Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 143

2000
‎—Lagun bati baino gehiagori entzun nioan han Parisen ezen Galileok gaizki egin zuela eta ez zuela gibelat bihurtu behar Inkisizioneko tribunalaren aitzinean. Baina ez nagok akort, zeren eta guztiok ez gaituk martiri izaiteko jaio, ni ere ez... Eta martiri izaiteko jaio denak jakin likek, bertzalde, ezen martiriak eta martirien odola a posteriori direla emankorrak, noiz eta haien kausak aitzina egiten baitu... baina baztertzen eta ahanzten dituk, modu berean, baldin haien kausak huts egiten badu... edo ikusi, bertzenaz, zer gertatu zitzaien kataroei Montsegurren, zeren martiri haiek guztiak noren ahotan daude egun, eta nork loriatzen eta lorifikatzen ditu?
‎Izan ere, nor naiz ni aitaren gaitzesteko emaztekiak atsegin izan zituelako? Zeren ni ere ez bainaiz gutiago izan neure bizitzaren mementu batzuetan, nahiz eta ez naizen nehoiz ibili bertzeen bizitza arautzen, nola ibiltzen baitzen aita jauregian, hipokrisia handiz, eta nahiz eta ni ez naizen bertze emazteki batzuekin ibili haietarik bati loturik egon izan naizenean. Eta nor naiz ni aitaren jujatzeko eta kondenatzeko, bertzalde, bere mundu hartan eta handikien mundu hartan salbuespena ez zenean?
‎Erran gabe doa ezkongabea zela eta etxean bezain adiskide guti zuela lantokian. Beharbada horrexegatik, hau da, ni ere ez nintzelako egunkariko lagunik maitatuena, on izaten zitzaion nire konpainia. Gauerdian, lana akituta, edanak ginen zerbezarik elkarrekin, hark taigabeko bakarrizketei ekiten zien bitartean.
‎Gainera, hara non esaten didan hasieratik zekiela Ruben ez zela homosexuala, baina, hark kluk egin izan balu, bera arduratuko zela marrubizko izozki horretaz. D’ailleurs, Tom atzo ez zen taldekideekin afaltzera joan, eta ni ere ez. Rakel zelatatzera ohitzen hasia, hitzordua baino lehentxoago hoteletik irten zenean, ni atzetik joan nintzaion.
2001
‎Ez zuk uste bezain beste, polita! Zer uste duzu, ni ere ez naizela jabetu...
2002
‎Guztia nuen, beraz, aurka. Baina ni ere ez naiz, buruan zerbait sartzen zaidanean, atzera egiten duten horietarik, are gutxiago kasu hartan, gehien maite nuen pertsonaren osasuna eta zoriona –baita nireak ere– arriskuan zeudenean. Eta, hala, goiz batean premiazko bisita bat egin behar nuela profitaturik, haren etxera joan nintzen.
‎Hara: ni ere ez ninduken andaluz batekin joango, nahita ere niken, baina hik hala sentitzen badun, joan hadi eta zoriontsua izan. Eta emaidan muxu bat.
2003
‎Badakit oso haserre zaudela guztiokin, eta ni ere ez naizela libratzen zure gorrotoaren atzaparretatik, baina, egia esan, oraindik ere asko estimatzen zaitut, Kattin, eta ez zaitut betiko galdu nahi.
2004
‎Eta hori ez duk horrela. Hi oso azkarra izango haiz, baina ni ere ez nauk inozoa.
‎–Badakit inozoa ez zarena, eta ni ere ez naiz guztiz perfektua, Joana. Baina elkarren akats ttikiak onartzen ez baditugu, ezin izango ditugu ikusi eta gozatu elkarren bertuteak.
‎Ez, ni ere ez naiz libratzen. Nik ere, beste guztiek edo gehienek bezala, gaizki eraman izan baitut aulkia.
‎Ez, ni ere ez nintzen errotako sorora heltzen, eta lagunik gabe gelditzeko arriskuan nengoen. Benetako laguna galtzeko arriskuan, esan nahi dut, zeren La Vache ez eta beste behiak, behi makalak, ez bainituen sekula lagun izan; adiskide, belazekide edo ganbelakide bai, baina lagun ez.
2005
‎– Lasai, ni ere ez naiz hain gaztea...
2006
‎Hori izugarri gogorra da niretzat. Inor ez da saiatu ni bertako sentiarazten, eta ni ere ez saiatzeko esan didate, alferrik dela. Badirudi ni gauza arraro bat naizela.
‎Nahi dutena esango dute italiarrek, deituko diote Fiume guretzat beti Rijeka izan den eta izango denari, d. Annunzio bezalako poeta kaskalek eskainiko dizkiote uzkira etorritako bertso putz guztiak Fiume izeneko gezur handiari, barkatu gordinkeria, baina hura ez da Italia eta ni ere ez italiarra.
‎Bere horretan grabatu! Badakit Benito ez zela gustura gelditu, eta ni ere ez. Ez zuen, behintzat, nirekin gehiago kontatu eta!
2007
‎Urte berri on, Itxaro. Ez, ez dut Hala ere kantua entzun, ez Durangon, ni ere ez bainaiz joan, ez beste inon. Irratian bai aditu dut, behin t' erditan, Lourdes Iriondoren Errota zaharra izeneko kantua, oker ez banago Xabier Leterekin batera abestuta, eta, egia esan, ez nau bereziki hunkitu.
‎Ez da oso polita, baina ni ere ez naiz. Eta itsusiagorik badago.
‎Elisaren ama Kandida ez zitzaidan gustatzen, eta ni ere ez nintzen haren gustukoa. Besterik ezean, ohitu egin ginen bata besteari, baina horrek ezer gutxi esan nahi du, elkar ikusteko ohitura genuela baino ez, goizean eguzkia eta gauean izarrak ikusteko ohitura dugun bezala, zerua lainoturik ez badago, begiak lausoturik ez badaude behintzat.
‎Ondotik igarotakoan, zin egingo nuke eztula entzun niola, eztul txikia, eztul zurezkoa, eztul bildua. Ez dakit ni ere ez ote nengoen gaixo.
‎Ez nekien halakorik, ni ere ez bainaiz sarritan etortzen. Nolanahi dela, nik inoiz baino biziago ikusi izan dut Gabriel.
ni ere ez nago
2008
‎RAKEL. Ba ni ere ez pentsa onenean nagoenik. Milena buruan zeukeat egun osoan.
‎Nik uste nuen zuk esango zenidala. Ze ni ere ez naiz gogoratzen.
‎Hamabosten bat minutuz egon ginen telefonoz hizketan, eta azkenean, gau hartan bertan zurekin afaltzera joateko gonbita egin zenidanean, ez nuen bi aldiz pentsatu baietza ematerakoan. Xabier lagunekin zen afaltzera joatekoa, eta" nahi baduzu gurekin etorri zaitezke" hura ez zen oso konbentzigarria izan, nik uste berak nahiago zuela aspaldiko partez mutilen arteko parranda horietako bat egin, eta, beraz, ni ere ez nintzen gehiago tematu. " Lasai, zuk ondo pasatu, nahiago dut gau lasai bat izan.
2009
‎Eta hori garai berean gertatu zenez, askok uste dute ideia giroan zela. Baina Mayr ez dago ados, eta, hortaz, ni ere ez nago oso ados, zeren, bestela, ideia hark ez zuen sortuko Ingalaterran sortu zuen halako kontrakotasunik.
‎izugarri gustatuko litzaidake neure keinu hori ahaltsuago izatea, eskailera kolpetik igo ahal izateko; esan nahi dizudana da izugarri gustatuko litzaidakeela zure nebari agerian aurre egitea eta korura joaten jarraitzea, adibidez, jakin dakidan arren nekez joango naizela? ni ere, zu bezalaxe, beldurrak kikilduta nago-eta, ni ere ez bainintzen martiri izateko jaio, agidanez; izan ere, zure ahizpa Maria Bibiana baino koldarragoak gara, dudarik ez, baina susmoa dut berak baino gehiago maite ez ote dugun bizia: nahiago dugula, alegia, geure bizia bizi, bizia eman baino!
‎etxeko giltzak eltzera botatzea ez zen, ez, batere normala!; zer pentsatuak, berriz, urrunago eraman zezakeen, emaztearen gaitzaren nolabaiteko somatizazioraino eraman ere, autosugestio prozesu baten bidez: ni ere ez naiz gogoratuko, ez naiz gogoratuko, eta azkenean gogoratu ez!; Nazario Orbek, baina, ondoan zuen Teofilo Maria, aitaren hutsak eta aitaren txoriak zuzentzeko prest:
‎zoaz zu, Nazario, ni hemen geldituko naiz-eta; Nazariok, baina, gogor egin zion: ez al ginen onerako eta txarrerako ezkondu?, zu ez bazoaz, ni ere ez. Animatu zen azkenean Regina, beharko!?, sartu ziren senar emazte ezkondu berriak igogailuan, ekin zion igogailuak goraka, sentitu zuen orduan Reginak zangoetan halako ahulezia bat, baita dardara bat ere belaunetan, eta orduan, nola senarraren besoa baitzuen helduleku bakar, hari lotu zitzaion ezin estuago; bisitariek, dozena pare bat gizon emakume zihoazen igogailuan, batzuk lasaiago, besteak urduriago?
‎–Jende azkarra. Haien tokian, ni ere ez ninduan fi datuko.
‎Bai, Joxean! Gainera, ni ere ez nintzen behar bezala portatu. Bihotza ireki zenidan eta ez nizun kasurik egin.
‎Eta manipulatua izan da ez zeukalako bere buruarengan konfiantzarik. Horregatik ni ere ez naiz fidatzen pertsona horiengan, aurpegi baten egia eldarnio baten ametsarekin estali dutelako.
‎zoaz zu, Nazario, ni hemen geldituko naiz-eta; Nazariok, baina, gogor egin zion: ez al ginen onerako eta txarrerako ezkondu?, zu ez bazoaz, ni ere ez... Animatu zen azkenean Regina –beharko! –, sartu ziren senar emazte ezkondu berriak igogailuan, ekin zion igogailuak goraka, sentitu zuen orduan Reginak zangoetan halako ahulezia bat, baita dardara bat ere belaunetan, eta orduan, nola senarraren besoa baitzuen helduleku bakar, hari lotu zitzaion ezin estuago; bisitariek –dozena pare bat gizon emakume zihoazen igogailuan, batzuk lasaiago, besteak urduriago– edo begirada ezin iheskorragoak trukatzen zituzten beren artean, edo ez zioten elkarri begiratu ere egiten, nor bere burbuilan joango balitz bezala; egoera hartan, Reginak –haren betarteko giharrek tentsio nabaria adierazten zuten– bere buruarekin borrokan zirudien; bazuen, izan ere, bertigo hura, berezkoa, baina beldurrak eragina ere bai, autosugestio prozesu baten bidez –eta igogailua eroriko balitz? –, eta bazuen, halaber, beste beldur bat, ez txikiagoa, bi dozena ikusle haien aurrean barregarri gelditzekoa, zorabiatu eta lurrera eroriz gero, adibidez, hain zuen bere baitan errotua sentimendu hura, berezko harrotasunarekin lotua, ume umetatik; bi beldur, Reginaren baitatik tiraka ari zirenak, aurkako norabidean, harik eta, apurka apurka –bat batean ikusle bat ikusi zuen, gizonezko bat, irri paternalista bezain mespretxuzko bat egin ziona eta Reginari errabiazko erantzuna eragin ziona–, indarra bereganatzen hasi zen arte, halako eran, non, gora heldu zirenean, hobeto sentitzen hasi baitzen.
‎etxeko giltzak eltzera botatzea ez zen, ez, batere normala!; zer pentsatuak, berriz, urrunago eraman zezakeen, emaztearen gaitzaren nolabaiteko somatizazioraino eraman ere, autosugestio prozesu baten bidez: ni ere ez naiz gogoratuko, ez naiz gogoratuko, eta azkenean gogoratu ez!; Nazario Orbek, baina, ondoan zuen Teofilo Maria, aitaren hutsak eta aitaren txoriak zuzentzeko prest:
‎Gehiago ere esango dizut: izugarri gustatuko litzaidake neure keinu hori ahaltsuago izatea, eskailera kolpetik igo ahal izateko; esan nahi dizudana da izugarri gustatuko litzaidakeela zure nebari agerian aurre egitea eta korura joaten jarraitzea, adibidez, jakin dakidan arren nekez joango naizela... ni ere, zu bezalaxe, beldurrak kikilduta nago-eta, ni ere ez bainintzen martiri izateko jaio, agidanez; izan ere, zure ahizpa Maria Bibiana baino koldarragoak gara, dudarik ez, baina susmoa dut berak baino gehiago maite ez ote dugun bizia: nahiago dugula, alegia, geure bizia bizi, bizia eman baino!
2010
‎Baina gu enpresa aurrera ateratzen ibili gara gehien bat eta alde hori pixka bat baztertu izan dugu, kasurik ez diogu egin. Agian denbora faltagatik, eta ni ere ez naizelako oso ekitaldi zalea, nire gauzetara ibiltzea atsegin dut. Baina polita da, orain ikusten hasi naiz gustatzen zaidala.
‎–Fraidearen bizitza erantzukizun handikoa da, eta mirari bat ongi etorriko zaizu, fedeari behar bezala eusteko?; are gehiago: ...bainituen neure orduko fedearen oinarririk sendoen; mirariaren ordua, baina, joan zen, eta nola eutsiko nion, bada, neure fedeari, miraririk ezean?; nola sartuko nintzen frantziskotarren komentuan, porrotaren lurrikarak nire fedearen oinarriak hankaz gora jarri zituenean?; amari bezala, atertu zitzaizkidan niri ere zeruko haizeak, isildu zitzaizkidan txori kantariak, goibeldu zitzaidan bizipoza?; ni ere ez nengoen, beraz, neure onean, eta horregatik, beharbada, ama gezurretan hasi zela konturatu nintzenean?. Mirariaren zain geunden, eta bi ere izan ditugu. Ezta, Gabino???
‎egoera hura behintzat ederki katramilatu zitzaidan. Izan ere, korapiloa eta katramila gure baitaren baitako elementuak dira; horregatik ateratzen nau neure onetik jende xinplearen xinplekeriak? ni ere ez nauzu gaitz horretatik libre noizbehinka, aitor dut!?, gizakion barruari forma bat eman behar eta, hitz markatuetara eta trazu zehatzetara jotzen duenean, hau honelakoa da, hori horrelakoa eta hura halakoa?, ohartu ere gabe trazu zehatzek urruntzen gaituztela maiz zehaztasunetik, dogmak egiazko egiatik bezala, paradoxikoa badirudi ere. Ekintza bat, puntu bat espazioan.
‎nahiz eta beste bospasei ere egingo nituen gerora, Elorrietara joan aitzin, medikuaren aholkua jarraibide: ...u, sendotzen ez dena ez baita erabat sendatzen, are gutxiago tuberkulosiak jotako gaixoen kasuan?; badakizu, halaber, nola hasi zitzaidan Felipe Gastaminza, ni sendategitik etxera etorri ez beste, bisitak egiten, harik eta gure amak, hiruzpalau hilabeteren buruan, debekatu zizkion arte, lagunak bere abertzaletasunaz kutsatzen ninduelakoan; nire haserrea?!, are handiagoa egin zena amak, zigor gisa? ni ere ez nengoen bekatu hartaz libre, antza?, txistua kendu zidanean, jo ez nezan, hezur hura ere irentsi egin behar izan bainuen, ongi irentsi ere; nirea, ordea, egun gutxitako haserrea izan zen, ama, nire erialdian ezin hobeto portatu zena?
‎nahiz eta, beste alde batetik, absurdoa egiten zaidan, Jainkoa kontzeptu absurdotzat dudan heinean?, gizartearentzat zer esanik ez, sexuarekiko desorekak berarekin ohi dakar burua galtzea, baina burua ez litzateke galdu behar, ezta burua galtzen denean ere, sexuaren esparrua beste Sodoma edo beste Gomorra bat bihur ez dadin? ni ere ez bainaiz zuk uste bezain biziotsua, Gabino!?, ulertzen didazu?
‎dio beste poema batean nire lagun poetak?, krisialdiak eta haustura batzuk ere eragin izan dizkidatenak; esan nahi dizudana da, garai batean bat eta oso sentitzen nintzena ez naizela bat eta oso sentitzen jada, bikaina iruditu zait hiriko areto batean izan zenuèn esperientzia, pintura modernoko erakusketa bat ikusgai, hasieran txantxatzat hartu zenuena, baina azkenean kubismoa (baita gure psikearen barne haustura ere ondorioz!) ulertzera eraman zintuena?, gutxi batzuetan ez bada; bestela esanda: ni ere ez naiz ni gisa sentitzen, neure puskak gisa baizik, ezusteko ederra hartu nuen Zapiain estimatuak jakinarazi zidanean garunean bi zati bereizi behar zirela (ezkerreko aldea eta eskuinekoa), bakoitza bere funtzioarekin, zeren eskuinekoak irudi sintetikoak eraikitzen dituen bitartean(, dogmatikoak?, alegia, Kantekin mintzatzeko), ezkerrekoak (eszeptikoa eta analitikoa denak, nolabait esatearre... nik badut neure poeta lagunaren izatetik zerbait, baina Orixerenetik ez gutxiago; izan ere, ederki gogoratzen naiz nola ibiltzen nintzen, Helenaz maitemindu nintzèn garaian, bizikletan, baita zer nolako ibilaldiak egiten nituen bizikleta gainean neskarekin topatzeko, ez dakit estasiak hartuta baina bai neurrigabeko bizipozak eta bizigogoak, zentzumenen festan?
‎Sexua negatiboan, eta ez sexuaren alde negatiboa, sexua negatiboan oso positiboa izan baitaiteke norbaitentzat une jakin batean edo are bizitza osoan —ulertzen dut, beraz, zure kastitate botoa: ...du mailari ez diozu sufrimendu berririk eransten gutxienez... nahiz eta, beste alde batetik, absurdoa egiten zaidan, Jainkoa kontzeptu absurdotzat dudan heinean—, gizartearentzat zer esanik ez —sexuarekiko desorekak berarekin ohi dakar burua galtzea, baina burua ez litzateke galdu behar, ezta burua galtzen denean ere, sexuaren esparrua beste Sodoma edo beste Gomorra bat bihur ez dadin... ni ere ez bainaiz zuk uste bezain biziotsua, Gabino! —, ulertzen didazu...
‎" Fraidearen bizitza erantzukizun handikoa da, eta mirari bat ongi etorriko zaizu, fedeari behar bezala eusteko"; are gehiago: ...ainituen neure orduko fedearen oinarririk sendoen; mirariaren ordua, baina, joan zen, eta nola eutsiko nion, bada, neure fedeari, miraririk ezean?; nola sartuko nintzen frantziskotarren komentuan, porrotaren lurrikarak nire fedearen oinarriak hankaz gora jarri zituenean?; amari bezala, atertu zitzaizkidan niri ere zeruko haizeak, isildu zitzaizkidan txori kantariak, goibeldu zitzaidan bizipoza...; ni ere ez nengoen, beraz, neure onean, eta horregatik, beharbada, ama gezurretan hasi zela konturatu nintzenean —" Mirariaren zain geunden, eta bi ere izan ditugu. Ezta, Gabino...?" esan zion izeba Ernestinari—, zeresanik gabe gelditu nintzen... baita amari jarraian eman niòn baiezkoa ezpainetan toteldu ere;" Arrosario bat ere badakarkizut, Ernestina, baina orain bainugelara noa eta gero emango dizut, bazkaltzerakoan.
‎/ Lur ta miñez nago" dio beste poema batean nire lagun poetak—, krisialdiak eta haustura batzuk ere eragin izan dizkidatenak; esan nahi dizudana da, garai batean bat eta oso sentitzen nintzena ez naizela bat eta oso sentitzen jada —bikaina iruditu zait hiriko areto batean izan zenuèn esperientzia, pintura modernoko erakusketa bat ikusgai, hasieran txantxatzat hartu zenuena, baina azkenean kubismoa (baita gure psikearen barne haustura ere ondorioz!) ulertzera eraman zintuena—, gutxi batzuetan ez bada; bestela esanda: ni ere ez naiz ni gisa sentitzen, neure puskak gisa baizik —ezusteko ederra hartu nuen Zapiain estimatuak jakinarazi zidanean garunean bi zati bereizi behar zirela (ezkerreko aldea eta eskuinekoa), bakoitza bere funtzioarekin, zeren eskuinekoak irudi sintetikoak eraikitzen dituen bitartean(" dogmatikoak", alegia, Kantekin mintzatzeko), ezkerrekoak (eszeptikoa eta analitikoa denak, nol... nik badut neure poeta lagunaren izatetik zerbait, baina Orixerenetik ez gutxiago; izan ere, ederki gogoratzen naiz nola ibiltzen nintzen, Helenaz maitemindu nintzèn garaian, bizikletan, baita zer nolako ibilaldiak egiten nituen bizikleta gainean neskarekin topatzeko, ez dakit estasiak hartuta baina bai neurrigabeko bizipozak eta bizigogoak, zentzumenen festan... nire maiteminak are ederrago egiten baitzituen bai nire begiek ikusten zutena, bai nire belarriek entzuten zutena, bai nire sudurrak usaintzen zuena, eta bai nire aho mihiek dastatzen zutena; haizearen fereka, berriz, jainkoen fereka zen nire masailetan, ukimenaren lorategian zetaren ukitua zutèn arrosa petaloen musu; gero, ordea, nire maitasun erromantikoaren erabateko porrota iritsi zen, bolada batean soken aurka eduki ninduena —inoiz ateo sentitu banaiz, nire suizidio saioaren aurreko egunetan izan zen—, harik eta zulotik atera eta aurrera egin ahal izan nuen arte; eta orduan, medikuek —birika galdu nuenetik bizimodu lasaiaren aldarria egiten zidatenek— inoiz baino gehiago eutsi zioten beren aldarriari; bestela ere, baina, ongi ohartzen nintzen ni lasaitasun moduko bat behar nuela, nire bizitzari bakea eta oreka ekarriko zizkiona:
‎Zer uste dun ene adinean ez dazkidala horiek guziak? Uste dun ni ere ez naizela besotik besora gizonekin ibilia...
‎Adiskideok, horrela ari dira aspaldi aspalditik, gizadiaren jatorritik, edo erlijio guztien hasieratik behinik behin, legearen jabe direnak, onaren eta gaizkiaren jaun direnak, erruen eta zigorren banaketa euren esku hartu dutenak. Zu eta ni ere ez gabiltza beharbada hortik urruti. Errepara diezaiogun geure buruari.
‎Ez ba; ni ere ez ninduen batere konbentzitzen Irantzuri laguntzeko zein bera neureganatzeko prestatu nuen estrategiak. Aurrez egur gehiegi eman behar niolako eta zuzen pentsa zezakeen euskararekiko ditudan fantasiak eta fobiak berarenganantz proiektatzen besterik ez nenbilela.
‎– Zerorrek joan nahi baduzu, ni ere ez naiz haserretuko –esan zion amak.
2011
‎Eta ni ere ez, ni bakarra naiz munduan Matzakuko itsas borroka historiko hartatik, hondoratuetan; eta etsaiaren dolare guztiak ezagutu ditudan arren, ni ez nintzen inoiz hauen atzaparretan jausi...
‎Gure jarduna ez da harentzat existitzen. Loaren plazerean dago murgilduta eta, beste behin, neure buruari galdetzen diot ni ere ez ote naizen lo egongo.
‎Uste dut mantso pentsatuta arrazoia eman behar niokeela,, ondo pasatzen genuen?, baietz esango nuke. Baina ez geunden denok, eta ni ere ez nintzen egongo laster, gupida hutsez besoa sorbaldan jarri eta, benga, txotx!, eztabaidatik atera nindutenetik, ninduenetik, kariñoa zidalako, gero eskertu banu bezala, egin ez dudana bestalde.
‎–Bai, bai? ulertzen diat hori, ni ere ez nauk heroinaren apologia egiten hasiko, eserlekuan aurreratu zen?. Baina ez diat uste kasualitatea denik West astakeria horiek egin ostean hiltzea. Ibañezek begira jarraitzen zuen, mutu.
‎ALIZIA. Bueno, ni ere ez naiz haserretuko, bai. Baina badakizu hurrengorako!
‎Bistan da ez dela oso eskarmentuduna. Egia esan, ni ere ez, baina gogotik saiatzen naiz, nire buru estimua eta erreputazioa jokoan jarrita?, eta uste dut fin samar konplitzen dudala. Azkeneraino.
‎Eta bada beste kanta bat ere inork ez dakiena, eta ni ere ez naiz oroitzen, eta Imanol da bakarra dakiena, behin bakarrik kantatu nuena Soraluzen, Che Guevarari eskainia, Che Guevara hil zutenean nik kanta bat eskaini nion, behin bakarrik kantatu nuen. Han ere sortu zen istilu bat eta urte asko pasa ondoren, egun batean, gau batez elkarrekin whisky bat hartzen ari ginela, Imanolek esan zidan:
2012
‎bihar agian ni ere ez
‎Ilea garbitzen geratu zinela etxean erantzun nion. Arratsaldekoaz ez ahazteko esateko agindu zidan berak eta, gero, ea zergatik ni ere ez nintzen animatzen galdetu zidan, joateko bere etxera igerilekuan ibiltzera, ondo pasako genuela.
‎Ez dut geldi egon behar. Nik ikusten ez badut, berak ni ere ez. Ezin naiz leku berean gelditu.
‎IBON. Zertan? Ze ni ere ez naiz konturatu.
‎ALIZIA. Ba, orduan ni ere ez defentsiban.
‎IÑIGO: Nahi bai, baina ikusten duzu, ni ere ez naiz perfektoa?! Eta hanka sartzen dudanean, neu naiz aurrena aitortzen.
‎Haizeak inarrosten gintixin etxeko ohe beroaren barnean, otoitzak egiten nintixin orduan, eguna enixin hiltzera utzi nahi! Eguna maite nuela eta ni ere ez nintuxun hil nahi.
2013
‎Osasungintzako agintariak bezala ni ere ez naiz fio froga horiez, ez ditu biziak salbatzen(...). Aldiz, kanpaina horrek eragiten ditu batzuetan ezintasun sexualak eta pixa jarioa adin gazteko gizonengan, prostatako biopsiengatik eta beste tratamenduengatik sortzen diren istripu larriagoez gain".
‎Aspaldi hitz eman nion Yazîdi berarekin bat eginen nuela guztian. Eta bera ez zen ezkondu, eta ni ere ez naiz ezkonduko. Azken bolada honetan, izan ere, mila bider jan dut anaiari emandako hitza, ez egitez baina bai buruz, eta hara zer gauza beldurgarriak gertatzen diren okerreko hitzak bere bidea egiten duenean?
‎–Mesedez, ama! Yazîd ez zen ezkondu, eta ni ere ez naiz ezkonduko. Horretan, gainera, osaba Omar dut jarraibide?
‎–Begira, Ander, nire bi anaiak etxetik joan zirenetik, ni ere ez naiz etxean askorik egoten eta asko aldatu da gurasoen bizitza. Amarena bereziki.
‎Oñederraren amak ondo gogoan du zer esan zion semeak: «Deitu eta, ama, bihar komunikabideak esaten hasiko dira; hau eta hau pasatu da, eta ni ere ez naiz urruti ibili, esan zidan».
‎Izan ere, zortzi urteko harremana eta gero, harreman berezia zinez, zulo galantak bizi du nire laguna. Eta ni ere ez nabil aparte.. Biharamunetan ere egin izan dugu, Azu, ez ahaztu, bota diot bere gerria eskuekin bildu eta atzealde perfektu hori hankartera ekarriz. Nik ere pisua kendu nahi izan diot egoerari.
‎Enagok txantxetarako, aditu? Ez zuan ama izan, eta ni ere ez, beraz?
‎Aspaldi hitz eman nion Yazîdi berarekin bat eginen nuela guztian. Eta bera ez zen ezkondu, eta ni ere ez naiz ezkonduko. Azken bolada honetan, izan ere, mila bider jan dut anaiari emandako hitza, ez egitez baina bai buruz, eta hara zer gauza beldurgarriak gertatzen diren okerreko hitzak bere bidea egiten duenean...
‎–Mesedez, ama! Yazîd ez zen ezkondu, eta ni ere ez naiz ezkonduko. Horretan, gainera, osaba Omar dut jarraibide...
‎Denbora gutti ondotik segitu zuen, Baina zu nor zara? Ez zaitut sekula ikusi leku honetan. Arrazoi duzu, ni ere ez naiz hemengoa, Baionatik jina naiz. Ez zara urrunetik etortzen. Oporretan. Ez nire lanarentzat. Lanarentzat hemen!
‎Zu ez bazoaz, ni ere ez.
2014
‎Zurekin hitz egin nahi dut!". Ez dakit zer gertatu zen, ni ere ez nengoen-eta neure senean. Ez zegoen frogarik.
‎«Poeta izan nahi dut, eta igarle izateko ahalegintzen ari naiz: zuk ez duzu ezer ulertuko, eta ni ere ez naiz ia adierazteko gai izango. Horretan datza ezezaguna dena zentzumen guztien eragabetasunaren bidez lortzea».
‎Ez zegoen ikaslerik bera ikusteko itxaroten, eta, zorionez, bulegoko bere ondoko mahaia hutsik zegoen, atea jo eta aurrera pasatu nintzenean konprobatu ahal izan nuen bezala. Ez zirudien harrituta ni han ikusteaz, eta ni ere ez nintzen harritu bere harridura faltaz.
‎obra batzuk beste batzuk baino lehenago egitea, langileren bat obra batetik bestera mugitzea eta horrelakoak. Kontua da zure anaia haserretzen zenean edozer gauza esaten zizula, eta ni ere ez naiz isilik gelditzen direnetakoa.
‎Zure aita txikia zen eta ni ere ez naiz oso altua.
‎Baina, une horretan ni ere ez nengoen ziur.
2015
ni ere ez natzaizu geldituko mutu:
‎–Harro? Harro ni ere ez. Baina zer nahi duk esatea?
‎–Nik bai, irribarre egin du berriz zigarroa ezpainetaratzearekin batera?. Ikusten duzu, ni ere ez naiz erabat aldatu.
‎Lehen egunean ez nion deitu ospitaletik, artean gauza gutxi genekielako eta ni ere ez nengoelako telefonoz hitz egiteko moduan. Hurrengo egunean Fatima arreba gazteena geratu zen esateko analisi batzuk egiten ari nintzela Galdakaon, sabelean min apur bat agertu zitzaidala eta.
‎Gero, eskandalu batean lehertu da, eta ni ere ez naiz askoz gehiago luzatu. Berehala sentitu ditut esperma olatuak latexezko moilen kontra alferrik hausten.
‎Eta toki batetik bestera nindoanean neure alaba eta ahizpei agur egitea, badiotsuet, hain maite ditudanez gero, ez zela gurutzerik txikiena, batez ere berriro ez nituela ikusiko uste nuenean eta haien sentimendu handia eta malkoak ikusten nituenean. Bada, beste gauza batzuetatik askaturik badaude ere, hau ez die eman Jainkoak, beharbada, niretzat oinaze handiagoa izan dadin, ni ere ez bainago haiengandik askaturik, sentimendu hori haiei ez agertzeko eginahalak egiten banituen ere, eta agiraka egiten nien; baina gutxi balio izaten zidan, handia baita haiek didaten maitasuna eta argi ikusten da egiazkoa dela.
‎Nik esan nuen, horixe bera egin zezaketela kasu honetan ere. Baina ez daude horretarako prest, ezta ni ere ez dezala halakorik egin esateko; bai, ordea, abisu emateko eta Jainkoaren esku utz dezala esateko, gutun honetan egiten dudan bezala; izan ere, Jainkoaren gauza bada, haiek nahi izango dute. Bestela (hor esaten diodanez), kontsultatu dut eta, dirudienez, ezin da egin; izan ere, lege arruntaren arabera jokatu behar dute; beste legelari batek, Pastranako fundazioan, ekin eta ekin egiten zidan agustindarra har nezakeela esanez, baina oker zebilen.
‎Haien bila lehiaz aritzetik eta erakustetik, zuzen dabiltzalakoan, jakintsuei parte eman gabe, hortik bai gorde daitezela. Honela, ni ere ez nago idazten dudan honetan ongi asmatzen dudalako ustean (Jaunak ongi daki hori), baina, aipatu dudan artzaintxo honen antzera, poza hartzen dut, ene alaboi, neure gogoetak agertzean eta hainbat ergelkeriarekin izango dira; eta honela hasten naiz neure jainkozko Errege honen laguntzaz eta aitortzen nauenaren baimenaz. Nahi beza, esan dizkizuedan beste gauza batzuetan asma dezadala nahi izan duenez (edota, beharbada, Haren Maiestateak nire ordez, zuentzat delako), asma dezadala hauetan ere; eta hala ez bada, ontzat ematen dut idazten erabiliriko denbora eta nik entzutea merezi ez nuen hain gai jainkozkoa neure pentsamenduaz tratatzea.
‎" Besteetakoa", eta ni ere ez.
2016
‎Abila zen, eta gordina. Eta ni ere ez nintzen ikasle txarra; irrikaz nengoen esperimentatzeko, jakiteko eta heltzeko.
‎Bai, ni ere ez naiz iristen?
‎—Neptuno ez zegok organizatuta, eta ni ere ez. Horrekin dena esaten diat.
‎Zu ez zara igoko eta ni ere ez.
2017
‎–Ba orduan ni ere ez noak.
‎Maria Jesusek lagun bati, horrek beste bati, eta bi egun gabe Izabako kuartelean jakinen lukete, eta nik ez dut istorio txarrik nahi inoren kontura?. Ez nion galdegin zergatik zegoen hain seguru ni ere ez nintzela joanen Izabako kuartelera afera salatzera, ez bainaiz inoiz harekin halako kontuez mintzatu. Egun hartan ederki zerritu nuen nire 4x4 a, pista zaharretan eta larreetan barna.
‎Bere sudurrak nire masailarekin egin duen kontaktuak nire zirkuitu elektronikoa piztu du goizean. Oraindik lo dago eta ni ere ez nago oso esna. Etxe honen antolaketa ezer baino lehen azaldu ala Miguel gure aurrean noiz loratuko den zain gelditu, guztia kontatzeko erantzukizuna haren gainean utziz.
‎Agian aholku batzuk ere bai, eta izenen bat laguntza eske hastea erabakiz gero. Ez nuen ezer bere kontra; bera ez zen santua; ni ere ez.
ni ere ez nintzen haiek ezagutzeko gai
‎Nire izena oihukatu du, ez du beste ezer behar ni handik jaisteko. Ez da nigana hurbildu, ni ere ez harengana. Larridura antzezten ari dela pentsatu dut, bizilagunen mailan egon nahi duela, berak, haurraren amak.
2018
‎Joan den astean Katixa Dolharek artikulu mamitsua zabaldu dauku andere horren lekukotasunaz astekari hunen lehen orrialdean. Adelaide Mukantabanak idatzia duen liburua eskuraturik, ni ere ez nagoke haren aipamenik egin gabe, hain zaizkit emazte horrek bere baitan dauzkan indarra, kemena, sua eta memento berean aitzina baikorki jotzeko nahikaria miresgarriak.
‎Elizondon, Arizkunen, eta azkenean Erratzun. Denak edanean eta ni ere ez nintzen gutxiago izango ba! Iji aja, bertsoak gora eta kantuak behera, han gelditu ginen azken taberna itxi arte kantari eta bertsolari:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia