraikuntza enpresak ere murrizketa gogorrak ari ziren ezartzen eta bakoitzak bere langile leialen taldetxoari eutsi behar zion.
‎Elkar ezagutzen ez bazuten ere, ziur zegoen gurasoek txarki irizten ziotela andregai zuriari. Itzaltzear zegoen numa herriaren txingarrak
‎Jakin bedi, gertakari horren beharrezko kokapenerako, inplikatu guztiak preso politiko bat izan ezikdelitu arrunten mota txarrenengatik auzipetuta zeudela, eta erreklusoen bi herenek, tartean heriotzara zigortutako bakarrak, uko egin ziotela ihes egiteko planean parte hartzeari. Hiltzaile, atrakatzaile eta lapur talde bat saiatu zen aipatutako plana burutzen; erailketa, atraku eta lapurreta delitu horiengatik kondenatuta baitzeuden ihesaldian parte hartu zuten guztiak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia