|
esan zuen Lizardi handiak, amonaren heriotza gogoan zuela, eta ni ez nintzen gutxiago, nire mina beste min bat bazen ere, maitemina iturburu zuena; nire minak goia joa behar zuen, nik hala uste nuen behintzat? baina oker nengoen, oraindik ere gorago jo baitzuen berandu gabe; gaizki lo egiten nuen, eta, esnatzearekin batera, Helenaren irudia etortzen zitzaidan lehenik burura, haren elgorriagak eta haren matíaslópezak; baita haren bainilazko musuak ere, beste modu batean interpretatzen nituenak eta baloratzen; izan ere, gogoan
|
nituen
neure damuak eta gurutziltzatuaren aurrean egindako otoitzak eta erreguak, baita hari egindako promesa ere?. Behin bai, hurrengorik ez??, baina hain guztiz aldatu ziren inguruabarrak, non beste ikuspuntu bat nagusitu baitzitzaidan: zer, baldin eta gertakari hura, Jainkoaren zigorra izan beharrean, Jainkoaren grazia bazen?; zer, baldin eta gurea zinezko ezkontza izan bazen, Jainkoaren begien aurrean??(?) entzun nizunean etxetik alde egiteko prest zeundela nirekin ezkontzeko, nirekin orduantxe ezkondu bazina bezala sentitu zintudan?
|
|
...urburu zuena; nire minak goia joa behar zuen, nik hala uste nuen behintzat... baina oker nengoen, oraindik ere gorago jo baitzuen berandu gabe; gaizki lo egiten nuen, eta, esnatzearekin batera, Helenaren irudia etortzen zitzaidan lehenik burura, haren elgorriagak eta haren matíaslópezak; baita haren bainilazko musuak ere, beste modu batean interpretatzen nituenak eta baloratzen; izan ere, gogoan
|
nituen
neure damuak eta gurutziltzatuaren aurrean egindako otoitzak eta erreguak, baita hari egindako promesa ere —" Behin bai, hurrengorik ez" —, baina hain guztiz aldatu ziren inguruabarrak, non beste ikuspuntu bat nagusitu baitzitzaidan: zer, baldin eta gertakari hura, Jainkoaren zigorra izan beharrean, Jainkoaren grazia bazen?; zer, baldin eta gurea zinezko ezkontza izan bazen, Jainkoaren begien aurrean —"(...) entzun nizunean etxetik alde egiteko prest zeundela nirekin ezkontzeko, nirekin orduantxe ezkondu bazina bezala sentitu zintudan" esan zidan Helenak! —, ohiko formulen eta arauzko arauen gainetik?; poztu nintzen... ustezko erruduna errugabetzen zuen neurrian, ikuspuntuak arintzen baitzidan zama; eta Helenarekin bizi izandako mementoek eta haragien nolabaiteko ezkontzak —zer alde zegoen, bada, ezkongaiek hitzez elkarri baietz esatetik mihiz esatera, baldin eta mihia hitzaren euskarri ere bazen? — beren zentzua hartzen zuten, harekin bizitza osorako lotzen baininduten; zer gehiago nahi nuen, bada, funtsezkoa neure esku banuen, hainbeste eta hainbeste maite nuen Helena, gertatuak gertatuta gero are gehiago...!; egia zen gazteak ginela —" Kontuz maitasun kontuetan...!" esaten zigun jende helduak eta adinekoak—, baina Romeo eta Julieta ere ez al ziren gure adinekoak, hortxe hortxe...?
|