Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Baina, osaba haserre bazegoen ere, ni, aldiz, liluraturik nengoen etxerat etorri zitzaigun jende harekin; eta jende handi haren dohainak eta balentriak nituen gogoan, etxean mila aldiz adituak: haien moduak eta haien presentzia; haien dantza egiteko dotorezia eta haien ezpata manaiatzeko trebetasuna, haien balentasuna eta haien ausartzia, bai ehizarat zihoazenean eta bai gerlarat...
‎Josurenean une horretan zegoen nahaspilan —anaia aieneka, manta gorriz tindatuetan bildua; anbulantziakoak korridorean, beren trasteria guztia harat honat zerabiltela; Edurne, histeriak joa, botikin ezdeusa eskuetan—, miraria izan zen haurraren azalpenak ulertu ahal izatea. Poliki hartu nituen gogoan, hala ere. Gauza handia izana zen Unairi erne egoteko eskatzea, eta are handiagoa, nire zenbakia ematea.
‎Mahai gainean zeuden katiluak. Irudimenetik baztertu nituen, pixka batean, sukaldea eta mahai garbia, eta handik bost minutura mahai gainean izango ziren ogi apur eta esne tanta ugariak ekarri nituen gogora. Beti izaten da horrela; baina nire onetik ateratzen ninduen, eta ateratzen nau egun ere, garbitu ondorengo zikintzeak.
‎Oso bestelako kontuetara lerratu zitzaidan pentsamendua. Hilerrietako hilkutxen barruan lurperatutako hilotzak ekarri nituen gogora, edozein biziren hezurren ikara eragingo lukeen lur buztintsuaren azpiko hezetasuna gozoro berenganatzen. Lauaxetaren poema bateko hitzak etorri zitzaizkidan burura –testuingurutik kanpo horiek ere, beste bat baitzen poemaren gai nagusia–, Antton Valverdek jarri zien musikaz lagunduta:
‎Bakarrik nengoen gelan, buruko minez eta non nengoen aztarrenik gabe. Bezperako gorabeherak ekarri nituen gogora. Mikelen etxeko afalorduko eta afalosteko kontuak oroitzen nituen, banekien gero Bodega tabernan izan ginela ere, baina ametsetakoekin nahasten zitzaizkidan Bodegako irudi lauso eta nahasiak.
‎Nora jo? Margaren gutuneko beste hitz batzuk ekarri nituen gogora. " Utzi eraman zaitzaten zuk hartu nahi ez zenituen bideei", zioen Margaren gutunak.
2001
‎Lurrean eseri eta begiak itxi nituen. Putetxeko egunak nituen gogoan. Nola, lehendabiziko aldiz akaso, zoriona bete betean dastatu nuen.
2002
‎35 urtean izan naiz Deustuko Unibertsitateko irakasle. Hasieratik izan nituen gogoan bi alderdiok eta ikasleekin primeran konpondu izan naiz beti.
2003
‎Niri ezer esan gabe bere gabardina gorria jantzi eta euritan buelta bat ematera joan ohi zen. Monikaz maitemindu berritan bere leihora begira egon eta euripean ibili nintzen egunak ekartzen nituen gogora, eta norbaitekin maitemindurik ibiliko zela pentsatzen nuen. Etxera itzuli eta ezer esan gabe ordenagailuan idazten hasten zen.
2006
‎Pentsatu nuen ikustekoren bat izan zezakeela nik ekarritako zorroarekin, baina arruntik ezaxolatu nintzen Bidaxunen laketu ahalean. Azken egunetan, liburua eta haren jabea baizik ez nituen gogoan izan.
‎Ez nintzen ezer, ez nuen etxekoen bizitza hondatzea beste deus ekarri. Aitaren hitzak entzuten nituen gogoari mailuka. Pasaporte faltsu baten atzetik gabiltzala jakiten badute, gureak egin du.
2009
‎Gure gazte denboran eskuz esku erabiltzen genituen Aita Arrutiren gaztelaniazko poesiak ere. Nik euskarazkoak irakurtzen nituen gogo beraz irakurtzen zituen erdaraz Aita Ezenarrok.
‎Gerla bururatzean, erregina Joana Pauera itzulia zela jakin nuenean, ez zitzaidan burura etorri ere ama Katalinak eta bere familiak bueltan behar zutela Frantziatik. Hainbertzeraino nituen gogotik galduak. Erresumako hiriburuan haiekin topo egin ez banuen, bake etorri berriaren goiti beheitiei eta erreginaren borondateari zor zitzaion.
2010
‎Helena galdu nuen, gauza asko galdu nituen, oreka eta iparra, besteak beste?, Jainkoarekiko harremanak ere kolokan, zure hitz ezin ezkorragoak nituen gogoan, Damaso, Jainkoaz duda egitera ninderamatenak, inoiz ez bezala??: zoritxarrak pilatzen ari zitzaizkidan, elurra eta izotza bezala, bizitzaren alderik malkartsuenean, eta gutxi behar nuen, beraz, haize kolpe bat, lur mugimendu bat, edozein gauza?, elur luizi bat eragiteko, ni neu ere arrasta nintzakeena; Helenarekin hautsi eta handik hilabetera edo etorri zen haize kolpea, igande batean; auzoko jaiak ziren, eta tarteka kaleko hots urrunak iristen ziren Regina enera:
‎Helena galdu nuen, gauza asko galdu nituen —oreka eta iparra, besteak beste—, Jainkoarekiko harremanak ere kolokan —zure hitz ezin ezkorragoak nituen gogoan, Damaso, Jainkoaz duda egitera ninderamatenak, inoiz ez bezala... —: zoritxarrak pilatzen ari zitzaizkidan, elurra eta izotza bezala, bizitzaren alderik malkartsuenean, eta gutxi behar nuen, beraz —haize kolpe bat, lur mugimendu bat, edozein gauza—, elur luizi bat eragiteko, ni neu ere arrasta nintzakeena; Helenarekin hautsi eta handik hilabetera edo etorri zen haize kolpea, igande batean; auzoko jaiak ziren, eta tarteka kaleko hots urrunak iristen ziren Regina enera:
‎Disimuluarekin, gorputz saihetsera eraman nuen ezkerreko besoa, hazkatzeko bezala, eta poz handia sentitu nuen nire Gernikako oihalak alkandorari erantsita segitzen zuela konturatzean. Gernikan hil zituzten ia bi mila pertsonak hartu nituen gogoan, eta batez ere nire bi izeko haiek, orduan ume zirenak, eta jipoirako prest jarri nintzen. Ikararik handiena eztenarekiko zapatek ematen zidaten, agian polizia haietako batek halako zapatak izango zituela Meliton beste kriminal hark bezala; baina aurreneko ostikoak hartu eta gero ezetz ikusi nuen.
2011
‎Zalantzarik gabe. Izan ere, amaren isiltasun hartan, Elenaren eskuak nituen gogoan, Elena bera gogoan izateko moduetako bat. Halako egoeran, alegia ordura arte inoiz galdetu ez nionaren erantzunaren zain nengoela, beste esku haiek gogoan izateak zerbait adierazten zuen.
‎Arreta osoa banaketaren zergatiez esango zidanaren zain izan behar nuen une hartan, bazen laster erantzungo zidanari lehia egiten zion beste arreta puntu bat. Bi kontu hauek nituen gogoan, ama hitz egiten hasi zitzaidanean, astiro eta ahotsaren tenpleari eutsiz:
2012
‎Egoera horretan iraun nuen denbora puska batean, erabakiak hartzeko zalantzan eta bizitzaren norabidea zein izango nuen jakin gabe. Etxera itzultzeko gogo txarra ezin nuen barrutik baztertu, eta, gainera, denborak aurrera egin ahala, jasandako zoritxarren gogorapenak ezabatuz joan ziren, eta, aldi berean, joan egin zitzaizkidan etxera itzultzeko nituen gogo eskasak, azkenean pentsamendu haiek erabat baztertu eta itsasontzian beste bidaldi bat egiteko prestaketa lanetan hasi nintzen arte.
‎Eta atzera begiratu nuen nire uharte bakarti eta goibelera, munduko lekurik atseginena balitz bezala, eta nire bihotzak izan zezakeen poz bakarra berriro han egotea zen. Eskuak luzatu nituen gogo biziz:
‎Gogoeta horiek amaitu nituenean, zoritxarreko izaki horiek izan nituen gogoan, basatiak esan nahi dut, eta nola gerta zitekeen munduan gauza guztien Arduradun jakintsuak bere izakiei horrelako bihozgabekerietan erortzen uztea; are gehiago, astakeria bera baino gauza beherakoagoan, kideen artean elkar irenstea, alegia. Baina hori nolabait gogoeta hutsean geratzen zenez gero, oraindik ez zuen emaitzarik?, bururatu zitzaidan neure buruari galdetzea, munduko zein alderditan bizi ziren zoritxarreko horiek; zenbaterainoko tartea zegoen haien lurralderaino; zertarako ausartzen ziren etxetik horren urrutiraino joaten; nolako txalupak zituzten; eta ni ere haiengana joan nintekeen, haiek niregana etortzen ziren bezalaxe.
‎«Jainkoak onik atera nazake leku honetatik?» Eta urte askotan itxaropen arrastorik izan ez nuenez gero, askotan nagusitu zitzaizkidan burutapen horiek. Baina hala ere, hitz horiek zirrara ikaragarria egin zidaten, eta askotan erabiltzen nituen gogoan.
‎–Bai horixe! Badira gutxienez hamar urte eztei bazkari batean izan ez naizela, esan nuen, eta gonbidatu ninduten eztei guztiak ekarri nituen gogora: landetxeko bazkari oparo eta amaigabe horiek, zurruteroen aurpegi gorriak, hirian kontrataturiko zerbitzariak, dantzarako pista eta jarlekuak, postrerako moldeko izozkiak, senar ezkonberria oinak dena minberatuta zapatak estuegi dauzkalako, eta, batez ere, familia, ahaideak, adiskideak, auzoak, eskualdeko bazter eta zoko guztietatik etorritako auzoak, horietako hainbat urte askotan ikusi gabeko lagunak, bat batean kortxoak ur azalean bezala agertuak era guztietako oroitzapenak berpiztuz:
2013
‎Irudi hartan, sukaldeko intimitatean, negar eta malko artean, bertsolariak hildako semeei kantatzen zien. Borrero frankistek fusilatu zituzten semeak bizirik iraun ahal izan zuten aitak kantatutako bertsoen bidez. Joserra Garziak eratu zuen eszena hura irudikatu nuen neure baitan, eta nekez aldendu nituen gogotik bi seme galdu zituen aita bertsolariaren negarra eta bertsoa.
‎Biak ala biak nituen gogoan. Izana nuen bataren nahiz bertzearen xarmak ezagutzeko manera.
‎Hamar urte nituen Aiherran. Epe horretatik, amaren bi hiru gutun baizik ez nituen gogoan. Frantsesa ez izaki, hura.
‎Nahita egin nuen nahaste itxura denboraren kontuan. Bertzeari erantzuteko, Lekanda zenari adituak ekarri nituen gogora.
2015
‎Elur jausiaren aurretik ikusitako izaki haiek ekarri nituen gogora. Orduan nire egoera penagarriak eragindako haluzinaziotzat jo nituen.
‎–URRUTITIK EGIN NION agur Nuiserateko errefuxiatu zelaiari Palestina uztea deliberatu nuen gau hartan. Ni bizi nintzen eremutik kilometro batera igaro nintzen; gelditu eta agur egin nien eskua jasota, ama, familia eta adiskidek nituen gogoan. Oinez jarraitu nuen gero, aurrera, Gazako lerro osoa, iparraldetik hegoaldera, zeharkatu behar nuen, oinez.
‎Nire hizketaldi guztiak Berarekin ziren. Maiz izaten nituen gogoan eta esaten Joben hitz hauek: Zoriona Jaunaren dohaintzat hartzen dugu.
‎Eta San Gregoriorenak, ostera, bizitzako atsekabeak eta estualdiak jasaten. . Maiz izaten nituen gogoan eta esaten Joben hitz hauek: Zoriona Jaunaren dohaintzat hartzen dugu.
2016
‎Pankarta bitxiak eramaten ikusi nituen gogoan dutduela ez gehiegi Urbinan:
2017
‎Oso gainetik igaro nituen analogia zenbait, juduen deportazioari buruzkoa esate baterako, erabiliegia iruditzen zitzaidalako. Aitonarena, aldiz, luzatu egin nuen eta berari buruzko umetako oroitzapen batzuk ekarri nituen gogora, literaturarekin zerikusirik ez zutenak baina ahalegin handirik gabe kontatzeko modukoak. Aitona ez zela agrafoa esan nien, umeok besterik uste bagenuen ere, hartara behartzen genuenean gai baitzen egunkarietako goiburuak irakurtzeko, eta bere izena ere oso txukun idazten zuela erantsi nuen, nahiz eta hilero, erretiroa kobratu ahal izateko inprimaki bat bidaltzen ziotelarik, lauki txiki baten barruan izenpetzen hasi eta ez zitzaion kabitzen.
‎Hauek dimentsio berri bat eman zieten bestaldeko emakumearekin hasi berri nituen harremanei. Denbora gutxian gehiago nekien emakume hari buruz neure emazteari buruz baino; behatzaile enpirikoaren arduraz apuntatzen nituen gogoan emakume hari buruzko xehetasunak. Baina prismatikoek nahi ez nituenak ere ekarri zizkidaten:
2019
‎Horixe zen nire ametsa. Udaberriko zelaiak nituen gogoan, haurtzaroko arratsaldeak. Nire gurasoek, laneguna amaitu ondoren, larrainean hartzen zuten atseden.
‎Kontuz, kontuz: Maddiren argitzapen eleak nituen gogoan.
2020
‎Horrela egin genuen Donostiara bidea, tarteka Balentxiren pasadizoak gogoratuz. Nik liburukoak ekartzen nituen gogora, eta bi moja horiek bizitakoak. Belgikan bizi zela diruz gaizki zebilenez, parrokia batera joan omen zen lan eske eta parrokoak hartu zuen laguntzaile gisa.
‎Lizartzarekin izandako jardun guztiak gorde behar nituen gogoan. Ultzamako apaizak eta El Diablo Cojuelok piztu zidaten harra hil behar nuen mendi ibar hartan emango nuen azken ikuskizunarekin.
‎Hitz haiek izan nituen gogoan Azurmendiren omenezko kongresuko hitzaldiari izena ematean. Horixe izan zen hitzaldiaren helburua eta horixe da artikulu honen helburua ere:
‎Hitz haiek izan nituen gogoan Azurmendiren omenezko kongresuko hitzaldiari izena ematean. Horixe izan zen hitzaldiaren helburua eta horixe da artikulu honen helburua ere:
‎Nik zaldi hegalariak nituen gogoan.
2021
‎Ezin ditut haren gustuak txalotu, baina egun guztiz ezezagunak diren izen batzuei buruzko jakin mina isiotzea lortu zuen. Ondo gorde nituen gogoan, hiri ahaztutik eramandako liburuen artean haietako batzuk ote zeuden bilatzeko eta, hala ez bazen, hirian berriz murgiltzeko, galdutako liburutegi gehiagoren bila.
‎Argazki eta pelikuletan ikusitakoak ekarri nituen gogora. Antzinako gizakiek euren hildakoengatik hartzen zituzten ardurak.
‎Hain sinple eta konbentziturik kontatu zidan! Baina hurrengo goizean, etxean, bestelako giro batean esnatu nintzen; ohean etzanda, berriro ekarri nituen gogora esan zizkidanak, bere hartan biluzik, ahots lasai eta serio hura gabe; erantzita mahai argi erdi lauso hura, biltzen zuen giro itzaltsua eta gauza distiratsu atseginak, elkarrekin jan genuen afari hartako postrea, beirateria eta zamau zapiak, une hura mundutxo dirdaitsu halako bat egiten zutenak, egunerokotik zeharo aparte. Orain sinesgaitza iruditzen zitzaidan guztia.
‎Berriro zabaldurik, telebistaren ertz batean finkatu nituen begiak, eta halaxe, poliki poliki, burua geldi geldi mantenduz, mugimendu larrigarri hura geldiarazi nuen. Izuari ihes egiteko, irakurritako zenbait liburu ekarri nituen gogora, saiatu nintzen Shakespeareren soneto batzuk ingelesez hitzez hitz xuxurlatzen, baina juxtu dama beltza agertzen zirenak etortzen zitzaizkidan mingainera. Dante ere ongi ezagutzen nuen, baina haren Komediako Virgilio poetak, nik zerura nahi baina, infernura bideratzen ninduen, lasciate ogni speranza, eta Saint Saënsen heriotzaren dantzaren doinua entzuten nuen aldi berean belarrietako leize zirimolatsuetan, hezurduren taka taka tak taka taka tak groteskoarekin, eta Elias Canetti, bere izena gero eta durduzagarriagoa zitzaiola esanez, zeren, Elias profetak herioren aingerua mendean hartu baitzuen, eta berriro Canetti, Bernhard-i buruz mintzatzen, heriok bere baitan hartutako gizakia zela esanez.
‎esnatzeko ordua genuen egiazki. Amets fragmentuak nituen gogoan, elkar joka, elkar hilka. Dutxa hotz baten premia nuen, alabaina, izpiritua zero gradura bihurtzeko.
2022
‎Aitarekin hitz egin nuen eta esan zidan gauzak horrela baziren hobe nuela aukeratu Donostian egiteko moduko karrera bat. Nik Soziologia edota Pedagogia hartu nituen gogoan: " Egin ezazu Soziologia!", esan zidan aitak.
‎Ez normalean egiten den bezala, irregularki eta kolpeka baizik, ametsetan bezala. Argazkiko pertsonetako batzuk aurrez aurre ezagutzen eta beren historiak kontatzen ekarri nituen gogora.
‎Edozein modutan ere, bizitzan galdutako pertsona haiek betiko izango nituen gogoan. Egun gutxi batzuetan ni galduta ibili nintzen, nire bizitzaren lema galduta.
‎Ez nituen ez nirea ezta inoren izenik gogoratzen, lankide, familiakoenak edo lagunenak. Ikasketak, ibilitako lekuak eta egindako lanak ez nituen gogoan. Dena den, nolabaiteko oroimenik banuen.
‎Azken egun haietan maiz ekarri nituen gogora hitz haiek, eta gero eta garbiago ikusten nuen aita zuzen zegoela. Denbora kontua zen Jokintxo mandatu mutil hastea Vianako Printzean edo dendaren batean.
‎Eguzkitan aurrera nindoala, Cotterren hitzak ekarri nituen gogora, eta ametsean gero zer gertatu zen gogoratzen ahalegindu nin  tzen. Gogoratu nintzen belusezko errezel luze batzuk eta antigoaleko lanpara birakari bat barrundatu nituela.
2023
‎Eta geroztik ere joan naiz idazten, batzuetan proiektu handiagoetan pentsatuz; horien hondar batzuk geratu dira. Idatzita neuzkan batzuk berriz irakurri eta ez nituen gogoan ere; ulertzen ez nituenak ere bazeuden... Gertatu zait, esaterako, Sautrela izenekoarekin:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia