Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 128

2001
‎Beste alde batetik, paradoxak preso denaren bihotza indartu egiten du, hitz joko bat da poematan, errealitateari buelta emateko. Baina, zorionez edo zoritxarrez, paradoxak ez du mundua aldatzen, paradoxak gauzak diren moduan uzten ditu. Inork, gorago aipaturiko poemari aipamen egitearren, ez du uste kartzelan geratzen diren funtzionarioak presoek barnean sarturik geratzen direla kartzelan.
‎Jakina, hau mahuka luzea denean, izan ere, mahuka luzeak urte guztirako balio dezake: bero egiten duenean jaso egin daiteke Â; hotz egiten duenean, berriz, dagoen moduan utz dezakezu.
‎Karrusel abandonaturiko zaldiko baten gainean zegoen. Tribunok adin ertaineko gizon indartsu baina ez baxuegi eta ez altuegi baten irudia ikusteko moduan utzi ninduenean, bizkarrez baizik ezin izan nuen ikusi. Bere gabardina, bere kapelua, antiojo beltzak eta egunkaria zituen.
2003
‎Baina bizkaiera literariora moldatu bazuen ere argitaratu orduan hau da, 1988an edo lehentxoago, jakin behar da lehenengo idaztaldia bere ohiko ereduan ondu zuela. Dialogoetako hizkera, ostera, ez zuen aldatu beharrik izan; lehen idaztaldiko modu moduan utzi zuen, ezer ikutu gabe. Hau da, besteetan ohi duenez, tokian tokiko berbaikuneen ereduak lantzen ditu elaberriko pertsonaien ahoan; soiltasunez esanda, Gernikaldeko bizkaiera eta Donostia aldeko gipuzkera, pertsonaien arabera.
‎Munduko zenbait tokitan naturgune babestu ikusgarriak babesteko sustatuzituzten ekimenak ahaztu gabe (Yellostone, Serengeti,...), lurraldea antolatzekopremiak lehendabizi hirigintzaren bidea hartu zuen. Jokabidea oso erraza zen, hauda, herri edo hiri urbanoak bere hazkuntzarako behar zuen espazio guztia hartzenzuen eta gainerakoa, landa eremua, hondar modura uzten zen. Hau da, eremu urbanoak berea asetzen zuen (alde hirigarriak, azpiegiturak, urtegiak, zabortegiak etaabar) eta baserri lurrak zuzenean okupatuak izaten ziren, gainera azken espaziohonetarako ia inolako antolaketa edo erabilpen arautegirik ez zen ezartzen.
2004
‎" Egon" aditzaren joko soila bizkaierazko moduan darabil, batuazko" daude" barik" dagoz" adibidez. Joko horren forma batzuk gaur egun baztertu samar daude, baina berak erabilitako moduan utzi ditugu, adibidez: zegozen (zeuden, egozan), zagozte (zaudete, zagoze).
‎Europa eta Asiaren arteko zubi egoera dela eta, historian zehar zibilizazio ugari igaro dira beren lurretatik. Beraz, topaketak izan dira hainbat herrirekin, tradizioekin eta ohiturekin, eta errezetak eta bizimodua ulertzeko moduak utzi dituzte, baita sukaldaritza ere. Hori dela eta, sukaldaritza anitza eta gozoa bihurtu da turka.
‎Espaloia koop. E. a sortu dutenek esan dutenez: Kultura izango da helburu nagusia, eta izango dira hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, antzerkiak, zine-kluba, dantzaldiak etab. Areto honen eskaintzen artean dago enpresei bilera leku moduan uztea ere. Interneteko konexio eta irudi proiekzioaz gain mokadutxoak eta enpresa bazkariak egiteko aukera ere badago.
‎Automata moduan utzi zion Feliperi jende guztiaren aurrera eraman eta ikurrina harrarazten. Harakin, Jexus Mari, Fermin eta berak ikurrina nola zeramaten ikusi zuen.
2006
‎Zorionez, plastifikaturik zegoen. Hezetasun zetaka horixkek artean irakurtzeko moduan uzten zituzten jabearen datuak: Carlos Urrutia Arrese, 1916an Donostian jaioa eta lanbidez aseguru saltzailea.
‎Ez nuen Nerina agurtu. Esatera noanak harroputz baten moduan utziko nau, baina berdin zaio: banindoala esanda, seguru nengoen neska nire atzetik etorriko zela tuntun baten moduan.
2007
‎dembora>denbora; txistukariak (s, z, x, ts, tz, tx) gaurko erabileraren arabera jarri ditugu: atxegin>atsegin, erraisa>erraza; ñ eta ll bokal arteakoak idazleak erabiltzen dituen moduan utzi ditugu, ostera, ll+ kontsonantea>l. y>i bihurtu dugu zenbait kasutan: bay>bai.
‎irizpide honen arabera, eskubidearen izaera juridikoari erreparatu behar zaio, legelariek horren inguruan duten ulerkera orokorrari, arauketa juridiko zehatza gorabehera; horretatik ondorioztatu behar dira eskubidea identifikatzen laguntzen duten ahalmen edo aukerak, horiek gabe guztiz desnaturalizatuko litzateke eta; b) juridikoki babestutako interesen irizpidea: «eskubidea berpizten duten» eta juridikoki babestuta dauden interesak zein diren aztertu nahi da, hau da, eskubidearen oinarrizko edukia gainditu egiten da berori murriztu eta ez egikaritzeko moduan uzten denean, egikaritzea arrazoizkoa dena baino harago zailtzen denean edo beharrezko babesik gabe uzten denean (apirilaren 8ko 11/ 1981
‎Eta horrela iraun dute gaur egunera arte. Iberiar plakak Europarekin talka egin zuenean, jalkin horiek tolestu eta azaleratu zituen, eta ondoren jasandako erosioak Rafael Lopez del Vallek ikusteko moduan utzi zituen sedimentuok.
‎Besteak beste, hauxe esan nahidu: etnozidio linguistikoak eta kulturalak Euskal Herria utzi duten moduan utzita, egungo euskal gizarte zibilaren eta sozioekonomikoaren osaera eta biziera nazionala nolakoa den ikusita, ezer askotarako ez duelako balioko esparru publikotikegin daiteken politika nazionalak. Arazoa, izan ere, azken buruan, ez da gizartepolitikoaren esparrukoa bakarrik, gizarte zibilaren, sozialaren eta ekonomikoarenesparruetan dagoelako gure arantza nagusia.
‎Lisak pertsiana pixka bat jaisteko esan zion, baina Gigik zegoen moduan uztea nahiago izan zuen berriro, balkoiko atea zabal zabal eginik, gainera," ñoñostiarrismo pixka batez kutsa gaitezen". Elkarren ondoan eseri ziren.
2008
‎Goiherrik hiru urte eman ditu txapelketa ofizialetan parte hartu barik, nazioarteko federazioak ez baitzuen ontzat hartzen sokatira euskal federazioa. Arazoak azaro, klub moduan utzi diete parte hartzen Suediako txapelketan; selekzio moduan, ordez, ezin dira lehian aritu.
2009
‎Jataben, orain ikusiko ditugun beste sineste batzuekin batera, esan ohi da San Pedro eta San Joan direla kaminerurik onenak. Bide guztiak sikatu, eta bertatik erraztasun osoz pasatzeko moduan uzten dituztela eta. Aspalditik gauza jakina da bertako biztanleentzat, San Juan urteko egunik luzeena dela.
‎Pribatutasuna, berriz, Inprivate izeneko tresnarekin indartu da. Izan ere, tresna honekin erabiltzaileak bisitatutako orriak historialetik ezabatzen dira, eta gainera, web guneei ez die modurik uzten erabiltzaileen informazioa biltzeko.
‎Zegoen moduan utzi zuen haga telefono kabinan, trabeska, eta kale artera sartu zen Sora. Lau eta erdiak baino lehenago heldu zen etxera.
‎Maiz, gaixo zeuden bezeroen gastuak ordaindu behar zituzten eta, une batean, euren gain hartu zituzten Idahon familiarik ez zuten euskaldunei elizkizunak eta ehorzketa kostuak ordaintzea: gorpua ikusteko moduan uzteko gastuak, ehortziaren jantziak, garraioa, hil autoa, etab. Xehetasun horiek topa daitezke ehorzketa zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen artxiboetan, han agertzen baitira zerbitzuak eskatu zituen pertsonaren izena eta hildakoaren ehorzketa ordaindu zuenaren izena ere. Boiseko hileta zerbitzuetako artxiboetan behin eta berriz azaltzen dira honako izen hauek:
‎Alabaina, kapitulua luzeegia ez izateko, posta elektronikoaren segurtasunari buruzko atala kendu dut. Azkenik, aplikazio banatuen programazioari buruzko kapitulua sinplifikatu eta eranskin moduan utzi dut.
‎Arazoa, hori nola lortu izanen litzateke. Pedrok bi aldeentzako onuragarria izango litzatekeen paktua sortzen du eta mahai gainean bi agintariek sinatzeko moduan uzten du. Bertan aipatzen diren baldintzak, hauek dira:
‎Aurtengo lehen seihilekoaren fakturazioaren datua ez da guztiz okerra, gauzak dauden moduan uzten dituelako, baina egoerak txarrera egingo du urteko bigarren zatian. –Nazioartean eragiten ez duten enpresentzat kritikoagoa izango da?.
‎Nafarroako Gobernuak merezimenduen baremoaren %6 aurreikusi du (hau da, %2). Zehaztutako zenbait lanpostutan %3ra irits daiteke balorazioa (baremoaren %10), baina beti aukera moduan utzita eta ez betebehar moduan.
‎Dena zegoen moduan utzita irten nintzen zure logelatik urtebetetze egun hartan, ohearen azala eskuarekin lisatu ostean.
‎Zutiturik, errezo batzuk egiten genituen berriro, eskolatik buila batean alde egin aurretik. Harri bat putzura botatakoan zapaburuak banatzen diren moduan uzten genuen eskola.
‎Erabiltzaileak testua erabili, aldatu, birmoldatu egin dezake bere nahierara. Baldintza bakarra du, dokumentu deribatua hartu duen moduan utzi behar duela: lizentzia berarekin, copyleft bezala.
2010
‎Gorostegik pentsatzen du mantentzea beharrezkoa dela hemendik urte batzuetara euren ilobek garai bateko arrantzaleen jarduna nolakoa izan zen bertatik bertara ezagutzeko. Museo modura utz liteke, adibidez, beste herri batzuetan egin duten modura.
‎Albistegintza ogibide modura utzita, ikerketa akademikoa burutzea egokitu zitzaidan. Kazetaritzaren funtzioaz galdetu genien ikus entzunezko hedabideetako kazetariei.
‎Eskuak dar dar egiten dit, eta letra batzuk ere hala ateratzen zaizkit, lerro hautsi baten bidetik abiatuak balira bezala, orain alde baterantz, orain besterantz, orriaren zeru zurian sortutako tximistatxoak iduri, miniaturan egindakoak. Hala ere, testua ulertzeko moduan utzi dizut, nik uste.
‎UXUE. Ba ume baten moduan utzi nau Lukasen aurrean.
‎Hortxe lagun moduan utziko ditugu.
‎BJKNk, Libro Blanco de la Justicia, op.cit., 286 or., gai honen gainean bere ardura azaltzen du, gatazka juridikoak gero eta konplexuagoak direlako eta askotan prozesuaren esekipena eragiten duten salbuespen prozesalak aurkezten direlako eta babes gabezia ere sortzen dutelako. Hala ere, txosten horrek demadaren erantzuna dagoen moduan uzteko apostua egiten du, idatzizko erantzunak arrisku asko dakartzalako, batez ere bizkortasunaren kaltea.
‎Lehenengoen artean, aipatu behar da behin behineko betearazpenak atzeratzeko asmo hutsarekin aurkeztutako helegiteak ekiditen dituela, eta prozesuan alderdien benetako berdintasuna elikatu eta alderdi indartsuenak denbora bere alde eta beste alderdiaren kontra erabiltzea ekidin behar dela505 Ezin daiteke uka ere behin behineko betearazpenaren xedea jada auzialdian aintzatetsi diren langilearen eskubideak babestea dela, nahiz eta horiek aintzatesten dituzten sententziak errekurrituta egon506 Beste erpinean, haren desabantaila nagusia, behin behinean betearazitako eta errekurritutako sententzia goragoko auzitegi batek ezeztatzean agertzen da. Egoera horretan, behin behinean burututako egintza guztiak deuseztatu dira eta gauzak lehen zeuden moduan utzi, horrek dakartzan kalte guztiekin507 Sensu contrario, goragoko organo jurisdikzionalak, sententzia ezeztatu gabe, berresten badu, behin behineko betearazpena behin betiko bihurtuko da eta burututako egintzak egokitzat eman dira, eta horri esker, eraginkortasuna eta bizkortasuna irabaziko dira.
‎Eskuak dar dar egiten dit, eta letra batzuk ere hala ateratzen zaizkit, lerro hautsi baten bidetik abiatuak balira bezala, orain alde baterantz, orain besterantz, orriaren zeru zurian sortutako tximistatxoak iduri, miniaturan egindakoak. Hala ere, testua ulertzeko moduan utzi dizut, nik uste.
‎Motorra piztuta zeukan jeep batek argia ematen zien uretan sartuta zeuden hiru gizoni, eta ikusteko moduan uzten zituen errekaren beste ertzean begira zeuden hamarren bat pertsona. Inguru guztian, guardiak zeuden.
‎Amarnaka zergatik asi ote diran bidaltzen? Legezkoa al da arastaka eramandako soldaruak noizbait azkatuta zakur gisan, Aprika’n bere moduz uztea?".
2011
‎–Karga-ontziak, behintzat, askatzeko moduan utzi ditiagu portu horretan.
‎MALEN. Zuk zer moduz utzi zenuen. Eztabaida eta gero?
‎Bidaltzen zizkidaten armek, gainera, beti edukitzen zuten akatsen bat, beti edukitzen zuten zer edo zer hondatuta. Haiek konpondu, dotore landu eta, azkenean, berriak balira moduan uzten nituen. Gero salgai ipini eta, pixkanaka, herritarren artean zabaltzen joan nintzen.
‎Filmak asko argitzen ez duen arren, pentsatu behar omen da emakume hau noizbait maitale izan zuela zaharrak. Injekzio batez katalepsiak jota eta seme alabak ikusi nahi zuten moduan utzi zuen zaharra sendagile adiskide batek. Hilkutxa azkenekoz itxi zutenean, ordea, zaharraren lekuan izotz bloke bat zegoen.
2012
‎Aukera hori baztertzerik ez dagoela esan du Almuniak. FROB funtsak bi modutan utzi ahal izango die dirua finantza erakundeei: zuzenean akzioak erosita edota coco deritzen bonu bihurgarrien bidez. Estatuak, erakunde bateko akzioak erosten baditu, titulu horien balioaren arabera lehenago edo geroago berreskuratuko du inbertsioa; erakundeak irabaziak lortzen dituen kasuan, dibidenduak ere jasoko ditu.
‎Trabak badira, ordea. Espainiako legeek, bereziki 1977ko Amnistia Legeak, ez du modurik uzten 36ko gerrako eta frankismoko krimenak ikertzeko; araua aldatzearen alde egin dute. Espainian gai horiekin dagoen «erresistentzia» ere txartzat hartu dute.
‎1 Basapiztien edo abere kaltegarrien ugazabek edo horien zaintzaren arduradunek aske edo kalte egiteko moduan uzten badituzte, orduan, halakoei hilabetetik bi arteko isun zigorra ezarriko zaie.
‎Gobernuko presidenteordearen ustez, sozialistei lotsa eman lieke etxetik ateratzea herria utzi duten moduan utzita. Rubalcabak, ordea, gizartea ezkortasun giroan murgiltzea egotzi die.
‎Saenz de Santamariaren ustez, sozialistei lotsa eman lieke etxetik ateratzea herria utzi duten moduan utzita.
‎Bestetik, oraingo sekuentziagailuek baino askoz harizpi luzeagoak sekuentziatzen ditu, eta denbora errealean. Gainera, ez du sekuentziatutako DNA kaltetzen, eta azterketa gehiago egiteko moduan uzten du.
‎Zegoen egoeran, hantxe bertan gelditzea izango zela zentzuzkoena erabaki zuen. Ahantzi baino lehen, sarrerako errezela zegoen moduan uzten ahalegindu zen, baten bat azalduz gero susmorik har ez zezan.
2013
‎Hori utzi du idatzita. Baina baldintzak jarriko ditu horretarako, ez du edozein modutan utziko. Gela bat nahi du berarentzat.
‎Zenbateraino aro digitalak lurralde egituren faktikotasuna erlatibizatuko du? Hobe dugu galdera moduan uztea. Esan liteke neurri batean desterritorializazio prozesuak martxan direla, eta mota guztietako komunitateek lurraldeaz gaindiko zirkuitu gehiago sor dezaketela orain.
2014
‎1629 THIESSE, A. M., La création des identités nationales. Europe XVIIIe XIXe siècle, Paris 2001, 12 (Okerrago,, pourquoi l. Autriche est elle un État et non pas une nation??, R: jr 43, galde/ baiesten du, baina baiespena ulertzeko ez du modurik uzten bere arrazoiketarekin!). Ik., orobat, SCHNAPPER, D., La France de l, intégration, Paris 1991, 42:
‎Elementu erreal hori egiteko beste modu bat da zilindroaren goiko aldea tontorretan ebakitzea eta koroa haren azalaren gainean margotzea. Oinarrirako, berriz, zilindroa dagoen moduan utz daiteke, edo, bestela, feltrozko edo EVA gomazko obaloak gehitu, oinak adieraz ditzan. Blog honetan hainbat argazki ikus daitezke, sorkuntzen azken emaitzarekin, eta, jakina, Errege Magoak ez ezik jaiotza ere munta daiteke.
‎Ugalketarako aparatuak: bideoak eta audioak erreproduzitzeko beste gailu batzuk instalatuta daude telebistaren ondoan, eta, askotan, ikusi ondoren, itxaroteko moduan uzten dira (pilotua piztuta dagoela). Horrek ere alferrikako kontsumoa dakar, erabiltzen ez delako.
‎botoitxo bat ipini eta oinezkoek, errepidea gurutzatu nahi dutenean, hura sakatu eta bidea libre izango dute. Semaforoak dauden moduan uzteko arrazoiak ez ditut ikusi, inork ez diolako erantzun eman eskera honi. Hala ere, semaforoen sistema aldatzeko arrazoien artean hauek biak aipa ditzakegu:
‎Horietatik 30 hektarea artadia zen eta beste 30 pinudia. Bada, pinudi hori bota, eta 30 hektarea horietatik 20 hektareatan artea landatu genuen; beste 10, larre moduan utzi", dio Pello Garai Ingurumen Teknikariak. Hala, Kurtzetxikin, artadia eta zelaia gelditu dira.
‎Zaborraren moduan utzi nauzu hemen!
‎" Hala ere, agure haren istorioa berehala moztu izanak esaerak dioen moduan utzi ninduen:
‎Aita gaiztoa da! Hildako bizi baten moduan utzi nau!
2015
‎Baina orain bera hasi da arineketan, eta oso gustura dabil! Txikiziorik egin ezean, dena zegoen moduan utzita uste dut biak egin daitezkeela. Nik ere jarraitzen dut mendira joaten oinezean.Zein proba duzu gustukoen. Camille Extrem.
‎Ertz gorriko erronbo bat daukaten sinboloak dira, eta ez dira irentsi behar, ez elikagaiekin nahasi eta ezta haurrek hartzeko moduan utzi ere.
‎go erromerian? Hark ni utzi nauen moduan utziko dut, herritar denen aurrean gainera!
‎2 mm-tik gorako materialak (adibidez, zepa zatiak) dituen lurzoru kutsatua dugunean, lagin osoa eho dezakegu 2 mm-ko bahetik pasatzeko moduan utzi arte.
‎Analizatu nahi dugun laginak 2 g baino gutxiagokoa izan behar badu, 2 mm-ra baino gutxia­gora murriztu behar dugu partikulen tamaina. Lurzoru lehor, xehatu eta bahetuaren azpilagin adierazgarri bat eho behar da, lagin guztia bahetik pasatzeko moduan utzi arte.
‎Horretarako, eguneroko prezioen bilakaeraren zain egon behar da. Baina, gainera, badira beste trikimailu sinple batzuk, linea hauetan azaltzen direnak, adibidez, kontratatutako potentzia murriztea eta aparatu elektrikoak standby egoeran edo itxaroteko moduan uztea saihestea.
‎Kontsumo mamitsua Orain badakigu zein diren gehien kontsumitzen duten etxetresna elektrikoak eta nola kontrolatu behar den energia gehiago behar ez dutenak, eta, beraz, mamu kontsumoa esaten zaiona landu behar da. Adierazpen horren azpian gordetzen da etxetresna elektrikoak esekiduran edo standby moduan uzten ditugunean sortzen den energia. Talde honetan, telebistak, DVD erreproduzitzaileak edo ordenagailu pantailak sar ditzakegu.
‎Gaur, otsailak 3, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Zizeruena kaleko 2 zenbakitik 10.era. Kale bereko 6 zenbakian ur hartuneak ez erabiltzeko moduan uzteko kenduko dute ura.
‎Handik bi astera, Urumea frontoian bertan, Gaztañagak olanaren gainean botata, pakete baten moduan utzi zuen Joe Thomas, oraingoan ere bigarren asaltoa amaitu baino lehen, oraingoan ere arerioa KO utzita. Konbate honetan adiskideek eta ikusleriak aukera izan zuten Uzkudun ringaren gainean ikusteko, arbitro lanetan aritu baitzen.
‎Erlikia hauek gailen lirateke Elizaren egitura espiritualean, hainbestenarekin, ezen korromiozko edota mesfidantzazko oroitzapen oro lanbrotuko baitziratekeen. Uste dut, gainera [Urmenetak idatzi moduan utzi zuten nonbait, singularreko lehen pertsonan] Nafarroak eskubidea badaukala gainera gure errege handiaren errautsen aterbetzeko bere lurrean. Berreskurapen hau burutu artean, mausoleoan ezar litezke arrano beltza eta kateak, inskripzioaz lagundurik:
‎Gerra irabazten dutenean, hiria beste leku batean berreraikitzeko ideia aipatu dute. Eta Kobane txikitua historiarako monumentu moduan uztea.
‎Lo bazegoen, ez zen batere lasaia haren eguterako ametsa. Tarteka, haize apur bat altxatzen zenean, Reginak lastozko kapeluari eusteko jasotzen zuen ezker eskua, besapeetako biloak nik ikusteko moduan utziz. Ilunak ziren, ia gorriak, itsas belar matazen gisako.
2016
‎Aurreko saiakeran bete ez zuten segurtasun neurria zen eraikina hesitzea. Bada, eraikinetik gertu zegoen auto bat gizon horien artean lekuz mugitu eta hesitzeko moduan utzi zuten". Une horretan, arduradunak hurbildu eta korrika ihesi hasi aurretik, zoriondu egin zituztela oroitzen dute.
‎auto batek harrapa ditzake, gosea pasatzen dute, hotza... Eta askok ez du edozein moduz uzten txakurra. Zuhaitz batean lepotik lotuta agertzen diren kasuak ere badira:
‎Egun batez berandutzea ez zen problema handia, nolabait justifika nezakeen; alabaina, jakitun nintzen atentatu bat jasan nuena, eta polizia tartean sartuz gero, ondo agerian geldituko zela hemen izan nintzela asteburuan. Orduan erabaki nuen, batetik amnesikoaren plantak egitea, eta bestetik gauzak zeuden moduan uztea, istripua edo izan balitz bezala, nik aitorpenak edota juizioak saihesteko. Baina gero dena zeharo konplikatu eta korapilatu denez gero, ezin ezkutatuko dut hemen egon izana eta dena aterako da argitara.
‎Laminarriko Benta, abenduaren 13ko datarekin, bi otordu eta kafe bat, 50 euro ordainduta. Papertxook berriz ere zeuden moduan utzita, Igor irten zain gelditu da.
‎Erregututa ere ez dut dantzatuko harekin. Datorrela, datorrela hurrengo erromerian& Hark ni utzi nauen moduan utziko dut, herritar denen aurrean gainera!
‎Birritan jarri zen Bilbao Basket puntu batera hirugarren laurdenean: 33 eta 41 Tomic eta gutxitan aipatzen diren eta kontrola ezinak diren" kanpo faktoreak" azaldu ziren gauzak atsedenalditik bueltan zeuden moduan uzteko, hau da, bost puntura (43).
‎—Oso trunko handiak ere ez jarri esan zion Jonek ohol itxiturara sartu eta haren zolan disimulaturiko tapa altxatuz. Jarri hemen nahi duzun egur guztia, baina guk bultzaka irekitzeko moduan utzi sarrera. Benetan, larritu egingo nintzateke erabat itxita nagoela pentsatzearekin bakarrik.
‎Baina Gendulainek, Goñik eta Zabaletak egunsentia baino lehen alde eginez gero, munta txikiko lana zirudien dirua eskuratzeak. Maleta atxiki, tramankulua atera eta sinfonierra aurkitutako moduan utzi. Arrunt erraza mekanismoak bere lana egina balu.
‎Anartean, Salvatorek erauzia zuen tramankulua altzaritik. Sinfonierra larunbat goizean aurkitu moduan utzi zuten gero, paretaren kontra txukun. Maleta eskuan, Martinek azken behakoa eman zion gelari.
2017
‎Fini zen sigi sagaka ibiltzea; fini, beste alderainoko pasa laburrak. Zintzurraren estuak eta bazterren malkarrak ez zuten jada, ez ertz batean ez bestean, lehorretik segitzeko modurik uzten. Banekien noizbait etortzekoa zela.
‎Odolak eta burmuinak inguruan barreiatu ziren, sarjentuaren botak eta galtza barrenak zikinduz. Ez zen saiatu uniformea garbitzen eta hondakin odoltsu haiek borrokan irabazitako dominak balira bezala, harro erakusteko moduan utzi zituen gure aldera begiratu zuenean.
‎Etxe Zuriak binakako harremanak nahiago dituela esan eta gero, horrek itxaropena piztu du herrialde batzuen artean, batez ere indar politiko eta ekonomiko handirik ez dutenen eta Bruselarekin tirabirak dituztenen artean. Sustoaren ondoren etorri den lasaitasunak gauzak dauden moduan utzi ditu momentuz; NATOren gastuaren alorrean, Washingtoni eskatu duena emateko prest daude Aliantzako herrialdeak, nahiz eta gastua handitzea gai korapilatsua izan.
‎Pertsona bat oinordekorik gabe hiltzen denean, autonomia erkidegoa bere azken oinordeko bihurtzen da Pertsona bat hiltzen denean eta legezko oinordekorik ez duenean, erakunde bat izenda dezake jaraunsle unibertsal gisa. Legezko jaraunsle batzuk egon daitezke (seme alabak eta/ edo gurasoak), baina beti dago libreki erabiltzeko zati bat, testamentuan koherente gisa (ondarearen zati bat emanez) edo legatu moduan utz daitekeena (ondasun jakin bat dohaintzan emanez). Hor sartzen dira, berriz ere, GKEak.
‎ChristianEhlenberg Kontsumo mamuak etxebizitza batean gastatzen den energia guztiaren %10 baino gehiago hartzen du, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) datuen arabera. Saihestu daiteke gehiago ordaintzea, aparatu batzuk atseden moduan uzteagatik. Oinarri horren gainean has daiteke aurrezten entxufe adimendun berriarekin.
‎" Gure kintadan 37 lagun gara, eta tantaia guk ez bota arren, lana izango dugu hau herrira jaisten. Bolibartik behera jaitsiko dugu, ondo zuritu ostean, eta, horretarako, Agiñako Javier Zabalak traktorearekin behar den moduan utziko digu…".
‎Barañaingo Sahatsen plaza patruila autoz eta anbulantziaz beteta zegoen. Txuekak eta Asiainek autoa ahal zuten moduan utzi eta begiluzeen artean egin zuten 5 atariraino.
2018
‎Guraizeekin, botilak erditik mozten dituzte, beheko zatia erabiltzeko moduan utziz.
‎Merkataritzako mailegua, ordea, pertsona batek diru kopuru baten propietatea mailegu moduan uzten dionean ematen da; beraz, kasu honetan, kooperatibako kapital sozialari emandako mailegu bat da.
‎sukaldeko tresnak, garbiketakoak, izara eta tapakiren bat... Apartamentua satorren sarerako baliabide moduan uztea erabaki dute Brunok eta berak, eta horretaz ere jakinean jarri du Jon; Brunoren soldatarekin diru arazorik ez dute, eta ez da erraza gaur egun smartkeyrik erabiltzen ez duen etxea aurkitzea. Ez da komenigarria higiezinen agentzian smartkeyrik ez duen etxea bilatzen ari zarela esatea.
2019
‎Non hasiko da talde bat kontzertuak ematen? Kontzertu txikiagoak egiteko aukerarik ez da egongo, eta zein izango da ikusle modura utziko diguten aukera bakarra. Sarrera garestia duten kontzertuak ikustea?
‎Bizitzaren arrastoa mila modutan utz daiteke, lurrean ez bada, bestelako guneetan.
‎Hondakinak gaika bilduko dira, eta jaia amaitzean gune ezberdinetan jarriko diren edukiontzietara eraman: " San Martzial zegoen moduan utziko dugu". Hau da, bertara igotako elementu guztiak batzeko ardura izango dute horiek igo dituzten herritarrak:
‎" Zegoen moduan utziko dugu"
‎Bolatokia erabiltzen ez dutenetan estali egiten dute, babeste aldera, baldintza onetan mantentzea garrantzitsua delako, bereziki txapelketak jokatzeko: " Gure gogoa litzateke bolatoki ingurua ixtea; ikusteko moduan utzi gardena den zerbaitekin, baina itxita, negu partean haizetik eta euritik babeste aldera. Hortaz, Udalari zerbait proposatzeko asmoa badugu".
‎Denboran hain urrun, baina estiloan honen hurbil zeuden bi esku hartze haien artean sortu zen Iturrama. Ordainpeko aparkalekuaren makinan txanponak sartu, eta txartela ikusteko moduan utzi zuen autoaren barruan.
‎—Bazen zerbait erakartzen ninduena Kepak hizketan jarraitu zuen, zerbait betidanik liluratu nauena, hauxe: ...ta geratu dira, geratu baitira, esaten den bezala, harantz jarrita, buruak ezin duelako bere gorputza aurkitu, eta, antza denez, Maria Sabinak jende mota hori artatzen zuen, guztiz zintzilikatuta geratu ziren pertsona horien ardura hartuz, eta lortzen omen zuen jende hori bideratzea, zuten zintzilikariotik jaitsaraziz, eta normaltasunera ekarriz gorputza aurkitzen zuten arte, hasiera batean zeuden moduan utziz.
‎Ohea itxuragabe zabaldu zuten zerbitzuetakoek, desordenatu, astindu, goitik behera miatu zuten, baita koltxoi azpiko txokoak ere. Amaitu zutenean, zirkinik ere ez zuten egin ohea topatu zuten moduan uzteko.
‎Batzuetan bide luzeagoa egin behar du, bide normalean putzuak daudelako. Zapata garesti batzuk botatzeko moduan utzi zituen behin, hasieran, oraindik ere laneko arroparekin etortzen zenean.
2020
‎Escribanok aitortua du lehenago ere indusketan egindako «broma» bat. Alberto Barandiaran kazetariaren Veleia afera liburuan kontatzen denez, geologoak Veleia idatzi zuen ostraka batean 2005ean, eta beste arkeologoek topatzeko moduan utzi zuen pieza gero, aztarnategian. Aurkikuntzak ilusioa piztu zuen, eta albiste hura nola jakinarazi eztabaidatzen hasi zirenean aitortu zuen Escribanok bere eskuz egina zela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
moduan 106 (0,70)
modura 5 (0,03)
moduz 5 (0,03)
modurik 4 (0,03)
modutan 4 (0,03)
moduak 2 (0,01)
modua 1 (0,01)
modurik gabe 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia