Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 325

2000
‎Poeta, antzerkigile, hiztegigile, itzultzaile, editore... izan genuen Gabriel Aresti, orain dela 25 urte betirako joan zitzaigun idazle bilbotarra. Pentsatu eta sentitzen zuena suharki defendatzen jakin zuen pertsona dugu Gabriel Aresti, kosta ahala kosta barruan zeramana besteoi islatzen saiatu zen gizona, eta bere izateko era horrengatik, lagun handiak lortu zituen bizitza honetan... baina baita arbuiatu, zokoratu eta iraindu zuenik ere, Angel Zelaietak berridatzi duen biografia honetan garbiki ikus daitekeen bezala. Gabriel Arestiren zenbait poema ikur bihurtu da denontzat, haren hizkuntza ereduak hurrengo belaunaldiak eta euskara bera markatu zituen, bere adimen kementsuak obra mugarri eta zabala utzi digu.
‎...zioak hiru gorputz nagusi zituela, elkarri lotuak eta elkarrekin bat eginak, eta hala zituela jauregiak, aitzinaldeko erdialdean, ate printzipal bat, eta bertze bi, alboetan; gibelean, berriz, ate bakarra zuen, eta, atean barrena sartzeko, zubi tipi bat iragan behar izaiten zen lehenik, zeren eta jauregi gibeleko paretari atxikirik kanal bat baitzegoen, errotatik xuxen zetorrena eta ura latseraino zeramana .
‎Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...a baino hilagoa zirudien, hatsa eta kiratsa zeriola; eta, hala, aita sendatzeko asmotan, etorri ziren hango eta hemengo medikuak, iragan ziren gure etxetik, eta ez zuten hura sendatzerik erdietsi; eta, hala eta halatan, lurraz eta lurreko faboreez etsirik geundèn egun batean, Urbiaindik iragan zen gizon bat —benedika dezala Jainkoak egin zigunagatik! —, erlikiontzi hau lepotik dilindaka zeramana ; gizonak erraiten zuen ezen erlikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun baten buruan sendatuko zuela berak aita, baldin harekin bakarrik uzten bazuten, bere erlikia harekin eta bere orazinoekin; hura entzun nuenean, ez nion sinetsi, zeren baitakizue nolakoak izaiten diren gauza hauek, eta zenbat gezurti eta engainati dag... " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
‎Zeren zinez baitziren haren asmoak guztiz sendoak eta gibelaezinak eta, behin erabaki hura harturik eta puntu hartarat heldurik, ez zen, bere xedeaz eta finaz denaz bezainbatean, zahiarekin eta hondarrekin kontentatuko zen gizona, baina irinarekin eta hoberenarekin. Eta zeren zinez baitzeukan bere baitan erroturik Asiskoaren spiritua, etsenpluarekin predikatzerat zeramana , eta zeren hura ez baitzen berea erdiets arteino baratzen, halakoak ere baitziren haren perseberantzia eta fermutasuna...!
‎Neska misteriosoa zen. Bazuen zerbait, Xani barren barrenera heldu, erremedio gabe zeramana ; zena zela, handia zen bien arteko une hartakoxe distantzia; hankak bilduta, isilik erretzen zuen Elik. Zergatik, ahapeka bada ere, ez zion ezertxo ere esaten?
2001
‎Sarea prest eta lurrinezko trenak martxan, egin beharreko hurrengoa elektrifikatzea zen, ondorengo hamarkadan ekin zioten lana, alegia. Hori bai, oraindik ere zatitxo txiki bat geratzen zen eraikitzeko, Estibalitz santutegira zeramana eta hau ez zen 1948 urtea arte iritsi.
‎Ez da horrela izan, inondik ere, eta euskararen onerako ez da horrelakorik gertatu. Gogoan baitzuen lehengo asmo hura, presak eta premiak berantarazia bazuten ere, Altertumswissenschaft delakoaren ziztadak  sortua eta ernatua zeramana : hori inoiz erraietan sumatu dugunok ez baitugu aise berdinduko Filologiaren egarria.
2002
‎Mezu kriptikoren bat bidaliko ote zidan, morsez idatzia? Edo, etxean nengoela, paperezko hegazkinen bat sartuko ote zitzaidan noizbait leihotik, mezu gorderen bat zeramana ...?
2003
‎Gizakiak asmatu zuen hizkuntza, bere senak eta inguruak agintzen ziotenaren arabera barruan zeramana besteei adierazi ahal izateko. Anitzak izaki munduko bazterrak, ugariak izan ziren ere Lurra deritzan planetan sortu ziren mintzairak.
2004
‎Eretzeko kontrolean hiru soldadu israeldar zeuden, euretariko bat emakumea, oso erakargarria. Uniforme berdea zeramaten soinean, baina neskak zeramana oso estua zen, gainera oinetakoak ez ziren botak, zapata takoidunak baizik. Nork ikusi du horrelakorik!
‎–Zuk ikusi ninduzunean, bonba zeramana busaren barruan zegoen, esan zuen Suhak?. Nik ondo ezagutzen nuen mutil bat.
‎Gainera, hasieratik itsutu nintzen, eta alde batetik ulertzekoa da, hainbeste gutiziatzen nuen nik hura bezalako neska bat, eta hain ohiz kanpoko erabakiaz sartu zen emakume hura nire bizitzan, uholde bat balitz bezala, bidean aurkitzen zuèn guztia aurretik zeramana ...! Itsu nengoen, bai, eta, itsutzen den jende guztiak bezala, karikatura bat bihurtzeko arriskuan... baina ni arrisku hura eta beste mila arrisku hartzeko prest nengoen, bai horixe!
2005
‎Ez dira berdinak inondik inora. Ernio mendira doazen gurutze bideak edo kalbarioak emakumezko batek gidatu zituen behiala, bera zen errituala zeramana . Gipuzkoan halakoak dira eta beraietan ez doa apaizik.
‎Batzuek ez zuten ulertu bigarren jolas hori. Izan ere, adarra jotzeko makina zen argumentua, inora ez zeramana , heriotzara ez bada. Irakurle batzuek estiloaren jolasa ulertu zuten, baina argumentuarenak ernegarazi zituen.
‎Bazen ordea ezberdintasun bat: barra ostean ez zen piercing en erregina ageri, neska gazte irribarretsu bat baino, zilborra ezkutatzen ez zion elastiko urdina larrua baino estuago zeramana .
‎Adelaren etxean afaldu genuenean izandako elkarrizketak zalantza batzuk argitu zizkidan, eta zati berri batzuk eman zizkidan puzzlea gehixeago osatzeko. Hala ere, Adelaren ibaia zabala eta sakona zen, eta hondoan zeramana ezin nuen ikusi; biziki kezkatzen ninduen horrek. Idoiari ez nion ezer gehiagorik esan Adelaz nituen kezkei buruz, ez bainuen nahi nire neskaren bizitasuna geldotu, lehendik ere bazeukan-eta nahikoa buruhauste etxean, bere aiurri gozoa ez mikaztea harrigarriro lortzen bazuen ere.
‎Eta horrek poz handia ematen zizun. Gorputz lirain eta gaztea ezkutatzen zuen kamisoi zuri hura zeramana amiña zen orain, andre jada zahartua. Baina, zahartuta ere, ume ematen zuen arropa zuri horrekin.
2006
‎Ez zuen hiltzaile itxurarik. Berrogeita hamar bat urteko gizon apaina zen, bibotetxo fin txukuna zeramana . Lodi samarra zen eta akiturik ematen zuen.
‎Puritano sutsuen erlijioak" purua" izan nahi zuen, handikeriarik gabekoa, Jainkoaren nahia eta Biblian irakurtzen zen bizitza soil eta harrokeriarik gabekoaren antzekoa biziz zerua irabaztera zeramana , lehenengo kristauen xalotasun eta anaidia erdi karitatezkoa eskatzen zituena, agintari eta aginduen arteko diferentzia handirik gabekoa, aberats eta txiroen arteko aldeak azpimarratzen ez zituena, nobleen parpaila hura guztia bekatu larritzat jotzen zuena.
‎Esku artean zeukan Dimitrik emandako bala. G.Y.R. grabatuta zeramana ...
‎Kondairak dio barne harrak sortutako atsekabeak hil zuela Barbara Allen, Graemetarren morroi zintzoak asmatu zuela neskaren bihotzeko gia ukitzen; haren hitzen aurrean errukirik gabekoa ikusi zuela bere burua, eta orduan konturatu zela Barbara bere erruki eza zela jauregiko nagusi gaztea heriotzara zeramana , nor eta" bere betiko Sweet William gozoa"... Zalgurdian Graemetarren jauregira bidean hil kanpaiek bidaia hura alferrikakoa zela iragarri ziotenean, Eskoziako txilar herdoilduen oihua entzun zuela:
2007
‎Jainkosa batek euli bati begiratuko liokeen modura begiratu zion Elisak etxe erakusleari, oso gainetik. Emakume gazte bat ikusi zuen, ongi apainduta, galtza berde lisoz, alkandora berde ilunez, lepoko zapi txuri batez jantzita, eta aurpegian kilo bat pintura baino gehiago zeramana . –Ekain, go kobazuloa zirudien, itsusiagoan, haren aurpegiak.
‎Ardi ukuilu batera iristean, bidea bitan zatitzen zen. Ezkerrekoa hartu zuten hiru gazteek, ibai aldera zeramana . Bide nagusia utzi izanak handiagotu zien inguruko baztergabetasuna.
‎Buruari apenas eusten zion agure zahar zahar bat zen emakumeak aulkian eserita zeramana . Begirada galdua zuen, eta eskuak belaunak babesten zizkion manta fin baten gainean jarriak zituen.
2008
‎Erregimen berrian kazetariak" nazioaren pentsamenduaren apostolu" izan behar zuen," fede eramaile". Kazetaritzan jarduteko derrigorrezko agiria ezarri zuten zenbakia zeramana Francori eman zioten. Espainia osoan argitalpenen erdia desagertu zen eta hainbat lekutan galera are larriagoa izan zen:
‎Urkizulo errekan (Leitzan) ateratako bi argazki. Ezkerrekoan, ibaiak presara iritsi aurretik zeraman ura; eskuinekoan, presa pasatutakoan zeramana . (Argazkia:
‎Baina aita kalonjea zalantzak hartua zegoen, antza, begien eta eskuen etengabeko mugimenduek halako zerbait aditzera ematen zuten behinik behin?, eta luzaz egon zen pentsatzen? hogei segundo, hogeita hamar, berrogei; esan nahi baita aita kalonjeak jokoan ikusten zituela, beharbada, bere ospea eta izen ona, baita bere buru estimua ere, arazo hura berak eta berak bakarrik konpontzera zeramana ; badirudi, bestalde, arrisku bat ere ikusi zuela afera hartan guztian, zabaldu ere, zabaldu zituen itxuragabeki begiak, halako batean, beldur ezkutu batek bat batean hartu balu bezala?: zer izango zen, izan ere, bere ospeaz eta izen onaz, baldin eta Natalia hiltzen bazen, exorzitatzen zuen bitartean?, zeren, markesa andereak eta doña Normak esan zutenez, Nataliak gaixo gaixo igaro baitzuen gaua, hilzorian ere bai, eta zeren hura ez baitzen exorzismo batek hilen bat eragiten zuèn lehenengo kasua izango, gauzak okerreko bidetik egitekotan.
‎Zera? zerbitzarien artean bazegoen, izan ere, neska gazte mulato bat, mahuka motzak zituèn brusa kolore askotako bat zeramana : haren besoak, hain distiratsuak, ebanoa eta kanela; haren ezpainak, zabalak eta haragikoiak, tentazioaren irudirik doituenean; haren eskoteko ate zabala, ate estuago bat iragartzen zuena, nondik Erosen jarraitzaile hautatuak bakarrik sar daitezkeen, paradisuan sartzeko eta paradisuko ezti guztiak dastatzeko:
‎Baina amets hura bete artean, ametsa biribiltzeko, jauregia ispiluz eta koadroz josiko zuen bere garaian, bai alafede!?, markesa anderearekin jarraituko zuen, inoiz baino zintzoago, bai baitzituen jokabide hari eusteko bi arrazoi gutxienez, zalantzarako tarterik uzten ez ziotenak: alde batetik, Reginak markesa andereari zor ziòn leialtasuna zegoen, desleialtasunaren posibilitatea eragozten ziona, Villalbakoarengandik hainbeste mesede jaso ondoren; bestetik, Reginaren ikasmina zegoen, jauregiari lotutako kontuen zerrenda amaiezina ikastera zeramana : ikasi, bere jauregia behar bezala eraman nahi bazuen urte pare baten buruan, Nazarioren iragarpenak betetzekotan!
‎Nire eskuetan bazeunde, ordea, beste moja klase bat izango zinateke??. Ama nagusiaren burua, beraz, zurrunbilo bat zen, batetik bestera zeramana , baita Ernestinaren irritik, segundo erdi ere ez zuen iraun irri hark, Ernestinak, ama nagusia zelatatzen ari zitzaiola ohartu orduko jiratu baitzuen burua lehengo tokira, frai Millanen irrira ere:
‎Orduantxe? 1901eko uztail hasierako egun bat zen? ikusi baitzuen Nazario Orbek lehen aldiz Regina Aldasoro, villalbatarrekin urtebete eskas lanean zeramana , afari hartan bera aritu baitzen zerbitzari. Eseri ziren afaldarrak, bedeinkatu zuen markesa andereak mahaia?
‎hain sentitu zen artikuluak zioenarekin bat eginda, non gurari apetatsu bat piztu baitzion markes jaunari, gero eta gurariago egin zitzaiona, gero eta apetatsuago, beste pauso bat ematera bultzatu zuena: nik neuk ere erosi egin behar diat, bada, zer arraio!, baita berandu gabe erosi ere, bazuen markes jaunak, halaber, alde histrioniko bat, besteengandik erremediorik gabe bereiztera zeramana , eta hark ere izango zuen erabakian zer esanik?, hartarako udako oporretan egin behar zutèn bidaiaz baliatzen zela:
‎Auto batzuk sumatu nituen iristen lehenik eta hogei bat laguneko taldea sartu zen gero hilerriko ate nagusitik, ehorzlea aurretik zuela. Segizioaren buru bi emakume ikusi nituen, Natalie eta Nadia, biak beltzez jantziak, eta, harrigarria egin bazitzaidan ere, Nadia zen hildakoaren errautsen ontzia eskuetan zeramana . Hilobi aterik gabearen aurrera iritsi eta alde banatara geratu ziren guztiak, bi emakumeak erdian zirela.
‎Nire eskuetan bazeunde, ordea, beste moja klase bat izango zinateke...". Ama nagusiaren burua, beraz, zurrunbilo bat zen, batetik bestera zeramana , baita Ernestinaren irritik –segundo erdi ere ez zuen iraun irri hark, Ernestinak, ama nagusia zelatatzen ari zitzaiola ohartu orduko jiratu baitzuen burua lehengo tokira– frai Millanen irrira ere: irri hura, frai Millanek" In nomine Patris..." esan zuen bitartean egin zuena eta ama nagusiak, zegoèn egoeran zegoelako –errealitatearen pertzepzio zorrotzegia kamutsegia ere bada maiz–, sakrilegotzat eta diabolikotzat hartu zuena seguruenik.
‎Baina galtzen ari naiz, eta noan berriro harira. Zera... zerbitzarien artean bazegoen, izan ere, neska gazte mulato bat, mahuka motzak zituèn brusa kolore askotako bat zeramana : haren besoak, hain distiratsuak, ebanoa eta kanela; haren ezpainak, zabalak eta haragikoiak, tentazioaren irudirik doituenean; haren eskoteko ate zabala, ate estuago bat iragartzen zuena, nondik Erosen jarraitzaile hautatuak bakarrik sar daitezkeen, paradisuan sartzeko eta paradisuko ezti guztiak dastatzeko:
‎Nazariok argi eta garbi oroit zezakeen eszena hura, baita handik astebetera gertatutakoa ere, markesak tratua ixteko gonbidatu ez zuen, bada, afaltzera bere etxera! Orduantxe –1901eko uztail hasierako egun bat zen– ikusi baitzuen Nazario Orbek lehen aldiz Regina Aldasoro, villalbatarrekin urtebete eskas lanean zeramana , afari hartan bera aritu baitzen zerbitzari. Eseri ziren afaldarrak, bedeinkatu zuen markesa andereak mahaia...
‎Baina amets hura bete artean –ametsa biribiltzeko, jauregia ispiluz eta koadroz josiko zuen bere garaian, bai alafede! –, markesa anderearekin jarraituko zuen, inoiz baino zintzoago, bai baitzituen jokabide hari eusteko bi arrazoi gutxienez, zalantzarako tarterik uzten ez ziotenak: alde batetik, Reginak markesa andereari zor ziòn leialtasuna zegoen, desleialtasunaren posibilitatea eragozten ziona, Villalbakoarengandik hainbeste mesede jaso ondoren; bestetik, Reginaren ikasmina zegoen, jauregiari lotutako kontuen zerrenda amaiezina ikastera zeramana : ikasi, bere jauregia behar bezala eraman nahi bazuen urte pare baten buruan, Nazarioren iragarpenak betetzekotan!
‎Gero –markesa andereak bere jarduna bukatu bezain laster–, muturra okertu zuen, keinua berehalako batean desegin bazuen ere. Baina aita kalonjea zalantzak hartua zegoen, antza –begien eta eskuen etengabeko mugimenduek halako zerbait aditzera ematen zuten behinik behin–, eta luzaz egon zen pentsatzen... hogei segundo, hogeita hamar, berrogei; esan nahi baita aita kalonjeak jokoan ikusten zituela, beharbada, bere ospea eta izen ona, baita bere buru estimua ere, arazo hura berak eta berak bakarrik konpontzera zeramana ; badirudi, bestalde, arrisku bat ere ikusi zuela afera hartan guztian –zabaldu ere, zabaldu zituen itxuragabeki begiak, halako batean, beldur ezkutu batek bat batean hartu balu bezala–: zer izango zen, izan ere, bere ospeaz eta izen onaz, baldin eta Natalia hiltzen bazen, exorzitatzen zuen bitartean?, zeren, markesa andereak eta doña Normak esan zutenez, Nataliak gaixo gaixo igaro baitzuen gaua, hilzorian ere bai, eta zeren hura ez baitzen exorzismo batek hilen bat eragiten zuèn lehenengo kasua izango, gauzak okerreko bidetik egitekotan.
‎hain sentitu zen artikuluak zioenarekin bat eginda, non gurari apetatsu bat piztu baitzion markes jaunari, gero eta gurariago egin zitzaiona, gero eta apetatsuago, beste pauso bat ematera bultzatu zuena: nik neuk ere erosi egin behar diat, bada, zer arraio!, baita berandu gabe erosi ere –bazuen markes jaunak, halaber, alde histrioniko bat, besteengandik erremediorik gabe bereiztera zeramana , eta hark ere izango zuen erabakian zer esanik–, hartarako udako oporretan egin behar zutèn bidaiaz baliatzen zela:
‎" ‘Zigilaturiko lurra’, latinez. Zeramika erromatar arrunta, gorri kolore distiratsukoa, enperadorearen zigilua ohi zeramana ". Terra Sigillata ugari azaleratu dira Euskal Herriko indusketa arkeologikoetan (urpeko zein lehorrekoetan).
2009
‎Oraingoan, belarraren gainean zutik, Fransua eta ezagutzen ez nuen mutil bat nituen zain, bata bestearen ondoan zeuden, baina ez zioten elkarri jaramon handirik egiten. Mutila garaia zen, aurpegi borobila, azal beltzarana, ile beltza, luzea, solte eta busti zeramana . Iharra zen, kirolari itxurakoa, gihar luze eta finak dituzten kirolari horietakoa, korrikalaria agian, harizko prakak eta artilezko jertse zuri lodia janzten zituen.
‎Bazen, alabaina, beste emakumerik Roberten bizitzan. Adeline Waltkins, berrogei urteko mutxurdina, adarrezko betaurreak eta ilea motots txaplatatan zeramana .
‎Ostiralean, goizean goizetik, elurra botatzeari ekin zion eta ez zuen egun osoan atertu. Arratsalderako moztuak zeuden errepide ugari, horien artean Garaziren etxera zeramana . Mariaren etxean geldituko zela abisatzeko deitu zion Goiori.
‎Bukatu zen, bada, Adaren isolamendua, eta bolada oneko zegoen, halere, zeren, bakarlekuak eskaintzen zizkiòn irtenbide guztietatik, onena egokitu baitzitzaion, tokirik abegikorrenera zeramana : izeba Ernestinaren begien eremura, non hitzak baitzuen eta ez hatzak lehen lekua.
‎Reginak ezker eskuin mugitu zuen burua, eta, orduan Domingok, begiak itxi, hortzak estutu, negar zotinka hasi, bidaia hura al zen, bada, bizitza, amesgaizto batetik beste amesgaizto batera zeramana –, eta falta zitzaizkiòn malko guztiak isuri zituen, ikara batean, Regina ere barrutik hausteko puntuan utzita, honek ere ezin baitzuen, ausaz, gehiago: nola ezetz?; ez al zen, bada, semea babestera etorri?; etsialdiak eta gogoaren beheraldiak luxu hutsa baitziren, menturaz, baldintza larri haietan; eta, hala, arnasa barruraino hartu eta indarrik ez zuèn lekuan indar berri bat hazten sumatzen zuela, semearengana irauli zuen berriro bere samurtasuna:
‎esan, hura esaten zuen behinik behin, sabelak buruak baino gehiago erabakitako hitzetan: Villalbako markesa andereak ere lagunduko zigun zertxobait zerutik, ziur nago!, nahiz eta Reginaren nortasunak bazuen beste ezaugarri bat, egun batean biribil ikusten zuena hurrengoan ez hain biribil ikustera zeramana , noiz eta sabelaren aldiari buruarena nagusitzen baitzitzaion. Adak ere ez zuen zalantzarik, eta Gabinok ere ez?. Nik birika galdu eta Jainkoak sendatu ninduen; eta Domingok eskua galdu eta Jainkoak sendatuko du?
‎Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: ...ide zirenak; esan nahi baita, bere haur jaioberriari so, bere bekatu hura oroitzen zuela, menturaz, Nazario Orbek, eta batez ere irudi bortitz hura, begien aurrean zuèn haragi puska osatu gabeak gehiago baitzirudien odolki bigun higuingarri hark sortua beste ezerk baino; bekatu haren ordaina ote zen, bada, guztia, zeren Jainkoa kontulari akasgabea baitzen, zorren eta hartzekoen kontua ezin hobeto zeramana , eta zeren, ikuspegi hartatik, haragizko bekatuak bekatuzko haragia izan baitzuen ondorio?. Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
‎jomuga eta helburu harekin hezten zituzten emakumeak ume umetatik bederen: biak zeuden, beraz, zulo berean, teorian bai, baina ez praktikan, heziketa mota hark bihurtzen baitzuen senarren zuloa betiere emaztearena baino zuloago; hots, Reginak Nazarioren ahulezian aurkitzen zuen bere indarra, Nazario behin eta berriro kontsolatzera zeramana –senarra kontsolatzeaz bat kontsolatzen baitzen bera ere. Regina?, oso litekeena da bederen; gero, baina, iristen ziren haurrari bularra emateko mementoak, eta indar guztiak indargabetzen zitzaizkion amari, halako moldez, non, orduan, berak egiten baitzuen zuloan behera, Nazario baino beherago.
‎Reginarena kexu bat zen, ertzean galdera bat itsatsia zeramana , kexu orok bezala: –Zergatik niri hori??.
‎Hala, bada, horregatik guztiagatik ikusi zuen Nazariok, agian, bere egoeraren talaia berri hartatik, Reginaren begi bat bizpahiru milimetro gorago bestea baino, Reginaren aurka piztutako susmoak seigarren zentzumen bat ere piztu balio bezala, Reginaren akatsak nabarmenago ikustera zeramana , berak. Nazariok, inoiz amestu izan zuèn eredu simetrikotik urrun.
‎begirada hark bazuen mendekotasunetik zerbait, anaia anaiari baimen eske balebilkio bezala, buruan zuena esateko?, baina bazuen, halaber, errebeldi puntu bat? distira moduko bat, alegia, bere baitan eguzkiaren dirdira zeramana , poxpolo batek bere baitan munduko sute guztiak eraman ditzakeen moduan; orduan, baina, Domingoren bakardadeaz jakitun balira bezala, laguntzan etorri zitzaizkion beste hiru anai arrebak. Damaso, Maria Bibiana eta Ada?, haren begiradarekin bat egiteko, bere ekinaldiaren porrotaren ondoren, zegoèn tokian ez balego bezala zegoen Gabino?, hirurek batera so egin baitzioten Teofilo Mariari; hauen soa... guztia zela arraroa, alegia?
‎konfesatzen eta komulgatzen ez zuen arren, mezatara ere gero eta bakanagotan?, inoiz baino gehiago hitz egiten baitzuen Harekin, berak irudikatutako elkarrizketetan, maiteminetik biraora eta biraotik maiteminera, Jainkoagan zuèn sinesmena, edo sinesteko modua, hobeto? erabat aldatu balitzaio bezala, Damasok esan zionetik han Madrilen ez zuela Jainkoagan sinesten; berari ere jarrera hura nagusitzen baitzitzaion batzuetan, Jainkoa ukatzera zeramana : nola adostu eta bateragarri egin, bada, Jainko onaren irudia, gizon emakumeen eta haurren, batez ere haurren?
‎bata Nikolai zen, eta bestea, herren egiten zuèn beste militante komunista bat, Gregorio Mendia, gorpuzkera sendokoa, zeinari Nikolaik Grigori deitzen baitzion; zaintzaileekin batera, beste bi gizon zeuden: abokatuaren ilobetako bat zen bata, hark ia semetzat zuena eta etxeko nolabaiteko ardura zeramana , hilean behin edo bitan bertara joanez: esan nahi baita erabakiaren arduradunek, tartean abokatua bera ere bai?
‎Gabon eguna zen, bai, eta nola, aurreko egunetan bezala, eguraldi ona egiten baitzuen. Kantauriko kostaldea Mediterraneoko Côte d. Azur bihurtzeko bidean zegoela ziurtatzen zuen egunkari batek?, hala, laurak, atikotik ez oso urruti zegoèn parke batera joan ziren, non, paseotxo bat egin ondoren, banku batean eseri baitziren, hogei bat metrora zegoèn iturri baten aurrean; talaia hartatik, mota guztietako jendea ikus zezaketen: hara eta hona zetozèn gizon taldeak, taberna batetik besterako bidean, itxura guztien arabera; gizon emakumeak besotik helduta, baita bikote gazteagoak ere, ezkongaiak ziurki?, emakume adintsuago bat zaintzaile zutenak, morala beti zen zaindu beharreko kontua!?; parkeko hartxintxarrezko zabalune batean atso zahar bat zegoen, txakur bat soka bati helduta zeramana ; harantzago, berriz, beste banku batean, gizon bizardun bat zegoen, janzki eta beroki ezin egokiagoekin, pipa bat eskuan, egunkaria belaunetan zabalik; egun hartan, baina, parkean ezer deigarririk gertatzekotan, baserritarrez jantzitako neska eta mutil taldeak gertatzen ziren deigarri: batzuek arrapaladan ekiten zioten aurrera, saltoka ere bai, besteak, gutxienak?
‎arrakastarik izan ezean, baina, ez al zen neurririk onena eta burutsuena gauzak bere hartan uztea eta erretiratzea?; ederki ohartzen ziren hartaz ikastetxeko mutilik mutirienak, noizean behin Damaso zirikatzen zutenak, zu ere ibiliko zinen etxeko neskamearekin zirrika, alproja hori!?, harik eta masailak koloreztatzen zizkioten arte, bi pipermorro gorri iduri: gertaldi haiek, baina, bihotzaren nora ezeko ibilaldi haiek, beraz?, ez zioten hartutako erabakia baizik berresten, buruaren bidea hobestera zeramana , bihotzarena bazter utzita; atsegin zuen Aristotelesen mundua, ikastetxean urtebete lehenago ikasteari ekin ziona?, eta atsegin zuen Aristotelesen Jainkoa, halako zerbait behar baitzuen Hark, jainkorik izatekotan: zerbait helezina, ezin irudika zitekeena, inola ere, irudi antropomorfiko baten bidez; atsegin zuen matematika, nola gozatzen zuen logika matematikoaren zehaztasunarekin, pieza bakoitza bere lekuan, bizitzan ez bezala!?
‎–Jaunak: kalean emakume bat ikusi dut, oraintxe ikusi dut, bi tximeleta zituèn jertse bat zeramana , bular bakoitzean tximeleta bat, oraingo modan. Baina haiek ez ziren tximeletak??
‎...azihoan, besapean Domingorentzat aspaldi egina zuèn jertse bat zeraman Adak, beltza eta gorria, paperean bilduta?, baina atzera begiratu eta begiak zabaldu zituen guztiz, edo kezkak eta beldurrak zabaldu ote zizkioten begiak, kezkaren hatzak betazaletatik goraka tiraka eta beldurrarenak beheraka??, hamar bat metrora jarraitzen zitzaiòn gizona, betaurreko beltzak zituena eta gainean gabardina bat zeramana , susmagarritzat jota; zertaz kezkatu behar zuen, baina, baldin eta egun batzuk lehenago Teofilo Mariak, zorionak ematearekin batera, harako esaldi hura esan bazion: –Hemendik aurrera, beraz, ez zaitut zaindu behar izango??; harekin lasaituta edo, aurrera egin zuen, berriro atzera begiratu gabe, tranbiaren geltokira iritsi eta ilaran jarri zen arte; bere ondoren, elkarrekin zihoazèn beste bi oinezko jarri ziren, eta ondoren, gizon ustez susmagarria, iritsi ahala egunkaria zabaldu eta aurpegia bertan ezkutatu zuena:
‎Adak billetea eskuratu, trenera igo, jarleku batean eseri eta, handik minutu pare batera edo, trena abian jarri zen; Adaren erabakiak erabatekoa behar zuen, haren aurpegiko giharrek ez baitzuten zirkinik egin, haren begitarteak ez zuen damu arrastorik erakusten bederen?, ezta trena abian jarri zenean ere; eta, halere, ezpainei ongi erreparatuz gero, irri itxurako bati antzeman zekiokeen: ez zen irri zabal bat, ez irri inozo bat, guztiz bestelako irri bat baizik, une hartan bizi zuèn fedearen, boterearen eta ziurtasunaren marka zeramana ; eta askatasunarena, jakina. Adak musika berezi bat entzun behar zuen une hartan, bere baitaren baitan entzun ere:
‎John katedraleko artxiboak kontsultatu zituzten, han izan baitziren euskaldunen hileta elizkizun gehienak, eta alderatu egin zituzten hileta elizkizu­netako artxiboak, hileta etxeetako artxiboak eta Morris Hilleko ehorzketa daten artxiboak, eta ondoren ehorzketa lekuak eta datak bateratu zituzten. Morris Hilleko artxibategian bilatzen ari zirelarik, Hardestyk eta bere taldeak «O» letran zerrenda luze bat topatu zuten «Occupied Unknown» (ez da ezagutzen nork betetzen duen) kategoria zeramana . Hor zeuden zerrendaturik zenbakidun eremu, lerro, eta hilobi jakinak, gorpu lurperatuak adierazten zituztenak; hala ere, ez zen agertzen izenik hilerriko artxiboetan.
‎Paper bakarra zegoen bakoitzean, harri artean. Shortyren izena zeramana . Esan nion Shorty eta biok elkarrekin ginela aurkitu nuenean eta erdi bana egitea erabaki genuela.
‎XABI. Ikusi bestela! Gaztearen heriotza eragin zuen droga ustela eta tipo honek zeramana –iturri berekoak dira.
‎Gonzalezi okertu egin zaio horren zuzen zeramana . Retegi Biri irabaztea da lehen eginbeharra, baina horrek ez dio ezer ziurtatzen.
‎...n Domingorentzat aspaldi egina zuèn jertse bat zeraman Adak, beltza eta gorria, paperean bilduta–, baina atzera begiratu eta begiak zabaldu zituen guztiz –edo kezkak eta beldurrak zabaldu ote zizkioten begiak, kezkaren hatzak betazaletatik goraka tiraka eta beldurrarenak beheraka? –, hamar bat metrora jarraitzen zitzaiòn gizona, betaurreko beltzak zituena eta gainean gabardina bat zeramana , susmagarritzat jota; zertaz kezkatu behar zuen, baina, baldin eta egun batzuk lehenago Teofilo Mariak, zorionak ematearekin batera, harako esaldi hura esan bazion: " Hemendik aurrera, beraz, ez zaitut zaindu behar izango"?; harekin lasaituta edo, aurrera egin zuen, berriro atzera begiratu gabe, tranbiaren geltokira iritsi eta ilaran jarri zen arte; bere ondoren, elkarrekin zihoazèn beste bi oinezko jarri ziren, eta ondoren, gizon ustez susmagarria, iritsi ahala egunkaria zabaldu eta aurpegia bertan ezkutatu zuena:
‎Hala, bada, horregatik guztiagatik ikusi zuen Nazariok, agian, bere egoeraren talaia berri hartatik, Reginaren begi bat bizpahiru milimetro gorago bestea baino, Reginaren aurka piztutako susmoak seigarren zentzumen bat ere piztu balio bezala, Reginaren akatsak nabarmenago ikustera zeramana , berak –Nazariok– inoiz amestu izan zuèn eredu simetrikotik urrun.
‎Domingo, beraz, zerbait eta norbait zelakoan, harro bezain pozik zegoen, irriak ezpainetan alderik alde utzitako oinatzak lekuko; haren harrotasunak eta haren poztasunak bazuten itzal bat, ordea, Teofilo Mariak ez baitzuen ordura artean ezer esan, eta Domingok beldur behar baitzuen anaiak arestian bezala erreakzionatuko ez ote zuen, beste oldarraldi batekin; hala, bada, hiru anai arrebek egindako galderari erantzuteko prest zegoen arren, irria ezpainetatik ezabatu eta Teofilo Mariari begiratu zion Domingok: begirada hark bazuen mendekotasunetik zerbait –anaia anaiari baimen eske balebilkio bezala, buruan zuena esateko–, baina bazuen, halaber, errebeldi puntu bat... distira moduko bat, alegia, bere baitan eguzkiaren dirdira zeramana , poxpolo batek bere baitan munduko sute guztiak eraman ditzakeen moduan; orduan, baina, Domingoren bakardadeaz jakitun balira bezala, laguntzan etorri zitzaizkion beste hiru anai arrebak –Damaso, Maria Bibiana eta Ada–, haren begiradarekin bat egiteko –bere ekinaldiaren porrotaren ondoren, zegoèn tokian ez balego bezala zegoen Gabino–, hirurek batera so egin baitzioten Teofil... guztia zela arraroa, alegia... aitzakiak aitzakia, ez baitzen normala urte erdiko zer hura –bere anaiatxoa, garbi esanda– ez ezagutzea; atzerabiderik gabeko puntu hartara helduta –anai arreben begi hesia Teofilo Mariaren atzerakako pauso balizkoen eragozgarri zen–, alferrikakoa zen problema luzaroagoan ezkutatzen ibiltzea... nahiz eta barruko inertziak mutila hartara bultza zezakeen artean ere, zeren egiazko egia jakiteak –erdi itsua ez ezik, beste mila akats ote zituen zerak... orbetarren izen ustez garbia guztiz zikintzera irits zitekeenak? – oinazpietan leize bat irekiarazi eta bertigoaren atarian jar baitzezakeen...
‎" Jaunak: kalean emakume bat ikusi dut, oraintxe ikusi dut, bi tximeleta zituèn jertse bat zeramana , bular bakoitzean tximeleta bat, oraingo modan. Baina haiek ez ziren tximeletak..." –eta, puntu hartara iritsita, bat batean isildu zen don Anizeto, kalonje jaun txit prestua erdibituta baitzegoen, antza, gauzak ziren bezala esateko zuèn obligazioaren (don Anizeto artzain bat zen, artaldeko ardiak arrisku oroz oroitarazi behar zituena) eta esan beharrekoa esateak sorrarazten ziòn lotsaren artean (Regina dama bat zen, bere errespetua merezi zuena), harik eta, obligazioaren zentzua lotsarenari gailentzen zitzaiola, honela esan zuen arte–:
‎Adak billetea eskuratu, trenera igo, jarleku batean eseri eta, handik minutu pare batera edo, trena abian jarri zen; Adaren erabakiak erabatekoa behar zuen, haren aurpegiko giharrek ez baitzuten zirkinik egin –haren begitarteak ez zuen damu arrastorik erakusten bederen–, ezta trena abian jarri zenean ere; eta, halere, ezpainei ongi erreparatuz gero, irri itxurako bati antzeman zekiokeen: ez zen irri zabal bat, ez irri inozo bat, guztiz bestelako irri bat baizik, une hartan bizi zuèn fedearen, boterearen eta ziurtasunaren marka zeramana ; eta askatasunarena, jakina... Adak musika berezi bat entzun behar zuen une hartan, bere baitaren baitan entzun ere:
‎Gabon eguna zen, bai, eta nola, aurreko egunetan bezala, eguraldi ona egiten baitzuen –Kantauriko kostaldea Mediterraneoko Côte d’Azur bihurtzeko bidean zegoela ziurtatzen zuen egunkari batek–, hala, laurak, atikotik ez oso urruti zegoèn parke batera joan ziren, non, paseotxo bat egin ondoren, banku batean eseri baitziren, hogei bat metrora zegoèn iturri baten aurrean; talaia hartatik, mota guztietako jendea ikus zezaketen: hara eta hona zetozèn gizon taldeak, taberna batetik besterako bidean, itxura guztien arabera; gizon emakumeak besotik helduta, baita bikote gazteagoak ere –ezkongaiak ziurki–, emakume adintsuago bat zaintzaile zutenak –morala beti zen zaindu beharreko kontua! –; parkeko hartxintxarrezko zabalune batean atso zahar bat zegoen, txakur bat soka bati helduta zeramana ; harantzago, berriz, beste banku batean, gizon bizardun bat zegoen, janzki eta beroki ezin egokiagoekin, pipa bat eskuan, egunkaria belaunetan zabalik; egun hartan, baina, parkean ezer deigarririk gertatzekotan, baserritarrez jantzitako neska eta mutil taldeak gertatzen ziren deigarri: batzuek arrapaladan ekiten zioten aurrera, saltoka ere bai, besteak –gutxienak– motelago zihoazen bitartean, andetan jaiotza zeramatelako; iturritik hiruzpalau metrora zegoèn bankuan, halere –iturria plater zabal zirkular bat zen, erdian zulotxo bat zuena, zeinari ur turrusta bertikal bat baitzerion–, bost sei urteko mutil bi zeuden –bikiak behar zuten, hain ziren berdinak–, zurezko bi automobil berdinekin jolasean ari zirenak, hogei bat urteko neska bat haurtzain; bakean ari ziren, antza –run run eta run run–, harik eta mutiletako batek besteari automobila kendu eta negarrez utzi zuen arte.
‎bata Nikolai zen, eta bestea, herren egiten zuèn beste militante komunista bat, Gregorio Mendia, gorpuzkera sendokoa, zeinari Nikolaik Grigori deitzen baitzion; zaintzaileekin batera, beste bi gizon zeuden: abokatuaren ilobetako bat zen bata, hark ia semetzat zuena eta etxeko nolabaiteko ardura zeramana , hilean behin edo bitan bertara joanez: esan nahi baita erabakiaren arduradunek –tartean abokatua bera ere bai– zuhurtzat jo zutela abokatuaren iloba –osaba bezalaxe, komunista bera ere– hantxe egotea, hornizioen erantzukizuna hartzeko eta etxeari halako normaltasun itxura bat emateko, auzoko etxe multzoko bizilagunen aurrean; bestea, berriz, hiriko komunisten buruzagiaren konfiantzazko gizona zen, buruzagiaren izenean bahiketaren alderdi teknikoak –bahituak non eta nola egongo ziren eta bestelako baldintzak– finkatu eta erabakiko zituena... baita berehala erabaki ere, Nikolairen desadostasunari uste baino gogorrago aurre egin behar izan bazion ere.
‎Bukatu zen, bada, Adaren isolamendua, eta bolada oneko zegoen, halere, zeren, bakarlekuak eskaintzen zizkiòn irtenbide guztietatik, onena egokitu baitzitzaion, tokirik abegikorrenera zeramana : izeba Ernestinaren begien eremura, non hitzak baitzuen eta ez hatzak lehen lekua.
‎Reginak ezker eskuin mugitu zuen burua, eta, orduan Domingok, begiak itxi, hortzak estutu, negar zotinka hasi –bidaia hura al zen, bada, bizitza, amesgaizto batetik beste amesgaizto batera zeramana ––, eta falta zitzaizkiòn malko guztiak isuri zituen, ikara batean, Regina ere barrutik hausteko puntuan utzita, honek ere ezin baitzuen, ausaz, gehiago: nola ezetz?; ez al zen, bada, semea babestera etorri?; etsialdiak eta gogoaren beheraldiak luxu hutsa baitziren, menturaz, baldintza larri haietan; eta, hala, arnasa barruraino hartu eta indarrik ez zuèn lekuan indar berri bat hazten sumatzen zuela, semearengana irauli zuen berriro bere samurtasuna:
‎iruditu zitzaidan, bai, trena eliza bihurtu eta arrosarioa errezatu genuèn hartan mirariaren atarian geundela, eta horratx, azkenean sendatu egin zaigu Domingo!, zeren Reginak ez baitzuen zalantzarik egiten mirari bat izan zela, Jainkoak egina eta zeruko Ama Birjinaren bidez lortua... esan, hura esaten zuen behinik behin, sabelak buruak baino gehiago erabakitako hitzetan: Villalbako markesa andereak ere lagunduko zigun zertxobait zerutik, ziur nago!, nahiz eta Reginaren nortasunak bazuen beste ezaugarri bat, egun batean biribil ikusten zuena hurrengoan ez hain biribil ikustera zeramana , noiz eta sabelaren aldiari buruarena nagusitzen baitzitzaion. Adak ere ez zuen zalantzarik, eta Gabinok ere ez –" Nik birika galdu eta Jainkoak sendatu ninduen; eta Domingok eskua galdu eta Jainkoak sendatuko du" esaten zuen honek, logika ere bere desioen zerbitzuan jarriz–, ezta Teofilo Mariak ere, hitz handiek gero eta mendeago zutenak, Frantziara heldu bezain laster eskuin muturreko joera zutèn taldeekin sinpatizatzen hasi zenetik, Mr.
‎...ero eta bakanagotan–, inoiz baino gehiago hitz egiten baitzuen Harekin, berak irudikatutako elkarrizketetan, maiteminetik biraora eta biraotik maiteminera, Jainkoagan zuèn sinesmena –edo sinesteko modua, hobeto– erabat aldatu balitzaio bezala, Damasok esan zionetik han Madrilen ez zuela Jainkoagan sinesten; berari ere jarrera hura nagusitzen baitzitzaion batzuetan, Jainkoa ukatzera zeramana : nola adostu eta bateragarri egin, bada, Jainko onaren irudia, gizon emakumeen eta haurren –batez ere haurren– zoritxarreko zoritxarraren erdian, Damasok esan zion bezala?; Domingok, baina, Damasok ez bezala, buru pentsamenduen mugimendu haiek joan etorrikoak izaten zituen, zeren, Jainkoa ukatu ondoren, beti iristen baitzen mementoren bat –itsas haizetik edo ilunabarreko eguzki gorritik esekia egon zitekeena–, zeinean bai baitzirudien ezen ukoa itsas haizearen esku ikusezinetan desegiten zela –Jainkoaren eskuetan, menturaz– edo eguzki goriaren ederrean urtzen –Jainkoaren begian–, denborak ere bere bihurgune sekretuak balitu bezala, non ustez zentzurik ez zuèn barne esperientzia batek aurkako norabidean aurkitzen baitzuen bere zentzua, itzalen dantza argien kontradantzak ezabaturik, izeba Ernestinaren hitzak beti gogoan:
‎arrakastarik izan ezean, baina, ez al zen neurririk onena eta burutsuena gauzak bere hartan uztea eta erretiratzea?; ederki ohartzen ziren hartaz ikastetxeko mutilik mutirienak, noizean behin Damaso zirikatzen zutenak –zu ere ibiliko zinen etxeko neskamearekin zirrika, alproja hori! –, harik eta masailak koloreztatzen zizkioten arte, bi pipermorro gorri iduri: gertaldi haiek, baina –bihotzaren nora ezeko ibilaldi haiek, beraz–, ez zioten hartutako erabakia baizik berresten, buruaren bidea hobestera zeramana , bihotzarena bazter utzita; atsegin zuen Aristotelesen mundua –ikastetxean urtebete lehenago ikasteari ekin ziona–, eta atsegin zuen Aristotelesen Jainkoa, halako zerbait behar baitzuen Hark, jainkorik izatekotan: zerbait helezina, ezin irudika zitekeena, inola ere, irudi antropomorfiko baten bidez; atsegin zuen matematika –nola gozatzen zuen logika matematikoaren zehaztasunarekin, pieza bakoitza bere lekuan, bizitzan ez bezala! – eta atsegin zuen xakea, logikaren mugimendua eta mugimenduaren logika batzen zituen jokoa zen neurrian; arrazoiaren mundu haren kontrastean, baina, bihotzarenak bihotza zuen zentro, orain erritmikoki orain arritmikoki mugi zitekeena, deserosotasuna eta ezegonkortasuna noiznahi sortuz, aski baitzuen bihotzak, antza, azkartze edo moteltze ezohiko bat –desfase soil bat, beraz– lekuan zeudèn piezak lekutik erauzi eta lekuz kanpo uzteko, oreka gutxieneko baten jabe zena desorekaren ur arreetan murgilaraziz:
‎Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: ...ide zirenak; esan nahi baita, bere haur jaioberriari so, bere bekatu hura oroitzen zuela, menturaz, Nazario Orbek, eta batez ere irudi bortitz hura, begien aurrean zuèn haragi puska osatu gabeak gehiago baitzirudien odolki bigun higuingarri hark sortua beste ezerk baino; bekatu haren ordaina ote zen, bada, guztia, zeren Jainkoa kontulari akasgabea baitzen, zorren eta hartzekoen kontua ezin hobeto zeramana , eta zeren, ikuspegi hartatik, haragizko bekatuak bekatuzko haragia izan baitzuen ondorio.... Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
‎Regina zapuztuta sentitzen zen bere baitaren baitan –bere emetasun amatasunetan, alegia–, baina, Nazariok ez bezala –bere buruarekin atsedenik gabeko borroka batean sartua baitzirudien, zulo beltz batetik zulo are beltzago batera–, bazuen zulotik ateratzeko eragingarri bat, bitarteko psikologikotzat ere har zitekeena eta Reginak inkontzientean itsatsia zuena, Elizaren doktrina baitzen emazteek senarrez arduratzeko zutèn obligazioa... jomuga eta helburu harekin hezten zituzten emakumeak ume umetatik bederen: biak zeuden, beraz, zulo berean, teorian bai, baina ez praktikan, heziketa mota hark bihurtzen baitzuen senarren zuloa betiere emaztearena baino zuloago; hots, Reginak Nazarioren ahulezian aurkitzen zuen bere indarra, Nazario behin eta berriro kontsolatzera zeramana ... senarra kontsolatzeaz bat kontsolatzen baitzen bera ere –Regina–, oso litekeena da bederen; gero, baina, iristen ziren haurrari bularra emateko mementoak, eta indar guztiak indargabetzen zitzaizkion amari, halako moldez, non, orduan, berak egiten baitzuen zuloan behera, Nazario baino beherago.
‎Reginarena kexu bat zen, ertzean galdera bat itsatsia zeramana , kexu orok bezala: " Zergatik niri hori?".
2010
‎Hirurak ere aski koskortuak ginen arren, ezkutaketetan aritu ginen lehen aldian, Estibalizek hala proposatuta; bera. Estibaliz? arituko zen, gainera, Helena eta bion bila; nik ez nuen tokia ezagutzen, baina ola erorkinen artean pasabide bat aurkitu nuen, toki heze eta ilun batera zeramana , non Helena eta biok egon baikinen, Estibaliz etorri zen arte: –Hor zaudete??; baina gu, isilik; gero, oinots batzuk entzun genituen, gero eta hurbilago:
‎une hartantxe jendaila Regina eneko hesiak hausten imajinatu bainuen, baita aurrera egiten ere: erasotzaileen artean bazegoen ijito itxurako gizon muturbeltz bat, eskuan sarde bat zeramana eta amaren atzetik lasterka hasi zena. Eta orduan, ulertzen ez nituèn indar haien mende guztia ulertu uste nuela, aitari esan nion:
‎bere berea egiten zuen zoritxar hura, gurekin zituèn solasetan zorion bihurtzen zuena, zuèn begiaz baino harroago baitzegoen ez zuenaz, azken batean? eta ez baitzegoen balentriaren ondorioz eman ziotèn domina, paparrean zintzilik zeramana , ezkutuan edo isil gordean eramateko?. Frantsesek zelata bat jarri, eta bertan erori ginen, baita aurrera egin ere borroka izugarri baten ondotik, kide askok eta askok gudu zelaian zerbait utzi behar izan bagenuen ere, honek eskua, horrek zangoa eta nik begia?, zioen?; aldiz, noiznahi erakusten zuen, baita zibilez jantzita zihoanean ere.
‎Edo Herensuge??; eta berak ezetz, ez zitzaiola ametsetan ez Tartalo, ez Herensuge eta ez zepelin beltzik agertu; ikusten nuena ikusten nuen nik, ordea, eta orduan, malko artean esan nion ez nuela bera hiltzerik nahi?; baina izeba gaizki zegoen, bai, eta zerbait egin behar nuen hiriburura itzuli aitzin; eta hala, gau hartan, oherakoan, belaunikatu eta, Ama Birjinari hiru agurmaria errezatu ondoren, amets bat eskatu nion Jainko ahalguztidunari, baita Jainkoak entzun ere, edo, amonari laguntzeko saioan, nik neuk asmatu ote nuen amets hura?, horixe ez baitakit zehatz mehatz?: amets hartan zerura zihoàn zepelin zuri bat ikusi nuen, amonaren arima zeramana , aingeru zuri batek gidatuta; eta amonari ametsa kontatu, eta hura pozezko negar batean urtu zen, eskerrik asko eta eskerrik asko?; handik egun gutxira hil zen, ni jada Regina enera itzulia nintzela?, irribarrez hil ere, osaba Ismael eta izeba Bittoriren esanetan?
‎eta horrek amak zuèn dohain baten berri erabiltzera narama? zerua amets zuen arren, amak errealitatearen zentzu berezko bat baitzuen, lurrari lotua zegoena eta etxeko kontuak behar bezala eramatera zeramana , eguneroko bizimoduari zegozkiòn erantzukizun guztiak bere gain hartuz: bere buruari iruzur egitea eragozten ziòn zentzua, azken batean.
‎Mahai inguruan eserita, paper batzuei begira zeuden, oso serio. Ilehoriena zen agintea zeramana , edo horrela zirudien, besteari ematen baitzizkion jarraibide guztiak. Amaiak ez zuen hitz bat ere ulertu, baina argi zegoen kontu serio bati buruz ari zirela.
‎–Lur azpiko pasealeku bat, guztiz zigilatua, hilobi batera zeramana
‎Erditu aurretik ez genuen inoiz ezer eduki, baina bazegoen agian noizbait zerbait baterako tarte txiki bat, niri bere proiektuen aurrean loak hartzea galarazten zidana, bera bere proiektuak nire aurrean halako komentzimenduarekin aletzera zeramana . Ondoren, katiluak hoztu eta askora, besarkada batekin agurtu ohi ginen, eta handik gutxira kafe luzeago baten promesa egiten genion elkarri, agian aste hartan bertan edo hurrengoan.
‎Gerra amaitu aurretik bidaia bat besterik ez zuen egin Grimsbytik Himinganera, hemen lehorreratu eta bigarren ofizial gisa Bilboko Pinillos konpainiakoaizan zen Duero, orduan Urbi izena zeramana , ontzira joan zen. Hor gelditu zenapirilaren 5ean Espainiako agintari berriek eskifaia berri bat ontziaz jabetzerabidali zuten arte.
‎Ohi ez bezala, baina, ez nituen buruz ongi garatutako arrazoiak erabili, baizik eta beste arrazoi bat, erraiak sorburu zituena eta burua ere erraien mende jarri zidana... une hartantxe jendaila Regina eneko hesiak hausten imajinatu bainuen, baita aurrera egiten ere: erasotzaileen artean bazegoen ijito itxurako gizon muturbeltz bat, eskuan sarde bat zeramana eta amaren atzetik lasterka hasi zena... Eta orduan, ulertzen ez nituèn indar haien mende guztia ulertu uste nuela, aitari esan nion:
‎Hirurak ere aski koskortuak ginen arren, ezkutaketetan aritu ginen lehen aldian, Estibalizek hala proposatuta; bera —Estibaliz— arituko zen, gainera, Helena eta bion bila; nik ez nuen tokia ezagutzen, baina ola erorkinen artean pasabide bat aurkitu nuen, toki heze eta ilun batera zeramana , non Helena eta biok egon baikinen, Estibaliz etorri zen arte: " Hor zaudete?"; baina gu, isilik; gero, oinots batzuk entzun genituen, gero eta hurbilago:
‎Aitona ez baitzen hartaz inoiz kexatu; aitzitik: bere berea egiten zuen zoritxar hura, gurekin zituèn solasetan zorion bihurtzen zuena, zuèn begiaz baino harroago baitzegoen ez zuenaz, azken batean... eta ez baitzegoen balentriaren ondorioz eman ziotèn domina, paparrean zintzilik zeramana , ezkutuan edo isil gordean eramateko —‘Frantsesek zelata bat jarri, eta bertan erori ginen, baita aurrera egin ere borroka izugarri baten ondotik, kide askok eta askok gudu zelaian zerbait utzi behar izan bagenuen ere, honek eskua, horrek zangoa eta nik begia... ’ zioen—; aldiz, noiznahi erakusten zuen, baita zibilez jantzita zihoanean ere. Ohera ote zeraman, pijamatik zintzilik, horixe esaterik ez daukat, nahiz eta horrek ere ez nindukeen harrituko...
‎Edo Herensuge?"; eta berak ezetz, ez zitzaiola ametsetan ez Tartalo, ez Herensuge eta ez zepelin beltzik agertu; ikusten nuena ikusten nuen nik, ordea, eta orduan, malko artean esan nion ez nuela bera hiltzerik nahi...; baina izeba gaizki zegoen, bai, eta zerbait egin behar nuen hiriburura itzuli aitzin; eta hala, gau hartan, oherakoan, belaunikatu eta, Ama Birjinari hiru agurmaria errezatu ondoren, amets bat eskatu nion Jainko ahalguztidunari, baita Jainkoak entzun ere —edo, amonari laguntzeko saioan, nik neuk asmatu ote nuen amets hura?, horixe ez baitakit zehatz mehatz—: amets hartan zerura zihoàn zepelin zuri bat ikusi nuen, amonaren arima zeramana , aingeru zuri batek gidatuta; eta amonari ametsa kontatu, eta hura pozezko negar batean urtu zen, eskerrik asko eta eskerrik asko...; handik egun gutxira hil zen —ni jada Regina enera itzulia nintzela—, irribarrez hil ere, osaba Ismael eta izeba Bittoriren esanetan...
‎Gaur badakit Pagoagan gertatutakoak zientifikoki ezin hobeto esplika daitezkeela; hierofaniak edo pareidoliak esplika ditzake, adibidez; edo haluzinazioak; ongi egituratu gabeko testuinguru nahasi batean —orbanez betetako horma batean edo marrarik apetatsuenek zeharkatzen duten zoru batean, edo forma zehatzik ez duen lainoan edo kean—, gure irrikarik bizienak eta nahirik nahitsuenak errealitate objektiboa errealitate subjektiboarekin identifikatzera eraman gaitzake: ...izan nintekeela, ut ut ut...! —, eta ez, konparazio batera, zerutik eroritako zilarrezko bitxi bat, objektu metaliko zilar antzekoa itxuraldaketa hartarako ere ezin egokiago izan baitzitekeen... eta horrek amak zuèn dohain baten berri erabiltzera narama... zerua amets zuen arren, amak errealitatearen zentzu berezko bat baitzuen, lurrari lotua zegoena eta etxeko kontuak behar bezala eramatera zeramana , eguneroko bizimoduari zegozkiòn erantzukizun guztiak bere gain hartuz: bere buruari iruzur egitea eragozten ziòn zentzua, azken batean.
‎Bi urtean zehar goizez lan egiten nuen eta arratsaldez, astean hiru aldiz, hara joaten nintzen. Pedro Alberdi ezagutu nuen ikastaro haietan, ia beti Saizarbitoriaren Hamaika pauso galtzarbean zeramana . Nire irakasle zahar batzuk ikusi nituen berriro.
‎" Nora goaz, Teresa?", esan nion bere gelaren aurretik pasa ginenean. Hoteleko" azkena" erabiltzen zuen bizpahiru urte lehenagotik, 27 zenbakia zeramana . " Teilatura?", galdetu nion berriro.
‎Ezker eskuin, atetilak zeuden, kandaduekin gakotuak. Teresak giltzatxo bat atera zuen poltsikotik, eta atetila haietako bat zabaldu zuen, C letra zeramana . " Sar zaitez, David.
‎Berehala, gaztainadi bat zeharkatzean, baserriak ikusten ziren lerroan, erreka ziztor baten erara kokatuak, eta artasoroak, sagastiak, belazeak haien jira guztian, eta gero berriro ere mendiak, basoak, milaka zuhaitz malda guztietan gora; ez gaztainak, alde hartan, baizik eta pago lizarrak. Amaren eta osaba Juanen jaiotetxea, bailararen izena zeramana , azkenekoa zen. Haren atarian bukatzen zen, zubi bat zeharkatu ondoren, zenbakirik gabeko bide meharra.
‎Telefonoa eskegi bezain pronto, korridorean Roberto ikusi nuen niganantz etortzen. Aurpegi zinez okerra zekarren, agian bulegotik irten aurretik zeramana baino okerragoa. Pentsatu nuen aspaldi ez zutela narrutan egin berak eta Marrek.
‎Simeonen aita Kristoforo printzeak bazekien ondo asko nolakoa zen bere semea: " alaia eta axolagabea" esan ohi zuen entzulerik baldin bazen, barru barruan eta bakarka" astakirten eta kaikua" pentsatzen zuen arren; bere odolekoa zuen, ordea, eta horrenbestez beste guztien gainetik maite zuena; horrez gain, luzaro pentsatu izan zuen gaztetako zorakeria zela semea modu ganoragabe hartan jokatzera zeramana , eta urteen joanean bere onera etorriko zela; alabaina, oraindik gaztea zen arren, denbora pasa ahala zuhurrago bihurtu ordez lehen bezain zentzugabe edo are zentzugabeago jarraitzen zuela ikusten zuen aitak, eta horrek biziki atsekabetzen zuen.
‎Ez zuen emakumea inpresionatzeko aukera alferrik galduko. Froga gisa sobrea atera zuen, jaka barruan tolestuta zeramana . Bertolt Brechten teatroko pertsonaien antza izan zuen une batez, Gabrielak berak oparitutako txanoa mahai gainean, limosna hura aldamenean...
2011
‎Baina, hara eta hona hedatutako susmoen gainetik, Atilanok, pittinka pittinka eta bere borondate irmoaren ahalegin jarraiki bati esker, bazuen, halaber, trebetasun berezko bat, herritarrekiko harremanak errazteko abaguneak bilatzera eta eragitera zeramana –, orain herritar bat irabazi zuen eta orain bertze bat?
‎Une hartan, ez bata ez bertzea zeuden armaturik. Hirugarrena, berriz, gazte bizkarzut bat zen, pistola bat zeramana . Udaletxetik, berriz, don Rufino bera jalgi zen, sekretarioarekin, zeinari don Olegario Ortega baitzeritzan, eta bertze bizpahiru lagunekin batera?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia