Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2023
‎finantza zaintza. Beraz, lan honekin toki erakundeen gaineko finantza zaintza aztertuko da eta, modu berezian, Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeen gaineko finantza zaintza. Gai honetan arazorik handiena, ZURITA LAGUNAk adierazten duen bezala, edukiari eta aplikazioari buruz dauden erreferentzia apurrak izan dira1.
‎Horrez gain, finantza jarduerari dagokionez eta lan honen muinarekin lotuta, Kontuen Auzitegiari toki erakundeen urteko Kontu Orokorraren informazioa bidaltzeaz gain, Administrazioaren finantza zaintzako organo eskudunei ere informazio asko bidali behar zaie. Toki erakundeetako eguneroko jardunean ohikoak diren prozedura askoren gaineko informazioa ere bidali behar da:
‎Horregaitik, toki erakundeen finantza jardueraren esparruan hitz egiten dugunean, diru sarreren esparrua eta gastuen esparrua aipatu behar ditugu. Hori horrela, finantza jardueraren esangura zabala erabiliko da lan honetan zehar. Finantza jarduera horren gainean egiten den kontrola landu da.
‎Kontrola edota zaintza izango dira lan honetan erabiliko diren kontzeptu nagusiak, gehien erabiliko direnak. Administrazioaren esparruan kontrolari buruz hitz egitean bi subjektu agertuko zaizkigu:
‎Horretarako, informazioa jaso dut finantza zaintzaren organo eskudun ezberdinen eskutik (lurralde historikoetakoak eta Estatukoa) eta kontu hartzaile ezberdinen eskutik (bai Gasteiz bezalako udal handietako baita Muxika bezalako udal txikietakoa). Horiei esker, lan honen gainean hausnartzeko aukera eman didate.
‎Esandako guztia esanda, lan honetako lehenengo kapituluan toki erakundeen toki autonomiaren printzipioaren eraginari buruz hitz egin dut. Toki autonomiaren printzipioa da toki erakundeen jarduera gauzatzeko oinarrietariko bat, toki erakundeari izaera ematen dion printzipioetariko bat.
‎Toki autonomiaren gainean Espainian eraiki den kontzeptua aztertu da, Konstituzio Auzitegiak egin duen interpretazioari erreparatuz eta Tokiko Autonomiaren Europako Hitzarmenak zehaztutako kontzeptuarekin erkatuz. Horrez gain, toki autonomiaren alde finantzarioa aztertu egin dut, lan honetako muina finantza zain tza baita. Alde finantzario horretan toki autonomiaren hedadura finantza nahikotasunaren printzipioaren mende geratzen da.
‎Toki autonomiaren printzipioak ere toki erakundeen finantza jardueraren gainean islatzen da, eta jarduera horrek kontrolak izango ditu. Horregatik, beharrezkoa da lan honetan finantza jarduera zein den zehaztea, finantza zaintzaren jarduteko esparrua zehazteko. Hori da hirugarren kapituluan egin dudana.
‎Momentu horretatik aurrera, lan honetan lurralde historikoek gauzatuko duten finantza zaintzako jarduera garatu dut. Finantza zaintzako esparru ezberdinak aintzat harturik, horien gaineko finantza zaintzako tresna ezberdinak garatu dira, aurretik egindako moduan eta ordenean.
‎Beraz, benetako autonomia deszentralizazioaren emaitza da, deszentralizazio barik ez dago autonomiarik eta autonomia barik ezin dezakegu benetako deszentralizazioaz hitz egin. PARADA VAZQUEZi jarraituz, deszentralizazioa sustatzen duen erakundeak deszentralizatutako erakunde edo organoaren gaineko lotura handia denean, deszentralizazio teknikoa izango litzateke, baina ez benetako autonomia dakarren deszentralizazioa9 Kontzeptu hau modu konkretuan aztertuko da lan honetan zehar hurrengo orrialdeetan, eta horrekin toki autonomiaren lurraldetasun kontzeptua ere aztertuko da.
‎Toki autonomia jorratu dugu lan honen lehenengo kapituluan eta horren mugak aipatu ere. Muga horiek gainditzen ez direla zehazteko, legegileak jursiprudentziarekin batera administrazioen arteko harreman sistema bat eratu du sistema koherente bat sortzen dela bermatzeko eta deszentralizazioa behar bezala gauzatu ahal izateko.
‎koordinazioa eta kontrola. Azken hau da lan honen ikuspuntua, baina koordinazio teknikek ere kontrol zantzua izan dezakete.
‎Koordinazioaren inguruan luze hitz egin dugu lan honen lehenengo zatian. Administrazio jardueraren printzipio nagusienetako bat da eta horrela jasotzen du EKren 103 artikuluak.
‎Adierazi egin da lan honetan zehar EAEko toki erakundeen gaineko araubidea jorratzen duen ETELk toki autonomiaren gaineko interpretazio zabala egiten duela. Horren harira, hemen gogoratu behar da TAAJLk TAOLean EAEren inguruan egiten dituen aldaketak eta legearen 1 xedapen gehigarriarekin batera sortzen duten EAErako salbuespeneko araubidea.
‎Derrigorrezkoa jotzen dugu, ordea, zein izan den azken 40 urteetako bilakaera historikoa aipatzea, horrek zuzeneko eragina izan duelako ez bakarrik toki ogasunen betebeharretan, baizik eta toki ogasunen finantza jardueraren gaineko kontrolean ere. Hori horrela, eta lan honetan askotan adierazi dudan bezala, 1978ko EKren ostean toki erakundeen gaineko ikuspuntua guztiz aldatu zen. Frankismo garaian toki autonomiaren aitorpenak egiten ziren, baina autonomia funtzional bezala adierazten zen, horren gaineko kontrola handia izanik (erregimen politikoaren ondorioz).
‎Ez zegoen garai horretan benetako autonomiarik. 1978ko konstituziogileak benetako autonomiaren aldeko aldarrikapena egin zuen eta toki autonomiaren printzipioa toki erakundeen erdigunean jarri zuen218 Adierazi dugu ere, lan honetan zehar, benetako toki autonomia bermatzeko baliabide ekonomikoak behar direla. Horregatik EKk, horretaz jabeturik, EKren 142 artikuluan finantza nahikotasunaren printzipioa jasotzen du eta horren baitan toki ogasunen arauketa berria egiteko lehenengo urratsa eman zen219.
‎Ez dugu momentu honetan gauza handiagorik esango eta lan honen bigarren zatian sakonduko dugu honen inguruan finantza zaintzaren esparruan gelditu baitirelako kontrolerako neurri finantzario guztiak.
‎Nahiz eta lan honetan aurrerago toki erakundeen finantza autonomiari buruz beren beregi hitz egin, kontuan izan behar dugu toki ogasunen sisteman autonomia oinarrizkoa dela. Printzipio horren arabera, Estatuan finantza federalismoari dagozkion printzipioak ezartzen dira eta horrekin finantzazio sistema mistoa ere sortzen da.
‎Batasun printzipio honen ikuspuntu orokorra bestelako printzipio batzuen euskarri ere bada. Printzipio honetan eta honekin batera dauden bestelako printzipioetan kontrol jarduera legitimaturik gelditzen dela lan honen lehenengo zatian aipatu dugu. Ez dugu ahaztu behar finantza jardueran ere EKk sistema koherente bat eratu nahi duela.
‎Kontrolaren inguruan luze hitz egingo dugu lan honetan. Baina, toki erakundeen gastuaren finantza jardueraren eginbehar garrantzitsua da.
‎Artikulu horrek, bere izenburuan zehazten duenez, finantza jardueraren printzipioak zehazten ditu eta horrek ez du bakarrik tributu jarduera aipatzen baizik eta finantza jarduera guztia (diru sarrerak eta gastuak, hau da, esparru finantzario guztia). Doktrinaren sektore handi bati jarraituz643, lan honetan Ekonomia Itunaren hedadura tributu jardueretik finantza jarduera osora doa. Gai honen inguruan ere bat egiten da Ekonomia Itunaren garapenaren inguruan Larrazabal BASAÑEzk eta Perez de Las HERASek egindako proposamenarekin:
‎Tributu izaerako diru sarreren inguruan gehiago gehitzerik ez da lan honen zeregina, bai ordea, horren gaineko finantza zaintzako ahalmenak aztertzea. Aurretik adierazi dugun bezala, Konstituzio garaiko lehenengo Ekonomia Itunean, 1981ekoan, Foru Aldundien toki erakundeen gaineko finantza zaintzako ahalmenak tributuen ordenazio eta ezarpenaren gainean ematen ziren.
‎Azkenik, eta lan honen gaia izan ez arren, toki erakundeen finantzazio sistemari aipamena egitea derrigorrezkoa da. Zuzeneko bi arrazoiengatik:
‎ekitaldiko gastu aurrekontuan murrizketak egin; hori ezin badaiteke egin, kreditu eragiketa bat onetsi; eta azkenengo hau ere ezin bada egin, orduan hurrengo ekitaldiko aurrekontua diruzaintzako gerakin negatiboa kentzen duen superabitarekin onetsi. Orain arte, foru arauen eta TOLTBren artean ezberdintasunak daude, baina lan honi dagokionez ezberdintasun handiena 49.5 artikuluan ezartzen da: " Toki erakundeek beraien aurrekontuen likidazioaren kopia bidaliko diote Foru Aldundiari, diru bilketa zaila edo ezinezkoa duten eskubideen irizpide erabakigarriak aplikatzearen emaitza barne, horiek onetsi eta hurrengo hilabetea amaitu baino lehen.
‎Argitaratu eta publikoa egin bai, gardentasunaren printzipioa bermatzeko, baina informazio horrek beste erabilgarritasun bat dauka? Defendatu da lan honetan zehar informazioa ematen dela osotasunean eta ez TAOLk 56 artikuluan adierazita bezala. Informazio zehatza emateak eta aurrekontu egonkortasunaren politikek ekarritako informazioaren indartzeak, kontrola eta koordinazioa handitu egin dute.
‎Berrorekatze Plana. Honen inguruan ez dugu ezer esango lan honetan zehar, toki erakundeei ez zaielako berrorekatze plana aplikatzeko aukerarik zabaltzen, ezin dutelako defizita eduki. Gogoratu behar dugu toki erakundeek defizit zero araua dutela.
‎Ez ditugu momentu honetan errepikatuko eskumen banaketaren inguruan eta toki autonomiaren inguruan egindako hausnarketak. Horren inguruan luze hitz egin dugu lan honen lehenengo zatian. 1924ko Udal Estatututik hona eskumen banaketa eta eskumen horien barnean eman daitezke gutxieneko zerbitzuen eskema jarraitu da.
‎Ikusi dugu lan honetan zehar atal askotan TAAJLren helburuetariko bat toki erakundeetan aurrekontu egonkortasunerako eta finantza jasangarritasunerako printzipioak aplikatzea dela. Ez dugu ahaztu behar EKren 135 artikuluaren aldaketak 2 paragrafoan toki erakundeak aurrekontu oreka mantentzeko beharra dutela adierazten duela.
‎Aurrekontu egonkortasunean finantza zaintzako funtzioen egikaritza Estatuari dagokiola esan daiteke, lan honen ondorioetariko bat aurreratuz. AEFJLOk berak, informazioa ematetik hasita, Estatuaren eskuetan uzten du betetzea bermatzea, eta legez finantza zaintzako funtzioak egikaritu zituzten organo eskudunak Estatuaren laguntzaile bihurtu direla esan daiteke.
‎" Finantza autonomiaren printzipioa, aurrekontu egonkortasunaren eta finantza jasangarritasunaren printzipioen esparruan". EKk ez du printzipio hori jasotzen eta KAren doktrinak ezarri egin du( lan honen bigarren zatian esan dudanez). EAEko legegileak finantza autonomiaren printzipioari garrantzia eman nahi izan dio, esparru ekonomiko finantzarioa eta aurrekontu esparrua antolatzeko eta kudeatzeko ahala aitortuz.
‎JIMENEZ Asensiok modu honetara adierazten du: " Baina, muga horiek gorabehera, ETEL ixteko erakunde arauaren izaerak agerian uzten du haren aurreikuspenek, lan honen amaieran ikusiko den bezala, foru erakundeen erabaki politikoak eta haien arau adierazpenak mugatzen dituztela, toki autonomiari eragiten diotenean, arau testu honetan azaldu den bezala".
‎EKren arabera, Estatuak jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari buruzko oinarriak zehazteko eta horren koordinazio orokorra egiteko eskumen esklusiboa dauka (149.1.13 artikulua). Horrez gain, lan honen bigarren zatian garatu den bezala, Estatuak solidaritate printzipioa eragingarritasunez beteko dela bermatu behar du. Toki ogasunei dagokionez eta toki autonomiaren inguruko aipamen guztiak kontuan harturik, EKren 133.1, 149.1.14 eta 149.1.18 artikuluen arabera, toki ogasunei dagokien arauketaren oinarriak Estatuak zehaztuko ditu.
‎Toki erakundeen gainean egindako bestelako xedapenak itundutako tributuetan parte hartzearen inguruan hitz egitean aurki daitezke edota lan honen muina den finantza zaintzaren inguruan. Baina, horretatik guztitik ondorioztatu daiteke lurralde historikoek toki ogasunen finantza jardueraren arauketa egiteko beharra dutenik?
‎Bi xedapenek, 1981ekoak eta 2002koak, 1906ko abenduaren 13ko Ekonomia Itunaren 15 artikulua aipatzen dute, baina ahalmen administratiboak eta ekonomikoak ez dira aipatzen. Eskumenen zehaztapen horretarako 1927an ZAbala Allendeek adierazten zuen moduan, kasu jakin honetarako Diputazioek eskumen zehatz eta definitu horiek gauzatzen zituela frogatu da278 Ez da hori lan errexa, horretarako 1906 urte aurretik eta aurrera egindako lana aztertu behar dugu279 Laburtzen saiatuko gara ez baita egoera horren azterketa lan honen asmoa.
‎Momentu honetan, toki erakundeen finantza jardueraren inguruan argia emateko asmoarekin lan honen bigarren zatian aipatutako eskema berdinari jarraituz, toki erakundeen finantza jarduerari buruzko arauketaren inguruan laburpen txikia egingo dugu:
‎Hasieratik adierazi dugu lan honetan zehar toki autonomiak mugak dituela eta muga horiek zaintzeko kontroleta koordinazio neurri ezberdinak daudela. Hori guztia ezartzen da sistemaren harmonizazioa eta koherentzia mantentzeko asmoarekin.
‎Kontuan izan behar dugu administrazio zaintzaren edo —kontrolaren esparrua Administrazioen arteko harremanetan oinarritzen dela. Teoria klasikoa da hau dagoeneko lan honetako lehenengo zatian behin eta berriro adierazi duguna.
‎KAk lan honetan zehar aipatutako epai gehienetan adierazten duenez, Estatuak eta autonomia erkidegoak EKa eskuan hartuta eskumen titulu nahiko dituzte zaintza tresnak eta moduak ezartzeko. Honek, hasieratik adierazi dugun bezala, lege batek organo kontrolatzaileari eskumena edo ahala eman behar dio kontrol jarduera gauzatu ahal izateko eta honek, PEREZ LUQUEk esaten zuen bezala, mesfidantza puntu bat dauka:
‎Toki autonomia ere urratzen da bakar bakarrik gai horietan uzten duelako plangintzaren neurri murriztaileak, bestela esanda, horretan murrizten duzu edo ezer. Hortaz, defizita murrizteko erabakiak hartzeko orduan ere toki erakundeek eskuak lotuta izango dituzte (honen guztiaren inguruko azterketa lan honen bigarren zatiko bigarren epigrafean jorratuko da).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia