Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2010
‎" Komarov?" Donostian neukan lagunik handiena zen. Astronauta errusiar batengandik zetorkion eskolan ematen genion ezizena. " Mutil bizkorra zen, inondik ere —esan zuen Lubisek— Elurretan ibiltzera etorri zineten hartan, ikusi egin behar zen hodiari helduta etxe honen teilatura igotzen.
‎Gainera, arropa zarpailekin janzten zen, eta usain belarrez egindako zigarrotxoak erretzen zituen bata bestearen atzetik. " Manson" ezizena 1970eko urte hartan egunkari guztietan azaltzen zen Charles Manson hiltzaile hippyagandik zetorkion .
‎Berarekin nagoela, ez dut sentitzen kilkerraren kantu kikildu hori. " Badakik nondik zetorkion Papiri goitizena?", galdetu dit Josebak. Agian bera ere konturatzen da nire premiaz, eta horregatik ahalegintzen da gaiaren alde bizienak ateratzen.
‎Supergizonak ezin zuen asmatu ni nengoela Ugarteren jarrera ulergaitzaren atzean. Goiz zein berandu jakingo zuen nondik zetorkion haserrea jerenteari, baina orduan ere erakutsi egin zuen, lehenik eta behin, bera ez zela erruduna... eta gero lortu Ugarteri sinestaraztea. Soilik hirugarren fase batean etor zitezkeen susmoak niganantz, beraz eta asko falta zen nire burua arriskuan ikusteko.
‎Amak dena sinetsi zion, beti sinesten zion semeari, nahiz eta ulertu ez nondik nora iritsi zen dama arrotz hura beren herrira. Ikusten zuen ordea neska gazte bat haur esperoan, eta bere alaba hila zetorkion gogora, ia alaba balitz bezala zaintzeraino.
‎Chiarari barrutik zetorkion " Ez!" oihukatzeko gogo bortitza, handik ihes egitekoa, Palazioa zen urrezko kaiola hura betiko atzean uztekoa. Alabaina, urtetako hezieragatik edo kemen faltagatik, burua makurtu zuen berriro, lehen baino are makurtuago, eta halaxe esan zuen:
‎Marokok, ofizialki, eskuak garbi erakusten zituen, lekuan lekuko intsurrekzio antikolonialistak zirelakoan. Hala ere, independentzia opari legez hartu zuen estatu berriari ondo zetorkion halako borroka nazionalista. Gerlan irabaztekoa Maroko handitzeko zen.
‎Indotxinan derrotatua, Afrika iparraldean borroka antikolonialista indartzen, Frantzian Magrebi begira hiru konponbide definitu ziren zetorkion hondamendiaren aurrean: lehenengoa, Aljerian Albert Camusek776 errepresentatzen zuena aurpegi onargarrienez, independentziaren kontrakoa, baina aljeriarrak Errepublikan sistema federal demokratiko batean integraturik imajinatzen zituena; bigarrena, Jean Paul Sartre edo Frantz Fanonen777 antikolonialismo erradikala; eta hirugarren batzuek, François Miterrandek esate baterako, errealismoz eta estatu arduraz beterik, independentzia negoziatu beste erremediorik ez zela pentsatu zutenak azkenean.778
‎—Hago, neska, hago! —esan zuen Dominik artzain gazteak, neskatila tupustean besoetara bildots bat bezala jausi zitzaionean, nondik zetorkion konprenitzen ez zuela.
2011
‎Arnaut Abadiaren gaitasuna laborantzari buruz idazteko, lehenengo eta behin etxetik zetorkion , ezin dugu eta ahaztu haurtzaroan Bithiriña Garatean familiarekin ikasitakoa. Baina, gainera bere eskuz lantzen zituen seminarioko soroak, eta antza, aitzurrean hasten zen astia zuen aldi guztietan.
‎Atsedena hartzeko gogo izugarria zuen eta nazka nazka eginda zegoen iparramerikarraz. Moxala hurbildu zitzaionean kako kolpeen sekuentzia batekin atzean mantentzea lortu zuen, Carlos Gardelen ahotsean hainbeste alditan entzundako tango hura gogora zetorkion bitartean:
2012
‎Sagua leporantz zetorkion , bularrean gora. Makalduta zegoela zirudien, sugearen presentziak kikilduta bezala.
‎—esan zion Van Thiegelek. Mihia bere onera zetorkion pixkanaka. Nahiz makal, mugitu egiten zen.
‎Baina itzul gaitezen ostera ere Tuterara, esan bezala XI. mendean hiri hau oso aberatsa eta jakintsua baitzen. Aspalditik zetorkion tradizioa zuen, izan ere, lehenago horrelakoxea izan baitzen, IX. mendean Banu Qasitarren garaian. Casius deituriko gizon aberats batek sortu zuen, behin Islamera bihurtu ondoren, Banu Qasitarren leinua, zeinak Iruñeko monarkia hasi berri eta kristauarekin harremanak izan baitzituen.
2013
‎Eserita zegoen mahaian. Buruko mina zetorkion , lokietan antzematen zuen. Bere begi berde urtsuak are urtsuago jarri zitzaizkion.
‎Jazarrian atzetik bertan bertan zetorkion Atzaluzek, berriz, galgakada bortitza egin behar izan du, bi hegoen itzulkada eta berritzulkada azkar eta nekosoekin, elorriondoaren adarrekiko talka eta eztenkadak ekidingo baditu. Zapelatzari jazarpena hain bortizki galgatzeak sekulako nekea ekarri dio; edonolako beste hegaldik baino neke handiagoa.
2015
‎Baina, orduan, hilean mila dolarreko errenta erdira jaisteko tratua eskaini zion Tomassok. Kopuru osoa barkatzea ere pasatu zitzaion burutik, baina Mundu Zaharreko heziketatik eta etorkin izatearen zuhurtasunetik zetorkion karitate ahalmenaren mugara iritsita zegoen.
‎" Hara! Laguna zeukaan!" Han zetorkion matabuey handiagoa, eta lehenago eskopeta zenari heldu zion, orain makila hutsa. Bere astindu etsituak kale egin zuen eta, indarrarekin oreka galduta, ziplo erori zen.
‎Hurrengo urtean, Errusiako Idazleen Elkarteak Mjail Sholcjov sari ospetsua eman zion," haren obren meritu artistiko eta moral jasoaren aintzatespen publikoan". Poemetan amesten zuen holokaustoari ekin ondoren, poeta gisako errekonozimendua zetorkion ; orduan lortu zuen nazioartean benetako poeta aitortua izatea, serio serio hartua izatea.
‎Nahiz eta Tolosatik ezagunak izan, oso gazte zirenetik, Irene eta Jeromo Sansinenea Madrilen bilakatu ziren senar emaztegai, hau Ingeniaritza ikastera etorri zenean. Irrati amateur izateko zaletasuna etxetik zetorkion Ireneri, bere aita, arkitektoa, gaztetxo zenean zaletu baitzen. Aita, adinak aurrera egin ahala, zaletasuna bazterrean uzten hasi zenean, Irenek hartu zuen etxean aparatuen ardura.
‎afiliatu kopuruaren zehaztasuna (83.196 lagun) egiaztatzeko aukera eman zien kazetariei eta txosten ekonomikoa ere publiko egin zuen.294 Aurrera begira, bi helburu nagusi jarri zizkion ELAk bere buruari: antolakuntzaren alorrean, barne egituren garapena eta eraginkortasuna ELAk osatzen zuen" proiektu integralaren" 295 barruan; negoziazio kolektiboarenean, berriz, kanpotik zetorkion zentralizazioaren mehatxua ahaztu gabe ere, barne jardueran txertatutako ohikeria eta inertzia astindu nahi izan zituen Kongresuak, lan hitzarmenen negoziazioa era sistematikoagoan, antolatuagoan eta zehatzagoan egiteko.
‎EAJrentzat ez ziren erosoak Gernikako ekitaldia eta mezua: alderdiak eta instituzioek bultzatutako museoaren inaugurazioaren kontra programazio saioa zen, alde batetik, eta alderdi barruko eztabaidan zirikatzera zetorkion , bestetik; errespetu handiz jokatu zuen, hala ere: askatasuna eman zien afiliatuei ELAren ekitaldiarekin aurrean, eta zuzendaritzaren goi mailako ordezkaritza bidali zuen Gernikara.
‎ELAk humanismo kristauaren esparruan kokatu zuen betidanik bere burua; kapitalismoa —pribatua zein estatuarena—48 ez onartu arren, marxismoaren aurka zegoen eta klase borroka eta sozialismoa kontzeptu arrotzak zitzaizkion; are gehiago, UGdeT ek49 lantegietan ezarri nahi zuen monopolioaren aurka sortua zen ELA 1911n eta," lagun" 50 zaharrek gogoratzen zutenez, liskar gogorrak izan zituzten solidarioek sozialistekin, zeintzuetan inoiz armak ere tartean izan ziren.51 Beraz, Manurentzat pilula mikatza zen ezaugarri sozialista, eta azken uneraino defendatu zuen" komunitarismo" bezalako beste kontzepturen baten erabilera; gizalegez onartzen zuen, hala eta guztiz ere, azken erabakia gehiengoari zegokiola.52 Leunda eta Agirrezabalek, berriz, alde onak ere ikusten zizkioten definizio sozialistari: ELA mugitzen zen nazioarteko sindikalismoan53 familia sozialistako erakundeak nagusi ziren eta marka sozialista ongi zetorkion ELAri UGTk esparru hartan egozten zion izaera vaticanista eta atzerakoia gezurtatzeko.
‎Gainera zetorkion arazoaz jabeturik, Espainiako Bankuak irtenbide estrategia bat marraztu zuen, baina epe luzera oso soluzio okerra hartu zuen. Hasieratik ongi (kapital nahikoa duten) eta gaizki (kapital beharra duten) zeuden erakundeak bereizi ordez, aurrezki kutxen arteko fusio hotzak sustatu zituen.
‎Gainera zetorkion erantzukizunaren aurrean, buruzagi sozialistarentzat arazo guztien artean txikiena zen CANeko estatutuen auzi hura, baina Nafarroan PSNk egoera baliatu zuen UPNri presio egiteko. Juan Jose Lizarbe PSNren orduko idazkari nagusiak iragarri zuen gestioak egingo zituela Zapaterorekin ikusteko ea posible zen estatutuen prozesu hura geldiaraztea.
2016
‎Udala ez zen bakarrik egon antolaketa lanetan. Artean santua ez zen Martin Agirreren aitzakia ezin egokiago zetorkion ordurako mamitu guran zetorren Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais i egitarauaren antolaketan bete betean sartzeko.
‎—Zergatik ez gara gure arazoaz hitz egiten hasten? esan zion Carlosek lehorki burura zetorkion irudia gibeleratu nahirik. Baina bere ahalegina alferrikakoa izan zen, zeren eta aurrean zeukan okindegiaren hormaren ordez horma irinez txuritua, baina une hartan eguzkiaren lehen printzekin gorrituabere anaia ikusi baitzuen; bere anaia erresidentziako lorategian berari agur esaten.
‎Oraino hirugarren lan idatzi bat agerrarazi zuen Kaparrosokoak XX. mende honetako bigarren hamarkadan, Bartzelonako Sanmarti argitaletxean, Lenengo irakurbidea aurrei euskaraz irakurtzen irakasteko, egileak esaten zuen lez," euskelzale batek aur euskaldunen onarako argitaratzen duena". Ez dakigu Kaparrosoko semeari nondik zetorkion euskararekiko grina, kaputxinotarrek eragindako zerbait izan ote zen edo, baina bere Irakaspidean testigantza badakar horren argigarri litekeena: 1913.ean, lehendabiziko karlistadan() Tafallan bertan euskara barra barra entzun zitekeela zioen 94 urteko Tuterako zahar bat hil zen, horren guztiaren berri zehatza noizbait gure Arrigarairi eman ziona.
‎Harrapazak! Cornelian, Cormoran en arreba, hainbesteko zarata entzunda bat batean irten zen etxeko ilunpetik egun argitara zer ote zen ikustera eta eguzkiak itsututa ez zuen ikusi mailutzarra nola zetorkion gainera eta danba! jo zuen begitartean kolpe izugarriaz" (Quiller Couch, 1914).
2017
‎Giro txeratsu hartan hazi zen Karrika. Orduan, nondik zetorkion gorroto hura. Portuko lirainena, atseginena eta erdalzaleena zen.
‎1. Urkiza deitu beharrean, inoiz Urigantia abizenarekin agertu da. Hori oker bat da, frantsesetik euskaratutako Brigand (gaizkilea) izenetik zetorkion : Vrigantia/ Urigantia.
‎Villaseñoren tropa deseginda, Mina bi egunetan geratu zen Maiz herrian eta, tarte horretan, galopan atzetik zetorkion Armiñan gero eta hurbilago zeukan. Minak ez zuen beste batailarik nahi, ezen, etsaia berriro menderatuta ere, ondo zekien gizon asko gal zitzakeela borrokan, eta bere helburua zen ahalik eta arinen insurjenteekin bat egitea.
2018
‎Ez da, ezta ere, baskoien aipurik ematen hurrengo aldian, Ebro arroa gerra zeltiberiarraren zurrunbiloan harrapatua suertatu eta, ondorioz, lurralde beroia eta Calagurris Balsio (Maillen) ardatza erromatar armadarentzat hornikuntzaeta erretagoardia zonalde bihurtu zenean (Espinosa, 1994, I, 101), Numantia tik zetorkion arriskuaren aurrez aurre (154). Halere, uste izatekoa da baskoiak ere gutxi asko nahasirik gertatuko zirela, Ebro arroko beste herriak legez, gerra hark eraginiko lurrikara soziopolitikoan; izan ere, gauza bat da gerra ekintza zuzenetan parte hartzetik nork bere burua libratzea, eta bestea, askoz zailagoa, gerra giro orok berezko dituen gainerako korapiloetatik gerran sartuta dabiltzanei hornidurak, tropa laguntzaileak edo pasabide eskubideak ukatu edo ematetik, adib.libratzea, erabateko neutralitatea gordez.
2019
‎Kedarrezko begi zuloak, burdina gozatzeko uretako tindua aurpegi eskuetan, eta erredura orbainak. Gizon irakurria, liburuetarako zaletasuna Lodosako agustinoen komentutik igaro zenetik zetorkion . Ez zuen abitua jantzi, baina oroitzapenak ekarri zituen handik, lau pazkoetarako sermoi eta letanien aztarnekin, egunero meza entzuteko pietate santujalearekin eta manera fazatiekin.
‎Ofizial bat zihoan buru, mozkotea, aurpegi beltzarana, bibote gidatua zeukana eta kokots erdibitukoa bera, itxura. Aurpegia atzera jiratzen zuen norbait segika ote zetorkion ikusteko edo bere txanpon soslaia funsgabeki erakusteko. Etxe parera iritsi ziren, eta deiadar egin zuen:
‎Bereziki goxo tratatu nahi zuenean deitzen zion" Roko". Eskolatik zetorkion alabari ezizena.
‎Lehendik ezagutzen nuen pisuaren jabea, Florinaren izeba, eta ez zuen oztoporik jarri ni bakarrik biziko nintzela jakin zuenean. Nik Florinari Espainiara bidaltzen nion alokairuaren dirua ezin hobeto zetorkion garai latzetan bizirik irauteko.
2020
‎Aitak ikusi zuenean zein bide hartu zuen semeak, eginahal guztiak egin zituen organizazioa utz zezan, bazekien-eta zer zetorkion hortik jarraituz gero. Makina bat hizketaldi eta hausnarketa egin zituen semearekin, konbentzitu nahian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia