Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2000
‎" Nire estasi bakarra onanismoa da". ...ta gauzak bere onetik gehiegitxo ateratzen saiatu gabe adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, eta ez ibiltzeko orain larritasunekin eta are gutxiago oraindik hura ezkutatu nahian; eta bekainak okertzeko modu ezohiko harengatik eta gero, ukabila itxi eta eskuari eman zizkion astindu azkar eta, batik bat, bortitzengatik, iruditu zitzaidan barre egin nahian zebilkidala gizagaixo suharra, bi arrazoi zirela medio: bat, neure iragana ezkutatu nahi izateagatik; bi, bizimodu hura utzi izanagatik.
‎gaurko kanpina orain artekoak ez bezalakoa da, mendian sigi saga hedatzen den pistaren inguruan osatua dago, eta par  tzela ttikitan zatikatua; eta dendak munta  tzen ari ginela, basozaina etorri, eta hartzarekin kontuz ibiltzeko ohartarazi digu, batez ere denda barnean inondik inora janaririk ez uzteko. Gizonezkoak, umeen pare, taldeko emakumeak beldurtu nahian ibili dira eta ni ez naiz beldur izan, harik eta, afalondoan, dendara bakarrik erretiratu naizen arte. Baina etorri berritan, bila nenbilela, hotsen bat entzutea iruditu zait.
‎" Orain, Estatu Batuetan, filosofia bulegoak modan jartzen ari dira. Nonbait, jendea betiko psikiatrekin aspertu, eta, besterik gabe, bizitzaren gai nagusiez filosofoek zer esaten duten jakin nahian dabiltza, hitz egin, beste laguntza premiarik gabe. Beharbada nik ere halako bulego bat jar nezake, Mirandan... edo Gasteizen", esan dit gaur ere, eta nik barre egin diot, eta oraingoan baita erantzun ere:
‎Nik, inortxori ere esplikazioak emateko gogorik izan ez, eta, irriño bat egiteko indarrak nolabait bildurik, ezezkoa egin diot buruaz (hain zuzen ere bakarrik, isilik eta ilunpetan egon nahi nuen): ezin dut eraman bulegoan edo kalean aurpegi txarra duzula esaten dizutenen zurikeria, lagundu baino gehiago zein makal zauden nabarmendu nahian dabiltzala dirudielako; ezin dut eraman katedral batean zein bakarrik zauden esatera datorrenaren eskuzabaltasuna, onberatasuna, ez dakit zer hori, halakoek norbera gehiago hondoratzea nahi luketela dirudielako. Ez dakit nola esan...
‎Bidean aurrera, tarteka zuhaitzetako sustraiak espaloian nabarmentzen zirela ohartu naiz; bazirudien espaloitik atera nahi zutela, eta aire bila joateko oso norabide gutiziatsua hartu nahian zebiltzala. Beste batzuetan, ordea, oinen azpitik zetorkidan dardara sumatu dut, New Yorken bezala, metroak lurpean eragindakoa.
‎Baina gero, zehatzago, txispatu ginen batean moz  kor mozkor eginda amaitu genuen azken afarian, aitortu zidan nire bizi  tzari urtetik urtera monotonoagoa irizten ziola (erabat ulertzen ez dudan arren, oso esanahi ona izan behar ez duen" patetiko" hi  tza ere erabili zuen), eta agian, banaketaren oinazea gorabehera, aukera ezin hobea zela norabidez aldatzeko eta txinparta desberdinak pizteko (dena aitortu behar badut, Teresak ez zuen sekula Dabid oso gogoko izan). Eta, egia esa  tera, orain neure baitan dardara inarrosle bat sumatzen dut, metrokoa baino askoz bortitzagoa, azpi azpian nuen desioa zuhaitzetako sustraiak bezala kanporatu nahian dabilena.
‎Etxetik ahalik eta urrunen joan nahian nenbilen (Bruselan erosi dudan aldizkarian distantzia hartzea ere aholkatzen da, egunerokotasunetik urruntzearen komenentzia), baina zikoinak ikusi arte ez nuen erabakia hartzeko bezainbat kemen izan. Eta zikoinen antzera Afrikara joan nintekeen modu ber  tsuan, bidaia agentziako emakumeak Ipar Ameriketara joateko aukera goraipatu, eta nik onartu egin nuen batere pentsatu gabe.
2001
‎J: Ez ditut gauzak bere onetik atera nahi, Vaclav, baina uste dut zeure burua engainatu nahian zabiltzala... Zuk badakizu ez garela inongo bidegurutzetan nahastu.
‎Eztanda bat bailitzan sentitzen duzu, bat batean, entzuten ari zaren musika hori; musika hori, zure begien argitara, ezaguna baita, baina ez zure mundukoa, telebistako film batetik letorkeena baizik; musika bat mingarria, errepikakorra, estutasunaren soroan loratua, doinu bainoago zarata; musika bat, finean, azken ordu erdian propio eta setati zerbait iragarri nahian dabilkizuna, eta, noski, zure mundukoa dena, hain arriskutsuki zure mundukoa, zu, zeurean hain egoskor bildua, horretaz beranduegi arte jabetzen ez bazara ere.
‎Ez du horrek esan nahi horiek euskaraz erabili behar ez direnik. Baina bi gauza dira, eta arras bereziak, jakintza irakastea eta jakintza aurreraraztea, edo aurrerarazi nahian ibiltzea, gizon ikasi askojakina eta bilatzailea zeharo ezberdinak diren antzera. Munduan barrena dabiltzan eskuliburuak, euskaldunen ikasbiderako, itzultzeari eta haien gisakoak antolatzeari ezin hobeki deritzat.
‎Ez da eskuarki Lizardiren onenetakoa, ezta poesia hutsa ere, baina bai saio jakingarria. Badirudi hil berri den norbaitek2 euskarari ukatu zion dohain hura azaldu nahian zebilela," barren  bizitzaren jario igeskorra" adieraztekoa, alegia. Saio hori, gainera, sail batetik bakandu omen zuten.
‎Guztiok dakigu zein asmo ederrek eragiten dien euskara landu beharrez ari direnei. Horixe behar genuke bakarrik, inor gure hizkuntza irain  du eta itsustu nahian dabilela jakitea! Diru arazoetan ez du inork esaten bere ordekoari buruz:
2003
‎Antza, bera batik bat Hendaiatik irten, edo hara heltzen ziren espresetan azpilanean aritzen zen. Muga igaro nahian zebiltzan urdezorrien mugimenduak zaintzen, edota haien berri ematen. Eta Joaquin, hura baitzen ikuskatzailearen izena, Gervasio kapitainarekin desagertu zen konpartimentu batean, azken xehetasunak lotzera.
‎Harri koxkorra ostiko batez kaleko espaloi batetik bestera bota nahian dabiltza. Joxe eta Manu jadanik saiatu dira, baina bi kasuetan harriak, errepideko lurraren gainetik irristatu eta gero, pareko espaloiko bazterra jo du.
‎Askotan egiten dio hori. Lotsagarri utzi nahian dabilela ematen du. Crónicas marcianas edo ikusi nahi duela entzun nahiko lioke, kritikekin segitzeko.
‎Idoiaren sutsu aldia, ordea, baretu egin da aspaldi honetan. Jonek xamurrago sentitu du, bareago; eta berotasun bila baino areago, bakardadea berdindu nahian dabil neska, burua, orain bezala, lagunaren sorbaldaren gainean jartzen duenean.
‎Bada, horixe. Agian bere burua hil nahian dabilela. Eta, hala balitz, nor gara gu bere azken borondatea bete dezan eragozteko?
‎Nolanahi izanik ere, gauza da esperientzia nekez ahaztezina eta nekezago sinesgarria bizitzea (des) egokitu zitzaidala; horrexegatik erabaki nuen berau idaztea, ea behingoz sinesten nuen ikusteko. Jabetuta nago orain artean sinesgarritasun apurrik ere ez duen gertaera bati horixe eman nahian nabilela; arrazoiak aurkitu nahian nabilela zorigaitz guztiz irrazional bati; gizakia kapritxosoa eta aldakorra den arren, agian izanen duela zirritu txiki ezkuturen bat nondik logika edo arrazoia sartzen den; eta izugarriena da nire erreferentzia guztiak orain artean idatzitakoa eta aurreran  tzean idatziko dudana egiazkoak direla, neurgarriak, frogagarriak; oro da irrealki  benetakoa.... Badira testuan, egia da, aipamen anbiguoak, hitz erdi ezkutuak, zenbait izen nagusi edo toponimo edo data aipatuak izan ez direnak; hauek guztiak literatura lizentziak baino ez dira, zilegitasunez hartu ditudanak, zeren, gertaeraren muina ez aldatzeaz gainera, hainbat pertsona, leku edo entitateri egin niezaiekeen kaltea saihesten baitut, idaz  ki honek noizbait argia ikusiko lukeen aukera gertagaitzerako.
‎Nolanahi izanik ere, gauza da esperientzia nekez ahaztezina eta nekezago sinesgarria bizitzea (des) egokitu zitzaidala; horrexegatik erabaki nuen berau idaztea, ea behingoz sinesten nuen ikusteko. Jabetuta nago orain artean sinesgarritasun apurrik ere ez duen gertaera bati horixe eman nahian nabilela; arrazoiak aurkitu nahian nabilela zorigaitz guztiz irrazional bati; gizakia kapritxosoa eta aldakorra den arren, agian izanen duela zirritu txiki ezkuturen bat nondik logika edo arrazoia sartzen den; eta izugarriena da nire erreferentzia guztiak orain artean idatzitakoa eta aurreran  tzean idatziko dudana egiazkoak direla, neurgarriak, frogagarriak; oro da irrealki  benetakoa. Badira testuan, egia da, aipamen anbiguoak, hitz erdi ezkutuak, zenbait izen nagusi edo toponimo edo data aipatuak izan ez direnak; hauek guztiak literatura lizentziak baino ez dira, zilegitasunez hartu ditudanak, zeren, gertaeraren muina ez aldatzeaz gainera, hainbat pertsona, leku edo entitateri egin niezaiekeen kaltea saihesten baitut, idaz  ki honek noizbait argia ikusiko lukeen aukera gertagaitzerako.
2006
‎–Barkatu, ezbehar bat gertatu zaigu eta arazo bat bideratu nahian gabiltza.
2007
‎Orain patinetekoa gaizkituta zegoen, eta amorruaren amorruz?" Gilipollas!"," maricón!"? triziklokoa harrapatu nahian zebilen. Bi amek kargu hartu zieten?" Korrokoitz!
‎Autoaren argiak errege bide iluna zilatu nahian zebiltzan, parean, mendiko meategi batetik hegoaldera zihoakeen kamion luze batenek lanbroan bi biribil zurixka egin zituzten. Burrunba ito batekin pasatu zitzaien ezkerretik. Â Gero, berriz bakartasun hutsa, baina bederen erlainoa hasia zen noizbehinka arintzen.
2008
‎Orain batzuei aditzen diet" ugaztun" (sentitzen) direla, zientziaren sailkapenei eta titiei eder iritzirik. Ni, deus aditu baino lehenago," amakume" soil sentitu nahian nenbilen: lurreko, lurpeko, uretako, aireko edo auskalonongo edozein amadunen pareko.
2009
‎Oinez itzuli zen ospitaletik etxeraino. Etxeko atearen aurrean, emakume bat ikusi zuen etxearen zenbakia irakurri nahian zebilela, ez baitzen ondo ikusten gas kriseilu baten sugar ahularekin. Ez zuen burukorik; xal bat zeraman sorbalden gainetik.
‎Duela gutxi ezagutzen zuten elkar, eta, bitxia izan arren, une hartan ohartu zen azken aste haietan ibilera mantsotu zuela. Astiroago luzatzen zuen pausoa kalean, memorian zerbait finkatu nahian balebil bezala. Eta ez zen Felix bakarrik, agurearen mina baizik, heriotza eta bizitza.
‎Orduko hitzak berritu zituen ahapeka... Zerbait gogoratu nahian gabiltzanean, pausoa moteltzen dugu kalean. Berak ez zuen ahaztu nahi.
‎Nonbait entzuna zuen memoria eta abiadura lotuak zeudela. Zerbait gogoratu nahian gabiltzanean, pausoa moteltzen dugu kalean. Aldiz, egoera edota pentsamendu desatsegin bati bizkarra eman nahi diogunean, pausoa bizkortzen dugu, abiadurak arazoaren muinetik urrunduko gaituelakoan.
‎Kronskyren begietan tren bat ikusi zuen Irenek, tunel beltzetik atera nahian zebilen trena, baina batere presarik ez zuena. Tren zahar horietako bat, ikatzarekin zebilena eta ke mordo ikaragarria ateratzen zuena, hormigoizko lautada galdu bat zeharkatzen.
‎–Gogoan duzu San Agustinek itsasoa putzu batean sartu nahian zebilen mutikoa ikusi zuenekoa. Mutikoak Jainkoaren misterioa azaldu zion.
‎Sekulako nahasmendua sortzen zidatean sarri gizon haren hitzek, mundua aldatu nahian bainenbilen, ekintzaren sorburutzat ideiak hartuta.
‎Lerro hauek idazten nabilen bitartean psikologo haren izena gogoratu nahian dabil nire burua; ahalegindu arren, ez dago modurik. Lehenago dena geratzen zitzaidan memorian, gauzarik txikiena ere bai, erraz asko gainera; eta badirudi gaur egun nire memoria honek bere ateak ireki dituela barruan zeukan guztiari irteten uzteko.
‎Nagusi izango den erabilera eremuak behar ditu euskarak hainbat gunetan, nahitaezkoa du hori" iraun eta hazteko", eta hori gogo onez onartu behar dute gaztelania lehen hizkuntza dutenek eta etorkizunean lehen hizkuntza izango dutenek ere. Beste hainbatetan gaztelaniak izango du nagusitasuna, eta horrek ere ez ditu gogo txartu behar euskara lehenetsi nahian dabiltzanak.
‎Irmotasunez baztertu behar bada zernahi, ordea, beharrezkoa da baztertu nahi denaren sorburua eta bizi indarra zorrotz identifikatzea. Globalizazioaren babesean lekua egin nahian dabilen uniformetasunak ideologia menderatzailean du sorburua, eta menderatzailearen hegemonia du bizi hauspo indartsu. Alde horretatik begiratuta, beraz, ezinbestean arduratu behar gaitu hizkuntza aniztasunaren etorkizunak, hizkuntza hegemoniko gutxi batzuen nagusitasunak ezarritako uniformetasunak irents ez gaitzan.
‎Beste hitz batzuekin esateko, bistan da, gure irudiko, nolakoa da euskararen bizi indarra? galderak ez duela erantzun bakarra, eta horrexegatik dabiltza bata bestearen antzera oker, bai azaldu dugun bilakaera arrakastatsua ukatu nahian dabilena, baita lozorroan geratzeko tentaldiaren aurrean amore ematen duena ere, euskararen osasunaren azterketa huts hutsik faktore positibo ugarietara eta datu estatistiko oparoetara mugatu nahirik, bilakaera arrakastatsuaren aitzakian. Biak dabiltza oker, ezbairik gabe.
‎Printzipioetariko bat da euskara hizkuntza berezko edo propiotzat kontsideratzea. Oker dabil kontsiderazio horri kutsu eskluiente edo gaztelaniarekiko jarrera baztertzailerik aurkitu nahian dabilena. Hizkuntza propioak ez baitu esan nahi hori denik hizkuntza bakarra.
‎Nola espero dezakezu ETAk eredu hori bertan behera uztea? Zuk diozuna, beharbada, mundua aldatu eta salbatu nahian zabiltzatenek aintzat har dezakezue, baina, lehen esan dizudanez, ETA politikaren munduan murgiltzen da, harrapari eta sarraskijaleen artean. Eta Estatuko tiburoien eta putreen artean balio duen bakarra botere politikoa da; hau da, Estatu batek ematen duen boterea.
‎Halako nazio aszetikoak? Zuk diozuna, beharbada, mundua aldatu eta salbatu nahian dabiltzanek aintzat har lezakete, baina lurra zapaltzen dutenek, ez. Are gutxiago ETAk.
2010
‎Karlos RamÃrez, hori duzu espezialistarik onena, zergatik ez zoaz beregana?, esan din, eskua sorbaldan jarriz, abisua ematera etorri den lankideak. Kolpetik jabetu haiz ondo asko hekiela heuk ere norengana jo holako kasu batean, eta argi ikusi dun heure burua engainatu nahian henbilela, onartu nahi ezta. Elkarrekin ibili zineten garaiak etorri zaizkin gogora, baina batez ere utzi eta gerokoa, lehenbiziko urte gogor eta luze hura –hark eska, heuk uka–, eta handik hona joan diren beste laurak, lantoki berean elkarrekin, pasilloetako enkontru saihestezinak, kafe makinaren ondoko egonaldi deserosoak; begiratu hits eutsigaitzak.
‎Behin eta berriz datorkit dendariaren aurpegia gogora. X erakusketa berea izango den ala ez asmatu nahian nabil.
‎Jabetuta nengoan nire mahaira maiz inguratzen zela aitzakiarik txikienarekin: ...n zuela euskalduna nintzela eta ea euskaraz nola esaten zitzaioan halakoari edo bestelakoari; txapela oso polita iruditzen zitzaiola eta ea lortuko nion bat bere aitari Poloniara bidaltzeko; ea lotarako txapelik erazten nuen, beti jantzita ikusten zidaan eta, beste batean bere herritik bidali zioten ardo txuri bat ea probatu nahi nuen eskaini zidaan, bere osaba bat ardo hori Polonian aurrera atera nahian zebilela vodka bazter guztien jabe izanagatik,
‎Ez itzultzeko erabakia ziurra balitz bezala hitz egiten zuen. Buruan bueltaka nerabilen galdera egiteko aukera aurkitu nahian nenbilen, baina ez nuen sartzeko zirrikiturik ikusten.
‎" Hurreratu zaitez berarengana, ikus zaitzala", esaten zioten bihotzaren bulkadek. " Ez, ez zaitez bere sekretuen artean arakatzen ahalegindu, muzin egindako maitalea edo galtzaile izatearen behazuna probatu eta bere oroitzapen mingotsetatik ihes egin nahian dabilen soldadua izan daiteke eta", esaten zion, aitzitik, arrazoiak, gizon hura hobeto ezagutzeko gogoa baino indartsuago. Horregatik etsitzen zuen hura urrundik mirestearekin, ezkutuan.
‎Akilesen itsutasun iragankor haren unea baliatu zuen Tor torrek hondar azpian murgildu eta behin betiko desagertzeko. Heroiaren begien bistatik desagertzea baitzen trikimailu haiekin lortu nahian zebilena.
‎euria zimitzezko otarrean bildu nahian bazabiltza.
‎Indarkeria kanpaina gogorra eta inolako neurririk gabea abiatu zuen ETAk 2000 urtean. Hilketa bat bestearen atzetik, gizartean mina eragin eta zabaldu zuen; gizartea desorekatu nahian zebilen, EAJ PNV instituzioetatik atera nahian. Aldi berean, PP eta PSOEren arteko aliantza gauzatu zen; hauek ere euskal abertzaletasunaren oinarri etikoak erasotzen zituzten, eta Estatutuaz jabetu nahi zuten.
‎2005eko urtarrilaren 13an elkartu ginen Moncloan, eta Zapaterok ezin zuen oraindik ere sinetsi. Lekuz kanpo zegoen Presidentea aurkitu nuen, bere burua testuinguru berrian kokatu nahian zebilena. Eusko Jaurlaritzaren proposamena, Eusko Legebiltzarrak berak atzera botatzea nahi zuten PSOEk eta Gobernu sozialistak; euskal instituzioa. Eusko Legebiltzarra?
‎Gogoan dut mintzatua nengoela José Luis RodrÃguez Zapaterorekin estrategia horretaz, PSOEko idazkari nagusi aukeratu eta handik gutxira. Zapaterok esan zidan PPri eutsi nahian zebiltzala, baina ez dakit benetan sinesten zuen dokumentu hura sinatuta lortuko zuela PP otzantzea. Gero, Alderdien Legea sinatu aurretik ere, beste horrenbeste esan zidan, PP" bidera ekartzeko" saioa zela akordio hura.
‎Lizarra Garaziko Akordioa deabruaren pare jarrita, proiektu baztertzaile eta totalitarioa bultzatzea leporatu zieten PPk eta PSOEk. Aznarren gobernutik ere antzeko kritikak etorri ziren; isilean ETArekin negoziatu nahian zebilen PPren gobernutik. Hain zuzen ere azaroaren 4an jakinarazi zion Aznarrek gizarteari negoziazioa hasi zuela ETArekin; kasualitatez, hauteskundeak izan eta handik hamar egunera.
‎Lizarrako Akordioaren ostean salaketok ugaritu eta gogortu egin ziren. Kritika zorrotz horretan bat egiten zuen Jose MarÃa Aznarren gobernuak ere, eta, ETArekin negoziazioa ireki nahian zebilela jakinarazteko, zerbaitengatik itxaron zuen hauteskundeak igaro arte. Hori ez zen kasualitatea izan.
‎Eta nola luzatzen diren ditxosozko dote kontuak, 1756an oraindik bereak kobratu nahian baitzebilen Portolara ezkondutako Mariana Untxalo Alozartakoa [346]:
‎–Frantziparra ere sartu nahian ibiliko da astearen erdian, zeruak ezin garbituz, hozkirri gorritan.
‎Bideo txataltxoa ikusi nahian ibili naiz, saio batean hemen eta saio bestean han, eta ez dut lortu; ez dakit propio kendu duten edo zer, bideoak atzerapenez datoz. Nolanahi ere, berriak, atzotikoak eta gaur bertan ere guztiz sendatu gabeak, nahastu samarrak ote diren nago.
2011
‎Ume bati lapurtzea bezala. Jakin, bazekien, ordurako konturatuta zeudela heroina kiloaren galeraz, eta lapurra harrapatu nahian zebiltzala. Janek berak lagundu zien Barne Arazoetarako Taldeak lapurretaren inguruabarrak argitzeko bidali zituen bi kideei:
‎Otsoa Perez Agirre, beraz, Antsoren seme Ramiro erregearen() aldeko zen, eta Ramiro osaba Hortzorrotzeko gaztelua bereganatu nahian zebilen, horrela inguru haiek mendean izango zituela eta. Ramirok eskaintza ederrak egin bazizkion ere, Otsoak ez zuen gaztelua osaba traidorearen esku utzi nahi izan.
‎Ramirok pentsatzen zuen, sartu irten haietan, bere semeen jarrera gotorra tolestu nahian zebilela eta azkenean bere hitz gozo eta maitagarrien bitartez mutil haien gogoa makurraraziko zuela. Baina Otsoaren ama kontrako lanean ari zen, bere semeei gogor eusteko eskatzen eta defentsan jarraitzeko adorea ematen, jatekoa eta edatekoa ezkutuan eramatearekin batera.
‎Mutila orduan, bidetik atera eta ondoan zegoen otadi batean sartu zen. Eta horrek bai, horrek susmo txarra piztu zien, ematen baitzuen mutila ezkutatu nahian zebilela.
‎Geure bitarteko apurrakaz ahalik eta ondoen moldatzen asmatu behar dugu. Basoko Aztia ahalik eta benenorik indartsuena idoro nahian dabil, gezietan ipini eta soldaduak albait lasterren hil daitezen. Igitaiak, aizkorak, geziak eta ezpatak ondo zorrozturik egon behar dira, pistolak eta arkabuzak euren onenean, akats txikienik ez dutela.
‎Amorruaren amorruz, indiarren hainbat herri desegin zitiztean. Indiarren eraso eta lapurretei aurre egin nahian zebiltzala esaten zitean, baina, bai zera!, gure bila ari zituan.
‎Aitorpen hauekin, Luis de Zabalak ez du ukatzen berak esklaboak erosi dituenik, baina honekin batera esango du Irungo eta bestaldeko hainbat gizon ere istorio hauetan zebiltzala. Ez dakit bere burua zuritu nahian dabilen edo lan arrunta eta zabaldua dela esan nahi digun. Agian biak batera azaldu nahi ditu.
‎Hurrengo idatzi honetan, Frantziatik zetozen soldadu batzuek Bidasoa zeharkatu nahian dabiltzan kontrabandistak salatzen dituzte:
‎Beraz, arrautza bat uretik pasea ematen nion eta etxera joaten zen, Akullotegitik Txuriñera, bere baserrira, berrogei minutuko bidea baitzuen. Eta ni beti bezala azienda ase nahian ibiltzen nintzen. Oiloek beti nahi izaten zuten zer edo zer kotan jarri aurretik eta arto pixka bat ematen nien.
‎Afaldu ondoren berriro Bidasoa aldera abiatu nintzen. Han hiru gizon ikusi nituen eta berehala igarri nien beste aldera pasa nahian zebiltzala. Hurbildu nintzen eta esan zidaten zaila zegoela pasatzea, nonbait ere Irungo polizia etxetik baten batek ihesi egin zuela eta haren berri emateagatik laurehun pezeta eskaintzen zituztela.
‎Esan zidan laurehun pezeta eskaintzen zituztela nitaz edozein informazio emateagatik, baina ez kezkatzeko, ez nindutela harrapatuko, sekula ez baitzuten pentsatuko horrelako parajean egon nintekeenik. Arratsaldea elkarrekin eman genuen eta kontatzen aritu zitzaidan bere lehengusua Julian ere eta Hernaniko beste asko gerraontzi batek harrapatu zituela itsasotik ihesi nahian zebiltzanean eta Urduñara eraman zituztela. Handik, batzuk Deustuko Unibertsitatera eta gero Bilboko Eskolapioetako espetxe berrira eraman omen zituzten.
‎Eguerdian Oletan nengoen eta Ambrosio izeneko batekin elkartu nintzen. Herrian bertan alemanak zuten zalditegitik zaldi batzuk lapurtzeko ni animatu nahian zebilen. Esaten zidan alemanek bazkaltzen zuten bitartean zaldiak ez zituela inork zaintzen, eta alemanen barrakoitik urrutien zeuden zaldien itxituraren langa ireki besterik ez genuela egin behar.
2012
‎Ez zuen denbora galdu: txilaban zeraman diru freskoarekin auzoko emakumeak liluratu eta bere gaztelerarekin zahar guztiak txunditu nahian ibili zen bospasei egunez. Gero, berriro desagertu zen.
‎Berehala sinatu zuen alkate berriak ituna frantsesekin. Bakea sinatu ondoren, ohiko agintari aberatsak eta zaldun handiak, boterea berreskuratu nahian ibili eta saiatu ziren.
2018
‎Beharbada bizirik jarraitzen nian bazekitelako, era batera edo bestera, iheslaria nintzela, soldaduak nire atzetik zetozela, eta soldaduak baino arerio handiagorik ez zegoan haientzat. Soldadu atzerritar haiek mendean zeukatean irla, eta euren lurraldeak ere azpian hartu nahian zebiltzan: horrexegatik gorrotatzen zitiztean hainbeste.
‎" Ea, ikus dezagun zure estuasun horrek zenbateraino galarazten dizun aldartea"... Hura neurtu eta erabaki nahian zebiltzan haren begi atezuak, arratsaldeko gorri gerezi koloreak suturik:
‎Isilik egon zen arrotza pixka batean, aurrera nola jarraitu asmatu nahian balebil bezala. Eta, hitz egin zuenean, ez zuen nire bide beretik ibili nahi izan:
‎Zein bihotz puska urratu ote zitzaion alprojari Battis Tobera bakean ez uzteko? Tonto usain sekulakoa hartzen zaio halakoari... ala beste zerbait lortu nahian zebilen?
2019
‎Kalean gora eta behera, emakumea aparkatu nahian zebilela konturatua zen Urko. Urduri jartzen hasi zen.
‎hasiberri gogotsu igandean, salbatzaile kartsu astelehenean, justiziazko mendekatzaile larunbat hartan. Azken sentipen hori elikatu nahian balebil bezala, korridoretik barneratu, egongela atzean utzi eta sukaldeko ateraino iritsi zen. Barrura begiratu zuen.
‎Erraldoia jaso ezinik nonbait, lurrean utzi zuten paretari bizkarra emanda. Morroietako bat atezaina suspertu nahian zebilen bitartean, bestea telefonoz ari zen berriro ere, jenio bizian itxura guztien arabera. Laguntza eskatzen ariko duk!
‎Saturno globoa lirain eta txanbelin igaro zen Zuraiden barrena, eta Ezpeletatik gero; baina, muga zeharkatzearekin batera, horra hor, trinko eta mehatxukor, lehentxoago urrun ziruditen hodeiak, aeronautei orain Urdazubi herriko ikusmira galaraztera etorriak. Alabaina, hodeitzaren bestaldean, alde batera artean Baiona ikusten ahal zen; beste aldera, ostera, laino zerrendak lurraren gainazalera egokitu nahian zebiltzan, eta zerumugaraino zabaltzen. Bizilege zahar bati jarraiki, eguzkia hantxe kukutu zen, zazpietarako bi minutu falta zirela, eta iluna sartzen hasi zen, paisaiaren berdamena itzaltzen.
‎Gonaren patrikan sartu nuen berehala, azalari begiratu ere gabe. Orain kontzientzian karga hori daukat, ito nahian dabilen batek patrikan harritzar bat balu bezala. Txabolara joan nintzen liburua ezkutatzera.
‎Konturatuta nago nola begiratzen dion senarrak Amandari. Alargun gazte bat da, berriz ezkondu nahian dabilena. Ilehoria da eta urdinak ditu begiak.
‎Jainkorik ez balitz, zer egingo lukeen kontatzen digu aitak batzuetan. Esaten du, munduaren bukaeragatik ez balitz, baso bat erosi, eta herrixka bat eraikiko lukeela zuhaitzen gainean giroz aldatu nahian dabiltzan turistentzat. " Zure aitak urrezko eskuak ditu", esan du orduan amak.
‎Gertatu zitzaidana ez zen gertatu zorte txarragatik edo zoria pikardia oker bat egin nahian zebilelako egun hartan. Putada galanta izan zen, kristorena.
‎arnasa hartzen uzten ez ziona. Giro hartatik urrutiratu nahian nenbilen ni El retrato del artista adolescente irakurri nuenean.
‎Abuztuko trumoi elementua, ona kanpoentzat, botako dizu Ordiziko ferian solasean. Gutxien espero deneko zaparrada ustekabekoak ere ohikoak izaten dira kosta aldeko parajeetan, iparra muturra sartu nahian dabilkeenean: Abuztuan pasieran bahoa, eraman hirekin euritakoa aholkatzen du atsotitz batek.
2020
‎Connellek bekokia zimurtu zuen pentsakor agertzeko ahalegin kontziente batean. Marianneri hain gutxi interesa  tzen zitzaion jendeak beraz pentsatzen zuena, hain konfiantza erabatekoa zuen bere autopertzepzioan, ezen zaila baitzen imajinatzea hura inola ere atentzioa bereganatu nahian zebilenik. Mariannek ez zuen, Connellek zekieneraino, bere burua maite ere, baina jendearen laudorioek institutuan izan zituen gaitzespenek bezain garrantzi gutxi zuten harentzat.
‎Joannak imintzio bat egin zuen berriz ere, interpretatzen zailagoa oraingoan, dela argi motelagatik, pantailaren pixelazioagatik, edo adierazi nahian zebilen sentimendu anbibalenteagatik.
‎Eskuineko besoan zabaltzen du poliki poliki krema, eta distiratsu geratzen zaio. Seiehun atera dituena nor den jakin nahian dabil Alan. Mariannek berehalaxe imajinatu du nor izango den, baina ez du ezer esaten.
‎Neure emazteaz mintza gaitezen. Antolatu nahian gabiltzala esaten ari garen eta sekula antolatuko ez dugun idazketa klubaz mintza gaitezen.
‎Haren bularraren gainean pausatzen zitinan Blancak eskuak, eta begira, pinpilinpauxa batek bezala, esaten zionan gizonak, beste mintzaira batean. Baina Blancak ez zinan gizonik salbatu nahi, hainbeste urtean gizonak salbatu nahian ibilia izaki. Eta ez zinan etxera gizonik eraman nahi.
2021
‎Nik oso modu profesionalean hartzen nituen. Ez dakit zehatz noiz hasi zen gertatzen, baina, halakoen artean, neska lesbiar batzuk agertzen hasi ziren, taldean gainera, beren esperientziak kontatuz literatura egin nahian; gure giro politiko nahasian, munduan hedatzen ari zen korronte feminista berri baten lehen pausoak eman nahian zebiltzan. Batzuek sekulako intimitateak kontatzen zizkidaten aurrez aurre; auskalo zer ikusten zuten nigan; ez behintzat neuk ikusten nuena.
‎Esan dudanez, burmuinean bala bat nuela amaitu nuen. Dena den, beharbada hobe dut xehe xehe azaldu hastapenean" trikuharriko hilketa bikoitza" deitu zioten kasua, finean sarraski hutsa izan zena, urte askoan hitzez hitz programatua buru kriminal batek, hura ehizatu nahian ibili ginen guztiok baino askoz adimen koziente handiagokoa.
‎LucÃaren harridurazko keinuaren aurrean, Barbara Daviden begietan babesa bilatu nahian zebilela ematen zuen; mutilak ez zekien ez zer egin, ez nora begiratu. Konbentzituta zegoen, gero eta gehiago, ez zuela han egon behar.
‎Ene! Haren trapu zikinak agerira atera nahian dabil. Gaurko alkateaz ari naiz, noski.
‎Liburuzainak denbora pixka bat hartu zuen erantzuteko. Baliteke gogoratu nahian ibiltzea edo lehen kontuan hartu ez zuen zerbait garrantzitsuaz ohartzea.
‎Begitarte iluna zeukan. Urte asko lehenago gertatu ziren gauzak gogora ekarri nahian zebilen?. Gaurko alkatea faltsu galanta zuan.
‎–Eta alkateak eman zuen albistea, errepikatu zuen Davidek, inork sinesten ez zuen teoria bat indartu nahian balebil bezala.
‎David konturatu zen LucÃa atzean gelditzen saiatzen ari zela, taldetik urrundu nahian balebil bezala. Berarekin bakarka hitz egiteko modua bilatzen ari zen.
‎–Alkate jauna, zuk galdetu eta nik erantzun, ez dut besterik egin. Dena askoz ere hobeto joango litzateke, zuen alderdikoak osasun publikoa hondatu nahian ibiliko ez balira hainbeste murrizketekin.
‎Aitak gogor astindu zuen arlotea, sofan iltzatu nahian balebil bezala. Xavier zutitzen saiatu zen.
‎Igarkizun hura asmatu nuenerako, apenas joaten nintzen mezkitara, batetik betarik izaten ez nuelako eta, bestetik, gero eta gogo gutxiago nuelako. Hala ere, muezinaren otoitzerako deia entzutea artean hunkigarria zitzaidan, eta igarkizun hura asmatu nahian nenbilela honetaz pentsatu bide nuen, zeren erantzunaren bost anaiak eguneko bost otoitzak besterik ez baitziren (argi eta garbiak egunean zeharrekoak, beltzaranak egunsentikoak eta ilunabarrekoak, eta beltzixka gauean egiten dena).
2022
‎Arrazoian sarrarazteko, jauna, entzun ziezadan. Marco niregana itzuli zen eta pentsatu nuen neuk eramango nuela kolpea, baina bekokia nire bekokiaren kontra jarri zuen, borrokaldietan apartatzen nuenean beti jartzen zuen bezala, eta, apenas inork entzuteko moduan, aspaldian esan nahian zebilena esan zidan azkenean. " Hemendik bahoa, nik lagunduko dinat, Lea, nik aterako haut ergel herri honetatik zoriontsu izan hadin".
‎" Pentsa ezazu, Lea Handi, pentsatzeko eskatzen dizut bakarrik, igual arnasbide bat izango da, akaso bera zoriontsu izango da han". " Ez ezazu tontakeriarik esan, zeren zure alabak zoriontsu izan behar badu, gurekin izango da, eta gainera, zer adierazi nahian dabil emakume hori. Nire alaba ez dagoela ondo zainduta?"
‎Zer esan zion emakume ergel hark telefonoz? Frantziatik ihes egin nahian zebilela iradoki zuen. Berak lurretik ihes egin nahi zuen, lur osotik, odolez tantaka baitzegoen, gorpu erdi usteldu mila zauriz josia; edertasun eta bake mundu iritsezin batean babestu.
‎Batzuk billarrean ari ziren; beste batzuk sukaldean sartzen ziren eskuan eskalope pilak zeramatzatela, gordin eta arrosa; sutara bota  tzean, txinpartak atera eta ke laino lodi bat zabaltzen zen; soldaduek garagardo latak igotzen zituzten sototik, egonarri gutxirekin baztertuz lagundu nahian zebilkien emakume zerbitzaria; gizon gazte bat –aurpegia gorri eta ilea urre kolore– bere kasa ari zen arrautzak sutegiaren ertzaren kontra kraskatzen; beste bat baratzeko lehenengo marrubiak arrapaladan hartzen ari zen; bi mutiko erdi biluzi buruak sartzen ari ziren putzuko ur hotzez betetako bi baldetan, barre algaraka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia