Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2000
‎Baina ez nuen haiek mementuan baketzerik erdietsi, eta hala egon ziren egun osoan: hatsarrean, goizetik arratsalderat bitartean, elkarri so ere egin gabe; gero, arratsean, xuxendurik elkarri hainbat so, baina oharkabean eta itzalgaizka bezala... harik eta, gaua gainerat zetorkigunean, Antonio Joxerenganat hurbildu zen arte, bere arrazoinak erakusten zizkiola:
‎Eta, zalantzak zetozkidanean, zeren larritasun hartan berriro pizten hasi baitzitzaizkidan zalantzak, zuzen edo makur ari ote nintzen," libertatea" ipintzen nuen haien gainetik, hitz sakaratu guztiz ukiezin bat balitz bezala, neure bizitzaren zokorik ilunenak argi zitzakeena: hitz handi hark, ordea, haragiaren bakardaderat eraman ninduen eta haragiaren gauerat... eta gau argigabearen gatibu izaiterat, ororen buruan.
‎Eta hala ibili behar izan nuen haiekin hilabete hartan ehizan.
‎Haien aitzinean nengoen ni, baina nola, alde batetik, nik ere barren barrendik bizi izan nuen haien kalbarioa; nola, bertzetik, biek ala biek zuten barrena irakiten; eta nola, finean, dirakien urari lurruna ezin modu naturalagoan darion, hala ateratzen zitzaizkien haiei hitzak ezpainetarik, bai mementu hartan eta bai hurrengo egunetan ere, kasik oharkabean, ene presentzia hartarakotz behaztopa izan gabe, bi maitaleen baratze hertsia ene begietarat ere zabalik balego bezala....
‎" Eta orain, jaits galtzoinak, mon petit..." Eta goratu zuen hark bere soinekoa... eta ni hari beha geratu nintzen, liluraturik bezala, zangoak dar dar... galtzoinetako zinta laxatu, atorra goratu, eta galtzoinak jaisten hasten nintzen bitartean... Baina, zangoak dar dar nituelako edo atorrak galtzoinen goi partea estaltzen zidalako, ez nuen haiek jaisten lehenengoan asmatu... eta ene fortuna gaixtoa ez zen, bertzalde, hartan akabatu, zeren eta, neure bigarren entseiuan, urduritasunaren gaineko urduritasunak harturik, sartu ez zitzaidan, bada, neure haragizko lantza —edo, zinez ote zen burdinazkoa istant hartan, jaun André? — galtzoinetako zulotxo hartarik, zeinaz arestian mintzatu bainatzaizu, hura hantxe trabaturik gerat...
2003
‎Gure literatura txikia da eta poztu egiten dira idazle kontsakratuak gazte bat agertzen denean. ...roi, gaueko hitzorduak luzatu nahian ibiltzen ziren beren galai itxura zainduegi horiek exhibituz, zenbat eta beranduago emakume gazte batekin ikusi, orduan eta harroago, ez gauza handirik egiteko asmorik zutelako, oso zuhurrak baitziren eta adorerik gabeak, gehienez ere ukondotik heltzera iristen zitzaizkizun jendez beteta zeuden lekuetara sartzeko, soineko luzez jantzita nindoan irudipena izaten nuen haien ondoan, halakoxe zeremoniak egiten baitzituzten nirekin. Formol usain pixka bat zeriela erabaki nuen.
2006
‎Arratsaldean, artzain lohizundarra joan eta gero, haren hista egiten nuen, haren erranak eta haren keinuak Grazianarendako eta Ramonarendako manera barregarrian berrituz. Neskek gogotik egiten zuten irri, eta nik maite nuen haiek irriz ikustea. Ramona bereziki.
‎Jestazekoek baino areago zituzten hauek laborari plantak. Fidaturik jo nuen haiengana.
‎Isilik geratu ziren denak, garrantzirik gabeko zeozer balitz bezala. Nik, berriz, ez nuen haien jokabidea ulertzen; gure Jaunaren Gurutze Santuaren benetako zatia eraman genezakeen gurekin, eta zirkinik ere ez. Ez zen samurra helduen jokabidea ulertzen.
2007
‎Entzuna nintzen emakumeek bularretakoa kentzen dutela lotara joateko, baina hori ideia teoriko bat besterik ez zen, ordura arte. Larunbat goiz hartan, berriz, kanpoko argitasun motelari laguntzeko egongelan pizturiko lanpararen argitan, argi eta garbi ikusi nituen, kamisoi arrosa mehe haren azpian, bi titi eder eta borobil; esku artean hartu banitu bezain garbi sumatu nuen haien ukitu leuna, haien sendotasun samurra, eta agerpen mirarizko hura aienatu eta gero ere begien hondo hondoan iltzatuta neukan titi mutur haien distira beltz eta iluna, bestelako belztasun batzuen iragarle eta zantzua.
2008
‎–Merezita daukat, ze neuk hil nuen haien ama.
‎Begiradarekin ezin zitzaien antzeman, baina mingainarekin aise jarrai nitzakeen nik egindako zaurien aztarnak. Buruz ezagutzen nuen haien orografia. Berak bi eskuekin bereganatu eta musu bortitz bat eman zidan, hain bortitza non bere hortzak nireen kontra jo baitzituen behin eta berriz.
2009
‎Horren beldur nintzen. Leon eta Ola ikaragarri estimatzen nituen, eta ez nuen haien adiskidetasuna galdu nahi. Horregatik erabaki nuen Elenarekin moztea.
‎Bere kontu zaharrei buruz baino ez da aritu. Eta nahiko lan nuen haiek ulertzeko ere.
‎haren ahoari tipula egosiaren usaina zerion, baina ez goroldio bustiarena haren larruari, belar pikatu zaharrarena baizik. Etxekoandreak ganberatik eraman aitzin, denbora izan nuen haien eskuetan zilarrezko sos batzuk uzteko. Ez batak ez bertzeak ez zuten esker onik adierazi.
‎Ezpata hain erraz atera izanak, berriz, nire itzala handitu zuen gainerako printze lagunen begietara. Egokiera probestu nuen haien bihotzak berotzeko.
2010
‎Jendeak, izan ere, gure etxean berdin?, maitasunaz hitz egiterakoan, noiznahi zituen ahotan Romeo eta Julieta, maitasun sutsuaren eredu gisa, eta nengoen bezala nengoelako edo, entziklopedian kontsultatu eta berandu gabe jakin nuen haien gutxi gorabeherako historia: elkarri gorroto ziotèn familia bitako kideak zirela, bata montescotarra eta bestea capuletotarra, elkarrekin maitemindu eta, familien arteko liskarrengatik, mila oztopo eta beste hainbat traba izan zituztenak, harik eta beren buruaz beste egin zuten arte, lehenik Romeok eta gero Julietak; egia da, bai, suizidioa bekatu larria zela, baina nola hunkitu ninduen haien historiak, eta nola piztu zitzaidan bihotzean haienganako sinpatia?!; baita haiei buruz zerbait gehiago jakiteko grina ere, eta hala, egun batean, etxera etortzen zèn fraide debozionistari isil gordeka bezala galdetu nion:
‎Felixin pozik bizi zen horrela eta ezin ukatuko genion ba pox hura, baina eskolan neuzkan bereziekin oso bestela jokatzen nuen: tximeleta eta loreen mundu bat sortzen nuen haientzat, dena zen marrazki eta kantu, jolas eta dibertimendu, munduko zakarkeriak eta zatarkeriak existituko ez balira bezala.
‎Jendeak, izan ere —gure etxean berdin—, maitasunaz hitz egiterakoan, noiznahi zituen ahotan Romeo eta Julieta, maitasun sutsuaren eredu gisa, eta nengoen bezala nengoelako edo, entziklopedian kontsultatu eta berandu gabe jakin nuen haien gutxi gorabeherako historia: elkarri gorroto ziotèn familia bitako kideak zirela, bata montescotarra eta bestea capuletotarra, elkarrekin maitemindu eta, familien arteko liskarrengatik, mila oztopo eta beste hainbat traba izan zituztenak, harik eta beren buruaz beste egin zuten arte, lehenik Romeok eta gero Julietak; egia da, bai, suizidioa bekatu larria zela, baina nola hunkitu ninduen haien historiak, eta nola piztu zitzaidan bihotzean haienganako sinpatia...!; baita haiei buruz zerbait gehiago jakiteko grina ere, eta hala, egun batean, etxera etortzen zèn fraide debozionistari isil gordeka bezala galdetu nion:
2012
‎Han eman nituen egun batzuk nire tristeziaren mende. Seme alabez oroitzen nintzen baina, era berean, ez nuen haiengatik galdetu ere egiten. Zertarako, ez banintzen zaintzeko gai?
‎Nire tristeziak ilean ere izan zuen eraginik eta orraztu gabe eramaten hasi nintzen. Korapiloak geroz eta handiagoak ziren neurrian, ahalegin gutxiago egiten nuen haiek askatzeko eta, Martina, zuk ikusi zenuen sartu nintzeneko argazkian horren ondorioak antzeman zitezkeen.
‎Eta mahaiaren gainean zeuden zazpi kandela luzeetara joan zitzaizkidan orduan begiak. Lehen begiratuan karitatearen ikur iruditu zitzaizkidan, salbatuko ninduten aingeru lerden zuriak; baina gero, tupustean, goitinahi beldurgarriena gaineratu zitzaion nire gogoari, eta gorputzeko zuntz oro sentitu nuen ikara egiten bateria galbanikozko hari bat ukitu banu bezala, aingeruen formak mamu zentzugabeak bihurtzen ziren artean, sugarrezko buruekin, eta ikusi nuen haiengandik ez zitzaidala laguntzarik etorriko. Eta orduan ia oharkabean bururatu zitzaidan, musikazko nota aberatsa bailitzan, nolako atseden gozoa izan behar duen hilobikoak.
‎Baieztapen horiek entzun ondoren, erabaki nuen haiek askatzera joateko ahaleginak egitea, eta horretarako basati zaharra eta espainiarra haiengana bidaltzea tratua egitera. Baina abiatzeko gauza guztiak prest nituenean, espainiarrak alde batetik zuhurtasuna eta bestetik tolesgabetasuna adierazten zituen oztopo bat jarri zidan, eta poz handia eman zidan bere jarrerak; beraz, haren aholkuz, adiskideen askatasuna gutxienez urte erdiz atzeratu nuen.
‎Gauza nabarmena iruditu zitzaidan ez zituztela uhartera ikustaldiak oso maiz egiten, hamabost hilabete baino gehiago igaro baitziren berriz hondartzara etorri arte; beste era batera esanda, ez nituen ikusi, eta ez nuen haien aztarnarik ez arrastorik aurkitu denbora horretan guztian, euriteen garaian ez baitziren seguruenik irtengo, ez behintzat horren urrutiraino. Halere, ez nintzen lasai bizi izan bitarte horretan, etorri eta ezustean harrapatuko ninduten etengabeko beldurra zela medio.
‎Egia da, agian, behin edo bitan izan zitezkeela uhartean, baina han geratu gabe, edo behintzat nik ikusi gabe. Maiatzean, ordea, nire kontuen arabera uhartean neraman hogeita laugarren urtean, topo egite bitxi bat izan nuen haiekin; baina bere garaian emango dut horren berri.
‎Gero mendi tontorreraino gidatu nuen, etsaiak joan ote ziren ikustera. Betaurrekoa atera eta, begiratzean, bete betean ikusi nuen haiek egondako lekua, baina han ez zegoen ez haien, ez haien kanoen arrastorik; beraz, argi eta garbi zegoen alde egin zutela eta han utzi zituztela bi kideak, haien bila ibili gabe.
‎Baina, esan dudan bezala, hori ez zen Brasilera joatea galarazten zidan arrazoi nagusia, nire salgaiak noren eskuetan utzi ez jakitea baizik. Beraz, azkenean erabaki nuen haiek hartu, eta Ingalaterrara joatea, eta hara iristean nirekin zintzo jokatuko zuen lagunen bat egingo nuen edo ezagunen bat aurkituko nuen. Horrenbestez, neure ondasun guztiak hartuta, Ingalaterrara joateko gauzak prestatu nituen.
‎Gainera, uhartea zatitu egin nuen haien artean, uharte osoaren jabetza niretzat gorde nuen arren; hala ere, bat etorri ziren denak zatien banaketarekin; eta gauza horiek guztiak antolatu ondoren, eta handik ez zutela alde egingo hitz emanarazi ondoren, han utzi nituen.
‎Bitarte horretan, ezkutuan egon nintzen, nire gaztelutik behin ere irteten ausartu gabe, ez behintzat mendi tontorretik gertu nuen begiratokira baino urrunago, eta pozik nengoen bizilekua oso ongi gotortua nuelako. Banekien gutxienez hamar ordu zirela txalupa berriz ur gainean egoteko, eta ordurako ilunduko zuen, eta askatasun handiagoa izango nuen haien mugimenduak ikusteko eta haien elkarrizketak entzuteko, horrelakorik izatekotan behintzat.
‎Horregatik erabaki nuen haien aurrean neure burua azaltzea, egoeraren berri emateko. Berehala abiatu nintzen, lehen esandako itxura nuela, nire zerbitzari Ostiral atzerago zetorrela, ni bezain bikain armatua, nirea bezain mamu itxura deigarria ez izan arren.
‎Goizean kapitaina bidali nuen haiekin hizketatzeko asmoz; hitz batean, zer zioten ikertzera, gero niri jakinarazteko itsasontzia ezustean hartu eta geureganatzera joateko fidagarritzat jotzen zituen ala ez. Hitz egin zien egin zizkioten irainez, erabili zuten modu txarrez, eta esan zien gobernariak bizia barkatu bazien ordu arte, Ingalaterrara bidaliak izanez gero, zalantzarik gabe, han kateatu eta urkatuko zituztela; baina itsasontzia berreskuratzeko gizalegezko ahaleginean parte hartzen bazuten, eginahalak egingo zituela gobernariaren barkamena lortzeko.
‎Azaroak 23 Beste lanak utzita nituen tresnak egiten aritu nintzen bitartean, baina aurrera egin nuen haiek amaitu bezain laster, eta egunero lan eginez, sasoiak eta denborak uzten zidaten neurrian, hemezortzi egun oso eman nituen leize zuloa zabaltzen eta sakontzen, gauzak han eroso gorde ahal izateko.
‎Bidaia oso atsegina izan zen. Beheko lurretan erbiak, edo erbi itxura zutenak, eta azeriak aurkitu nituen; baina ordu arte aurkitutako mota guztien ondoan oso desberdinak ziren, eta ez nuen haiek jateko asmorik, batzuk hil nituen arren. Ez nuen, ordea, ausartegia izateko arrazoirik, janari premiarik ez bainuen, eta neukana oso ona zen gainera, batez ere hiru mota hauetakoak:
‎Ohartu nintzen ez zutela eskuetan armarik, makila luze eta lerden bat zeraman batek izan ezik, eta Xuryk esan zuenez, urrutitik oso begi onez botatzen zuten lantza bat zen. Beraz, ez nintzen gehiegi hurbildu, baina keinuka, ahal izan nuen bezala, hitz egin nuen haiekin, eta, nola edo hala, jateko zerbait nahi nuela adierazi nien. Haiek ontzia gelditzeko seinaleak egin zizkidaten, eta janari bila joango zirela eman zidaten aditzera.
‎Alde egin zuenean, ordena alfabetikoan jarri nituen hitz guztiak beren esanahiekin. Eta horrela, egun gutxiren buruan, oroimen sendoaren laguntzaz, lortu nuen haien hizkuntza pixka bat ikastea.
‎Gutxi gorabehera hilabeteren buruan, hobekuntza dezentea egin nuen haien hizkuntzan eta Erregearen galdera gehienei erantzuteko gai nintzen, harekin elkartzeko ohorea izaten nuenean. Maiestateak ez zuen jakingurarik txikiena ere agertu ni egondako herrialdeetako lege, gobernu, historia, erlijio edo ohiturei buruz; aitzitik, matematikaren egoeraz galdetzera mugatzen zen, eta nik ematen nion informazioa mespretxu eta axolagabeziarik handienaz hartzen zuen, nahiz eta bere astintzaileak sarri ematen zion alde bietan erne egoteko.
‎Gogor ikasiz lortua nuen haien hizkuntzaren ezagutza maila on samarra; baina aspertua nengoen hain jaramon gutxi egiten zitzaidan irla batera mugaturik egoteaz, eta lehen aukera izatean handik irtetea erabaki nuen.
‎Nekatzen hasia nintzen, eta nire jakin mina pizteko ezer aurkitzen ez nuenez, poliki poliki badiarantz itzultzen hasi nintzen; eta itsasoaren ikuspegia aurrean bete betean izan nuenean, gure gizonak txalupan zeudela eta jo eta ke arraunean ari zirela ohartu nintzen. Haien atzetik joateko zorian nengoenean, nahiz eta alferrikakoa izango zatekeen, egundoko izaki bat ikusi nuen haien atzetik itsasoan ahal bezain bizkor; ura ez zitzaion belaunetara baino askoz gorago iristen, eta izugarrizko pausokadak ematen zituen; baina gure gizonak legoa erdi aurrerago zihoazen, eta, itsasoa inguru hartan harkaitz zorrotzez betea zegoenez, munstroa ez zen gauza izan txalupa harrapatzeko. Honen berri gero eman zidaten, orduan ez bainintzen ausartu abenturaren amaiera ikusteko geratzen; aitzitik, ahal bezain arin korrika itzuli nintzen lehen ibilitako lekurantz; eta gero muino aldapatsu bat igo nuen, nondik landa zabalaren nolabaiteko ikuspegia bainuen.
‎Egunean hamar aldiz erakusten ninduen, jende guztiaren harridura eta atseginez. Ordurako, aski ongi hitz egiten nuen haien hizkuntza eta oso ongi ulertzen nuen esaten zidaten guztia. Gainera, ikasia nuen haien alfabetoa, eta moldatzen nintzen tarteka marteka esaldi batzuk interpretatzeko; izan ere, Glumdalclitch izan bainuen irakasle etxean egon nintzen bitartean eta bidaian izandako aisialdietan.
‎Ordurako, aski ongi hitz egiten nuen haien hizkuntza eta oso ongi ulertzen nuen esaten zidaten guztia. Gainera, ikasia nuen haien alfabetoa, eta moldatzen nintzen tarteka marteka esaldi batzuk interpretatzeko; izan ere, Glumdalclitch izan bainuen irakasle etxean egon nintzen bitartean eta bidaian izandako aisialdietan. Liburu txiki bat zekarren poltsikoan, ez Sansonen Atlasa 43 baino askoz handiagoa; neska gaztetxoek erabili ohi zuten testua zen, haien erlijioaren berri ematen zuena laburki; honetaz baliatuz irakasten zizkidan letrak eta azaltzen hitzak.
‎Holandar bat ikusi nuen haien artean, eta bazirudien nolabaiteko agintea zuela, nahiz eta ez zen bi ontzi haien buru. Gure aurpegieragatik ingelesak ginela jakin zuen eta, bere hizkuntzan zitzipitzika mintzatuz, bizkarrez bizkar elkarlotu eta itsasora botako gintuztela zin egin zuen.
‎Era berean, hirurehun jostunek, herrialde hartako modaren arabera, niretzako jantziak egin behar zituztela agindu zen; Maiestatearen jakintsu handienetako seik niri beren hizkuntza irakasten saiatu behar zutela; eta, azkenik, Enperadorearen, nobleziaren eta zaintzaileen zaldiak nire aurrean entrena zitzatela, nirekin ohitu zitezen. Agindu hauek guztiak behar bezala betearazi ziren, eta hiru astetan aurrerapen handia egin nuen haien hizkuntza ikasten; denboraldi honetan Enperadoreak sarri ohoratu ninduen bere ikustaldiekin, eta atsegin zuen niri irakasten maisuei laguntzea. Nolabait hasiak ginen jadanik elkarrekin hizketan, eta mesedez askatasuna eman ziezadala erregutzeko izan ziren lehen hitzak, egunero errepikatzen nizkionak belauniko jarrita.
‎–A! Zenbat pentsatzen nuen haietaz, ez dakizu! Garai hartan bezalaxe ikusten nituen sarritan, eguzkiak, udako goizetan, leihosarean ematen zuenean bezala... eta zure bi beso biluziak loreen artean pasatzen hautematen nituenean.
‎Hesiaren albotik nindoala, ahotsak entzun nituen bat batean; kolpetik ezagutu nuen haietako bat: Azamat zen, gure anfitrioiaren seme kaxkarina; besteak zakarrago eta baxuago hitz egiten zuen.
2013
‎Ez zitzaidan sekula hainbeste kosta izan gizaseme bat nola hil erabakitzea. Nire bizitza afektibo sexualetik pasatu ziren gizonezkoak akabatzeko ohitura makabro hartan, erraz irudikatzen nuen haietako bakoitza nola akabatuko nukeen. Eta benetan bat akabatzeko ordua iritsi zitzaidanean, ez zitzaidan batere erraza egin modua erabakitzea.
‎Pare bat eserleku aurrerago, sailkatu ezin zuen hizkuntza batean mintzo zen bikote bat aurkitu zuen. Nik entzun niezaien saiatu zen, baina ez nuen haien mintzairan hitz bakar bat ere atzematerik lortu. –Neska kalakari amorratua da, ez da isiltzen, derrigor entzun behar diozu?, esaten zidan Marenek.
‎Garrüzeko inguruko laborariek jakinen zuten zehatzago. Ez nuen haiei galdegiteko asmorik.
‎BIDEAREN erditsuan zaldun talde bat zegoen nire esperoan. Aspaldi ikusi gabea nuen haien buru egiten zuena: La Force.
‎Adinkide nuen haien buruzagia. Bisaia zaildua zuen, sastakada zahar batez apaindurik ezker masaila.
‎Prest nengoen berrehun urrats kontatu arte kezkatzen ez hastera. Ehun eta berrogeita hamargarrenera gabe, buruz buru jo nuen haien argiekin.
‎Haren menekoak karroza inguratu eta nire parean agertu orduko, nire sastakaiak mehatxatzen zuen haien jaunaren zintzurra. Ez nuen haiekin eztabaidatu behar izan ere.
‎Aspalditik ninduten noski ikusmiran. Harresi zolatik, Gaskoiniako eta Biarnoko mintzaira erabili nuen haiekin. Etorreran ohartua nintzen lurralde horretako jendeen ahotan zebilena ez zela hain desberdina.
‎Euskadi Ta Askatasuna liburu sortan (Txalaparta, 1994), espetxetik amari igorritako gutunaren pasarte bat jaso dute: «Preso politiko guztiak gose greban ziren ni heldu nintzenerako, eta neronek ere bat egin nuen haiekin. Fresnesko ospitalera eraman gintuzten gero.
2014
‎Baina furgoneta aurrean zihoazen zakur biak, korrika eta zaunkaka. Aurrean gurutzatzen zitzaizkidan eta nik galga zapaltzen nuen haiek saihesteko, neskatoa nuen buruan, Urtza; egia esan, ez zen neskatoa azaltzen zitzaidana, haren amaren argazkia eskelan baino. Astiro nindoan, etengabe galgatuz, zakurrak ez zapaltzearren.
‎Batzuen batzuek esaldi laburrak trukatzen zituzten purrustaka, agidanez arazoa beren gogara konponduz. Aldamenean nuen haien buruzagia, beltz gazte bulartsu bat, urdin ilunez azpildutako jantziez arrunki apaindua, izugarriekin, eta ilea kizkur koipetsuetan artezki antolatua zuena. «Eta?» esan nion, adiskidetsu agertzeko asmo hutsarekin.
2015
‎Ez nuen haien maitasuna sentitzen
‎Gelako bizkorrenetakoa izateak emango zidan beharbada haien artean ibiltzeko baimena. Neure buruari galdetzen diot gaur egun, zer bilatzen ote nuen haien artean: gehiago izan nahia, berez nintzena ukatzea, haien antzeko bihurtzea?
‎Baina diferentea zen aldi berean: ez dakit helduagoa nintzen, baina ez hain umea, ez hain taldekoia ere; jendekoia betidanik izan naiz, baina, ez dakit urteen berezko uzkurtze baten poderioz ala irakurketaren sentsibilitate erne berriaz, artaldean ez nintzela gustura sentitzen ohartu nintzen; ohartu eta onartu; taldeari begiratzen nion, nahi nuen haietako bat izan, multzoan urtua, baina banekien harrezkero ezinezkoa zena.
‎Hala ere, aurki nire presentzia isilak ez zuen haien arreta merezi izan eta, nitaz erabat ahantzirik, parte hartu ezinen nuen beste jolasen batera joan ziren, lasterka batean joan ere. Egia erran, lasaitu ederra hartu nuen haiek alde egitean, galdera deseroso anitzi erantzun behar izateaz libratzen bainintzen horrela.
‎dena kolokan jarri zen, defentsa, ekonomia, teknologia? Nik ez nuen haiek egin zituzten huts handien berri. Pentsa, guk geure merkataritza harremanen %35a galdu genuen orduan.
‎Ez nuen haien maitasuna sentitzen
2016
‎bateria, baxua, abeslaria eta bi gitarra elektriko. Nik jotzen nuen haietako bat. Jotzen putaidearik ez geneukan, baina sobera genuen jarrera, faltan lotsa, eta rocka zainetan bor borrean hormona aztoratuekin ondo nahasirik.
‎Kolaz pegatuta bezala, liluratuta, eternitatea pasa nuen haien aurrean,
‎Eta horrelako aurpegiei begiratzean, edo beste arrozoi batengatik beste aurpegi batzuei begiratzean, maiz ahazten nuen haiek ere ikusten nindutela beraiei begira; lotsatu eta ordulariari begiratzen nion, edo jakako poltsikoetan zeozer bilatzen nuen, zerbait galdu izan banu bezala, jaka soinean edukitzekotan, jakina.
‎Kartera poltsikoan sartzean, honen fondo puskatutik ihes egindako txanponak sumatu nituen eskuarekin, eta atsegin nuen haiek hor egotea, epel, babesean.
‎Aita Coruñara aldatu zen garai berean amaitu nuen nik OHOren azken ikasturtea; hala, bada, hamabost urte bete berriak nituela, aldaketa sakonak izan zituen nire bizitzak (herritik hirira, eskolatik institutura) eta denbora behar izan nuen haiek onartzeko. Tartea, kilometrotan, ez zen hain handia ere, baina, egiatan, kontinente ezezagun batera aldatzea bezala izan zen hura.
2017
‎Jelosiaz imajinatu nuen haien sabeleko atsegin eta freskotasuna. Kalatxoriei begira, neure baitan esan nuen:
‎Bizkarra eman nion, nire itzala hautsean zanpatuz. Gauza ikaragarriren bat zegoen nire barruan batzuetan gauez niri imintzioak egiten ikusten nuen haiengandik barrena ikusten nuen niri imintzioak egiten haien aurpegietatik barrena orain joan da eta gaixo nago
‎Hiru ordu goizago da mendebaldeko kostan. Harekin hizketan, argi ikusi nuen haiek optimista zebiltzala oraindik. Mezu bat idatzi nion:
2018
‎Ohargarria zen, bestalde, wakefieldtarrei, bereziki Wakefield andreari? ez zitzaizkiela inondik ere arrotzak gure herrialdeko usadioak, eta haien solasetatik ondorioztatu nuen haiek ere mailaren bateko etxe ingeles baten jabe zirela.
‎Kartelean hatxero bat ageri zen, forma geometriko suprematista baten gainean, eta forma horretan Alarde Fundazioaren logotipoaren antza ikusi zuten, estilo berekoa baita. Eztabaidaren berri izan nuenean, erabaki nuen haiekin harremanetan jartzea, baldin eta sare sozialetan ikusten banuen lana kritikatzen zutela baina ez pertsona; zeren nik pentsatzen nuen Jaizkibelekoek betikoak iraintzen zituztela, betikoek Jaizkibelekoak iraintzen zituzten bezala. Baina konturatu nintzen ez zela horrela.
‎Jaizkibelez hitz egiten zidaten, beti irainka, eta nik errespetua eskatzen nuen, nire anaia han zelako. Baina jende hark nire anaiari halakoak egin bazizkion, nola jarri behar nuen haien alboan. Niretzat, balioak galduak zituzten.
‎Hasieran, noski, ez nintzen konturatu familia bera zela. Nik ez nuen haiekin topo egin eta, beraz, etxera iritsi nintzenean, ez nuen jakin lehen polizia etxean egondako pertsona berak zirela. Han, haien amaren hilketa lazgarriaren berri izan nuen.
2019
‎Denak neskak. Berehala nabarmendu nuen haien artean ordea. Oso guapa zegoen, beti bezala.
2020
‎" Madrila itzuli nintzenean Naparraren familiaren abokatuarekin harremanetan jarri nintzen, Iñigo Iruinekin, alegia, eta hau guztia kontatu nion, eta aldi berean esan nion erreparoak neuzkala datuak egiazkoak izango ote ziren. Ordutik aurrera, hilabete batzuk pasatu nituen emandako materialeko hari batzuei buruzko ikerketak egiten, eta ikusi nuen haietako batzuk egiazkoak zirela, eta orduan hasi nintzen Naparraren auziari buruzkoa ere sinesten. Paco Etxeberria forentsearekin harremanetan jarri ginen eta gelditu ginen ikusizko miaketa bat egitera joateko elkarrekin.
‎–Neskek uste zuten berrogeita zortzi orduz egongo zirela hor barruan, baina gure asmoa gutxienez hogeita lau ordu gehiagoz bertan uztea zen. Nik ezin izango nuen haien bila joan edozein aitzakia jarrita, eta Xabi izango zen askatzen zituen nolabaiteko salbatzailea. Horrela, alabak, agian, barkatu eta beste aukera bat emango zion.
2021
‎Gakoa ez zen menderatzeko gogoa izatea, nigan bizi bizia zena, besteengan menderatuak izan nahia errotu eta ohitura bihurtzea baizik, jaidura berri hori ikusezin bihurtu arte. Gogora ekarri nuen haien artera itzuli nintzenean, armadaren base zahar hartara, eman nien hitzaldia. Ipuinetako suge sorgintzailea sentitzen nintzen, azti bat.
‎Ikasi egin nuen, beraz, luzaz. Eskolako laborategian langileen barruko munduarekin esperimentatu nuen, ikasi nuen haien funtsa, eta hasia nintzen lantzean behin nire etxeetako langileren bat hartzen eta txangoetan galtzen, hirira eraman eta nire ateliertxoan askatasun osoz esperimentatzeko, programazioak aldatuz, administrazio nagusiarekiko loturak ezabatuz, fabrikazioan ezarritako mugak gaindituz. Ez ausaz, plangintza gero eta zehatzago baten barruan baizik.
‎Eta nire aurrean bide luze eta zabal hura, gonbit eginez, belar txarrik gabeko parterreak alde banatan, inork zaindu gabeko lorez apaindurik, eta bi pantera handi haiek. Beldurrik gabe jarri nizkien eskutxoak larru leunaren gainean, eta laztanak egin nizkien belarri biribiletan eta belarri azpiko txoko sentikorretan, eta jolas egin nuen haiekin, eta etxera ongietorria egiten ari balitzaizkit bezala zen. Buruan, etxera iristeko sentsazio bizia nuen; handik gutxira, bidean neska ilehori bat azaldu eta irribarrez nigana etorri zenean, eta esan zidanean" Ondo?", eta altxatu ninduenean, musu eman, lurrean utzi eta eskutik eraman, ez ninduen hartu harridurak, ezpada soilik zuzentasun zoragarri baten inpresioak, norbaitek gogora ekarri izan balizkit bezala gauza alaiak, ordura arte nola edo hala aintzat hartu gabeak.
‎Hasieran zer edo zer ateratzen nintzen kuadrillarekin eta Portugaleteko alde zaharrean. Ardozalea ez nintzelako aitzakia jarri nuen haien arteko elkarrizketa eta egoteko moduetan niretzat ez zegoela tokirik ezkutatzeko. Baten bat, gainera, ni baino abertzale eta iraultzaile sutsuagoa ageri zen, lezioak emanez tabernako ezkerreko abertzaletasunetik.
‎Ohetik irten nintzen salto batez, eta nire gelara joan nintzen 1983ko istiluetan poliziaren kezko pote batek pertsianan egin zuen zulotik so egiteko. Txirrina entzun aurretik ikusi nahi nuen haiek ote ziren. Arriskua datorrenean, hura ikusteko premia irrazionala izaten duzu.
2022
‎–Ez nuen haiekin haserretu behar. Ez zuten merezi.
‎Niri begira zeuden leiho batetik. Itxaropena begiztatu nuen haien begietan, nireetatik aspaldi desagertu zen esperantza hura. Ulertzen hasia naiz zer gertatzen den hemen.
‎Eskutitz batean idatzita utzi nuen. Erditzean hilko banitz ez nuen haiekin gera zitezen nahi. Emaginak esan zidan idazteko, trankilduko ninduela.
‎Legez kanpo zeuden alderdia eta sindikatua bera, artean. " Zortea eduki nuen haiek hurbildu zitzaizkidalako. Preso eta erbesteratuentzako dirua biltzen ari ziren, eta ea parte hartu nahi nuen galdegin zidaten.
‎Tarteka txalo urduriak jotzen zituzten xehetasunen batekin asmatzen nuenean, orezta bat izan zitekeen bizkarrean, orbain bat edo ebatondo txiki bat zangoan, eta euren artean froga horiek elkarri erakusten ere sumatzen nituen gonak altxatuta. Deskribapenekin bukatu nuenean isilik zegoen batek galdetu zidan ea zergatik ezin genuen jarraitu oraindainokoan bezala, ea zergatik egin behar nituen bereizketa mingarriak, zergatik aukeratu behar nuen haietako bat eta besteak bazterrean utzi. Ez nekiela zer erantzun esan nion, eta orduan hasi zitzaizkidan aurpegiratzen ez zela hori hitzemanda genuen tratua, arauak hautsi nituela.
2023
‎Gorroto nuen haien etxera joatea, baina patuaren kapritxo zitalak: senarrak lagun minak ziren.
‎Ez zeuden etxean gelditzeko, ohituak zeuden hamabi urtetatik gizonezkoen pare lan egitera, eta ez portzierto leku txukunetan, oihal denda batean esaterako, ezpada kordeldegian edota kontserba fabrikan. Izugarri atsegin nuen haiei entzutea, lantokiari buruzko galderak egitea, eta kontatzen zidaten txirrinak jotzen zuela, uniformea eraman behar zutela derrigor, kontramaistra bat zeukatela eta denak barre algaraka aritzen zirela elkarrekin gela berean, eta niri begitantzen zitzaidan haiek ere eskolara joaten zirela, baina etxeko lanik eta zigorrik gabe. Hasieran, eskolako maistrak –izaki bikain eta aparteko haiek– miresten hasi baino lehenago, jabetu aurretik ozpinetakoak potoetan sartzen jardutea ez zela hain hain ogibide ederra ere, ondo baino hobeto irizten nion nire izebak bezalakoa izateari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia