Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2000
‎Eta lur fintkoan bezain segurki eta gogortki pausatu nahi nituen neure kontzientziaren oinak eta arrazoinak, eta ez nuen edireiten non haiek pausa, ez non haiek fintka.
‎Eta ez nuen kontzientzian ezinegonik ez buruan buruhausterik izaiten, eta ez nintzen hargatik herstura hertsian bizi, zeren biak bainituen maisu eta irakasle, eta zeren irakaslearen erranetarat egoitea baitzen ikaslearen obligantza eta zeregina. Eta, komunionea egiten nuenean, gogoan izaiten nituen osabaren hitzak, hura ogi puska bat bertzerik ez zela, baina behin ogia ahoratuz gero, jaun Marcelek eman zidan kontseiluari jarraitzen nintzaion, eta kontseilu haren arabera bizitzen nituen neure baitan Kristoren oinazea eta Kristoren erresurrezionea.
‎Ez, ez natzaizu gezurretan ari, jaun André, zeren atzo gertatuak balira bezala oroitzen baititut istant haiek eta istant haietako gorabeherak, ene desiren eta ene izatasunaren arteko liskarra islatzen zutenak —ene barrengo haustura, alegia—, huraxe izan zelako halako zerbait gertatzen zitzaidan lehen aldia; edo erran nuke ezen hura ez zela izan, benturaz, gertatu zitzaidan lehen aldia, baina bai gertatuaren berri nekien lehen aldia, ene barren hausturaren kontzientzia klar eta garbi harekin, gorputza leku batetik balihoakit bezala, arima bertzetik; edo erran dezaket, finean, ezen orduan bizi izan nuela neure baitan bataren bitasuna, zeren ustez bat nintzena bitan banatua banengo bezala sentitu bainintzen, leku batean egon arren bitan banengo bezala, han eta hemen, sentimendu kontrajarri haien zurrunbiloan. Eta Joanes bakarra nintzen arren, bi Joanes sentitzen nituen neure baitan... nola Mattinen baitan bi Mattin haiek hauteman bainituen, bata argia eta bertzea iluna, hark hartu kolpearen ondorez, noiz eta zalditik erori baitzen, nahiz eta, egia erran, nik zerbait disimula nezakeen eta anaiak ez... Eta, hala, ene galdera hauxe duzu, jaun André:
‎Eta, itsasaldi haren ondotik, neure bide berri hartan barrena, gero eta segurkiago eta gero eta gogortkiago fintkatu nituen neure oinak, eta gero eta bazterrerago egin zuten ene zalantzek, halako moldez, non, neure ezbai eta buruhauste haiek guztiak, denbora batean enegan haragitzen zirenak eta haragiaren haragi bihurtzen, itzal bihurtu baitziren, finean, eta, azturaren azturaz itzalaren itzal. Eta, handik harat, zein urrun sentitu nintzen neure amaganik; zein urrun, aita Bartolomeganik eta hark irakatsietarik; zein urrun jesuitek eta Erromako Eli za ko moralistek manatutik... eta zein urrun Axularrek bere Gero n adierazietarik, seigarren manamenduaz denaz bezainbatean!, zeinak, derradan bide batez, seigarrenetik lehenerat egin zuela baitzirudien, baldin apezek eta eliz jendeek manamendu hari predikuetan eta aitorlekuetan emaiten zioten denborari kontu egiten bazitzaion bederen.
‎Galtzerdi batzuk eta Josuren kamiseta marradun bat estutu nituen neure esku bilduetan.
‎Apezaren errezuen bukaeraren zain, pauso hotsak aditu nituen neure gibelera. Burua itzuli nuen, bihotza estu.
‎Ordu horretan harekin behar nuen. Aita gisa neuzkan erru sentimendu guztiak madarikatu nituen neure baitan.
‎Ama modernotasuna berandu eta erdizka ezagututako inguru basa horretakoa dut. Ezinbertzez, ez baitzuen barkatzen, haren sorlekuan egin nituen neure bizitzako lehen hemezortzi udak. Alabaina, ez batak sustraituagoa sentiarazten, ez bertzeak lagunartera ekartzeko moduko gomuta gozorik oparitzen.
‎Itxurosoagoa iduritu eta, zapatilak ere egokitu nizkien zangoei. Beti ere ispilua lagun, eskuz apaldu nituen neure kalpar urri harrotuak, zapal zapal utzi arte. Albornoza janzteko egokiera ere aztertu nuen, baina soberaxko iduritu zitzaidan.
‎Apaizak eskuan zuen liburu bat ireki, eta erreza  tzen hasi zen. Ulertzen ez nituen latinezko erantzunak nahastu nituen neure kabutan orain  dik buruan nerabilen abestiarekin.
2001
‎Urrats leunez kulunkaulkira joan, botila xanpaina azpitik atera eta lorontzi baten ondoan prest zeuden bi kopatara zorrotada naro bana isuri zuen. Kopa inguratzean eta artean xanpaina ahoan nuela, bere ezpain suharrak sentitu nituen neureetan.
‎Tuneletik atera ginenean, une batez geltokiko argiek itsutu egin ninduten. Ondoren, eta ikusmena lausotu samartuta eduki arren, hamaika aurpegi ikusi nituen neure aurrean, neure inguruan... Den denetan harridurak pintzel berberaz margoturikoa zirudien.
2002
‎Pentsatu bezala esaten dut hori. Guztiarekin ere, ahots kontrajarriak entzuten nituen neure barruan. Ahots batek lasai egoteko esaten zidan, hitz haiek ume batengan serioegiak zirela-eta aintzakotzat hartu ahal izateko; beste batek,  aitzitik, erne egoteko adierazten zidan, kezkagarria zela nire semeak, bere zazpi urterekin, bere buruaz beste egiteko azaltzen zuen  asmoa.
‎Ez zen batere lan segurua, ez nengoen eroso ordu txikietako giro hartan, eta profesionalki ere ez zidan askorik ematen. Ozta ozta ordaintzen nituen neure gastuak, baina ez nuen gurasoen laguntzarik nahi.
‎" Jakingo bazenute zein ederki pasatuko nukeen zuek gabe!", eta haurretako txotxongiloan bezala zigortzen nituen neure artean.
2003
‎Gehienak ezagutu nituen neure aitonaren bidez,
2004
‎Eta zer zela eta ibili behar zuten ni bezalako hasiberri baten atzetik? Lanak nituen neure burua benetako agente bezala ikusteko eta! Mitxelenak berak erran zidan bezala, lan hark ez zirudien garrantzi handikoa, ez behintzat Parisko etxebizitza batera tiroka sartzeko adinakoa.
‎–Gogoratuko duzunez –azaldu zion Oppenheimerrek, irrika ezkutaezinez–, Manhattan Proiektuko buru izan nintzen 1945 urtera arte. Lehen mailako ehunka fisikari nituen neure aginduetara. Nik bakarrik ezagutzen nituen guztien lanak, segurtasun kontuak zirela eta.
‎Ordura arte ezin esan inoiz edanari emana bizi izan nintzenik –coca colari eta fantari ez bazen, aita alkoholikoaren irudia bainuen, atzeraka eragiten zidana–, baina, handik aurrera, zurrutean erortzea eta barrako neska haiekin ligatzea txanpon bereko bi aldeak bihurtu zitzaizkidan. Ongi ordaindu behar izaten nituen neure afizio haiek, baina dirua ez nuen, ez, garai hartan oztopo!
‎Nirea ez zen diferentea izan. Hala ere, Espainiako selekzioaren aferarekin baino arazo txikiagoak izan nituen neure buruarekin: ni profesional bat nintzen, eta profesioan hobetzeko aukera guztiak aprobetxatu behar nituen, gainerako ofizioetako jendeak egiten zuen bezala.
‎Burua jiratu eta jakin egin beharra neukan. Eta jiratu nuen burua, ikusi nuen ikusi nuena, ikusi nituen neure isats, bizkar eta abarrak, eta errai erraietatik marru erdiragarria atera zitzaidan:
‎Kolore marroia erabat zabaltzen zenean, puntu gorri batzuk azaltzen zitzaizkien, eta erori bezperan zeuden. Eta, bitarte horretan guztian, nik apustuak egiten nituen neure buruarekin, baietz gaur arratsalderako beste mantxa bat atera, edo baietz bihar goizean erori. Egia esan behar badut, asko entretenitzen nintzen horrela, ahaztu egiten zitzaizkidan arazoak.
2005
‎Hamazazpi urte luzez ilunabar bikainak esperantzarik gabe ikusi ondoren, azkeneko hamabost hilabetean argi izpiak batez ere zapuzturik jasan ondoren (hauek bai gogorrak!), etxera bidaliak nituen neure apurrak oro, koittadu honek. Aurrerantzean ez nituelakoan...
2006
‎Orobat, ez nuen parte hartu, bertze soldaduekin batean, errendizioaren ondoko ohiko harrapaketa saioan. Orthezen ere ez nituen neure armalagunak egun hartan bezainbat gorrotatu.
‎Burua makurtu nuen azkar. Pausoak entzun nituen neuregana. Beldurtu egin ninduen egoerak.
‎Estreinako alditan, neure onetik ateratzen ninduen Umbertori erakusten zion jarrerak. Neurriz kanpo haserretu ninduen batean, sekulako lanak egin behar izan nituen neure burua kontrolatzeko, ez nuen-eta heziera txarreko agertu nahi Umbertoren aurrean. Gauean, ordea, ohean sartu zitzaidan bezain laster, kargua hartu nion.
‎Begiak bildu nituen neuk ere, baina ez bakarrik logale nintzelako. Aspaldiko partez, guztiz bakean nengoen neure buruarekin, eta baretasun horrek samintasunik gabeko gogoetak eragiten zizkidan.
2007
‎Ama alabak altxatu nituen neure burua altxatu ondoren, jakina. Ana Isabelek ez zuen kalterik hartu.
2008
‎Barkamena eskatu ez eskatu egon nintzen pixka batez. Ez nion, ordea, hitzik egin eta begiak itxi nituen neuk ere. Atsegina zen eguzkiaren epela.
‎[Neure heriotza I.] Nik luzaroan duda haundiak izan nituen neure heriotzaz, eta ez nengoen batere seguru neure hil beharraz. Gero etsi egin nuen, eta sinetsi noizbait hilko nintzela.
2009
‎Ale, Ale!!! , eta zertxobait makurtuz eskuekin indartsu jo nituen neure izterrak. Zakurra, ezer gorde gabe, bere indar guzti guztiekin korrika hasi zen niregana.
‎Kredoak asmatzen. Behin, Elorri ren edizioa prestatzen ari ginen orduan, Jainkoaren kontuan ni uzkurrago ibili izan naiz beti eta beste tonu bateko poesiak zirriborratzen nituen neuk urte hartan, ez naiz oroitzen zer arazo sortu zitzaigun. Gandiagak gela mehar luze ilun bat zuen leiho batekin erroitz aldera.
‎agintzen zidaten. Irekitzen banituen ile xerloak ikusten nituen neure oin biluzien gainera erortzen.
‎Kateatua nabaritzen nuen barrua, aingurak bazkaldu izan banitu bezala. Etengabean, Arantxaren heriotza, Perezena, txanpon madarikatu haiek eta aurreko gaueko borroka korapilatzen sumatzen nituen neure hitzen oihartzunen atzetik. Benetako korapiloa bilatu nahian, neure burua.
‎Autobusetik jaitsi eta alde zaharreko kale estuetan abiatu nituen neure pausoak. Euri xeheak harrizko lurra jotzen jarraitzen zuen oraindik, egoskor, borroka hura bukaerarako berak irabaziko zuela jakinik.
‎Bana erosi nuen nire diruz. Hurrengo urteetan beti eramanen nituen neure pusken artean.
‎Kandela zirtzil guti batzuek argitzen zuten aretoa, eliza papista bat iduri pazko garaian. Horien laguntza xuhurrarekin, hogei bat lagun zenbatu nituen neure inguruan. Haien argaltasunak Nabarrenkoxeko azken egunak ekarri zizkidan gogora.
2010
‎Handik aurrera, jakina, buru belarri sartu nintzen euskal munduan, txistua eta euskara oinarri hartuta; txistua ikasteko, Felipe Gastaminzaren osaba aurkitu nuen irakasle bikain; Feliperen osaba txistuaren militantea zen, eta ezer kobratu gabe ematen zigun eskola dozena erdi bat laguni; astean bitan joaten nintzen haren etxera, akademiatik aterata gero, eta ordubetean edo jarduten genuen; euskarari, berriz, batzokiko jendeak antolatzen zituèn ikastaro batzuetan ekin nion; nik banekizkien baldintzak, amarekin hitzartutakoak: nire beste ikasketak ziren lehenik, akademiakoak, alegia?, eta haiek ongi eramanez gero bakarrik beteko nituen neure beste asmo haiek; gainera, etxean ez nintzen gai haietaz mintzatuko ez nabarmenduko, neure ekimenez ez bederen, familian. Teofilo Mariarekin batez ere, tirabirarik ez sortzeko?
‎zioen?, eta nik sinetsi? horregatik marrazten eta pintatzen nituen neure paisaia ia gehienetan kolore guztietako hodeiak, zerua lurtzat banu bezala; nik apaizari ulertu nion moduan, bazirudien ezen maitasun espiritualak?. Maitasun platonikoa ere deitzen diote, esan zuen apaizak hitzez hitz?
‎esan zuen Lizardi handiak, amonaren heriotza gogoan zuela, eta ni ez nintzen gutxiago, nire mina beste min bat bazen ere, maitemina iturburu zuena; nire minak goia joa behar zuen, nik hala uste nuen behintzat? baina oker nengoen, oraindik ere gorago jo baitzuen berandu gabe; gaizki lo egiten nuen, eta, esnatzearekin batera, Helenaren irudia etortzen zitzaidan lehenik burura, haren elgorriagak eta haren matíaslópezak; baita haren bainilazko musuak ere, beste modu batean interpretatzen nituenak eta baloratzen; izan ere, gogoan nituen neure damuak eta gurutziltzatuaren aurrean egindako otoitzak eta erreguak, baita hari egindako promesa ere?. Behin bai, hurrengorik ez??, baina hain guztiz aldatu ziren inguruabarrak, non beste ikuspuntu bat nagusitu baitzitzaidan: zer, baldin eta gertakari hura, Jainkoaren zigorra izan beharrean, Jainkoaren grazia bazen?; zer, baldin eta gurea zinezko ezkontza izan bazen, Jainkoaren begien aurrean??(?) entzun nizunean etxetik alde egiteko prest zeundela nirekin ezkontzeko, nirekin orduantxe ezkondu bazina bezala sentitu zintudan?
‎mundua oparitzeko aukera izan banu? ziur nago guztiak batera emango nizkiokeela; emango ez nizkion, bada, baldin eta biok ere ezinduen kofradiako kideak baginen ordurako, hura besamotz eta ni birika bakar?!; ai, baina hura ezinezkoa zen, ez makila magikoa, ez hegazkina eta ez mundua nituen neure esku?, eta horregatik ziren, beharbada, nire sentimenduak hain onak eta hain beteak, ezta, Damaso??; baina zu joan zinen mundu honetatik, eta Zapiain estimatuari galdetu diot, zalantza argi diezadan.
‎Neure burua defenditu beharrak odolez zipriztindu irudiak erakusten zizkidan: aizto, labana, ganibet eta bertze metalezko hainbat tresna zorrotz ikusi ohi nituen neure eskuetan. Zu agertu eta erabili beharra izanez gero, erabili eginen nituen.
‎Tailerrean ere aspaldi izango ziren joanak, ez zen hotsik aditzen behintzat. Poltsan sartu nituen neure gauzak, alde egiteko, eta argia itzali. Diseinukoen atalean argia pizturik zegoela ohartu nintzen orduan, eta handik pasatu nintzen, baten bat gelditzen bazen agurtzeko, eta bestela argia amatatzeko.
‎ni baino baxuagoa zen arren, anaia beti ikusi izan nuen maila bat gorago... eta maila bateko aldeak gure beste alde guztiak taxutu zituen, baita anaiarekiko halako gutxiagotasun uste bat eragin ere, bekaitz eta zelo nahasien sorburuan; soldadutzan eskua moztu ziotelako berria jaso nuenean, hunkitu eta hartaz errukitu banintzen ere, ez dut esango segundo bakar batean —odolaren bulkada batean, ausaz— poztu ez nintzenik —ni ere Schadenfreude ren mende, zu bezalaxe, Damaso!, nirea hain bortitza izan ez zen arren, poz apur hura sortu ahala ezabatu baitzitzaidan, tragediaren neurrigabeko neurriak itota—; are gehiago: makila magiko batekin eskua itsasteko aukera izan banu... hegazkin bat oparitzeko aukera izan banu... mundua oparitzeko aukera izan banu... ziur nago guztiak batera emango nizkiokeela; emango ez nizkion, bada, baldin eta biok ere ezinduen kofradiako kideak baginen ordurako, hura besamotz eta ni birika bakar...!; ai, baina hura ezinezkoa zen —ez makila magikoa, ez hegazkina eta ez mundua nituen neure esku—, eta horregatik ziren, beharbada, nire sentimenduak hain onak eta hain beteak, ezta, Damaso...?; baina zu joan zinen mundu honetatik, eta Zapiain estimatuari galdetu diot, zalantza argi diezadan.
‎Handik aurrera, jakina, buru belarri sartu nintzen euskal munduan, txistua eta euskara oinarri hartuta; txistua ikasteko, Felipe Gastaminzaren osaba aurkitu nuen irakasle bikain; Feliperen osaba txistuaren militantea zen, eta ezer kobratu gabe ematen zigun eskola dozena erdi bat laguni; astean bitan joaten nintzen haren etxera, akademiatik aterata gero, eta ordubetean edo jarduten genuen; euskarari, berriz, batzokiko jendeak antolatzen zituèn ikastaro batzuetan ekin nion; nik banekizkien baldintzak, amarekin hitzartutakoak: nire beste ikasketak ziren lehenik —akademiakoak, alegia—, eta haiek ongi eramanez gero bakarrik beteko nituen neure beste asmo haiek; gainera, etxean ez nintzen gai haietaz mintzatuko ez nabarmenduko, neure ekimenez ez bederen, familian —Teofilo Mariarekin batez ere— tirabirarik ez sortzeko...
‎...atua ote zetorkidan?, zeren gogoan bainituen sendategiko kapilauari sermoi batean maitasunari buruz entzundakoak, buru buruan sartuta geratu zitzaizkidanak; kastitateaz ari zelarik, maitasunik ederrena arimatik arimara mamitzen zena zela esan baitzuen —" Goi maitasunak arima du planetatzat, eta gorputza satelitetzat" zioen—, eta nik sinetsi... horregatik marrazten eta pintatzen nituen neure paisaia ia gehienetan kolore guztietako hodeiak, zerua lurtzat banu bezala; nik apaizari ulertu nion moduan, bazirudien ezen maitasun espiritualak —" Maitasun platonikoa ere deitzen diote" esan zuen apaizak hitzez hitz— materiaren propietateak itzulipurdikatzen zituela, baita materia bera grabitatearen indarretik askatzen ere;" Maitasun platonikoak ez du gorputzik m... zerrien askara, alegia!" jarraitu zuen apaizak, gutxi gorabehera...
‎...urburu zuena; nire minak goia joa behar zuen, nik hala uste nuen behintzat... baina oker nengoen, oraindik ere gorago jo baitzuen berandu gabe; gaizki lo egiten nuen, eta, esnatzearekin batera, Helenaren irudia etortzen zitzaidan lehenik burura, haren elgorriagak eta haren matíaslópezak; baita haren bainilazko musuak ere, beste modu batean interpretatzen nituenak eta baloratzen; izan ere, gogoan nituen neure damuak eta gurutziltzatuaren aurrean egindako otoitzak eta erreguak, baita hari egindako promesa ere —" Behin bai, hurrengorik ez" —, baina hain guztiz aldatu ziren inguruabarrak, non beste ikuspuntu bat nagusitu baitzitzaidan: zer, baldin eta gertakari hura, Jainkoaren zigorra izan beharrean, Jainkoaren grazia bazen?; zer, baldin eta gurea zinezko ezkontza izan bazen, Jainkoaren begien aurrean —"(...) entzun nizunean etxetik alde egiteko prest zeundela nirekin ezkontzeko, nirekin orduantxe ezkondu bazina bezala sentitu zintudan" esan zidan Helenak! —, ohiko formulen eta arauzko arauen gainetik?; poztu nintzen... ustezko erruduna errugabetzen zuen neurrian, ikuspuntuak arintzen baitzidan zama; eta Helenarekin bizi izandako mementoek eta haragien nolabaiteko ezkontzak —zer alde zegoen, bada, ezkongaiek hitzez elkarri baietz esatetik mihiz esatera, baldin eta mihia hitzaren euskarri ere bazen? — beren zentzua hartzen zuten, harekin bizitza osorako lotzen baininduten; zer gehiago nahi nuen, bada, funtsezkoa neure esku banuen, hainbeste eta hainbeste maite nuen Helena, gertatuak gertatuta gero are gehiago...!; egia zen gazteak ginela —" Kontuz maitasun kontuetan...!" esaten zigun jende helduak eta adinekoak—, baina Romeo eta Julieta ere ez al ziren gure adinekoak, hortxe hortxe...?
‎ahantzi nituen neureak.
‎Gasteizen bi aldiz izan genituen okupazioak. Behin batean, berrogei gazte inguru nituen neure aurrean. Hitz egin nien esanez beren agerpena eginda zegoela ordurako, baina ezer gutxi lortuko zutela hortik aurrera.
‎Neure iritziak kolkoan gordeta taldearen zurrunbiloan murgiltzea erosoagoa zen. Lankide nagusiagoen berba jarioa nekagarria zitzaidan, kontzeptu gehienak formula kimikoak baino ulergaitzagoak ziren, oihukatzen nituen aldarri askotan ez nuen pentsatu ere egiten, ez nituen neure sentitzen. Gizon haien ausardiak liluratzen ninduen, indarrak, adoreak.
2011
‎Koittadu mistikoak eta atso zahar hipokondriakoak engainatuz eskuratzen nituen neure beharretarako diruak.
‎Joxexarraren burutazioak nituen neure eginak irudimenean, mingotsak eta bizi biziak.
‎Harrituta neukan, asteburu gehienetan elkarrekin izaten baikenituen plan gehienak, baina Gorkak azkeneko bi asteburuetan ez ninduen deitu. Nik orduak pasatu nituen neure mutilarekin bat egin nahian; baina, argi zegoen hark ez zuela nirekin gelditu nahi.
‎Horixe zen buruan bueltaka nuen galdera, zergatik. Asko maite nituen neure gurasoak, nahiz eta ez izan nire benetako gurasoak, txikitatik, benetakoak balira bezala zaindu naute, maitatu naute, hezi naute. Neure gurasoek euren umea ez izan arren, babestu egin naute.
‎Lagunak ez zuen euskaraz berba egiten, baina ederto aditzen zituen guk esandako kontuak. Jatordua amaitu genuenerako ilunpean geunden eta, konturatu gabe, Teresagan jarri nituen neure begiak. Udagoieneko haize finak buruko ile beltzak luzatzen eta kiribiltzen zizkion.
‎Aurkeztu nituen neure burua eta nahia:
2012
‎Ikusi nituen mintzaera hilgarriaz bihurritzen. Ikusi nituen neure izenaren silabak taxutzen; eta, ez baitzen ondoren beste soinurik etorri, dar dar egin nuen. Ikusi nuen, orobat, izumen zorozko istant batzuez, gelako hormak estaltzen zituzten oihal beltzen astindu txit leun eta ia igarri ezinezkoa.
‎Goseak hiltzen utziko al ninduten lurpeko mundu iluntasunezko hartan; edo nolako patua, agian oraindik ere beldurgarriagoa, ote nuen zain? Ondo asko ezagutzen nituen neure epaileak, eta ez nuen beraz zalantzan jartzen heriotzara kondenatu nindutela, eta ohikoa baino heriotza latzagora gainera. Modua eta ordua ziren arduraz betetzen eta burua galarazten zidaten gauza bakarra.
‎Esnatu, eta beso bat luzatu nuenean, ogi puska bat eta pitxer bat ur aurkitu nituen neure aldamenean. Nekatuegia nengoen gorabehera horiez gogoetan hasteko, baina gogo biziz jan eta edan nuen.
‎Gogor saiatu nintzen nitaz jabetu zen larritasunaren zergatiak argitzen. Ahaleginak egin nituen neure buruari sinetsarazteko sentitzen nuen hartatik asko, dena ez bazen, gelaren altzari goibelen eragin beldurgarriagatik zela, eta tapiz ilun eta saretuengatik, altxatzen ari zen haize gogorrak mugiarazirik, hormen gainean batera eta bestera kulunkatzen baitziren, zarata itsusi bat ateraz oheko apaingarrietan. Baina alferrekoak izan nituen ahalegin haiek guztiak.
‎Berehala abiatu ginen handik; ez nion gizonari ezer askorik erantzun, ez nuen berriz ikusi, eta ez dakit nora joan zen. Ni berriz, sakelan diru pixka bat nuela, lehorrez abiatu nintzen Londresera, eta han, bidaldian zehar bezalaxe, borroka handiak izan nituen neure buruarekin bizitzan zein bide aukeratu behar nuen erabakitzeko, eta ez nekien zer egin, etxera itzuli ala itsasora joan.
‎Baina orduan gogoeta berriak izaten hasi nintzen. Egunero irakurtzen nuen Jainkoaren Hitza, eta hango gozagarri guztiak erabiltzen nituen neure egoerarako. Goiz batean, oso goibel nengoela, hitz hauek zeuden lekuan ireki nuen Biblia:
‎Esan bezala, hilabeteak eman nituen neure iraganeko bizimodu zital eta zekenari buruz gogoeta ikaragarri horiek eginez; eta ingurura begiratzean, ikusten nuenean uhartera iritsiz gero hartu nituen dohain bereziak, eta Jainkoa zein neurritaraino izan zen bihotz onekoa nirekin, ez bakarrik nire gaiztakeria merezi baino neurri txikiagoan zigortu zuelako, baizik eta han egoteko behar nuena emateko orduan oso eskuzabala izan zelako; itx...
‎Baina horiek ez ziren uhartera iritsi nintzenean eraman nituen bi katuak. Biak hilik zeuden, eta neuk lurperatu nituen neure bizilekutik gertu. Baina bietako bat ugaldu egin zen, ez dakit zein motatako izakiren batekin, eta horiek etxean hezitako ume sail horretako bi ziren.
‎Garai horretan egunero egin nituen basoko ehiza ibilaldiak, euriak baimena ematen zidanean, eta askotan egiten nituen neure probetxurako aurkikuntzak. Bereziki uso basati mota bat aurkitu nuen, habiak, basoko usoen antzera, zuhaitzetan egin ordez, etxeko usoen antzera harkaitz zuloetan egiten zituztenak.
‎Horregatik erabaki nuen Europara itzultzeko neure bidea handik egitea. Bi mando alokatu nituen neure ekipaje urria garraiatzeko, eta gidari bat, bidea erakuts ziezadan. Agur esan nion neure babesle zintzoari, hainbeste mesede egin eta handik irteterakoan ere esku erakutsi bikaina egin zidanari.
‎Beraz, emaztearekin eta lagunetariko batzuekin kontsultatu ondoren, berriro itsasoratzea erabaki nuen. Mediku izan nintzen bi ontzitan jarraian, eta sei urtetan zenbait bidaia egin nuen Ekialde eta Mendebaldeko Indietara, eta horrela zerbait gehitu nituen neure ondasunak. Idazle zahar eta berri onenak irakurtzen egoten nintzen astia nuenean, beti liburu kopuru handi samarrez hornitua; eta lehorreratzen nintzenean jendearen ohitura eta izaera aztertzen ematen nituen orduak, baita beraien hizkuntza ikasten ere, erraztasun handia bainuen hartarako neure oroimen sendoagatik.
‎Txalupan ehun idi eta hirurehun ardi sartu nituen, hilda, kopuru honi zegozkion ogi eta edariarekin, baita laurehun sukaldarik prestatu ahal beste jaki ere. Sei behi eta bi zezen bizi ere hartu nituen neurekin, eta beste horrenbeste ardi eta ahari, neure sorterrira eraman eta espeziea zabaltzeko asmoz. Eta hauei ontzian emateko, sorta bikain bat belar ondu eta poltsakada garagar neuzkan.
‎Nire jatortasun eta jokabide onak Enperadoreagan eta haren Gortean, baita armadan eta orobat jendartean ere, hain eragin handia izan zutenez, epe laburrera askatasuna lortzeko itxaropena izaten hasi nintzen. Ahal ziren bide guztiak erabili nituen neure aldeko jarrera hori bultzatzeko. Poliki poliki, bertakoek beldurra galdu zioten niregandiko edozein arriskuri.
‎Eta hemen baliteke pixka bat entretenitzea jakingurako irakurlea, bederatzi hilabete eta hamahiru eguneko egonaldian herrialde hartan izan nuen etxeaz eta bizimoduaz zerbait esanez. Oso mekanikazalea naizenez eta beharrak derrigortuta, mahai eta aulki bat nahikoa erosoak egin nituen neuretzat errege parkeko zuhaitzik handienez. Berrehun jostunek jardun zuten lanean nire alkandorak eta oheko eta mahaiko zapi zuriak egiten, aurkitu ahal izan zuten bezain ehun sendo eta zarpailez dena; halere, gero bata bestearen gainean jarri eta gosnatu beharra izan zuten, haietako lodiena goma oihala baino hainbat aldiz meheagoa baitzen.
‎Hirurehun sukaldari nituen neure jakiak prestatzeko, neure etxe inguruan eraikitako etxola txiki egokietan bizi zirenak beren familiekin, eta bakoitzak bi jaki prestatzen zidan. Hogei zerbitzari hartzen nituen eskuan, era mahaian ipintzen; beste ehun lurrean geratzen ziren, batzuk jakiekin eta beste batzuk ardoarekin eta beste likore batzuekin, upelak bizkarretik zintzilika zituztela; hau dena, nik nahi nuenean, goiko zerbitzariek igo egiten zuten oso era burutsuan zenbait sokaren bidez, guk Europan putzutik baldea ateratzen dugunean bezala.
‎Gau guztia emango nukeen ibiltzen nekatu gabe. Coudraytik irten nintzenean, etxera itzuli beharra jasangaitz gertatu zitzaidan; horregatik, Errota Berrira zuzendu nituen neure urratsak, han afaltzeko asmoz. Basoa zeharkatu nuen, orain erabat hutsik eta misteriotsu, haizeak astintzen zuela.
‎" Ni bezalako pertsona sinesgabeentzat egindako otoitz gisa ikusten dut nik poesia. Poliziaren galdeketetara joaten nintzenean, poemak errezitatzen nituen neure baitan. Indarra ematen zidaten.
2013
‎–Bueno: nik ere jaso nituen neureak??, Yazîden iruzkina, hatza begirako bidean paratzen zuela. –Hori ez duk orbana:
‎poesia eta narratiba lehiaketetan azkena edo argitaletxeetan baztertuta geratutako lanik txarrenen bilduma bat osatu eta adibiderik esanguratsuenak aztertzea zen nire helburua. Ecok behinola literatura kitsch ari buruz esan zuen eskolara joan gabekoen klasizismoa zela, eta nik ere dagoeneko aurkituak nituen neure klasikoak. Tarteka, irakurtzen ari nintzela, altxatu eta txaloka hasteko gogoa ematen zizuten lan horietako batzuek.
‎" Bueno: nik ere jaso nituen neureak...", Yazîden iruzkina, hatza begirako bidean paratzen zuela. " Hori ez duk orbana:
‎bortxatzailea gozatzen ikustea. Irekitzen banituen ile xerloak ikusten nituen neure oin biluzien gainera erortzen.
‎ezagutzen ez nituen neure bazterñoak
2014
‎Mahaitxoko tabako paketeari heltzera nindoan, baina, hartu beharrean, eskukada batez bultzatu nuen, nigandik urrunduz. Minutu batzuk behar izan nituen neure onera itzultzeko. Sua, zauriak, ez irudikatzen saiatu nintzen, gehiegi zen.
‎Ez naiz haietaz libratu, hori egitea bostehun euro zakarretara botatzea litzatekeelako. Baina ezin nituen neure logela, komun eta sukaldean eduki, haiek ikustea nire zoramena begien parean edukitzea zatekeelako.
‎Arranguraz so egiten zidan, lantzari oratuta, zerbait preziatua balitz bezala, hura harrapatzen saiatuko nintzen beldurrez bezala. Ahaleginak egin behar izan nituen neure begiak haren behakotik apartatzeko eta lemazaintzaz arduratzeko. Esku batekin, buruaren gainetik, lurrun txilibituaren soka haztatu, eta tira egin nion itsumustuan, txistu eta txistu eraginez.
‎Antzerki garaikidea ikasten ere jarraitu zuen. “Ia hamar urte eman nituen neure bokazioari bakarrik eskaintzen denbora. Baina neure ideia teatralak sortzeko beharra sentitzen hasi nintzen, eta kabaretari ekin nion.
2015
‎Tailerra itxitakoan negozio batean sartu nintzen, baina gaizki atera zitzaidan eta diru asko galdu nuen. Denek dakite ez zitzaidala oso ondo atera, baina zenbaterainoko galerak izan nituen neuk bakarrik dakit. Eta orain zuk.
‎Baina ordurako, inork ez zien haren apetei onirizten, eta ni nintzen inuzente ezagutu berriari eta bere buruari izena behin eta berriro aldatzearekin konformatu behar izaten zuen, nahasmen ezin libertigarriagoak sortuz. Nik ere, ordea, azkar ikasi nuen haren desioei muzin egiten, eta, Vasiliren gogoak gidaturiko bizpahiru bataioren ondoren, neuk aukeratzen nituen neure izenak.
‎Nik ere banuen garbitualdi baten beharra. Nik ere lehortzen jarri behar nituen neure ekaitzak.
‎Trajediak bilbatu ohi dituen bi aldeak nituen neurekin: handitasuna eta txikikeria, urrea eta gorotza.
‎Nik neuk, artez bideratu nituen neure pausoak hoteleko gelarantz eta ekipaia jaso ostean, taxi bat hartu nuen aireporturantz. Ez nuen atzera begiratu nahi, hildakoren bat gora edo behera, inork ez bezala bainekien han gertatutakoaren berri.
‎Berari ezer esan gabe, eta gure elkarbizitza ez nahastearren, bazterrean laga nituen neure neureak nituen zenbait gauza eta ohitura. Horietako batzuk handiak eta maiteak ziren niretzat, esate baterako, arrantzurako zaletasuna.
‎–Gogoratzen dut etxean ez nuela aparteko zine heziketarik jaso. Besteek ikusten zituzten film berak ikusi nituen neuk ere. Beldurrezko filmeek ez ninduten aztoratzen, eta ederki oheratu eta jaikitzen nintzen haietako bat ikusi eta gero?.
‎14 Egun horietan, Jasokundeko Andre Mariaren egunean, Domingo Santu aintzatsuaren Ordenako monasterio batean nengoela, pentsatzen ari nintzen, iraganeko garaietan etxe hartan aitortu izan nituen neure bekatu ugariak eta neure bizitza kaskarreko gauzak gogora ekarriz. Liluramendu hain handia etorri zitzaidan, non ia neure senetik atera baininduen.
‎Uste dut, nire bekatuengatik baimendu zuela Jainkoak, haiek beren buruak engainatzea eta ni engainatzea. Nik beste hainbat engainatu nituen neuri esan zidaten gauza bera esanez.
‎17 Bada, esaten ari nintzenera berriro etorriz, arima hura ikusiz pozarren nengoela, Jaunak harengan jarri zituen ondasunak nik argi eta garbi ikustea nahi zuela uste baitut, eta nire bitartez izateaz egin zidan mesedeaz konturaturik,, neure burua mesede horretarako duin ikusten ez nuenez?, askoz ere estimu handiagoan nituen nik Jaunak hari egindako mesedeak eta gehiago hartzen nituen neure kontuan neuri eginak balira baino eta biziki goresten nuen Jauna Haren Maiestatea nire desirak betez zihoala eta nire otoitza entzun zuela ikusirik, hau da, iratzar zitzala halako pertsonak.
‎1 Domu Santuko zortziurrenean bi edo hiru egun nekagarri izan nituen neure bekatu handiak gogoan erabiliz, eta jazarpenen beldurrak, gezurrezko testigantzez belztuko nindutela baino beste oinarririk ez zutenak, eta sufritzeko izan ohi dudan adore guztia falta zitzaidan. Nik neure bihotza altxatu eta zenbait egintza egin arren eta arimarentzat irabazi handia izango zela ikusi arren, gutxirako balio izan zidan, beldurra ez baitzen kentzen eta gerra gogorra zen.
‎13 Kontakizun hau, nire letraz idatzia ez dena, hasieran doana, da nik neure aitor entzuleari eman niona, eta hark ezer kendu ez gehitu gabe, bere letraz atera zuen. Oso espirituala eta teologoa zen; harekin tratatzen nituen neure arimako gauza guztiak; eta berak beste letradun batzuekin erabili zituen, eta haien artean zen aita Mancio. Ez dute ezer aurkitu Eskritura Santuarekin bat bat ez datorrenik.
2016
‎Irakurtzen ari nintzen neurrian, bi ahots entzuten nituen neure buruan.
‎Mariaren begietara zuzendu nituen neureak, eta ikusi nuen gehiago ari zela pentsatzen aitaz, bere maitaleaz edo ahuntz txikiaz baino; bada, hitz horiek jaulki zitzaizkiolarik, negar malkoak isuri zituen masailetatik behera.
‎Mundu hau etsai eta arerio dugu baldin eta erostuna (postako zela ziztrin batena bada ere) ezin kalera irten badaiteke saltzailearekin euren arteko desadostasunetan elkar hartzeko; ordea, saltzailea jotzen duen gogo aldarte berdinak hitzetik hortzera hartzen du erostuna ere, eta Hyde parkeko bazter batera dueluan aritzera elkarrekin joango balira bezalako begiez ikusten du kontrarioa. Niri dagokidanez, ezpatari kaxkar bat baizik ez naizenez gero, inola ere ez Monsieur Desseinekin lehian aritzeko duin, egoera hartara aukeran zetozen mugida guztien jirabirak sentitu nituen neure baitan. Goitik behera begiratu nion Monsieur Desseini; oinez zebilela, albotik egin nion so; gero, en face; judua begitandu zitzaidan; gero, turkiarra; haren peluka ez zitzaidan batere gustatu; madarikazioak jaurtiki nizkion; deabruetara igorri nuen.
2017
‎Et meditatus sum nocte cum corde meo, et exercitabar, et scopebam spiritum meum. Gauaz egiten nituen neure buruarekin neure gogoetak eta kontuak, eta gero isatsaz iragaten nuen neure kontzientzia.
‎Nik ez. Banuen hori baino Iehenagoko gasturik; beraz, ikasle garaiko idazmakina zaharrean jotzen nituen neure izkribuak. Tartean Juanito Mufiagorriren bizitza.
‎Neure buruari esan nion gogoratzeko zure berbak, laztanak, eskuak, ama. Derrigortuta joan nintzen oroimenera eta ekarri nituen neurekin gogorapenak milaka. Bizitzeko arrazoiak neritzenak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia