Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Ez nekien zer erran, hain nengoen leku hartan deslekuan.
2002
‎Asuni, ostatuz nengoen lekuaren izenik eman ez banio, txotxongilo honek! Txitean pitean telefonoz deika zorarazi behar ninduen.
‎Ni ez naiz mugitu. Lehen nengoen lekuan nago. Ez al nauzu ikusten, bada?
‎Ez nuen gogorik klasera itzuli eta denak niri begira sentitzeko berriro. Liburutegi aldera jo nuen, nengoen lekutik justu beste muturrera, ordu hartan ez baitzen han inor ibiltzen. Irakurketa gela zabalik zegoen, eta bertara sartu nintzen bakarrik egoteko.
2004
‎Halako baten, jeep bat agertu zen kalearen goiko aldean. Ni nengoen lekura lau mutiko etorri ziren korrika. Etxe barruan sartu behar ginela esan zidaten.
‎ni nengoen lekutik bi metrora edo.
2008
‎Berak ez zuen oraindik haragiaren behera beharrik sumatzen, ez zuen gainbeheraren kontaduriarik egiten, bizitza bere edertasun antzuan bizi zuen. Eserita nengoen lekutik altxatuta haren bila joateko irrika sentitu nuen eta presaka nintzela esan nion Garibaldiri. Berak buruaren keinu batekin erantzun zuen eta eskuetan zuen edalontziari heldu zion, munduan beste heldulekurik ez balu bezala.
‎Ni neu ere harriturik geratzen nintzen nengoen lekuan zutik, eta zein oztopo gutxirekin generaman edo neraman bizimodu bikoitz hori pentsatu ohi nuen, ezkutuan Natalie eta agerian Nadia maitatuz.
‎Taldeko batek berokiaren sakelatik paper bat atera eta ahots apalez irakurtzen hasi zen, hain apalez non nengoen lekutik ez bainion entzuten. Adiskideen izenean egindako aitorpen bat izan zitekeen, gainerakoek buruarekin onespen keinuak egiten baitzituzten, baina hilari buruzko aipamen intimoagoak ere egingo zituela pentsatu nuen, tartean zegoen emakume heldu bat modu nabarmenean hasi baitzen negarrez, gutxitan egiten dutenek egin ohi duten moduan, intziri txikiekin eta hasperenka, aurpegia bi eskuekin estaltzen zuela.
2009
‎Betikoa ez zena hamaikak eta hamarreko autobuseko bidaia izan zen. Eserita nengoen lekutik bertatik esan nion txoferrari hurrengo geltokian gura nuela jaitsi. Tentsioa behean eduki ohi dudalako edo, zorabio txiki bat sumatzen hasi nintzen zutitzerakoan.
‎" Ai!", atera zitzaidan niri. Anbulantziaren txoferrak burua jiratu zuen ni nengoen lekurantz. Ahalik eta gehien makurtzen ahalegindu nintzen une batez, petrilaren ostean.
‎Momentu hartan zeuregana joateko tentaldia izan nuen, anbulantzian sartu eta zeure aurrean aurkezteko tentaldia. Arrazoi birengatik ez nintzen nengoen lekutik mugitu. Batetik, ez nekielako zuk ni ikusterik gura izango zenuen.
‎Dena den, horregatik soilik prest nengoen arriskatzeko; benetan diotsut. Bigarren arrazoia izan zen, azken batean, nengoen lekuan geldiarazi ninduena. Eta bigarren arrazoia izan zen inori laguntza emateko barik inoren laguntza behar izateko trantzean nengoela ni une hartan.
‎Halakoetan zeure (eta zeurearen) pentsamendua etortzen zait berehala. Halakoei ere buelta batzuk eman nizkien petrilaren ostean itxaroten nengoen lekuan. Ez nizun aipatu behar aitortu dizudan azkeneko hori.
‎Honezkero ondo pentsatuko zenuen moduan, bortxatzaile hura etorri zitzaidan burura eskaileretan gora zetozen pauso hotsak entzun nituenean. Eskaileraren ertzean sukaldeko kutxillo handia ikusi nuen ezkutatuta nengoen lekutik; etxeko nonork utzi zuen han ahaztuta pernil apurren baten bila joan zenean ganbarara, artean pernil usain indartsua botatzen baitzuen. Estu estu hartu kutxilloa eskuan, eta ahalik eta ondoen ezkutatzen ahalegindu nintzen ilunpean.
‎" Dejad en paz a la puta vieja" oihukatu zenienean zure lagunei, atzerantz begiratu nuen eta han ikusi ahal zintudan, alboz. Konturatu egin zinen, eta burua ni nengoen lekurantz bueltatuz, barkamena eskatu zenidan: " Perdón, señora".
2010
‎nituen etzanda nengoen lekutik, ospitalean. Horrekin ere
2011
‎Aldarte onarekin zegoenean egiten zuen pausaje indartsuarekin abiatu zen espaloian barrena. Takoien hotsak entzun nitzakeen nengoen lekutik. Ikusi izan ez banu ere, antzemango nion ibileragatik bera zela.
‎Bihotza zabuka hasi zitzaidan. Orduak eman nitzakeen eleberri horri buruz hizketan, baina ez nuen solaskiderik inoiz aurkitu, eta, kolpetik, hondartza bete jenderen erdian aurkitzen nuen bat, neu eserita nengoen lekutik gertu. Nortasunaz, beste bat izan nahiaz, gizon emakumeen arteko harremanaz eta beste hainbat gairi buruz jarduteko antola daitekeen tresna literariorik borobilenetako bat zela iruditzen zitzaidan eleberria, ia ia ordulari suitzar batek bezala funtzionatzen zuena, metafora kaxkar bat erabiltzearren.
‎Tarteka, ile bustiarekin eta bainuko soinekoa gerrian erdi loturik zuela agertzen zenean, bihotza zintzurrean sentitzen nuen zabuka. Etzanda nengoen lekutik (esan dut asteburua etzanda igarotzen nuela) bularren hiperboleak miresten nizkion eta ilargi eklipse bi aldi berean ikustea bezala zela pentsatzen nuen.
‎Nik ez nuen goiko etxebizitzako umeen beldurrik, sabaian teilatua bainuen, bere isuri eta guzti. Eserita nengoen lekutik, ordea, begiak altxatu eta itsasoaren zati bat ikus nezakeen eta horrek harrotzen ninduen, itsasoaren zati bat ikustea itsaso osoa ikustea bezala baita. Bi osagarri horiek, teilatuaren isuriak eta itsas bistak, nire eleberrian izan zezaketen eraginaz ere mintzatu nintzaien epaimahaikoei gutunean, eta bidenabar hogeita hamar metroko etxearen alokairuagatik zenbat ordaintzen nuen ere esaten nien.
‎Makila gisan, metro bat eta erdiko burdinezko barra bat zeramala nabaritu nuen bere atzean hartu nuen saihes bidetik. Ardiak txakurraren menpe alhan utzi eta nengoen lekurantz igo zen. Beldur nintzen niregan etor zekidan nire begiluzekeria egotziz baina ez.
‎Atzekoz aurrera zeraman bisera beltzak harrapatzen ez zuen ilea urdindua zuen bere gehienean. Burututako lanari txukuna iritzi zionean, zutundu egin zen aldamio gainean eta ni nengoen lekurantz jiratu.
2012
‎Nire kontu zehatzen arabera, nengoen lekuak, Marokoko enperadorearen eta beltzen lurraldeen artean zegoen lur lehor, soil eta piztiak besterik bizi ez zirena izan behar zuen. Beltzek, egia esateko, lurraldea utzia zuten eta hegoalderago joanak ziren mairuen beldur zirelako, eta mairuek, berriz, ez zuten lurraldea hartu antzua zelako; azken finean, bai batzuek eta bai besteek alde egin zuten han bizi ziren tigre, lehoi, lehoinabar eta beste izaki arriskutsu pila ikaragarriengatik.
‎Beste zuhaitz bat eta sasiarte txiki bat zegoen harantzago, basatiak zeuden aldera, ni nengoen lekutik hamabost bat iardara, eta, handik itzulingurua eginez gero, konturatu nintzen ez nindutela hurbiltzen ikusiko, eta gainera tiromenean izango nituela. Beraz, neure grinak menderatu nituen, nahiz eta sutan egon; eta hogei bat urrats atzera egin eta bide osoan aurrera egiten zuten sasi batzuen atzera iritsi nintzen, eta handik beste zuhaitz bateraino.
‎Gau osoan eta hurrengo egunean ere gogotik egin zuen euria, eta ezin izan nintzen kanpora joan, baina burua lasaiago nuenez gero, zer egin nuen pentsatzen hasi nintzen, kontuan hartuta, uhartean era horretako lurrikarak izaten baldin baziren, nintzela leize zuloan bizi, eta txabola txikiren bat egin nuela zabaluneren batean, han egina nuena bezalako horma batez inguratua, eta hala babestua egongo nintzela animalia nahiz gizonen erasoetatik. Eta erabaki nuen, nengoen lekuan geratzen banintzen, batean ez bazen bestean, bizirik lurperatua bukatuko nuela.
‎Iruditu zitzaidan denbora luzea nuela hura egiteko, eta bitartean hango arriskuan geratu nuela, kanpaleku berria eratu eta leku berria bizitzera joateko bezain segurua izan arte. Erabaki horrekin zertxobait lasaitu nintzen pixka baterako, eta ziztu bizian lanean hasi eta horma bat eraikitzea erabaki nuen, aurrekoan bezala biribilean, zutoinak, sokatzarrak eta abar erabilita, eta hura bukatzean erdian denda kokatzea; baina arriskuan geratu nuen nengoen lekuan, bestea bukatu eta prest jarri bitartean. Hori hilaren 21ean izan zen.
‎Maiatzak 17 Ontziaren zati batzuk ikusi nituen hondartzan, urruti samar, ni nengoen lekutik bi miliatara edo, baina erabaki nuen zer zen ikustera joatea. Ontziko brankaren zati bat zela ikusi nuen, baina astunegia nik handik eramateko.
‎Esker oneko jarrera hori nuela neure gaztelura itzuli nintzen, eta nire segurtasunari zegokionez ordu arte baino errazagoa egin zitzaidan; izan ere, konturatu nintzen izaki beldurgarri horiek ez zirela inoiz uhartera zerbaiten bila etorri, agian ez zutelako ezer aurkitzea espero, edo ez zutelako ezer nahiko; eta, zalantzarik gabe, askotan uhartearen alderdi itxienean eta adartsuenean egongo zirenez gero, ez zutela gauza erabilgarririk aurkituko. Ia hemezortzi urte neramatzan han, eta ez nuen inoiz inoren oin aztarnarik ikusi, eta beste hainbeste eman nitzakeen ordu arte bezain ezkutuan, ez baninduten aurkitzen, eta ez nien horretarako aukerarik emango, nire eginkizun bakarra nengoen lekuan erabat ezkutuan egotea baitzen, baldin eta ez banituen aurrean ikusten kanibalak baino izaki egokiagoak neure burua agerian jartzeko.
‎Abendua zen, eta, lehen esan dudan bezala, han neraman hogeita hirugarren urtea, eta neguko solstizioaren garaia zenez gero, negua ezin bainion esan?, uzta garaia, eta soroetan askotan ibili beharra izaten nuen. Egun batean, goizean goiz, ia eguna argitu baino lehen irten, eta harri eta zur geratu nintzen hondartzan suaren distira ikusi nuenean, ni nengoen lekutik uhartearen beste muturrerantz bi milia ingurura, lehen ere basatiak izan zirela sumatu nuen leku berean. Baina orduan ez zeuden uhartearen beste aldean, nire atsekabe handirako, uhartearen nire aldean baizik.
‎Nire egoera une hartan izan zitekeen tamalgarriena zela iruditzen zitzaidan; ezin nuen neure burua hura baino egoera okerragoan ikusi, heriotza izan ezean; eta kontinenteko itsasbazterrera iritsiz gero, agian laguntzarik lor nezakeen, edo itsasertz ondotik aurrera egin, Afrikako itsasertzean egin nuen bezala, lurralde jendeztaturen batera iritsi arte, eta han laguntza aurkitu; eta, okerrenean ere, hil nintekeen, eta bat batean amaituko ziratekeen zoritxar guztiak. Adierazi beharra dago hori guztia nire adimen nahasiaren emaitza zela, izaera urduriarena, eta arazo amaigabeek bere onetik aterata eta itsasontzi hondoratuan aurkitutakoak etsita zegoen norbaitena, oso gertu egon bainintzen aspalditik gogo biziz nahi nuena lortzeko; alegia, norbaitekin hitz egin, nengoen lekuaz zerbait jakin, eta handik onik ateratzeko moduaz zerbait esango zidan norbait ondoan izan. Esan dudan bezala, pentsamendu horiek burua nahasten zidaten.
‎Ostiral: Haiek gehiago izan nire herria baino, ni nengoen lekuan; han hartu zituzten bat, bi, hiru eta ni. Nire herriak irabazi harantzago lekuetan, baina ni ez egon; han nire herriak preso hartu bat, bi, milaka.
‎Mendi tontorrean oina jarri orduko, argi eta garbi ikusi nuen nire begien aurrean itsasontzi batek aingura bota zuela, ni nengoen lekutik hego hego ekialderantz bi legoa eta erdi ingurura, baina itsasertzetik ez legoa eta erdi baino urrunago. Begiztatzeak argi eta garbi erakutsi zidan ontzi ingeles bat zela, eta zirudienez txalupa ere ingeles txalupa luze bat zela.
‎Ez neraman denbora luzea jarrera horretan, halako batean txalupa hondartzara hurbiltzen ikusi nuenean, itsasarte baten bila ariko balira bezala, handik sartu eta lehorreratzea errazago egiteko. Dena den, nahikoa urrundu ez zirenez gero, ez zuten aurkitu alak lehorreratzeko erabili nuen itsasadarra, eta hondartzan lehorreratu zuten txalupa, ni nengoen lekutik milia batera gutxi gorabehera. Horrek poz handia eman zidan, bestela, esan dudan bezala, nire ate ondoan lehorreratuko baitziren, eta neure gaztelutik bota, neukan guztia kenduko baitzidaten.
‎Erabakia nuen, lehen esan dudan bezala, ahaleginik ez egitea gaua egin arte, baina ordu biak aldera, eguzki galda beroenak izaten zirenean, konturatu nintzen basora abiatu zirela denak, eta pentsatu nuen lotara joanak izango zirela. Hiru gizajo atsekabetuak, ziurrenik beren egoeraz kezkatuegiak loak hartu ahal izateko, etzanda zeuden zuhaitz handi baten itzalean, ni nengoen lekutik milia laurden batera edo, eta, iruditu zitzaidanez, gainerakoen ikusmenetik kanpo.
‎Baina gauzarik harrigarriena iruditu zitzaidan, gauean, itsasgorari esker, itsasontzia, aurreko gauean haren kontra jotzearen ondorioz, hondarretatik atera zela ikustea, eta urak arrastaka eraman zuela, ia zeharo mazpilduta utzi ninduen harkaitzeraino. Ni nengoen lekutik milia batera edo zegoela ikusita, eta itsasontzia artean osorik zegoela zirudienez gero, ontziratzeko gogoa egin zitzaidan, erabilgarriak gerta zekizkidakeen zenbait gauza handik atera ahal izateko.
‎Ez nekien oraindik non nengoen; kontinentea edo uharte bat zen, jendeztaua edo jendeztatu gabea, eta animalia basatien arriskurik zegoen edo ez. Mendixka bat bazen ni nengoen lekutik gorantz milia eskas batera, oso aldapatsua eta garaia, eta, itxuraz, harekin batera iparralderantz mendi-lerroa osatzen zuten beste mendi bizkar batzuk baino gorago iristen zena. Ehiza eskopetak, pistola bat eta sutauts adar bat hartu, eta, armaz hornitua, mendi tontorrera iristeko asmoz abiatu nintzen, eta han, goraino iristeko neke handiak igaro ondoren, atsekabez ikusi nuen nire halabeharra; alegia, uharte batean nengoela, itsasoak leku guztietatik inguratzen ninduela, ez zela inon lurrik ikusten, salbu eta oso urrutian zeuden harkaitz batzuk eta, mendebalerantz hiru legoara, nirea baino txikiagoak ziren bi uharte.
‎Berehala konturatu nintzen ni nengoen lekua ez zela egokia han bizilekua kokatzeko, batez ere azpian itsaso ondoko lur laua eta zingiratsua zuelako; iruditzen zitzaidan ez zela bizitzeko oso leku ona, are gutxiago inguruan edateko urik ez zegoelako. Beraz, erabaki nuen lur osasungarriagoa eta egokiagoa aurkitzea.
‎Uhartean neraman hogeita hirugarren urtea zen, eta horren ohitua nengoen lekuarekin eta hango bizimoduarekin, ezen, jakingo banu basatiek ez zidatela trabarik egingo, arazorik gabe amore emango bainuen geratzen zitzaizkidan egunak han igarotzeko, baita azken unea iritsi arte ere, han etzanda jarri eta hil arte, aker zaharrak leize zuloan egin zuen bezala. Atsedenaldi eta jolas txiki batzuk ere asmatu nituen, eta denbora lehen baino askoz gusturago igaroarazten zidaten.
‎Beldurrak airean nengoen, baina ez nekien zer gertatzen zen, eta pentsatu nuen leize zuloko sabaia erortzera zihoala, lehenago ere zatiren bat erori baitzen, eta korrika joan nintzen eskaileraraino, lurperatua geratzeko beldurrez; han ere neure burua oso babestua ikusten ez nuenez, horma igo eta beste aldera igaro nintzen, menditik abailduko ziren lurretenek azpian harrapatuko ninduten beldurrez. Oina lur gainean jarri bezain laster, argi eta garbi ikusi nuen lurrikara ikaragarri bat zela hura, azpian nuen lurrak dardara egin baitzuen hiru aldiz, batetik bestera zortzi minutuko tartearekin, eta astinduak horren handiak izan zirenez, lur gaineko eraikuntzarik sendoena ere botako zuketen, eta ni nengoen lekutik itsaso aldera milia erdira edo zegoen harkaitz tontor batetik mendi puska handi bat erori zen, nire bizitza osoan entzundako burrunba ikaragarriena eginez. Konturatu nintzen baita ere lurrikarak itsasoa bera bortizki mugiarazi zuela, eta uste dut astinduak gogorragoak izan zirela ur azpian uhartean baino.
‎Lur gainean jarri bezain laster hurbiltzen hasi zitzaidan, eskuan ni hiltzeko eztenaga edo armaren bat zuela, eta lur tontor batera iritsi zenean, ni nengoen lekutik gertu, hitz egin zidan, eta horren ahots beldurgarria entzun nuen, ezen ezinezkoa baitzait hark eragindako izua adieraztea. Ulertu nuen gauza bakarra hau izan zen:
‎Itzalpea eraikita nuen harana igaro ondoren, mendebalean itsasoa izan nuen ikusmenean, eta, oso egun argia zenez gero, lurra oztoporik gabe begiztatu nuen, uhartea zen ala kontinentea ezin esan nezakeen arren. Dena den, oso lur garaia zen eta mendebaletik mendebal hego mendebalera hedatzen zen, nengoen lekutik oso urrun, nire irudipenaren arabera; tartea ez zen hamabost edo hogei legoa baino txikiagoa izango.
‎Oso itxura berezia eta zatarra zuten, zeinak pixka bat txunditu baininduen eta sasi atzean ezkutarazi hobeto behatzeko. Haietako batzuk hurbildu egin zirenez ni nengoen lekurantz, beraien itxuraz garbi ohartzeko aukera izan nuen. Burua eta bularra ile lodiz estaliak zituzten, batzuek kizkurtua eta beste batzuek leuna; ahuntzak bezalako bizarra zuten, eta ile motots luzea bizkarraldean behera, baita izter eta hanken aurrealdean ere, baina gorputzaren gainerakoa ilegabe; beraz, larrua ikus niezaiekeen, nabar horixka kolorekoa.
‎Hemen nekez egiten da topo inorekin. Horregatik harritu egin nintzen emakume ahots bat entzun nuenean, norbaiti deika, ni nengoen lekutik ez oso urruti. Ahots melodikoa eta zorrotza zen.
2013
‎Bikote batekin bakarrik egoteak inplizituki daraman sentsazio arraro hori ez zen existitzen, eta zuen bion mundutik kanpo beste guztientzat lagunak zineten. Jendeak zer pentsatuko zuen axola ez zitzaizuenez, zuek zeuen modura jarraitu zenuten, zuen erlazio ez arruntarekin, ni nengoen lekutik inbidiaz beteta begiratzen niona askotan.
‎Oker nengoen leku honekin.
2014
‎Berehala konturatu nintzen bezala, ez da erreza halako zerbait irudikatzea. Hasieran kosta egin zitzaidan kontzentratzea; begiak iluntasunean itxi eta nengoen lekua bera eratu behar nuen lehendabizi: gure ohea bere koadrozko edredoiarekin; mesanotxea liburu piloarekin eta haien hegietan agertzen diren hitz eta kolore guzti guztiekin; 70eko hamarkadako estiloko lanparatxoa; oheko puntu horretatik ikusten den gelaren perspektiba, begiak orrialdetik altxatuko nituen uneetarako.
‎Gizon batekin ezkonduko nintzela, nengoen lekutik ia ikus zitekeen leku batean.
2015
‎Besoa neskaren sorbalda gainetik kendu, eta nengoen lekuan geratu nintzen kolpera.
‎Ez zuen atertzen. Neskatila gelditu, burua ni nengoen lekura biratu, eta zera esan zigun:
‎Danbor hotsa ziruditen ordura arteko isiltasun gorrarekin alderatuz. Izututa jarraitzen nuen nik gertakaria, nengoen lekutik mugitu ezinik. Eskaileretan behera aurreratuena zihoana korrika batean abaildu zen behera.
‎Horregatik geratu nintzen kolpetik nengoen lekuan, sagua hormaren aurka bezain geldi, lehen solairura ematen zuen atea ia bertan nuenean. Hotsa aditu nuen, izan ere, ate nagusiaren parez pare zegoen sargune meharrean.
‎Nire onera itzuli nintzenean tiroak eta eztanda hotsak entzuten ziren, baina ni nengoen lekutik urrun samar. Pixka bat gehiago kostatu zitzaidan gaua ilunegi zegoela konturatzea.
‎Agusen zain egon nintzen, urduri, tabernan sartuta. Muga automobilez pasatu ondoren, ni nengoen lekuan agertu behar zuen auzo bide batetik barrena. Bost minutu besterik ez zuen behar izan.
‎Beste batean koruan nintzen eta neure baitan biltzeko eragin indartsua sumatu nuen. Joan egin nintzen handik konturaez zitezen, baina handik hurbil guztiek entzun zituzten kolpe hotsak ni nengoen lekuan, eta nik neure ondoan hitz egiten entzun nuen zerbait hitzartuko balute bezala, baina ez nuen ulertu zer; hizkera zakarra zen; baina otoitzean sartu sarturik nengoen-eta, ez nuen ezer ulertu ezta inolako beldurrik ere ez nuen izan. Jaunak nire hitzaren ekinez arimaren bati onura ekartzeko mesedea egiten zidanean izaten zen ia beti.
‎6 Han nengoela erlijioso bat etortzea egokitu zen, pertsona goi goikoa; harekin orain dela urte asko hainbat aldiz harremanak izan nituen. Eta haren Ordenako monasterio batean, ni nengoen lekutik hurbil zen monasterio batean, mezatan nengoela, arima hura zer egoeratan zen jakiteko gogoa etorri zitzaidan, hura Jainkoaren zerbitzari handia izatea nahi bainuen, eta berarekin hitz egitera joateko asmoz jaiki nintzen. Ni otoitzean bildua nengoen-eta, denbora alferrik ematea zela uste izan nuen gero, ea nork sartzen ninduen ni hartan, eta berriro eseri nintzen.
‎Honetan Jainkoak asko lagundu dit, lanean lehenen izan nahi izaten bainuen, eta gauza guztiak ongi jarririk eta egokiturik egon daitezen saiatzen nintzen gauza txiki txikietaraino, neure bizi osoa etxe hartan igaro behar banu bezala, eta horrela poz handia hartzen nuen guztiz ongi geratzen zenean. Samin handia izan nuen ahizpa hauek hemen sufritu zutenaz jabetzean; ez janari faltaz (horretaz nengoen lekutik ni neu arduratzen bainintzen, etxea limosnetarako oso urruti zegoelako), osasun faltaz baizik, hezetasun handikoa eta hotza zelako; hain handia zenez gero, ezin zen konpondu arazoa; eta txarrena, ez zutela Sakramentu guztiz Santua, eta hori hain itxitura handirako pena handia da. Haiek ez zuten penarik, eta guztia eramaten zuten Jauna gorestekoa den pozaz; eta batzuek esaten zidaten, inperfekzioa zeritzotela etxea nahi izateari; Sakramentu guztiz Santua izanez gero, poz pozik egongo liratekeela han.
‎2 Handik bi hilabetera, gutxi gorabehera, halako gaixotasun azkar batek jorik, hitza galdu zuen, eta ez zuen ongi aitortzeko modurik izan, Jaunari barkamena eskatzeko seinale ugari eman bazituen ere. Laster batean hil zen, ni nengoen lekutik nahiko urruti. Jaunak esan zidan, haren salbamena nahiko zalantzan egon zela, eta erruki izan zitzaiola, bere Amari egin zion zerbitzu harengatik, bere Ordenako monasterioa egiteko eman zuen etxe hartan egin zionagatik, eta ez zela garbitokitik irtengo han lehen meza eman arte; orduantxe irtengo zela.
2016
‎Ile bakantzen hasia motots triste eta urri batean bildurik zeraman. Niri tipo patetikoa iruditzen zitzaidan, baina nire emaztea bere hezurrei maitekiro itsatsirik zeraman, eta ni nengoen lekutik igarotzean, zeharka begiratu zidan eta nire emazteari gerritik estuago heldu zion, esanez bezala, ea noizbait ikasten duzuen emakume bat zertarako den?. Kalearen bururaino jarraitu nien begiradarekin eta, adin tartea gorabehera, ez zutela bikote txarra egiten erabaki nuela esan diot irakasleari.
‎Hiriko egunkaria da El Progreso, Lugoko bakarra. Bulegoa non zuen galdetu nuen, eta ni une hartan nengoen lekutik gertu zegoen. Kezkatuta nindukaten argazkiek, eta denbora sobera nuen; horrenbestez, bulegorantz jo nuen.
2017
‎Ez dakit geroztik nola igaro ziren gauzak. Amaren txilio batzuk entzun nituen lehenik eta etxe barruko gauzak hormaren baten kontra jaurtitzen gero, kristal hautsiaren hotsak iristen baitziren nengoen lekuraino. Amak autoa abian jarri zuen segidan eta leihora atera nintzen.
‎Eskua airean astindu eta diosal urduri bat egin zuen kale barrenetik agertu zenean, bera zela adieraziz, eta emakume batzuek takoien gainean ibiltzeko duten modu moldakaitz baina deigarriarekin, aldakak gehiegi mugituz beharbada, etorri zen itxaroten nengoen lekura eta han bertan jakin nuen orduak emango nituela aurrerantzean emakume horrekin pentsatzen. Niregana iritsi eta bi eskuak estutu zizkidan eta etortzeagatik eskerrak ematen ere hasita zegoela uste dut, nire aurpegiko kuxidadeaz ohartu zenean.
‎Rosek klank eskegi zuen telefonoa eta ni nengoen lekura itzuli zen. Myrak zer behar zuen galdetu nion eta berak itxaron zezakeen kontua zela esan zuen, ze kristo.
‎Puska batean ez nuen ezer esan; nengoen lekuan gelditu nintzen arrabita musika hura eta perfume hura nora joanak ote ziren ezin asmaturik.
‎Etxea txikia zen, esan dut. Baina nengoen lekutik hura zegoenera bide puska bat zegoen, hamarren bat metro edo. Distantzia luzea izan arren, entzuten nuen haren arnas hotsa, hezurretaraino ikaraturik arnasa hartzerakoan egiten zuen hotsa.
‎Piska batean egoera aztertzen gelditu nintzen, nengoen lekutik mugitu gabe, Myra tiraka ari zitzaidan bitartean. Orduan behera jaitsi edo ez jaitsi ez neukala garbi esan nion, zeren gaueko garai haietan ezin izan zitekeen jende presturik.
2018
‎Orain Filisberto Santomanen etsaiak nor diren aurkitzea inurritegi batean erregina ezagutzea da. Gainera, bidaia horretan mandatariak erran zidan ez nuela deitu behar; gainera, nengoen lekuan mugikorra mutukorra da. Bestalde, nirea bahitzaileek lapurtu zidaten.
‎Ez ni nengoen lekuan.
2019
‎Bai, oso ariketa ona izan dela uste dut. Batetik, beldurra galdu dugu sentitu dugun dena esateko, eta beste alde batetik, ikusten dut gaur egun 16 urterekin neska batek salto egiten duenean plazara, ideologikoki ez dagoela ni nengoen lekuan, askoz aurrerago baizik.
‎Bai... nahiago zukeela orain nengoen lekuan ondo banengo. Baina zenbaitetan hobea izan banintz...
‎Telefunken denek zioten bezalakoa ote zen galdetu nion neure buruari. Kontsultako atea zabalik egon zen tarte laburrean eserita nengoen lekutik ez nuen asko ikusterik izan, liburuz beteriko apalategi parea eta pertsiana erdiraino jaitsita zeukan leiho zahar bat baino ez, baina, entzun nuenaren arabera, Telefunken ikusteko modukoa zen.
‎Joan den aste horretako goiz batean entzuna dut kukua kantari. Martxoaren amaiera izanik ez zukeen arraroa zer izanik, baina hala egin zitzaidan, nengoen lekuagatik. Autobusa iritsi berria zen Donostiara, eta Loreak eraikuntzen biribilgunean, kanpoko autoen zaratarekin eta autobus barruko isolamenduarekin, ez zen sinestekoa kukua han kantari aritzea.
‎Tupustean, bikote horrek, frantses horiek ere alde egin zuten handik, ez zeuden jada nire aurrean eserita, eta gertatu zen saloi erraldoi hartan telebista hondatuta zegoela, soilik irratikasete edo konpaktu disko bat zeukaten eta handik ateratzen zen musika zaratatsu hura ezin ozenkiago, eta aparatu horrek bazuen telebista txiki bat bertan, minuskulua, ñimiñoa. Harantz zuzendu nuen begirada eta ikusten geratu nintzen eta gertatu zen aparatutxo hartan azaltzen zihoazen azpititulu guztiak ezin hobeto irakur nitzakeela nengoen lekutik. Saloi erraldoi haren urruntasunean, urrutitik irakur nitzakeen telebista ñañarro hark erakusten zituen letra txikiak, benetan sinesgaitza.
2020
‎Itsasoa gorpuez beteta zegoen, eta balak oraindik ere haien gainean jarraitzen zuten. Ez zuen bat ere huts egiten eta, nengoen lekutik, giza haragitan sartzen ziren balen hots gogorra entzuten nuen. Beltzak, itsas ertzera igerian iristeko banatu egin ziren.
‎Beltz bat izan da. Landare tartetik irten da, ni nengoen lekutik dozena bat urrats eskasetara geratu eta tiro bat bota dit. Snider bat zuen eta hanka gainean indar eginez tiro egin du:
‎Klubean ere oso maitatua sentitu naiz. Izan ditudan lesio guztien ostean hori esatea arraroa da, baina lesio horiek denak gustura ez nengoen leku batean izan banitu...
‎Eskualde paralelo batetik hitz egin eta entzun nien; nire buruan bakarrik zegoen eskualde hartatik partekatu nituen ardoa eta sardinak, iritziak, eztabaidatxoak. Azken egun bakartian, benetan ez nengoen leku bat utzi beharreko nostalgiak kolpatu ninduen.
‎Baina txundituta nengoen leku honekin.
2021
‎" Tira, nik berdin egingo nuke, zure lekuan egonda". Baina ez zeuden nire lekuan, eta bazekiten; neu nengoen leku hartan; orduan, bakoitzak leku bat zeukan, bere lekua; erabat bakarrik nengoen. Ni igotzen nintzen trenera, nik egiten nuen ihes gerratik urrun, ni irteten nintzen Ekialdeko geltokitik, baimena edukiko banu bezala, emakumeek irribarrez begiratzen ziotelarik.
‎Ezin nion pentsatzeari utzi hiltzailearen oxigeno bera arnasten ari nintzela. Eta ordu batzuk lehenago, tratatu gabeko nahasmendu psikopatikoa zuen ergel bat areto hartan, ni nengoen leku hartantxe egona zela, eta katedraleko aire kapsulatura begiratu nuen, ezerezean aztarnarik utzi izan behar balu bezala. Ezagutzen nituen haren mugimenduak, kamera azkarrean ikusten nituen.
‎Gogoan dut nengoen lekutik oso urrutira egoteko gogoa.
2022
‎Ez nuen halakorik aurreikusi. Lekaimea oztopo bat zen ni nengoen lekuaren eta irteeraren artean. Haren gainetik igaro ezean, nuen komentutik ihes egin.
‎Eta behar ez nautenean, zer? Argi dut lehen nengoen lekura ez dudala bueltatu nahi. Topatuko dut berriz laketuko naizen toki bat?
‎–Egun horretan ez zen inolako tiroketarik egon. Emaiozue berotu on bat eta utzi libre, bestela hurrena Carrero Blanco ere berak hil zuela kontatuko ziguk eta –esan zuen, eta orduan nengoen lekutik altxarazi eta zaku zahar bat bezala erabili ninduten bi polizien artean, ukabilka lehenik eta ondoren lurrean ostikoka.
‎" Hurrengoan atean zerbait utzi behar didazunean, deitu lehenengo, inoren etxera etorri eta ez agurtzea hori bai dela gaizki haziarena", esan zuen, eta gero erantsi: " Utziko mesedez?", adierazten zidalarik justu ni nengoen lekutik pasatu nahi zuela. Sar zekidakeen damua edo errabia, berak han pilatuta ikusi zituelako erbiak, baina sartu zitzaidana bihotzerrea izan zen, berriz ere, zeren emakume haren tonuan eta haren aurpegian eta haren mugitzeko moduan, haren guztian, jauna, haren guztian, ikusi nuen ez zela bera izan gaizki haziarena.
2023
‎Jantziek asko aldatzen dute pertsonaren itxura, ehiztari jantziek behintzat baietz esango nuke nik. Ez dakidana da hirugarrena, lastategiko albatetik irten zena, antiojoduna izan zen; nengoen lekutik ezin nuen ondo ikusi, ikusteko ahaleginak egin nituen arren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 51 (0,34)
Alberdania 12 (0,08)
Karmel Argitaletxea 4 (0,03)
Pamiela 4 (0,03)
Open Data Euskadi 4 (0,03)
Booktegi 3 (0,02)
Susa 2 (0,01)
Berria 1 (0,01)
Argia 1 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Karmel aldizkaria 1 (0,01)
Zarauzko hitza 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia