Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 167

2000
‎Aizarnazabalen jaio nintzen ni, Urola bailarako herririk gordeenean, eta gazte samarrik Tolosara ezkondu, baina Sorkundek utzi ninduenean Andoainen hartu nuen pisu koxkor bat errentan, lantokitik gertu, Martin Ugalde idazle eta Euskaldunon Egunkaria ko Ohorezko Lehendakaria jaio zen kale berean, Kaleberrin. Lanetik etxera itzuli orduko telebista pizten nuen garai hartan, egunero, inon ziren lehiaketarik lerdoenak edo futbol partidarik aspergarrienak ikusteko prest. Pizza zatiren bat edota beheko tabernan erositako ogitartekoa jango nuen, edo lardaskatu askotan hura ere, osorik sabeleratu gabe, hiru laurdeneko botila ardoa lagun.
‎Herri eta auzo txikietako hilerrietan denbora luzea ematen nuen garai hartako ibilaldietan, orduak batzuetan, hilarrietako izenen jabeei buruzko asmaketa zoroetan murgilduta. Hilarrietako harrietan idatziak oso bestelakoak iruditzen zitzaizkidan pertsonen izen deiturak, ilunagoak eta tristeagoak, gaixoagoak eta ahulagoak, xahutuak, umelduak, harrokeriaren arrastorik gabeak, eskuragarriak, gertukoak guztiz.
2001
‎Gogoan daukat txikitan desiatzen nengoela 12 urte bete eta hilekoa jaisteko. Amonak esan zidanez, adin horrekin haziko zitzaizkidan titiak eta orduan izango nuen garaia bularretakoa janzteko. Ordutik, ia hilero erosten dut kulero eta sosten berriren bat.
‎" Zenbait euskaltzain" horiengana nator berriz ere. Esan dudanez, nire hitzalditxoa egin nuen garaian alde batetik zebilen Aita Villasante eta bestetik, oso bestetik, nenbilen ni. Zer dela eta elkar harrarazi digu U. jaunak?
2002
‎Dudarik gabe. Fama TeleNorten lan egin nuen garaian sumatu nuen lehenengo aldiz, bertan lanean ari nintzenean Bilbon poliki poliki gero eta jende gehiagok ezagutzen ninduen-eta. Baina jakina, orain orduan baino askoz ezagunagoa naiz zineman egindako lanengatik, eta batez ere astelehenero telebistan ateratzen naizelako.
‎Ez gaude egoerarik amestuenean, bainamotzak ziren larreko bejarrak hazten hasita daude. Gogoan dut, esate baterako, nikikasten nuen garaian eskola bakarra geneukala euskaraz: –euskal literatura?.
‎Iggy Pop erekin maiteminduta nengoen, eta ikaragarri kitzikatzen ninduen pianoz lagun niezaiokeela pentsatze hutsak. Izan nuen eskubaloiko profesionala izatea amesten nuen garai bat ere, harik eta musika akademiako irakasleak burutik kendu zidan arte, hatzak zakartzen ari zitzaizkidala esanez. Baina poesiak asko tiratzen ninduen eta bolada batean poesia batzuk ere idatzi nituen.
2003
‎Gaur egungo dantza eta klasikoa ikastea Euskal Herrian zaila da. Nik dantza ikasi nuen garai hartan baleta egitea oso elitista zen eta jendeak ulertzen ez zuen artea zen. Nire ustez ez dago ezer ulertzerik, gustatzen zaizu edo ez zaizu gustatzen; sentitzen duzu edo ez, besterik ez.
2004
‎Gustatzen zitzaigun. Bertsoa ezagutzen ez nuen garaia ez dut ezagutzen, edo oroitzen behintzat. Gainera, nik uste dut bertsolaritza, heavy a bezala, odolean ekartzen dela.
‎Aitak are gehiago zabaldu zuen irribarre herabetia–: Bai, orain sinesgaitza gertatzen bazaizu ere, Gerra Handian borrokatu nintzenean, baita zure ama ezagutu nuen garaian ere, ni sozialista porrokatua nintzen. Nire heziketak eta ikasketek kultura maitatzera eraman ninduten.
‎La Salleko ikastetxea utzi berria, Sportingekin fitxatu nuen garai hartan –auzoko taldearekin, alegia–, eta, neure debutean –iraileko goiz hegohaizetsu bat zen, Herrerako futbol zelaian–, defentsa bati txapela egin eta, baloia airean zegoela, obus bat atera zitzaidan, zurezko zutoina dar dar jarri zuena, atean sartu aurretik.
‎Nolanahi ere, esan dut, moja ttikia eta bion arteko kontuak oso geroko kontuak dira; ez Antiaju Berde ezagutu nuen garaikoak. Orduan ia ez nekien ezer, ezta hizkuntza asko zirenik ere.
2005
‎Garai bat izan nuen duda piztu zitzaidana, hemezortzi urterekin seminarioan sartzeko zorian egon nintzen. Ez dakit zer santuk deitu zidan, baina izan nuen garai bat apaiz izateko bidea ia hartu nuena. Laster ohartu nintzen, ordea, zelibatoarena oso gaizki biziko nuela nik.
‎Lehenago, Rayuela liburuarekin, identifikazioa sentitu nuen pertsonaiekin: 1983 edo 1984 inguruan izan zen, egunez lo egin eta gauez marrazten nuen garaian.
2006
‎Baziren ez dakit zenbat kilo pisatzen zutenak, eta denek ibiltzen genituenak, ez batena, baizik eta denena zena. Baina nik nire aurreneko bizikleta hamalau urterekin erosi nuela uste dut, 2.000 pezeta edo ordaindu nuen garai hartan. Ez zen izugarria izango baina niretzat ona zen.
‎Izan nuen garaia
‎Komisario horrek gai minberarekiko distantziaoparitzen die euskal irakurleei. Herriak bizi behar du izkiriatu nuen garaian, niganhalako traditze sentimendua neukan, baina aldi berean, maite nituen garatzenzihoazkidan Txotx eta Kerguelenen bi pertsonaiak, miralako itxura berriz ostatzenari banintza bezala.
‎Zazpi piper inporta zitzaidan egia esan. Euskal Filologiaikasi nuen garaian egunkaria egunero erosi eta kultura saila bakarrik irakurtzennuen. Ez nuen telebistarik ikusten, estudiante etxebizitzan ez genuelako.
‎Umberto ezagutu nuen garaiko nire zabarkeria gogoan, ez zitzaidan eskerrak ematea ahazten, eta gaineratzen nuen beti gordeko nuela bihotzean nigatik egiten ari zen guztiaren oroitzapena. Irribarre onbera batez hartzen zituen nire hitzak.
2008
‎Euskal Herrian ez da erraza, baina tira. Gainera, Gabirel Ezkurdiarekin Tele5 n kolaboratzen nuen garaian guri egurra ematera dedikatzen zen webgune bat sortu zen, eta Alcala de Henaresko paraxutista batailoi batek nire larrua nahi zuen. Orduan pentsatu nuen;" kanpoko jendeak zenbat eta gutxiago ezagutu hainbat hobe!".
‎Irrigarria da, ados, baina halaxe uste nuen garai batean, Arantzarekin ateratzen hasi nintzen arte behintzat. Zazpi urte daramatzagu elkarrekin, eta dauzkagun arazoak oso bestelakoak dira.
2009
‎Eta tarteka telebistari begiratzen nion, eutsi ezinik. Pultsio eskopikoa esaten zioten horri nik psikologia ikasten nuen garaian. Agian orain ere bai.
‎Haurretan, gaztelutik aditzen genituen Garrüzeko elizako kanpaiak. Egunen batean betikoz isilduko zirela amesten nuen garai hartan. Delako soinua gerlarekin batera urrundu zen nire belarrietatik, harik eta Parisen berriz ere aurkitu nuen arte.
‎Ezagutu nuen garaian, depresioaren zulo beltzetik atera berri zegoen arren, ez zebilen artean oso fin. Hasieran, deformazio profesionalak eraginda, elorriekin mintzatzeko jarrera hura burutiko nahasteak sortutako" erreakzio eraketa" izango zela uste nuen.
2010
‎Palestina Israel gatazka: Osloko akordioak sinatu berriak ziren liburua idatzi nuen garaian, autonomia hasi berria. Yasser Arafat gobernu autonomoaren buru izendatu berria zen.
‎Zerutik hasten ditu marrazki guztiak?; ni amaren parez pare nengoen, baina markesak besoetatik heldu, bere ondora eraman eta honela esan zidan: . Zuri, beraz, hodei baten gainean agertuko zaizu Ama Birjina, inoiz agertzen bazaizu??; eta nik, aukera baliatuz, halaxe egin nuen garai hartako marrazki bat baino gehiago, Ama Birjina hodei koloretsuen gainean ipinita, ez dakit amets hura neure ere egin nahi nuelako, edo ama neure mende nahi nuelako, ai, amaren besoen babesa?!?, gauza horietan ez da sekula jakiten eta: amak, halakoetan, irri konplize bat luzatzen zidan bederen, hori ziur?
‎La Côte Basque Brasserie ra joan ginen egun hartara arte bederen. «Capote nuen garai haietan maisu, edo maisuetako bat bederen. Ados nengoen berarekin:
‎Tesiak izan du bere historia (nork eta zerk ez!). Lan honen hasieratan, artean sermoia literatura ote zen planteatzen ez nuen garaietan, pentsatu nuen Agirre Asteasukoaren sermoigintza azter zitekeela erretorika klasikoaren markoaren baitan. Hautua logikoa eta justifikatua ere bazen, idazle klasiko baten testuen analisia egin, diskurtsoak ontzeko/ aztertzeko molde klasikoaren talaia baliatuz.
‎EZ aitak ez Mikelek ez zidaten aurretik ezer esan, eta ustekabean harrapatu ninduen berriak. Herrian bizi nintzenean ez bezala, egunkaria egunero eta arretaz irakurtzen nuen garai hartan, baita albisteak gure artean komentatu ere. Nik irakurri aurretik, baina, Josemak eman zidan notizia:
‎Zerutik hasten ditu marrazki guztiak"; ni amaren parez pare nengoen, baina markesak besoetatik heldu, bere ondora eraman eta honela esan zidan: " Zuri, beraz, hodei baten gainean agertuko zaizu Ama Birjina, inoiz agertzen bazaizu..."; eta nik, aukera baliatuz, halaxe egin nuen garai hartako marrazki bat baino gehiago, Ama Birjina hodei koloretsuen gainean ipinita, ez dakit amets hura neure ere egin nahi nuelako, edo ama neure mende nahi nuelako —ai, amaren besoen babesa...! —, gauza horietan ez da sekula jakiten eta: amak, halakoetan, irri konplize bat luzatzen zidan bederen, hori ziur...
‎Nik euskaraz ikasi nuen garaian ez zegoen euskaltegirik ia. Gau eskolak ziren nagusi.
‎Gutxi gorabehera ipuin saria irabazi nuen garai hartan poliziaren bisita izan genuen etxean. Hiru lagun bizi ginen han.
‎" Propaganda botatzen ari dira, David", esan zidan bere emaztearekin dantzan ari zen gizon batek. Harmonioa jotzen nuen garaitik ezagutzen genuen elkar, elizako koruan ibiltzen zelako. " Begira!
‎Alde batera, proposamenak barregura eman zidan. Urrun zeuden Obabako elizan edo La Salleko kaperan harmonioa jotzen nuen garaiak. Baina atsegina zen han egotea, amona polit haren ondoan.
‎Pentsatzen egon naiz gero, zergatik irakurri diedan pasarte triste hori, ipuina idatzi nuen garaian baztertu beharrekoa iruditu zitzaidana. Eta zergatik egin dudan gero halako komentario ezkorra.
‎Gure hastapenetako garai zoriontsura eraman ninduten berehala filmaren lehen irudiek, jakina. Oraindik nire maitasuna berea bezain handia zela sinetsi nahi nuen garai urrun hartara. Baina nekatuegia nengoen bukaera arte egoteko.
‎Ekitaldi pribatu batzuk egiten ditut, baina kalekoetarako ez nago prest. Disko festena izan zen gehien sufritu nuen garaia; ez naiz agertokiko animalia.
2011
‎Batzuetan ez du bizitzeko adina ematen, baina sakrifizio txiki batzuekin aurrera atera daiteke.Nola izan zen Alex nire laguna liburuaren proiektua. Marrazteko gogo handia nuen. Lanik ez nuen garai horretan, baina marraztu beharra sentitzen nuen. Banekien nire anaiak idazten zuela, baina beretzat bakarrik gorde ohi ditu idatzitakoak.
‎Ez dut oroitzen ondo. Jende dezente ezagutu nuen garai horretan, baina uste dut Cobain ez nuela ezagutu aurrez aurre.Baina zer iruditzen zaizu haren musika, Nirvanaren musika. Ona, zoragarria zen. Zoragarria da.Musikari asko dago zure lana miresten duena.
‎Mugimendu zibil interesgarria eratu zen. Gero hori hausten joan zen pixkanaka, nahiz eta berriro berpiztu neurri batean 2006ko suteen auziarekin.Euskal kulturak eta galizierazkoak elkar ezagutu eta elkarrekin lan egin behar dutela esaten da, baina ekimen zehatzak ez dira asko.Nik kolaborazio harreman estua izan nuen garai batean hemengo sortzaile batzuekin. M-ak ekin, Negu Gorriakekin?
‎izengoitiak ere horren adierazgarri izan litezke, ezizen horiek klandestinitateak behartuak direnean ere. Nik Alfonso ezagutu nuen garaian, lagunek. Zamora, deitzen zuten, Errealeko erdilari ospetsua bezala, izengoiti horrek sortarazten zuen irri ironikoa gorde nahiz.
‎Baina haizea aurpegian, arrisku sentsazio hura, joko batean zehar lasterka banindoa bezala, hamabi, hamahiru, hamalau, hamabost? hogeita ez dakit zenbat urte izan arte, jarraituko banindute bezala, lasterka poliziaren aurrean baino egiten ez nuen garaian bezala; geroztik ez dut lasterkarik egin, ez naiz gehiago jazarpen publiko eta eszenografia hain esplizitudunaren helburu izateko adinako mehatxu izan, ezta propagandarako hain erabilgarri diren gaizto ofizialaren parte ere, ikus entzunerako ezin hobe, estereotipo morboso, exotiko eta aurresangarriekiko hain obediente.
‎Harmonika jotzen nuen garaian, scoutekin ibiltzen nintzen, eta gidari bilerak izaten genituen larunbatetan. Ilun-bista izaten zen bukatzen genuenerako, eta pozik abiatzen nintzen etxerantz nire harmonika joaz.
‎Geroago jendeak hartu zuen hondartzarako joera. Nik ere harrapatu nuen garai hori. Plaiarako zubia pasatzea txori tiki bat kostatzen zen, eta ez egoan udako egun guztietan horrenbeste dirurik?.
‎Nolabaiteko sari baten bila nenbilen: onartua izatea nahi nuen garai hartan gehien erakartzen ninduen giro politikoan. Baina Ben Sirakek beste bizitzarako uzten du erruki egintzen saria.
‎zikinkeria handia zegoela Gaztela aldean. Behin baino gehiagotan gogoratu nintzen errementeria aurreko kale zatia garbitzen nuen garaiaz. Gogorik gabe betetzen nuen neure zeregina, baina Gaztelan konturatu nintzen zein beharrezkoa zen.
‎erabat ustiatua, gainustiatua edota gutxiagotua". Pasarte hori irakurri nuen garai bertsuan atera zen Berrian idazpuru hau ere: " Bakailaoa galtzeko arriskuan dagoela dio WWFk".
‎jende guztia dabil presaka, arrapataka batean, arin aringa, joan badoan trena hil edo bizi harrapatu guran; ematen du ez dakitela (dakigula) handik beste pare bat minutura beste bat iritsiko dela, eta elkar kutsatzen dute (dugu), airean dabilen birusaren parekoa baita giro histeriko samar hori. Haatik, nik deliberoa hartua nuen garai hartan: ez nintzen lasterka ibiliko tren bat galtzeagatik, handik minutu gutxira beste bat neukala jakinda.
2012
‎Agur Abra Olimpica, adio Callejón de Conchucos, tristeziaz pentsatu nuen. Aukerarik zuhurrena hartu genuela jakin arren, barne barnetik apur bat triste sentitu nintzen, egin beharrekoa baino kontrakoa egiten nuen garai hurbilak gogoratuz. Ona izaten omen da zuhurtzia, baina niri zahartzaroa ekartzen dit burura.
‎Beste aire batzuk zebiltzan euskal musikaren uhinetan. Modernoa izan nahi nuen garaian Benito atenporalegia zitzaidan. Garaikidea izan nahiaren sindromeak ez zidan uzten bere lana zeharkatzen duen amaigabetasunezko lurrina dastatzen.
‎Diskoa bukatu behar nuelako utzi nion, eta gaur arte ez dut lapitz bat eskuan hartu. Akuarelan ere margotzen nuen garai batean. Kantuan bezala defendi nintekeela uste dut, baina ez dakit bi gauza batera egiten.
‎Lan horretan eman nituen egunak ekainaren 15a arte, janaria eskuratu behar nuen garaian izan ezik, eta hori itsasgora zenean egiten nuen beti; bitartean zeregin horretan aritu nintzen, itsasbehera iristean lanerako prest egon ahal izateko. Ordurako itsasontzi bikain bat eraikitzeko adina egur, ohol eta burdinki nahikoa bildua nuen, nola egin baneki.
‎Lehena, nola aldatu zuten zenbait hedabidek nitaz zuten iritzia. Oraindik ere aurki daitezke Interneten horrelakoak, bozeramailetza hartu nuen garaikoak, nitaz ari direla: «Su gestión siempre se ha caracterizado por la moderación», edoSegún fuentes del ejecutivo autónomo, ha influido su condición de vascoparlante, ya que no todos los consejeros lo son, el ocupar una cartera del PNV y su discreción en su actuación y declaraciones».
‎Hala eta guztiz ere, noizean behin, ia ia nahi gabe, gerrako eta gerraosteko pasadizoak azaleratzen ziren familia elkartzen zenean, eta sumatzen nuen garai hura apartekoa izan zela etxekoentzat, eta, oro har, markinarrentzat eta xemeindarrentzat. Markinako Fronteari buruzko oroimenak, hildakoen izenak edo bonbardaketen esperientziak bizirik igartzen nituen nire inguruko zaharrenen artean.
‎Gelako batzuk izena eman eta urte erdia boleibolean eta urte erdia eskubaloian ibiltzen ginen. Igeriketa ere egiten nuen garai hartan. DBH 1 mailan eskubaloia eta igeriketaren artean aukeratu behar nuen eta nahiago izan nuen eskubaloia igeriketa baino, lagunak ere eskubaloira joan baitziren.
‎Zurrumurru horrek oso giro txarra sortu zuen taldean.Alaves taldetik Melillara joan zinen... Melilla bigarren mailako taldea zen eta gustura ibili nintzen. Itsasontziz makina bat bidaia egin beharra izan nuen garai hartan. Gauez itsasontzia hartu eta zortzi orduko bidaia egin ondoren Malagara iristen ginen.
‎historia de mis experiencias con la verdad, Madril: Arkano Books, 2008, 399 or.). Gandhik berak azaletik begiratzen dit, argazkian irribarrez, eta nire gogoa erraz hegaldatzen da nerabezaroko urteetara, Gandhi idolotzat nuen garai hartara. Zeren, ez dago zertan ukatu, nire baitan miresgarriagoa zen orduan Indiako askatzaile baketiarra Kubako heroi iraultzailea baino, hots, Ernesto Che Guevara.
‎Begiekin ordez hatzekin ikusten nuen garaiak berpiztu zaizkit.
2013
‎Ez dut bizi nahi zu sufriarazten; eta ez dut bizi nahi nigatik sentitzen duzuna entzun gabe; ez dut bizi nahi zu gabeko iragan hau etorkizunean; zure onena ezagutu nuen garai batean, eta berriz ezagutu nahi dut; ez zaitut urrun maitatu nahi; maite zaitudan adina maite nazazun nahi dut.
‎–Nik ere izan nuen garai batean Londresen ezartzeko asmoa... estimatu egiten baitut goi mailako jendea; baina ez nengoen oso ziur Londreseko giroak ondo egingo ote zion Lady Lucasi.
‎Zinean, ostera, alderantziz gertatu da. Ikuska eta abarrekin zinea sortzen ikusi nuen garai hartan, Jose Julian Bakedano eta Javier Aguirresarobe lanean gogoratzen ditut, eta ematen zuen zinea izango zela modernitatearen generoa. Imanol Uribe, Montxo Armendariz eta idazle onak ere zinearen mundura inguratu ziren, Koldo Izagirre esate baterako, pentsatuz zinea adierazpide aparta izango zela.
2014
‎12 Eman dudan azalpenari erreparatuta badirudi aise ikasi nuela ez nuela txupitorik edan behar biharamunak saihestu nahi banituen, hizkera errazean adierazita norbaitek irakatsi izan balit bezala, adibidez, Bizenta Mogelek euskaratutako Esoporen alegia bateko ikaskizun errimatuen formatuan, baina egiatan askoz ilunagoa eta korapilatsuagoa eta konplexuagoa izan da beti nire alkoholarekiko harremana, horretan eragina izan dute, besteak beste, gure gizarteak alkohola droga onargarritzat eta are sozialki sustagarritzat jotzeak eta odolean nahastuta daramatzadan aurrekari genetikoek. ...ke jada jakinaren gainean behar nuela egon, alegia, hamasei urterekin estreina ia kordea galdu arte mozkortu nintzenean udako jai batzuetan 90eko izurritearen ostean herrian gauzatu zuten bizioaren gentrifikazioari biziraun zion azkenengo antro likatsuko barran, ordubetez tantaka baina atergabe mililitro gutxiko edukiontzietan dosifikatuta ginebra botila osoa agortu nuenean betiko izango zela uste nuen garaiko zaldunari so; ondoren ondoeza eta batez ere sekulako logalea sentitu eta tabernazulo lohitsuaren kanpoko espaloi are lohitsuagoan etzan nintzenean gona laburra bernetan oso gora igota izterren alde samurrena bistaraziz ezagutzen ninduen norbaitek zerbait oso eskandalagarria ikusten denean jarri ohi den ahots gaitzeslearekin nire izena esan eta besoetatik bortizki tira eginez altxarazi nin... Zeren eta kasu horretan zure mugak identifikatzen hasten zara eta 1) igarotzen den asteburu bakoitzeko mugok zentimetro bat harago laxotzen direla deskubritzen, 2) ginebra botila mililitroka beharrean dezilitro saldoka eta tonikarekin urardotuta edaten baduzu kalterik ez dizula egiten baieztatzen, 3) likore mota desberdinak nahas ditzakezula ikasten (betiere hurrenkera zehatz bat gordeta), 4) logelara iristean horizontal bilakatu aurretik hatzak mihiaren amildegiraino sartzen (esofagoa bortxatzeko ahalik eta astindu kopuru txikienarekin lasaitua hartzeko ohea ekaitzaren aurka borrokan dabilen itsasontzi bilaka ez dakizun, aingerutxo baten moduan lo har dezazun), 5) (hala ere, hartutako neurri guztiak gorabehera lastaira mugitzen bazaizu botaka eraginez) mundu onirikotik haragizkoenera ito gabe oka egiten, 6) maindireko orbana inor konturatzeke garbitzen.
‎Nik banekien hori, ale bat kasualitatez aurkitu nuelako bigarren eskuko liburu denda batean, New Yorkera egin nuen aurreko bidaian, baina ez nion sekula komentatu, argi baitzegoen Marcusek ez zuela horri buruz hitz egiteko asmorik; La Côte Basque Brasserie ra joan ginen egun hartara arte bederen. . Capote nuen garai haietan maisu, edo maisuetako bat behintzat. Ados nengoen berarekin:
‎Hori gero izan zen, diskoaren industriarekin harreman handia nuenean. Behin, orri literarioa idazten nuen garaian, egunkariko zuzendariak, Carlos de la Valgomak, esan zidan: " Egunkari honetako idazle handi batek ezagutu nahi zaitu".
‎Urteak neramatzan nire jaioterriko elizara sartu gabe, nakarrezko labana galdu nuen garaietatik. Kobazuloak edo kriptak ziruditen kaperei begiratu nien, erretaulako zutabe urreztatuei, aldarearen inguru guztian jarrita zeuden arrosa sortei.
‎Johnny Kurutxet kasualitatez entzun dut bertso kantatzen Ezterenzubin bere bisita haien karietara, eskaintza bat ostatuko etxeko andereari, aski hunki ninduena. Bertsolaritza naturala horrek ninduela jo uste nuen garaian. Berriz ikusi nuen grabaketa batean, Ameriketan egin zuten pastoral formako ikuskizun batean ari eta une batez kantatzen du, antzerkiaren beharrentzat parean duen neska bati.
‎Euzkadi egunkariko ale zaharren artean. Hain zuzen Juan Bautista Bilbaok, Batxik, 1914 urteen artean munduan barrena idatzi eta bertan argitaratutako kroniken bila nabil.33 Telebistan lan egiten nuen garai hartan eta kronika haien irudiak grabatu behar genituen Batxiren inguruko erreportajea atondu ahal izateko. Orrialde zahartuetan aurrera egin nuen behatzekin.
2015
‎Horma hauen artean ikasi nuen opera maitatzen. Orkestra zuzendaria izan nahi nuen garai hartan, logelako posterreko neskaren bokazioari jarraituz, eta lehenengo minutuetan ez nuen begirada urruntzen trintxera antzeko horretan sartutako gizonarengandik. Orkestra zuzendaria eta magoa, posible al da biak izatea, Joseba?
‎Liburuaren eragina ez zen halabeharrezkoa izan ordea. ...ztua dut, neure buruaren definizio ideologikoa hainbat aldiz aldatu dut tarte horretan, liberalismotik marxismo leninismora sozial-demokrazian barrena, gauzak ez baititut batere garbi ikusten, zalantzan bainago beti, baina zalantza guztien gainetik eta definizio guztien azpitik, konturatzen naiz jarrera batzuek bere hartan segitzen dutela beti, jarrera anarkoideak alegia, neure burua akratatzat jo nuen garaikoak: autoritarismo eta nagusikeria guztien erro errotiko arbuioa, indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat...
‎Ganbarara igo eta ordenagailua piztu nian kapitulu hura berriz irakurtzeko. Idatzi nuen garaian ez nekian garbi noiz gertatutako pasadizoa zen hura, eta Gerra hasi aurretikoa zela uste nian. Hala zeukaat idatzia gainera:
‎Nire portaera ulertu nahi bada, urrutira joan beharra dago, ordea. Gertaeren iturrira, hamar urte atzera, emaztea ezagutu nuen garaietara, egunero egunkarietan ospetsu gisa agertzen hasi nintzen denboretara: –Azkue ginekologoak lortu du estreinakoz haurrak laborategian egiteko metodo ziurra?
‎Louise ezagutu nuen garai hartan Donostian egiten nuen lan eta Zinemaldira etorria zela ezagutu nuen, 1989 urteko irailaren egun batean. Nire kontsultan agertu zen, hiriburuan frantsesa nekien ginekologo bakarretakoa nintzela esan baitzion baten batek.
‎Ordena gehiegirik gabe eta bakarka, negutegiko lanarekin batera, txostenak irakurri eta aztertzen jardun nuen garai hartan. Batzuetan, borroka armatuaren kontuari buruzko hausnarketak ageri ziren, baina ideologiaren aldetik bakarrik eta nahiko modu orokorrean.
‎Begiak jaso nituen, erantzun zakar bat ezpainetan... baina hantxe utzi behar izan nuen, ezpainetan josita, nigandik urrats pare batera begira neukan aingeru hark ez baitzuen halako purrustadarik merezi, inola ere. Aingeruak, geroago jakinen nuenez, Angela zuen izena eta ezagutu nuen garaian hamaika urte zituen. Bere adinerako ohi baino luzeagoa zen, eta ohi baino meheagoa ere bai:
‎Hilde anderea da, segurtasun osoz, neure denboran ikusi dudan emakumerik ederrena. Emakume bikain hura Bavaria garagardotegiaren jabea zen eta nik ezagutu nuen garaian berrogei urte aspaldi beteak izanen zituen. Nolanahi ere, seguru nago emakume hura hogei urte lehenago ez zela nik lehenbizikoz ikusi nuenean bezain polita.
‎Hor munduarekin komunikatzen naiz, hitzaren bidez. Leku askotatik deitzen didate, eta kronikak egiten ditut munduko edozein herrialderentzat. Hala kolaboratu nuen garai batean Egin Irratiarekin, eta kolaborazioak egin izan ditut Euskadi Irratiarekin ere?. Kazetaritzari eta Historiari buruzko eskolak ematen ditu Habanako Unibertsitatean, eta Kubako Herri Boterearen Batzar Nazionaleko diputatua da.
‎Beti beti elkarrizketetan agertzen ziren bokalok, egileak herri hizkera islatu nahi zuenean. Beranduago jakin nuen garai bateko Ondarroako euskara ekarri nahi zuela gogora Agirrek, bera txikia zenean zaharrek halaxe hitz egiten zutela, hitzaren azken bokal hura errepikatuz.
‎Bertatik bertara bizi izan nuen garai hori neure jaioterrian, Eibarren. 30.000 bizilagunetik gorako herri hazia zen; kanpotik etorritakoak haietako asko.
‎–Euskarazko prentsa eta gizartea bultzatu nahi genuenon artean, ahalegin berezia sumatu nuen garai hartan. Baina aldi berean, elebitasuna bultzatu behar zela uste zutenek indar politiko handiagoa zuten.
‎–Hau nik, Andaluziako oinetakodunei bisita egiteko, Ormaneto Nuntzioagandik Erregearen gutunekin Brebea atera nuen garaian izan zen, eta Sevillara nentorren hura aurkeztera; gaixotasuna izan nuen, baina ez hain larria?. Gracián, Peregr.
‎Eta oraingoan bidean galduko balitz, eskuratu dezan arte bidaliko diot, zentzugabekeria bategatik ez da bidali (hirugarren pertsona bati dagokiolako, ez dut esaten, ez baitu eman nahi izan); eta hemen ditudan erlikia batzuk ere bidaliko dira, apaindurak merkeak baitira. Nebak niri bidaltzen didanari dagokionez, mila aldiz muin egiten diot eskuetan; nik urrea erabiltzen nuen garaia izango balitz, inbidia handia izango nioke irudiari, polita baita oso. Jainkoak gorde dezala eta berori ere gorde dezala urte askoan, eta eman diezazkiela urte onak, bihar baita 1562ko urtearen bezpera.
‎Bai, Garmendiaren lerroa zen bigarrena. Garmendia laguna nuen garai hartan. Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia zen.
‎Eta azken aldiz ligatu nuen garaian Shakin' Stevens zen garaile.
2016
‎Nire homosexualitatea onartu nuen garai horretan. LGBT komunitateak eraman borrokak deskubritzen hasi nintzen eta sekulako irakaspenak jaso nituen.
‎Herensugea katua zela uste nuen garaietan, katuak bidaietan eramateko kutxatxo bat erosi nuen Pitxirentzat. Han pasatu zuen gaua; juxtu samar bazen ere; ez zegoen beste modurik.
‎Ordenaren baten arabera jarduteko, hiru hamarkada baino gehixeago atzera egin eta haurtzarora itzuli behar dut, sei edo zazpi urte besterik ez nuen garaira. Coruñatik hogeita hamar bat kilometrora dagoen kostaldeko herri batean bizi ginen sasoi hartan, Pontevellan.
‎Auspoa sailean bildu zituen liburu guztien gainetik maite dut Amodiozko penak bertso berrietan deiturikoa. Irakurri nuen garaiak zeresanik izan du sentipen horretan, sasoi hartan amodiozko herri lirikaz aritzen bainintzen ikerketa lanean.
‎Hain gaizki Uste nuen garai hori bukatu zela niretzat.
2017
‎Nire kasua pixka bat berezia da. Talde batean errendimendu handiena eman nuen garaian, enpresa propioa neukan, eta, zortzi orduz lanean aritu ondoren, nire entrenamendua izaten zen gutxienez ordu eta erdiz bakarrik jokatzea (praktikatu, gihar memoria landu, berotu...); gero, entrenatzailearekin aritzen nintzen ordu erdiz, demo bat ikusten, aurreko partida batean egindako akatsak zuzentzen edo aurkarien partida bat analizatzen; eta, azkenik, bi ordu taldearekin beste talde ...
‎Une gaiztoak eta gogorrak bezainbatekoak ziren une gozoak eta atseginak, onak, lagun artekoak zein familia barrukoak. Hori bai, ulertu nahi nuen garai hura; ulertu nahi nuen ze mekanismok eraman zuen gizarte hura isiltasunaren gizartea izatera; nola izan zen posible hainbeste sekretu, hainbeste min, hainbeste kezka, hainbeste kontu isilean gorde izana, horrek zer nolako ondorioak utzi zituen gu guztiongan. Horixe interesatzen zitzaidan.
‎Eleizara joan nintzen beti bezala eta Sam Gaddisek aurrea hartuko zidala uste nuen garaira arte ohi nuen bezala koruan kantatzeko eskatu zidaten. Beraz, ozenki eta argiro aritu nintzen Jainkoa goratzen eta artzaina sermoia botatzen hasi zenean, Amen haiez sabaia altxako nuela zirudien, alajaina.
‎Gu bai garela tontoak, kutxatik kanpo gaudenok! Batzuetan pentsatzen dut emazteari kasu egin niola eta oposizioak prestatu, baina telebista ikusten ez nuen garaian fruiturik eman ez zuten hainbeste oposizio prestatu nituenez, ia ia nahiago dut hiru orduz kulebroi venezuelar bat agoantatu, urrutiko agintea erabili barik, hitza emanda?, berriro ere munduko hiriburuekin hasi baino.
‎Hango hark, berriz, betiko ondorioa ekarriko zigun Inesi eta bioi. Diskotekatik urrundu behar izan nuen garai batez; legea zen: kakanarruak izan zitzakeen lagunak, polizia, diskotekako segurtasun agenteak...
‎bihurtu zen, inperio berri bat sortu nahi zutenen ereserki gudazalea. Athletiaren aurrealde mitiko hura bezalaxe. Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo, Gainza buruz jakin nuen garai batean hitz haien egileen zerrenda. Mourlane Michelena, Sanchez Mazas, Miquelarena, Ridruejo, Alfaro eta Foxá, baina, txikitan izen horien guztien gainetik gure herrikidea miresten nuen bezala, gure norabide politikoa aldatu ostean faxista saldo hura ahaztu eta Telleriarengana bildu ziren gure herra eta ezinikusiak.
‎Eta, era berean, iruditzen zait komenigarria dela ez izatea ez baikorregia, ez ezkorregia, horretan ere oreka bat aurkitu behar dela. Ni oso baikorra izan nintzen hasieran, ekintzaile moduan zerbait aterako zitzaidala uste nuen, eta ez zen hala izan; baina orain ikusten dut gauzak ez zirela dena beltz ikusten nuen garaian bezain konplikatuak, gaur ez deitzeak ez duela esan nahi inoiz ez didatenik deituko, eta gauza askotarako balio dudala; ez badidate deitzen dela balio diodan enpresa horrek ez nauelako ezagutzen edo ez garelako bat etorri denboran.
‎Eskolatik korrika etortzen ginen elkarrekin, ez zegoen inongo eragozpenik; dena zen perfektua, edo hala ematen zuen behintzat. Etxetik irten bezain laster, Salam Aleikum entzuten nuen garai hura gogoan dut oraindik ere.
‎Laborantzarekin zerikusia zuen lanbide heziketa egin nuen garai batean, eta jakintza horrek balio izan dit. Ingeniaritza egiten ere saiatu nintzen, baina ez zen ongi atera eta beste bide batetik joatea erabaki nuen.
‎Eta gaur egun zu zeu zara jokalari beteranoena.18 urte nituela hasi nintzen jokatzen Txangurrorekin, eta orain bera izan da nire entrenatzailea. Nik bera zaharra bezala ikusten nuen garai hartan, eta orain ni nago leku horretan, gazteekin jokatzen. Beheko mailetara begiratuz gero, ohartzen zara jende oso ona datorrela, eta gero eta hobeto egiten dela lan.
‎Lan bila hasi nintzen hemen, nire lekuaren bila. Literatur itzulpenak egiten eman nuen garai bat, euskarazkoak alemanierara itzultzen. Euskara ikasia bainuen aurretik, eta Euskal Herrira etorri nintzenean euskaraz banekien.
‎Ni, ez. Izan nuen garai bat aitari ni zigortzeko eskatzen hasi nintzena; egindako okerrak hari aitortzen eta, halakorik ezean, zigorra merezi ahal izateko gaizki eginak puzten eta, are, asmatzen. Baina aitak hitz beste egiten zuen, axolagabe, eta neure gain uzten zuen kulparen zama osoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia