Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 229

2000
‎Bi uztail pasatu nituen Irlandan, eta Dublin eta Belfast baino ez nituen ezagutu. Geroago, 95eko irailean, diru apur bat bildu eta aspalditik gainezka nuen gogoari kasu eginda, erabaki nuen benetako Irlanda ezagutu behar nuela. Benetako pub ak eta musikariak, eta postaletan baino ikusi ez nuen Irlanda idealizatu hura:
‎Nik, ordea, Pisako kaleetan aurkitu neskatxa hura nuen gogoan: aingeru baten aurpegia zuen, baina zangobakarra zen eta makulu baten gainean zebilen.
‎—Baina, ene buruak ene bihotzaren gutiziak ontzat emaiten ez zituen arren —erran zuen ene amak—, halarik ere, zure aita etxeratu eta harekin oheratzen nintzen bakoitzean, osaba Joanikot izaiten nuen gogoan, halako suertez, non gogoz eta arimaz harekin izaiten bainintzen, gorputzez zure aita besarkatzen banuen ere... Eta nik ez nuen bekaturik egin nahi, baina bekatu egiten nuen, erremediorik gabe... harik eta, halako batean, zutaz haurdun gertatu nintzen arte.
‎Eta gau eta egun tormentatu izan ninduèn tiranoaren boza isildu behar nuen, neure kontzientziaz hain denbora luzez jabetu zen tiranoarena, hau bekatu da eta guztia da bekatu, Beati qui se castraverunt propter regnum Dei... 21 Ez! Zeren ez bainuen iragana jada sostengu eta eskutoki, baina iraganarekiko haustura, eta zeren haustura hartan aitzina egin nahi bainuen, eta hartarako nuen gogo, hartarako borondate.
‎Ez nuen deus oroitu nahi, ez nuen deusez gogoetatu nahi, ez nuen deus desiratu nahi. Ukigarri ez zen guztiari iheska, ur edan berriak gorputz barnera ekarri zidan freskurara ezarri nuen gogoa. Eztarrian itsatsiriko ginebraren zapore metalikoa, bederen, eztitua zen.
‎Oroimena bortxatuta ere, ez nuen gogoan Charly" damu" hitza erabiltzen. Hunkitua eta aldi berean ahalketua nintzen.
‎Ez nuen gogoan emakume alkoholiko etxegabe horri zer putakeria egin nion hogeita hamar urte lehenago, eta ez nuen oroimena berritzeko inolako azkurerik.
‎Anaia etxean aurkituz gero, inmobiliariaren batean izana ote nintzen galdezka hasiko zitzaidan, edo" Ixter puxkarekin" sukaldeko mahaiaren gainean gainka topatuko, eta ez nintzen halako kinkatan —ez batean, ez bertzean— egoteko tipoan. Hartara, autoz nindoan, neure urdail bakartia zer ostatutzarretan zigortu behar nuen gogoan nerabilela. Alde Zaharreko aparkatze murriztua medio, nora erabaki gabe kausitu nintzen Zabalguneko gure etxetik hurbil eta, iluntzerako utzi beharrean, egokiera aproposa jo nuen semearen arropak bildu eta eginbehar hori, bederen, behin betikoz gainetik kentzeko.
‎Ez nekien zuzen nor ziren" bertze" horiek, baina lepoa kulunkatu nuen, baietz berriz ere. Larunbatekoa ez nuen gogoan; Ttipiren irudi hila aulki birakorraren gainean, horixe baizik ez nuen atxikitzen egun horretatik. Hilerrian, berriz, ez nintzen aurpegi ezezagunetan erreparatzeko.
‎Hainbat segundoz, aditu berria oratu nuen gogo barnean.
‎Leitzara jaitsi ginen. " Ez ezazu sekula erabakirik hartu gogoa sutan izan ezean", zioen Margak aurreneko gutunean, eta ez zen hain beroa nik une hartan Lauaxetari kontra egiteko nuen gogoa. " Azken batean", esan nuen neure artean," berriro ere nora jo ez dakidala nagok, eta bien bitartean ondo etorriko zaiguk pixka baterako zibilizazio deitzen den horretara jaistea, espaloiak zapaltzera."
‎Bidearen puska eder bat egina genuen ordurako eta ez nuen atzera gora igotzeko gogorik. Margak lasai porrot egiteko esan zidala ekarri nuen gogora gainera. Ez nuen, beraz, larritu beharrik.
2001
‎Bilkura hasi aitzin, ostatu zoko hartara gonbidatu ninduzun kafe baten edatera. Ez nuen gogorik baina hala ere, hotzak gatibatzen zuen ostatuan zure hatzetarik sartu nintzen. Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz; zure mintzamoldeak halaber.
‎Louis Owen edo Leslie Marmon Silkoren orrialdeen alhatzera akuilatu nuen gogoa, neraman irakin aroaren antzeko zerbaiten oihartzunaren bila. Eta itxuratuak kontsolatu ninduen:
‎Ez nuen gogo izpirik neure azpi arteak egoista itsusi baten eraso eta milikei eskaintzeko. Gauaren minean inarrosi eta tanpez iratzarritako maitea sugearen pare gaiztotzen ari zitzaidan.
‎Aitaren kontakizuna nuen gogoan
2002
‎Gure ama eta Asun bi izaki berdinezak zirela begitandu zitzaidan. Ez dakit nola, baina ama minak jo ninduen eta egun haietan beste gonadunik ez nuen gogoan izan.
‎Egia da Eladiorenaren ondoan beste kasu asko nituela gaizki bukatu zirenak, bat edo beste modu ezin tragikoagoan. Baina nik Eladioren historia behar nuen gogoan aurrera egiteko. Baikor izan behar bainuen.
‎Ez nuen gogorik klasera itzuli eta denak niri begira sentitzeko berriro. Liburutegi aldera jo nuen, nengoen lekutik justu beste muturrera, ordu hartan ez baitzen han inor ibiltzen.
2003
‎Bestela ere definitu behar da kirola. Gaizki egindako kirola edo, hobeto esanda, baldintza kaxkarretan egindako kirola nuen gogoan, arriskutsua bihurtzen den kirola. Eta ez naiz istripuetaz soilik ari, gehiegi behartutako egoeretaz ari naiz.
‎Dagoeneko ahaztuxeak nituen gelakoen izenak eta gertakariak aipatu zituen luzaz berak. Bere begiradan izuaren arrastoak eta sentimenduen sukarra nahasian zituen neskato zurbil baten irudia ekarri nuen gogora nik. Lotsatiek tarteka erakutsi ohi duten fanatismoarekin defendatzen zituen bere ideiak edo, hobeto esanda, bere autoreak.
‎Zerbitzariak mahaian edariak jartzen zituen bitartean nobela horren trama ekarri nuen gogora: amildegia ikusi eta kolpetik isiltzea erabaki zuen Komitas armeniar musikagilearen eta nazien genozidioa bizi eta idazten jarraitzea erabaki zuen Primo Leviren kasuak kontrajartzen ditu.
‎Noizean behin Romaini eskainiko zizkioten omenaldietan hartuko nuen parte eta zure ondoan eseriko nintzen omenduaren obraz, neure obraz, zuri hitz egiten entzun edo nik zerbait esateko. Eta Romaini buruzko pasadizoren bat edo beste ekarriko nuen gogora seguru asko, bikote baten historian hasierakoak kontatu ohi dira beti, azken aldikoak isilduz –esan zuen eta negarrez hasi. Beregana hurbildu eta besarkatu egin nuen.
‎Zintzo esanda, nora joatekoak ziren ardura gutxi niri. Elena nuen gogoan, eta kafearen premia urdailean.
‎–Zein partidutakoa zara? –galdetu nion, fardeltxoari eusteko nuen gogoa ezkutatuz.
2004
‎Euskararen diglosia historikoa ez da erabateko eragozpen izan gure hizkuntzaren soka ez eteteko. Hori horrela izanda ere, ordea, diglosia horren berorren ondorioa izan daiteke egungo euskararen egoera larria, eta larritasuna ahotan hartu dudanean, euskararen corpusa baino areago bere estatusa nuen gogoan. Ondo ulertu badut behintzat, euskararen gaitasun kontuak zituen hizpide Mitxelenak hor idatzi zuena paperean ezarri zuenean, eta, jakina, diglosiak erakarri digun hondamendia ez da corpusaren sailean kabitzen.
‎Ez nintzen ene kabuz ari aurreko paragrafoan. Koldo Izagirre nuen gogoan, berea delako ondorengo epai zorrotza: –Euskaldunok zokoratuak gaude Durangon, megadenda bat bihurtu delako.
‎Weberri buruzko txostenetan, Sankt Michael Strasseko helbide bat agertzen zen. Karrika bilatu eta harainoko bidea hartu nuen gogoan. Antza zenez, nahiko urrun zegoen hirigunetik.
2006
‎Gizonezkoak, berriz, ez du zentzun praktiko hori. Esaldi bat ere hartu nuen gogoan hitzaldi hura prestatzen jardun nuenean: " Adinekoa hizkuntza ikasten hasten denean, neuronak dantzan hasten zaizkio".
‎Baina aldi hartan loa ez zitzaidan etorri. Tom nuen gogoan. Zendako ez nuen lehenago ikusi herrixkan?
‎" Probatu" esan zenidan gero, lehen ardoarekin bezala, baina nik ez nuen gogorik. Probatu, berriro, baina nik ez nuen nahi.
‎Ez entzuna egin nion. Gilen nuen gogoan. Gilen lubakietan jostetan.
‎Zohardia zen eta izarrek, zeruan ez ezik, urezko suge erraldoiaren azal beltzaren gainean egiten zuten distira. Izua uxatu beharrez, Akademian ikasi salmo bat ekarri nuen gogora:
‎Familiaz, erresumaz eta gainerako guztiez hustu nuen burua. Akademian, Eskritura Sainduetan, Zizeronen testuetan eta Genebatik ekartzen zizkiguten liburuetan finkatu nuen gogoa. Erretorika ere ikasten genuen eta nire frantses motza mihira ekartzeko ahaleginak txalotzen zizkidaten irakasleek.
‎Berdin zitzaidan madarikatu hura ezaguna izan edo ez, Sebastian izan grazia edo Isaak edo Samuel. Judua zela, horixe bakarrik izan behar nuen gogoan. Adorea banuela erakusteko, judu bat umiliatu behar nuen eta horixe zen, hain justu ere, aurrean neukan hura.
‎Horrenbestez, Elsbethi ohar labur bat idazten hasi nintzen, egunerokoaren oparia eskertzeko. Ez nuen gogo berotasun gehiegi jarri nahi, baina ez nuen ezta ere axolagabekeria transmititu behar. Tarteko hitzak behar nituen, ez beroegiak, ez hotzegiak.
‎Nik ez nuen gogo zipitzik, baina Hermanni halako moduz eman zion kasketak frau Gerda ezagutu behar nuela, ezen besotik heldu baitzidan eta ezkaratzeraino eraman. Arropa zaharren zakua zoko batean utzi eta, eskaileretan gora gindoazela, ez dakit zenbat urte lehenago gertatutako istorio bat kontatu zidan.
‎hankak zabal zabal egin postura eroso bat bilatzeko, eta begiak ixten nituen. Pixkana pixkana uraren hotza ahazten nuen eta nerabe baten irudi biluztuan jartzen nuen gogoa. Neska baten aurpegia zuen gehienetan, baina bestetzuetan baita neure buruari aitortu nahi ez nion norbait difuminatuago batena ere:
‎Aste osoa pasatzen nuen laguna ikusi gabe, eta igandea berriro noiz etorriko egoten nintzen Öchlerrekin elkartzeko, bera baitzen Parisen neukan lagun bakarra. Uzten zizkidan liburuak edo Sena ertzeko txosnetan erositakoak irakurtzerakoan, bere ondoan izaten nuen gogoa.
‎gauero nuen gogoan
‎Goiz batean, amets nahasi baten ondotik itzartzean, neure borondatearen baimenik gabe, ilunpean erdi lotan goxo goxo geratzeko nuen gogoari kontra eginda, ohe ondoko argi giltza sakatzen ari nintzela jabetu nintzen. Ohean gelditu nahi nuen arren, ohetik altxatzen hasi nintzen.
‎Ez nekien gizonaren izena. Ez nuen gogoan, zehatzago esanda. Ilaran jarri nintzen.
2007
‎Jaiotzetik ekarriko nuen gogoa, nirea huraxe zen. Aitak bazuen behor pare bat Ultzaman eta horiek hezten ibiltzen zen, aitonak ere beti astoak eduki zituen, eta baserrira joaten ginenean ni beti animalia tartean ibiltzen nintzen.
‎Pentsatzen hasi nintzen. Egindakoa ekarri nuen gogora. Bide guztiek etxepeko tabernara ninderamaten, nire Erromako zubipera.
‎Alabaina Mauleko Peko Arruako sator zuloa abandonatzea tokatu zitzaidan. Batzuetan behar nuen gogoa arras ihalozkatu Mauleko behialako bizimoduaren berriz itxuratzeko: Ovidiok hain ederki abestu zituen Tomes hartako egun gris euritsu zerrenda etengabea zetorkidan burura orduan.
2008
‎Izeba Maritxuren esaldi hura hartu nuen gogoan halaber, amona Anak gerra garaian etxean izan zituen pertsonei buruzkoa. –Gauza bat ideiak dira eta bestea bihotza?.
‎Hona nire erantzuna. Ez nuen gogorik auzi honetaz hitz egiteko. Gandiagaren obra zinez errespetatzen eta kasik beneratzen dudalako.
‎Lagun ginela ere bai. Eta hartaz, ez nuen gogorik ezer kontatzeko haren HIRU GIZON BAKARKA liburuari buruz. Baina, bihoa nirea.
‎Mintzatu zitzaidan mutikoa itxura ederrekoa zen; obsidianazko begiak zituen, ongi marraztutako ezpainak eta, bereziki, nire aita zenak bezalako ile beltzak. Aspaldi hila zen nire aita eta bere irudia ez nuen gogoan, haren ile beltzez bakarrik oroitzen nintzen. Hala, mutiko hori ikusteak hunkitu ninduen.
‎Banekien Kuzkotik hurbiltzen ari ginela. Ez nuen gogorik hara heltzeko, zeren, han, gizakien sakrifizioak ez egitea zaila izanen baitzen. Erabaki nuen ez gehiago horretan pentsatzea, Nacorekin gelditzen zitzaizkidan momentuak baliatzeko gisan.
‎Igandean Curry Valenzuela izan nuen gogoan; zorionduko nukeen gustura. Haserretu egiten omen da New Yorkera joan eta Espainia Almodovarrekin erlazionatzen dutelako.
‎Aurten Pamielakoek eskatu didate etortzeko. Ez nuen gogo handirik, baina animatu naiz azkenean. Horretan zerikusirik badauka norberaren egoerak; fisikoak eta animikoak.
‎— Egia da Tiber, saguak maite izan dituzu beti, ez nuen gogoan ere... A, banuke bai hor zure asebetetzekoa... auzoko zapatagileak saguz betetako ezkaratz bat badu...
2009
‎Bakarrik. Ez nuen gogorik kalera ateratzeko eta, nahita ere, norekin. Etxek bere nobioarekin eman ditu bi egunak.
‎–Atzo eraman zituen Goiko Bentako Migelek?. Gandiaga hil eta denbora batera, denbora askoan beti elkarrizketa hura nuen gogoan: niretzako hura gelditu zait buruan egiazko azken elkarrizketa legez, bera oraindik osoa eta erne?, Migeli fotokopia eskatu nion.
‎Etxeratzeko garaia. Ez nuen gogo handirik ordea. Zertarako.
‎Zenbat pelikula. Eta zenbat liburu, gehitu nuen gogoz kontra kasik. Zergatik ez aitortu?
‎Hori guztia erabili nuen gogoan. Eta hori guztia gogoan erabiltzearekin, bi gauzaz ohartu nintzen aldi berean.
‎Amak keinu erre bat egin zuen. Ama halaxe nuen gogoan. Nire oroitzapenetan, keinu erreak egiten zituen beti eta beti agortzear izaten eramana.
‎Ez mintzatu ez bertze deus egin gabea. Hondar hilabeteetan, behin baino gehiagotan izana nuen gogoan damañoaren bainuontzia.
‎Grazianaren senar arotzarena ere bai? Ez nuen gogoan.
‎Ia egunero bezala, zer moduz galdetu zidan. Kontatu nion Cordobako deia, Marta Candelororekiko elkarrizketa, Mar de Platatik Buenos Airesko bidean izan nituen gogoetak, Euskal Herrira itzultzeko nuen gogoa.
‎Pitadarekin lotuta banituen beste errekurtso batzuk. Tener y no tener filmeko eszena ospetsua ekarri nahi nuen gogora, Lauren Bacallek Humphrey Bogarti txistua nola jo behar den esaten dionekoa: –Ezpainak bildu behar dituzu, luzatu, eta gero bota airea tartetik?.
‎Nire ekimena izan da. Hamasei urtean rockean, hardcorean eta reggae rockean aritu eta gero, ez nuen gogorik berriro ere rock estiloko beste zerbait egiteko. Orain arteko abesti guztiak biltzeko eta horien oinarrizko esentzia berreskuratzeko gogoa nuen, lagun gutxirekin, bi gitarra akustikorekin eta ahotsarekin soilik, zer gertatzen den ikusteko.
‎Tabernan salda beroa eskatu eta kanpoko petrilean eseri nintzen. Eizmendi jaunak alokatu zidan asto berria nuen gogoan. Argi argia zen, zuria kasik.
2010
‎Mutikoa aurkitzeko nuen gogoak hunkitu egin ninduen eta estropezuka irten nintzen korrika.
‎–Kolpeak joz gero, tratu txarrak emanez gero, nireak egin dik? nuen gogoan. Zorionez holakorik ez zitzaidan jazo, egun osoko egoera eta tratua infernukoak izan arren.
‎Nire lehen asmoa bezperan joatea zen, Gasteizetik gertu dagoen Argomanizeko Parador Nacional delakoan gaua pasatzeko, hango mendialdeko bakean eta lasaitasunean, baina zoritxarrez konponketa lanak egiten ari ziren eta itxita zegoen. Ez nuen gogorik beste inon lo egiteko, ezta ahaideen etxeetan ere, buru bake osoa behar bainuen, eta defentsa egunean bertan Gasteiza autoz joatea erabaki nuen azkenean. Nik gidatuko nuen gainera, emaztea nirekin etorri arren (ezkonduak ginen azkenean, epaitegian, ospakizun berezirik gabe).
‎Hurrengo pausoa tertuliak egiteko leku bat aukeratzea izan zen. Nik kafetegi glamouretsu bat nuen gogoan idazle batzuen biografietan irakurri bezala, baina Xabierrek esan zuen bere etxeko garajean inon baino hobeto egongo ginela. Nik esan nion ezin nuela leku desegokiagorik imajinatu, baina Josuk eta Bittorrek arrazoia eman zioten, hura izango zela tokirik lasaiena.
‎Beti izan nuen gogoa, ahal bazen behintzat, ikasketak unibertsitatean egiteko. Unibertsitate zibilean nahi nuen, gainera.
‎Hasiera batean, ez nion aparteko garrantzirik eman. Izan ere, ama askotan ibiltzen nuen gogoan. Sufritu egiten nuen beragatik.
‎Ordura arte endelegatzen ez nituen kobla batzuetako signifikantza argitu zitzaidan han gaindi ibiltzearekin: nik" Arruitzeluan ta Nadorran..." zioen kanta nuen gogoan; naski, horiek baitira Arruit mendia, Zeluan eta Nador herrixkak, bada, Melilla-tik eta Barranco del Lobo tik hurren daudenak. Abd el Krim en eraso hartan 60.000 espainiar soldaduk galdu bide zuten bizia; bederen hala dago izkiribatua marokoarrek gudukari eraiki zioten oroitarrian, nahiz berdin 6 miloi jar zitekeen, bada, soilik adierazi nahi baitu" anitz, ezin kontatuzko".
2011
‎Ba neska hari, euskal iraultzaile nahi burgestu haien traza hartu nion aurrenetik, koadrilako idealista haien tankera; gerora baino ez nintzen konturatu bizitzako hainbat kalezuloren itsuaz ondo jabetua zela bera ere, ordurako. Baina ez zait ahaztu nola erabili nuen gogoan, egun haietan, zeinen antza ote zuen hark handiagoa: goizero, euskaltegian fitxatu ondoren, Deia hartu eta gosaltzera irteten zen Mikel bilbotarrarena; edo Bakarne arkitektoarena, poltsikoratzen zuen dirutzaren zurigarri ONG bati ehuneko zero koma zazpia uzten ziona; edo ingeniari eskolan ikaskide eta aspaldian Australiako unibertsitate batean ari den Felixena.
‎Batzuetan hainbeste miresten nuen Italo Svevoren Zenoren kontzientzia eleberriko pasarte eder batzuk ere irakurri ohi nizkien, bertako protagonista behin eta berriz azken zigarroa erretzen ari diren horietakoa delako. Eta inoiz edo behin Mikhail Bakhtin filosofo errusiarraren kasua ere ekartzen nuen gogora aurkezpen hitzaldi horietan. Erretzaile amorratua izaki, Stalinek Siberiara erbesteratu zuenean tabakorik gabe aurkitu zen eta Goetheri buruz idatzi berri zuen entseguaren kopia erretzen hasi zen, jatorrizko bertsioa Moskun, adiskide baten etxean, ondo gordeta zuelakoan.
‎ETAren errepikapena, zentzu kierkegaardianoan, proposatu nuen nik probokazio moduan neure ETAren hautsa n. Eta Zizek ek Lenini buruz zioena ekarri nuen gogora: –Lenin ERREPIKATZEAk EZ du esan nahi Leningana ITZULTZEA.
‎Facebook ez hizketan aritu zait nik inoiz sartu ez naizela onartu diodanean, hitz bakoitza porro bat erretzeko nuen gogoaren katalizatzaile, baina ez nuen bat ere eginik, eta susmoa nuen berak ez zuela egiten jakingo. Zortzi urte nituenean katekesira zihoazela esaten zidatenean bezala:
‎Sarri samar erosten nuen Jesusek lan egiten zuen egunkaria, baina ez nuen gogoan haren izenik ikusi izana bertako kronika eta erreportajeetan. Maravall ez da erreparatu gabe pasatzeko moduko deitura bat.
‎Nik banuen interesa lerro haiekiko. Beste nonbait nuen gogoa, ordea. Orain pentsatzen jarrita, ba, nik ere, menturaz, aurpegiera beatifikoa izan nezakeen.
2012
‎Zuzendaria berriro etorri zitzaidanean, hura guztia ez zela nire errua nuen gogoan, lanpostua zintzoki eskuratu nuela
‎Hala bai, libreago mugitu nintekeen. Aspaldian ez nuen tirorik egiten; osaba hiltzean amaitu zen ehiza niretzat, eta eskopeta ez nuen gogora ekartzen lizentzia berritzeko baino. Berriro apuntatu nuen, Kaikuren lepo ingurura.
‎Ez zuen inongo eskaintzarik egin, ordurako bere asmoaz, edo nitaz, ahaztuta. Kotek lehenbiziko akordeak jo zituenerako, nik Mont Saint Michelen nuen gogoa. Nire mutil pepelerdoak erantsitako informazioa baliatuta, galdera berriak egin nizkion neure buruari:
‎Joseba desenkusaka hasi zitzaidan, sailburu eta sailburuordeekin izandako eztabaida gogorrak kontatzen, gainerako euskaltegiek ere onartuak zituztela irizpide berriak gogorarazten. Nik ez nion ezer erantzun, hutsik nuen gogoa. Gurasoen etxea utzi egingo nuela behingoz azaldu nion orduan, gainontzeko gai latzak alboratzeagatik.
‎Asierrek eta Eiderrek gozatzen zuten bada nire ipuinekin, euren gustukoenak ziren, agian haiek irakurtzean jartzen nuen gogo bereziagatik. Orduan ama gustatzen zitzaien, ama behar zuten.
‎Geldi geldi jarraitu nuen, arrazoitzeko ahaleginetan. Inkisizioaren epaiketa ekarri nuen gogora, eta hartatik abiatuta nire benetako egoeraren berri izaten saiatu nintzen. Iragana zen epaiaren unea; eta iruditzen zitzaidan denbora luzea joana zela ordudanik.
‎Orduan, berriz kezkatu nintzen, ez bainekien alea nola eho edo irina nola egin, edo nola garbitu eta galbahetu, eta ezta ere, irina lortu arren, ogia nola egin edo nola egosi. Arazo horiek guztiek, biltegian ale kopuru handi bat izateko eta horniketa jarraia ziurtatzeko nuen gogoari erantsita, erabakiarazi zidaten bildutako uztatik ezer ez jatea eta hurrengo denboraldiko hazitarako gordetzea; eta bitartean, lan eta ikasketa ordu guztiak neure burua alez eta ogiz hornitua izateko zeregin mardulean eman nituen.
‎Hil nezakeen, baina ez zen hori nire egitekoa, eta horrela ez nuen lortuko nahi nuena; beraz, ateratzen utzi nion eta ihes egin zuen, beldurrak bere onetik atera balu bezala. Baina orduan ez nuen gogoan gero ikasiko nuena, alegia, goseak lehoi bat ere etxekotu dezakeela. Hiruzpalau egunetan janaririk eman gabe han utzi izan banu, eta gero ur pixka bat eta ale batzuk eman banizkio, antxumeak bezain mendekoa izango nuen, oso animalia sotilak eta moldaerrazak baitira, ongi erabiltzen badira.
‎Erniren heriotzaz gero, guztiz etsitua nintzen, ardura pentsatzen nuen ea fortunak zertarako mantenatzen ninduen bizirik; eldarnio gauetan ez nuen gogotik apartatzen ahal haren iduria gudukara zihoanean, eta lo kuluxka arinetatik izuzko irudiak iratzartzen ninduen: klask!
2013
‎Aspaldian nuen gogoa axaleko gai bati buruz hitz egiteko. Gaiak ez dagokio zuzen arte iritzi zutabe bati, baina jendearen ohiko elkarrizketetan itxura estetikarekin nahasten den momentutik, aukera eman dit gaiari heltzeko.
‎Nazioarteko aldizkarietan argitaratu izan dizkidate, baina gaurko prestaturik nekarrena ahaztu zait? , hasi behar izan nuen hitz totelka, baina berehala ekarri nuen gogora?. A, bai, orain gogoratu naiz.
‎Ez nuen gogoan inoiz horren aipurik egin izana. Sorlekuaren alabantza ohiko mintzagaia zen galeran.
‎–Gehiagorik ez. Helmugara ailegatzeko falta dudan bidea, horixe nuen gogoan, gezurra erran du.
‎Nola lurringile italiar baten pozoia, dohakabearen erraiak ustelduz joaten dena, hala ibilia nuen gogoan, hamaika urtez, Henrikeren errana, ene barne guztiak kirasteraino. Henrikeren besarkadarekin batera sastakoan desagertua zitzaidan hori guztia.
‎Zenbaitetan, halako zerbait heltzeko esperantzan hasten nintzen manamenduak erraten, ziega neurtzen nuen aldi berean. Egun aunitzetan, horixe nuen gogoan atxikitzeko moduko gauza bakarra. Nahasi nintzenekoa.
‎Ez nuen gogoan nola jokatu zuen kakaketariak aitzineko aldian. Mutikoa isilik iragan zen nire parean, zuzen ziegaren ezker aldeko zokora.
‎Haren bat bateko gibel beldurra usaindu nuen. Aspaldi hartan maiz izaten nuen gogoan Domingo Abaurre, Amiküzeko borreroa. Aita inoiz erran izan gabe nire egiazko aita izan zena.
‎Ea banuen momenturik berarekin hitz egiteko. Ez nuen gogo apurrik, baina eman beharreko azalpenen kuriositatea gailendu da.
‎Hasieran diskurtso politikoki ez hain zuzena aipatu dudanean, hau nuen gogoan: politikoki zuzena, ziur aski zuzenegia, litzateke gaur hemen EHUko errektoreordeak esatea Txillardegiren ekarpenak oso garrantzitsuak izan zirela euskararen batasunarentzat, euskal literaturaren garapenerako, pentsamenduaren aurrerabiderako, eta unibertsitate gazte honen bide berrirako; izan ere, egia osoa baita hori guztia.
2014
‎Lehenengo uneetan ez nuen gogo bereziz bilatu, hori ere egia da. Bulebarretik pasatzean gogoratzen nintzen, noski, eta egunen batean udaletxeko bulegoetara joan eta galdetzeko deliberoa hartzen nuen, baina presaka nenbilen beti eta geroko uzten nuen jestioei ekiteko momentua.
‎Gaur urtarrilaren 20 da: ez nuen gogoan.
‎Onera egiten ari zen izterreko zauria eta dutxatzen nintzenean baino ez nuen gogoan izaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 124 (0,82)
nu 69 (0,45)
ukan 36 (0,24)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia