Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2000
‎Aldi guztietan ulertu ohi da, arriskutsu bezain ezgizatiar dela senar-emazteak atzera egiteko modurik gabe uztartzea, batak bestea itoa eta zanpatua. Hortik dator, modu berean ere, ezkontzaren hautsezintasuna lege zibiletan duten herrietan euretan, banantzearen erabilera, horrek leundu egiten duelako ezkontzaren lokarria, berori oso-osorik askatzeke.
2003
‎Biharamun horretan bere besarkadatik kontu handiz askatu eta jaiki egin nintzen. Baneraman gutxienez ordubete esna baina mugitzeko modurik gabe . Alde egingo ote nion beldur balitz bezala estutzen ninduen, bere zango luzearekin gerritik eta beso meharrarekin lepotik oratuz, bere bular bat nire bularrean.
‎Min ematen dute kolpeek, eta hala ere mina baino itogarriagoa da zintzilik sentitzearen larria, mugitzeko aukerarik gabe, babesteko modurik gabe .
2004
‎Agian ordu erdi, agian ordubete. Ordea, ari zuen elur jasagatik, berehala gelditu nintzen jateko modurik gabe . Aurreratzen nuen ahoa, eta izotz mokadu bat sartzen nuen bertan.
2006
‎" Aitor, hurrengo baten ez ditut Veronicaren autoan ehun kilometro egingo ezkerreko karril madarikatu horretatik. Berdin dit hamaikagarren neskarekin haserretu bazara eta asteburuko etxearen atarian botata utzi bazaitu, hamar libera gorri poltsikoan eta etxerako modurik gabe ".
2008
‎Molde honetako ekintzetara bihurtu diren asko legeak xuxen betez egindako urratsek deus ekarri ez dutelako egin dute. Inguruko biztanleak saiatu dira udal agintarien bidez kalteak gutxitzen edo deusezten, baina ororen buru ohartu dira holako proiektu erraldoiak Londrestik datozela zuzenean erabakita, askotan kakotx bat ere aldatzeko modurik gabe . " Halako indarra dauka estatuak darabilen makinatzarrak, ezen eta lekuko politikariak ere maiz ez baitira Gobernua bera baino samurragoak herritarren kexuei arreta jartzeko".
‎Paisaia ikusgarria da bassarien herrialdeko hiriburura hurbildu ahala, eta han beste horrenbeste gertatzen zaizu, baina aurkako zentzuan. Mendien artean gotortuta, munduaz bestaldera zer gertatzen den jakiteko modurik gabe zaude. Badu hiriburu kutsua bere urruntasun galduan, suprefektura baita, hiri txiki baten giroa nabari zaio eguerdi loakartuan ere.
‎Gerraondoan, nahitaez franko aldatu ziren gauzak. Elkarte kultural eta politikoek isildu egin behar izan zuten Hegoaldean (Bizkaian Euzkeltzale-Bazkunaren gune politikoa desagertu zen, noski), eta López-Mendizabal Argentinan zegoen, egutegiari segida emateko modurik gabe . Iparraldean, ostera, Eskualduna-ren desagertzeak, zeregin kulturalak birbanatzera behartu zuen euskaltzalegoa.
‎Aukerarik gabe. Emaitzari buelta emateko inolako modurik gabe . Amore eman zuten.
2009
‎E LIAS hiltzen denean zabalduko du Martinek kutxa, irakurriko ditu haren azken berbak eta bidaliko ditu postalak, whiskiak eta saminak gidatuta. Elias hiltzen denean jasoko ditu agurearen lagunen deiak (Samueli berak deituko dio, oraindik hilotza bero, ahotsa apurtuta, Elias hil da esateko modurik gabe , totelka, Samuel esanaz, Elias. Eliasen bihotza, esan nahi dut, ez da?
‎«2008an plan hidrografiko berria onartu zenetik, Ur Konfederazioak ez du erreka inguruko ehun metrotan inolako eraikuntzarik egiten uzten, Udalak Inundabilidade Plana aurkeztu eta onartu bitartean». Nafarroako Gobernuko txostenen arabera, urak hartzen ahal duen eremuan dauden etxe guziak ordenaziotik kanpo utzi beharko lirateke, eta horrek «herri erdia horrela geldituko litzatekeela erran nahi du, inolako obrarik egiteko modurik gabe eta hori ezin dugu onartu».
2011
‎Familien bateratzeak integrazioan ondorio positiboa duela azpimarratzen dugu eta estatuek bateratze hori errazteko duten beharrizana agerian jartzen dugu; Aurrean ditugu sarri askotan migratzaileek duten ahultasun egoera, besteak beste euren jatorrizko herrialdetik kanpo daudelako eta hizkuntza, ohiturak eta kultura direla medio, berez dituzten zailtasunengatik, bai eta ekonomia eta gizarte zailtasun eta oztopoak, nortasun-agiririk gabeko egoeran edo egoera irregularrean dauden migratzaileen itzulerarako; Berresten dugu migratzaileen aurkako arraza-bereizkeria ezabatzeko beharra, bereziki langile migratzaileen aurkakoa, halako gaietan: enplegua, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna, orobat, justiziara iritsi ahal izatea, eta ematen zaien tratua giza eskubideen nazioarteko instrumentuei egokitua izan behar da, arrazismorik, arraza-bereizkeriarik, xenofobiarik gabe eta horiekin lotuta dauden intolerantzia modurik gabe ; Ikusten dugu, kezka handiz, arrazismoak, arraza-bereizkeriak, xenofobiak eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak, beste faktore batzuen artean, nahitaezko lekualdaketak eta pertsonak euren jatorrizko herrialdetik irtetera laguntzen dutela, errefuxiatu eta asilo-eskatzaile gisa; Ikusten dugu arduraturik, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia...
2012
‎Ohikoa izaten da azken belaunaldiko mugikorrak, behin urte batzuk igaro ondoren, softwareak eguneratzeko modurik gabe geratzea.
‎–Batez ere, esan nuen ozenki (neure buruarekin ari nintzen arren)?, zer egingo nukeen armarik gabe, muniziorik gabe, ezer egiteko edo lanerako tresnarik gabe, jantzirik, oherik, dendarik, edo nolabait estaltzeko modurik gabe
2013
‎Hori moztu beharra dago. Oraindik, arnasa lasai hartzeko modurik gabe daude familia asko. Guk dakigula, epaitegietan daude hainbat kasu, epailearen erabakiaren zain.
‎Ezinezkoa litzateke Emakatsuaren oraingo adina zehazki jakitea. Hamalau urte omen zeuzkan haurdun gelditu zenean, eta Oskaten sartu zuten, ihes egiteko modurik gabe . Erditu zenean konortea galduta zeukan, nahiz ez jakin zergatik.
2014
‎Aurkitu ere, aurkitu zuen Richard Aldingtonek, bere ustetan, zauria. Lawrence sasiko haurra zen, hain zuzen ere bere aitak, Thomas Robert Chapman irlandar aristokratak, etxeko institutrizarekin alde egin eta, dibortziatzeko modurik gabe , familia berri bat osatu zuelako" Lawrence" izenpean; huts galanta gizarte viktoriarrean, barkaezina Britainia handiko sukalde, sala eta logeletan, nahiz bikotea kristau puritanoa izan eta haien semeak nazio britainiarraren zerbitzari fidelak, bai Thomas Edward" Arabiakoa" bera, baita Will eta Frank ere, Lehen Mundu Gerran zenduak biak, bata hegazkin-bataila batean eta bestea...
‎Deskribatu izan da, ildo beretik, Bigarren Mundu Gerran, Ozeano Pazifikoan, irla asko geratzen zirela isolatuta, soldadu japoniarrak handik ateratzeko modurik gabe , behar bezala hornitzeko modurik gabe, janaria, botikak, arropak, dena beharrean egoten zirela. Gerra-presoak jaten hasi ziren orduan, baladetako barkuetan bezala, hildakoak lehenengo, gaixotasun larriren batek hiltzen zituenak izan ezik.
‎Deskribatu izan da, ildo beretik, Bigarren Mundu Gerran, Ozeano Pazifikoan, irla asko geratzen zirela isolatuta, soldadu japoniarrak handik ateratzeko modurik gabe, behar bezala hornitzeko modurik gabe , janaria, botikak, arropak, dena beharrean egoten zirela. Gerra-presoak jaten hasi ziren orduan, baladetako barkuetan bezala, hildakoak lehenengo, gaixotasun larriren batek hiltzen zituenak izan ezik.
2015
‎Etxeko lanak jartzea erraza da; horiek txukun egitea, ordea, gaitzagoa izaten da. Alabaina, azaldutako esparru askotan euskarazko hedabideek nota ona lortzen dutela uste dut, ikasmaterial berririk erosteko modurik gabe eta anai-arreba nagusien koadernoak oinordetzan jasota, gainera. Gabezia bertute bilakatzean dago gakoa, eta esperientzia komunek ematen duten jakintza komunitatearen periferian dauden kideen zerbitzuan jartzea da hori lortzeko bideetako bat.
‎Inondik inora. Egin behar ez nuen kontu batekin harrapatu ninduten gurasoek, ez nintzen harro sentitzen horretaz, baina zigorra gehiegizkoa zen?, eta etxetik atera ezinik nengoen, nire gelan gatibu, kontzertura joateko modurik gabe .
2016
‎Eta ondo etorriko zitzaien bata bestearekin bakarrik egoteko tarte bat. Baina, orain, bera zen harrapatuta sentitzen zena, ihes egiteko modurik gabe . Amorruz orro egingo zukeen gustura, inpotentzia hura, ezin hura, askatzen lagunduko bazion.
‎Espezie bakoitzak duen janari kantitateak markatzen du berez noraino gehi daitekeen gehien ere espezie hori; baina oso maiz, espezie baten batez besteko kopurua ez du janaria eskuratzeak erabakitzen, beste animalia batzuen harrapakin izateak baizik. Horrela, duda modurik gabe , baserri-lur handi batean bizi den eper eta erbi kopurua piztien suntsipenaren mende dago. Baldin datozen hogei urteetan Ingalaterran ehizi bat bera ere hilko ez balitz, eta, aldi berean, piztia batik ere suntsituko ez balitz, ziurrenik egun baino ehizi gutxiago izanen litzateke, nahiz eta gaur egun urtero ehundaka mila ehizi hiltzen diren.30
‎Gainerako nazio guztiak lerroan jarri behar ditugu gerra bat hasi eta lotzeko modurik gabe geratu aurretik.
2017
‎Onarpen horretatik eratortzen dira, hain zuzen ere, nobelagintza pos tmodernistarekin lotu ohi diren ezaugarri nagusietako bi. Batetik, esentziarik ezean errealitatea zehatzezin bihurtzen da, errealitatea zehatz-mehatz mugatu, zedarritu edo definitzeko modurik gabe geratzen garelarik. Hau da, errealitatea ireki egiten da beti ere gizakiok haren gainean ezarritako muga orotatik harantz.
‎Kez betea, itzultzeko modurik gabe
2019
‎Betiere itsasoaren egoerak baldintzatuta, Bermeoko Gurutze Gorriaren laguntzagaz egiten zituzten bidaiak boluntarioek. Bertan igaro beharreko egun finkorik gabe, kanpadendetan bizi izan dira eraztuntzaileak, kostaldea begi bistan baina bertara iristeko modurik gabe .
‎Behin ere ez nuen pentsatu zentzurik eman ziezaiokeenik nire bizitzari[...] Haren izatea nigan ernatu zen, eta aurrera eraman behar izan nuen, gerta ahala gerta, azken bururaino, gauzak bizkortzeko modurik gabe , ezta hil behar izanez gero ere. Gero, hantxe zegoen, nigandik jaioa; hala, nire bizitzan egin ahal izango nuen obraren antza zuen[...] baina ez zen hori.
‎Leherketaren ke eta hautsaren artean, neskatoak ikastetxeko atarian makurtuta jarraitzen duela iruditu zaio Kaiserri. Ziurtatzeko modurik gabe , edonola ere, granada jaurtigailua atzeko eserlekuen oinean utzi, mantaz estali eta ziztu bizian handik alde egin du.
‎Ez zituen aurpegi doilorrak ikusi, zeren eta edo kaporalak ordainduak ziren, edo gerraren amaiera ikusten edo aurreikusten zutela merituak egiten ari ziren beren gaiztakeriak kitatzearren. Kontua zen" hankarik gabe eta, horrenbestez, zaldian ibiltzeko modurik gabe eta bere buruari egin promesa betetzeko ezinduta" utzia zutela, promesa baitzen" Madrilgo Armadako Rodriguez abizeneko kaporal bati segitzea, jazartzea, harrapatzea eta odolustea". Eta, ai, bere lotsaren hankaondoa egokitzen zuen makila-zati txanga eta gonzduna ezkutatu behar zuenean (izan ere lotsa handia zen," askoz handiagoa, nire gizon ezaugarriak agerian erakustea baino"), eta gauean heriotzaren isiltasunerantz nabigatzen duen ontziaren imitazio gisako ohe handiko perkalezko gortinatxoak itxi, haiek iritsi ziren," gaizkin" maitagarriak, eta bat-batean esaldi latza bota zioten:
‎Gau hartan bertan, irailak 20, igandea, okindegiko logelan atera zuen gaia. Donatok ulertu beharra zegoela adierazi zion, konturatzeko nolakoa zen beren lagunaren bizimodua, hilabeteak kuartelean preso, eta denboraren erdia, gainera, bakar-bakarrik eginez zerbitzua, irrati-telegrafiako aparatutik urruntzeko modurik gabe . Egoera horretan, nola ez zen ba haziko Celsoren herra?
2020
‎Bost mila turista eraman behar badira, eraman bost mila. Hala, Kale Nagusia azken zirrikituraino beteta, pausorik eman ezinez desfilatzaileak, besoak altxa ezinez plastiko beltzaren zaleak, abanikoa astintzeko modurik gabe kantinerak, ez da desfilerik izango. Eta desfilea hilda, akabo amorrua.
‎Caro Barojaren lezioa, iraganaren eta orainaren arteko loturarena, luze eduki nuen buruan; eduki, ordea, nire aldetik ezer gehitzeko modurik gabe . Baina halako batean, inpentsan, froga bat etorri zitzaidan eskura.
2021
‎Hau ez da espero nuen bizimodua, esan zuen Blancak, aitorpenaren erdian. Beharbada denbora zeraman lagunik gabe, inorekin husteko modurik gabe . Inoiz izandako lagunak Aguraingo berbenaz gero ezkutatu zitzaizkion.
‎Entzun nuen, eta zurrumurrua egiaztatzeko inongo segurtatze- modurik gabe ," ekintza gurea duk". Omen, Alba zitekeela infiltratu talde baten koordinatzailea eta aspaldiko susmoak ba zituztela Y
2022
‎Mediku ikasketak burutu, eta espezialitate jakin batzuetan aritzen zena, ibiltzen zuten oraintxe bai eta oraintxe ez, gaur hemen eta bihar han. Lan-kontratu laburra lan-kontratu motzaren gainean, eta lantokia auskalo noiz eta auskalo non, asko aurkitu da mediku egin eta hamar urtera, bizitza-proiektu bat zurkaizteko modurik gabe . Orain ari dira azaleratzen lehendik zetozen ajeak.
‎Izan ere, ikerketa judiziala ez dago martxan. Kasua daraman epaileak, Tarek Bitarrek, zazpi hilabete daramatza lanik egiteko modurik gabe , klase politikoak ikerketa blokeatzea lortu baitu.
‎Eta batez ere ez pentsatu perbertsoak eta desekilibratuak baizik ez zaizkidala gustatzen, aita ez diren aitak, horietakoak egunero gertatzen zaizkit, ehunka gertatzen zaizkit bizian haien izenik gogoan hartzeko modurik gabe , nolanahi ere, ez didate izenik esaten, Pierre, Jean eta Jacques, gizonen izen maiztu garrantzirik gabeak dituzu, bata bestearen ordez aise aldatzeko modukoak, bisitatzen dituzten putak bezain, esan behar dut askoz errazagoa zaidala gizon horiek beren sexuaren berezitasunagatik ezagutzea aurpegiagatik baino, eta gainera aurpegi bat izateak ez du ezertarako balio salerosketa honetan, ez, zer balio...
2023
‎Pobreen aurka «gerra» bat dagoela deitoratu dute: «Bizirauteko modurik gabe uzten gaituzte». Hala, erantzuleak ere seinalatu dituzte; besteak beste, bankuak, funts putreak eta «etxebizitzarekin espekulatzen dutenak».
‎«Horma nagusietako batean ginela, behera egin behar izan genuen, hala ere. Bernatek ez zuen iltzerik eraman nahi, eta sekzio batean geure burua babesteko modurik gabe geratu ginen. Iltzeak eraman izan bagenitu, pasako ginatekeen seguruenera, baina tira, jolasaren parte zen:
‎Naturaguneak, erregai fosiletatik babesteko modurik gabe
‎Orain arte izandakoak finalisten saioak izan dira batez ere. Ongi, gustura aritu naiz, baina, baita neke puntu batekin ere deskantsatzeko modurik gabe , kasik egunero izan ditugulako. Horrek nekea ekartzen dizu eta beti %100ean ezin da egon.
‎Fauna hotza topatzea ez da arraroa inguru honetan,% 99 fauna mota horrekin lotuta izatea, ordea, bai. Asier Gómez-Olivencia paleontologoak azaldu du litekeena dela dolinak tranpa natural bezala funtzionatu izana, non ugaztun handi horiek erori ziren, handik ateratzeko inolako modurik gabe ez zutela. Bertan, gosez hiltzen ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia