Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2015
‎Oso estu zegoenean nire gutunak irakurtzen zituela zioen eta kendu egiten zitzaiola tentaldia, eta izuturik zegoen nik sufritu nuenaz eta bera nola libratu zen jakinez. Eta ni neu ere izutu nintzen eta beste urte asko ere sufrituko nituzke arima hura aske ikustearren. Goretsia izan bedi guztiagatik, Jauna zerbitzatzen dutenen otoitzak asko egin dezake-eta, nik uste dudanez, etxe honetan ahizpa hauek egiten duten bezala; kontua da, horren ardura nik neramanez gero, deabruak nire aurka suminduago jartzen zirela, eta Jaunak baimendu egiten zuela nire bekatuengatik.
‎Eta harekin hitz egin arte ez nuen inoiz entzun gure Erregelak, lasaitua izan aurretik? jabego pribaturik ez edukitzeko agintzen zuenik, ezta ni neu ere ez nengoen errentarik gabe fundatzekotan; izan ere, behar genuenaz arduratu gabe bizi izatean jarri nuen neure asmoa, eta ez nien erreparatzen jabego pribatua izateak dakartzan ardura ugariei.
‎2 Eta ni hainbesteko nekeaz nengoela, hura ikusteaz, badirudi Jaunak haren bitartez etorriko zitzaigun ona agertu zidala; eta horrela, egun haietan poz eta kontentu handiez nenbilen, ni neu ere neure buruaz harri eta zur egoteraino. Orduan ez zuen oraindik eskumenik Andaluzian baizik, Beasen zela dei egin baitzion Nuntzioak beragana, eta orduan eman baitzion Gaztelako Probintziako fraide eta moja oinutsentzat.
‎Azken batean, gutun horrek zoriona ekarri zigun, Manso doktorearen ahaleginarekin batera, honek eman baitigu, eta baimenarekin bidali zuen Hernando Matanza gizon ona; ez zetorren poztasun txikiaz berau! Egun honetan, inoizkorik nahigabetuen zeuden ahizpak; Katalina Tolosa emakume ona, berriz, hain nahigabeturik, non ezin izan bainuen hura kontsolatu; Jaunak poz emango zigun une berean, gehiago estutzea nahi izan zuela zirudien; ni neu ere, konfiantzarik gabe egon ez nintzena, hala egon nintzen aurreko gauean. Izan bedi amairik gabe bedeinkatua haren izena eta goretsia beti betiko, amen.
‎3 Berorren gorentasunaren monasterioan gauzak oso ongi eta probetxu handiaz doazela idatzi didate, eta hala uste dut nik ere. Hemen guztiek izan dute zorion handitzat halako aitor entzulea, ezagutzen dutena, han geratzea; harriturik daude eta ni neu ere bai, Jaunak zein ongi gidatzen duen ikusirik; uste dut, toki hartako arimen onerako, on handia egiten duela baitiote, eta horrela egin du egon izan den toki guztietan. Sinets beza berorren gorentasunak Jainkoaren gizona dela.
‎2 Frai Diego hemen dago, gutxi ikusi badut ere; ahal badu, horrantz joango da. Ama Priorea ongi dago, baita nire laguna ere; ni neu ere hobeki; harrituko nintzateke honek irauteaz. Egin beza Jaunak hobekien deritzana eta izan bedi berorrekin.
‎12 Nigan itsu itsuan fidatzen dira, ez dakit nik nola; eta ni neu ere bai, mila edo bi mila dukateko zorra hartzeraino. Beraz, diruak eta tratuak gorroto nituen aldi berean, nahi du Jaunak horretan baino bestetan ez dezadala jardun; ez da hori gurutze makala.
‎Jainkoarren, zain beza ongi, arduraz bainago. Aditzera eman biezat nola sentitzen den eta orain gure aita Graciánekin izatean izango duen poza, ni neu ere halaxe bainago, berorrentzat zein gozagarri izango den denerako hor izatea konturatzean. Ni hobeki nago, Jainkoari eskerrak.
‎8 Goazen kapituluaz hitz egitera, oso pozik baitatoz handik, eta ni neu ere poz pozik nago, Jainkoari eskerrak, zein ongi egin diren gauzak ikusirik. Oraingoan ez da geratuko ez berorren aitatasuna laudorio handirik gabe!
‎19 San Bernardora pasatzeari dagokionez, harriturik nauka hain maite dituen pertsona bat hain engainaturik egoteak, etxe horretako guztiak harako irrikaz baitzituen eta ni neu ere hara igaroko ziren ordua noiz iritsiko. Ez zuen ongi begiratuko ezta moriskoen berri jakingo ere.
‎3 Jakin beza zaldun batek bidali zuela hona ez dakit nolako ogasuna, baina horrekin ez dute behar dutenaren laurdena ere eta ez dute hartaz gozatzerik hurrengo urtera arte, eta berehala kendu zituzten hirian ia guztiek ematen zizkioten limosnak, eta zorrez josirik, ez dakit zertan amaituko den. Gomendatu Jainkoari guztia, baita ni neu ere, berezko izaerarentzat nekagarri delako, batez ere ama priore izatea hainbeste gauza batera datozenean. Horrekin Jainkoa zerbitzatzen bada, dena da gutxi.
‎Ahizpa hauek goraintzi asko ematen dizkiote berorren agurgarritasunari. Aita Nicolao ongi dago, eta ni neu ere bai. Gaur hitzaldi ona egin digu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia