Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Eta, ez dakit kolpe harengatik ote zen edo Jainkoak sortzez hala egin ninduelako, kontua da ezen memoria ere halakoa dudala, eta mila gertaki oroit dezakedala, baita aspaldi hartan gertatuak ere, xehetasun eta ñabardura osoz. Eta, hala, gezur erraiteko beldurrik gabe erran diezazuket ezen sasoineko hainbat pertsona bezain ongi mintzatzen nintzela ni sei urte baizik ez nituenean; baina berdinzki aitortu beharra dizut ezen, mintzairaz denaz bezainbatean halakoa banintzen ere, ez nintzela hargatik gizon adinetarat heldua, eta bertze edozein ume bezain heldugabe eta umogabe nintzela, hauskorra eta alditsua.
‎Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta handik aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste dut ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure buruari atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen.
‎Hura ailegatu aitzin, hiru haurridetan mutiko bakarra, pozik nengoen noski oilategiko oilar. Bortz urte baizik ez bainituen, ez dut gogoan zer kaxkoratu zitzaidan, ama, anaia berria altzoan zuela, etxeko atetik agertzen ikusi nuen egunean. Aita zenari aditua naiz aire gaiztoak jo eta bere hartan fundi zedin desiratu niola arrotzari.
‎Egia zioen. Inoren burutan ez zen sartuko hogeita hiru urte baizik ez zituen kaxetarigai bat gisako saltsa batera igortzea. Logika hori, alabaina, bertze lantoki bati zegokion.
‎Diputazioa (Nafarroako Gobernua gero) arduratu ohi da langileak kontratatu eta prestatzeaz, eta Udalen ekarpena, berriz, lokalak utzi eta haien mantentzeaz arduratzea da. Bestalde, oraindik sendotze bidean dauden zerbitzu zentralen ernamuina, duela hamar bat urte baizik ez zen sortu. Orduz gero, Liburutegi Publikoetan sartzen diren materialen erdia, gutxi gorabehera, era zentralizatuan erosi eta prozesatzen da (Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontuaren bidez).
2003
‎15 urte baizik ez zituen Kubara etortzea erabaki zuenean, 1926 urtean. Uste dut soldadutza Afrikan ez egiteko etorri zela, desertura joateko beldurragatik.
‎Emakume askok, gazteak oraindik, 50 edo 60 urte baizik ez dutelako, iruzurraren biktima sentitzen direla aitortu izan didate, urte askotan sexualitatea ebatsi egin zaiela idorotzean.
2005
‎Bo, banuen denbora, hogeita sei urte baizik ez nituen Ahardikeriak atera zelarik, eta ene buruari berrogei urte arteko epea emana nion publikatua izateko. Ez dakit zer gertatuko zitzaidan berrogei urterekin oraindik ez bazidaten deus publikatu.
‎Iker ezkonduko zen menturaz. Hogeita lau urte baizik ez zituen. Arrahaur ederrak eskainiko zizkion segur aski, baina Edmearen xede horiek ezabatzen zituen seme gaizoaren behin behineko egoerak.
2006
‎Nire aitaordea baino aise ere gazteagoa zen, dena den. Ezagutu nuelarik hogeitaka urte baizik ez zituen, eta ez zen oraino ezkondua. Berehala frogatu nuenez, haren eskolek arrunt maila apalean uzten zituzten Etxeberrik astean hirutan Donapaleun ematen zizkigunak.
‎Aitatxik, erran berri dut, zortzi urte baizik ez zituen. Bazuen gerlaren berri.
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...tzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez d... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
‎Bitartean, aitari kaskoa urdintzen joan zitzaion eta betaurrekoak erabiltzen hasi zen, eta beti zen barroteen atzeko itzal gero eta meharragoa, partez mito, partez mamu, alde batetik maitagarria, beste alde batetik ezezaguna. Baina ez dezadan dramatizatu; zortzi urte baizik ez ziren izan.
2007
‎Hesteen transplantea da praktikatzen den prozesu berriena eta, horregatik, iraupenik luzeenak zazpi urte baizik ez du bete.
2008
‎Horien erantzunaren araberakoa izango da herritar bakoitzaren erantzuna. " Planeta salbatzeko X urte baizik ez dugu" bezalako titularrek ezkutatzen baitute gauza asko egin daitekeela, eta egin dela. Ziurrenik, dio Krimshirek, ez dago atzera bueltarik gabeko puntu bakar bat, puntu asko baino.
‎Aproposa zen hango klima berarentzat, eta, arazo txikiren bat gorabehera, sekula ez bezalako osasuna izan zuen, sekula ez bezala ibiltzen zen uhartean barrena zaldi gainean. Baina, zoritxarrez, 1894an, berrogeita lau urte baizik ez zituela, hil egin zen, ez bizitza guztian zehar halako nekeak eman zizkion tuberkulosiagatik, baizik eta bat batean, apoplexia baten ondorioz. G. K. Chestertonen hitzetan esanda, Samoan bizi izan zen bost urteetan «Tusitala edo Ipuin Kontalari bezala ezagutzen zuen komunitate zuri eta beltz bateko patriarka estimatua... bihurtu zen».
‎Berrogoi ta hamabi urte baizik ez zituen; eta itxurala, zen baino ere gazteago emaiten zuen. Hurbilenetik ikusten zutenek zakiten bakarrik, artaren beharra bazuela; baina berak bere buruaz baino gehiago baitzuen ordean bertzeen osasunaz.
‎Espero nuen zen tokitik ikusten ninduela eta nitaz harro zela. Zinez, bera bezain erregina ona izan nahi nuen, baina ez zen erraza 16 urte baizik ez nituen eta jadanik 30 urteko pertsona batek bezainbat erantzukizun nituen. Nik, ordea, nahiko nukeen nire adineko batek bezala bizi.
2009
‎Anaia surfzale amorratua da, eta arrebari oparitu zion surf egiteko taula bat. Eta Belharra deitzen den olatu erraldoi baten berri ematen dio arreba txikiari, sei urte baizik ez dituen arrebari. Eta hor hasten da jolasten gure neska belar artean udan, aitak moztutako belar metara igota, hura zelakoan olatu handia...
‎H AURRA nintzela Aitatxi Migeli aditu nion nola, 1516an, gure errege Henrike II.a Albretekoak erresuma berreskuratzeko egin zuen bigarren saioaren porrotak hainbertzeraino nahigabetu zuen, non, hamahiru urte baizik ez izan arren, sukar txar batek jota egon baitzen, mundu hau uztekotan. Urte pare bat gehiago baizik ez nituen, Parisen zulo berean erori nintzelarik.
‎Kantu arrakastatsua bilakatua. 9 urte baizik ez zituen, baina jada hasi zen plazetan. –Zein zen kantu hori??
‎Eta ez, hain zuzen ere, garaian garaiko klase gidariek edota Administrazioak laguntza berezirik eskaini diotelako, oso ere berria baita gurean, historia erritmoen ikuspegitik begiratuta, herri administrazioen ardura euskarekiko kontuetan: 25 urte baizik ez.
‎Baina, zintzotasun intelektualari men eginez, beste zerbait erantsi behar zaio" 25 urte baizik ez" horri: aldi horretan berrikuntza prozesuen erritmoa bizkortzeaz gain, berrikuntza bera bilakatu da, honezkero, prozesu gehienen osagai, eta, beharbada, osagai orotan erabakigarriena.
2010
‎Gu intuizioaren semeak gara. Bizi aukera bat da, baina zer pena ehun urte baizik ez garela bizi. Gorputzak mugarik jartzen ez didano nire amets eta anbizioak borobiltzen segi nahi nuke, baina ez dut Akelarre nirekin bukatzerik nahi.
‎Pedro Botelho, Antonio Mora, Fausto, Alexander Search, Bernardo Soares, Frederico Reis, Barón de Teive, Vicente Guedes? edo Raphael Baldaya, A. A. Cross, Thomas Crosse, Pantaleao, Chevalier de Pas, sei urte baizik ez zituenean sentitzen zen Chevalier de Pas, denborarekin bildu eta esku artean ditudan datuen arabera?, Charles Robert Anon, Maria Jose, Adolf Moscow, Jean Seul de Méleuret. Ni ez naiz idazlea, baina idazlea banintz, Pessoak bezala idatziko nuke, sinetsia bainago gaur Pessoak bezala bakarrik idatz daitekeela, orain ikuspuntu batean jarrita eta orain beste batean?
‎Bi urte baizik ez ziren Titeko lautadan frantsesek, tiro arineko armekin, tua­regak saldoka suntsitu zituztela. Basamortuaren konkista abiatua zen.
‎Hala ekingo zion idazle gisa lehen saiotxoak egiteari: halaxe, hamabost urte baizik ez zituela, idazten hasi zen. Bere lehenengo artikuluak Jaungoiko Zale aldizkarian argitaratu zituen.
‎Pariak, prostitutak, lapurrak eta neskameak egin zituen protagonista, obrarik obra gizarte ofizialaren ankerkeria eta azpikeria agerian utziz. Jaioberria zela umezurztegi batean utzi zuen amak, eta hamar urte baizik ez zituenean egin zuen lehen lapurreta. Jazoera horrek bere bizitza eta literatura markatu zituen.
‎Alvaro de Campos, Alberto Caeiro eta Ricardo Reis; baina haiekin batera, beste izen asko erabili zituen: Pedro Botelho, Antonio Mora, Fausto, Alexander Search, Bernardo Soares, Frederico Reis, Barón de Teive, Vicente Guedes... edo Raphael Baldaya, A. A. Cross, Thomas Crosse, Pantaleao, Chevalier de Pas —sei urte baizik ez zituenean sentitzen zen Chevalier de Pas, denborarekin bildu eta esku artean ditudan datuen arabera—, Charles Robert Anon, Maria Jose, Adolf Moscow, Jean Seul de Méleuret... Ni ez naiz idazlea, baina idazlea banintz, Pessoak bezala idatziko nuke, sinetsia bainago gaur Pessoak bezala bakarrik idatz daitekeela, orain ikuspuntu batean jarrita eta orain beste batean... aurkakoan, beharbada.
‎Eraman egin zituzten, samaldaka. Hogeina urte baizik ez zuten gehienek eta sorterritik ateratzen ziren lehen aldia zen askorentzat. Batzuk ikuspegi kolonialista frantsesarekin joan ziren, frantsestzat baitzuten euren burua, eta Frantziako zatitzat Aljeria.
‎Espainiako Bigarren Errepublika proklamatu zenean, Ejertzitoa utzi zuen. 40 urte baizik ez zituen. Abokatu lanetan hasi eta politikan sartu zen, Izquierda Republicana alderdiko buru izatera heltzeraino.
‎Bi urte baizik ez ziren Titeko lautadan, tiro arineko armekin, frantsesek tuaregak saldoka suntsitu zituztela. Basamortuaren konkista abiatua zen.
2012
‎Esan daiteke, beraz, urte horietan abiatu zela aro garaikidea; harrezkeroztik ibilbide oparoa eta lasterra ibili bada ere, kontuan hartu behar da 40 urte baizik ez direla igaro, periodo labur askoa beste hizkuntza batzuek ibili duten bidearen ondoan. Emankorra izan da bidaia, haatik, herriak eta erakundeek lan eskerga egin baitute.
2013
‎Tayyebek imanak berak baino hobeki errezitatzen zuela, alegia, Korana?! Halako moldez, non imanak, egun batean, ikusirik ezen maisua ere adinean aitzina zihoala, Wadi Abyadeko madrasako eskola maisu laguntzaile izendatu baitzuen Tayyeb, artean hogei urte baizik ez zituena, Abdul Alim eta Zahra ezkondu zirèn garaitsuan. Hauek, gero, seme alabak banan banan munduratu?
‎–Joanes Mailu,, fedearen eta erresumaren ezpata?. Lau urte baizik ez du halakotzat zintuztela Nafarroa Behereko vendômezaleek.
‎Baina bereziki beharrezkoa iruditu zaigu gerla denborako jarrera horren hobeki ulertzeko. Gerla lehertu zenean, Estatuaren eta Elizaren bereizte legeak bederatzi urte baizik ez zituen, eta fraideak oraino ere Frantziatik kanporatuak ziren. Euskaldunen kasuan, Hego Euskal Herriko fraidetegietan zeuden.
‎Errepublikarren koloreak defendatu nahi zituen, baina errepublikarrek ez zuten haren hautagaitzaren aldeko hautua egin, beste hautagai bat nahiago izan baitzuten. Martial Henry Berdolyk lau urte baizik ez zituen, aita hauteskundeetara aurkeztu zen urte hartan. Baina haren etorkizuna politikak gidatu zuen.
‎Tayyebek imanak berak baino hobeki errezitatzen zuela, alegia, Korana...! Halako moldez, non imanak, egun batean, ikusirik ezen maisua ere adinean aitzina zihoala, Wadi Abyadeko madrasako eskola maisu laguntzaile izendatu baitzuen Tayyeb, artean hogei urte baizik ez zituena, Abdul Alim eta Zahra ezkondu zirèn garaitsuan. Hauek, gero, seme alabak banan banan munduratu... eta horrela hasi ziren Moshen eta Omar, ume umetarik, etxean ikasten, osaba Tayyeben ardurapean, hamar urterekin madrasarako jauzia egin zuten arte, maisu jakintsuak bertze gai batzuetan ere –aritmetika, geometria, gramatika, etab.– hezi zitzan.
2014
‎Nola bakarrik ibiltzen nintzen maiz kara hango karriken artean, Cuzcora egin nuen bidaiaren artekek hainbertze oroitzapen ekarri zizkidaten gogora, nire bizitza lanbrotuan zehar zinez edo ustez gertatuak, eta horiek guziak mantso mantso paper mutur batean paratzen hasi nintzen?.Esan zuenez, liburuan badira datu autobiografikoak, baina ez da autobiografia bat, inondik ere; liburuan egiazko historioak narratu ditut, fikzionatuz, historioak ia ia istorio bihurturik, baina ez da nobela bat; liburuan hausnarketak egiten ditut, han hemenka, baina ez da saiakera liburua; bidaiak ageri dira, baina ez da bidaia liburua ere. Puzzle bat da liburua.Gazte atera nintzen etxetik gaineratu zuen hamar urte baizik ez nituen, eta kolkoan sartu nituen, isil isilik, garai hartako historiak. Denboraren indarrak ekarri dituen bertze batzuekin nahasi zaizkit azkenean.
‎Bertsolaria kanpokoa da egiazki, ardura zaharrago bolantak baino, bost urte baizik ez badira ere eta normalean gaiarekin topo egiten du plazan ikusleek bezala. Naturaltasunez lotura egiten du behatzaileekin, situazio honek ditu jendeak erakartzen, identifikarazten, ea zer erranen duen jenatzen gaituen gai bati buruz, bihar edo etzi gai berak gure bidea iraganen dueneko, eskaintzen digu erakaspen.
‎Jaun medikuak ikusirik, erretoreari dei egin diote, oliodura sainduak eman diezazkion haurrari. Hamar urte baizik ez ditu. Aitarenetasemearenka eta enejesuska eta gurutze santuaren zeinuaren egiten hasi dira hiru emazteak, behin, bitan, hirutan.
‎" Uste dut Manuel Aznar duela izena. 22 urte baizik ez ditu, eta Euzkadi kazetarentzat ari da kronika batzuen idazten eta potreten egiten". Kazetariez ez da sobera fio Domingo.
‎Horra mende erdi batez egin duten bidea, nondik norat joan diren, beren, apez baten lehen bisitatik eta nik utzi nituenerat, 54 urte baizik ez zelarik iragan. Ez dute" bikain" neurtuak izatea merezi, bainan ikusten duzuen bezala, guk ere ez.
‎Denak harritu dituen berria da hau, sortzez Lokoteiko Rene Cornu zendu dela 64 urte baizik ez zituelarik. Nahiz eta Baionan bizi ezkonduz geroz, Aiherrako elizan egin dira hunen ehorzketak, sorlekuko eta ezkondu zen elizan.
2015
‎Antonio Gaitán zen; Teresak biziki goraipatzen du gizon hau; egia esan, gure Santarekin aurkitu zenez gero, liluraturik geratu zen, eta Teresa izan zuen maistra bizitza espiritualean (Gutunak). Oraindik 7 urte baizik ez zituela alaba bat hartu zion Albako Karmelen: Mariana Jesusena izena hartuko zuen gero moja egin zenean.
‎Migel Jabierrek bere jaidura artistikoa eman zuen alderdi jeltzalearen zerbitzura: 16 urte baizik ez zituela, marrazki zenbait hasi zen argitaratzen Amayur aldizkarian, Gaur izengoitiz. Jose Agerre Santestebanek — Gurbindok— zuzentzen zuen kazeta hura, 1931ko maiatzean agertu, eta ondoko urtean 3300 aleraino iritsi zen.
‎Badute espantu izendatze hori hola eginik! Emazte gaztea dela, 37 urte baizik ez, kargu handienetako gai dena, aita marokoarra, luzaz Bordelen egona haatik, eta ama bretoina. Izendatu orduko, ateraldi bat egin du askok bitxia kausitu dutena:
‎Dolu Apirilaren 25ean ehortzia izan da Jean Paul Torio, marexal izana, zendu dena 72 urte baizik ez zituelarik oraino. Familiaz eta adixkidez inguraturik segitua
‎Nik orain, Herria astekariaren Administrazio Kontseiluaren izenean, beste norbaitez bi hitz erran nahi dauzkizuet. Herria astekariak hamar urte baizik ez zituen egun batez errezebitu zuelarik artikuluño bat pilotaz mintzo zena eta Arraya izenpetua. Lafitte buruzagiak behin ikusia zuen haren egilea, Hazpandar mutiko gazteño bat, Zelai auzoaldean bizi zena.
‎1868an, poliziako komisaldegi bat ere izan zen Herriko Etxean. Hunek zenbeit urte baizik ez zuen iraun.
‎Lehenak, denak harritu gaitu: Annie Iribarne andereak, sortzez Iribarren, 51 urte baizik ez zituen. Bat batean bururatu du mundu honetako itzulia, familiakoak, auzoak eta adixkideak denak harriturik utziz.
2016
‎Ez zen katoliko bakarra horretan. 1965eko azaroaren 9an New Yorken, Nazio Batuen egoitzaren atarian, 22 urte baizik ez zeuzkan Roger Allen LaPorte lurrean eseri zen budisten eran, gorputza igurtzi gasolinaz eta bere burua sutu zuen. Gaztea biharamunean hilko zen, galdu gabe konorterik; zergatik egin zuen galdetutakoan erantzun zuen:
‎Oso haurra nintzen, sei urte baizik ez nituen eta, 36ko gerra hasi zenean. Baina txikitako zenbait gertaera grabatuta bezala geratzen dira haurraren buru bihotzetan.
‎Iduri eta berehala gerlarako prest ginela! Hemezortzi urte baizik ez eta. Bainan halere gure amentsak!
‎Kezkaturik, herritarrek zuten xendra sahetsean aurkitu, hila, menturaz bihotzekoak jota. 33 urte baizik ez zituen. Horiek hola, egia erran, harri biribilari so ginaudelarik, ez zaikun hainbat gertakariak pizten bainan zizelkatua zen hitz batek," dagonila" hitzak, lehen aldikoz ginuela hitz hori irakurtzen.
‎Xavier Ospital herritarraren heriotzea, 56 urtetan 56 urte baizik ez zituen Xavier Ospital Aitaren Nahiako semeak. Bazuen urte andana bat osagarri eneguak zituela, eta arrazoin horren gatik, Pariseko denboraldia bururaturik berriz herrira itzulia zela.
‎Geroztik kostaldean lan egiten zuen eta han bizi zen, kamiunetako mekanikalari aditua zelarik. Osagarri eneguak izanki eta, 61 urte baizik ez zituenean zendu da. Honen ehorzketak Aiherrako elizan iragan dira joan den asteartean.
‎26 urte baizik ez ditu, baina deia musikari handia da Thomas Ospital herritarra. Herriz herri, erresumaz erresuma, kontinentez kontinente kontzertuen emaiten ibiltzen hasiz geroz, lehen aldia zuen Aiherrako elizan gelditzen zela, musikarekin lotura eta maitasun azkarra sortu zaion tokian berean.
‎seme baten heriotzea, oraino 60 urte baizik ez zituelarik. Hau dugu Larzabale Bastidarteko seme zen Dominique Lopepe, bere emaztea ere Izurako izanki.
‎Joan den astean, Etxemamoko Marie France Pantigny zendu zen, 69 urte baizik ez zituelarik. Bazuen zonbait urte eritasunarekin borrokan ari zela, ospitaletara joan jinak eginez.
‎Bazterrak sesiturik utzi ditu igandean Jean Michel Anxolabahere baigorriar laborariaren tipus tapasteko heriotzak. 46 urte baizik ez zituen. Katalinanea bere etxaldean aurkitua izan da gorputz, hain segur bihotzekoak jota.
2017
‎Hiru ahizpetan zaharrena etorkizuneko kirolari izendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak; eta erdikoa, talentuzko kirolari. Oraindik 14 urte baizik ez ditu gazteenak; baina indartsuen hura datorrela diote beste biek.
‎Izen hori duten bitartean, gai izanen dira hamaika istorio kontatzeko. Izenen atzean baitago historia.Sarako (Lapurdi) Ortillopitz etxekoa zen Jeanne de Ortillopitz, 1612an 14 urte baizik ez zituela Pierre de Lancreren aginduz sutan erre zuten neskatoa. Arrosako (Nafarroa Beherea) Aintziartea etxeak ere izanen du zer konta, «Antxart pinta paga beza» mezua zizelkaturik baitu atarian.
‎Emmanuel Macron irabazle handi beraz. Behinere ukan dugun president gazteena da, 39 urte baizik ez alabainan. Duela doidoia hiru urte gutarteko jendeak etzuena batere ezagutzen eta etzena ere barne aspaldian gider gehienak aldizka beren esku dituzten alderdi horietarik batean...
‎15 urte baizik ez zauzkalarik, bertsuka lehen aldiz Amorotoko plazan arizan omen zen Mugartegirekin 1950ean. Laster, herriz herri abiatu zen aitzinagoko belaunaldikoak ziren Balendin Enbeita, Uztapide eta Basarrirekin bereziki.
2018
‎Aitor Sarasua bertsularia joan zaiku. 51 urte baizik ez zituen, biziaren erditsua eritasun larri bat karreatuz eraman behar izan duela. Bisitañoa egin diogu.
‎Denbora berean, zereginen banaketa teknikoa baino gehiago, hizkuntza politikaren lidergo politikoa nork hartuko duen jokatzen da egiazki. Lurralde horretan hizkuntza politikak 10 urte baizik ez ditu eta ziklo berri baten atarian kokatzen da. Euskalgintzak orokorrean eta Euskal Konfederazioak partikularzki, paper garrantzitsua beteko du ondoko hamarkadetan garatuko diren politiken heina definitzeko.
‎1535eko lekukotasunean kin izatea eta 1542koan eta 1664koan ki kronologiaren bidez azal lezake inork, 1535eko Iruñean kin erabiltzen zela onartuz, eta gero ki zabaldu zela sinetsiz. Horrek dituen arazoak alde batera utzita (besteak beste, 1535etik 1542ra zazpi urte baizik ez ziren igaro), argi dago irizpide kronologikoak ezin duela azaldu harrengatik & harengatikan & harrengatik izatea, denak baitira 1596koak. Forma guztiak ziren posible garai hartan Iruñean?
‎Giro hartan erail zuten Enrike Ill.a Nafarroako eta Frantziako erregea (Enrike IV.a frantsesentzat), 1610ean. Haren seme Luis Xlll.ak bederatzi urte baizik ez zituen. Laster, Richelieu arduratu zen errege gazteaz.
‎Pedroinak, beti bezala, kontatzerakoan unea bizitu egiten zuen berriz ere. Gertaera arront ongi finkaturik zen haren gogoan, artean hamalau urte baizik ez zuelarik, eta, lekuko izanik, gozatzen zuen istorioa erreposki errepikatzen.
‎Oinarrizko zentzu historiko batek hargatik erakusten digu hogei bat urte baizik ez direla delako" Der des Ders" eta alemania naziak egin zuen bigarren mun14 OROITUZ duko gerlaren sarrera izanen zen Austriaren anekzioaren artean.
‎Irubi aldea oro, non harpe bat hidra horren babeslekua baitzen, jendegabeturik zen eta menditar ehiztari ausartenak ere ez ziren haren suminera menturatzen. Gaston Beltzuntze, hemeretzi urte baizik ez zituena, ezkutari bakar batekin eta bere azkonaz armaturik etorri zen munstroa haren zuloan desafiatzera. Narrasti erraldoia harpe barnetik dardaraka ateratzen ikustean, morroia ikaraturik ihesi joan zen lasterka.
2019
‎Dogma bat erortzear dago Alemanian. Ez da dogma zahar bat, hamarren bat urte baizik ez baititu kontu publikoak urtero defizit gabe bukatu behar duela dioen pentsamoldeak. Baina arrasto sakona utzi duen dogma bat da, azken urteetan Europako Batasuneko politika ekonomikoa baldintzatu baitu.
‎Baina berak nahiago zuen Realaren eskaintza onartu eta Espainiako Ligan jokatu. Horretarako garaia dela uste zuen, eta nahikoa eskarmentu duela horretarako, nahiz eta 20 urte baizik ez izan.Beti fokupeanIzan ere, hamabost urte zituenetik fokupean egon da. Norvegiako Ligan eta hango selekzioarekin debuta egiten jokalari gazteena izan zen.
‎Kanpamentuan, izandako galerek sorrarazitako negarra eta pena alde batera utzirik, eta hauek ez direlarik gehiegizkoak izan, jende honek sentimenduak gogorturik baitauzka eta ez baita oso negartia, nabari dira etorkizunari buruzko konfiantza handia eta Jesukristo Gure Jaunaren laguntzan fede neurrigabea, oraingo aldi honetan ez du Ouriquen egin zuen lana egin, hau da, ez du haragizko itxuraz agertu, nahikoa mirakulua egin baitu lortu duelarik mairuek, presaren presaz atzera eginik, hiria hornitzeko eta hirian kabitzen ez zirelako mendi magaleko erdian irekiriko zorupeetan, Porta de Ferro eta Porta de Alfofaren artean, itxirik zeuden gari, artatxiki, eltzekari eta garagar karga anitz laga zezaten etsaiaren gosearen aringarri, gurearen, alegia. Orduan, garaipen zoriontsu honen kariaz, On Afonso erregeak, bere adinaren txikia aintzat hartuz espero izatekoa ez zen jakinduriaz, hogeita hamazortzi urte baizik ez zituelako, mukizu bat, berehala ideia portugaldarren sarean sartu zen erranairu famatua asmatu zuen, Jan behar duenak gorde dezala jatekoa, eta zuhurki agindu zuen jaki horiek guztiak bil zitezen, beste erranairu famatu bat horren azkar asmatu behar ez izateko, Behartsuaren sabel gosetua, deus utzi aitzin lehertua, jakiak anoatzeko unerik egokiena, zer anoatu dagoenean izaten da, bukatu...
‎...aina Archellesek, besteak ez bezala, bai forma eta bai musika zaintzeko arta eduki zuen, orduan erregea, zenbait minutuz Bragako artzapezpikuarekin eta Portoko gotzainarekin kontsultatu eta gero, zeinetarako harritik jaitsi behar izan baitzuen, berriz harri gainera igo zen, eta honako hau esan zuen, Jakin ezazue, jaunak, etorri zareten Portugaleko lur hau, ez hemen, hegoalderago baizik, eta zortzi urte baizik ez direla, Kristo Gure Jainkoaren agerpen mirakuluzko baten lekua izan zela, eta, ni Josue ez naizen arren eta nire jendea hebraitarra ez bada ere, Berak Jerikon izan garaipenari eta antzeko kalitatea duten garaipenei zorrik ez dien garaipena obratu zuela, handik beldurrak hartuta dardaraz begiratzen diguten etsai horiek baino izugarriagoak ziren etsaien aurka, eta horrelako ekintza bat eg... Erregea mintzatzen zen bitartean, artzapezpikuak eta gotzainak baietz egiten zuten buruarekin, atseginez, eta erregeak bere predikua dotoreki bukatu zuenean, esku beteka jo zituzten txaloak, sutsu, eta gainontzeko portugaldarrek festari lagundu zioten, biak bezain sutsu haiek ere.
‎Afalorduaren zain telebistan zezenak ikusi bitartean, aitonak beti ikusten zituen zezenketak?, amonaren gisatuen lurrin gozoak gosea piztu ohi zion. Zoritxarrez, plazer hark ez zuen urte luzez iraun, emakume potxola amultsu hura gaixotu egin baitzen berak hamar urte baizik ez zituenean. Orain, hogeita hamahiru urte geroago, ozta ozta gogoratzen zuen haren aurpegia.
‎Askatasunaz eta sozialismoaz mintzo ziren, euskaldunen eskubide ezaz, Frantzia eta Espainiaren politika zekenez, ele potoloak ezpain arteketatik errunez. Aines eta Marian pasionatuak ziren, baina asteburuetan etxera behar zuten, hamazazpi urte baizik ez zituztelako.
‎Victorrek hogeita lau urte baizik ez zituen. Guztia zeukan bizitzeko.
2020
‎Europan eta Ipar Amerikan zentral horiek ixten ari dira, baina ez, ordea, Asian. Gainera, kontinente horretako zentralek hamabi urte baizik ez dituzte batez beste, eta, pentsatzekoa denez, urte asko egongo dira oraindik zabalik —40 urte iraun ohi dute batez beste—.
‎Egoera politikoak, nazioartekoak eta estatukoak, horretarako laguntzen zuen: 1980ko urtarrilean, lau urte baizik ez ziren pasatu Francisco Franco ohean hil zenetik eta hamahiru hilabete baizik ez ziren falta Tejerok estatu kolpea eman zezan. Videla, Pinochet, Bordaberry, Trujillo, Somoza, Lucas eta Ríos Montten urteak ziren, Montoneroenak, Tupamaroenak, Askapen Nazionaleko Farabundo Marti Frontearenak, Sandinistenak, Pobreen Gerrillaren Armadarenak, ORPArenak.
‎Baina orduan dena zen posible. Hemen ere posible zen, lau urte baizik ez baitziren pasatu Francisco Franco ohean hil zenetik eta hamabi hilabete baizik ez baitziren falta Tejerok estatu kolpea eman zezan" 3.
‎Babil, mutua izanik, keinu bidez ahalegindu da gertatutakoaren berri aditzera ematen, eta luze gabe jabetu da emakumea, hein batean bederen, mutila adierazten ari zaionaz; jabetu, Tomasak biziki ongi ezagutzen ditu-eta Babilen keinuak eta adierazpideak. Izan ere, bere gain hartua izan du mutila heztearen ardura kukuak makur jotako egun goibel batean hark ama galdu zuenez geroztik, artean hiru urte baizik ez zituela.
‎Gurasoek hirurak hondar  tzara bidali zituzten. Txikienak, neskak, lau urte baizik ez zituen. Bi mutiko hamar eta hamabi urtekoak, moxalen gisa lasterka urean ziplisti zaplastaz sartzeko zihoazen, neska txikia gibelean utzirik.
‎Elaiari esker, jendeak bere burua interesgarri eta adimentsu sentitzen zuen... Eta hamabost urte baizik ez genituen oraino...
2021
‎“Lara, kantabriar koblakaria, zeinari buruz Silio Italiko olerkariak deskribapen ederra egiten baitu bere epopeian, Gerla Punikoari buruzkoa, Barduliako Euskotarren edo Gipuzkoarren tribukoa zen, berdin famatua bere gudularien kementasunarengatik hala nola bere gizon gazteek zeukaten mimikarako, dantzarako, kanturako eta koblak egiteko trebetasunarengatik. Lara, zeinak hogeita hamar urte baizik ez baitzituen, gerlarien lili izendatua zuten eta koblakarien printze. Barduliarrak harro ziren haren edukitzeaz, eta beste tribuek, euskal federakuntzakoak, ezta Zuberotarren salbuespenarekin ere, ez zioten ezin konparatuzko kantari horri lehiakiderik ezagutzen (…) ”.
‎Bada, erregeordeak bazituen bere taldean hainbat gizon leial, zeinek, gerla luzeetan ibiliak izanik, erdietsiak baitzituzten halako ohore eta ospe ona, non haiekin elkartzeko parada zuen oro zorioneko sentitzen baitzen. Eta, bertzeak bertze, bazen bat Amadour izenekoa, zeinak, hemezortzi edo hemeretzi urte baizik ez izanagatik, halako dohainak eta zentzu ona zituen, non milaren artean hautatuko zuketen estatu bat gobernatzeko. Egia da zentzu on horrekin batera bazuela, orobat, halako edertasun handi eta laño bat, ezinezkoa baitzen hari begiratzea atseginik hartu gabe; eta edertasuna fina bazen, ez zen gibelean gelditzen haren mintzoa, ez baitzen erraza asmatzen zer lehenetsi, grazia, edertasuna edo mintzo egoki hura.
‎Zaldun hori, bada, bere kapitainak zion maitasuna zela medio, Arandako kondesa heldu zen lurralde hartan suertatu zen; eta, garai hartan hamabi urte baizik ez zituen haren alaba Florideren dohain edertasunei mira, bere baitan pentsatu zuen sekula ikusia zuen pertsonarik finena zela hura, eta, haren grazia eskuratzerik baldin bazeukan, bertze nehorengandik eskuratzen ahal zituen ondasun eta plazer guziekin baino gogobeteagorik egonen litzatekeela. Eta denbora luzez hari beha egon ondoren, neska maitatzea deliberatu zuen, arrazoiak erakusten zizkion ezintasunak gorabehera, zeren, etxe onekoa izateagatik zein zuen adinagatik, ezin baitzituen hark artean halako hitzak aditu.
‎Ezkondu ondoren, halako atrebentzia eta konfiantza hartu zituen Arandako kondesaren etxean, non nehork ez baitzion mesfidati begiratzen, ez behintzat emazteki bati baino gehiago. Eta hogeita bi urte baizik ez izanagatik, hain zuhurra zen, non Arandako kondesak bere afera guzien berri ematen baitzion, eta semeari eta alabari agintzen zien harekin egoteko eta haren aholkuak sinesteko. Hartarainoko estima bereganaturik, zuhur eta hotz jokatzen zuen, eta maite zuenak berak ere ez zion antzik ematen gizonak berarekiko zuen samurtasunari.
‎Kondena jaso eta gero koronela bilakatu zena indultatua izan zen, beste askok bezala GALi lotutako kasuetan. Beraz, 75 urte preso egoteko ordez, lau urte baizik ez zituen iragan presondegian. Inpunitatea.
2022
‎Alde batetik alderdiburu berri baten hautatzea beraz bainan denbora berean ahal bezen garbi finkatzea alderdiak nolako bidea hartu behar duen, beren artean ez baitira hain ados alabainan. Duela bi aste hemen berean ginion bezala, bi hautagai agertzen dira ausartenak, Eric Ciotti eta Bruno Retailleau bainan Miarritzeko biltzar hortan hirugarren bat anitz mintzatu da, alderdia errotik berritu nahi omen duena, Aurelien Pradie, Lot departamenduko deputatua, oraino arras gaztea holako kargu batentzat, 36 urte baizik ez alabainan. Alderdia ez baldin bada dena berritzen, xahu dela, hori du alde bat errepikatzen.
‎«Guten tag fräulein, Herr, ausweis bitten!!!». Simone Veilek 16 urte baizik ez ditu Gestapok arrastatu duelarik, Jean François adiskidearekin promenatzen ari zela. Makila utzi du erortzerat.
‎Eskutik heltzen segitu zuen ozartasun hark mendeurrenaren eguneko festan. ...tuan, beste inork ikusten ez zituela, isilpeko balakuak egiteko, hurbil zuelarik bizkar gainean esku luze zabal bat pausatzeko, leku berean zeuden guztietan aurrez aurre begiratzeko, urrunetik irribarre isekari egiteko, aldageletako bainugeletaraino herrestan eraman eta elkarri musu ezin suharragoak eta laztan ezin dotoreago maneatuak emateko, halako maneran non kosta egiten baitzen Ivanek hamalau urte baizik ez izatea. Eta Nàdia, bainugelaren atearen kontra hertsaturik, haren garondoari eta haren ileei atxikirik, ezkutatze joko hark hain nabarmenki kitzikaturik, harrapa zezaten beldurrak hain nabarmenki izuturik, Ivanekin musuka aritzeak hain nabarmenki pozturik, bihotzaren taupadak hain gora sentitu zituen, non mihiak, Ivan ari zen bezala, horren barreneraino sarturik, azkenean bihotza ere ukituko ziola uste izan baitzuen.
‎Ezkondu zen; emazte leial eta hotza izan zen. Gaston Angellierrek hogeita bost urte baizik ez zeuzkan ezkondu zirenean; halere, heldutasun goiztiar horren itxura eskaintzen zuen, bizitza sedentarioari, larrua betean irensten zituen jaki bikain eta astunei, ardo gehiegi edateari, eta emozio bizi eta benetakoen erabateko gabeziari zor ziona. Baina seriotasun hura itxura baizik ez zen, jokaera eta ohituretara mugatzen den seriotasuna; barren barrenean, gaztetasun odol lodi eta beroa zeukan irakiten.
2023
‎Elisabethen argazkian jende gehixeago dago. Soineko zuriaren azpian hogei urte baizik ez dituen neska gazteari begira dago Aitziber, pentsaketan. Unibertsitateko ikasketak bukatu gabe zituenean erran zion amatxik" zure adinean haurdun nengoen!".
‎Orreagak eroriko itsusia egin zuen bizikletan, eta Pantxikari egokitu zitzaion zauriak artatzeko ardura. Pena ematen zion gaixo haurrak, lau urte baizik ez zituen eta bizi osorako geldituko zitzaion orbaina sorbaldatik ukondora. Azken bisita hartarako Orreaga ia sendatua zen, baina Pantxikak haren aita berriz ikusi nahi zuen.
‎Hala ere, igandero joaten zen Belvédère jauregira, anaiari, eta bereziki Annabelle koinatari bisita egitera. Camillek hamar urte baizik ez zituen Théodore Annabellerekin ezkondu zenean; eta handik bi urtera ama galdu zuenean, Annabelle babes handia izan zitzaion. Sostengu bakarretarikoa ere bai, hamahiru urtetik aitzina, emazteen eskubideen alde mintzo zenean otorduetan eta otorduetatik kanpo.
‎Batzuk biziki gazteak ziren: 13 edo 14 urte baizik ez zituzten. Gaizki pagatuak ziren edo batere, baina ez ziren etxera itzultzen familiak pobreegi baitziren denen hazteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia