2015
|
|
Izan ere, uste dut gutxi direla hainbeste gauzaren esperientziara iritsi direnak; eta hori ez badago, ezinezkoa da erremedioa aurkitzea inor estutu eta nekarazi gabe. ...rbaitekin tratatzea (beste batzuetan esan dudanez eta orain esaten dudan hau guztiau ere bai, kontua da ez naizela ongi gogoratzen, baina oso garrantzitsua dela ikusten dut), batez ere emakumeak badira, beren aitor entzulearekin, behar den bezalakoa denarekin; eta gizonezkoak baino askoz ere gehiago dira Jaunak mesede hauek egiten dizkienak, eta hau fraiPedro Alcántarako santuari entzun nion (eta
|
nik
neuk ere ikusi dut), bide honetan gizonezkoak baino askoz ere onura gehiago ateratzen zutela esaten baitzuen, eta horretaz egundoko arrazoiak emanez, guztiak emakumeen alde, hemen zertan esanik ez badago ere.
|
|
Hamabost egun baino gehiago ez zen hil zela. Hala ere, ardura hartu nuen Jainkoari haren alde eska ziezaioten eta
|
nik
neuk ere gauza bera egiteko; dena dela, ezin nuen egin ikusi ez banu egingo nukeen bezain gogotsu; izan ere, Jaunak hala erakusten didanean, gero Berari haren alde eskatu nahi izatea, iruditzen zait, ezinbestean, aberatsari limosna ematea bezala. Geroago jakin nuen, hemendik oso urruti hil baitzen, Jaunak eman zion heriotza oso eredugarriaren berri; guztiak harri eta zur utzi zituen, ezagueraz, negar malkoz eta apaltasunez hiltzen ikusirik.
|
|
Hain onura handiaz etorri zen haren arima handik eta hain aurrera espirituzko gauzetan, non, etorri zenean, esan baitzidan, ezergatik ere ez zukeela nahiko hara joan gabe geratzea. Eta
|
nik
neuk ere beste hainbeste esan nezakeen; izan ere, lehen ziurtasuna eta poza bere letrekin soilik ematen bazidan, dagoeneko espirituzko esperientziaz ere egiten zuen, naturaz gaindiko gauzen esperientzia handia baitzuen. Eta Jainkoak garaiz ekarri zuen, Haren Maiestateak ikusi baitzuen beharrezkoa izango zela Berak egitea nahi zuen monasterio honetako obran laguntzeko.
|
|
Nik barruko estura handia izan ohi nuen esatean. Eta honela, aitorlekura sartzerakoan, neure barruan halako zer bat sentitu nuen, ez lehenago eta ez geroago inorekin izan dudanik gogoan ez dudan bezalako zer bat;
|
nik
neuk ere ez nuke jakingo esaten nola izan zen, ezta konparazioen bidez ere. Izan ere, poztasun espirituala izan zen eta arima hark ulertuko zuela eta beragana egokituko zela nire arimak ulertze bat,, diodanez?
|
|
Eta ikuskaria izan ondoren gertatzen zitzaidan, hau gero zen?
|
nik
neuk ere hau pentsatzea: neure irudipena izan dela.
|
|
Hau ongi dator idazteko agindu didaten jakintsuentzat; izan ere, Jainkoaren ontasunagatik guztiak iristen dira honaino, baina baliteke denbora guztia Eskritura Santuak aplikatzen igarotzea. Eta aurretik eta gero ere letrak ongi etorri arren, hemen otoitzaldi hauetan, nire iritziz, ez dago haien beharrik, borondatea moteltzeko izan ezik; bada, adimena, orduan, argitik hur hur dagoenez gero, argitasun handi handiaz da,
|
nik
neuk ere, naizen bezalakoa izanik, beste bat naizela emateraino.
|
|
Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere. Dena batera aurkitzen duela dirudi eta ez daki zer aurkitu duen, ezta
|
nik
neuk ere ez dakit nola aditzera eman, hainbat gauzatarako letrak behar zirelako. Izan ere, hemen ongi letorke grazia orokorra eta grazia berezia zer diren aditzera ematea, asko baitira ez dakitenak?, eta nola grazia berezi honen bidez Jaunak nahi duen arimak ia ia begiekin ikustea, esaten denez, eta baita oker joango diren gauza askotarako ere.
|
|
Bat nuen ia neure adinekoa, elkarrekin Santuen bizitzak irakurtzeko biltzen ginen; hau zen nik maiteen nuena, nahiz eta nik guztiei maitasun handia izan eta haiek ere bai niri. Santuek Jainkoagatik igarotzen zituzten martiritzak ikusiz, Jainkoaz gozatzera joatea oso merke erosten zutela iruditzen zitzaidan eta
|
nik
neuk ere desira bizia nuen hala hiltzeko, baina ez Jainkoa maite nuela neritzolako, zeruan ondasunak handiak zirela irakurtzen nuenenez gero, haietaz laster batean gozatzearren baizik, eta neba honekin elkartzen nintzen horretarako zer bide zegoen tratatzeko. Mairuen lurraldera joatea erabaki genuen, Jainkoaren maitasunagatik eskatuz, han burua moztu diezagutela.
|
|
irudiei sortatxoak eta loreak jartzera, erratza pasatzera, otoiztegi bat jartzera, hain gauzatxo apalak egitera, non lotsarazten baininduten. Penitentzia pixka bat egiten banuen edo egiten badut, gutxi eta, Jaunak borondatea hartu ezik, garrantzirik gabea zela ikusten nuen, eta
|
nik
neuk ere barre egiten nion neure buruari.
|
|
Tratuetan eta errentan hartzeko etxe baten bila arituz, ezin izan zuten inola ere aurkitu, ahalegin handiaz bilatu arren? behar zen erakorik;
|
nik
neuk ere ezin nuen lortu gobernariagandik baimena (garai honetan ez baitzegoen artzapezpikurik), ni bere etxean nindukan andre honek ahalegin guztiak egin arren eta baita eliza honetan kalonjea zen zaldun batek ere, Pedro Manrique zeritzanak, Gaztelako Gobernari militarraren semeak: Jainkoaren zerbitzari zintzoa zen, eta da, oraindik bizi baita, eta osasun onik ez badu ere, etxe hau fundatu eta urte batzuetara Jesusen Lagundian sartu zen, eta han dago orain; ospetsua zen toki honetan, adimen eta kemen handia zuelako; hala ere, ezin zuen lortu niretzako baimen hau; izan ere, Gobernaria pixka bat bigundua zuenean, ez zeuden egoera berean Kontseilukoak.
|
|
Hau esan zuenean, urte erdi baino gehiago zeramatzan ohetik jaiki gabe, eta ia zortzi zeramatzan handik ia mugitzen ez zela. Garai honetan zortzi urtean etengabeko sukarra zuen, hetiko eta bularretiko, hidropiko zegoen, gibelean kiskaltzen zuen su batekin, arroparen gainetik ere sua sentitu eta atorra erretzeraino; ez sinestekoa zirudien eta
|
nik
neuk ere medikuagandik jakin nuen zituen gaixotasunen berri eta harri eta zur zegoen. Hezueri artritikoa eta ziatika ere bazituen.
|
|
Monasterio hura egiten zela jakin zuenean, mojekin etorri zen oinuts bihurtzeko asmoaz; eta halaxe egin zuen etorri zenean; esan zidanean, Jainkoa goretsi nuen. Berak eman zien abitua aita Marianori eta honen lagunari, biei anaia ez mezako izateko, aita Marianok ere ez baitzuen nahi mezakoa izaterik, guztietan txikiena izateko sartzea baizik,
|
nik
neuk ere ezin izan bainion halakorik buruan sartu. Geroago, gure aita jeneral txit agurgarriaren aginduz hartu zuen apaiz ordena.
|
|
Eta haren mende jarri ginenean, gure Jaunagandik ulertu nuen nik hala jartzea komeni zela, eta ongi egina zela zirudien gero; izan ere, Ordenako diferentzia guztietan haren laguntza handia izan genuen eta gertatu ziren beste gauza askotan garbi ikusi zen; egundo ere ez zuen utzi inongo elizgizonek bisita zitzan ezta ez zuen egiten monasterio hartan nik eskatzen niona baino besterik. Honela igaro zituen hamazazpi urte, gutxi gorabehera, ez bainaiz ongi gogoratzen, eta
|
nik
neuk ere ez nuen haren mende egotetik aldatzeko asmorik.
|
|
Honetan hain finkatuak zeuzkaten, non ez baitzen ezer nahiko izan ezta izango ere arrazoien bidetik. Ni ordu ezkero konturatu nintzen alferrik zela, eta esan nien
|
nik
neuk ere desira berberak nituela eta utzi egingo niola Jauna hartzeari, kontura zitezen ez zutela Jauna hartu behar gainerako guztiek egiten zutenean izan ezik; hirurok horregatik hilko bagina, hori askoz ere hobetzat izango nukeela etxe hauetan halako ohitura finkatzea baino; etxe haietan Jainkoa beraiek bezain gartsu maite zutenik bazela, eta beste horrenbeste egitea nahi izango zutela....
|
|
Mesedez, begira biezaio bere buruari eta trata beza gozotasunez, nik ere horrekin poz hartuko baitut. Ahizpek atsegin handiz ikusi zuten kokoa, eta
|
nik
neuk ere bai. Bedeinkatua izan bedi kreatu zuena, ikusgarria baita.
|
|
8 Berorren absentzia dela-eta,
|
nik
neuk ere probatu ditut Eliasen beldurrak; bide horietan dabilenaz, beldur izateko arrazoi guztiak daude. Jaunak nahi beza Paulo haietatik libratzea, hainbesteko itsukerian ez bainintzateke harrituko edozer egingo balute; gehiago harritzen naiz horren beldur ez denaz eta batetik bestera arrisku handi handirik gabe dabilenaz.
|
|
bata Sakramentu guztiz Santuarena eta bestea Andre Mariaren Jaiotzarena. Ezar bitza, Jainkoaren gogoa hori delako, eta
|
nik
neuk ere aparteko gogoa dudala horretan.
|
|
3 Jakin beza hemengo abadea Palentziako gotzain jaunaren adiskide mina dela, eta
|
nik
neuk ere hitz egin dut berarekin eta oso begi onez ikusten nau; dagoeneko beste hornitzaile bat dago. Jainkoak mezurik ematen badigu, San Alejoko baimena ziur izango dugu.
|
|
Konturatu nintzen, esaten zizkioten gauza guztiak honela eraman arren, ohorearen puntu bat zuela, bere erruz ez zuela galdu nahi ohorearen edo buru estimuaren puntutxo bat ere; bere miseria hartan murgildurik, bateko eta besteko kontuak jakin nahirik hain nontzebarria zen, non harritzen bainaiz halako pertsona bat ordubetean ere nola egon zitekeen bakarrik; eta ongi bizinahikoa zen. Hau guztiau eginik gainzuritu egiten zuen, bere burua bekatutik libre eginik; eta gauza batzuetan ematen zituen arrazoien arabera, uste dut
|
nik
neuk ere hala egingo nukeela, epaituko banu; beste gauza batzuetan, ordea, oso bistakoa zen, baina, beharbada, ongi ez konturatzeagatik. Ni harriturik nindukan, eta ia guztiek zuten santatzat.
|