Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 170

2000
‎Hogei urte gehiegi dira, izan ere, semerik ikusi gabe... Eta okerrena izan zen ezen, Pedro Italiarat joan zenetik zazpi urte baizik iragan ez zirenean, bat batean hil zitzaidala senarra, baita handik gutirat Pedroren bertze anaia ere, Timoteo —izan ditzala Jainkoak biak ere zeruan—, eta semeari skribatu niola itzultzeko, zeren egoera hark ez baitzuen jada zentzurik, etxean bakarrik geratu nintzelako eta Pedro zelako, Timoteo hil ondoren, gure etxearen eta gure ondasunen heredero legitimoa. Eta hark ihardetsi zidan:
‎Eta, ez dakit kolpe harengatik ote zen edo Jainkoak sortzez hala egin ninduelako, kontua da ezen memoria ere halakoa dudala, eta mila gertaki oroit dezakedala, baita aspaldi hartan gertatuak ere, xehetasun eta ñabardura osoz. Eta, hala, gezur erraiteko beldurrik gabe erran diezazuket ezen sasoineko hainbat pertsona bezain ongi mintzatzen nintzela ni sei urte baizik ez nituenean; baina berdinzki aitortu beharra dizut ezen, mintzairaz denaz bezainbatean halakoa banintzen ere, ez nintzela hargatik gizon adinetarat heldua, eta bertze edozein ume bezain heldugabe eta umogabe nintzela, hauskorra eta alditsua.
‎Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta handik aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste dut ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure buruari atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen.
‎Izan ere, burumakur nekusan osaba, umiliatua, eta umiliazione hark mintzen eta kezkatzen ninduen, iduritzen zitzaidalako ezen duintasunaren bila joan zena duintasun arrastorik gabe itzuli zela, guztiek gaitzetsia, alferretsia eta beren baitarik egotzia. Eta, halako batean, jaso zuen apur bat burua, eta begiak hertsi zituen, argiaren gehiegiak min eman balio bezala, eta, ezustean, osaba Joanikot hogei urtez zaharturik ikusi nuen, etxetik eraman zutenetik bi urte baizik iragan ez ziren arren, hain baitzegoen hondatua eta itxura galdua.
‎Hura ailegatu aitzin, hiru haurridetan mutiko bakarra, pozik nengoen noski oilategiko oilar. Bortz urte baizik ez bainituen, ez dut gogoan zer kaxkoratu zitzaidan, ama, anaia berria altzoan zuela, etxeko atetik agertzen ikusi nuen egunean. Aita zenari aditua naiz aire gaiztoak jo eta bere hartan fundi zedin desiratu niola arrotzari.
‎Egia zioen. Inoren burutan ez zen sartuko hogeita hiru urte baizik ez zituen kaxetarigai bat gisako saltsa batera igortzea. Logika hori, alabaina, bertze lantoki bati zegokion.
‎Diputazioa (Nafarroako Gobernua gero) arduratu ohi da langileak kontratatu eta prestatzeaz, eta Udalen ekarpena, berriz, lokalak utzi eta haien mantentzeaz arduratzea da. Bestalde, oraindik sendotze bidean dauden zerbitzu zentralen ernamuina, duela hamar bat urte baizik ez zen sortu. Orduz gero, Liburutegi Publikoetan sartzen diren materialen erdia, gutxi gorabehera, era zentralizatuan erosi eta prozesatzen da (Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontuaren bidez).
2001
‎Maos demos te leven, condenadiño! Urteen buruan baizik ez naiz konturatu itxura txarreko hitz horiek ez zeudela batere gaizki josiak (K.M.O.).
‎6 Ez dut urteen buruan baizik jakin Donostiako Institutuan zenbait ikaskide (eta irakasleren bat) euskaldun zirenik. Ezta haiek, noski, ez zekiten ni euskalduna nintzenik (K.M.O.).
‎2. Itxuraz, orain arte ez ei du eduki eraginik asko, baina eragina ez dugu orain sumatuko datozen urteotan baizik. Edozelan ere, euskararen normalkuntza aurrera doa eta zaila izanen da prozesu hori kontrako norabidean jartzea.
2002
‎Euskal literaturaren loraldiak, nik uste, ezin dezake hortan berehalako eraginik izan: eragin hori zenbait urteren buruan baizik ez da nabari izango. Bateratsu, urrutiko helburu bakar bati begira, ari behar genuke guztiok, baina nor geure sailean, gogoko ez dugunean ez baitugu gauza zuzenik egingo.
‎Stockholm (Suedia) hiriak babestu zuen Ingurumenaren Lehen Konferentzia hartatik 20 urte baizik igaro ez diren honetan, egoera ez konpontzeaz gainera, okerrera egin du panoramak.
2003
‎15 urte baizik ez zituen Kubara etortzea erabaki zuenean, 1926 urtean. Uste dut soldadutza Afrikan ez egiteko etorri zela, desertura joateko beldurragatik.
‎Emakume askok, gazteak oraindik, 50 edo 60 urte baizik ez dutelako, iruzurraren biktima sentitzen direla aitortu izan didate, urte askotan sexualitatea ebatsi egin zaiela idorotzean.
‎Baina don Justinianok eta Easako negozio gizonek ez zioten etxegintzari ekin Pello hil zuten urte berean, handik bospasei urtera baizik. Erabaki taktiko bat izan zen, Azpilgo giro goria –herritarren samina eta sumina– hozte aldera.
2004
‎Eta bakarra. Orixeri buruzko lanarekin hasi nintzenean, ez orain, duela hogei urtetik gora baizik, helburu oso zehatza neukan asmotan »berdin berdin zait obsesiboa deitu edo bestela», eta zen Orixeren eta honen sorkuntzaren gainean irakurketa soziologikoa egin ahal izateko tresnak eskaintzea eta, bide batez, orduko literatur kritiko aurrerazale porrokatuek klasizismo, kontserbadurismo eta folklorismoaren zuloan ondo zokoratua zeukaten hura berreskuratu eta zegokion mailan jartzea.... Horretan tematu nintzen, eta horretan segitzen dut.
2005
‎Bo, banuen denbora, hogeita sei urte baizik ez nituen Ahardikeriak atera zelarik, eta ene buruari berrogei urte arteko epea emana nion publikatua izateko. Ez dakit zer gertatuko zitzaidan berrogei urterekin oraindik ez bazidaten deus publikatu.
‎Eta gure politika gizonak ez dira hobeak. Azken hiru urteak baizik ez hartuz, auzitegiek kondenatu dituzte 79 deputatu, senadore, eskualde kontseiluko lehendakari edo deputatu, kontselari nagusi eta auzapez, herriko dirua burrustan sartu dutelakotz beren banko kontuan edo beren alderdikoan! Eta auzitegietan dabiltzan horiek sustengatzen dituzte ainitz eta ainitzek, baizik eta Frantziarentzat baitezpadakoak direla, Juppé rekin ikusi dugun bezala.
‎17 urtetan, oraino ordena bihirik ez zuelarik ukanik. 27 urtetan baizik ez zuen apezpiku ordenatua izateko eskubiderik. Anartean, 10 urtez, apezpikurik gabe egon behar gure Nabarrak:
‎Jacques de Maury, 1675ean izendatu eta sei urteren buruan baizik ez zen agertu. Haren mailako gizona Euskal Herri zoko honetara igorria izatea, ezin onetsia zitzaion!
‎Iker ezkonduko zen menturaz. Hogeita lau urte baizik ez zituen. Arrahaur ederrak eskainiko zizkion segur aski, baina Edmearen xede horiek ezabatzen zituen seme gaizoaren behin behineko egoerak.
2006
‎Nire aitaordea baino aise ere gazteagoa zen, dena den. Ezagutu nuelarik hogeitaka urte baizik ez zituen, eta ez zen oraino ezkondua. Berehala frogatu nuenez, haren eskolek arrunt maila apalean uzten zituzten Etxeberrik astean hirutan Donapaleun ematen zizkigunak.
‎Aitatxik, erran berri dut, zortzi urte baizik ez zituen. Bazuen gerlaren berri.
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...tzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez d... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
‎Bitartean, aitari kaskoa urdintzen joan zitzaion eta betaurrekoak erabiltzen hasi zen, eta beti zen barroteen atzeko itzal gero eta meharragoa, partez mito, partez mamu, alde batetik maitagarria, beste alde batetik ezezaguna. Baina ez dezadan dramatizatu; zortzi urte baizik ez ziren izan.
2007
‎Ander txirrindulari profesionala izan da duela gutxi arte. Ez diogu galdetu profesional izan den garaiaz, aurreko urteez baizik. Lau urte egin zituen amateurretan eta orduan hasi zen dopina liratekeen produktuak hartzen:
‎Hesteen transplantea da praktikatzen den prozesu berriena eta, horregatik, iraupenik luzeenak zazpi urte baizik ez du bete.
‎Batasun, iberiko? horrek, dena dela, Espainiak behin eta berriz atzipetua 60 urtez baizik ez zuen iraun.
2008
‎Horien erantzunaren araberakoa izango da herritar bakoitzaren erantzuna. " Planeta salbatzeko X urte baizik ez dugu" bezalako titularrek ezkutatzen baitute gauza asko egin daitekeela, eta egin dela. Ziurrenik, dio Krimshirek, ez dago atzera bueltarik gabeko puntu bakar bat, puntu asko baino.
‎Aproposa zen hango klima berarentzat, eta, arazo txikiren bat gorabehera, sekula ez bezalako osasuna izan zuen, sekula ez bezala ibiltzen zen uhartean barrena zaldi gainean. Baina, zoritxarrez, 1894an, berrogeita lau urte baizik ez zituela, hil egin zen, ez bizitza guztian zehar halako nekeak eman zizkion tuberkulosiagatik, baizik eta bat batean, apoplexia baten ondorioz. G. K. Chestertonen hitzetan esanda, Samoan bizi izan zen bost urteetan «Tusitala edo Ipuin Kontalari bezala ezagutzen zuen komunitate zuri eta beltz bateko patriarka estimatua... bihurtu zen».
‎Berrogoi ta hamabi urte baizik ez zituen; eta itxurala, zen baino ere gazteago emaiten zuen. Hurbilenetik ikusten zutenek zakiten bakarrik, artaren beharra bazuela; baina berak bere buruaz baino gehiago baitzuen ordean bertzeen osasunaz.
‎Arau nazionalak ordezkatuko ez dituen arren, beste kanal bat izango da, lurralde guztietan berdina, gabeziak betetzen dituzten langileak erakartzeko. Onartzeko baldintzak Txartel urdina ez da bizileku baimen iraunkorra, urtebetetik lau urtera bitartekoa baizik. Eskaerari dagokionez, kontratatu nahi duen enpresariak kudeatu behar du, eta bere probintziako Atzerritarren Bulegoarekin edo Enpresa Handien Unitatearekin harremanetan jarri behar du.
‎Espero nuen zen tokitik ikusten ninduela eta nitaz harro zela. Zinez, bera bezain erregina ona izan nahi nuen, baina ez zen erraza 16 urte baizik ez nituen eta jadanik 30 urteko pertsona batek bezainbat erantzukizun nituen. Nik, ordea, nahiko nukeen nire adineko batek bezala bizi.
2009
‎Hau guztia bularra ematen jarraituz, nahiz biberoia ematen jarraituz, berdin da. Hau guztia dela eta, lanaldi osora itzultzea ez litzateke hilabeteetako kontua izango, haurraren lehenengo urteetakoa baizik, eta aitarekin partekatua.
‎Anaia surfzale amorratua da, eta arrebari oparitu zion surf egiteko taula bat. Eta Belharra deitzen den olatu erraldoi baten berri ematen dio arreba txikiari, sei urte baizik ez dituen arrebari. Eta hor hasten da jolasten gure neska belar artean udan, aitak moztutako belar metara igota, hura zelakoan olatu handia...
‎H AURRA nintzela Aitatxi Migeli aditu nion nola, 1516an, gure errege Henrike II.a Albretekoak erresuma berreskuratzeko egin zuen bigarren saioaren porrotak hainbertzeraino nahigabetu zuen, non, hamahiru urte baizik ez izan arren, sukar txar batek jota egon baitzen, mundu hau uztekotan. Urte pare bat gehiago baizik ez nituen, Parisen zulo berean erori nintzelarik.
‎Biharamunean zen kazetaria ezkontzekoa. Ez zuen hogeita bi urte baizik.
‎Kantu arrakastatsua bilakatua. 9 urte baizik ez zituen, baina jada hasi zen plazetan. –Zein zen kantu hori??
‎Eta ez, hain zuzen ere, garaian garaiko klase gidariek edota Administrazioak laguntza berezirik eskaini diotelako, oso ere berria baita gurean, historia erritmoen ikuspegitik begiratuta, herri administrazioen ardura euskarekiko kontuetan: 25 urte baizik ez.
‎Baina, zintzotasun intelektualari men eginez, beste zerbait erantsi behar zaio" 25 urte baizik ez" horri: aldi horretan berrikuntza prozesuen erritmoa bizkortzeaz gain, berrikuntza bera bilakatu da, honezkero, prozesu gehienen osagai, eta, beharbada, osagai orotan erabakigarriena.
2010
‎Gu intuizioaren semeak gara. Bizi aukera bat da, baina zer pena ehun urte baizik ez garela bizi. Gorputzak mugarik jartzen ez didano nire amets eta anbizioak borobiltzen segi nahi nuke, baina ez dut Akelarre nirekin bukatzerik nahi.
‎hark irakurriak baitzituen Simone Weil-en lan batzuk? 1943an hil zen, birjina gorria?? eta irakurketa haien ondorioz iradoki baitzidan, ez orduantxe, hala ere, handik hiruzpalau urtera baizik, teologia eskolastikoa ez zela XX. mendea esplikatzeko aski eta Elizak berrikuntza bat behar zuela.
‎Pedro Botelho, Antonio Mora, Fausto, Alexander Search, Bernardo Soares, Frederico Reis, Barón de Teive, Vicente Guedes? edo Raphael Baldaya, A. A. Cross, Thomas Crosse, Pantaleao, Chevalier de Pas, sei urte baizik ez zituenean sentitzen zen Chevalier de Pas, denborarekin bildu eta esku artean ditudan datuen arabera?, Charles Robert Anon, Maria Jose, Adolf Moscow, Jean Seul de Méleuret. Ni ez naiz idazlea, baina idazlea banintz, Pessoak bezala idatziko nuke, sinetsia bainago gaur Pessoak bezala bakarrik idatz daitekeela, orain ikuspuntu batean jarrita eta orain beste batean?
‎Bi urte baizik ez ziren Titeko lautadan frantsesek, tiro arineko armekin, tua­regak saldoka suntsitu zituztela. Basamortuaren konkista abiatua zen.
‎Hala ekingo zion idazle gisa lehen saiotxoak egiteari: halaxe, hamabost urte baizik ez zituela, idazten hasi zen. Bere lehenengo artikuluak Jaungoiko Zale aldizkarian argitaratu zituen.
‎Pariak, prostitutak, lapurrak eta neskameak egin zituen protagonista, obrarik obra gizarte ofizialaren ankerkeria eta azpikeria agerian utziz. Jaioberria zela umezurztegi batean utzi zuen amak, eta hamar urte baizik ez zituenean egin zuen lehen lapurreta. Jazoera horrek bere bizitza eta literatura markatu zituen.
‎Alvaro de Campos, Alberto Caeiro eta Ricardo Reis; baina haiekin batera, beste izen asko erabili zituen: Pedro Botelho, Antonio Mora, Fausto, Alexander Search, Bernardo Soares, Frederico Reis, Barón de Teive, Vicente Guedes... edo Raphael Baldaya, A. A. Cross, Thomas Crosse, Pantaleao, Chevalier de Pas —sei urte baizik ez zituenean sentitzen zen Chevalier de Pas, denborarekin bildu eta esku artean ditudan datuen arabera—, Charles Robert Anon, Maria Jose, Adolf Moscow, Jean Seul de Méleuret... Ni ez naiz idazlea, baina idazlea banintz, Pessoak bezala idatziko nuke, sinetsia bainago gaur Pessoak bezala bakarrik idatz daitekeela, orain ikuspuntu batean jarrita eta orain beste batean... aurkakoan, beharbada.
‎Eraman egin zituzten, samaldaka. Hogeina urte baizik ez zuten gehienek eta sorterritik ateratzen ziren lehen aldia zen askorentzat. Batzuk ikuspegi kolonialista frantsesarekin joan ziren, frantsestzat baitzuten euren burua, eta Frantziako zatitzat Aljeria.
‎Espainiako Bigarren Errepublika proklamatu zenean, Ejertzitoa utzi zuen. 40 urte baizik ez zituen. Abokatu lanetan hasi eta politikan sartu zen, Izquierda Republicana alderdiko buru izatera heltzeraino.
‎Bi urte baizik ez ziren Titeko lautadan, tiro arineko armekin, frantsesek tuaregak saldoka suntsitu zituztela. Basamortuaren konkista abiatua zen.
2011
‎Bi kasuetan, bezeroen berankortasun arazoak direla eta, askotan ez da nahikoa azken hiru nominak edo ordainketak aurkeztea, epeak luzatzen baitira. Azken Errenta Aitorpena ere ez da nahikoa, azken urteetakoa baizik. Batzuetan, laneko historiala eta enpresako antzinatasun maila eskatzen dira.
‎Nola ez ote zaizkie haiek lotzen oilo gaixoer barnera direneko! Eta nork erran zenbatak diren halakoak, urtetik urtera baizik garbitzen ohi ez dituzten oilategi batzuetan!
2012
‎Esan daiteke, beraz, urte horietan abiatu zela aro garaikidea; harrezkeroztik ibilbide oparoa eta lasterra ibili bada ere, kontuan hartu behar da 40 urte baizik ez direla igaro, periodo labur askoa beste hizkuntza batzuek ibili duten bidearen ondoan. Emankorra izan da bidaia, haatik, herriak eta erakundeek lan eskerga egin baitute.
‎Medikuntzaz eta gerraz zein zerbitzu sekretuez eta demokraziaz aipatu nire adibideaz gainera, Zizek beste batekin dator sarri, denboran ez hain urrun, orain dela bospasei urte baizik gertatu eta denok ikusi genuena mundu guztietako telebista pantailetan: Afganistango indar talibanek Bamiyango Budaren estatua erraldoi antzinakoak erraustu zituzten, kanoi balez.
‎Damurik, bakeak ez zuen bi urte baizik iraun, bada, Orientetik berriz gerla albisteak! Marti, Maceo anaiak eta Maximo Gomez Kuban zeudela jakitean irla osoan gaindi talde armatuak bildu ziren han hemenka, guardia zibilari eta armadako gotorlekuei eraso egin ondotik, oihanetan lekutzen zirenak.
‎Hala ere, barka ezina zen hoin ahanzkor izaitea! Ez zen bost urte baizik herriz aldatua nintzela eta futxo! Beribil koxkor batzuk bitxiak kausitzen ginituen: Zer markakoa da igel muturra duen beribil apal hori. Ez duzu ikusten D.S. Citroen a dela. Oo, barkatu!
2013
‎Tayyebek imanak berak baino hobeki errezitatzen zuela, alegia, Korana?! Halako moldez, non imanak, egun batean, ikusirik ezen maisua ere adinean aitzina zihoala, Wadi Abyadeko madrasako eskola maisu laguntzaile izendatu baitzuen Tayyeb, artean hogei urte baizik ez zituena, Abdul Alim eta Zahra ezkondu zirèn garaitsuan. Hauek, gero, seme alabak banan banan munduratu?
‎izan ere, zelan egon daiteke loteria tokatu zaion gizon bat hiltzeko gogoz, loteriaren fruituak dastatu eta gozatu barik? Egia da Eduardo VII.ak esandakoa esan eta ez zela handik hiru urtera baizik hil, baina nik, oraindanik abisatzen dizuet, Ingalaterrako erregea bizi izan zèn urte bakoitzeko hamar urte bizitzeko asmoa dudala, ehun urte ere harrapatuko ez ote ditudan, berdin jarraitzeko, geure familiaren alde, eguneroko eta betiko borrokan. Zeledonio sutsu ari zen:
‎–Joanes Mailu,, fedearen eta erresumaren ezpata?. Lau urte baizik ez du halakotzat zintuztela Nafarroa Behereko vendômezaleek.
‎Ondorioz, hirugarren dialektoa nagusitu da eskualde osoan. Txoriok bi urte baizik bizi ez direlarik, belaunaldiz belaunaldigauzatu behar izan dira aldaketa hauek, hogeita hamar urteotan zehar.
‎Baina bereziki beharrezkoa iruditu zaigu gerla denborako jarrera horren hobeki ulertzeko. Gerla lehertu zenean, Estatuaren eta Elizaren bereizte legeak bederatzi urte baizik ez zituen, eta fraideak oraino ere Frantziatik kanporatuak ziren. Euskaldunen kasuan, Hego Euskal Herriko fraidetegietan zeuden.
‎Errepublikarren koloreak defendatu nahi zituen, baina errepublikarrek ez zuten haren hautagaitzaren aldeko hautua egin, beste hautagai bat nahiago izan baitzuten. Martial Henry Berdolyk lau urte baizik ez zituen, aita hauteskundeetara aurkeztu zen urte hartan. Baina haren etorkizuna politikak gidatu zuen.
‎Gauzak ondo egin behar zirela esan genien, bi egunen falta ez zegoela denborarik ezertan hasteko, eta hurrengo urterako utzita urte osoa genuela hitz egin eta dena ondo prestatzeko. Onartu zuten, baina hurrengo urtean ez ziren itzuli, handik bi urtera baizik. Horrela, bilerak egiten hasi ginen:
‎Tayyebek imanak berak baino hobeki errezitatzen zuela, alegia, Korana...! Halako moldez, non imanak, egun batean, ikusirik ezen maisua ere adinean aitzina zihoala, Wadi Abyadeko madrasako eskola maisu laguntzaile izendatu baitzuen Tayyeb, artean hogei urte baizik ez zituena, Abdul Alim eta Zahra ezkondu zirèn garaitsuan. Hauek, gero, seme alabak banan banan munduratu... eta horrela hasi ziren Moshen eta Omar, ume umetarik, etxean ikasten, osaba Tayyeben ardurapean, hamar urterekin madrasarako jauzia egin zuten arte, maisu jakintsuak bertze gai batzuetan ere –aritmetika, geometria, gramatika, etab.– hezi zitzan.
‎izan ere, zelan egon daiteke loteria tokatu zaion gizon bat hiltzeko gogoz, loteriaren fruituak dastatu eta gozatu barik? Egia da Eduardo VII.ak esandakoa esan eta ez zela handik hiru urtera baizik hil, baina nik, oraindanik abisatzen dizuet, Ingalaterrako erregea bizi izan zèn urte bakoitzeko hamar urte bizitzeko asmoa dudala, ehun urte ere harrapatuko ez ote ditudan... berdin jarraitzeko, geure familiaren alde, eguneroko eta betiko borrokan –Zeledonio sutsu ari zen: hain sutsu, non bazkaldarrak kutsatu eta txalo eta oihu zaparrada batek eten baitzuen haren hitzaldia, protagonistak minutu erdira edo berreskuratu zuena, aurrera ekiteko–:
2014
‎Gure asteroko bilera haietako batean, ez Rafaren garai hartan, aurreko urtean baizik, Julio Medemen azken filma ikusi genuen, Room in Rome. Zerbait eskandaluzkoa espero genuelako edo, ez zitzaigun hartarainokoa iruditu, zinearen osteko zerbezarekin komentatu genuenez.
‎Nola bakarrik ibiltzen nintzen maiz kara hango karriken artean, Cuzcora egin nuen bidaiaren artekek hainbertze oroitzapen ekarri zizkidaten gogora, nire bizitza lanbrotuan zehar zinez edo ustez gertatuak, eta horiek guziak mantso mantso paper mutur batean paratzen hasi nintzen?.Esan zuenez, liburuan badira datu autobiografikoak, baina ez da autobiografia bat, inondik ere; liburuan egiazko historioak narratu ditut, fikzionatuz, historioak ia ia istorio bihurturik, baina ez da nobela bat; liburuan hausnarketak egiten ditut, han hemenka, baina ez da saiakera liburua; bidaiak ageri dira, baina ez da bidaia liburua ere. Puzzle bat da liburua.Gazte atera nintzen etxetik gaineratu zuen hamar urte baizik ez nituen, eta kolkoan sartu nituen, isil isilik, garai hartako historiak. Denboraren indarrak ekarri dituen bertze batzuekin nahasi zaizkit azkenean.
‎Bertsolaria kanpokoa da egiazki, ardura zaharrago bolantak baino, bost urte baizik ez badira ere eta normalean gaiarekin topo egiten du plazan ikusleek bezala. Naturaltasunez lotura egiten du behatzaileekin, situazio honek ditu jendeak erakartzen, identifikarazten, ea zer erranen duen jenatzen gaituen gai bati buruz, bihar edo etzi gai berak gure bidea iraganen dueneko, eskaintzen digu erakaspen.
‎Jaun medikuak ikusirik, erretoreari dei egin diote, oliodura sainduak eman diezazkion haurrari. Hamar urte baizik ez ditu. Aitarenetasemearenka eta enejesuska eta gurutze santuaren zeinuaren egiten hasi dira hiru emazteak, behin, bitan, hirutan.
‎" Uste dut Manuel Aznar duela izena. 22 urte baizik ez ditu, eta Euzkadi kazetarentzat ari da kronika batzuen idazten eta potreten egiten". Kazetariez ez da sobera fio Domingo.
‎Baionan gelditzeko, Jean des Montiers du Fraisse apezpikuak hiru agerraldi baizik ez zituen hemen egin 15 urtez. Jacques de Maury, izendatu eta sei urteren buruan baizik ez zen etorri. Diosesa ttipixkoa zitzaion haren neurriko gizon handiarentzat.
‎Jean des Montiers du Fraisse, hiru aldiz baizik ez zelarik agertu Baionan 15 urtez! Jacques du Maury izendatu eta sei urteren buruan baizik ez zelarik etorri... paga kendua izan ondoan! Gure Etxauz handia ez zen oraino apeztua Henri IV erregeak apezpiku izendatu zuelarik.
‎Horra mende erdi batez egin duten bidea, nondik norat joan diren, beren, apez baten lehen bisitatik eta nik utzi nituenerat, 54 urte baizik ez zelarik iragan. Ez dute" bikain" neurtuak izatea merezi, bainan ikusten duzuen bezala, guk ere ez.
‎Denak harritu dituen berria da hau, sortzez Lokoteiko Rene Cornu zendu dela 64 urte baizik ez zituelarik. Nahiz eta Baionan bizi ezkonduz geroz, Aiherrako elizan egin dira hunen ehorzketak, sorlekuko eta ezkondu zen elizan.
‎Urtebetetze huntan gogoan ditugu, eta nola ez," Herria" laguntzen duten guziak bai eta sortu zen pundutik laguntzaile izan diren guziak. Gogoan bixtan da Jean Hiriart Urruty apeza, bi urte baizik etzena egon zuzendari, gero Afrikarat joan baitzen, bainan idazlan balios asko eta asko igorri duena
‎autobidea zabaltzearekin, geriza batzu ezarriak izanen direla aise arrabots gutiago hedatzeko gisan eta tokia ez dela denetarik urrun, bizitegi frango ba hurbilean eta etxegune berri handi bat sortzekoa handik ez urrun... Ikastola ez ados, delako gerizak ez direla den hoberenetik zonbait urteren buruan baizik ezarriko eta gisa guziz lekua berenaz ez dela batere egokia. Dena den, ikastolaren aldeko manifestaldi bat izanen da azaroaren 8 an, larunbatarekin.
2015
‎Antonio Gaitán zen; Teresak biziki goraipatzen du gizon hau; egia esan, gure Santarekin aurkitu zenez gero, liluraturik geratu zen, eta Teresa izan zuen maistra bizitza espiritualean (Gutunak). Oraindik 7 urte baizik ez zituela alaba bat hartu zion Albako Karmelen: Mariana Jesusena izena hartuko zuen gero moja egin zenean.
‎Espainar Komisioak 1941eko Itunari atxiki zion, zeinaren bidez, nafartar kondizio zibila zeukaten pertsona fisikoek baino ez baitzezaketen paga, denbora jakin batez Herrian bizi baldin baziren, betiere. Diputazioak nahi zituen kondizio zibil horretan sartu —sortzez edo filiazioz nafartarrak zirenez gain— hamar urtez bertan bizi zirenak, edo bi urtez baizik ez, baldin eta filiazioaren eskuratzeko borondatea agertuz gero. Beste gai eztabaidatua izan zen enpresen trafikoaren gaineko zerga orokorra, 1964ko Erreforman txertatua zena.
‎Migel Jabierrek bere jaidura artistikoa eman zuen alderdi jeltzalearen zerbitzura: 16 urte baizik ez zituela, marrazki zenbait hasi zen argitaratzen Amayur aldizkarian, Gaur izengoitiz. Jose Agerre Santestebanek — Gurbindok— zuzentzen zuen kazeta hura, 1931ko maiatzean agertu, eta ondoko urtean 3300 aleraino iritsi zen.
‎Hiru urte hauetan xixelkari ofiziokoek egiten zituzten obrak eta 5 kilometroko xendra hortan, han hemenka, berduratzen beren ekintzak, udako denboraldiarentzat. Berrikitan izan duten azken biltzar nagusian, Marmau elkarteko kideek erabaki zuten xendra hori bi urtetarik baizik ez idekitzea, ainitz lan eta hanbait gosta baita horrelako antolaketa bat, bainan aurten ere ideki dute, aldi huntan Hazparneko herri elkargoko ikastetxetan diren haurrek egin obra batzurekin osatu dute xendra hori. Estreina egunean haur horietarik baziren eta hauk berak mintzatu dira egin dituzten eskulturez.
‎Badute espantu izendatze hori hola eginik! Emazte gaztea dela, 37 urte baizik ez, kargu handienetako gai dena, aita marokoarra, luzaz Bordelen egona haatik, eta ama bretoina. Izendatu orduko, ateraldi bat egin du askok bitxia kausitu dutena:
‎Giroa gero eta makurrago zen haatik Europan, Franco nagusitua Espainian, Hitler dena larderia bestalde, gerla hurbiltzen ari, Eresoinkak ezin zuen aitzina segitu, keinka batean Hego Ameriketarat joaiteko xedetan egonik, batzu harat abiatuak ere egun hobe batzuen menturan. Eresoinkak etzuen beraz bi urte baizik iraun bainan egin zuen lana etzen segur debaldetan izan. Haren eragina zabala izan zen.
‎Dolu Apirilaren 25ean ehortzia izan da Jean Paul Torio, marexal izana, zendu dena 72 urte baizik ez zituelarik oraino. Familiaz eta adixkidez inguraturik segitua
‎Nik orain, Herria astekariaren Administrazio Kontseiluaren izenean, beste norbaitez bi hitz erran nahi dauzkizuet. Herria astekariak hamar urte baizik ez zituen egun batez errezebitu zuelarik artikuluño bat pilotaz mintzo zena eta Arraya izenpetua. Lafitte buruzagiak behin ikusia zuen haren egilea, Hazpandar mutiko gazteño bat, Zelai auzoaldean bizi zena.
‎Lekuka badute halako beldur bat, kalte frango ez ote dutenetz eginen... Holako marea azkarrak ez omen dira hemezortzi urtetarik baizik gertatzen eta aldi guziz beldur bera pizten dute nahitez. Egia erran, aitzinetik ez ditake aise erran makurrik izanen den ala ez.
‎" Kantaria baino gehiago da J.M. Bedaxagar" dauku erran Angel Valdes Elkarreko produkzio arduradunak," iparrorratza ongi markatua duen itsasontzi baten gisa mantxomantxo doa aitzina, bidea galdu gabe, belaunaldi berrieri kantuaren transmizioa bere misterio guziekin segurtatuz". 40 urte badu publikoaren aitzinean kantuz hasi zela Urdinarbetarra, Donostian, Anoetako belodromoan, hunkituki kondatu daukun bezala, 23 urte baizik etzituela. Segi beza oraindik luzaz!
‎1868an, poliziako komisaldegi bat ere izan zen Herriko Etxean. Hunek zenbeit urte baizik ez zuen iraun.
‎Lehenak, denak harritu gaitu: Annie Iribarne andereak, sortzez Iribarren, 51 urte baizik ez zituen. Bat batean bururatu du mundu honetako itzulia, familiakoak, auzoak eta adixkideak denak harriturik utziz.
2016
‎Ez zen katoliko bakarra horretan. 1965eko azaroaren 9an New Yorken, Nazio Batuen egoitzaren atarian, 22 urte baizik ez zeuzkan Roger Allen LaPorte lurrean eseri zen budisten eran, gorputza igurtzi gasolinaz eta bere burua sutu zuen. Gaztea biharamunean hilko zen, galdu gabe konorterik; zergatik egin zuen galdetutakoan erantzun zuen:
‎Aita amen, aitatxi amatxien, izeba osaben, haurrideen eta herritarren bitartez egin nituen zure lehen ezagutzak. Beharrik, duela hirurogei bat urte, bospasei urtetan baizik ez zela eskolara abiatzen, frantsesezko eskola bakarrera, zoritxarrez guretzat.
‎Oso haurra nintzen, sei urte baizik ez nituen eta, 36ko gerra hasi zenean. Baina txikitako zenbait gertaera grabatuta bezala geratzen dira haurraren buru bihotzetan.
‎Iduri eta berehala gerlarako prest ginela! Hemezortzi urte baizik ez eta. Bainan halere gure amentsak!
‎Hori da Ameztoiaz gelditzen zaidan lehen oroitzapena eta bakarra, lau urtez baizik ez bainintzen bertan bizi izan. Alta, ezin sendatuzko zauri bat badut nire baitan sortetxeari buruz.
‎Kezkaturik, herritarrek zuten xendra sahetsean aurkitu, hila, menturaz bihotzekoak jota. 33 urte baizik ez zituen. Horiek hola, egia erran, harri biribilari so ginaudelarik, ez zaikun hainbat gertakariak pizten bainan zizelkatua zen hitz batek," dagonila" hitzak, lehen aldikoz ginuela hitz hori irakurtzen.
‎Israeldar instituzio unibertsitario bati lotuak izanik, gure harreman sarea bortxaz israeldarra zen, horrek zailtzen zuela lurralde okupatutako biztanleak kurutzatzea. Bigarren urtearen buruan baizik ez dut senditu muga hori egiazki gainditu dutala, ustegabeko topaketa batzuri esker. Baditut orain adiskideak bi alderdietan, jakinez haatik behar dutala hori guzia kontu handiz kudeatu, batzu ta bertzen sentsibilitateari kasu eginez.
‎Xavier Ospital herritarraren heriotzea, 56 urtetan 56 urte baizik ez zituen Xavier Ospital Aitaren Nahiako semeak. Bazuen urte andana bat osagarri eneguak zituela, eta arrazoin horren gatik, Pariseko denboraldia bururaturik berriz herrira itzulia zela.
‎Geroztik kostaldean lan egiten zuen eta han bizi zen, kamiunetako mekanikalari aditua zelarik. Osagarri eneguak izanki eta, 61 urte baizik ez zituenean zendu da. Honen ehorzketak Aiherrako elizan iragan dira joan den asteartean.
‎26 urte baizik ez ditu, baina deia musikari handia da Thomas Ospital herritarra. Herriz herri, erresumaz erresuma, kontinentez kontinente kontzertuen emaiten ibiltzen hasiz geroz, lehen aldia zuen Aiherrako elizan gelditzen zela, musikarekin lotura eta maitasun azkarra sortu zaion tokian berean.
‎seme baten heriotzea, oraino 60 urte baizik ez zituelarik. Hau dugu Larzabale Bastidarteko seme zen Dominique Lopepe, bere emaztea ere Izurako izanki.
‎Joan den astean, Etxemamoko Marie France Pantigny zendu zen, 69 urte baizik ez zituelarik. Bazuen zonbait urte eritasunarekin borrokan ari zela, ospitaletara joan jinak eginez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
urte 116 (0,76)
urtez 9 (0,06)
urtera 8 (0,05)
urteren buruan 8 (0,05)
urtean 5 (0,03)
urteak 3 (0,02)
urteetan 3 (0,02)
urtetan 3 (0,02)
urtetarik 3 (0,02)
urteetakoa 2 (0,01)
Urtea 1 (0,01)
Urteen buruan 1 (0,01)
urtearen buruan 1 (0,01)
urtearena 1 (0,01)
urteen buruan 1 (0,01)
urteez 1 (0,01)
urteotan 1 (0,01)
urtera bitartekoa 1 (0,01)
urterekin 1 (0,01)
urtetik gora 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia