Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2015
‎Erruki zaitez beren buruen errukirik ez dutenez; beren zoritxarrak Zugana etorri nahi ez izateko egoeran jarri dituenez gero, zatoz Zu beraiengana, ene Jainko. Nik neuk eskatzen dizut beraien izenean, eta badakit, konturatzen badira eta beren onera etortzen badira, eta Zutaz gozatzen hasten badira, piztuko direla hil hauek.
‎Deabruak ama priorearekin ere ezar lezake tentaldi hau, eta arriskutsuagoa izango litzateke. Zuhurtasun handia behar da honetan; izan ere, Erregelaren eta Konstituzioaren aurka doazen gauzak balira, ez litzateke beti alde onera bota behar, berari ohartarazi baizik, eta zentzatuko ez balitz, prelatuari. Hau da karitatea.
‎Baina hori hitz egiten ari garen gauza pozoitsu hauek eragin dute: norbaiti sugegorri batek hoska egiten dionean guztia pozoitzen eta handitzen denez, halaxe da hemen ere; ez dugu geure burua zaintzen; argi dago onera etortzeko sendaketa ugari behar direla; eta nahikoa mesede egiten digu Jainkoak, hartatik hiltzen ez bagara. Egia da, arimak neke handiak igarotzen dituela hemen; batez ere deabruak sumatzen badu bere izaeran eta ohituretan aukera onak dituela oso aurrera joateko, infernu oso bilduko du berriro ere kanpora irtenarazteko.
‎Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da. Nolabait Jainkoa iraindua dela eta mundu honetan ez dela maitatua eta arima asko galtzen direla bai heretikoenak eta bai mairuenak ikusteak ematen dion nahigabetik dator beharbada; hala ere, gehien mintzen dutenak kristauenak dira; izan ere, Jainkoaren errukia handia dela, eta gaizki bizi arren, bide onera etorri eta salba daitezkeela ikusten badu ere, beldur da asko kondenatuko ez ote diren.
‎Uste dut ahalmen handia duela Jainkoaren aurrean Domingo santuaren fraide batek, oso jakintsua denak, berak iratzarri bainau amets honetatik; berak egin zuen, ustez esan dudanez, hamabost egunikbehin Jauna har nezala; etagaitzak jarraitu arren, ez zen hainbestekoa! Neure onera etortzen hasi nintzen, Jauna iraintzeari uzten ez banion ere; baina bidea galdu ez nuenez gero, pixkanaka bazen ere, eroriz eta jaikiz, bertatik nindoan; eta ibiltzeari eta aurrera egiteari utzi gabe dabilena, berandu bada ere, iritsi egiten da. Bidea galtzea otoitza alde batera uztea baizik ez dela iruditzenzait.
‎Predikariak ere beren sermoiak inori minik ez emateko eran egokituz joaten dira. Asmo ona izango dute eta egintza ere ona; baina horrela gutxi dira bide onera bihurtzen direnak! Baina zergatik ez dira asko sermoiengatik ageriko bekatuak alde batera uzten ez dituztenak?
‎Eta ni orduan moja izatearen guztiz kontra nengoenez gero, atsegin hartzen nuen hain moja onak ikustean, izan ere oso ziren onak etxe hartakoak, onestasun, erlijio eta moduzkotasun handikoak. Hala ere, deabruak ez zion uzten ni tentatzeari, eta kanpoan bilatzeari ni nola artegatuko mezuen bidez. Horretarako aukerarik ez zen eta, laster amaitu zen, eta nire arima lehen adineko bide onera berriro ohitzen hasi zen eta lagunarte onean ezartzen duenari Jainkoak egiten dion mesede handia ikusi nuen. Jauna handik eta hemendik begira eta begira ari zela iruditu zitzaidan, nondik itzularaz nintzakeen beragana.
‎Haiek ate hotsak entzunik, ohean baitzeuden, izuturik jaiki ziren. Eginahalak egin behar izan genituen onera etor zitezen, baina meza emango zen ordua zen eta, haserre bazeuden ere, ez ziguten kalterik egin; eta zer zen konturatu zirenean, baretu egin zituen Jaunak.
‎Esan egin dut, fundazio honetan ari ginela burutu zuelako gure Jaunak hain gauza garrantzitsua, bere Ama aintzatsuaren ohore eta aintzarako, beraren Ordenakoa baita, gure Andre eta Zaindaria denez gero; eta niri bizitza honetan izan dezakedan pozik handienetakoa eman zidan; izan ere, 25 urte baino gehiagoan jasan izan nituen neke, jazarpen eta nahigabeak kontatzeak luze joko luke eta gure Jaunak uler ditzake soilik. Eta amaitu dela ikustea!, zer sufritu den dakienak izan ezik, beste inork ezin uler dezake niri bihotzean piztu zen poza eta mundu guztiak gure Jauna gorets dezan eta geure errege on Felipe santuari eskain diezaiogun nuen desira, haren bitartez ekarri baitzuen Jainkoak hain amaiera onera . Izan ere, deabruak hain amarrutsu jardunik, guztia hondamenera zihoan, harengatik izan ez balitz.
‎4 Eboliko printzesa moja sartzea negargarria izan da; aingeru hori sartzea, berriz, oso onuragarria izan daiteke beste arima batzuentzat, eta zenbat eta hots handiagoa egin, onuragarriagoa; nik ez dut aurkitzen ezer txarrik. Gerta daitekeen txar guztia hortik irtetea litzateke; eta horretan, diodanez, egin ditzake Jaunak beste on batzuk, eta beharbada, bitarteko hori izan ez balitz kondenatuko zen arimaren bat bide onera ekarri. Handiak dira Jainkoaren erabakiak, eta hain benetan maite dugunok, goi mailako jende hori dagoen arriskuan egonda, ez dugu laguntza hori zertan ukaturik, ezta ezin egonezko lanen batean sartu gabe geratzerik ere, hain on handiaren truke.
‎2 Berori ez bedi harritu hainbeste enbarazurekin bildutasun handirik ez izateaz, ezinezkoa baita; horiek amaitzean, bere gobernu onera itzultzen bada, horrekin kontentatuko naiz. Jainkoak nahi beza gauzak oso ongi joatea, eta berori ez bedi kezkatu pixka bat gehiago edo gutxiagogatik; izan ere, geratzen zaiona asko izan arren, laster amaitzen da guztia.
‎Jainkoak barka biezaio beti eragotzi duenari, berorren aitatasunarekin ni ongi konponduko bainintzen, honetan gutxi sinetsi baitit ere. Jaunak guztia ekarriko du bide onera ; baina sentitzen dut diodana eta berorren aitatasunak sufritu duena; izan ere, lehenengo gutunean idatzi zidana kolpe latza da, bi jaso baitut berori nuntzioarekin izan ondoren.
‎7 Goraintzi asko ama priore ordeari eta ahizpei eta pozten naiz dagoeneko ongi daudelako, eta kontura daitezela ez direla izan beraiek gaizkien atera direnak, hemen gertatu direnak eta zein gaixotasun luzeak izan diren ikusirik. Oraindik ez naiz ni neure onera etorri guztiz.
‎3 Pena handia eman dit etxe hura zein hondaturik den ikusteak eta zail izango da bere onera itzultzea, moja oso onak egon arren; eta laguntza gisa, aita frai Anjel probintzialari eskatzen diote, osasunez eskas dabiltzan batzuek, izan dezatela zerbait beren geletan jateko; eta esaten dioten eran esanik, ez nintzateke batere harrituko emango balie. Begira frai Anjeli nork eskatuko zion halakorik!
‎[2]. Neure onera etorriz noa, ditudan etengabeko gaixotasun eta ardurekin ez baitzait falta zertan sufriturik. Eska biezaio Jainkoari nire alde, eta idatz biezat zer egin behar dudan bidali zizkidan paper hauekin, ez baitute batere balio kobratzeko.
‎Oso arima ona du. Bere onera etorriz doa, oso ahul baitzetorren. Jainkoaren probidentzia izan da ni hemen gertatzea; beraz, pozez zoratzen dago horregatik.
‎Gazte izateak eta eskarmenturik ezak kalte handia eragiten du. Oi, ene ama, munduak hain malezia handia izanik, ezer ere ez da alde onera hartzen! Orain izan dugun esperientzia honekin, kontuz ez bagabiltza, dena joango da gero eta okerrago.
‎Irteera bat etorri zait burura, baina gizonarentzat ez dela ona ohartzen naiz. Eta berorrek Gonzalo jaun horrekin harremanik balu, hari buruan sartzea izango litzateke; izan ere, hark hortik kanpo badu itzal ona eta ikuste du bere kausarako neska horrek dakarkion kaltea; joan dadila hortik urtebeterako edo urte erdirako, emaztea bere zentzu onera etorri arte. Eta bien bitartean, beharbada, gure Jaunak emango lioke, senarra itzul dadinean, bera han egon ez dadin.
‎oheratua egonik lurringai batzuk txerri buztan, martorri eta arrautza oskolekin eta olio eta erromero eta izpiliku pixka batekin. Nik diotsot, onera etortzen nintzela. Hau berorrentzat bakarrik izan bedi; baina ez litzaidake gaizki irudituko noizbait probatuko balu.
‎10 Gure aita probintzialagandik ditudan agirien indarrez, ahal ditudan pena eta zentsura guztiak ezartzen ditut, handik inori hitz egin ez dakion, hango jaunari, Leonor andreari eta noizbait Elbira andreari, Francés jaunaren emazteari, izan ezik. Izan bitez gutxi, izan ere, haren jantzia orain ezkonberriarena bezalakoa baizik ezin da izan, Leonor andreari onera eragingo diona, orain arte bezala.
‎30 Begiratu koruan esaten dena, kantatua nahiz errezatua, eta jakin geldiuneak egiten diren ala ez, eta kantua gure profesioaren arabera ahots apalez izan bedi, onera eragitekoa; izan ere, ahots zoliz kantatzeak bi akats ditu: bata, gaizki ematen duela, puntu erakoa ez delako; bestea, modu onaren eta gure bizitzako espirituaren kontra doala.
‎17 Ahizpek eman biezaiote kontu hilean behin prioreari, otoitzean nola doazen eta nola daramatzan Gure Jaunak: Haren Maiestateak egingo baitio argi, ongi ez badoaz, bide onera ekar ditzan; eta hau egitea apaltasun eta hildura bidea da eta onura handia dakarrena.
‎2 Adimen argidun bat, gauza onera zaletzen hasten bada, hari atxikitzen zaio kementsu, ziurrena hura dela ohartzen delako; eta espirituarentzat onura handirik ez dakarrenean ere, aholku onerako eta beste gauza askotarako onura dakar, inor nekarazi gabe. Adimen argirik ez badu, ez dakit nik zer onura ekar diezaiokeen komunitateari, eta kalte handia egin diezaioke.
‎Beraz, itsasoz doaz; eta horregatik, hain poliki joatea ez zaigu komeni eta, azal dezagun pixka bat nola ohituko garen hain jokaera onera . Arrisku askotatik babestuago daude; jainkozko maitasunaren sua lehenago itsasten da, adimenak pixka bat putz eginda ere, sutatik bertatik hurbil daudenez gero, txingartxo batek ukitu orduko dena kiskaliko da.
‎–Behintzat haiei gutxi axola zaie maite dituzten ala ez. Lehenengoetan, batzuetan, berezko joerak maitatuak izateaz poztera eramaten du, baina beren onera itzultzean zentzugabekeria dela ohartzen dira, bere arimari doktrinaz nahiz otoitzez on egingo dioten pertsonak ez badira. Gainerako maite erakutsiek gogait eragiten diete, inolako onik ez dietela egiten eta kalte egin diezaiekeela ohartzen baitira; ez dituzte, horratik, eskertu gabe eta Jainkoari gomendatuz ordaindu gabe uzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia