Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2000
‎Aurrera jarraituz gero: " Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean, zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten....." Hala ere, makina hotsak lanbro artean zer dagoen esaten digu eta behe lainoarekin ikusi ez arren hor daude haize errotak. Beruete eta Leitza artean 32 errota daude, 1996an eraikitakoak, bakoitzak 600 kilowatt eko potentzia du eta bere ekoizpena izugarria omen da.
‎Hainbeste kasta, leinu, arraza eta batek daki zer dagoen India handian, bere biztanlegotik milioika pertsona mixeri gorrira zigortuak dauzkan estatu erraldoian, antza denez 279 maharaja" ere baziren eta beldur naiz ez ote diren gaur ere han izango, patxada ederrean biziz, beraiek ez bada beren ondorengoak. Baina, tira!
‎Kultur munduan sorkuntza inprobisatuaren lekua oraindik ez da behar bezainbeste errekonozitu, munduan horretaz zer dagoen ere ez da ezagutzen. Sorkuntza inprobisatua kulturbide unibertsal bat izan da, gaur egungo kulturetan ez du beharbada proiekzio handirik, baina ez dugu horregatik akonplejatuta sentitu behar, agian aukera bat da, arazo bat baino gehiago.
‎Diskurtso bat nola eman hedabideetan erabat ñañotu eta ezpaldu gabe? Formalki, zer dago asmatua eta zer asmatzeke. Nahikoa autoebaluazio egiten al du bertsolariak bere jardunaz?
‎Bere geziak bezala, egonean biderako prest, hausnarketa eta solasaldirako prest alegia, agertu zaigu idazlea. Liburuan zer dagoen? 382 gezi (gezia:
‎Orain, aurreko orritan beste zenbait gai aztertu direlakoan, iragarpen salaketa erantzunen olatua atzean utzita, eta" etxekoen" artean ari garenez hauxe da galdera: Administrazio publikoen aldetik zer dagoen badakigu eta zer etorriko den eurreikusten dugu, hortaz, non jarri palankaren indarra euskararen etorkizuna irabazteko?
2001
‎Azkenerako, bilera bertan behera utzi beharrean gertatu dira, globalizazioaren aurkako herri mugimendu gehiagoren iragarpenen ondorioz. Baina, zer dago bizi izan genuenoi, 1968ko maiatzean Frantzian izandako mugimendua gogorarazten digun nazioarteko mugimendu honen atzean. Mugimendu honen ezaugarri batzuk adierazten saiatuko gara erreportaje honetan.
‎Zuen ustez, jarduerari dagokionez, zer dago desobedientzia zibilaren barruan eta zer hortik kanpo?
‎Edozein eratan, uste dut Afganistanen hainbeste urtetan gerra egon izanak aukera eman duela lehen beraien arteko halako harremanik ez zuten taldeak sortu eta antolatzeko; hor daude, esate batera, afganiar arabiar deiturikoak, Afganistanen sobietarren aurka aritu ziren gerrilariak dira eta agian ez dute elkarren arteko harreman handirik, baina estrategia orokor batzuk parteka ditzakete. Eta zer dago azken finean honen guztiaren atzean. Bada, herrialde islamiarretan mugimendu politikoen berraztertze bat gertatzen ari dela.
2002
‎«B» irakurlea akademikoagoa litzateke, hemengoa bizi duena, hemen zer dagoen jakin gabe.
‎Agertu da, ordea, bai agertu ere, eta orain bestelako iritzi asko ari da plazaratzen, esaterako Alfredo Jaime UPNko Iruñeko alkate ohiak joan den martxoaren 1ean foru parlamentariek indusketa lanei bisita egitean aipatutakoa: «Gure garaian ez ginen ausartu aparkalekuarekin, azpian zer egon zitekeen pentsatzen baikenuen».
‎Badago ikastola, eskerrak, lehenago egin ahal izan zen arren. Baina zer dago. Ikasketa Zentro bat egin genuen, baina ez dauka bizirik agintariren bat azaltzen ez bada.
‎Horrela ikusita, artea egiten ezin da irakatsi; bai ordea medioa ezagutzen, espresio teknikoak erabiltzen, perspektiba dominatzen, koloreak ezagutzen, formen esangura, eta abar. Azken finean, irakatsi daitekeela artea dominatzen, baina ez bakoitzaren barnean zer dagoen eta hau nola plazaratu behar den".
2003
‎Bai, jakina, egia hori gure historialari askok baino zorrotzago adierazi zuen Victor Hugok, eta hori II. Gerra Karlista pasa gabe zegoela. Hugok lehen altxamenduan ikusi zuen zer zegoen atzean, oso ikuspuntu librea eta hurbila zeukan, bera ez baitzen paristarra, bera Frantzia sakonekoa zen. Etorri orduko Euskal Herria ezagutzen zuen, zerbait ezagutzen zuen, bazeukan euskal historiaren ezagutza sakon samarra.
‎Inorekin ezin da gertatu, baina jende honekin, hain garbi egonda ez dutela inolako errurik? Zer pentsatu handia eman dit horrenbesteko inkomunikazioaren atzean zer egon daitekeen.
‎Txema Auzmendirena, Pelloren espetxeratzea...". Sumarioa ireki arte, ez omen da posible izango" horren atzean ongi zer dagoen" jakitea. Eta horrek ez du Goya gehiegi lasaitzen:
‎Eta orduan zergatik egiten dute erdaraz beraien artean? Joera horren atzean zer dagoen galdetuz gero, lehen erantzuna" ohitura" izan ohi da. Baina zer dago" ohitura" hitzaren azpian?
‎Joera horren atzean zer dagoen galdetuz gero, lehen erantzuna" ohitura" izan ohi da. Baina zer dago" ohitura" hitzaren azpian. Legazpiko udal langileen ustez erdaraz egiteko ohituraren atzean faktore nagusi hauek daude:
‎Orain zuek zarete erreferentzia. Hortik gora zer dago?
2004
‎Hasierako asmoa bestelakoa bazen ere, Piok berak egin eta nahi zuena egin dugu guk, dena laga", dio Arruek harrotasunez. Eta zer dagoen kontsultatzeko web gunera jotzea besterik ez da (www.getxo.net). Nobedadeez gain, Lindegaardekin zein jazzarekin lotura duten estekak aurki daitezke.
‎Oraintsu bete berri dira hirurogeita hamabost urte bera jaio zenetik, eta uste izan nuen aukera polita zela hain ezaguna egin den irudi horren atzean zein dagoen adierazteko. Edozein lekutan ikus baitaitezke banderak, pegatinak, elastikoak eta abar Che Guevararen aurpegiarekin, baina horren atzean zer dagoen askok ez dakite.
‎Eta hori mugaldean, elkarren ondoan garelarik. Harago joanez gero, zer dago. Funtsean, buruan mito bat dugu:
‎Naomi Kleinen No Logo liburuak ederki azaltzen du haien diskurtsoa. Asko laburbilduz, tesi nagusia da zenbat eta jende gehiagok jakin zer dagoen arestian aipaturiko espainiar arropa transnazionalen atzean, edo Nike eta Microsoft bezalako multinazionalen gibelean, orduan eta jende gutxiagok erosiko dituela beren produktuak. Nik, baina, badut zalantza bat:
‎Nik, baina, badut zalantza bat: transnazionalen gibelean zer dagoen jakinda ere jendeak ez ote duen berdin berdin kontsumitzen segituko. Eztabaida klasikoa:
‎Kiosko horietan, aldiz, euskarazko produktuengatik galdetzen badugu, badakigu zer dagoen: txota zaldun errege.
2005
‎Bada gehiago, guk badakigu zer dugun hemen baina Espainiako Estatuan tertulia horiek eman ematen dira, eta hangoek duten informazio bakarra, askotan, hori da. Nolanahi ere, guk badakigu zer dagoen eta eurek esandakoarekin alderatuz, komedia sortzen da. Hori da azken batean, Vizcainok programa sortzean izan zuen asmoa:
‎\ Eta zer dago han?
‎hizkuntzek beren kabuz funtziona dezatela. Horrekin badakigu zer dagoen. Beraz, ez gizarte hauskorretan soilik, baita gizarte egonkor eta indartsuetan ere, hizkuntzaren kontrolik, erregulaziorik ez badago, nukleo batzuen borondatea eta leialtasuna besterik ez dago, hor hizkuntzak ezin du aurrera egin.
‎Euskal sukaldaritza berriarekin. Aurretik zer zegoen hemengo jatetxe ospetsuenetan ere. Bada, etxean jaten ziren gauza berberak, baina garestiago.
‎Apaiz izateko heldua banaiz, eskutitzak idazteko eta jasotzeko ere bai, ezta?". Beste zer edo zer bazegoen han. Behin, baimena eskatu genuen, baimena!, Comillaseko herrira joan eta zinea ikusteko.
‎Bada jendea inoiz estuasunik pasa ez duena, eta eskutara heltzen zaionean maizterra kaleratzearen albiste tipikoa, ez daki zer dagoen horren atzean, uste du beste albiste bat gehiago dela. Nik bai, nik badakit zer dagoen horren guztiaren atzean.
‎Baina ordura arte ikusitako guztia, injustizia denak, barruan gelditu zaizkit, eta horrek laguntzen dit orain zenbait egoera hobeto ulertzen. Bada jendea inoiz estuasunik pasa ez duena, eta eskutara heltzen zaionean maizterra kaleratzearen albiste tipikoa, ez daki zer dagoen horren atzean, uste du beste albiste bat gehiago dela. Nik bai, nik badakit zer dagoen horren guztiaren atzean.
‎Inoiz ez genuen inor dotrinatzeko ahaleginik egin. Ezin genuen egin eskuinari kritikatzen genion gauza bera, ezin genuen esan zer zegoen ondo eta zer gaizki. Genekiena egiten genuen, gure bizitzeko eta pentsatzeko moduarekin.
2006
‎Kultura guztia moztu ziguten. Horregatik, Gernikako arbola ere susterretik atera eta azpian zer dagoen ikusi behar da. Andoni Iralarekin laguntasun handia izan dut, nik ezagutu dudan pertsonarik osoenetakoa da, eta Abellanedako forua ekarri zidan behin.
‎Zidanek lortu gol baten bidez, edonor, nehoiz ez bezala zoriontsu izan al daiteke? Telebistan azaltzen diren gizakur zaunkari horien zorionaren oinarrian zer dago. Benetako poza?
‎fijo zer dago ba?
2007
‎Mendiminaren oinarrian zer dago?
‎Eta lan honen barnekoenean zer dago?
‎Ibarretxek hau eta beste dio, baita Madrilgo Gobernuak erantzun ere. Aztertu zer dagoen atzean: nork onartzen ditu Espainiako Kongresuko aurrekontuak?
‎Fisikoki zulo bat da Eibar. Ikasle ginela mendiaren bestaldean zer zegoen galdetzen genion gure buruari, eta zulo honetatik bestaldean dagoena deskubritzen ikasi genuen. Irakasle naiz orain.
2008
‎Eta medikua galdezka: " Zuri zer dagokizu, morfina ala gurutziltzatzea?". Gaixo batzuek" morfina" eta bestetzuek" gurutziltzatzea" erantzuten duten bitartean, erietxeko bozgorailuetatik Tuterako apezpiku eta Iruñeko artzapezpiku ohi Fernando Sebastian kantuan eta txistuka entzun daiteke:
‎The True Story Behind Britain' s Hidden Army of Labour (Txinatarra ahapeka mintzo da: Britainia Handiko langile armada ezkutuaren gibelean zer dagoen, esan genezake euskaraz).
‎Elkarlanean sortu dira zerbitzu horiek, nahiko modu naturalean. Aurrera begira zer dagoen. Erabileran aitzindari izan ziren euskara elkarteak eta erabilerari lotuta erronka asko dago, esparru asko dago eragiteko.
‎Ezer ez. Esplikatu behar dena da kubismoa nondik sortu den, zergatik, zeren eraginez, aurretik zer egon den... Gure mundua irudien hain menpe egonda, irudiaren azterketa sakonagoa botatzen dut faltan.
2009
‎Eta nik kontra egiten nien arren" ezetz ba, hau fikzioa dela..." neure buruari behintzat aitortu behar izan nion nitik zer edo zer egon behar zuela pertsonaia eta beren ekintza zein elkarrizketetan.
‎Inoiz ez dut ile luzerik izan, eta eskolan lagunek ez zidaten uzten heavya izaten. Hertzainak eta Kortatu entzun eta laster deskubritu nuen horren atzean benetan zer zegoen: The Clash, The Specials, Toots & The Maytals… Gero maitemindu egin nintzen eta The Smiths etorri ziren.
‎Eta zer dago prozesu horren atzean?
‎Baina norberak asmatzen badu guztia, nola baloratzen da zer dagoen ongi eta zer ez?
‎Zerbitzariak urteko neskatila blonda eta liraina; ala, imajinatu duzun kafetegiaren arabera, Bud Spencerren tankerako gizonkote gordina ixteko ordua dela esan die. Mahaian zer egongo dira, 30 bat garagardo botila huts. Horrelako zerbait.
‎Gutxik dakite, baina, Epsilon Euskadi hori baino askoz gehiago dela. Gasteizko instalazioak bisitatu ditugu kirol autoen leiho horren atzean zer dagoen jakiteko. Hala, Joan Villadelprat presidentearekin, Jordi Caton merkaturatze zuzendariarekin eta Sergio Rinland ingeniaritza zuzendariarekin batera, Arabako Teknologia Parkean dauden Gasteizko instalazioak zehatz mehatz ikusteko parada izan dugu.
‎2008 urteaz geroztik, lagun talde batek lanean dihardu, haren jaiotzaren 200 urtemugan Xahok merezi duen omenaldi handi eta aberatsa antolatzeko asmoz. Hain seguru ere, etxe honen aitzinean omenaldi horretatik zer edo zer egongo da.
2010
‎Eta zer dago gaitzon ugaltze handiaren oinarrian. Belpommek okertzat jotzen ditu sarritan aipatu izan diren eragileak:
‎Egoera horien atzean zer dagoen aztertu behar da. Enpresok benetan al dira egungo krisi ekonomikoaren biktima?
2011
‎Emakumeak haurdunaldia eta erditzeak ginekologoen eskutan jartzen ari ziren, teknologiaren eskutan, ez zen bularra eman behar... Hori saldu ziguten, baina lehenbizi Freud eta ondoren Wilhem Reich irakurri nituenean ikasi nuen haur bat zer zen, haurtzaroan zer zegoen jokoan. Beti izan naiz oso anarkoa terapia egiteko modua, baina haiek irakurriz ohartu nintzen gu osasuntsu jaiotzen garela, gerora urruntzen garela pozetik eta plazeretik.
‎Batek daki zer dagoen ETAko egungo zuzendaritzaren buruan, batez ere Sortu ren agerpenaz eta berau aurkezteko moduaz. Batek daki zein den bere barne harremanen indarra ezker abertzalean sortu den egoera berriaz.
‎Jarrera aldaketa beraien esku dago. Baina Aldundiaren esku zer egon liteke?
‎Lehen askoz ere gehiago zegoen jendearen buruan euskara ikasi beharra, eta badiot, inpresioez ari naiz, azterketarik gabe. Eta irakaskuntzaz landa zer dago. Bada, oso gauza gutxi.
2012
‎Orain arte azaldutako jokabideen ondorio izan daitezke haurrak ez bereiztea zer dagoen ondo eta zer gaizki, egoera ezkorrei aurre egiten ez ikastea, harreman sozialetarako baliabiderik ez garatzea, ezezko bat jasotzen ez jakitea eta frustraziorako gaitasunik ez izatea, heldutasunaren eta autonomiaren bidea ez jorratzea, sormena eta iniziatiba ez bultzatzea, joera beldurti, lotsati, ahul eta zalantzatiak sortzea…" Bi jarrera mota eragin ohi ditu babestuegi egoteak:... ondoko haurrak ez dienean harekin jolasten uzten, batzuk agresibo jarriko dira eta jo egingo dute, ez dutelako inoiz ezezkorik jaso.
‎Lo egiteko tokia aurkitu zuen eta beti hara itzuliko zela erabaki zuen. Zuzen aurrera ibili, zer zegoen ikusi, eta berriz lo tokira itzultzen zen; eskuinera edo ezkerrera bidea egin eta gauza bera, berriro babesera. Marcelek bazekien errumaniarrak han inguruan bizi zirela, baina lehen kolpean ez zituen aurkitu.
2013
‎Bietan eragin daiteke. Aldaketa eragiteko jokoan zer dagoen azaleratu behar da. Hau da, nola azaltzen diozu udal langileari hemendik aurrera euskaraz egin behar duela?
‎Txapelketa hasi aurretik badakigu zer dagoen jokoan, zer arrisku dituen. Txapelketa eder bat ateraz gero sekulako saria da, jendearen harrera hori, plazetan ez bezalako arrakasta, bai mediatikoa eta bai txalo dosi izugarria... baina beste aldea ere badu, hariaren gainean zoazela eta erortzeko arriskua.
2014
‎" Israelgo musikari baten kontzertuko atean, kanpotik abeslariaren argazkia zuten eskuorriak banatu zituzten Europako hiriburu batean. Kontzertura joan zirenek programa zelakoan hartu, eta behin aretoan, barnean zer zegoen begiratu zutenean, Gazako bonbardaketako argazkiak eta Israelek eragindako hildakoei buruzko datuak aurkitu zituzten". Ekintza horri esker, batzuk kontzertutik atera zirela gogora ekarri du.
‎Lehen aldiz ikusi nituenean, 22 urterekin, zerbait misteriotsua aurkitu nuen. Eliza batean zer dagoen badakizu, baina fabrika batean ezin zara sartu: adreilu iluneko eraikin erraldoiak, ketzarra botatzen zuten tximiniak, leiho ikaragarriak… Hunkigarria zen benetan.
‎Eta hor gertatzen ari dena da behera datorrela euskara, gehienbat helduen artean, hots, pantallei begiratuz beren bizi zaputz edo eroriera esistentzialari ez ikusiarena egin nahi liokeen jende moduaren artean. Bigarren erako herrietan askok ez daukate garbi zer diren, ez dago garbi badiren edo ez diren, hizkuntzaren galera aspaldikoa baita, eta orduan, izanean sendotzeko, zer dago hoberik euskaraz ikasi eta egitea baino. Eta hor gora egiten ari da euskara; inongoa ez den eta ia edonorena izan daitekeen euskara hori, bai, baina euskara, azken buruan.
‎Antton Olariagak egindako ilustrazioak musikariaren esentzia sumatu du eta bereari eutsiz korrontearen kontra joateko animoak mantentzen dituen" rock eroaren" erronka ederki azaleratu du: zuhaitzaren enbor sendo bat ageri da errekan, adarrak bota ditu errekaren goiko aldean zer dagoen jakiteko irrikak bultzaturik, baina sustraiak ondo erroturik ditu eta korrontearen nondik norakoak ez du ernaietatik aterako.
‎Zuzendaria ere bada Muñoz, baina script moduan aritu da pelikula hauetan. Hots, errodajean akatsik egon ez dadin, erne eta xehetasunen gainean egotea da bere egitekoa, plano bakoitza identifikatu eta muntaiara bidaltzea, eszena bakoitzaren aurretik eta atzetik zer dagoen kontuan hartzea. Laburrean, errodajean memoria eta koherentzia zaintzea, eta aktoreei eta zuzendariari laguntzea, aholkua behar izanez gero.
2015
‎Bertan ari dira barne antolaketa birpentsatzen: erabakiguneak non dauden, zentroan zer dagoen, hori nola mugitu, gauzak horizontalagoak nola egin... " Norantz egin nahi dugun bidea eta zelan pentsatzea da gakoa, talde gisa hazi nahi dugun edo ez, militante gehiago nahi ditugun edo ez, liberatu gehiago nahi ditugun edo ditugunak kenduko ditugun...
‎" Ikusi genuen kanpora begirako ekoizpena garrantzia hartzen ari zela, eta helburua izan zen katalogo bat sortzea. Gutxi gorabehera bagenekien zer zegoen itzulita, baina zenbakitan jarri nahi genuen, azterketa xehe baten bitartez".
‎Aspalditik zebiltzan lotsa galduta eta disimulua galdu dute orain. Alabaina, jendea ez da tontoa, ulertu du zer dagoen jokoan eta TTIPen aurka altxa da. Hori da enpresek espero ez zutena.
‎Behin politikoki aktibo bihurturik, han hemenkako jende miresgarria ezagutu dut, bizitzan zer borrokatua izatea zarenari zentzua ematen dion altxor handi bat dela ohartu naiz, eta zorionez edo zoritxarrez, beti kausitu dut zeren alde borrokatua. Egun, badakit zer dagoen nire esku, badakit jakintza eta ezagutzaren artisau bat naizela, gauza konplexuak sinpleki esplikatzea dela nire ardura. Gainontzean, mundu guztia bezalakoa naiz, seme alabak ditut, bilobak...
‎Total, facebook ean jarritako eguneko menuak ikusita joan naiz Zarautzera, zer dagoen ikustera.
‎Urtetan, kontsumitzea baizik ez dugu izan buruan. Kontsumitzen dugunaren gibelean zer dagoen aztertzeko garaia da.
‎Oso ondo ulertzen dut talde batzuek amorrua ateratzea zirrara eragiten duten estrategien bidez. Pena ematen dit, pankartaren atzean jartzen zara edo argi zuzia daramazu edo burua estalita daukazu eta baduzu lelo bat, baina mundu guztiak ez du ulertzen zure buruan zer dagoen eta zein den zure arrazoiketa. Batzuek usteko dute erasotzaileak beren kabuz zigortzen hasiko direla hainbat talde feminista.
2016
‎Errefuxiatuekin nola jokatzen duen ikusita, esango nuke Europari antzeko zerbait gertatzen zaiola Siriarekin. Ez daki zer gertatzen den han, norantz mugitzen diren fronteak, zer dagoen jokoan, zeinen bandoan egon behar duen... Europak ez du oraindik ulertu ez dela uda bateko arazoa.
‎Aurrean nuen produktua besterik ez nuen ikusten, eta soilik nire buruarengan zuen eragin zuzena sentitzen nuen. Baina, zer dago 5 euroko kamiseta eta 10 eurotako zapatilen atzean. Edo marka ospetsuen irabazi handienen atzean?
‎Aurreiritzi eta etiketa guztien atzean zer dagoen galdetuta, gizarte langileak" kontrolaz" hitz egin digu: " Emakumeen sexualitatea kontrolatzea dago muinean.
‎musulmanak oso gaiztoak dira, zeren horiek emakumeekin, feministekin eta homosexualekin sartzen dira. Niri ez zait ondo iruditzen emakumeekin eta homosexualekin sartzea, baina hipokrisia iruditzen zait heteropatriarkatuak kontatzen diguna; hark esaten digu zer dagoen gaizki kultura batzuetan, eta guk onartu egiten dugu. Batzuetan arrazoi du, egia da, herrialde eta kultura batzuk emakumeen eskubideen kontra ari dira, esate baterako Saudi Arabia.
‎I. Uria: Mendebaldeko gizon zuriak arrazionalak, objektiboak, neutroak, gardenak dira, zer dagoen ondo eta zer gaizki esaten dutenak. Beraz, mendebaldeko emakume zuriek, ez badute ezer zalantzan jartzen, uste dute beraiek ere gardenak, neutroak eta arrazionalak direla.
2017
‎Falta zen hizkera kabalistikoaren azpian zer dagoen erakusteko prest zegoen jendea; baina gero eta gehiago dira mozorroa eranzten laguntzeko prest dauden ekonomialariak (Oliveres, Toussaint, Navarro, Torres…). Eta mozorroa erori ahala, benetan gertatzen ari dena agerian geratzen denean, ikusten duguna eskandalagarria da.
‎Deskolonizazio bidean dagoen lodia naizela esaten dut, hartara, gorputzen eraikuntza molde jakin baten berri emateko: binomio logika horietatik abiatuta eraiki da gorputzei buruzko ikuspegi bat, eta binomio horien denen sorburuan zer dago, bada pentsamendu zuri, moderno eta mendebaldarra.
2018
‎Bada, zer dago ezezkoaren atzean. Nori jartzen zaio ezetzaren zama?
‎Sanferminak 78 Gogoan ek, bere aldetik, nazioartera jo du eta salaketa jarri du Europar Parlamentuko Eskaeren Batzordean. Ekainaren 26an kasua azaltzeko Bruselan egindako agerraldian, duela 40 urteko zezen plazako argazki zuri beltzaren kopia erraldoia paratu zuten plataformako kideek; lanean segituko dute irudi horri markoa jarri eta atzean zer zegoen argitu arte.
‎Orain kezketan ez du zer egon
zer gaude ba pazientzia dosi
‎Kontua da ez dagoela borondaterik eskuin muturraren diskurtsoari aurre egiteko neoliberalismoaren aurkako diskurtso eta praxi erradikal batekin. Aberatsek pobreekin laguntza humanitarioaren auto satisfazioa beti disfrutatu dute eta nago egun horren antzeko zer edo zer dagoela etorkinen aldeko diskurtso eta praxi hegemonikoetan.
‎Hori da beste gai garrantzitsu bat: drogen erabilera, zergatik kontsumitzen ditugun, zer dagoen atzean. Ez irakurketa moralista egiteko,' drogak ondo daude' edo' gaizki daude' esateko, hor daudela esateko baizik, indarkeria dagoen bezala".
‎Baina zer egongo da aurten ARGIAren erakustokian. Ez da faltako yonkientzako 2019ko ARGIA egutegi takoa eta Zuloan liburua.
2019
‎Musika lata itxi baten barnean zekartela ikusi bezain pronto piztu omen zitzaion desira: ez zekien zer egongo zen hor barruan, baina entzun nahi zuen. Egun hartan, barruko kasetea hondatu gabe lata hura nola ireki ez zekiela gora eta behera aritu ostean, entzutea lortu eta gauean loak ezin hartu egon zen.
‎Larunbatean ere oso itsaso txarra zegoen; eta barneratu genituen soinuak, olatuen frekuentzia, altuera, indarra… horrelakorik nik ez nuen inoiz bizi. Iganderako bagenekien gutxi gorabehera zer egongo zen, eta ez genuen halako shockik izan; beste taldeek bai, ordea, guk larunbata osoa pasa baikenuen goizeko entrenamenduko shock sentsazioa asimilatu eta kudeatzeko baliabideak bilatzen.Uste dut determinantea izan zela irabazteko.
‎Kalitate handiko taldeak daude eta aniztasun handiko panorama dugula esango nuke. Ibon RG ren azken diskotik hasita Nizuri Tazunerira bitartean pentsa zer dagoen: denetarik.
‎Ubera baino lehen, zer zegoen herrian?
2020
‎Ez dakit ofizialki zer dagoen hauei harrera egiteko. Kontatzen dutena da, baldin eta kontatzen badute, konturatzen direla hemen bizitzeko eta gizartean txertatzeko askoz hobeto dela katalanez aritzea.
‎Artisau pasta ez da garestia. Bai, zigilu handi batena baino garestiagoa da, baina zer dago zigilu handi horren atzean. Kiloko pakete horiek ikusi eta… horien prezioa baino gehiago pagatzen dugu guk garia!
‎J. Lazkano: Ez badakigu zer dagoen zabortegian, osasunaren inguruan kezka izango dugu. Ez dakigu bertatik zer aterako den, edozein gas adibidez.
‎Zabortegiarekin loturiko eskaera zehatzak dituzue: urteotan zer gertatu izan den, zergatik ez dituzten irregulartasunak zigortu galdetzen duzue; gaur egun bertan zer dagoen zehaztasunez jakin nahi duzue eta eroritako zaborrarekin zer egin erabakitzeko prozesuan herritarren partaidetza bermatzeko eskatzen duzue.
‎Diote zabortegian dagoen hondakin toxiko bakarra amiantoa dela, baina garraiolarien testigantzek hori ezbaian jartzen dute. Hondakinen karakterizazioa egiteko eskatzen dugu ikusteko zer dagoen hor eta nola kudeatu behar den. Azterketa hori ez dugu nahi instituzioek bakarrik egitea, prozesua eragile sozial eta sindikalekin partekatua izatea nahi dugu, eta herritarren partaidetza nahi dugu soluzioan ere.
‎Baina hurrengo urtean, 1829an, bi gertakizunek bertan behera utzi zuten ekimena: batetik, Adams ez zuten berriro presidente aukeratu; eta Symmes urte hartako maiatzaren 28an hil zen, poloetako zuloetan zer zegoen ikusteko aukerarik gabe.
‎" Irakasleok findu egin behar dugu lan horiek ebaluatzeko gure gaitasuna. Azterketetan errazago egiten zaigu zer dagoen ongi eta zer gaizki markatzea, lanen kasuan ez dago hain definituta eta hori da egin behar duguna, lanen bidez eta bestelako formatuen bidez ebaluazio zehatz bat osatzea".
‎Zenbat aldiz gertatu zaizu jakinarazpen bat jaso, mugikorra desblokeatu, zer den begiratu eta gero karruseletik pasatzea Twitter, Instagram, Facebook..., zer dagoen ikusi eta berriro hastea, zergatik egiten duzun jakin gabe? " Zure biologiaren mekanizazioa da, zure garunaren puntu bat, eta zure bizitzaren parte garrantzitsu bilakatu duzu, eragiten baitizu askotan zuk nahi duzuna baino arreta gutxiago eskaintzea familiari, bikotekideari, lagunei edo seme alabei", dio Peiranok.
‎Bilbon egoitza duen Trabajadoras No Domesticadas (Etxekotu Gabeko Emakume Langileak euskaraz) elkarteko kideek hala diote: " Barruan zer dagoen ikusi behar da. Etxe barruko lana onartzeak zaintza pribatizatzen, indibidualizatzen, feminizatzen, merkantilizatzen eta monetarizatzen du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia