Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2003
‎Soineko arin bat zeraman eta ezer erakutsi gabe ere edertasuna agerian uzten duten emakume horietako bat zela deliberatu nuen. Nik zer pentsatu behar nuen orduan bere poltsa zimurrean pistola bat zeramanik eta are gutxiago minutu batzuk geroago idazlearen kontra tiro egingo zuenik?
2005
‎Ez zen egia, noski. Lauretan ailegatu nintzen herrira, aseguru etxea ordu horretan irekitzen zuelakoan, baina ez zen horrela izan eta autoan itxaron behar izan nuen ordu erdiz, nire arrebak kalea gurutzatu eta bulegoa ireki arte.
2006
‎Ahaleginduko nintzela agindu nizun, zure sukar hura baretzeko, eta laguntzeko gertu agertu zinen beste behin, eskola orduetatik kanpo, neuri ondo zetorkidanean. Han edo hemen bilduko ginela nahi banuen, nik nahi nuen tokian, nik nahi nuen orduan. Baietz esan nizun, atea zabalik utzita baina konpromiso zehatzik gabe.
‎Harri kozkor bat botatzea otu zitzaidan eta bota banuen bota nuen: zaratak asaldatuta edo, soldadu bat ikusi nuen ordura arte ikusi gabeko leihoxkatik irteten. Beldurtu eta atzera egin nuen.
2009
‎Ama sukaldetik deika ari zitzaidan. Mobilean begiratu nuen ordua: 8ak 10 gutxi.
‎Izugarrizko tristura ematen zuen: nik ez nuen ordura arte gizonezko bat sekula gisa hartan negarrez ikusi. Emakumeek bezala egiten zuen, berdin berdin.
‎Inongo erregek ez zuen ezkutari bat bakarra. Nafarroakoak nirekin aski zuela uste nuen ordu arte.
2010
‎Gurasoek eta Heinrichek isilik entzuten zidaten?. Isilik badaude, nire hitzaren mende dauden seinale?, gogoratu zitzaidan, birikak puzten nabaritzen nituen bitartean?, eta lauzpabost segundoko eten hura egin nuenean ere isilik geratu ziren, nire birikak gero eta puztuagoak? Gero, amaren ikuspuntua neure egiten nuela, ateo ateotzat nuen ordurako neure burua, baina ez nuen ama mindu nahi?, aurrera jarraitu nuen: –Nola uste duzue, bada, egon nintzela, neure gizontasuna galdu ondoko lehenengo hilabeteetan?
‎Jendetzaren zarata eten zenean, nire burua ere halaxe eten zen. Bat batean ulertu nuen ordura arte sumatu besterik egin ez nuena, hots, une erabakigarria heldua zela eta sententzia entzuteko nengoela han.
‎Gurasoek eta Heinrichek isilik entzuten zidaten —‘Isilik badaude, nire hitzaren mende dauden seinale’, gogoratu zitzaidan, birikak puzten nabaritzen nituen bitartean—, eta lauzpabost segundoko eten hura egin nuenean ere isilik geratu ziren, nire birikak gero eta puztuagoak... Gero, amaren ikuspuntua neure egiten nuela —ateo ateotzat nuen ordurako neure burua, baina ez nuen ama mindu nahi—, aurrera jarraitu nuen: ‘Nola uste duzue, bada, egon nintzela, neure gizontasuna galdu ondoko lehenengo hilabeteetan?
2012
‎Azkenean argitu zitzaidan egia. Esplorazioko lehen ahaleginetan, berrogeita hamabi urrats kontatu nituen erori nintzen unea arte; oihal pusketatik urrats batera edo bira egon behar nuen orduan; hortaz, ia osorik egina nuen presondegiaren itzulia. Gero lo geratu nintzen, eta esnatzean, lehen egindako bide beretik joan nintzen ostera ere; horregatik uste izan nuen itzulia benetan zena baino bi bider handiagoa zela.
‎Lanerako geratzen zitzaidan denbora labur horri erantsi nioke lanean egin behar nuen neurriz kanpoko ahalegina, tresnarik eta laguntzarik ez nuelako eta ezta trebetasunik ere, eta edozer gauza egiteko behar nuen ordu pila. Adibidez, berrogeita bi egun eman nituen ohol bat prestatzen leize zuloan jarri nahi nuen apal luze bat egiteko; aldiz, bi zerralarik beren erreminta eta zerrarekin, horrelako sei moztuko lituzkete zuhaitz beretik egun erdian.
‎Baina ez nengoen oso lasai horren agerian egonda, izan ere, itxitura bikain baten barruan nengoen, eta era horretan, berriz, arriskuan eta babesik gabe niri eraso egitera sar zitekeen edozein gauzaren aurrean. Hala ere, ez nuen ordu arte beldur izateko izakirik ikusi, uhartean ikusitako animaliarik handiena ahuntz bat izan baitzen.
2013
‎Ongi zedarrituak nituen asmoak: Ingalaterran egon nahi nuen orduan.
2014
‎Erresidentzia hiritik kilometro gutxira dago, txaletez eta atxikitakoz betetzen ari den nekazari herrixka batean; hirian zirkulazio gutxi egonez gero, aitaren batean iristeko moduko lekua da. Egun hartan ez nuen ordu laurdena ere eman. Hirikoa bezala, eraikinaren inguruko airea polenez mukuru zegoen.
2015
‎Ez dut esango ni neu ere mezu haiekin maitemindu egin nintzenik, baina nolabaiteko lilura piztu zidatela bai. Ez nuen ordura arte horrelako gizonik ezagutzeko suerterik izan. Uste gabeko erregalo bat izan zen, bai, nire bizitzari ate eta leiho guztiak zabaldu zizkiona.
‎Gogoan dut behin, Juan Mariren bidaia luze bat aprobetxatuz, Markelekin Egon Schieleren erakusketa baten aitzakian Bartzelonara egin nuen bidaian, nola ibili nintzen kezkatuta. Ez nuen ordura arte hainbeste egun pasa kanpoan Markelekin, eta askotan pentsatzen nuen, eta orain edozein arrazoirengatik bidaia erdian suspenditu eta abisurik gabe etxean presentatzen baldin bada??. Kezka hori ibili nuen buruan jira eta buelta Bartzelonako egun haietan, eta Markeli kontatzen nionean barre egiten zidan.
‎Ez dakit zenbat denbora egin genuen elkarri begira, ezta bitarte horretan pagadira igotako lagunek zer egin zuten ere, errotatik zuzenean etxera itzuli bainintzen eta neure gelan ohe gainean etzanda egon bainintzen amak afaltzera deitu zidan arte. Ez nuen ordura arte tximino bat gertutik ikusteko aukerarik izan, eta haren begiradaren atzean ezkutatzen zenak areagotu egiten zuen errotako gizonaren misterioa.
‎Irudipena nuen orduak generamatzala Dorre Berdean barrena ibiltzen. Azkenean, Maisua ate txiki baten aurrean gelditu zen.
‎Arnasa trago bakarrez irentsi eta, gau hartan beste be hin, madarikatu egin nuen ahoa ireki nuen ordua. Mingainez eta hortzez betetako nire aho handi alua ireki eta Silvy barnetegiko ganbaran salbatzea merezi zuen zerbait bazela esatea otu zitzaidan unea.
‎Kaskagorri kabroi hura ez zen ale garbia, hasieratik jakin nuen hori. Inor baino iraultzaileago eta komunistago azaldu behar horrek burges konplexuren bat ezkutatzen zuela pentsatu izan nuen ordura arte, baina bestelako zerbait bazen. Azken batean, Arozenak hasiera hasieratik zuen guztiaren berri:
‎Elkartea ezagutu zuenean begiak ireki zitzaizkion. . Ez gizartean eta gutxiago gure inguruan, patriarkatua zenik ere ukatu egiten nuen ordura arte; ezkerreko mugimenduen barruan halakorik existitzen zela esatea gezurra zela pentsatzeko kopeta neukan?. Armak bai, armak hartu zitzaketen emakumeek El Salvadorren?, frontean bi esku oso lagungarri dira, eta hor ahaztu egiten zitzaizkien desberdintasunak??, emakumezko komandanteak ere baziren gerrilletan, baina erabakiak ez, horiek gizonen esku zeuden.
2016
‎Jatorduetan eta bazkalaurretik patioan ematen genuen ordu erdian bakarrik kointziditzen nuen espetxeko beste kideekin. Nik alderik alde joan etorriak eginez igarotzen nuen ordu erdi hori, eta badakit presoetako bat, jendearen imitazioak egiteko dohain izugarriak izaki, nire ibilerak baldar samarrak eta imintzioak imitatuz ibiltzen nuela atzetik, baina kideen barreengatik dakit hori, burua itzultzen nuen bakoitzeko bere betiko itxurarekin ikusten bainuen. Beren artera extralurtar bat etorri balitzaie bezala begiratzen didate batzuek, eta alabaren mutilaren aitaginarreba izateak asko laguntzen didala uste dut.
‎Bere irribarre gaiztoan zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta gogo gehiago sentitzen nuen tipoari zerbait egiteko. Atzetik jarraitu eta ustekabean egurra emateko nituen aukerak aztertzen eman nuen ordu erdi bat. Era guztietako erasoak asmatu nituen, zein baino zein bortitzagoak, aldi berean jakitun ez nintzela hitz txar bat aurpegiratzeko gai izango.
‎behar izan nuen ordua banuela. Eta egia da:
2017
‎Jaiki nintzen eta komodara joan eta haren gainetik eskua pasa eta erlojua ukitu eta ahuspez jarri eta ohera itzuli nintzen. Baina markoaren itzalak han segitzen zuen eta nik ikasia nuen ordua ia zehatz asmatzen, beraz bizkarra eman nion, animaliek buru atzean izan ohi zituzten begietan azkura sentituz, goian zegoenean. Hartzen dituzun alferkeria ohiturak dira gero beti damua ekartzen dizutenak.
‎Herrian jaitsi eta Parker era joan eta gosari eder bat eskatu nuen. Jaten ari nintzela erloju bat aditu nuen ordua jotzen. Baina nik uste gutxienez ordubete beharrezkoa zaiola denboraren nozioa galtzeko, historiak berak baino luzaroago jardun duenari haren progresio mekanikoan sartu nahian.
‎«Buruan neukan irudi batekin hasi zen. Ez nuen ordu hartan konprenitu sinbolikoa zela. Irudia udare batera igotako neskato baten azpiko galtzatxo lokaztuena zen.
‎Erlojuari disimulurik gabe begiratu nion. 13:20 Hourquette an egon behar nuen ordu eta hamar minuturen buruan.
‎Eskua airean astindu eta diosal urduri bat egin zuen kale barrenetik agertu zenean, bera zela adieraziz, eta emakume batzuek takoien gainean ibiltzeko duten modu moldakaitz baina deigarriarekin, aldakak gehiegi mugituz beharbada, etorri zen itxaroten nengoen lekura eta han bertan jakin nuen orduak emango nituela aurrerantzean emakume horrekin pentsatzen. Niregana iritsi eta bi eskuak estutu zizkidan eta etortzeagatik eskerrak ematen ere hasita zegoela uste dut, nire aurpegiko kuxidadeaz ohartu zenean.
‎kontua azaldu ondoren, beharrezko argibide guztiak momentuan bertan ematen bazizkidan, zer esan behar nion Mikeli? Zer aitzakia izango nuen orduan berarekin kafe baten inguruan biltzeko?
‎Geratzen zen argi piztu berri hura itzali zen, ordu erdi luzez itzalita egon zen, ordu erdi bukaezin batez, eta berriro ere piztu zen. Kalean igaro zuten ordu erdia, ilunpetan solasean egon ziren ordu erdia, argindarra konpontzen eman zuten ordu erdia, agian ordu laurden izan zitekeen ordu erdia, leiho huts batera begira eman nuen ordu erdia, ordu erdi zeinen luzeran gortina geldi batzuei eman nien nire denboraren eta bizitzaren gobernua.
2019
‎Ainarak: . Ni shock egoeran momentu horretan bertan sartu nintzen, eta bizitza normala egiten jarraitu nuen ordu batzuez, adibidez, haur bat zaintzen nuen eta bere bila joan nintzen eskolara. Pentsatzen dut lehen lehen fasean lasaitu bat ere hartu nuela.
‎Penazko eta minezko sentimendu batek eztarria estutu eta ito egiten ninduen. Sentitzen nuen ordua iritsia zitzaidala betiko uzteko ene familia, bihotzetik maite eta betitik etxeko nituen guztiak[...] Adioak hasi ziren, eta zein izugarriak[...] Hondarreko minutuak iritsi ziren. Amaren agurra azkenerako utzi nuen, nahita[...] Haren besoetatik askatu eta atzera begiratu gabe bagoian nire tokira jo nuenean, garrasi latz bat egin zuen, nire bizi guztian ezin ahaztu izan dudana.
2020
‎Telefono dei bat aski izaten zuen, ordea, erabat suspertu eta euforiaren gailurrera igotzeko. Ahots apalez mugikorretik hitz egiten ikusi ohi nuen orduan, eta ni inguruan nintzela ohartzen zenean lorategira ateratzen zen eta, ertzean dagoen zuhaitz baten ondoraino joanik, niri bizkarra emanda jarraitzen zuen, esku librea airean mugitzen zuela, euliak uxatuz bezala, eta tarteka barre algara laburrak egiten zituen, hamar urte lehenago nirekin egiten zituen barre algara berberak edo antzekoak. Ordukoak naturalak, gardenak, sendagarriak iruditzen zitzaizkidan, askotan esaten nion berari erreka garbiek egiten duten hotsa ekartzen zidatela gogora.
‎Cañori buruz ari zen, baina ertzainentzat balio zezakeen. Gertatutako guztiaz libre aterako zela uste nuen orduan, eta bide batez gu ere bai.
‎Alaba nuen buruan, bai eta aita ere. Zalantza egin nuen orduan bertan aitari deitu ez deitu, berri ona emateko. Unibertsitatera joan nendin nahi izan zuen beti hark.
‎Gelatik atera nahi al zuen galdetu zion eta niri laguntzen utzi zidan. Ez nuen ordura arte inoiz negarrez ikusi.
2021
‎Ez al da inoiz nekatzen? Egunak hogeita lau ordu ditu, eta esan genezakeen zerbait gehiago egon behar zuela uste nuen orduan. Orain badakit posible dela hogeita lau ordutan gertatzen zaizun dena gorde eta isilik egon nahi izatea.
‎Esnatu aurreko istantean eguzkia sentitu nuen betazalen beste aldean, baina ziegaren ate gaineko argia zen. Eskumuturrera begiratu nuen ordu eske, baina erlojua kendua zidaten atxiloketaren lehen unetik. Lehendabiziko aldiz polizia etor zedin desiratu nuen, haien eskumuturretan zelatatzeko esperantzaz.
‎Irailean sartu ginenean, ikasturte berriarekin batera, berarekin irteteko eskatu zidan. Ni urduritu egin nintzen, ez nuen ordura arteko egoera aldatu nahi, baina maite nuen eta baiezkoa erantzun nion. Eta tamalez, ordura arteko egoera aldatu egin da.
2022
‎Hil egin nuen. Edo hori uste nuen orduan.
‎–ez nion erantzun. Denok ezaguten genuen istorio hori, baina nik ez nuen ordura arte egun hartakoarekin lotu– Hendrix garbitu din. Korta zaharrean aurkitu dinagu.
‎Patuak aurrez aurre jarri nahi izan gaitu berriz. Ikusi zaitudanean kosta egin zait zu errekonozitzea, baina zure izena irakurrita nuen ordurako eta banekien zu zinela. Zahartuta zaude, utzita, urteak gehitzen dizkizuten ileekin sudur zuloetan, belarrietan eta bizar zaindu gabean.
2023
‎katu bat eguzkitan etzanda, barazki dendan ilara, bi bizilagun kale ertzean hizketan. Ozta ozta hautematen nuen orduen joana. Ateratzen nintzen antzeratsu itzultzen nintzen etxera.
‎Lelokeriak, bai, baina gustura ikusten nuen nola harrotzen zen labe barruan nire bizitzako lehenbiziko souffléa, eta nola begiratzen zuen berak txunditurik, itxura bikaina dauka, bai lortu ere, aupa zu. Satisfazio infantil samarra, baina kaltegabea, hala uste nuen orduan. Eta halako lotura bat ere sortu zen bion artean:
‎Une hartan izan nuen ordura arte uste bat baino ez zenaren konbentzimendua: euskal literaturaren panoraman ez nuen talderik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia