Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Lasaitzen al zituen nire barrenak cum laude ponpoxo hark? Ba al nuen hura nahikoa berme. Ematen al zidan sari hark nahikoa zuhurtzia?
‎Ez nintzen gogoratzen. Migel ezkondua zen, eta ez nuen haren semearen bataiora joaterik izan.
‎Ahots gazte sendoa zuen, eta haren mihiak zaldi pausoen hotsa zirudien, hitz egiten zuen bakoitzean. Buruan jira-biraka nuen haren ahotsa hurbildu zi  tzaigunean.
‎Nire aldamenean eserarazi nuen. Beti izango nuen haren laguntza eskertzeko aukera.
‎Nik bakar bakarrik dakit amona katu berpiztua ikustean geratu bide zen bezalaxe sentitu naizela, nor eta Dabid, non eta Golden Gate entzutetsuan topa  tzean. Eta horrexegatik, ez da harritzekoa berarekin nuen hitzordura artega agertzea (ez nuen oso argi ongi egin ote nuen hari baiezkoa ematean). Hori gutxi balitz, zubikoaz geroztik Rubenek luzatu dizkidan begirakuneak eta isiluneak are gehiago artegatu naute.
‎Nekez bada nekez, aitak burua jaso, eta haren begirakunean islatua ikusi nuen noraezaren betea. Gero neure burua bistatu nuen haren begi nini urtsu eta erorietan, eszena bezain irreala eta deformatua. Berehala ohartu nintzen aitak ez ninduela ezagutu, eta hala baieztatu zidaten ahoskatu ahal izan zituen lehen hitzek:
2002
‎Han, bidean bertan, bazen pago mardul bat, enbor motza eta adar luzea, gure eta etxekonekoen lur sailak bereizten zituena. Ni zuhaitzera igo, eta jarleku aproposa aurkitzen nuen haren adar arte ezagunean. Handik ardiak, ahuntzak edo moxalak zelatatzen nituen.
‎Balkoiko atea zabal zabalik, itsas usai  na dastatzen ari nintzen, anaiak hitz egin zidanean. Ozta ozta jaso nuen haren mezua, telebistako ahotsen azpitik. Ez dut esango espero ez nuenik.
‎Hurrena, martxan jarri ginen. Nik autoko erloju txikiari erreparatu, eta 7:30 irakurri nuen haren leihotxoan. Harritu egin ninduen, eta poztu, orduaren zehaztasun hark.
‎Tirogileari dagokionez, sentitu, bai, sentitu nuen hura eta sentitu nituen haren pausoak, nire ondotik pasatu baitzen, baina nik ez nion begiratu. Itzal bat, horixe.
‎Erregearena egiten nuen nik, hark makila bat baitzuen oker oro zigortzeko. Etxeko norbaitekin haserretzen nintzenean, gazteluko neskame lapur edo soldadu gaizkile bihurtzen nuen, eta makila dantza  tzen nuen haren bizkarrean. " Tori, gaiztoa, gaiztoa, tori!", jotzen nuen gupidarik gabe, harik eta" plaf, hil da!" esaten nuen arte.
‎Estatua baten keinu eta isla brontzezkoak bezain denboran geldiak zeuden hildakoarenak ere. Ezin nuen haren aurpegia bere osotasunean berritu: ezin nion arnasa eman eta begirada piztu.
‎Ibon Sarasolagandik beti ikasi izan dut asko euskararen inguruan, eta orain ere gauza bera gertatu zait. Inazio Mujika Iraolak animatu ninduen aspaldi zirriborratua nuen hura letra gehiagotan jartzera eta gero hitzez hitz eta lerroz lerro irakurri du testua, eta erne baino erneago egin dizkit hainbeste iradokizun. Denei eskerrak, bihotzez, nahiz ez den esan behar hemen agertzen ditudan iritziak nireak, eta nireak bakarrik, direla.
2003
‎Jarraian, alkandora kendu eta zulo beltz sakon bat erakutsi zigun ezker bularraren parean. Berriz ere miratuta gelditu nintzen bitxikeria anatomikoa zela eta, nahiz eta, diskrezioaren izenean, nahiago izan nuen hari buruz galderarik ez egin. Taldea zeharo txundituta gelditu zen.
‎decúbito supino. Hilarioren heriotza egiaztatu aurretik nik egin nuen gauza, makarra egurtzaile haiek ez baitzuten artean ez hatsik ez zentzurik berreskuratu, gorpura hurbildu eta nire eskuin belarria ipini nuen haren bihotzaren gainean. Ez zen taupadarik entzuten.
2005
‎–Joantxo, banintzen metro bat eta laurogei, baina Joantxo izaten jarraitzen nuen harentzat?. Zergatik jaio ote ginen hain denbora eta leku desberdinetan?
‎Lehen kutxa itxita, bestea zabaldu nuen, aurreko aldian miatzerik izan ez nuen hura. Oraingoan pentsaturik neukan ezen, baldin eta zoriz Marro etxeordean sartzen bazen, esku argia itzali eta bertan geratuko nintzela, mugitu gabe.
‎Izkina batetik bertaratu, eta hormaren kontra egon nintzen, adi. Marro leihoan egotekotan, entzungo nuen haren arnasaren sisi basa asmatikoa, edo ikusiko nuen haren zigarroaren sua, erre eta erre egoten zen eta leihoan zegoenetan. Ez nuen entzun ez ikusi ezer.
‎Izkina batetik bertaratu, eta hormaren kontra egon nintzen, adi. Marro leihoan egotekotan, entzungo nuen haren arnasaren sisi basa asmatikoa, edo ikusiko nuen haren zigarroaren sua, erre eta erre egoten zen eta leihoan zegoenetan. Ez nuen entzun ez ikusi ezer.
‎Nahiago nuen haren zain egon,
2006
‎Horrela ezagutu nuen Andreas Keun, eta hitzari hitz, armadan izena eman nahi zuten hiriko gazte boluntarioen arduradunetako bat zela atera nuen haren solasetik. Hegazkinlari izateko nire gogoaz hitz egin ez egin egon nintzen, ez nekien-eta hura ote zen momenturik onena hartarako.
‎Ohituta zegoen hitz erdizka mintzatzen, adimen zorrotzak hitz gutxi behar duela esaten zuen beti, eta nik irakurritako liburuei buruz hitz egiten genuenean, ez nuen hark esandako guztia ulertzen, baina berdin zion: elurrak ez du lurra lehendabiziko erasoan estaltzen.
‎Ganbara, ordea, nire beharren araberakoa zen, prezioa ere neurri neurrikoa zuen, eta ordu arte ikusitakoagatik, nekez topatuko nuen hura baino aukera hoberik. Txeraz begiratu nion emakumeari:
‎eskatzen zuena ordainduko niola; jartzeko nahi zituen baldintzak, denak beteko nituela. Alferrik, ez nuen haren begirada leuntzea lortzen, eta aitzakiak jartzen hasi zitzaidan ni gainetik kentzeko. Nik ez bainuen etsitzen, emakumeak destainaz esan zidan:
‎Urduri zegoen, begi bistakoa zen ez zuela ezer jakin nahi nitaz. Ez nuen haren ukondoa askatzen. Apur bat aldatuta zegoen, haren eskoletara joaten nintzenean baino argalago eta belztuago.
‎Â kantariaren oroitzapenezko hainbat gauza ere. Kurt ez zegoen etxean, nekez izango nuen hura bezalako aukerarik.
‎Irratiak ez zidan ezer esango gehien interesatzen zitzaidanaz, ez zidan arinduko Öchlerren eta Caffarelli kaleko lagunen zoriak sortarazten zidan bihotz estura. Umbertori zegokionez, ez nuen haren inolako berririk ere, nahiz, ez dakit zergatik, Paristik urrun izango zela pentsatzen nuen. Nolanahi ere, Joseph Rothek esan zigun bera eskatzen nien barru barrutik nire lagunei, Rothi berari barne:
‎Ezagun batzuk uzten zidaten lolekua. Loleku baino ikasleku bihurtu nuen hura ere.
2008
‎Nire behatzak maitekiro laztandu eta nik erreakzionatzeko denborarik gabe, oraindik ere beherago bideratu zituen, sugearen gorputzaren arrastoari jarraituz. Behatza aluan barrena irristatzearekin batera, beroa sentitu nuen haren barrualdea, eta aldi berean hoztu zitzaidan gorputz guztia. Bakea sentitu nuen barrenean, lasaitasuna, laxotasuna.
‎Ez dakit zergatik egin nuen hura Carlarekin, baina berarekin sexua izandako momentuan ez nintzen zutaz gogoratu, are gehiago, zu ahantzarazi zidan momentu gutxietako bat izan zen Londresa etorri nintzenetik.
‎" Opari bat da". Aurpegia argiztatuta, aukeratua sentitzen denaren dirdira ikusi nuen haren begietan. Begietako dirdira ez zen ameslari batena, opari bat jaso duenari, lehen momentuko sorpresa gainditu ostean, geratzen zaion argia baizik.
‎...zuela gehiago itxaron nahiko, zer egin?, ordea, eta galdera hori buruan nuelako egon nintzen begiak bildu ezinik, naufrago bat baino galduago gauaren erdian, eta errezatu ere egin nuen, Jainko maitea, Apezak ez diezaiola ezer esan Tomasi, Tomasek eraman nazala Villa Mariara, eta erlojuaren txirrinak bostak jo baino minutu batzuk lehenago, senarrari arrimatu nintzaion, eta, goxo goxo, eskua eraman nuen haren hankartera, banekien zer gustatzen zitzaion eta nola, eta nazka ematen didaten gauzak ere egin behar izan nizkion goiznabar hartan, berorrek ulertzen du, jauna, zer esan nahi dudan, eta ez nuen etsi ehizatik itzulitakoan arratsalde pasa eramango ninduela agindu zidan arte, berarekin batera jaiki nintzen eta gosaria prestatu nion ogi xerra txigortu berriekin eta guzti, gero Tomasek eskopeta ... danba!
‎Hizketan jardun genuenetako batean, Rosaren argazki bat ikusi nuen bere gauzen artean. Bera beste zerbaitetan ari baitzen, argazkia hartu nuen haren oharkabean. Ertz koskadunak izaten dituzten foto zahar horixka horietako bat zen, gutxi kontrastatua.
‎nik galdera asko nituen egiteko, baina pentsatu nuen Rosak bere kabuz erabaki behar zuela barrua askatzea. Ez nuen besterik nahi, eta horixe ikusi nahi nuen haren begiradan ere: argiño bat, eskatzen zidana laguntzen segitzeko.
2009
‎Neure burua ikusten dut uhala lepotik dudala, makinari bi eskuekin oratzen. Etengabe begiratzen nuen haren begitik. Dena eta denak ikusten nituen hurbil, eta, era berean, niregandik aldenduta.
‎Harrezkeroztik, erretratatzeko makinarik gabe ere une luzeak eman nituen Pilarren erromaran. Orduan ere ez nuen hura ikusterik lortu. Pentsatuta neukan udaldiko iluntzeren bat izan zitekeela Pilar ikusteko sasoirik egokiena.
‎Aurreko astean baino lasaiago sartu nintzen Eroskira, jada ez zitzaidalako edo guztiz arrotza beharbada. Zuretzako erosketak egiteko bigarren aukera nuen hura; bigarrena, eta azkena, geroago jakingo nuenez. Aurreko astean bezala, ez neukan aurretiaz pentsatuta zer hartuko nizun; ordurako banekiena zen ez zeneukala haginik, eta, beraz, pentsatuta neukan gauza bakarra zen erosiko nizkizunak haginik gabe jateko modukoak izan behar zutela.
‎Istambul, Valleta, Postmouth, Willemstad, Saint Petesburg, Saint Jonhs... Herriren edo hiriren bat non zegoen ez banekien, buruan hartzen nuen haren izena, etxera ailegatuta entziklopedian begiratu ahal izateko. Badiote, orain artean bezala badoaz gauzak, ezin izango duela luzaroan iraun merkanteen portuak.
‎Ez dakit zergatik, jada ez zintudan ezagutzen: zure gorputza ez zen nik lehenago ezagutu nuen hura eta zure agerkera arrotza zitzaidan.
‎Begiak itxi, eta eskuekin tapatu nuen aurpegia. Ikusi nuen hura ez zitzaidan benetakoa iruditzen. Buruan geratu zitzaizkidan ikusi nituen sastarrak, zikinkeria, arropa zarpailduak, xiringak, iluntasuna, kiratsa, gaixotasuna, hotza, hezetasuna, bakardadea... eta miseria haren guztiaren erdi erdian zu, nire alaba.
‎Berrian irakurri dudanez, mestizajea munduaren sorreratik beretik existitzen dela defendatzen zuen. Ez nuen haren pentsamenduaren puntu konkretu hori ezagutzen, baina bat dator haren gainerako ideiekin. Egunkariak antropologoaren beste ideia asko azpimarra zezakeen, baina mestizaiaren antzinakotasunarena hautatu du eta poztu egin nau horrek.
‎Teologia ikasten genbiltzala hemen Arantzazun, gutako batek txantxangorriaren hapi zarpaildu batean kuku kumea ekarri zuen arrats batean. Txorikumezale amorratua bezain ama nintzaien honek izan nuen hura gorde eta gobernatzeko zoria. Ez alferrik!
2010
‎Robertorenera deitu nuen, leku eske. Deitu ahala pentsatu nuen hura ez zegoela ondo, jana ezin zela alferrik galtzen utzi. Eguerdian jaten ez banituen, gauean are gutxiago, eta hurrengo egunean geldituta nengoen Juana Marirekin kanpoan bazkaltzeko, beraz, inork ez zituen jango dilista haiek.
‎Agian, pentsatu nuen, ez genuela sarritan asmatu gizon handi haren ekintzak, nortasuna eta handitasuna nola neurtu. Neure burua oso txiki ikusi nuen haren ondoan. Eta bere barkamena eskatu nion.
2011
‎Neu, eta ez beste inor, naiz erruduna. Gaizki egin nuen harekin ezkontzea. Hogei urte geneuzkan biok ere, baina ordurako hark bazekien bere berri.
‎Lo egin nahi nuen, baina elkarrizketa hark adi nindukan. Marcelle argala trikotatzen ari zen, altzairuzko orratzen txilin hotza entzuten nuen haren hitzekin batera.
‎Hegaluzea atondu nuen eta, hainbeste lagunentzat ipintzeko, ontzi handi biribil bat egin nuen aurreko egunetan errementerian. Nik ere tomateaz egin nuen haren saltsa. Isabelen eta bion artean eroan genuen bazkaltzen zeuden lekura eta, hain ontzi galanta ikusi zutenean, Estefano genoarra zutitu, ardo txoleta goratu, eta hauxe esan zuen euskara garbian:
‎Halaxe esan nion Intiri, baina alferrik. Ez nuen haren iritzia aldatzerik lortu.
‎Ni baino hamaika urte zaharragoa zen arren, hari loturik nengoen. Gogoko nuen haren gorputza, eta gogoko haren burua eta haren bihotza. Emakume argia eta zentzuduna zen eta, aldi berean, zintzoa eta zuzena.
‎Bazirudien gauzak beste norbaiti esate hutsa zela Don Franciscoren beharra, baten baten babesa gura zuela. Horretaz jabetuta, zer edo zer esaten hurreratzen zitzaidanean, zeregin guztiak uzten nituen alde batera, eta berba bakar bat galdu gabe jarraitzen nuen haren jarduna. Jakina, hark esaten zidana isilpean gordetzen nuen; sekula ere ez nion beste inori aipatzen ezer.
‎Gogoeta horiek buruan, Gamarrako bidea hartu nuen. Banekien Eztebek, afalostean, kortako beharrak egiten zituela eta hara jo nuen haregaz berba egitera. Zentzu handiko mutila zen, ni baino zaharragoa eta helduagoa.
‎Anton trebea zen hala arrantzan nola arrainak suetean atontzen, eta asko ikasi nuen haregaz han egon ginen garaian. Hasieran gogorra egin zitzaidan arrantza.
‎Anton ere, azken batean, senide moduan ikusten nuen, anaia nagusia balitz legez. Asko ikasi nuen haregaz eta hark ere ni anaia txikitzat hartzen ninduen. Ene akatsak zuzentzen zituenean, sekula ez zidan esaten berba bat gogorra.
‎Eta guardiei esaten zien faborez bultzatzeko eta... hala! Nik ezin nuen hura ikusi, arriskuan deusgatik jarri behar! Ez nuen gehiago hura nirekin nahi izan!
‎Igande goizetan etxean geratzen nintzen eta arratsaldeetan pilotalekura joaten nintzen denbora pasa. Sarrera ez zen garestia eta baserriko lanekin irabazten nuen hura ordaintzeko adina. Gainera, baserrietan edozein lekutan lortzen ez ziren jakiak ematen zizkidaten.
‎Metro bete elur zegoen biharamunean eta justu justu ailegatu nintzen bordara, izerditan. Barruan arkumeak saltoka zebiltzan eta poza ematen zuen horrela ikusita, baina nik nire artean pentsatzen nuen hura aldatzen ez bazen dena galduko nuela.
‎Alde batetik esan behar dut nik egiten nuen hura niretzat ez zela politika, hura zen administraritzatik lan publiko bat egitea. Politika beste gauza bat da.
2012
‎Izokin koloreko soinekoa zuen neska bat. Cécile Coudray? kantari," Gaur atzo baino gehiago eta bihar baino askoz gutxiago", herriko familia logaletsua, oraindik ere antzara errea eta erbi gisatua digeritu ezinik, eta soineko gorriko emakume ezkondu bat nigandik oso hurbil, hain hurbil ze nahikoa nukeen eskua luzatzea hari ukitzeko, neure ametsean bezalaxe, hain hurbil ze usaintzen nuen haren larruazalaren lurrin leun eta freskoa, hain hurbil eta hain urruti halere...
‎–Orduan, adierazi zidan Colettek?, bat batean pentsatu nuen hura izan zela Jeani ohartarazi ziona. Bazekien, inolako zalantzarik gabe, Marcek nirekin engainatzen zuela eta pentsatuko zuen nire senarra jakinaren gainean jartzen bazuen, hark aurkituko zuela gure arteko harremana eteteko modua.
‎Lanbro artean bezala ikusten nuen haren aurpegia, lausoa, baina haren hitzak garbi garbi iristen zitzaizkidan, bafle baten ondoan banengo bezain ozen eta zalapartatsu.
‎Aurpegia erreta zeukan, ez zegoen nor zen jakiterik. Tatuaje txiki bat ikusi nuen haren ezkerreko besoan.
2018
‎Magalean eserita neukan, eta eskuek nire lepondoan lotuta segitzen zuten. Irismenean nuen haren aho gaztea, masailetan sentitzen arnasaren beroa.
‎–Borreroburuaren ahotsak atera ninduen neure kautatik. Ondo ezagutzen nuen haren txistu mehea, baina beti harritzen ninduen, areago baitzegokion emakume bati, bere atzaparretan edozein matxino ito zezakeen borreroburu zakarro hari baino.
‎Mendietako isla gorriztatu haietako batean jaiotzen zen ibaia, matxinoen arteko liskarrean hildako gorpuak Erret hiriraino ekarri zituena: izurriteaz joak ziren batzuk, sanoak ziruditen beste batzuk, eta, haien artean, Battis Toberak Errondalena ezagutu zuen, benetan diotsuet, eskuak zapi batean eta gero, esku hauekintxe ukitu nizkion pinportak, sudur honekintxe sentitu nuen haren gorpuko pintura usaina... Ez, ezin izan daiteke beste margolari bat, Errondalek bakarrik nahasten baitu olioa pinturekin, Battis Toberak ondo daki hori, neu bainaiz katedraleko ezker aldeko horman Sein Floreti itsutasuna senda diezaiola erregutzen ari zaion zarpaila...
2019
‎Orduantxe erosi berria nuen neure lehenbiziko ezpainetako barra gorria eta ikasturte amaierako afaria aprobetxatu nahi nuen hura estreinatzeko: neska heldua naiz, institutuko mutil guapoenarekin nago, berak ikusten banau zuek ere ikusi behar nindukezue.
‎Zineko aktore pinpirin baten ahoa du, baina orbanak eta zuriuneak ditu azal guztian sakabanatuta. Nik ezagutu nuen haren senarra. Aitaren laguna zen.
‎Hori bai, handik urte batzuetara, izan nuen haren zerbait berri: nonbait, Tolon eko kartzelan Moironen portaera ereduzkoa berriro ere enperadoreari ohartarazia izaki, presondegiko zuzendariaren zerbitzari gisa omen zebilen enplegatua.
2020
‎Esan ohi zen buhameek, herriaren aldirietan bizi baitziren? beste hizkuntza bat hitz egiten zutela, baina nik uste nuen hura ez zela benetako hizkuntza bat, asmatutako hizkuntza bat baizik, beren artean erabiltzeko soilik, nire neba Yanok eta biok hitz egiten genuenaren tankerakoa, neba txikiak, Tilak, gure arteko jarduna uler ez zezan.
‎Denisik gabe, emanaldiak ez zuen batere itxura onik. Non aurkitu behar nuen hura bezalako perla. Ez nuen topatuko hain mutil apalik, senak esaten baitzidan malgu jasoko zituela nire agindu eta proposamenak bere aktore lanean.
‎Soldaduari erreparatu nion lehen egunetik mutil neurritsu eta eraman onekoa ikusi nuen beti, baina Lizartzak jarritako amarruan erori zenetik, uzkurtu egin zen, eta bere baitara bildu zitzaidan. Ezin atera nion etekinik, ezin argitu nuen haren begirada, are ezinagoa zitzaidan haren trenpua gozatu eta hizkera jasotzea. Egunari egun, etsitzen hasita nengoen.
‎Bat batean, balda balda eginda sentitu nintzen. Beharbada, erretoreak berak baino hobeto ezagutzen nuen haren hitzek gordetzen zuten egia, nik aitortu nahi ez nuena: berrogeita hamar urrezko ontza zen nire egia bakarra.
‎Baina hainbeste diruri irudipen txarra harturik, putin egin, eta Urbinarengana jaso nituen begiak. Begira egon nintzaion, ea zer ikusten nuen haren zirkinetan. Patxada.
2021
‎Hortaz, beti ibiltzen nintzen pertsonaien xerka; jendeari begira egoten nintzen tranbian eta kalean, eta aurkitzen banuen ipuin batean agertzeko moduko begitarte bat, xehetasun moralak eta istorio labur bat ehuntzen nituen haren inguruan. Pertsonen janzkerako eta itxurako xehetasunen atzetik ere ibiltzen nintzen, eta etxe barrenaldeen eta tokien atzetik ere bai; gela batean aurreneko aldiz sartzen nintzenean, ahalegina egiten nuen hura buruz deskribatzeko eta saiatzen nintzen ipuin batean sartzeko moduko xehetasunik txikiena ere aurkitzeko. Ohar koaderno bat neukan, eta bertan idazten nituen atzemanda nituen xehetasun batzuk, edo konparazio edo pasarte txiki batzuk, ipuinetan sartzeko agindua bainion neure buruari.
‎Gogora ekartzen nituen nire hiriko kaleak eta muinoak, eta kale eta muino haiek bat egiten zuten bizi ginen herriko kaleekin eta muinoekin eta landekin, eta natura berria ernatzen zen hortik, nik berriz maita nezakeen zerbait. Nostalgia nuen nire hiriaz, eta maite maite nuen akorduan, maite eta ulertu egiten nuen haren zentzua, agian han bizi nintzela sekula suertatu ez zitzaidan gisan; eta orduan bizi ginen herria ere maite nuen, herri hautsez bete zuri bat hegoaldeko eguzkiaren azpian; belar latz eta kiskaliko belaze zabalak hedatzen ziren nire leihoen azpian, eta kemenez puzten zitzaidan bihotzean nire hiriko etorbideen, platanondoen eta etxe garaien oroitzapena, eta horrek guztiak su hartzen zuen arra... Kontakizun luze bat idatzi nuen, sekula idatzi nuen luzeena.
‎–Bai, izen horixe asmatu nuen. Garbi ikusi nuen hura hilketa bat izan zela; geratzen ziren azken sugarrak itzaltzera agertu ginen orduko ohartu nintzen. Oso sute azkarra izan zen, azeleratzaile lana egin zuen gasolio biltegiaren eraginez.
‎Besterik gabe... ez nuen pentsatu Ignaziok horrelakorik egingo zidala. Arrazoi horregatik hautsi nuen harekin.
‎–Oraintxe esan dizut, ez zaizu nahikoa iruditzen? Lehenengo aldian, zuzendariari eman nion, nola lortu nuen hari esan gabe, ordea. Ez zitzaion axola.
‎Gero ukitu gehiago etorri ziren, ukitu isilak, hitzik gabekoak. Zertarako, ez nuen haren aitzakiarik aditu nahi, arrazoi sendoak nituen aurrera ez segitzeko, ez nukeen hari arrazoia eman beste erremediorik izango. Baina ez nion eman nahi.
‎Eta irteeraraino lagundu nion, hari zeharka begira, isilik. Jakin nahi nuen haren mina egiazkoa zen edo CSIko kapituluren bat antzeztu ote zigun. Baina ez nion susmagarririk ikusi, adin berekoak zituen lau lagun, bera baino biziagoak, eta handiagoak, hiltzeko gai zela adieraziko zidan ezer; ezta hilketa haien parafernalia delikatu guztia aitaginarreba zorrotzegi bati errua leporatzeko egin zuela adieraziko zidanik ere.
‎Burua makurtu nuen. Ez nuen haren ikuspuntutik ikusi. Ordu arte, hormatzarra besterik ez nuen ikusi nik.
‎Atzerantz jiratu eta Mahjubiren ama ikusi nuen. Atsegin handia hartu nuen haren ahots eztia entzutean. Ez zuen nik baino itxura hoberik, baina nire aurrean ongi asko ezkutatu zuen bere samina.
2022
‎Orain, ordea, izaki gaizkile eta bekatariren baten izena iruditzen zitzaidan. Beldurrez betetzen ninduen, eta, hala ere, hurbilagotik ikusi nahi nuen haren eragin hilgarria.
‎Zeren, jauna, niri Marcok beldurra ematen dit, baina uki nazan ematen dit beldurra, ez zaidalako gustatzen, esku latzak dituelako, zeren aita ikus ez nezan eutsi zidanean, ia ito ninduen, ia ito. Nazka keinu batekin kendu nuen haren eskua nire aurpegitik. " Lea, gezurra esatea gaizki haziena dela."" Gaizki hazia hi izango haiz, fusil bat behar baduk behiek errespeta hazaten." Une hartan Marco zerbait esatera zihoakidanean, emakume berria ikusi genuen guregana etortzen, ile horia goma batekin loturik oraingoan.
‎Nik, jauna, musuak ematen uzten nion Javier guapoari, zeren Javierrek txikitatik nindukan bihotza harrapatuta, eta, denboraldi batez, alde batera utzi nuen joateko ideia. Ematen hasi zitzaidan kariñoarekin konformatu nintzen eta bizimodu bat proiektatu nuen harekin eta Norarekin, pentsatuz ezen asperdura igual eramangarriagoa izango zela Javier nire ondoan zura taillatzen izanda. Egia esan, horrek bai zirudiela, beste ezerk baino gehiago, mundua amiltzera zihoan seinale bat, zeren, egia esaten badizut, Javier ez da inoiz nirekin gustatuta egon benetan.
‎Arratsaldeak astunak egiten zitzaizkidan eta laurak hamaikak ematen zuten eta hamaikak laurak ematen zuten. Norarekin hizketaldi luzeak ere izan nituen, esan nion ezen Javierrenganako sentitzen nuela uste nuen hura motz gera  tzen ari zitzaidala eta emakume ile horia ikustean burutik korrika pasatzen zitzaizkidan animaliak ez zihoazela trostan maitasunagatik, Catalinari gertatzen zitzaion bezala, oraindik ez nekien zerbaitegatik zihoazela trostan. Ahizpak, zeina baita urria den denean eta animalia basati bat, begiratzen zidan eta lerdea jariatzen zuen, ahoa itxi gabe jarraitzen baitzuen aitarenaz geroztik.
‎Eta orain, etxean, gaizki hazia batek apaintzen zuen fatxada. Saiatu nintzen igurtzi eta ezabatzen, baina segituan ikusi nuen hura ez zela joango ezta euri urarekin ere. Marcok esan zidan:
‎Gero buelta hartu dut eta Noraren aulkiaren hotsa entzun dut maldan behera baso barrurantz jaisten, beren kasa geldi geldi zihoazen gurpilen hots txikia, une hartan arbolek edo ez dakidan animaliaren batek bultzatuko balu bezala haren aulkia. Nik ez dakit gauza horien berri, jauna, baina oso geldi entzuten nuen haren aulkiaren firurika eta nire pausoak oso azkar zihoazen kontrako aldera, kanporantz, ahizpak oparitu didan bizitzarantz, aitak bera goiz hiltzen bazen oparituko zizkidala esaten zidan urteetarantz. Eta hona etorri naiz esertzera, jauna, itzalera, oso ondo jakin gabe bizirik nagoen ala hilda nagoen.
‎Ezin nuen aukera hura alferrik galdu. Berehala onartu nuen haren hitzarmena.
‎Nik ez nuen hura sinistu, baina orain zalantza gogorra sartu zait barruraino. Mega gertakari covidiarrean ikusi dugu Espainiako agintea bigunagoa izan dela jendearekin Euskadikoa baino, eta hemen zenbat eta abertzaleago eta orduan eta zapaltzaileagoa, murriztaileagoa eta baztertzaileagoa izan dela jarrera asunto covidiarrean.
‎mundu literario katalana, lehen fasean, eta Espainiako farandularen mundua, bigarrenean. " Uda honetan, nerabezaroko mitoa izan nuen Moixen ipuinak irakurriz ohartu naiz orduan ikusi ez nuen haren alde batez: izan zen gauza guziez gainera, Moixek bere kultura, itogarria zelakoan, utzi zuen idazlea ere izan zen".
‎Aurtengo uda pasa dut, modu horretan, Paul Valéryrekin –" Je hume ici ma future fumée,/ Et le ciel chante à l’âme consumée/ Le changement des rives en rumeur" –. Momentuz, ordea, nire udarik maiteena jarraitzen du izaten Montaignerekin pasa nuen hura. Besteak beste, nire kontzientziari uzten diolako atzeratzen haren entseiu osoen irakurketa.
2023
‎–Joan den urtean, Feijooren heriotzaren mendeurrenean, aukera izan nuen haren obraren azterketa kritikoa egiteko, baina ez nuen egin... Benetan miresgarria zait, baina bizitza erlijiosoa ezkonduenaren gainetik ezartzea amorragarria zait.
‎Begirada jaso nuen haren begien bila. Beltzak ziren eta poztasunez dirdaika zeuden.
‎Zeren, psikologo jauna, ni izan nintzen azkena jakiten nire semea etakidea zela. Egun batez, albistegietan ikusi nuen haren aurpegia terrorista bilatuenen artean. Ordurako semea sasira joana zen guri ezer esan gabe.
‎Hor ikusi nau; hor dator bizkor bizkor. Hasieran pentsatu nuen nirekin jolastu nahiko zuela, eta irribarrez jo nuen harengana. Baina haren lepo oilartuak eta begietako lainezak atezuan jarri ninduten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia