Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Besoak mugitu zituen gorputzaren beheranzko indarrari kontra egiteko, baina beranduegi zen eta jadanik turista zaharren oihu eta laguntza eskaera antzuak ere ez zituen entzuten. Ez zion astirik eman zain zuen itsasoari begiratzeko eta ez zekien zein harriren kontra jasoko zuen lehen kolpea. Zorabiatu egin zen bere begien aurrean zeru, itsaso eta lurrak bueltaka ikustean.
2003
‎Anitzen gisa. Aratxek Txoko otoiztu zuen, Bozekin harremanetan jar zedila Eusko Armadaren ekintza sail honen geldiarazteko, ezegonkortasun handiegia zela errefuxiatuentzat, nork zekien zein helbururekin zebilen hainbat poliziaren presentziak lanjer gehiegi zekarrela, kaltegarria zela funtsean egoeraren uhertasuna, garai batean ATEk uhertasun hori ederki baliatu baldin bazuen ere. Txokok nagusiarekin mintzatuko zela ihardetsi zion:
2004
‎Bazekien espedizio bat antolatu zenutela Tibetera eta operazioak Eguzki Beltza zuela izena, baita zeu zinela arduradunetako bat. Baina ez zekien zein zen bidaia haren helburua. Izan ere, horrexetarako bidali ninduten hona, bidaia haren xedearen berri jakiteko.
2005
‎Louise atzeman zuen Baionako Zelai liburu denda orain hertsian Greziara abiatzeko gida bat erosi nahian zebilela. Milaren artean ez zekien zein hauta. Gida praktiko sinplea ala argazkiz ederreztatua hartuko zuen kalkulatzen zihoala emazte batek kuskatu zuen.
‎Agatak kasko zokoko zinema gelako pantaila zurbaila ireki zuen eta betiko filma berriz pasatu: noizbait ohartu gabetarik, bere ele batek edo besteak emazte panpoxa kolpatu zuketen, ez zekien zein hitzek, jendeak hain ziren minbera partikulazki latz eta kitzikagarri ziren uneotan, nehor ez zen libreki mintzo, gizartea gaitzikorra zen, ohikoan baino gehiago erraten zenari kasu egin behar zitzaion. Agatak zernahi entzun zezakeen, baina kontuz:
2007
‎Lucien, ospitale arrotz batean, derrepentean alargundua, hizkuntza ulergaitz batek inguratuta. Harrerako gizonari galdetu genion ba ote zekien zein ospitaletara eraman zituzten. Herrikora ez, hori argi zuen, hiriko ospitale nagusian egongo ziren seguru asko, baina ezin zigun halakorik ziurtatu.
‎Ez zekien zein bikoteren kontra, baina Bergarako Txikito zeukan gibelean Makalak, eta azken tantoa bertzerik ez zitzaion falta. Aurkariak, ordea, piztu egin ziren eta, azkenean, inork espero ez bazuen ere, ados egin zuten.
‎Arnas sakoneko hitzak ziren, baldinbaitere, baina Migelek oraino ez zekien zein belarritatik ari zen entzuten. Itzuli zelarik, haizegoak pizturik zirudien bizardun batekin egin zuen topo eta Nicolas Guillen, Dulce Maria Loynaz, Jose Lezama Lima eta bertze hiruzpalau autore gomendatu zizkion bihotzaren erditik, zeren...
‎Berari bezala giroari ere izerdi fina zerion, eta arnas sosegatuak gau osoarena irudi zuen. Ez zekien zein ordutan bizi zen, baina ez zuen ematen hainbertze falta zenik eguna argitzeko. Leihoak ikusten uzten zuen zeru puskan beltzak urdin bihurtzeko zorian zeuden, eta distira galtzen ari zitzaion izarren zilarrari.
2008
‎Itxura denez, Eibar liberalen esku egon zen bitartean, apaizik gehienak herritik alde egin zuten, baina Astiazaran gelditu zirenetariko bat izan zen. Baina, Argianorekin alderatuta nahiko argi gutxikoa zenez eta karmeldarren komentuko esperientziak bere jokabidea zertxobait zuzendu zuenez, Sarasuak ez zekien zein puntutaraino zen kaltegarria.
2010
‎Ezin zuen sinetsi bere senarraren altxorra horrela galdu izana. Ongi zekien zein garrantzitsua zen Raymond entzat.
‎Erizain hark ez zekien zein neurritaraino ari zen egia esaten. Ondoren, begiak itxi zizkion, hatz mamiak betazaletan maitasunez pausatuz, eta ohea desegiten lagunduko ote zion, Telmok ez zuen besterik esaten asmatu.
‎Kasu horretan, zilegi iruditu zitzaigun delako" egintza bururatuarena" bide hartzea, arriskuan baitzegoen euskal telebistaren jaiotza bera. Aurretik, gogor ahalegindu ziren gertaera honen aurkezpena egiten, Josu Zubiaur (aurreko zuzendaria izanik, inork baino hobeto zekien zein ziren ordura arte egindako obra guztiak), Andoni Areizaga EITBko zuzendari orokorra, eta Luis Iriondo eta Luis Alberto Aranberri" Amatiño" telebista arduradunak. Telebista emankizuna Durangoko estudioetatik zuzenean egin zen.
‎Norbait zebilen behazuloaren atzean zelatan. Ez zekien zein aurpegi jarri, lasai agertu zuen behintzat; psikopata bat izango balitz behazulora begira legoke; beraz, alboetara begiratu zuen, ate aurrean zain atsegin handiz balego bezala, harmonian. " Bai, egun ederra dago, hementxe nago, zuri opari bat egiteko irrikaz".
2011
‎Kontua da, egun batzuk lehenago, Milans del Bosch jeneralak filmaren estreinaldiaren berri izan zuela ABC Espainiako egunkari eskuindarrean eta alarma guztiak piztu zirela. . Inork ez zuen ikusi, inork ez zekien zein eduki zuen, ezta ni nor nintzen ere... eta beldur ziren gaia nola landu ote zuen filmak?. Boschek Marcelino Mayor Oreja Espainiako Atzerri ministroari deitu zion berehala, eta honek bere iloba Jaime Mayor Orejari.
‎Egia garbi esateko, Franek ez zekien zein poliziarengana jo zezaketen, kardinalari agindu hori eman zionean; baina bera zen euskarri bakarra mataza nahastu hori hariltzeko, gertatutakoaren lekukotasuna emateko.
‎Serenua hortxe ibiltzen zen aurrera eta atzera. Berak bazekien bijilatua zela baina ez zekien zeinek, zertaz bera agertzen zenean... Se jodió... ya ez zegoen kontrabandistarik.
‎Beste egun batean Baionara joateko abisua eman zidaten. Zeberiok, abisua eman zidanak, ez zekien zein kontu zen, baina esan zidan serio samarra zirudiela. Zerbait ere arriskutsua zela zirudienez, erantzun nion ezin nuela, ez egun horretan ez hurrengoan, eta haserre antzean joan zen, nik nahi nuen moduan.
2012
‎Galdutako marinelek bezala, bere bizitzako bakardadean barrena begi etsituak paseatzen zituen, urrunean laino artean bela zuriren baten bila. Berak ez zekien zein izango zen adur hura, zer haizek bultzatuko zuen bereganaino, zein itsas hegitara eramango zuen, txalupa bat ala hiru zubitako ontzia ote zen, larriduraz kargatua ala zorionez kainoizuloetaraino betea. Baina, goizero, esnatzean, egun hartarako espero izaten zuen, eta zarata guztiak entzuten zituen, itsumustuan jaikitzen zen, harritu egiten zen hura etorri gabe izateaz; gero, eguzkia sartzean, betiere tristeago, jada biharamunean izatea desiratzen zuen.
‎Bera baino gehiago zen horretan, bera artean egundo ez zelako halakorik pentsatzen paratu. Ez zekien zein aurpegirekin begiratzen jarraitu Joseri, osaba Martinenarekin ala Mañuko zelaian" neu ere laster hasiko naiz eskolara" esan zion umearenarekin.
‎Bada, behin batean, haranzko bidea hartu zuen. Estreinakoz sartzen zen paraje hartatik eta ez zekien zein zen Joseren etxea. Zortea izan zuen; lehenbiziko etxearen aurreko leihoaren ostean Joseren burua ikusi zuen.
‎Galori zorioneko egun hartan emandako hitzak bultzatzen zuen aurrera jarraitzeko indarrak bilatzera bere barruko ez zekien zein zokondotan. Atezuan zihoalako edo, laburra egin zitzaion Bermeotik baserrirainoko bidea.
‎" Euskal literaturako esaldi bat nahi dut". (Hemen dator koska.) Berak, baina, ez zekien zein esaldi ezarri bere gorputzean (omoplatoan hain zuzen ere) eta laguntza eske zetorren. Nik ez nekien zer esan, nondik hasi, zer aholkatu.
2013
‎Litekeena, bai? Hark ez zekien zein urtetan jaio zen; beste hainbat gauza bezala, data hura ez zuen akorduan, eta gutxi gorabeherakoa paratu zioten paperetan?
2014
‎Izuzkizak ez omen zekien zein zen Artola hura ere. Autoa falta zitzaiola ohartzean, seguru bera ere guardia zibilera jo zutenetakoa izan zela; salaketaren alferrikakotasunaz laster jabetuko zen, ordea.
‎Gelditu egin zen eta burrunba isil bat eguratsa astintzen ari zela entzun zuen argiro, eta beste soinu lehorrago bat bereizi zuen haren gainetik, txinpartena bezalakoa. Ongi zekien zein zen haien jatorria.
‎Ibaiaren goialdeko estazioetan txanda aldaketa egin beharra zegoen. Hainbeste atzerapen izan baitziren, ez zekien zein zegoen hilik, zein bizirik, nola moldatzen ziren, eta eta abar. Nire azalpenei ez zien arretarik jarri, eta, zigilatzeko lakre zati batekin jolasean ari zela, behin eta berriz errepikatu zuen «oso egoera larria, baina oso larria» zela.
‎Xabik ez zekien zein zen paper gutiziazko haren esanahia, baina bazekien haren aldeko borrokak zer nolako buru-hausteak ekartzen zizkien gurasoei, eta gurasoen lagunei, maiz aipatzen zen gaia baitzen. Jabetuta zegoen, paper hari esker etxera nolabaiteko bakea etorriko zela, baina paper haren faltan ekaitza.
‎Oso eskultura erreala, Irene Arrias umea apur bat ikaratzen zuena. Ez zekien zein materialetan eginda zegoen, baina Jesus izerditan zegoela ematen zuen. Irene Arrias umeak ezin zuen imajinatu zer zen hildako baten izerdia, usaina, lurruna.
2015
‎Musikari brasildarrez nahiz europarrez osatua eta Fawzi Berger ek zuzentzen duen Forro da Lua taldeak bideratu zuen aldaketa, Brasilen bertan bezala. Martxaz gainezka eta forró ak berezko dituen kadentzia errepikakor eta inguratzaileekin korapilatu zuten gaua, eta gero jendeak ez zekien zein ordu zen oheratu zenerako.
‎Inork ez zekien zein bihurtuko zen eta zein ez.
2016
‎jantzita joan ohi zen Donostian horrelako ekitaldietara. Hala ere, ez zekien zein izango zen Iratiren estiloa, eta ez zuen bera baino nabarmen gazteagoa zen neska batekin zitatzen zen gizagaixoaren irudia eman nahi. Batez ere, ez zuen gaizki eman nahi.
‎Bere zorrotik toalla bat atera eta harritzarretan zabaldu zuen, motxilatxoetatik hurbil. Josebak ongi zekien zein izango zen hurrengo mugimendua, zabaldutako toallaren barruan motxiletako bat bildu eta ziztu bizian alde egitea. Haietan zeuzkaten diru eta kreditu txartel guztiak.
‎Pasai San Pedrora joanez gero eta bertan zegoen ontzitxoa hartuta, ordea, erraz irits zitekeela esan zion Iratik, errepidez baino azkarrago. Josebak ez zekien zein ontziz ari zen ere. Neskak ezin zuen sinetsi.
‎Gogo gehiena azkenekoak ematen zion. Izan ere, Guiomarrek inork baino hobeto zekien zein leku intimoa zen okindegia berarentzat, zein gutxi gustatzen zitzaion han ingurutik jendea ibiltzea. Hotelean lan egiten zuten guztiak jakitun ziren horretaz.
‎Besoak altxata, Guiomar hara honaka hasi zen gelatik barrena. Ez zekien zein ertzetatik heldu gaiari. Alde batera, minduta zegoen Carlosek bere albistea Laurarekiko harremana ostera sendotuz zihoalazapaldua ziolako beste asbiste drama itxurakoarekin; baina, bestera, kezkatuta ere bazegoen.
‎Erantzunaren zain gelditu gabe, Carlosek bere apartamenturantz jarraitu zuen. Ez zekien zein informazioz ari zen Ugarte, Nuriak eman ahal zionaz, Pascalek eman ahal zionaz ala bere kalkuluetan sartzen ez zen beste norbaitek eman ahal zionaz; baina, Sabinok maiz esaten zuen bezala, poliki poliki aurreratzen ez zuen aktibistak sekula ere ez zuen aurreratzen. Ugarteri begira asmatutako taktikaren lehen pausoa emana zegoen, eta hurrengoen txanda iritsi gabe.
‎Maria Teresak kafe pittin bat edan eta begira geratu zitzaion, kafe kikara ezpainen parean mantenduz. Ez zekien zein komentario egin.
‎Ez txosten oso bat baina, gutxienez, beste aldeko pertsonen hitzak. Ez zekien zeinen zaila zen hori.
‎Zer axola? Eta ez zekien zein argudiok hazi emanik, Anitak gusturago laztanduko zuela bizarra asmatu zuen, mazela soildua baino. Gizonagoa zelako, ausaz, mazela bizarduna?
2017
‎Inork ez zekien zein zen elkartzera eraman zituen harremana. Auzoko taberna aurretik, elkar lagunduz igarotzen ikustean, Marujak tabernariak zera zioen marmarrean:
‎Aspaldian bere laguna arraro zebilen, serioago. Beirek ez zekien zein zen Baba eta Leteren arteko harremana, baina argi zeukan ez zela bere lagunaren onerako. Pentsatu zuen hobe zuela gaia ahaztea.
‎Nik... . Karrek ez zekien zein izan zitekeen bere lekua.
‎Edonola, Suedi herriko sarreran ikusten ziren bandera beltzek ez zuten ezer argitzen. Kamixloko Herri Babeserako Unitateen kuartel nagusian, indar kurduen bozeramaile Redur Xalilek ere ez zekien zeinen eskuetan zegoen Suedi. Militarraren aburuz, kurduen etsai guztiak jihadistak babesten ari ziren.
‎Operatiboko arduradunek egun batzuk lehenago esplikatu zioten Alauxi armagabetze egunean ordu jakin batean eta leku jakin batean hitzordua izango zuela, norbaitekin?. Ez zekien zein kokalekutan egon behar zuen; ez zekien zenbat lagun izango ziren berekin. Goizean goiz jaiki, eta 07:00etan zuen ordua Ziburun (Lapurdi).
‎Pierre Michel kapitain berria eta Christophe etorri zitzaizkidan agurtzera. Inork ez zekien zein hitz erabil. Nik ere nahiago nuen isilik egon baina halere erran nien igandean ez nintzela rugbyan ariko.
‎aldizkariko erredakzioan agertu zen emakumea nor ote zen. Elortzak ez zekien zein zen, ez zekien istilu hori gertatu zenik ere, beharbada ez zion garrantzi handirik ere eman, iruditu zitzaidanez. Nik, ordea, horixe nahi nuen jakin, emakume hori ezagutu, bere saminaren berri ikasi, gerrak haren bihotzean utzitako zauria zein zen atzeman.
‎Nire hitz egiteko gogo eskasa sumatu zuen anaiak, bai eta berarengan nirekin hitz egitekoa ere, eta aurkako desiren arteko zalantzan ez zekien zeini lehentasuna eman. Maite ninduen heinean, ez zidan inolako gaitzik opa; baina anaia zen aldetik, bere probetxurako niri sufriarazteko baimen isila zeukan.
‎Urduri begiratu zuen kartelera, Longtime Companion, El Rey Pescador, Pesadilla en Elm Street 6 irakurri zuen urduritasunak begirada karteletatik altxarazi zion arte. Ez zekien zein film aipatu zion Josebak. Longtime Companion, uste zuen.
2018
‎" Bularrak ukitzen zizkion, baina ez zekien zein zen andrea. Are bitxiago, jakin ere ez zuen nahi.
‎Euskotren ligarako sailkapena jokatu dugu, erlojupeko bi estropadatan.Aurreko estropadetan lehiatu ez ziren bi aurkari berri izan genituen asteburuan, Puebla Cabo eta Hernani. Inork ez zekien zein maila izango zuten bi ontzi horiek.Larunbateko estropadan, Portugaleten, San Juan, Orio, Hondarribia eta Donostia Arraun Lagunak izan ginen, hurrenez hurren, lehen lau ontziak. Hamar segundoren tarte estuan sartu ginen laurok.
‎Boxeoan bazekien baina besteei irakasteko gai izango ote zen ez zeukan oso argi. Gainera, ez zekien zein jende mota etorriko zen. Odilek esandakoaren arabera, delinkuentzia handia zegoen auzoan.
‎Neska hura gorroto zuen, inoiz inor gorrotatu izan ez zuen bezala. Ez zekien zein izan zen Joanaren bizitza ordura arte, baina argi zegoen horren krudela izateko esperientzia ankerrak bizi izango zituela. Finean, pena ere sentitzen zuen.
‎Txetxuk ez zekien zein zen erantzuna. Eta, ordurako, ez zion axola handirik ere.
‎Peruk aldiz, Ikerren alde. Eta Jaionek ez zekien zeinen alde egin. Xehetasun guztiak beti bere koaderno apainduan bilduz, jakina.
2019
‎Horixe bakarrik. Ez zuen laket gogoratzea zaila egingo zitzaion ez zekien zein lekutara egun batzuetarako joatea. Haltzak erreka bazterrak ditu laket abestia gogora ekarri zuen.
‎Hasieran, gobernuak gertaera lotsagarri izendatuko ditu herritarren eta Poliziaren arteko liskarrak; denborak aurrera egin ahala, ordea, Poliziak tirokatu eta hildako kopuruari garrantzia kentzen saiatuko da, eta protesta saioak eragozteko, zaintza sistema gogorra eta sistema burokratiko nahasgarri bat jarriko du martxan. Aurrerantzean, edonolako eskaeretarako denetariko gobernu inprimakiak bete dituzte herritarrek Atea izeneko gobernu bulego berriaren bitartez.«Hasieran inor gutxik zekien zein zen egitura erraldoi eta liluragarri haren funtzioa; jarri zioten izena. Ipar Eraikinaren Ate Nagusia, haren existentziarentzako aitzakia baino ez zen.
‎Dena dela, orokortasunak irentsiak izatea zaie mingarriena: emazte bat, ama bat, etxekoandre bat, emakume bat, beste milioika bezalako bat; umetan, berriz, bakoitzak modu singularrean bizi izan zuen bere kondizioa; ez zekien zein antzekoak ziren bera munduaren gainean ikasten ari zena eta bere kideak ikasten ari zirena; indibidualtasun guztia aitortzen zioten gurasoek, irakasleek, adiskideek, eta parerik gabetzat zeukan bere burua, bakartzat, berdinik gabeko aukeren jabetzat. Orain, berriz, ahizpa txiki horrengana itzultzen da, hunkiturik, uko egin baitie askatasunari, exijentziei, subiranotasunari, eta traizio egin baitio ahizpari, gutxi asko.
‎Van Delle bakarrik geratu zenean, tristezia ezin sakonagoan jausi eta nahigabe eramangaitz batek hartu zuen: ongi zekien zein zentzugabea eta ezdeusa izan zen bere bizitza, eta ez zuela berak jadetsi, beste norbaitek baizik, magisterium handia, beruna urre bihurtzeko esentzia, zeinak bazituen beste izen batzuk ere: lehoi gorria, bosgarren elementua eta Trismesgistoren usoa.
‎Haien artean paseatuz, Leire arraro sentitzen zen. Ez zekien zein gustatzen zitzaion gehiago: azoka argitsu hura ala bere haurtzarotik gogoratzen zuen eraikin zaharkitua, baina argi zegoen bien funtsa berbera zela.
‎Beti ahazten zuen. Ez zekien zein mailatan zegoen ere. OHOko laugarren mailan?
‎Ez zekien zeinen zuzen zegoen.
2020
‎Amak xamurki zaintzen ninduen, ezer galdetu gabe; medikua etortzen zen ni ikustera, hiru egunetik behin; familiakoek egiten zidaten konpainia, egun guzti guztietan. Inork ez zekien zein izan zitekeen nire gaixotasunaren funtsa, baina klima aldaketari, larregizko beroari eta beste zenbait txepelkeria inuzenteri egozten zioten nire ondoeza. Nik bitartean, bizitzari aurrez aurre begiratzeko kemena galdu nuen, eta gaixotasunean aurkitu nuen babesa:
‎Haserre bezain harrituta hartu zuten espazio publikoa milaka pentsiodunek astelehen hodeitsu hartan. Inork ez zekien zeinek egin zuen deialdia. " Lehen kontzentraziora denok joan ginen sorbaldak altxatzen", kontatu zuen Itziar Usandizaga Gipuzkoako Duintasuna pentsiodunen elkarteko kideak Berria n, protestak hasi eta hilabetera.
‎–Bai –Saioak lurrera begiratu zuen, ondo zekien zein izango zen egingo zioten hurrengo galdera.
‎Jaka beltz bat darama kamiseta zuri orbandu baten gainetik, eta, haren azpitik, institutu garaietatik daukan lepoko kate soil zilarrezko baten distira ezagutzen du Mariannek. Peggyk behin" katalogo bidezko salmentaren chic a" zuela esanez deskribatu zuen lepoko kate hura, eta horrek auzo lotsa sentiarazi zion Marianneri, baina ez zekien zein lagunengatik.
‎Connellek ez zuen ezer esan. Oraindik ez zekien zein zen egoera Mariannerekin. Robekin hitz egin eta gero, Connellek bere buruari esan zion bukatu zela, nolakoa zen probatzeko bakarrik egin zuela sexua Mariannerekin behin, eta ez zuela gehiago ikusiko.
‎Burua makur makur eginda alde egin nuen toki hartatik eta han egon nintzen, guztiz lotsatuta, leku bat noiz libratuko zain. Leku hartara bidali ninduenak ondo zekien zeinena zen! Taldekideak aurpegi serioarekin ikusten nituen, baina, ziur nago barrutik barrez lehertzen ari zirela.
‎“Niri lotan nagoela ere nabari zait zein maritxua naizen! ”. Marcerekin duda egin zuen, ez zekien zein generotan zuzendu behar zitzaion. Izan ere, ileordea jantzita zuen, eta hizketaldi dibertigarri eta amaigabeetan bere burua femeninoz zein maskulinoz izendatzen zuen.
2021
‎Kurrikuluma bidaltzean, edota telefonoz harremanak finkatzean leiho guztiak zabaltzen zitzaizkion arren, aurrez aurreko elkarrizketaren ordua iristean, beti atzera botatzen zuten, edozein argudio emanez, baina Aguxtinak ondotxo zekien zein zen benetako arrazoia: bere gainkarga.
‎Kontua da Valentziako joan etorritik bueltan, Bilbon gelditu gabe, amarenera joan zela Oihana egun batzuetarako eta han ez zuela Martinen arrastorik aurkitu, eta, zergatik ez dakien arren, amari ez ziola Martinez galdetu ere egin. Jakin ere, ez zekien zein harreman zuten amak eta Martinek garai hartan, baina, ama ezagututa, susma zezakeen ari zela distantziarekin asmatzen. Neurria.
‎Ni baino hogei urte gazteagoa da Onintza baina inork ez daki hori. Bere momentuan kontratatu ninduen enkargatuak bakarrik zekien zein zen nire adina eta hilabeteak dira ez duela hemen lan egiten. Beste lan batera joan zenean poztu zen bakarra izan nintzen.
‎Horregatik zeukan beti, zalantzarik gabe, barkamena eskatzen duenaren itxura; desenkusa kutsuaz berba egiten zien mirabeei, hornitzaileei; pauso txiki eta azkarretan ibili ohi zen, bere baitan bilduta, betetzen zuen espazioa murrizteko asmoz edo. Amari galdetu gura izango zion, baina ez zekien zein hitzez baliatu; egun batean lantegiko jendeari buruz hitz egiten saiatu zen, eta amak berehala esan zuen ahots lasaiaz: " Ez, mutil, ez dira hainbeste gogaitzen, ohituta daude.
‎Jiratu, eta irribarre egin nuen. Aitaitak ongi zekien zein zen Germanen eta bion galbidea. Opil egin berri haiek, txorizo beroz beteak eta txorizo beraren zukuan bustiak, munduko bizigarririk onenak ziren goiza mendian lanean eman eta gero.
2022
‎Nogueirasek hautaprobak egin zituenean, gainera, ez zekien zeinekin egingo zuen topo lantaldean. Ez zekien han izango zirela Emma Suarez, Patricia Lopez Arnaiz —Ane filma—, Ana Wagener, Veronica Echegui eta beste hainbat.
‎Gehienak Alemaniako soroetara lanera eramango zituzten, baina bakar batzuek gerraren izugarrikeria ezagutu zuten Afrikako basamortuetan edo Kenteko lupulu sailetan. Zeren Jainkoak bakarrik zekien zein noranzkotan joko zuten aurrerantzean gerraren haizeek. Brunok zaldi izutuen irrintziak gogoratu zituen, Rouenen, sutan zeuden eraikinen artean.
2023
‎Xalbat zen premu, eta, euskal arau zaharraren arabera, hari zegokion etxaldearen kargu egitea. Anaiak finantzak ikasi zituen, eta ederki zekien zein zen Frantziako legeak zioena, eta ez zitzaion bidezkoa iruditzen anaia zaharrena geldi zedin lur guztiaren jabe eta besteak petzero. Xalbat pribilegiatutzat zeukan, balio handiko lurren jabe gelditzeagatik.
‎Egoera benetan gorabeheratsua zen, eta Michael Curtiz zuzendariak sarritan ez zuen jakiten biharamunean zehatz mehatz zer errodatu behar zuen. Ilsak, hau da, Ingrid Bergman aktoreak, ez zekien zeinekiko erakutsi behar zuen maitasunik sutsuena, Lazslo senarrarekiko ala Rick zinikoarekiko eta, badaezpada ere, bi amaiera grabatu zituzten. Eta, gainera, Bogarten emaztea obsesiboki hasi zen estudiora deika, senarra eta Bergman amodiotan ote zebiltzan susmaturik.
‎Said Lehbibek ez zekien zein urtetan jaio zen. Tirisen zegoen putzu handia erori zen urtea zela zioen.
‎Margarida izan ezik. Baina Margaridak itsasoa ur kutsatuz eta odolaz egina zela kontatu zuen, eta Elisabetek ez zekien zein itsaso ikusi zuen Margaridak, urdina baitzen Rosesko itsasoa, eta Escalakoa, hau da, itsaso bera baina beste aldekoa. Urdin mota guztietakoa.
‎Erantzunaren ordez, amak halako irribarre neketsua luzatu zion. Alabak baino hobeki zekien zein diren zailak bizitzaren atzera aurrerak, eta zenbat estropezu dagoen. Baina, esan, Sisca esaten ari zitzaion ez zuela latsari bizimodua nahi, ez zuela urtero haur bat izan nahi gero erdiak galtzeko, ez zuela amarena bezalako bizimodu latzik nahi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
jakin 64 (0,42)
edin 17 (0,11)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia