Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2015
‎Niri on egiten zidan zelaia edo ura, loreak ikusteak ere. Gauza hauetan Kreatzailearen oroipena aurkitzen nuen nik (ik. Bizitza 9, 5).
‎11 Hau zentzugabekeria irudituko zaizue, ene alabak, baina egiaz horrela gertatzen da; arima oso osoan bat dela gauza jakina izan arren, esan dudana ez da irudipena, oso ohikoa baizik. Horregatik esaten nuen nik, barruko gauza batzuetan ikusten denez, nolabaiteko bereizketa dagoela, eta oso ezaguna, arimaren eta espirituaren artean, biak gauza bat bera badira ere. Bereizketa hain fina sumatzen da, non batak eta besteak desberdin jokatzen dutela baitirudi, Jaunak eman nahi dien zaporeak bezala.
‎Lurreko gozotasun eta atsegin ororen gainekoa eta are gehiago da, poz hauek sortzen diren lekuak eta lurrekoak sortzen direnekoak ez baitute elkarrekin zerikusirik, batzuen eta besteen sentipena ere guztiz desberdina da, esperimentatu izango duzuenez. Behin esan nuen nik, gorputzaren alde zakarrean, edota barne muinetan balira bezala dela, eta ongi esan nuen, ez baitakit hobeki esaten.
‎23 Behin Jauna hartzera joan nintzenean, bi deabru ikusi nituen arimaren begiekin, gorputzarenekin baino argiago, itxura guztiz higuingarrian. Adarrek apaiz gaixo haren eztarria inguratzen zutela begitandu zitzaidan, eta neure Jauna ikusi nuen niri ematera zihoan Forman, esana dudan gorentasunez esku haietan, bekatariak zirela garbi ikusten zen haietan, jarria; eta arima hura bekatu astunean zegoela ohartu nintzen.
‎Eta hau ere esan zidan oihu antzera: Oi gizadiaren gutizia, lurra ere faltako zaizula uste baituzu! Zenbat aldiz lo egin nuen nik atari zabalean non sarturik ez nuelako!.
‎Biziki mortifikatzen ninduen eta batzuetan atsekabea eta lan handia ematen zidan aitor entzule bat nuen nik, kezka bizitan erabiltzen baininduen, eta hala ere, bera izan zen, dirudienez, niri onik gehien egin zidana. Eta biziki maite banuen ere, uzteko tentaldi batzuk izaten nituen, eta berak ematen zizkidan otoitzeko nahigabeak eragozpen zitzaizkidala uste nuen.
‎Batzuetan nekatu egiten nintzen: alde batetik auzia eta bestetik agirakaldia, eta hori guztia behar nuen nik, borondatea ongi hezi gabe nuelako.
‎Niri ez zitzaidan gaizki iruditu, aitor entzuleari haiek esaten nizkion bakoitzean hain biziki sentitzen nuen eta hain handia zen nire lotsaria, non bekatu astunak aitortzean baino askoz gehiago sentitzen bainuen batzuetan; batez ere grazia handiak zirenean, ez zidatela sinetsiko uste izaten nuen eta nitaz irri egiten zutela. Hain biziki sentitzen nuen nik hau, non Jainkoaren miragarriei begirunerik eza iruditzen baitzitzaidan; horregatik nahi izaten nuen isiltzea. Orduan aditu nuen aitor entzule hark oso gaizki aholkatu ninduela, aitortza entzuten zidanari ez niola ezergatik ere gauzarik isildu behar, izan ere, honetan ziurtasun handia zegoen, eta kontrakoa eginez gero, noizbait gerta daitekeela engainuan erortzea.
‎lasai eta atseginez, eta inolako beldurrik gabe. Iruditzen zitzaidan Jesu Kristo nire ondoan zebilela beti, eta, irudizko ikuskaria ez zenez gero, ez nuen ikusten zer forma zuen; baina argi sentitzen nuen eskuinaldean zegoela beti, eta nik egiten nuen guztiaren lekuko zela, eta neure baitan pixka bat biltzen nintzenetan edota arreta oso galdurik ez nuenetan, ezin nuen nire ondoan zela sentitu gabe geratu.
‎nork esan zuen Jesu Kristo zela? . Berak esaten dit askotan, erantzun nuen nik; baina Hark niri esan aurretik ere nire adimenean inprimatu zen Bera zela, eta honen aurretik esan egiten zidan eta ez nuen ikusten. Niri, itsu izanik edota ilunpe handitan egonik, egundo ikusi gabeko pertsona bat, haren entzutea besterik ez nuena, hitz egitera etorriko balitzait, eta nor den esango balit, sinetsi egingo nioke, baina nuke baieztatu bera zela ikusi izan banu bezain ziur.
‎Orain dela egun gutxi jainkozko aurpegi hura ere ikusi nuen, eta uste dut guztiz txunditurik utzi ninduela. Ezin nuen nik ulertu Jauna zergatik agertzen zen honela apurka apurka, geroago oso osorik ikusteko mesedea egin baitzidan; ezin nuen ulertu, harik eta geroago Haren Maiestateak neure izaerazko ahultasunaren arabera eramaten ninduela konturatu nintzen arte. Bedeinkatua izan bedi betiko!, izan ere, hainbesteko aintza batera, hain behe mailako eta kaskarra den izaki batek ezin dezake sufritu.
‎3 San Pauloren egun batez, mezatan nintzela, [Kristoren] Gizatasun guztiz santu hau osorik agertu zitzaidan, berpizturik pintatzen den bezala, guztiz eder eta maiestate handiz, berorri berariaz idatzi nion bezala, zorrozki agintzen zidan-eta; nahiko gogor egiten zitzaidan hori, ezin baita esan guztia desitxuratu gabe; baina esan nuen nik ahal nuenik ondoen, eta honela ez dago berriro hemen esan beharrik. Hau esango dut soilik:
‎12 Arrazoi hau ematen nuen nik, beste batzuekin batera, deabrua zela eta burura etortzen zitzaidan irudipena zela esaten zidatenean, eta askotan esaten zidaten, eta konparazioak jartzen nituen ahal nuen bezala eta Jaunak aditzera ematen zizkidan bezala.
‎Nirekin gorriak ikusi zituen era askotara. Jakin nuen nirekin kontuz ibiltzeko esaten ziotela, nik esandako zerbait sinetsiz deabruak engaina ez zezan. Beste pertsona batzuen adibideak jartzen zizkioten aurrean.
‎4 Ia hasieratik ohartu nintzen esperientziaz ulertzen zidala esaten niona; hori zen, hain zuzen ere, nik behar nuena; izan ere, orduan ez nekien neure buruari ulertzen orain dakidan bezala, esaten jakiteko eran; gero Jainkoak eman dit Berak egiten dizkidan mesedeak ulertzea eta esaten jakitea, eta beharrezkoa zen niri bete betean ulertuko zidana eta zer den azalduko zidana hortik pasatua izatea. Hark argitasun handi handia eman zidan, irudizkoak ez ziren ikuskarietan behintzat ez bainuen ulertzen zer izan zitekeen hura, eta arimako begiekin ikusten nituenetan ere iruditzen zitzaidan ez nuela ulertzen nola izan zitekeen; esan dudanez, nik uste nuen gorputzeko begiekin ikusten direnak bakarrik direla kontuan hartzekoak, eta halakorik ez nuen nik.
‎6 Toki honetan zen elizgizon letradun batez hitz egin zidaten, haren ontasuna eta bizitza ona jendeari ezagutzera ematen hasia baitzen Jauna. Toki honetan den zaldun santu baten bidez jo nuen nik harengana. Gizon hau ezkondua da, baina hain bizitza eredugarri eta bertutetsua duena, eta hain goi mailako otoitza eta karitatea, non bere izate osoan distira egiten baitu beraren ontasun eta perfekzioak.
‎9 Azken batean, ulertu nuen nire erremedioa ez zela etorriko hark ematen zizkidan bitartekoetatik, hauek arima perfektuagoarentzat zirelako; eta ni, Jainkoaren mesedeetan aurreratua banengoen ere, bertuteetan eta hilduran oso hasieretan nengoen. Eta egia esan, harekin baizik traturik izan ez banu, uste dut sekula ere ez zatekeela hobetuko nire arima; izan ere, hark esaten zidana nik ez nuela egiten, eta nire iritziz ezin nuela egin?
‎Guztian, beraren barrura sartu ahala, Espiritu Santua mintzatzen zela harengan uste nuen nire arima sendatzeko.
‎11 Honengatik eta beste gauza askogatik, aholku eman nuen nik otoitzaren lehen graduan, lehen ura azaltzean, irabazi handia dela otoitzari ekitea era guztietako pozetatik nork bere burua askatzen hasiz, eta Kristori gurutzea eramaten laguntzera erabaki sendoz sartuz, soldatarik gabe beren erregeazerbitzatu nahi dutenzaldun onak bezala, ziur ziur daukate-eta. Begiak irabazi nahi dugun egiazko eta betiko erreinuan ditugula.
‎11 Ongi ikusten nuen nik hura ez zetorrela nigandik eta ez nuela merezi neure ahaleginez, oraindik astirik ere ez baitzen izan horretarako. Haren Maiestateak eman zidan indarra horretarako bere borondate hutsez.
‎4 Kristorenganako debozio handia izan nuen nik neure bizitza guztian. Izan ere, hau azkenerantz izan zen (hau da, azkenerantz, Jaunak liluramendu eta ikuskarien mesede hauek egin aurretik), eta iritzi horretan hain sendo egoteak oso gutxi iraun zuen.
‎Hain gaixotia naizenez gero, gorputzaz eta osasunaz ez kezkatzeko erabakia hartu nuen arte, beti egon izan naiz loturik, ezertarako gauza ez naizela; eta orain oso gutxi egiten dut. Baina Jainkoak deabruaren trikimailu hau uler dezadala nahi izan zuenez gero, eta osasuna galtzearen zera aurrean jartzen zidanez gero, esaten nuen nik: –eta hiltzen banaiz niri zer??
‎Niri on egiten zidan zelaia edo ura, loreak ikusteak ere. Gauza hauetan Kreatzailearen oroipena aurkitzen nuen nik, hau da, iratzarri eta neure baitan biltzen ninduen eta liburutzat balio zidan; eta neure esker gaizto eta bekatuak zekarzkidan gogora. Zeruko gauzetan eta goi goiko gauzetan, nire adimena hain traketsa zen, non ez bainintzen sekula gai izan haiek irudikatzeko, harik eta Jaunak beste era batez burura ekarri zizkidan arte.
‎Hain handiak ikusten nituenez gero, konturaturik, ez nintzen ausartzen mesede eta atseginen desira izaten ere. Uste dut asko egiten zuela haren errukiak, eta egiaz erruki handia egiten zuen nirekinbere aurrean egoten uzteaz eta bere aurrera ekarriz; izan ere, Berak horretarako ardura hartu ezik, ez nintzatekeela etorriko ikusten nuen nik.
‎Hain gaixo egon nintzen aldi guztian, bekatu astunetatik neure kontzientzia babesteko ardura biziak iraun zidan. Oi, ene Jainkoa, haren zerbitzuan hobeki jarduteko nahi nuen nik osasuna, eta neure gaitz guztiaren iturri gertatu zait!
‎Eta horretarako lagun izan nuen, bekatuak handituz joatean, bertutezko gauzetarako poz eta atseginik ez izatea. Argi ikusten nuen nik, ene Jauna, hori falta zitzaidala Zu falta zintzaizkidalako.
‎9 Gauza bat nuen niretzat nolabait zuribide izan zitekeela dirudiena, hainbeste erru neure gain ez banitu; eta hau zen: harekiko harremanak ezkontza bidez amaiera ona izan zezakeela iruditzen zitzaidan; eta aitortzen nintzenagandik eta beste zenbait pertsonagandik argitasuna jasorik, esaten zidaten, gauza askotan ez zihoala Jainkoaren aurka.
‎Gero, pentsamendu haiek zetozkidanez gero, guztia deabruarena zelako oinazea nuen, aitor entzuleak lasaitzen ninduen arte. Izan ere, uste nuen nik, pentsamendu txarren lehen eraginik ere ez zuela izan behar Jaunagandik hainbeste mesede hartu zituenak.
‎8 Jainkoari bere alde bihotz bihotzez otoitz egin niezaiola eskatu zidan, eta ez nuen nik inork esan beharrik, beste gauzarik egin ezin nuela bainengoen. Eta banoa bakarrean otoitz egin ohi nuen tokira, eta Jaunarekin hitz egiten hasten naiz, bil bil eginda, batzuetan ohi dudanez, zentzugabeko eran zer diodan ere ez dakidala; maitasuna da mintzatzen dena, eta arima joana dago guztiz, beragandik Jainkoagana den aldea ere ez sumatzeraino.
‎8 Zalaparta handi haren erdian ez nintzelako poz pozik nengoela, Jaunak esan zidan ezergatik ere ez geratzeko joan gabe; gurutzea nahi nuenez gero, prest nuela ona, gurutzeari uko ez egiteko, adoretsu joateko, Berak lagunduko zidala-eta, eta joateko berehala. Nik nahigabe handia hartu nuen eta negar eta negar egiten nuen, nagusi izatea gurutzea zela pentsatu nuelako eta, diodanez, ezin nuen buruan sartu hori nire arimari ongi zetorkionik, ezta ez nuen nik hitzik ere aurkitzen horretarako.
‎Dena dela, guztiok erabaki genuen ez zitzaigula komeni etxe hura, beste bat bilatu behar zela. Horretara jarri ziren bi kalonje jaun haiek, arreta eta kontu handiz, ongi etor daitekeen ezer utzi gabe; horregatik gure Jauna goresten nuen nik. Batek bete begia zien, Tamayo deitzen zioten batena zenak.
‎Hala ere, isilik edukitzeko esan nion, lagunengan nahasmenik ez sortzearren, batez ere Gizakundeko bi haiengan, gainerakoak nigatik edozein neke igarotzeko prest baitzeuden. Bi haietatik bata priore ordea zen, eta handik irteteko eragozpen handiak jarri zizkioten; biak ziren etxe onekoak, eta beren gogoz kontra zetozen, guztiek zentzugabekoa zeritzotelako, eta gero ikusiko nuen nik oso zuzen zebiltzala; izan ere, Jaunak honelako etxeren bat nik fundatzea nahi duenean, uste dut, burutua egon arte, inork ez duela nire kontrako iritzirik, asmoa bertan behera uzteko nahikoa dela deritzodanik. Orduan eragozpen guztiak batera jartzen zaizkit, gero ikusiko denez.
‎9 Gogoan dut erlijioso batek kontatu zidala, nagusiak agintzen zion ezeri ezetzik ez esateko erabaki eta jarrera irmoa hartu zuela, neke handia emango balio ere; eta behin lanaren lanez leherturik, eta berandu, zutik egon ezin, eta atseden hartzera zihoan pixka batean eseriz, eta nagusiak aurkitu zuen eta esan aitzur handia hartu eta joateko aitzurrean egitera baratzera. Ez zuen ahorik ireki, barrua nahigabe handiz bazuen ere, gehiago ezin baitzuen; hartu zuen bere aitzur handia, eta pasabide batetik baratzean sartzera zihoala (hark kontatu zidanetik urte askora ikusi nuen nik, toki hartan etxe bat fundatzea egokitu baitzitzaidan), gure Jauna agertu zitzaion gurutzea zeramala, hain nekatua eta akitua, non argi eta garbi aditzera eman baitzion haren ondoan ezereza zela berak zuen lana.
‎Aurkezpen egun batean pertsona bat Jainkoari bihotzez gomendatzen ari nintzen, eta errenta eta askatasuna izatea ere eragozpentzat nuen nik opa nion santutasun bikainerako; haren osasun eskasa eta arimei ematen zien argi handia etorri zitzaidan gogora, eta hau aditu nuen: –Asko egiten du nire zerbitzuan, baina gauza handia da guztiz biluzik niri jarraitzea, ni gurutzean jarri nintzen bezala.
‎15 Sasoi honetan mezua bidali nuen nik Medina del Campoko monasteriora moja gehiago eskatuz, nirekin zeudenak bi besterik ez baitziren; eta han zen fraide bat, egun batzuk zeramatzana, ez zen zahar zaharra, ezta gaztea ere, oso predikari ona, aita Baltasar Jesusena zeritzana. Monasterio hura egiten zela jakin zuenean, mojekin etorri zen oinuts bihurtzeko asmoaz; eta halaxe egin zuen etorri zenean; esan zidanean, Jainkoa goretsi nuen.
‎2 Hura fundatu zenean Alvaro Mendoza zen gotzain, orain Palentziakoa dena, eta Ávilan izan zen garai osoan asko ere asko lagundu zien mojei. Eta haren mende jarri ginenean, gure Jaunagandik ulertu nuen nik hala jartzea komeni zela, eta ongi egina zela zirudien gero; izan ere, Ordenako diferentzia guztietan haren laguntza handia izan genuen eta gertatu ziren beste gauza askotan garbi ikusi zen; egundo ere ez zuen utzi inongo elizgizonek bisita zitzan ezta ez zuen egiten monasterio hartan nik eskatzen niona baino besterik. Honela igaro zituen hamazazpi urte, gutxi gorabehera, ez bainaiz ongi gogoratzen, eta nik neuk ere ez nuen haren mende egotetik aldatzeko asmorik.
‎Ia egunero bisitatzen gintuen maitasun handiz eta behar genuen guztia bidaltzen zigun; horregatik hainbat hitz iraingarri botatzen zizkioten aurpegira; hain adore handia izan ezik, nahiko izango zen guztia alde batera uzteko. Hark jasaten zuena ikusteaz nahiko atsekabe hartzen nuen nik. Izan ere, gehienetan ezkutuan gordetzen bazuen ere, beste batzuetan ezin izaten zuen disimulatu, batez ere kontzientzian ukitzen ziotenean; izan ere, berak hain kontzientzia fina du, non, pertsona batzuek hartarako okasio handiak eman bazizkioten ere, egundo ez baitiot entzun Jainkoa iraintzeko hitzik.
‎4 Emakume hauek duten gogo bera izan nuen nik etxe hau aita hauen mende ezartzeko, eta horretan saiatu nintzen. Ziur dakit ez dutela onartuko monasteriorik, printzesarena bada ere, eta asko izango lituzkete erresuman, baina horrela, ezinezkoa da.
‎Hainbeste otoitz egin ondoren, Jainkoak hori egiten badu, hori izango da hoberena; beraren epaiak dira. Orain hori diotenetakoren bat aita Nicolaoren alde oso bero ikusi nuen nik, eta botoa aldatzekotan harengana aldatuko dute. Jainkoak bidera dezala eta gorde beza berorren agurgarritasuna.
‎Gure Jaunak eman diezaiola berorri bere jainkozko grazia. ...ede hau egiten, eta nik hemendik irten beharreko unea badatorrela ikusirik, behar izango dela uste baitut, esan nahi izan diot lehengo egunean berorrekin tratatzen hasi nintzena, hau da, igande eta jaiegunetako meza kantatuei dagokiena; horretaz konturatu naiz egunotan ez nengoela gauza horretan sartua berorri hitz egin nionean eta uste nuen ez zela beharrezko ere horretaz tratatzea; helburu xumea nuen nik, ordea, eskriturak egin zirenean, baina orain zehaztu beharra dudala esaten didate.
‎Bien bitartean, Jainkoak gorde beza ama priorea. Argi ikusi nuen nik, berorren aitatasunak hari atsegin ematearren egin zuela. Hala ere, joateko tentaldiren bat izan banu, gauza gogorra izango litzateke; izan ere, ez dut uste egundo inora joateko asmorik izan dudanik, mundu guztiak dakiela; neure gogoa egitea balitz, nik diotsot berorren aitatasunari, alde batetik, pozik igaroko nituzkeela han egun batzuk.
‎Berorren aitatasunak ez du zertan penarik izan kasu honetan; baina egoki izango da arrazoiren bat ematea, aita horiek zuritzeko. Pena handiagoa nuen nik, berorren aitatasuna gripe epidemia horiek kutsaturik zebilelako.
‎3 Ez dakit egoki etorriko litzatekeen berorren aitatasunak aita Chaves maisuarekin hitz egitea (aita priorearekin bidali nuen nire gutun hori eramanez) oso argia baita; eta hark eginiko mesedeei kasu eginez, beharbada, lortuko luke hark; eta honetaz berorren gutuna eramanez fraide berberek joan lukete Erromara (hau tratatzen ari diren haiek), eta inola ere ez litzaioke hara joateari utzi behar; izan ere, Rueda doktoreak dioenez, Aita Santuaren edo jeneralaren bidea da zuzena.
‎Hala ere, ez diogu eskatu behar Jainkoari miraririk, eta beharrezkoa da berorren aitatasunak kontuan izatea ez dela burdinazkoa, buru asko daudela galduak Jesusen Lagundian lan gogorrari ekiteagatik; Jainkoari zerbitzu egiteko sartzen diren arima horien galtzea dela-eta dioenagatik egunak daramatzat negarrez. Haiei on handia egingo diena aitor entzule onak ematea da; eta moja oinutsak doazen monasterioetan berorren aitatasunak horren erremedioa bilatzen ez badu, beldur naiz ez ote den hainbesteko fruiturik lortuko; izan ere, neke handia da kanpo aldetik estu hartzea eta barru aldetik nork lagundurik ez izatea; halakoa izan nuen nik, fraide oinutsak Gizakundeko monasteriora joan ziren arte.
‎10 Gauza ona izan zen diruak Antonio Ruizi emanik ez egotea, eraman behar dituen administraria hemen dagoelako. Nik esana nuen nire gauzak eramango dituenari hogei errealak emateko, gauza txikiak zorretan gera ez daitezen; hala ere, berorren agurgarritasunak dioena egingo da. Erretxina anime horretatik ere hartu zen pixka bat; arrosa koloreko azukrezko pastillak egiten dira harekin eta eskatua nuen, erreumaren aurka on handia egiten baitidate.
‎2 Isabel Córdoba andereak orain dela egun asko harremana izan du etxe honetako ama priorearekin eta Jainkoaren mirabe handitzat du, eta horrela, harekin hitz egiten saiatu nintzen ni. Albornoz jaunaren ahaide hurbila dela esan dit, eta horregatik nahi izan nuen nik hura hemen sartzea; dena dela, etxe hau egiteko dagoenez gero eta Maria Mendoza andereak fundatu zuenez gero, hura etxean hartzeko limosnaren batekin lagundu zaio. Albornoz jaunak moja izateko laguntza agindu ziola esan zidanez gero, nik esan nion hark gogotsuago emango zuela laguntza hori etxe honetan izatekotan.
‎1 Ikusten nuen nik monasterio hauetara ekartzen zituen arimei gure Jaunak agertzen zien errukia; Berak fundatzea nahi izan zuen Karmel Mendiko Andre Mariaren hasierako Erregelako haietara ekartzen zituenei agertzen ziena; batez ere haietako batzuei mesede ugari egiten zizkien gure Jaunak; arimaren eta gure Jaunaren artean gertatzen diren gauza batzuk norbaitek azaltzearen premia sentitzen dutenek soilik ulertuk... Urte batzuetatik honantz, Jaunak atsegin handia ematen dit Salomonen Kantarik Ederreneko hitzen batzuk entzuten nahiz irakurtzen ditudan bakoitzean, latinaren esanahia erromantzean ulertu gabe, nik neuk ulertzen ditudan deboziozko liburuek baino gehiago neure baitan biltzera eta arima mugitzera eragiteraino; eta hau ia ohikoa da, eta erromantzez azalpenak ematen bazizkidaten ere, ez nuen hobeki ulertzen?
‎Ez al gara hurreratzen Sakramentu guztiz Santura? Eta gainera pentsatzen nuen nik, emazteak ez ote zuen eskatzen Kristok gero egin zigun mesede hau. Baita pentsatu dut ez ote zuen eskatzen Jainkoa gizon egitea adinako bat egite handi hura, gizadiarekin egin zuen maitasun itun hura; izan ere, argi dago musua bi pertsonaren arteko bake eta maitasun handiaren seinale dela.
‎Nigatik etorri zinen mundura, nigatik eraman zenituen hainbeste neke, nigatik sufritu zenituen hainbeste zigorrada, nigatik geratu zinen Sakramentu guztiz Santuan eta orain hain esku erakutsi handiak egiten dizkidazu. Bada, Emazte santu, nola esan nuen nik Zuk diozula: zer egin dezaket neure Senarragatik?
‎gauzatxo batean ere besteak baino gutxiago izatea ezin da jasan! Gero esaten da ez garela santuak, edota esaten nuen nik?
‎onena zer den begiratu gabe. Horregatik nahi nuen nik goiz goizetik hori ulertzen has zaitezela, eta bakoitzak kontuan har dezala zenbat irabazten den alde guztietatik, eta batetik earrre ez dela galtzen, nire iritziz. Batez ere Jaunari zerbaitetan jarraitzen zaiolako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia