Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 245

2000
‎Oso interesgarria da jakitea euskaldunek hartu zuten jarrera erbestealdian eta baita egiaztatzea ere politika munduan denek bi karta joko diferenterekin mugitzen direla batera eta bestera itxurazko baino ez den errealitate nahiko gezurrezko batean. Ez da harritzekoa, beraz, azkenerako etsita amaitzea nahiz eta, lehen esan bezala, Mario Salegi baikor samar azaltzen zen hemengo egoeraren aurrean; orain ez dakit zer esan dezakeen, izan ere, hori su etena eten baino lehen izan baitzen. Agian bere eszeptizismo sakonera murgildu bide da ostera ere!
‎Bigarrenez, lehen esan bezala," neurtutako", frogatutako fede horrek bazuen garrantzi haundiko den beste ezaugarri bat. Komunitate batean, eta beraz, proiektu batean txertatzen zuen norbere bizitza.
‎Hau da, eta sinpleki esanda, ingurukoekinesperientzia atseginak baditu, ingurune atsegin modura errepresentatuko ditu berebaitan. Eta lehen esan bezala, bera besteentzat atsegin sentitzen bada, bere buruabesteekiko atsegin errepresentatuko du.
2001
‎Nekazarien gaineko presioa areagotzea hautatu zuten askok Bizkaia eta Gipuzkoan. Baina, lehen esan bezala, Euskal Herriko noblezia alde batetik xumea eta bestetik erasokorra izaki, ekintza militarra nagusitu zen gurean errentak zabaltzeko bide gisa. Hura zen bide naturala, nobleek hobekien egiten zekitena eta sarritan egiten zekiten gauza bakarra.
‎Guztiarekin ere, konpromisoak, lehen esan bezala, ez zuen garaian irakurterraz eta euskararen onerako gerta zitezkeen nobelen argitalpena ekarri. Konpromisoa euskaraz idaztearekin soilik lotuta egonik, ordura artean indarrean zeuden modaz pasatako eredu literario zaharkituak baztertu zituzten.
‎Sekuentzia hauek hainbat lekutan kokaturik daude: txalupa batean (Abel, Marga), parkean (Abel, Marga), zineman (Abel, Marga), etxean (aita, ama, K eta D), bulegoan (K, eta D), eta lehen esan bezala, atzerantz egindako anakronia gisara aurkeztuta daude. c) Pertsonaia dagoen gelatik abiatuz, bertako objektuen deskribapenak (sapaiko ispilua, aluminiozko potoa, barrote gurutzatuez osaturiko leihoa) edo gelaren beraren (marroez akoltxatutako hormez osatua) deskribapenek sortzen dutena. Inbentarioak...
‎Dirudienez, prozedura horiek tradizio erromatareta bisigotikoaren heredentzia islatzen dute, baina endekatuta: auzietan, lege bisigotikoek lehentasuna agiri idatziei ematen zieten; Iruñeko erresuman. Asturiaseta Leonen gertatu ohi zen legez?, ordea, ahozko lekukotasunek zuten nagusitasuna( lehen esan bezala, noiz behinka dokumentuak ere erabiliak izan arren).
‎Beraz, guk besteren aurrean esaten dugunean Nafarroako Erriberak, Cascantek esate baterako, euskara galdu zuela eta berreuskaldundu egin behar dugula, ez gara egiaz ari; guk dakigunez eta guk ezagutzen dugun garaian Cascanten ez da euskaraz egin; hori da egia, egia huts hutsa eta Cascanten bezala hori bera gertatzen zen gutxi gorabehera Bizkaiko Enkartazioetan, Arabako zenbait zatitan eta beste franko lekutan. Halaz ere, lehen esan bezala, egia da Pirinioetan alde batera eta bestera euskara edo euskararen antzeko zerbait Araneraino egiten zela; egia ere da beste aldetik Burgos ingururaino euskara egiten zela eta Ebroren hego aldera, noski. Baina, halaz guztiz ere, gero Euskal Herri edo Euskadi bezala gelditu den hori ez da osorik euskalduna izan azken bi mila urteotan.
‎Bestela esan, ez duela iraunkortasunik izan: eta ez du izan, lehen esan bezala, hitz hegalaria paperean lotzen eta gelditzen delako, eta zenbat kopia gehiago izan, hobe; eta inprentan are hobeago eta inprentan egin den edizioa ugaria baldin bada, ezin hobeago. Nik ez dakit sekula pentsatu duzuen zenbat euskal obra ez diren gureganaino heldu, edota heldu badira ere, nolako kondizio exkaxetan heldu diren.
‎Orain pixka bat argitzen hasi den bezala, Felipe II.aren invenciblek eta gainerako istiluek hemengo arrantza, bale edo bakailaoaren arrantza, alde honetakoa, zeharo lur jota utzi zuten eta gelditu zirenak hara joan ziren eta hangoa ugaldu egin zen; gero Luis XIVgarrenak, hemen lehen gertatu zen bezala, dena berriz hondatu zuen arte. Axular nolako jendearentzat ari den ikusteko aski dugu beste norbait hartzea eta har dezagun lehen esan bezala zenbaiten ustez Euskal Herriko lehenbiziko burgesa ematen digun liburua. Izan ere, lehenbiziko burgesa Peru ez, baizik izatekotan Mogel izan zen.
‎Hitzak, berriz, euskal eta erdal hitzak baititugu hizpide orain, besteri begira daude, lehen esan bezala; besterik erakusten digute keinuz eta zeinuz. Gauzak –nolabaiteko" gauzak" eta" gauzakiak" – eta direlako gauzen irudi gogoetak dira adierazle horiek gogorarazten dizkigutenak:
‎Bukatu behar eta, hitz bi esango nituzke Axular Etxeberriren parean jartzeko. Ez dut dudarik egiten, lehen esan bezala, honen kantu lana ederlana ere badela zatirik egokienetan, eta ez dira horrelakoak eskas. Badirudi, halaz guztiz, badela alde larri Manualaren lehenbizikotik bigarren partera:
‎Ez dugu denon arteko estrategia bat erabaki eta sektore batzuk, lehen esan bezala, uzkur dabiltza.
2002
‎1975etik aurrera? lehen esan bezala?, Euskal Unibertsitatearen aldekomugimendu zabal eta indartsua garatu zen Euskal Herrian zehar. Testuinguruhorretan sortu zen UEU, inolako babes legalik eta instituzionalik gabe.
‎Bigarrenak, ordea, gerrate karlistekin du lotura estua. Marjinazioberri bat iragartzen da orduan, lehen esan bezala, lurraldeek indarrez galdu baitzuten beren izaera politikoa.
‎Hau argitaratu zen EHUko liburu batean (hortaz, etxetik hasiko naiz), Jose Ramon Zubimendik aski ongi bildu zuen gisa: " Bada, gure eritziz aipatu arrazoiak berdin berdin balio du hemen ikertzen den denboraldirako, zeinetan gertatzen bait da, lehen esan bezala, baskoin protoplasmikoaren leherketa eta eztanda ikusgarria: behionlako mundo euskaroide haren agerpen eremu zabal berberara gutxi gorabehera hedatzen den eztanda, alegia.
‎Egia esan, luzatu naiz parentesi honetan, barkatuko didazu, irakurle, zu ere nire kezkekin batera urrundu baldin bazara bidetik, baina nola gauzek, lehen esan bezala, behin eta berriz esateagatik ere ez dioten beren jatorrizko izateari uzten, eta nola gezurrak ez duen egiatasunaren maila hartzen horregatik, zehaztu nahi izan ditut nire ustez funts okerra duten iritzi batzuk. Hortaz, itzul gaitezen berriz ere aspaldixko galdutako harira.
‎Alta, lehen esan bezala, navajoen lurraldean ari ginen sartzen, gure maparen terminologia erabilita. Handik  gutxira, indioek egindako purtxileriak salgai zeudela iragartzen zuten kartelak ikusten hasi ginen errepidearen  alboetan, bai eta, noizean behin, saltokiren bat edo beste.
‎ingelesez irakur dezaketen ikertzaileen kopurua handiagoa da beste edozein hizkuntzaz egiten dakitenena baino. Salbuespenak egon daitezke, baina hori, lehen esan bezala, idazlearen kontua da. Beraz, horren arabera, euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez idazteak ez luke zentzu handirik izango kasu gehienetan.
‎Datu horien alde ezkorra ezaguna da; baina niri hemen datu horien alde baikorra, hau da, unibertsitatean euskaraz dakien masa kritikoa 2000 ikasturtean 47.422 ikaslekoa izan dela interesatzen zait. Euskaraz dakiten ikasle horiek gaztelania ala frantsesa ezagutzen dute, eta, lehen esan bezala, gero eta gehiago izango dira ingelesa ikasten lauurterekin hasitako ikasleak ingelesez komunikatzeko gai direnak eta ikasgaiak ingelesez ikasi dituztenak. Ikas arlo bat ingelesez erakutsiko duen irakaslea ikastoletan aurkitzen bada, nahiz eta ez izan erraza ingelesez ikas arlo bat erakutsiko duenik aurkitzea, Unibertsitate mailan honelako irakasleak izatea errazagoa litzateke.
2003
‎Aktibisten esperientziari dagokionez, lehen esan bezala, oso maila desberdinak daude ZBen. Badaude ekologismo edota auzotarren mugimendutan saiatutakoa, edota politika lokalean, baina badago ere jende asko zeinaren lehenengoesperientzia militantea ZBen izaten ari den.
‎Kontuan hartu behardugu oso talde instrumentala dela, helburu bakar baten zerbitzuan. Boroakozentral termikoaren proiektuaren desagertzea? eta, lehen esan bezala, nolabaitekoautozentsura praktikatzen dutela partaideek.
‎Erregelamenduak lehentasunezko helburu bat du, pertsonen osasuna babestea; eta, hori lortzeko, ezartzen du ke aromek segurtasun ebaluazioa egin behar dutela, prozedura komunitario baten bidez, merkatuan jarri edo elikagaietan, edo haren azalean, Erkidegoaren barruan, erabili aurretik. Izan ere, Giza Elikaduraren Batzorde Zientifikoak lehen esan bezala, ezin zen metodo komun bat diseinatu elikagaiak aromatizatzeko erabiltzen ziren ke aromen segurtasuna ebaluatzeko, haien artean desberdintasun fisiko eta kimiko handiak baitzeuden. Hori dela eta, arauak ezartzen du ebaluazio zientifikoak produktu primarioen segurtasunean jarri behar duela arreta, hau da, ke primarioen kontzentratuetan eta mundrunaren frakzio primarioetan, eta produktu gisa erabiltzeko edo elikagaietan edo haien azalean erabiltzeko ke aromak sortzeko segurtasunean.
‎Martxeloren igandeko artikuluak salbu). Egunkari batek derrigorrez behar du, bestela irakurleei esfortzu handiegia eskatzen zaie, periodikoan barrena linea editoriala zein den asmatu behar izate horretan (eta lehen esan bezala, irakurleak identifikatu egin behar du periodikoa rekin, ispilu izatea eskatzen dio). Eta iritzia izatea ez da bekatua.
‎Ezkontza bidezko ahaidetasuna, lehen esan bezala, lotura edo harreman multzoa da. Lotura edo harreman horiek ezartzen dira, alde batetik, senarraren eta emaztearen ahaideen artean, eta, bestetik, emaztearen eta senarraren ahaideen artean.
‎Berlinen Hans Reichenbachek eskola enpirista sortu zuen Gustav Hempelekin batera; Varsovian Tarski eta Lesniewski logikarien zirkulua zegoen; eta vienarren inguruan, baina Zirkuluan bertan parte hartu gabe, Popperren kritikak zientziaren analisirako agenda logiko filosofikoaren prestakuntza eta eraikuntzaren osagai bikaina izan ziren. Agenda horretatik eratorritako ikusmoldeak, ‘ortodoxoa’ deitu genezakeenak, zientziaren hizkuntzaren berreraikuntza hartu zuen helburutzat, hizkuntza hori logika formalaren bitartez aztertu ahal izateko, lehen esan bezala. Ikuspegi horren baitan zeharo murgilduta, Rudolf Carnapek zientziaren kontzeptuak berreraikitzeko lanari ekin zion 1928an.
2004
‎Espainian oraingoz indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legearen 31 artikuluak garbi adierazten du erabilera pertsonalerako egiten den kopia pribatuak ez duela egilearen baimenik behar. Hala ere, lehen esan bezala, legea garai berrietara moldatu nahian ari da, motel motel, eta bitartean gizarteak askoz ere abiadura handiagoa darama. Beraz, oraingoz legeari bai, baina batik bat jurisprudentziari erreparatu behar diogu.
‎Inoren iritzi politikoa aurre epaitu gabe eta herri honetan dauden planteamendu politiko guztien proposamenak eskatuz eta eskertuz. Emaitzarik agian ez du lortuko batzorde horrek, baina lehen esan bezala: kontrajarriak izanda ere, bi proposamen mahai gainean ditugun unean soluzio definitiboa gertuago dago.
‎Arean ere, prozesua amaiarazten duten ebazpenen kongruentziarik ezak beti ez dakar errotikako deuseztasunik; gainera, beraren izaera ere zeharo desberdina izaten da kasu anitzetan, eta, kasu horietan, deuseztasun akatsak eragindako defentsarik eza konpontzeko, ez da beharrezkoa jardunak atzera egitea. Are gehiago, lehen esan bezala, legeak tratamendu desberdina eman dio ez egitearen ondoriozko kongruentziarik eza nabariari.
‎Gaur egungo helburu zientifiko handienetako bat da bularreko minbizia prebenitzea, onkologiako tumore ohikoenetako bat. Estatu Batuetan egindako azterlan berri batek berretsi egin du, lehen esan bezala, minbizia bideratzeko beste bide bat, familiaren aurrekaririk ez dagoenean. Kaliforniako Osasun Zerbitzuen Departamentuko Peggy Reynolds-ek esaten duen bezala, “bide” hori tabakoa da.
2005
‎Hala ere, hizkuntza egoerara egokitu beharra dela edota liburua argitaratzeko beharrezkoak diren parametroetara egokitu beharra dela; dela Euskal Herri gatazkatsu honetan hainbat parametro politiko liburugintzaren aurretik jarri beharrak... lehen esan bezala, itzali egin du sortzeko grina.
‎Laissez faire erakoa: lehen esan bezala, langileak bere zereginak askatasunosoz egiteko aukera du.
‎Beraz, saihestu egin behar da biodegradagarriak ez diren hondakinen emisioa. Garapen iraunkorraren printzipio operatibo hori ekonomia konbentzionalak, lehen esan bezala, truke baliorik ez duela-eta kontuan hartzen ez duen produkzio prozesuaren fase horri dagokio, hau da, hondakin sorkuntzari.
‎Den dena ironia hutsa, erlijiobe rrien transzendentalismo merkearen aurrean. Estetika, lehen esan bezala, teknologizatua, baina zientzia fikzioaren erara:
‎• Beste egoera eta lanpostu batzuekin gertatzen denarekin konparatzen da: adibidez, enpresa pribatuan, baldintzaren bat bete ezean ez lukete inolako lanposturik beteko; edo beste lanposturen batean, lanpostu horrekin lotutako gaitasunen bat eskuratzeko prest ez baleude; edo, lehen esan bezala, Estatuko beste Erkidegoetan bitarteko irakasleek bizi duten egoera...
2006
‎Horrek esan nahi du euskaldun kopurua handitzen eta barreiatzen ari den moduan, merkatua ez dela handitzen ari, txikitzen ari da, eta gero eta gehiago behar dituzu laguntzak iraun ahal izateko. Lehia ikaragarria da, lehen esan bezala ez dagoelako euskaldun mundu bat non zu euskal produktuekin alderatzen zaren, produktu unibertsalekin ari zara une oro lehiatzen. Salvat, Planeta, Alfaguara, Bisbal eta Madonnarekin, guzti horiekin neurri berean, denda berean.
‎Oroigarri harrizko eta hitzezko horiez gain, ba omen ziren kontatutako gertakizunen oroimen piztaile ziren hainbat errolda eta heretikoen aurka egindako autoaren agiriak Durangoko elizan, baina, lehen esan bezala, haien arrastorik gera ez zedin interes berezia zuen hainbat familiak eskatuta erre ziren.
‎Eta irakasle horiek, testuliburuak erabiltzen dituztenak bezala, hezkuntza ekonomia politika sistema jakin baten eraginpean bizi dira. b) Testuliburuak joko horretan sartuta izan daitezke hobeak ala okerragoak. Egia da testulibururik onenak ez duela miraririk egiten irakasle txar baten eskuetan, baina ziur asko irakasle horrentzat testuliburu hori eskuetan edukitzea mesedegarriagoa izango da esku hutsik egotea baino. c) Testuliburuek, lehen esan bezala, ikasleen eta batez ere irakasleen eskuetan jartzen diren tresna, baliabide, artekari funtzioa bete behar dute. Irakasleari laguntzeko daude eta ez ordezkatzeko.
2007
‎Beraz, garai hartan euskaraz jakin bagenekien, eta gazteleraz ere ondo ikasi genuen. Balantza alde batera edo bestera eroriko zen, lehen esan bezala, inguruak erabakiko zuen, erreferentziek. Eta, gure kasuan, ETB1eko marrazki bizidunak ziren erreferentzia, euskaraz ikusten genituenak, alegia.
‎Eta, noski, umetan marrazkiei buruz euskaraz hitz egitea errazagoa zen bezala, Bisbalek eta bere lagunek gazteleraz aritzera gonbidatu ohi zuten jendea. Hala, eta, lehen esan bezala, hizkuntza gauza guztien gainetik praktikoa denez, gazteleraz hasitako elkarrizketarik ez zen euskaraz bukatzen.
‎Guztiz inplikatzen naiz; lehen esan bezala pixkanaka joaten zara pelikularako gauza berriak ateratzen, hasieratik dena jakin gabe, erronka mantenduz… eta horrek guztiak arreta handiarekin mantentzen nau, oso nekatuta baina pasio izugarriarekin inplikatuta.
‎Hau da, postaria, gutunak banatzeaz gain, ama, kirolzalea, irakurzalea, eta beste hainbat gauza ere izango da. Gure helburua, lehen esan bezala, euskaldun osoak sortzea da.
‎Arau berriaren funtsezko alderdietako bat errentamenduaren iraupena da, IV. kapituluan arautua. 1995eko Legearen liberalizazio esperientzia, lehen esan bezala, oinarrizkoa izan da gaur egungo arauketa eratzeko, bide berari jarraitzen baitio; gainera, epea bost urtetik hiru urtera murriztu eta hiru urteko isilbidezko luzapenen sistema ezarri du. Europar Batasunaren barruan, gure inguruko estatuetan, iraupenaren puntu horri dagokionez, itunakkortasuna emateko denbora behar due egiteko askatasun osoa onartu da; baina Espainian hori egitea gehiegitxo dela pentsatu da, zalantzarik gabe, errentariak erabilitako kapitalak amortizatu eta enpresari ezinbesteko egonlako.
‎Muga hori biktimako ezartzen da, eta ez ezbeharreko, lege berriak ezartzen duen bezala. Era berean, lehen esan bezala, pertsonei eragindako kalteen kalte ordainen zenbatekoa nahitaezko aseguruaren estalduraren zenbatekoa baino handiagoa bada, gehieneko zenbateko horren kontura ordainduko da, eta gainerakoa, kalte ordainaren zenbateko osoraino, borondatezko aseguruaren edo ezbeharraren arduradunaren kontura izango da, hark aseguru hori kontratatua zuen ala ez kontuan hartuta.... Baina, kalte materialei dagokienez, 15 milioi euroko muga ezarri da ezbehar bakoitzeko, 7/ 2004 Errege Dekretuaren 12 artikuluan ezbehar bakoitzeko gehieneko muga 100.000 eurokoa zenean, eragindako ibilgailu edo ondasunen kopurua edozein izanda ere.
‎Ordu t’erdi honetan hainbat atal ezabatzeko itxaropena nuen, eta hala ere, luzatu egin naiz irakaskuntzaren subjektuen gaian, gurasoen erabakimenaren gaian. Ez, lehen esan bezala, pedagogia egiteko asmoarekin, ez bada, tarte bat egitearren gizartean hezkuntzari buruz dauden aurreikuspenek sor ditzaketen arazoez.
2008
‎Quercus coccifera. Quercus, lehen esan bezala, arte eta haritzen senide delako; coccifera," kukurrutxa" eta" eraman" adierazten duten latineko coccum eta fero hitzetatik. Abaritzaren azalean itsatsi eta haren izerdia zurrupatuz bizi den kukurrutxa berezi bat medio, Kermes kukurrutxa.
‎GIB kontrolatzaile deitzen diegu pertsona horiei. Bada, infekzioaren berezko kontrol horren mekanismoak ulertzen saiatzen ari gara; hain zuzen, terapia immunologiko eraginkor batekin lortu nahi dugunaren adibide benetan erakargarria da pertsona talde hori, nahiz eta, lehen esan bezala, oso arraroa den.
‎Ez dago dudarik, haien ekarpenak aldaketa handia suposatzen duen arren, haien erantzukizun domestikoa latinoamerikarrena baino txikiagoa da. Magrebeko emakumea familiaz arduratzen da gehigarri bat lortzeko; aldiz, estatusaren negoziazioa edo ospea, besteak beste, latinoamerikarren helburu nagusia da emigrazio prozesuan, lehen esan bezala (Gregorio eta Ramírez, 2000).
‎Horregatik, jende berria bilatu behar izan genuen hitzartuak zeuden egunetan jotzeko. Jende berria neskak ala mutilak ziren kontuan hartu gabe hartu genituen; lehen esan bezala, ez baita erraza neska musikariak aurkitzea.
‎Bai, lehen esan bezala, Rubik kuboarekin zerikusia duen guztia dut gustuko. Lehiatu ez ezik, tailerrak ere antolatzen ditut, baita erakustaldiak eskaini ere.
‎Hatortxurocken" baliorik handiena kontzertuak dira eta aurten, lehen esan bezala, bi karpa erraldoietan egingo dira, bost taldek joko dute hauetako bakoitzean, modu intermitentean; eta, jakina, festa erabatekoa izan dadin, hainbat DJ izango ditugu gure artean. Karpa bakoitzean kontzerturik ez dagoen bitartean arituko dira DJ hauek", azaldu dute antolatzaileek.
‎Kontzientzia da, lehen esan bezala, gogoaren prozesuetatik ikerketa eta gogoeta gehien bultzatu duena. Bere azterketa egiterakoan ohizkoa izan da berarekin zerikusia duten prozesuak ikertzea, arreta, oroimena eta pertzepzioa batez ere, garuneko esplorazio teknikak eta neurologia klinikoaren emaitzak baliatuz.
‎Homologagarriak eta erkatzeko modukoak izan ahal izateko, zenbait baldintza bete dituzte ikasketek, eta horri dagozkio prozesuaren osagai garrantzitsuenetakoak. Hasteko, eta lehen esan bezala, antzekoa izango da ikasketen egitura unibertsitate guztietan. Ikasketak bi ziklotan egongo dira banaturik, graduko ikasketena batetik eta graduondokoena bestetik.
‎Garrantzitsuagoa da substantzia ezagutzea substantziaren ezaugarriak ezagutzea baino. Aldi berean, tasun, kantitate edo erlazio bat definizioaren bidez ezagutzen ditugu zentzu osoan, baina definizioa, lehen esan bezala, substantziarena da zentzu nagusian.
2009
‎Jakin min handia duen haur batek hitz egingo du orain eta esperientziak erakutsitako helduak gero. Galdera erantzunak erabiliko ditu batzuetan bere testua egituratzeko, edo haur eta objektuei emango die hitza besteetan, kontua, lehen esan bezala, ikuspuntua aldatuz jolastea baita.
‎Ohiko garagardoek, lehen esan bezala, bolumenaren% 4,5 eta 5 artean izaten dute alkohola.
‎Baina, lehen esan bezala, bada beste arrazoi bat, lehena bezain garrantzitsua, garrantzitsuagoa ez bada. Eman diezaiogun begiratu bat zientziaren jatorria koka daitekeen garaiari, Argien Mendeari, noski.
‎Honenalde, hauesandezakegu: batetik, egituraaldetiko parekotasunez gainera,. Joseph..., eta. Que nesuis..., enmetrika, euskalneurriklasikoetara oso erraz egoki daitezkeela, lehen esan bezala. Gainera, oroit dezagun Bordesen arabera (1899) XVIII. mendean Euskal Kantutegiak maileguugari jasozituela.
‎Honako hau, lehen esan bezala, erabilera zilegi eta egokia izango litzateke.Hala ere, Todorov ek azaldu bezala (2000), erabilera hau gehiegikeria bihurdaiteke desoreka hutsez edo ikuspegi egokirik gabe erabiliz gero.
‎Protokolo hau lehen esan bezala egokia da garun kortexeko laginetiklortutako proteina kopurua neurtzeko (1 pg/ pl kontzentraziodun laginak).
‎Primer ak erabat balioztatzeko, anplifikatu den DNA zatiaren tamainaegiaztatu behar da. Horretarako TBEn sortutako% 3 agarosa gela erabilikodugu eta gure primer ek sortutako anplikoiak markatzaile molekularrekinkonparatuko ditugu( lehen esan bezala, QRT PCRan anplikoiak 50 bpkoak dira).
‎Eusko Jaurlaritzak espero du oporrak aurretik Euskal Egunkariaren proiektua eskuartean izatea, batez ere gazetaritzari dagokionetan. Proiekto hori izango du aurrera jarraitzeko Eusko Jaurlaritzak gidari, Legebiltzar honetara biltzen diren alderdiekin elkarlanean, lehen esan bezala. Honetara biltzen joan luke Euskal Egunkaria nahi duen guziak.
‎Era berean, animaliek tatuaje irakurgarri bat edo mikrotxip bat izan behar dute, pasaportearen eta jabearen datuekin bat etorri behar duena. Komeni da gogoratzea pasaportea ezin dela hiru hilabetetik beherako maskotetara luzatu, eta, lehen esan bezala, Europako estatu batzuek dokumentazio gehigarria eskatzen dutela. Eta zer gertatzen da munduko gainerakoekin?
‎Bi dira protokolorik erabilienak: izotza, lehen esan bezala, 20 bat minutuz jartzea, eta aurreneko 24 orduetan bi orduz behin edo berriz jartzea. Edo baita izotz puska bat zuzenean jartzea ere, eta 5 minutuz masaje moduko bat ematea horrekin.
‎Une honetan, Osasunak Lehen Mailan jarraitzeak soilik kezkatzen nau, nahiz eta lehen esan bezala egunen batean talde honetan jokalari garrantzitsua izatea amesten dudan. Hurrengo pausoa hori izango da, eta hori lortzen badut, esango dizut gero zein den nire ibilbideko hurrengo helburua.
‎...na batek baino gehiagok esanen didala izan behar dugula irekiak, beste errepertorio batzuk ere kantatu behar ditugula eta, beraz, mundu zabaleko abestiak baliatu behar ditugula, baina horrek ere nahiko sor eta lor utzi nau, zeren eta mundu zabalean 6.000 hizkuntza baino gehiago omen daude oraindik, eta, aldiz, Oh Happy Day programan ingelesa eta gaztelania kenduta, oso hizkuntza gutxi entzun dira, lehen esan bezala, banaka batzuk euskaraz eta beste baten bat Afrikako hizkuntzaren batean. Baina horretan ere uste dut gertatu zela xelebrekeriaren bat, hau da, kanta Afrikako izan eta, hala ere, leloa ez gainerako guztia ingelesez abestu zutelakoan nago, behin gutxienez.
‎Baina galdera ondokoa da: lehen esan bezala, gaur egun zabortegietara 260.000 tona hondakin eramaten baditugu, eta, beraz, 260.000 90.000= 170.000, zer egingo dugu 170.000 tona horiekin. Egoera teoriko hori onartu eta tesi hori jarraituz gero, zer egingo dugu soberakinekin?
‎mendebala dabilke nagusi. Tartetxo labur bana utziko dizkio ipar mendebal oso etzanari, erdia baino mendebala denari, itsasoko umiditate puxka bat sar dezan, lehen esan bezala, bihar saio bat eta asteazken ostegun pasadizoan bestea. Gainerakoa, barnealdean batik bat, hego mendebala, nagi antzean, borroka errabiarik gabe (hortik bero ustel falta kostan) eta goiz alba nahiz arrats behera, epel atsegin bare egonkorra gozakai, udaberri sapa bizkortzeko, goietan hodei pasea bixtaratzen den bitartean.
‎Gizakiak, lehen esan bezala, subjektu artistikoa denaren kontzientzia galdu du. Eta Nietzscherekin horren berreskuratzea gertatzen da.
‎Argi ikus dezakegu, beraz, giza historiaren ikuspegiaren forma berbera dutela kristautasunak eta Nietzschek. Etorriko den gizaki hori, ordea, lehen esan bezala, super espirituala da. Eta galdera logikoa orain:
2010
‎ortu familiarrak ugaritu ziren, bakoitzak bere letxuga eta barazkiak kontsumitu ahal izateko. Munduak makila eta azenarioaren artean funtzionatzen du, sari eta kastiguen artean, eta horien arabera norabide bat edo bestea hartuko dugu, lehen esan bezala gizartea uste duguna baino malguagoa baita egoera desberdinetara egokitzeko. Hurrengo urteetan ezusteko handiak hartuko ditugu.
‎Bestalde, lehen esan bezala, iPad ek mugatu egiten ditu erabiltzailearen aukerak.
‎Kanpainan parte hartuko duten 350 establezimenduetan erabili ahal izango da bonua, hiru lurralde historikoetan, eta, lehen esan bezala, establezimenduen kopurua% 22 igo da iazko aldean. Bonua hautatutako establezimenduan gastatu da osorik, eta inolaz ere ez da dirurik itzuliko.
‎Modu independentean ebaluatzen dira hiru atalak eta bukaeran azken puntuazioa lortzen da. Lehenengo atalean, lehen esan bezala, lor daitekeen gehienezkopuntuazioa 8koa da; bigarren atalean, 9koa, eta hirugarrenean, 11koa. Puntuazioaren heina 0 eta 28 urtekoa da.
‎Aitortu beharra dago Euskal abertzaleen arazo, oztopo eta korapiloak ez daudela Madrilen soilik, lehen esan bezala. Herri txiki bat izanik, Europan txikienetakoa, nolatan ez kontuan hartu abertzaleak, berez, zenbateraino ote diren gauza ikusi eta kontuak hobeto egin horrela?
‎Beraz, ez dago esaterik oraindik zenbaitek dioen bezala, krisialdi hori Aita Arrupek ekarri zuela edo bere erruz handitu edo areagotu zela. Bokazioen urritasuna aspalditik dator eta, gaur, lehen esan bezala, salbuespen bat ez bada, lekaide lekaime erlijiosoen erakunde guztiak daude krisialdi horretan.
‎Bazegoen kezka, zenbait naziok atzera egingo ote zuten berriz ere komunismo aldera. Joan Paulo II.ak, lehen esan bezala, ez zuen maite mendebaldeko nazioen materialismoa, ateismoa eta kontsumismoa. Eta komunista izandakoei behin eta berriz erakusten zizkien alderdi txar horiek, aurrez idatzi dudan bezala, mendebaldeko nazioak eredu hartu ez zitzaten ahalegin guztiak eginez.
‎Eta lehen esan bezala, jendaje eta giro beratsua sumatzen da Berdabiokoan ere. Dena dela, Berdabioko lau akusatuak kartzelan sartu zituzteneko urtea, 1747, baino frankoz lehenagotik hasiak zirela dirudi txanpon madarikatu honen inguruko azpilanak eta kexak.
‎Gauza gehiago ere esaten dio, ordea, Andoni Iturriotz lehengusuari Lorentxo Eskudero Aixluxetakoak: aita zenaren altxor hura bezain ona zela Okillegiko Zugarramuditarrena (edo lehen esan bezala, haien iturri bereko Donfermindarrena Goizuetan), edo Añarbeko Iparagirretarrena. Eta zer da harrobi horretatik ere garbiro iritxi zaigun bakarra?
‎Erregio batzuetan aurrerapauso handiak eman dira helburuok betetzeko. ...ortu nahi badira, baliabide gehigarrien epe luzeko konpromisoak beharrezko direla herri industrializatuen aldetik63, 64,65 Geroz eta handiagoa den merkatu eta inbertsio sare batek mugen gainetik herri aberats eta pobreak lotzen dituen neurrian, MGHak (edo antzekoak) lortzen saiatzeak merkatuaren legeak gaurkotzera behartuko gaitu, garapena eta MGHak lortzea bateragarria izan dadin, kontuan izanik, lehen esan bezala, globalizazio garaikidea asimetrikoa dela irabaziak, galerak eta boterea banatzerakoan66, 67.
‎Nikomedia hirian (gaur egungo Turkiako Izmit, alegia) jaio zen 85 urte inguruan. Bere garaiko estoiko asko bezala, Arriano filosofo eta estatista izan zen; lehen esan bezala, badirudi Trajanoren eta Adrianoren garaian bere jarduera politikoan goi mailako karguak bete zituela. Bere jarduera literarioa ere garrantzitsua izan zen.
‎Benaz, legea da betebeharraren egiazko arrazoia. Taxu horretan, subiranoari dagokionez, legea da beraren arrazoia, borondatearekin batera, eta borondate hori, mendekoa behartzeko borondatea da, lehen esan bezala. Ondorenez, hautamen askea borondatearen eta adimenaren ahalmen bezala definitzen den ber, legea, printzearen hautamen ere deitzen dena, ahalmen bien egintza gisa har daiteke, zuzentasun osoz.
‎Latindarren artean, ire in ius adierazmoldeak esan nahi du pretorearengana joatea edo pretorearen egoitzara joatea. Horixe baieztatu du, lehen esan bezala, Brissoniusek, eta hori hartu du Donatorengandik, Victorinorengandik eta beste hainbat testu juridikotatik. San Tomasek ere interpretazio hori onartzen du, hauxe esaten duenean, esan ohi da norbait" in iure" agertzen dela.
2011
‎Gainera, ia beti, musikari lotuta musikatik kanpo dauden balio eta praktika kultural asko ere agertzen dira. Identitatearen elementu bihurtuko diren janzkera, orrazkera, diskoen portadak, hizkuntza, kamisetak, irudiak, estetika, hizkera eta sinboloak eskuratzen dituzte, esate baterako eta lehen esan bezala, mundua ulertzeko modua osatzen joango dira16 Ez da ahaztu behar aurreko atalean idolo eta erreferentziei buruz esan duguna. Nerabezaroan imitazio indarra oso handia da eta identifikaturik sentitzen den ereduak bilatzen ditu.
‎Aurreko atalean aipatutako ekimen ezberdinak eta giza zientzien ekarpenak bitarteko, gaurko hezkuntzaren helbururik garrantzitsuenetakoa hiritar eleanitzak heztea litzateke. eskakizun honetan, lehen esan bezala, hizkuntza gutxituak derrigorrezko zentralitatea izan behar dute munduko eleaniztasunaren alde jokatu nahi bada behintzat. Nola lortu ordea?
‎Gas hezearen kasuan, lehen esan bezala, kanalizazioak 5 mm/ m ko malda izan behar du, ager litezkeen kondentsatuak behealdean jaso ahal izateko.
‎O.I. Izaskun Beraza dantza kideak Andoaingo dantzaren historian urrats bat protagonizatuko dudala aipatu zidan lehengoan, baina ni ez naiz jabetzen gauza horrela denik. Dantza saioa ondo irtetea da nire kezka bakarra lehen esan bezala, nahiz eta jakin ez naizela konforme geratuko egindako lanarekin, oso exijentea bainaiz nire buruarekin! Une honetan nola ikusten duzu Urkiko helduen taldea. O.I. Ez dugu dantzari zaharragoen erreferentziarik eduki, eta bide berriak urratuz ari gara egunero. Taldea 23 neskek eta 17 mutilek osatuko dugu gaur egun. Une onean gaudela esango nuke.
2012
‎Sangiovesearen ezaugarri aromatikoek aniztasun handia dute, mahatsa hazten den tokiaren araberakoa. Brunelloak, adibidez, fruitu gorrien aromak ematen ditu, marrubiak, mugurdiak, marmeladak, baina baita lore usainak ere, bioletarenak batik bat, lehen esan bezala, lur usainak eta hirugarren mailako aromak: espeziak, tabakoa, alkitrana, bernizak...
‎Bestalde, lehen esan bezala, pertsuasioaren inguruko ikerketek argi eta garbi erakutsi dute iturriaren eta hartzailearen arteko antzekotasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago dituela lehenengoak bigarrena pertsuaditzeko. Aipatu ditugun ikerketen arabera, pertsuasio iturriaren eta hartzailearen arteko antzekotasunak asko eta askotarikoak izan daitezke (itxura fisikoa, gustuak, talde sozial edo politiko berekoak izatea eta abar), eta bi kategoria nagusitan bereizten dira guztiak:
‎Dena dela, hizkuntza gutxitua zeri esaten diogun zehazteko, lehen esan bezala, François Grinen definizioa baliatu dugu hemen (Grin, 1990): eremu geografiko bateko biztanleriaren erdiak baino gutxiagok mintzatzen duen hizkuntza da hizkuntza gutxitua (minority language, orijinalean), definiziotik kanpo geratzen direlarik beste eremu batzuetan gehiengoaren hizkuntzak direnak (lurraldez kanpoko hizkuntzak).
‎Bestalde, lehen esan bezala, bi mota nagusi bereiztuko ditugu hizkuntza motibazioen artean: integratzaileak eta instrumentalak.
‎Herri horietako datu demolinguistikoak ikusi besterik ez dago horretaz ohartzeko. Herri batzuetan, lehen esan bezala, erasan hori bortitzagoa da besteetan baino, gero ikusiko ditugun arrazoiengatik. Maldan beherako pendiza pikoagoa da kasu batzuetan, baina denetan da aldapa beherako irudia grafikoetan.
‎arnasgune diren lau herritako behaketa egitea. Herri horietan zer nolako aldaketak gertatzen ari diren, aldaketarik gertatzen ari bada behintzat, ikustea eta aldaketa horien nondik norakoen zergatiak argitzen saiatzea, beti ere, lehen esan bezala, arnasguneen teorizazioaren argitan.
‎Hala ere, Buenok onartzen du aurrerapauso bat dela NBEk aintzat hartzea baliabideen agortzea eta hondakinen arazoa. Baina, lehen esan bezala, horri prezioa jartzea ez da irtenbidea. Harentzat, benetako ekonomia berdea da onartzea ekonomia sistema global baten barruan dagoela, eta sistema itxia dela.
‎Bidea erraza iruditu zitzaidan aurreko bidaldiaren ondoren, eta iluntzerako itzalpe zaharrera iritsi nintzen. Han dena aurkitu nuen utzi nuen bezala; beti txukun uzten bainuen, lehen esan bezala, mendiko etxea nuen eta.
‎Lehenik eta behin, itsasbazterretik egin nuen bidaldia, zuzen zuzenean txalupa lehenengo aldiz ainguratu nuen lekuraino, gero harkaitzetan gora igotzeko. Baina orduan kezkatzeko txaluparik ez nuenez gero, lehorretik egin nuen aurrera, eta bide motzenetik lehengo mendi tontor bereraino igo nintzen; uhartetik irteten ziren haitzak ikusi nituen handik, txalupaz inguratu behar izan nituenak, lehen esan bezala; eta harri eta zur geratu nintzen itsasoa bare eta leun ikusi nuenean, ez kizkurrik, ez mugimendurik, ez ur lasterrik ez zegoela, ez behintzat beste edozein lekutan baino handiagorik.
‎Hori izan zen, barrua hartu zidaten beldurrak gori gori nituela eta burua, lehen esan bezala, zeharo nahasturik, etxera itzuli eta lehenengo gauean izan nituen gogoeten gaia. Arriskuaren beldurra hamar mila aldiz beldurgarriagoa da arriskua bera begien aurrean ikustea baino; eta larritasunaren pisua handiagoa da, askoz ere, larritasuna eragiten duen etsaia bera baino; eta hori baino okerragoa zena, ez nuen sumatzen, bestela espero nuen arren, nahigabeak etsimenez eramateak lehen sortzen zidan atsedena.
‎Menditik hondartzara jaitsi nintzenean, lehen esan bezala, uhartearen hego mendebalean, nahasia eta harrituta geratu nintzen erabat. Ezinezkoa zait adieraztea nire arimaren izu ikara hondartzan buru-hezur, esku, oin eta giza gorputzen beste hezur batzuk sakabanatuak ikusi nituenean; bereziki, arretaz begiratu nion sua piztua egon zen lekuari, eta, jolastoki bat balitz bezala, haren inguruan egindako zulo biribilari, han eseri eta egingo baitzituzten zoritxarreko basatiek jai anker horiek lagun hurkoen gorputzekin.
‎Zalantzarik ez zegoela jabetza berreskuratzeari zegokionez, auzoa bizirik baitzegoen eskubidearen lekuko izateko, eta, gainera, nire izena lurraldeko izendegian idatzia zegoela. Esan zidan baita ere nire ordezkarien ondorengoak zintzoak eta zuzenak zirela, eta oso aberatsak, eta uste zuela, ondasunak berreskuratzen laguntzeaz gainera, diru kopuru handi samarra izango zutela niretzat, haien aitak ondasunzain izan ziren garaian etxaldeak eman zituen etekinen ondorioz, lehen esan bezala, etekin horiek besteen esku utzi baino lehenagoko garaikoak; eta hark gogoratzen zuenaren arabera, zuela hamabi urte inguru izan zen hori.
‎Lagun zaharrarekin hizketan aritu ondoren, zenbait egun geroago, beti salgaietan ordainduak izaten ziren nire lursailen lehenengo sei urteetako irabazien berri eman zidan, nire auzoak eta merkatari ordezkariek sinatutako agirien bitartez; hala nola, tabako hosto kiribilduak, azukrea kaxetan, ronaz eta azukre lapaz gainera, gai horiek guztiak azukregintzaren ondorio. Agiri horietan ikusi nuen etekinek urtero gora egiten zutela, baina, lehen esan bezala, xahupenak handiak zirenez gero, hasierako emaitza txikia zen. Dena den, agureak erakutsi zidan 470 urrezko moidore zor zizkidala, 60 kaxa azukre eta 15 tabako hosto kiribil bikoitzez gainera, itsasaldian galdu baitziren, ontzia Lisboara zetorrela hondoratu zenean, nik alde egin eta handik hamaika urte ingurura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia