Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 325

2000
‎Aldi berean, esan beharra dago Erabilera Sozialaren eta Komunikabideen batzordeak berari zegozkion gainerako gaiak tratatzeko modurik ez zuela eduki, deitua ere izan ez zelako.
‎(Moldiztegian. Beste modurik ezean, behinbehineko esku edizioko orrialdeak aipatzen ditugu).
‎Laburbilduz, nahiz eta agerturiko asmoak eta helburuak materialki gauzatzeko modurik ez izan alde honetatik eskola aparatua eraikitzeko nahia burutzeko ezina egiaztatu behar da, Iraultza Frantsesa hezkuntza sistema nazionalaren sorrerak duen oinarrizko zutabea izan zela esan genezake, hori ahalbidetzeko corpus ideologiko sendoa eraiki zuelarik. Edo beste era batera esanda, sentimendu abertzalea eta kontzientzia nazionala zirela medio, hezkuntza nazionalari eman zion hasiera.
‎Baina probintzien esku. Gastuei aurre egiteko modurik ez bazuten, Gobernuak arazoari erantzuna emateko irtenbideren bat aztertuko zuen. Ez da gehiegi pentsatu behar ikusteko, zer neurritaraino izan daitekeen ahula hezkuntza egituraren ezarpena, gutxieneko baldintza ekonomikoak ziurtatzen ez badira.
‎Vienako Zirkuluaren partaideek proposatzen zutena ‘hemen eta orain’ eman behar zen egiaztagarritasuna bazen; orduan, garai hartan ezin zuten ilargiaren alde estaliaren existentzian sinetsi. Hots, existentzia horretan sinesteak ez luke zentzurik izango, hipotesia proba moduan jartzeko modurik ez baitzegoen.
‎Patioan ez dago aterperik. Eta pasillo moduko barrunbe horretan pilatuta egon duzu hainbeste jenderen artean, ezer egiteko lekurik gabe; guztiz itogarria eta deserosoa da, eserita irakurri, idatzi edo antzeko zerbait egiteko inolako modurik ez dago.
‎Sasoi hartan miseria handia zegoen bazterretan, eta jendeak saldu egiten zuen etxeko josteko makina piezaren bat izorratutakoan. Konpontzeko modurik ez zuten izango; salduta, txatarratarako izanda ere, egun batzuetarako janaria erosteko adina emango zien. Gure aitak, beraz, txatarrerian erosten zituen matxuratutako makina haiek, tailerrean konpondu eta pintatu ondoren, berriro saltzeko.
2001
‎Horrelako laidoak herioa zuen zor. Orbana garbitzeko beste modurik ez.
‎‘Baina ondo hiltzeko modurik ez da... ’ esango dizu Ednak.
‎Kontrastatu egingo dira edozein iturritatik –hala ofizial nola ofizioso edo pribatuetatik– datozen albisteak, inori sinesgarritasun merkerik eskaini gabe, arazoak korapila  tsuak direnean batez ere. Albiste bat kontrastatzeko modurik ez dagoenean, kazetariak bere baitan neurtuko du iturriaren balioa, iturri horrek eskaintzen dizkion kredituak, eta etikoki egokien deritzon moduan jokatuko du. Oker joz gero, zuzenketak eman lituzke ezagu  tzera, eztabaida sorturiko albistea, argitara ematerakoan, nabarmendu zen modu berean.
‎atomoetako elektroiek egoera geldikor jakinak izan ditzakete, haietariko bat oinarrizko egoera izanik, egoera jakin batetik bestera ‘jauzi’ egiten duten bakoitzean fotoi bat igortzen dutelarik. Elektroiakoinarrizko egoera duenean erradiatzeko modurik ez dago eta atomoa egonkorra dugu, beraz. Are gehiago, Bohr enereduak hidrogenoatomoa ren igorpen eta zurgapen espektroak zehaztasun handiz deskribatzeko gaitasuna erakutsi zuen.
‎Alabaina, gaur eguneko teoria eta ereduez baliaturikoina rrizko partikulen masa eta karga bezalako propietateakaurresateko modurik ez dago, alde batetik, eta grabitazioaren deskribapen kuantikoa heltzear dago, bestetik. Alegia, grabitazioa kuantizatzeko asmoz urteetan buruturiko saiakera guztiak alferrikakoak izan dira, gorago aurreratu dugun bezala, eta askok iraultza berri baten beharrizaneangaudela baieztatzen dute.
‎Iraultza kuantikoa sortarazi zuen eragile erabakigarria gorputz berotuen erradiazioa ren neurketa esperimentala izan zen, garai hartako teoriez baliaturik esperimentu haren berri emateko modurik ez baitzegoen. Halaber, gaur egun oinarrizko ideiak alda litzaketen zenbait esperimentu ulergaitz baditugu, hala nola Greisen Zatsepin Kuzminlimitearen gaineko energia duten izpi kosmikoen aurkikuntza nahiz urrutiko iturri astronomikoetatik jasotako energia altuko fotoien detekzioa, biak gaur eguneko teorien arabera ezinezkoak direlarik.
‎zeintzuk dira, konplexutasun biokimikoa existi dadin, naturaren konstante ezagunek izan ditzaketen balioak? ...erako hidrogeno atomoaren elektroiaren abiaduraren eta argiaren abiaduraren arteko zatidura (a= e2/ 2e0h c, nonedelakoa elektroia ren karga den, h, Planck en konstantea, eta e0, hutseango permitibitatea). ba reagotuz gero ez lirateke egitura molekular ordenatuakegongo eta bizia ez litzateke existituko, elektroiek nukleoaren Coulomb en elkarrekintzaren eraginpeko ongi definituriko posizioak izateko modurik ez bailitzateke egongo. Bestalde, bdelakoa a2/ 200 baino txikiagoa balitz ez litzateke izarrik egongo eta elementu biokimikorik ez litzateke existituko, gas lainoen tenperaturak errekuntza nuklearra abiarazteko txikiegiak izango bailirateke.
‎Einstein-ek 1911 urtean baliokidetasunaren printzipioa plazaratu zuen. Printzipio horren arabera, behaketak espazio eta denboraren ingurune txiki batean gauzatzen direla emanik, erreferentzi sistema azeleratu baten eta era egokian aukeraturiko azeleratu gabeko errefe rentzi sistema baten artean esperimentalki bereizteko modurik ez dago. Izan ere, berau Einstein-ek berak 1919 urtean argitaratu zuen erlatibitatearen teoria orokorraren oinarrizko printzipioa dugu.
‎Printzipio horren ondorioen artean grabitazioaren eraginpeko argiaren deflexioa eta gorriranzkole rrakuntza ditugu, biak esperimentalki zehaztasun handiz frogatuak izan direlarik. Are gehiago, grabitazioa handituz doan heinean gorriranzko lerrakuntza grabitazionala ere handitu egiten da, eta grabitazioa oso bortitza denean argiaren maiztasuna zerora lerratua egotea, hots, argia ikusteko modurik ez egotea gerta daiteke. Orduan, Einstein-en grabitazioaren teoriak aurresaten duen zulo beltza sortu dela diogu.
‎Erlatibitatea ren teoriak energia eta masa bereizteko modurik ez dagoela diosku. Unibertsoaren hastapenetako masa dentsitatea oso handia zenez, energi dentsitatea ere oso handia genuen, eta termodinamikak tenperatura ere oso handia izango zela erakusten digu.
2002
‎" Irakurle batzuk oso zintzoak ditut eta obligazioa sentitzen dut neure barne mundua beraiekin partekatzeko". Horretarako argitaletxeen bidea erabiltzeko modurik ez ote dagoen galdetuta zenbait argitaletxe lan mota batzuentzat nahikoa itxita daudela esan digu: " Poesia metafisikoa ez dela leitzen esan izan didate, eta nik uste dut baietz.
‎Dena dela, ezin ahaztu Pertseok itsas munstro ikaragarri batekin borrokatu, behar izan zuela, eta akabatu ere egin zuela. Izan ere, munstro hura akabatzea beste modurik ez zegoen dontzeila eder bat askatu ahal izateko, eta horixe egin zuen gazteak.
‎Hiru irtenbidedaude arazo hori konpontzeko. Lehena ikertzaile irakasleen lana sendotzea da, lanpostuaren (oposizioen) ardura desagertzen den neurrian (lortu delako edotalortzeko modurik ez dagoela garbi dagoelako), gaztelaniaz argitaratzeko urgentziahori desager daiteke; gutxienez ikerketa hutsa ez diren lanetan. Haietan, ziur asko, gaztelaniaren ordez, ingelesa nagusituko da hamar bat urte barru.
‎. Lexikoan gordetzen diren osagai motak. Ohikoa da morfemak gordetzea, sistema batzuetan erroak gordetzen ez badira ere; baina batzuetan hitz zatiak gordetzen dira, aldaketa morfofonologikoak adierazteko modurik ez dagoelako edo eraginkortasunari eusteko. Adibidez, gaztelaniaz hacer aditzerako hac, hag hic, hiz eta hech alomorfoak diren hitz zatiak erabiltzen dira sistema batzuetan.
‎Gerta liteke, ordea, preso ohiak tutorerik ez aurkitzea; gerta liteke ere, armadan haren beharrik ez izatea; eta, orobat, gerta liteke erbestean bizitzeko modurik ez egotea. Hori guztia gertatuko balitz, gorabeherek ezinezko egingo balute presoaren gizarteratze egokia, ongi jokatuko al genuke arduradunok presoa bakarrik utzita?
‎Ordea, lehen ere esan dugun bezala, gure planaren arabera eraikitako espetxea erasotzeko modurik ez du inork aurkituko, eraso horrek ez luke-eta batere arrakastarik lortuko. Gizatasunak exijitzen duen baldintza oinarrizkoa dugu atentatuak aurreikustea, horiek ezinezko bihurtuz; krudelkeriak eta zuhurgabetasunak bat egiten dute, justiziak ahul jokatu eta gizagaixoren bat behar ez den zerbait egitera bultzatzen duenean.
2003
‎Herri honek bere hedabide propioak sortu eta mantentzeko eskubidea dauka, bere hedabideak bermatzeko modua sendotu behar du. Euskal komunikabideak sortzeko kemena eta trebezia dugula erakutsi dugu, herri hau birsortzeko sostengua emateko prest dago behin eta berriro, baina sortutakoa defendatu eta babesteko modurik ez dugu ordea. Arazoa hausnartzeko arrazoiak badira honezkero.
‎Danok dakigunez, baietza emotea izaten da errezena; emondako berbeari eutsi eta leporatutako eginbeharra betetea nekezagoa izan ohi da, beti lanpetuta bizi gareanontzat, behinik behin. Dana dala, gauzea behar dan astiaz eta patxadeaz gertetako modurik ez dodala izan autorturik, hemen naukazue, ahal dodantxua egiteko borondaterik onenaz.
‎Batzarrotan hainbat euskaltzain ezagutu neban eta gero eurotariko batzukaz hartuemon estuagoak be izan ditut. Zeuk ondo dakizunez, ni eleiz arazoetan egon naz beti samaraino sartuta eta asti modurik ez dot izan Euskaltzaindiari eta beste euskal erakunde batzuei neure laguntza apala eskaintzeko. Nik eurokandik hartutakoa, nik euroi emondakoa baino mila bider gehiago izan da.
‎Ez duzu autobusa hartu nahi izan. Berandu iritsi nahi duzu etxera, nahita, Darocara joateko modurik ez edukitzeko. Horixe esan zenion-eta Demiri, azterketa garrantzitsu bat zenuela, eta ez zenuela harekin joaterik izango.
‎Denari bai esateko baino beste modurik ez nuen izan.
2004
‎Bertako egunkaria ingelesezko atalak eskaintzen hasteraino. Frantziako komunikabideetan azaltzen diren erosle ingeles guztiek diote gauza bera, Britainia Handian etxea erosteko modurik ez dela, eta Frantzian (zer esanik ez Espainian) prezioak askoz apalagoak direla.
‎Guztiok dakigu azar jokoak esaten bazaie jokoaren emaitzak sistematikoki kontrolatzeko modurik ez dagoelako esaten zaiela, eta, ondorioz, pertsonaren trebetasunak ez duela zerikusirik bingo noiz kantatuko den jakiteko, erruleta halako zenbakitan geldituko dela esateko edo loteriako saria halako herritan egokituko dela asmatzeko.
‎Azken kontinente horretan Aurora Lekerikak egindako lana neurtzeko modurik ez dago: Botswanako posta zerbitzua bere esanetara jarri zuen oso argi ez dagoen moduren batez, eta ordutik aurrera posta zerbitzua merkantzien festa izan zen.
‎Pentsakor gelditu nintzen, eta, nahiz behitasunaren arazoa ez sakonki erabakia gelditu —hori geroago etorriko zen—, etsi egin nuen azkenean. Artean ume umea nintzelarik, eta ondorioz eskola gutxikoa, Setatsuari aurre egiteko modurik ez neukan. Bai, konformatu beharra zegoen.
2005
‎Batzuen aburuz, jarraipenekoa izango da Jaurlaritza berrituaren jitea, alabaina, hezkuntza nola baita hizkuntza politikei dagokienez, bederen, orain artekoarekin segitzeak ez dauka zentzu larregirik. Izan ere, urteetan ereindakoak bere onenak eman dituela eta, bide horretan segituz gero, aurrerabide esanguratsurik gertatzeko modurik ez dagoela oso bistakoa da, beraz, etorkizunari beha, orain arte indarrean egon diren ildo estrategikoak berritzeko unea da oraingoa.
‎Lehentasunei buruz ari naizenean, politika sektorial izatetik, beste gauza batzuekin batera, Jaurlaritzaren politikaren bizkarrezurrean kokatzera iritsiko ote den da zalantza, horren arabera, hizkuntza politika eragingarria finkatuz, gauzatzeko orduan aitzindaritza eta erabaki gune eragingarriak zehaztuz, zehar lerroaren trataera emanez eta baliabide nahikoak eskainiz. Euskararen indarberritzea bilatzen duen ikuspegiaren eta horretarako jarritako zoru zein habeen artean dagoen zuloak geroz eta sakonera handiagoa du, denbora aurrera doa, geroz eta erabilera eremu gehiago irabaztera doan politika geldo doa eta euskarak aurrera egiteko modurik ez badauka, arnasbiderik ez badauka, erdarak esklusibotasunez dituzten jardun esparruetan geroz eta gotorrago geratuko dira eta, gizartea lasaitu ahala, euskararen normalizazioa geroz eta zailagoa gertatuko da.
‎Guretzat kalitatea den dena da, marketingean beste erreferentziarik ez baitaukagu. Eta gainera, beste modurik ez daukagu saltzeko.
‎Ezin izan nuen jarraitu. Asko zen esatekoa eta modurik ez. Hasiz gero, dena aterako zitzaidan erreka baten antzera:
‎–Heziketa mailan ere izugarrizko indarra izan dezake. Kanadan esaterako, eskola guztietan ari dira erabiltzen, hain zuzen ere gazteek uler dezaten egungo kontsumo erritmoari eusteko modurik ez dagoela.
‎Planetak planteatzen dituen mugen ideia, murgilduta gauden eredua eraldatzeko eragile sendo sendo gisa agertu da. Egungo merkatuen saturazioak, petrolioa, gasa, ura eta beste zenbait natur baliabide kontrolatzeko gerrak globalizatzeak, sufrimenduak eragindako etengabeko emigrazioek eta baliabiderik ezean sortu garen tokian bizi izateko modurik ez izateak hainbat trinomio osatzen dute, esate baterako pobrezia, enplegua eta kultur aniztasuna hirukoa. Horrek guztiak agerian uzten du mugen kontua ezin dela soilik ingurumenari loturiko gai bat balitz bezala hartu, zeren eta azkenean zalantzan jartzen baitu orain artean praktikatzen ari garen industri operatibaren kultur sistema osoa, are" garapen" hitzaren beraren zentzuaren inguruan ere duda eraginez.
‎Izan ere, gatazka kolektibo bat konpontzeko alderdi guztiak aintzat hartu eta alderdi guztiei entzun behar zaie. Herritarrik gabe, politikak ez dira ez eraginkorrak ez zilegiak izango; eta administrazio errazlerik gabe, ez da egiturak koordinatzeko modurik ez administrazioak berak dituen hainbat baliabidetara iristeko aukerarik izango, konponbiderantz pauso sendoak egiteko unean.
2006
‎Ondo bizi gara, luxurik gabe. Bai, nahi nuke yate bat erosi, txalet bat halako lekutan eta hau eta hura... baina horretarako modurik ez dugu, ezta urrutitik ere! Gure kapital dena hemen dago.
‎Batetik, hori egiteko modurik ez dago prentsa idatzi pribatuarekin. Tokiko telebistekin egin duguna oso sinplea izan da:
‎Beste leku askotan bezala, Japonian ezaguna zen ipuin kontalarien langintza, herriz herri edo jauregiz jauregi abesten eta ipuinak kontatzen ibili ohi ziren pertsonen ofizioa. Bideetan bizi ziren artista horiek elbarriak edo itsuak izan ohi ziren askotan, eguneroko ogia beste era batera lortzeko modurik ez zutenak, edo, hau ere gertatu ohi baitzen maiz, beste eginkizunetarako grina handirik ez eta eskale eta komedianteen bizimodua aukeratzen zutenak.
‎Baina ez neukan galdetzeko aukera handirik, Umbertok hizketan segitzen baitzuen, gaitik gaira, oiloa artalea jaten bezala. Hitzik tartekatzeko modurik ez nuen tenore hartan nengoela, begi zorrotzez begiratu zidan, zer pentsatzen ari nintzen igarri nahi balu bezala. Gero, hortz belz  tuak erakutsiz, esan zidan bazekiela zer neska klase gustatzen zitzaizkidan, baina kontuz ibiltzeko:
‎Bazkaltzen ari ginen batean izan nuen burutazioa: zuregana hurbiltzeko modurik ez neukanez, gutuna idatziko nizun nire sentimenduak ahalik eta argien azaltzeko. Baita idatzi ere.
‎Efektu lasaigarria dauka, soziologikoki konprobatuta dago. Bestela, hau da, ongi bizitzeko modurik ez dagoela eta mundu guztia izorratuta dagoela pentsatuz gero, etsiak joko luke kristo guztia.
2007
‎ARENA alderdia (Aliantza Errepublikar Nazionalista), 89tik agintean… Egoera iraultzeko modurik ez?
‎Agian noizbait ikusi izan da dirua premiaz behar izatea eta hori lortzeko modurik ez aurkitzea. Ezin du kreditu gehiago erabili, baina errentagarritasunen bat lortzeko moduko ondasunak ditu:
2008
‎Ryhueik ez du aurkitzen bere egoera berria azaltzeko modurik ez bere emazteari, Megumi (Kyoko Koizumi), ezta bere semeei ere, Takashi (Yu Koyangi) eta Kenji (Kai Inowaki),
‎Gaiztoa duk, bai, baina okerragoak dituk hura aurrera bultzatu dutenak. Aizak, alde egiteko modurik ez badut, eta orban beltza ematen badidate eskupera, gogora ezak nire marinel kutxa zaharraren atzetik dabiltzala; hi zaldi gainera igo, jakingo duk zaldi gainean ibiltzen, ezta?...
‎Jainkoak zekik ez naizela ni nor hiri kargu hartzeko; baina gauza bat esan nahi diat, atsegina bada eta ez bada: Smollett kapitaina ondo zegoen bitartean, ez hintzen alde egitera ausartuko; eta gaixotu zenean, eta galarazteko modurik ez zuenean, alajainkoa, motel, ustelkeria hutsa izan zuan hura!
‎Erabat blai eta izuturik, lehengo postura bera hartu nuen segituan, eta horrekin coraclea zentzatu bezala egin zen, eta lehen bezain emeki eraman ninduen uhin handi haien artetik. Bistakoa zen bere kasa utzi beharra zegoela, eta, martxa hartan, bere bidea aldatzeko modurik ez nuenez, itxaropenik geratzen al zitzaidan lehorrera iristeko?
‎Estrategia berriaren lehen urrats gisa, udalerriko irategiak enkantera atera zituen, lurrok eskuratzeko baldintza batzuk ezarriz: lurrok eskuratzeko, udalari maileguak eginikoek zeukaten lehentasuna eskaintza egiterakoan, baina 1/ 6 dirutan ordaindu behar zuten; are gehiago, 1/ 6a ordaintzeko gai ez zirenek edo ez zutenek nahi, gerra zor osoa gal zezaketen, zorrak lurretan kobratzea baino beste modurik ez zen eskaintzen eta (Uriarte, 1998: 15).
‎Joseba Pineda Farmakologia irakasleak ez du protokolo hori egokitzat. «Beste modurik ez badago horretara jo daiteke, baina arraroa eta zaila da». Hori ikusirik, marihuanaren gai psikoaktiboen erabilera terapeutikoa normalizatzea aldarrikatzen du.
‎Baina bere etxea eraikitzen ari zela erabaki zuten enpresa sortzeko ordua zela. . Teilatura heldu nintzenean, zerbait naturala eta ekologikoa jarri nahi nuela erabaki nuen, eta hemen halakorik erosteko modurik ez zegoela ohartu nintzenean, gu geu hastea pentsatu genuen?.
‎bere arrazoia. Zuringoa gorritzeko modurik ez dagoenez gero, zer egiten dut. Ba, ahal dela, zapuztu, gezurtatu eta, batik bat, belztu, edo beltzean eduki, deklaratu gabeko diru baten moduan.
‎Oreka beste nonbait dago: azken belaunaldiko antsiolitikoak hartzeko modurik ez daukaten azpigaratuek ez dakite, ez die inork buruan sartu gauzen zentzua izeneko gauza zentzugabe hori.
2009
‎Eta etxetik elizarako bidean arrak eta eraztuna eroan ohi zituen. Antzina andregaiak bakarrik eroaten zuen eraztuna, eta lortzeko modurik ez zuten etxeetan, batak besteari eskatzen zion elizkizunerako, gero atzera bihurtzekotan.
‎Gaixoaren osotasun fisiko eta psikikoarentzat arrisku berehalako eta larria antzematen denean eta haren oniritzia jasotzeko modurik ez dagoenean.
‎Planifikazio dokumentu bat da, eta horren bidez, adin nagusiko pertsona batek, erabakitzeko gaitasunez eta libreki, aurretiaz adierazten du zer zainketa eta tratamendu nahi dituen haren osasunarentzat, adierazteko modurik ez duen garaian kontuan har dezaten, edo aurretiaz adierazten du hil ondoan zer egin behar duten haren gorpuarekin eta organoekin.
‎Nahasmendu psikologiko baten ondorioz sortua izan liteke, eta areagotu egiten bada, gerta daiteke kontrolik gabe gastatzea, gastuei erantzuteko modurik ez izatea eta arriskuan jartzea norberaren eta familiaren etorkizuna.
‎22:00etatik aurrera, zenbait erakunderen web orriek arazoak ematen dituzte, eta sistematikoki barkamena eskatzen dute zerbitzu mota horiek erabiltzeko modurik ez dagoelako.
‎Berme horiek lortzeko modurik ez duela frogatuz gero, zordunak bestelako berme batzuk ere aurkeztu ditzake, edo eska dezake bermerik aurkeztu gabe onar dezatela haren eskaria, 6.000 eurotik beherako kopurua zor badu, eta berdin zor handiagoa badu ere, baldin eta frogatzen badu eskari hori egiteko bezain larria dela egoera.
‎Ez dugu ezer lortu, politikariek ez digute kasurik egin, baina hala ere gu bagoaz. Beste modurik ez badago, neuk eraikiko dut putzua neure eskuekin, azaldu du Karlosek amorruz.
‎EAko agintariak ahalik eta zabalagoa den eremuan lan egin nahi du eta bide demokratiko, zibil eta baketsuetan oinarritutako prozesu baten alde egin du, beste modurik ez baitago. Zerbait lortu nahi izanez gero, alderdi, sindikatu eta gizarteko beste sektoreen parte hartze ahalik eta handiena behar da, adierazi du Urizarrek.
‎Ez dugu ezer lortu, politikariek ez digute kasurik egin, baina hala ere gu bagoaz. Beste modurik ez badago, neuk eraikiko dut putzua neure eskuekin, azaldu du Karlosek amorruz.
‎–Zure argazkiak oso narratiboak dira, esaten dio emakumeak. Inoiz entzun dion hitz egiteko modurik ez profesionalena jarri zaio, bat batean, perfumez betea?. Bakoitzaren atzean zer dagoen ezagutzeko gogoa ematen dute.
‎Ea lortzeko beste modurik ez ote zegoen.
‎JACKIE: Harrapatuta egon nintzen hogei minutu inguru, konortea galdu eta berreskuratzen nuela, sistema elektrikoa itzaltzeko modurik ez zegoela, eta autotik irteteko ere inolako aukerarik gabeâ? ¦
‎Espeziea ibai batean finkatzen denean, hura desagerrarazteko modurik ez dago gaur egun. Zebra muskuiluaren inbasioa jasan duten herrialdeetako esperientziek, behintzat, hala erakutsi dute. Beraz, horren aurka borrokatzeko bi neurri baino ez daude:
‎1861eko otsailaren 8ko Hipoteka Legeak sortu zuen Jabetza Erregistroa ondasun higiezinak inskribatzeko (lehenago ez zen mota honetako erregistrorik existitzen eta inskribatzeko modurik ez zegoen, beraz). 1863ko azaroaren 6ko errege dekretuak arautu zuen.
‎Hernanin jaio zen Orkolaga, eta Zarautzen aritzen zen bikario. Ez ziren garai errazak arrantzaleentzat; XIX. mendean eguraldia iragartzeko modurik ez zegoen, eta enbatak ehunka arrantzale hiltzen zituen garai horretan. 1876ko apirilaren 20ko galernak Bizkaiko Golkoko 500 arrantzale eraman zituen berarekin, eta gertaera horrek bultzatu zuen Orkolaga meteorologia lanetara; 12 urte zituen.
‎Hirugarren laurdenean hasi zen entrenatzailearen buruko mina. Begirada galdua zuen Ivanovicek, bere taldeak zuen gaixotasuna zein zen jakiteko modurik ez balu bezala, eta gaixotasun hori osatzeko batere federik gabe. Parean, Real Madril.
‎–Israelek ekarri zuen Hezbola sortzea, okupazio militarra eta gatazka guztiak direla kausa?, azaldu du hango politikari batek. . Nazioarteko komunitatea ez da konturatzen fanatiko gehiago sortzen dituela oinarrizko arazoak konpondu gabe uzteak, hala nola Libanon dauden milioi erdi iheslari palestinarrak itzultzeko modurik ez izateak?.
‎Sistema eskolan lortu daitezke sarrerak, baita www.renderizarte.net/irude helbidean ere. Estreinaldira joateko modurik ez duenak, aukera berria izanen du martxoaren 23an, 20:00etan, Sakanan bertan, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan. Eta hori hasiera baino ez da Urko Mauduiten hitzetan" edonora joateko prest" daude eta.
‎Politikariak euren interesen alde gehiago daudela uste dute, herritarren interesen alde baino; ustelkerian leporaino sartuta daudela eta handik irteteko modurik ez dutela. –Oso ongi arrazoitutako botoa da?, Azizek esan duenez.
‎Beste batzuk igeltseroak, arotzak edo dendariak ziren, eta, tarteka, bidelapurrak. Bizimodua ateratzeko beste modurik ez zuten, antza, behar gorriko boladetan. Euskal Herrian indarrean zegoen maiorazko sistemak ere lagundu zuen bidelapurreta zabaltzen.
‎Eskerrik asko Socori, beste hainbat gauzaren artean berari zor baitiot jakitea zeinen zaila den eta zenbaterainoko ahalegina eskatzen duen etxetik euskaraz tutik jakin ez eta heldutan, irakaskuntzan eta lagunartean euskara erabiltzeko batere modurik ez izanda, halere, euskaldun berri izatera iristeak, non eta gaur oraindik euskararik gabe bizi litekeen Herrian. Guztiok, baina batez ere euskaldun zaharrok, zorretan gaude euskaldun berriekin, hizkuntza bizikidetza ahalbidetzeko berealdiko ahalegina egin dutelako.
‎Familia handi bat da, bere historia ofizialarekin, bere heroiekin, bere mito eta erritualekin, bere sakrifizio eta lorpen historikoekin, bere jai, sinbolo, eslogan eta pin propioekin. Ingurune ezin lehiakorragoan bizirauteko beste modurik ez omen. Enpresan bihotza jarri behar, hortxe baitago abantaila konpetitiborako gako nagusia.
‎Gertatzen zaie idatzi dut... edo gertatzen zaigu, pobretasuna bi kasu horietan guk baitugu: errealitatearen konplexutasuna kategorizatzeko modurik ez dugu guk, beraiek badutenean. Orain, galdera da:
2010
‎Zu, neskato, nirea zara eta orain eta gero (umeak) izango duzuna ere bai; eta, bigarrenaren bidez, gure jabetza etengabe pilatzen joateko (kapitalismoa) mekanismo soziala aktibatu genuen. Derrigorra bihurtu zen beste jabetza batzuk zituen giza talde bateko kidearen jabe egitea, intzestuaren bidez jabetza handitzeko modurik ez dago eta. Horrela hasi zen zoramen honetara ekarri gaituen gizarte egitura.
‎Nazioarteko jokalekuan jarrarazi du, moderno bihurtu du, Olinpiar Jokoak eman dizkio... Gaur egun, herritar guztiek jaten dute hiru aldiz egunean, baina gero eta gehiago dira brasildar kezkatuak, uste baitute iritsi dela garaia Lularen ekonomia eredua auzitan jartzekoa, hari atxikiegia baitago eta hari iraunarazteko modurik ez baitauka, ez gizalegez, ez ekologia aldetik. Ez da alferrik Lula labe garaien ondoan sortua.
‎Zer gertatu den? Horretara dedikatu diren ekoizle gehienak atzera egin dutela ordainik jasotzen ez zutelako, egiten zutenaz bizitzeko modurik ez zutelako. Goizean goiz jaiki, lanak aurreratu, merkatura joan, hotza janez saltzen hasi eta urre gorrizko bitxidun atso zahar bat zure barazkien prezioa 20 xentimoz jaitsi nahian pipertzen zaizunean zer pentsatu behar duzu?
‎Eta uste al dugu horrek guztiorrek ez duela eraginik gizabanakoengan eta giza taldeengan? Musu truk aterako ote zaigu giza gogo hauskorren anbizio eta gurariak etengabe publizitate bidez zirikatzea, gero asetzeko modurik ez dagoenean. Eta zer egin desberdintasun iraingarrien probokazioarekin, luxuaren erakuskeria lizunarekin?
‎Aurrera egiteko modurik ez daukalako jarduera etetea erabaki duela uste du Rubalcabak. Etetea erabakitzen dutenean egitura berreraikitzeko egiten dute, azpimarratu du.
‎Markagailua mugitzeko modurik ez dute aurkitu jokalariek eta berdinketarekin amaituko zela partida ematen zuen. Baina Athleticek azken minutura arte bizirik jarraitu du eta Carlos Gurpeguik, azken minutuan, buruz hiru urrezko puntu eman dizkio Athletici, BBVA ligan partida guztietan gola egin duen talde bakarrari, alegia.Fitxa teknikoa:
‎Krisiak dauzkagun mugak erakutsi dizkigu, gaineratu du Patxi Lopezek, horregatik dirua eta baliabideak neurririk gabe gastatzeko garaiak amaitu dira eta ezin dugu leku bakoitzean, lurralde bakoitzean, gauza bera edukitzeko asmoarekin jarraitu, hori ordaintzeko modurik ez dagoelako. Hori dela eta.
‎irri batean, laztan batean, xake partida batean. Bai, maite nuen Amanda, baina ez haren irudia idealizatuta nuelako, ez sobera, nik uste?, zen bezalakoa zelako baizik, esateko beste modurik ez daukat, halako eran, non horrelako zerbait esan bainion, handik gutxira:
‎Harremanari eutsi bai, baina desadostasunak gainditzeko modurik ez zuten topatzen. Nolabait eztabaidan jarraitu zuten, baina fede handirik gabe ordurako.
‎Eta horixe egin nuen nik, hain zuzen ere, zenbait urtez uztaileko hilabetean. Elkarlan hark halako segurtasun falta bat eragiten zidan hasieran; izan ere, nik neuk ez neukan silo lanik egiteko, eta, hortaz, modurik ez zegoen A. B. C. eta abarrek niri eguneko lanaldia itzul ziezadaten. Urru­tiko lurretatik zetozen anaia, iloba, koinatu eta gaine­rakoak harritu egiten ziren, itxuraz, ni han ikusita:
‎Izan ere, errebelazioaren auzia ez eze (nola esan dena esanda badago?), sinistearen edo fedearen auzia dago, publikoaren erantzunaren auzia hain zuzen. Publikoak sermoiari erantzuna mementuan bertan emateko modurik ez du (hitzez, imintzioz, portaeraz, ezagutzaz). Erantzuna (sinistea edo fedea) a> izango duen portaeran neurtuko da.
‎moduko sloganak, eskola munduari begira inoiz edo behin entzun izan direnak, EEN legetik (eta, are, Autonomia Estatututik) kanpora gelditzen dira. Euskararen eskola presentziari dagokionez A eredutik beherako hezkuntza modurik ez da posible Haur Hezkuntzan, LehenHezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
‎Norentzat: Erdara nagusi den taldeetan, orobat inguru soziolinguistikoa erdalduna denean eta C tipologia aplikatzeko modurik ez dagoenean. 3 urteko haur erdaldunak (5 urteko haur erdaldunak).
‎Eta hirugarren multzoa, handiena, arazo ekonomikoak zituzten ikastolek osatzen zuten. Eskaturiko mailegu handiak finantzatzeko gaitasunik ez zuten ikastolak sartzen ziren hemen; edota lokal propiorik ez zutenak; edota beharrezko orube berriak eskuratzeko modurik ez zutenak. Azken finean, itotze ekonomikoa areagotu ondoren, administrazioak eskainitako goxokiaren aurrean publiko egin zirenak.
‎–Uriarteren beste bat bateko bertso bat be gordetzen da, berea dela guztiz ziurra ez da baina. Behin, tabernan, ordaintzeko modurik ez edo gogorik ez zeukan mutilzahar bati honako hauxe kantatu ei eutsan: Mutilzaharren bizitza/ beti doa penaz/ bentaja gitxi dauko/ etxetik urtenaz.
‎Eta horrexegatik hain zuzen, errealitatearen interpretazio honen ildotik kideenarteko konpromiso maila handia lortzen duten erregio taldeek beste guztiekiko nolabaiteko bereizkeria erakusten dutela uste da, honek, second best motako aukeraden aldetik, ongizate mailarik altuena eskuratzeko modurik ez duela ematen ulerturik. Horrela, erregionalismo berri eta ireki honen aldeko apustuak maila erregionaleko liberalizazio prozesu tradizionalen egokitzea proposatzen du, diskriminaziorik gabeko dinamika desarautzaile aldeaniztun baterantz pixkanaka pixkanakahurbiltzen joan ahal izateko.
‎Rene Ehrhardt Luzamenduaren aldekoen eta herrialde ehiztarien arteko jarrerak kontrajarriak dira. Japoniak eta Islandiak duela 60 urte baino gehiago onartutako xedapen bat entzun dute “arrazoi zientifikoetan”, ugaztun horien datu biologikoak lortzeko beste modurik ez zegoenean. Hala ere, praktika horren aurkakoek gogoratzen dute gaur egun ez duela zentzurik, zenbait azterketa metodok ez baitituzte hil behar.
‎irri batean, laztan batean, xake partida batean. Bai, maite nuen Amanda, baina ez haren irudia idealizatuta nuelako —ez sobera, nik uste—, zen bezalakoa zelako baizik, esateko beste modurik ez daukat... halako eran, non horrelako zerbait esan bainion, handik gutxira: " Esan nizun ez nuela Jainkoagan sinesten, eta orain ez dizut esango, bada, nire aingeru guardakoa zarela ez nire jainkosa.
‎Hurrengo lau hilabeteetarako programatuta geneukana zer zen zehaztu nuen gutxi gorabehera. Dena interesgarria zela esan zidan baina bere gutizia betetzeko modurik ez nuela izango. Izan ere, inor kantatzen entzuteko gogoa gelditu baldin bazitzaion, Imanol Larzabal zen eta zorigaitzez urte batzuk lehentxeago zendua zen kantari donostiarra.
‎Hiru bat hilabete pasatuko nituen gaixo eta medikuek ez zioten nireari arrazoi garbirik aurkitzen. Garbi ikusten zuten tuberkulosia ez zela, tifus eta horrelakorik ere ez, baina nire osasunari buelta emateko modurik ez zuten aurkitzen. Nik banekien zein zen nire gaitzaren izena:
‎Zentratu egin nahi izan nuen nire hango eginkizunean. Hemengo gauzak, gainera, aldatuz zihoazen bizi bizi, eta segitzeko modurik ez zegoen barruan egon gabe. Joan Mari Torrealdaik hartuta zeukan zuzendaritza, idazleen elkarte moduko bat ere sortuta, Ermuko bilerak ere orduan egin ziren...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia