Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2001
‎oso zorrotza zen Mitxelena, agian gurea bezalako hizkuntza batek ezin duelako egin inguruko hizkuntzek aise eraman eta irents dezaketen hanka sartzerik. Garbi zeukan lan bat euskaraz egin izanak ez zuela ondorioa zuritzen, asmorik ederrenak, euskararenganako maitasunak, ez zuela emaitza edertzen:
‎Hona nola ezagutu nuen. Sari banaketa batean zen, eta saritutako lan batek ez zuen oso ongi hartzen norbaiten filosofia: Kantena ala existentzialistena zen, ez naiz oroitzen.
‎35 Santiago Aizarnak hainbat artikulu edo erreportaje idatzi zuen Unidad Donostiako egunkarian Arantzazuko biltzarrean erabaki ziren arauen kontra, eta, bide batez, Euskaltzaindiak urte hartan antolatutako literatur sariketan tranpa egin zutela  zabaldu zuen, euskara batuan idatzita zegoen lan bat saritu omen zutelako, hala idatzita ez zegoen beste baten kaltean. Idatzi horietako batean salatzen zuen, gainera, irabazleari ematen zitzaion diru saria barregarrikeria bat zela.
2002
‎" Assicurazioni Generaliko lan ordutegia goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpietara, inoiz iluntzeko zortzi edo zortzi eta erdiak arte ere bai txit atsekabegarri gertatuko zitzaion Kafkari, eta halatan bederatzi hilabete besterik ez zuen egin etxe hartan. Assicurazioni Generali utzi eta  handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen Bohemiako Erresumaren Lan Istripuen Aurkako Aseguru Etxean, eta bertan iraun zuen, harik eta 1922an tuberkulosiak jota erretiroa hartu zuen arte".
‎Zu zara, beraz, disgustua eman dizugun neska. Gurea bezalako lan batean zaila da xehetasun guzti guztiak kontrolatzea, ulertuko duzu. Periodiko bat egunero egunero kaleratu beharra ez da txantxetako kontua.
‎Presazko lan batean ari naiz, baina ordubete barru libre izango naiz. Horraino heltzeko beste hogei bat minutu.
‎Nekez uler dezakegu batzuetan euskara espainolez hitz egiten ez baldin badakigu," zanjatu" kasuan bezala. Jesus Rubiok ere idatzi du beste lan bat ekonomiari buruz, euskal ekonomiari buruz edo, nahiago bada, euskararen ekonomiari buruz (Euskararen garabideak, Alberdania, 2002): hizkuntzaren eritasuna zainetako kontua denez, ez kanpokoa, zuzen zuzenean zainetan droga sartuz konponduko da, konpontzekotan ere, bestela betiko joango baitzaigu.
‎Bide batez: hau ez da literatur teoriako lan bat, ezta unibertsitate mailako kritikakoa ere. Halako zerbaiten bila orrialde hauetara bildutakoei kale egingo die liburu honek.
‎ez da soilik luzera kontua, kritika duin bat garatzeko aukera gehien zituen euskarazkoa luzea bai, baina gainerakoak bezain deskriptibo eta azalekoa delako, errepikapenez betea, eta kontraesanen bat edo besteren jabe). Ayala Dip ek irakurketa lan bat egin du, argudio batzuk eskaintzen ditu, eta, ondorioz, iritzi bat plazaratzen du. Gehiegi al da halako zerbait eskatzea gure" oinezko" kritikari?
2003
‎Mugaren alde bateko zein besteko, errepikatzen zuen, sekta militar kutsuko erakaspen pobre horiek bilkuraz bilkura, inarrosaldiz inarrosaldi, populazio osoari inposatuz? Abertzale ez den populakuntza horren kontzientziatzeko lan baten xutik ezartzen ahaleginduko gara abertzale alderdien baitan, zioten, kontzientziatze hori, gehitzen zuen Txokok, bilkuren bidez obratzen zen eta bilkurak ez baldin baziren aski, dinamita ezpalak aireratuz. Ez zen sekula galdea honela pausatzen:
‎Beraz, baldin eta arazorik baldin badago euskaldunentzat, txikien artekorik txikiena izanda ere, neurri zuzentzailerik hartzerik ez dago baldin eta arazoa ikusten ez bada. Orokorrean, gaur eta hemen hautematea erdaldunei dagokien lan bat da, zeren de facto hor gaude, euren kalean bertan, euren etxe atarian. Euskaldunak berak zerbait egin du ikusia izateko, etxean gelditzeak ez du balio.
‎Lan horretan diotenez, nagusien antzera, nerabeek eurek hizkuntzari oro har eta euskarari bereziki dimentsio desberdinak aitortzen dizkiote: ...onekin elkar ulertzeko), lurraldetasunekoa (hizkuntzak muga  funtzioa du), ludikoa (esperientzia jolasgarriak), kulturala (ohiturak, tradizioa, musika, gastronomia), identitarioa (gizakiaren beraren identitatea markatzen du), mitikoa (iragana, historia, etorkizuna), prestigioduna (estatusa markatzeko balio dezake), politikoa (gizarte gatazkekin edo bortxarekin identifikatzen da) eta pragmatikoa( lan bat bilatzeko). Teorian argi omen dago:
2006
‎Azkenean, alde batera utzi zuen, CD bat konpaktuan ipintzeko. Marianne Faithfulen aspaldiko lan bat.
‎–Lan bila zabiltza? Katuak maite izanez gero, lan bat daukat zuretzat.
‎Unibertsitateko irakaslea zen, poeta sariztatua, eta lagun asko zituen euskal etxean. Horiei esker, lan bat eskuratu zidan. Gauza xumea:
‎Bizitza bere hartan islatu nahi dut. Duintasunezko lan bat egin nahi dut... gizartearen sufrimendua benetan islatzen duena.
‎Iturgin lanak eta halakoak, Unibertsitate ondoko bezeroek deituta. Bigarren lan bat hartzekotan nenbilen, baina ez nuen kasinoan lan egin nahi. Nazkatuta amaitu nuen apustu giroarekin Miamiko frontoietan.
‎Friedrich Engelsez oroitu zen 1985eko une haietan, institutu garaian Materialismo Historikoko ikasgairako egin zuten lan batez. Eskolako lana, funtsean, Engelsen Langile klasearen egoera Ingalaterran 1844an liburuaren iruzkina edo exegesia zen, eta, hari horretatik abiatuta, kapitalismo industrialak sortutako bidegabekeriak salatzen zituen.
‎Amonaren etxean egin nituen egunetan ez nuen liburu bakar bat ere irakurtzerik lortu. Ez nuen ezta buruan askotan ibili nuen beste lan bat ere burutzea lortu: Elsbethi letra batzuk idaztea.
‎Antzerkia egiten. Poncelaren lan bat zen. Horretaz akordatzen naiz.
2008
‎Zintzilik utzi du Barrutiak esaldia, bukatu gabeko lan baten moduan. Barre karkailan lehertu da hats bahituaren tartetik,
‎Hiru hilabete egin nitinan dentistarenera joan etorrian, eta den dena Tomasek aginduta eta Tomasek ordainduta. Ez zinan etsi dentistak artista  lan bat egin zidan arte. Baina nik pentsatzen dinat merkeago aterako zitzaiola Galiziako hoteltxo hartara eraman ez banindu, merkeago aterako zitzaiola sekulako kolpetzarra eman ez balit aho betean, merkeago aterako zitzaiola hortzeria kolokan utzi ez balit, oiak lehertuta eta ahoa odolez gainezka.
‎[Bakarrizketa esistentziala eguerdi betean.]" Hau izatea den, egotea den, lan bat den, itxoite bat, uzte bat, uste bat edo euste bat den ez dakit. –Mundualdia?
2009
‎Dendan denbora gutxiago zeramanez, Pereirari tokatu zitzaion lana uztea. Esan bezala, Claudiorentzat oso erabaki zaila izan zen, eta, kitapenaz gainera, dirutxo bat ere eman zion kaleratutako langileari, beste lan bat topatu arteko gastuei aurre egiteko. Azken batean, kariñoa zion Pereirari.
‎Ofeliarena egiten zuen batek, kasu, sinkope txiki bat izan zuen lehen aktoan, eta antzeztu ahala moldatu behar izan zuten dagoeneko 4 pertsonaietara moldatua zegoen Shakespearen Hamlet guztia. Paradoxikoki, obra antzeztu zuten herriko kazetari hasi berriak abangoardiako lan baten aurrean zeudela idatzi zuen eskualdeko aldizkarian, eta sutsuki goraipatu zituen taularatzea eta eszenografia minimalistak.
‎–Ez izan presarik. Joango zarete aitatxo eta amatxorekin, baina aurrena lan bat bete behar didazue.
‎Posibilitate berriak ere, noski, itzelak dira: esaiozu ikasle bati egin dezala lan bat XX. mende hasieran Kazakhstango herrialdetxo hartan txindurrien espezie jakin horrek txortan egiteko zuen moduari buruz; bost minutuan aditu baten txosten ondo informatua entregatuko dizu, argazki eta guzti igual.
‎Orain urte dezente, iragan mendeko laurogeiko hamarkadaz ari naiz, Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan literatur irakasle ibili nintzen garaiaz?, Andoni Egañaren bisita izan nuen. Filologia ikasten ari zen bera EUTGn eta nire Goiko Kaleri buruz eskatu zioten lan baterako galderekin zetorren, gailego baten moduan beti bezala (alegia, ez zenekielarik etorri zetorren edo joan zihoan).
‎Gauzak halako muturreraino eraman dira, non, egun, estatu nazioa egiteak zera esan nahi baitu: Soldados de Salamina bezalako literatur lan bat argitaratzeak sekulako zalaparta eragin dezakeela, zergatik eta norabide bakarreko genesi historikoa duen estatu baten iragan hurbileko gertaera batzuk kontatzeagatik, historia 1975 urtean hasten da, eta aurreko guztia ezkutuan eta gordean geratzen da sistematikoki. Halako punturaino non, RTVEk koproduzitutako telesail batzuetan ere, Espainiako Gerra Zibilari buruz hitz egitean, ideologia desberdineko bi alderdiren arteko gerra batez hitz egiten da, eta ez Espainiak berrehun urtean izandako bigarren demokrazia aldia erorarazi zuen mugimendu faxista batek eragindako estatu kolpeaz.
‎Ez da erraza oreka hori aurkitzea; oinarri teoriko ona duenak arrazoi ematen dioten hiruzpalau adibide on jartzearekin konformatzeko arriskua izan ohi du. Hemen, berriz, sakona, osoa eta zehatza izateko borondate garbia duen lan baten aurrean gaude. Azterketaren gaia bikaina da, eta Marc Bioscaren begiradak garden bihurtzen digu haren opakotasuna.
‎Hori da, nire ustez, liburuari hobekien dagokion hitza, eta horregatik aukeratu dut. Lehenago ere idatzi dudan bezala, metodologia zorrotzeko ikerlan mardul baten aurrean gaude, oinarri akademiko sendoetatik abiaturik egindako lan baten aurrean. Baina gauza nabaria da Marc Bioscak hori baino gehiago ere egiten duela:
2010
‎Ikasturte hartan zehar Josuk poema liburu bat idatzi zuen baina ez zuen erdietsi inon argitaratzea. Beste lan batekin irabazitako dirutxoari esker autoargitaraketa bat egitea lortu zuen 1979ko ekainean: Ni eta nitarrak (edo" ezina ekinez egina").
‎Gauzak nola diren, Claudiu erabat ados azaldu zen: bai maite ninduelako bai bere Biologia ikasketekin zerikusia zuen lan bat aurkitu nahi zuelako, ados zegoen diru erraza lortzeko atea ixtearekin, ados errumaniar immigrantea izateagatik lan ilegalak ez onartzearekin. Gasolindegian lanean jarduteko aukera momentu egokian zetorkion.
‎Urkiza ez zelako konturatu Otxoluak sinatzen zuen lanean Ardiak eta bildotsak (Euzkadi, 1936, 7236 zk) zeritzon ataltxo horietako batean Willian Blacke ren olerki bat emateaz gain, Bildotsa, Lotsatiren beste bat agertzen zuela, Nere maite ederra izenburukoa. Aurreko Lotsatiren biografian adierazten genuenez, ez dakigu zer dela eta agertu zen Otxoluak sinatzen zuen lan batean, baina Lotsatik idatzi zuen azken olerkietako bat izan zitekeen, 1936ko martxoaren hasieran argitaratu zen neurrian.
‎Funtsean, Aitzolen oinarri teorikoak bat zetozen esatean poemagintza baliagarria zela ezagupen metafisikoa lantzeko eta, aldi berean, etika jakin bat bideratzeko ere. Ildo horretan, Aitzolek olerki nazionala eskatzen zuen, nazio osoa harekin identifikatzeko modukoa, euskarazko goi mailako lan bat herriari ospea eta independentzia emango ziona. Jakina denez, lan hori azkenean egin zen, Orixek [21] egin zuen, beranduegi baina, Aitzolen asmoak bete ahal izateko.
‎Nik beste zerbait pentsatua izango nuela, agian ez zela niri gehien gustatzen zitzaidan koadroa izango, ez ninduela kondizionatu nahi, agian niretzat prezioaren erdia ere gehiegizkoa izango zela gastatzeko asmoa neukanarekin konparatuta... esaldi hutsalak, ordea, bazekielako bere onarpena jasotzen banuen, aurrera egingo genuela. Azkenean, niretzako mesedea izan zitekeela esan nion, bestela ez nuelako jakingo zer oparitu eta azkenean Sukruren lan bat opariko niela, etxean denetatik zutela ikusi eta gero.
‎Giro hori zegoela jakinda, guk geure kontura" autokontrol" lan bat egiten genuen, bagenekien zein izan zitezkeen arriskuak edo hanka sartzeak. Hala ere, noizbehinka eta komunikabiderik gehienetan gertatzen den bezala, estutasunen bat izan genuen gure goiko agintariekin gero liburu honetan azalduko dudan bezala.
‎Hala ere, pentsatu zuen niretzat egokia izan zitekeela liburu hura irakurtzea. Antzerki lan bat zen, antzerti modernoan ezagunenetako bat: Luigi Pirandelloren Sei personaggi in cerca d, autore (1921).
‎Zergatik ezetz, hain ona, hain komenigarria zela ikusirik? Nonbait, aurretik gure Vaticano Irratiko agintariek elkarrizketaren kontra hitz egin zutenez, ez zen komeni orain, ona izan ez izan, beraiek aurrez salatutako lan bat irratiz ematea.
‎Horrela, bada, animaliek ere arima dute, baita landareek ere. Beste lan baterako utziko dugu hitz eta kontzeptu horien azterketa).
2011
‎Burubero horietako bat zen, abenturero bat. Langabezian aspaldiko hilabeteetan, azkenean lan bat lortu zuen hegazkin batean hegaldiko zerbitzari gisa, horrela, Rémyri azaldu zionez, Shanghairaino dohainik bidaiatu ahal izateko, han bere adiskide batek taberna bat baitzeukan.
‎Neskak ez zuen begirik kentzen errepidetik, eta xehetasunik txikiena ere galdu nahi ez balu bezala begiratzen zuen aurrera. Pentsatu nuen ez zela lehendabiziko aldia horrelako lan batean zebilena, eta handik pixka batera Neskak bi mutilei agindu zienak arrazoi eman zidan:
‎Bizi dudan egoera hau baino lehen inork eman izan balit ni egiten ari naizen hauxe egiten ari den baten berri, zorotzat joko nukeen dena delako hori alferrikako lan batean jarduteagatik. Baina bitxia da zurekin ikasten ari naizena:
‎Aguayo y Guevara, Juan de: Aipatuenetako bat da. Antza denez Tratado de las Guerras de Navarra izeneko lan baten egile, gaur egun desagertua.
‎Zarate, comendador Hernando de: Aski aipatua, Antigüedad y Nobleza de Vizcaya izeneko lan baten egilea omen dugu, bost liburuk osatzen zutena eta eskuz idatzia artxiboetan barrena ibili omen zena. Euskaldunek erromatarrei egindako eresistentzia, Oñez eta Ganboa bandoen sorrera, eta beste zenbait leinurena, ditu gai nagusi.
‎Igandeetan arroparik onenak jartzen nizkien eta denok elkarrekin pasatzen genuen eguna. Axun ere hasi zen bazkaria prestatzen eta horrela lan bat gutxiago nuen. Eta azkenean etxera ekarri genituen denak.
‎Ausar gaitezen Kurlanskyri erantzuten: motibazioak bihurtzen du hein batean behinik behin lan bat gogaikarri edo atsegin, hots, norberak lan horri ematen dion zentzuak. Umetan, esaterako, anai arrebok ez genuen gustuko etxeko ortuan aritzea; urteak igarota, ordea, etxez aldatzen ari nintzen sasoi hartan, Josuk esan zidan apurka apurka ortuaren mekanika ikasi gura zuela; patata berria ateratzen ibilia zen, gustura, eta porruak landatzea izango ei zuen hurrengo zeregina.
‎Lehen, nahi izanez gero, erretreta hartzeko garaira arte jardun zintezkeen lan berean. Hori ere, egia esan, zigor modura bizi daiteke; hau da, ordukoa zurrunegi begitanduko zaiola zenbaiti, lan batetik bestera ibiltzeari malguago, aberatsago iritzita. Haatik, horrela ibiltzeak jendearen barne muinetan ereiten dituen segurtasun eza eta larrimina bazter utzita ere, dinamikotasun horrek itzalgune nabariak ditu.
‎Nik argi dut, aspalditik, idazle baten lana, poeta batena, kantari batena...? eta politikari baten lana oso lan desberdinak direla, oso abiapuntu desberdinetatik abiatuta egiten dutela lan batak eta besteak, eta oso irizpide desberdinekin. Ni nire bizitzaren zentzu filosofiko edo existentziala bilatzen saiatzen naiz, harremanekiko egiatasun bat, eta politikariek beste helburu batzuk dituzte:
2012
‎Handik urte batzuetara, Arantzazuko ostatu batean nengoela egun batzuetarako presazko lan bat aurrera ateratzera joanda, bertako nagusiak bildots bat hiltzeko aukera eskaini zidan. Untxiaren eszenarekin gogoratu nintzen, baina ez nintzen ezetz esateko gauza izan.
‎Gazi eta gozo, urte batzuk pasatu genituen, harik eta egun batean altzari denda utzi zuen arte. Hobeto esan, harik eta erakusten hasi zen arte ez zuela berebiziko asmorik beste lan bat bilatzen hasteko.
‎Garaian garaiko liberalen kategoria politiko eta juridikoak euskal auzira aplikatu zituen. Horrela, argitaratu zuen lan batean adierazi zuen Foruzaleak foruen aldeko aldarria baino ez zutela egin behar, hori baitzen euskaldunen konstituzioa.104 Horrela, foru agintearen eta Konstituzioaren definiziorako, zehaztapen zehatza juridikoa eta politikoa egin zuen. Bere ustez, zazpi puntutan banatzen zuen foru legeen azterketa eta agintea bermatzeko auzia:
2018
‎Hala egiten du, hirurak afaltzen ari direla. " Historiako lan baterako informazioa biltzeko esan digute, duela hamarkada batzuk hemen gertatutako iraultza moduko batez, baina Interneten ez dut ezer ere aurkitzen... Laguntzerik?".
‎Bi hilabete eskaseko lana da orain artekoa. Ikerketa lan baterako, hutsaren hurrengoa. Nork daki, ordea, aurkikuntza arkeologiko baten atarian ez ote dagoen.
‎Ez duzu deus interesgarririk...". Loreari begiak piztu zitzaizkion, arkeologiarako egin behar zuen lan bat aitzakia jarrita alamena ematen hasi, eta aitak amore eman zuen. Ozta aurkitzen du Lorearen temak pareta gaindiezinik bidean.
‎" Ba, aipatu nizun bezala, arkeologiako lan bat egiten ari naiz. Kontua da, zerbitzari zaharretan arakatuz TRIA ekimenaren informazioa agertu zaidala".
‎Egitasmoaren koordinatzailea sartzen da orduantxe. Hori bai, hori ezagutzen du, beste lan batean ere bera izan baitzuen arduradun. Gaitasun handiko emakumea iruditu zitzaion, eta pentsatu du haren ondoan asko ikasteko aukera izango duela.
‎–Zer da pintura lan batean eragingarriago, argia ala denbora? –galdetu zidan maisuak, gainerako ikasleen aurrean.
2019
‎Hau fikziozko lan bat da, Auschwitzetik bizirik irten zen gizon batek lehen eskutik kontatutako testigantzan oinarritua; ez da Holokaustoan gertatu ziren basakerien erretratu fidagarri bat. Kontakizun asko daude askoz ere xeheago dokumentatzen dituztenak garai hartan gertatu ziren gorabeherak, nobela batean justifika daitezkeenak baino, eta animatu nahi nituzke horietan interesatuak dauden irakurleak bila ditzaten.
‎Lalek horietako bat du kapoa. " Nola inguratu horrelako lan bat, ordea?". Horrelako kargu batek aukerarik ederrena luke jakiteko esparruan zer egosten ari den, zein diren Birkenaurako planak eta, are garrantzizkoagoa, berarentzakoak.
‎Azkenean ahaztu egin zitzaidan. Banuen lan bat egun hartan bertan entregatu beharrekoa eta artean hasi gabe neukana eta ez nuen ispilura begiratu ere egin. Lanetik irtetean pozik nengoen, arduraduna konbentzitu ahal izan nuen beste egun pare bat nuela eta asteburu hartarako planak eginda neuzkan Martinekin:
‎–Duela urte pare bat nagusiak esan zidan nire ama gaixorik zegoela eta harengana joaten utziko zidala, baldin eta aurretik lan bat egiten banuen beretzat, isilune laburra egin zuen Nadiak?. Adineko emakume baten etxean neskame sartzeko agindu zidan, zigarretari atxiki luze bat egin ondoren, hizketan jarraitu zuen?:
‎" E Vittoria le persone plebee in essa parlano Biscaino ò Bascongado, che é difficiliss (im) a lingua d’apprendere". Eta ni hain zuzen ere bascologue edo euskalari atzerritarrei buruzko ikerketa lan bat egitera etorria nintzen Euskal Herrira, ni neu ere haietako bat sentiturik, izan ere neure haragitan bizi izan baitut zer den euskaldunen min  tzairan igotzea, goratzea edo aireratzea. Alfredo Trombetti linguistak ere sentitu zuen lilura hori, baina herrikidea, Humboldten antzera, euskararen jatorriak kezkatzen zuen (Le origini della lingua basca, 1925) eta nire lana hurbilketa xume bat besterik ezin zen izan, aukeran, Txepetxenaren antzekoagoa, ahalegin akademiko xume bat neure burua indarberritzeko.
‎Jausi egin nintzen, baina Euskal Herrira hegaldatzeko ordua iritsia zitzaidan. Antzera sentitu bide zen Txepetx soziolinguista, lan bat egiteko aitzakiarekin, Nafarroako mendialdera jo zuenean. Argitasunezko aldi berri bat behar nuen.
‎–Zuentzako lan bat egitera noa, esan zien.
‎Literatura lan batean dagoena, eta itzultzaile txarrak ere onartzen du esentziala hori dela, ez al da oro har ulertezintzat, sekretutzat," poetikotzat" hartzen den mezua?
‎Baita itzultzaile distiratsuenaren lanarena ere. Eta egoerarik onenean, lan bat bukatutakoan, itzultzaileak beste lan bat dauka zain, hura ere epe itogarri batean itzuli beharrekoa, eta ez litzateke batere harrigarria eskaini dioten lana antipodetan egotea liburu itzuli berriko giro, estilo, ezaugarrietatik.
‎Baita itzultzaile distiratsuenaren lanarena ere. Eta egoerarik onenean, lan bat bukatutakoan, itzultzaileak beste lan bat dauka zain, hura ere epe itogarri batean itzuli beharrekoa, eta ez litzateke batere harrigarria eskaini dioten lana antipodetan egotea liburu itzuli berriko giro, estilo, ezaugarrietatik.
‎Eta filosofoak eransten du literatur obra baten funtsa ez datzala" mezuan ez adierazpenean. [...] Literatura lan batean dagoena –eta itzultzaile txarrak ere onartzen du esentziala dela– ez al da ulertezintzat, sekretutzat," poetikotzat" hartzen den mezua? [...] Orduan, itzultzaileak literatura eginez soilik adieraz dezake zerbait?".
‎Baina kalitateak badu neurgailu segurrik, ez dago itzulpenaren galbahea gainditu gabeko maisulanik. Itzulpenean ere, hizkuntza askotako itzulpen lanetan ere?, lan batek bere osotasun artistikoari eusten badio, obra ulergarria baldin bada beste hizkuntzetako koordenada kulturaletan, kontsentsu handia baldin badago haren balio artistikoaren gainean, aipatu obra maisulan bat bihurtzeko bidean da.
‎Boccacciok ez zekien bi jainkok egindako lan bat bihurtuko zela laster: Dantek sortua batetik, Dantek kontrolatzen ez zituen ehunka itzulpenen itzal luzeek biderkatua bestetik...
‎Sentsazioekin eta usteekin segitzen dut: ari naizelarik jatorriz euskaraz sortutako lan bat irakurtzen, hainbat kasutan laster samar etortzen zait burura egileak itzulpenik irakurtzen ote duen, eta gehienetan da testuak ez duelako konpondu itzulpenetan aspaldi gainditutako hainbat arazo ordenamenduan, lexikoan, erlatiboen anabasan, anaforek argi egin dezaketen bihurguneetan...
‎Ordutik bidaide nagusietako bat dut, sosegua ematen dit eta, aldi berean, musikak badu aura misteriotsu halako bat ondo datorkidana idazketaren tentsioari eusteko. Eta, noski, lan bati ekiten diodanean beti izaten ditut egin nahi dudanaren erreferente batzuk, haiek bidaide izateko idazkuntzak irauten duen bitartean. Oraingo lan honetan lau ditut buruan eta eskura:
‎Idazleak saihets dezake hainbat eragozpen eta balia dezake beste hainbat estrategia bere testua arintzeko, baina itzultzaileak, ez. Itzultzen saiatu den orok daki zer nolako nekea ematen duen halako lan batek testu luze korapilatsuen aldapetan; eta satisfazioa, aldiz, urritan urri.
‎Halako lan batean beti sortzen dira kitatu ezin diren zorrak. Idazkuntzaren jira bueltetan lagun izan dut, beste hainbatetan bezala, Inazio Mujika Iraola, dakien askotik zalantzak argituz, zuzenketak eginez, iritziak emanez, beti eskuzabaltasun osoz.
‎eman zidaten urtebeteko epea askitzat jo nuen nik. Laster konturatu nintzen epe guztiak direla labur horrelako lan bat burutzeko.
‎Baina eskulturak egiten baldarragoa izanik ere idazten edo marrazten baino, huraxe hautatu zuen bere diziplinatzat: ez zuen bizitza artistikoa erre nahi nekerik gabe bete zezakeen lan batean. Aintzat hartzekoa da Txillidaren kasua ere:
‎Udaan gari ebaiten, arbi ereiten ta belar lanetan genbiltzan. Horrelakoxea zen baserritar nekazariaren patua, lan bat bukatu baino lehen bestea zain; eta denei presa ematen, ukuiluko aziendak muuuka! ez zitzaion, ba, zein eguraldik lagunduko zion!
2020
‎Handik bi urtera nire beste lan bat estreinatu zen, Théâtre de la Tarentulen, Saint Aubinen, Neuchâtel ondoko herritxo batean. Orduan ere antzezlariak amateurrak ziren.
‎Connell jada ez da etxera joaten asteburuetan, beren lagun Sophiek beste lan bat aurkitu baitzion aitaren jatetxean. Hantxe egoten da Connell asteburuetan, goiko bulego batean eserita, emailak erantzuten eta larruzko agenda handi batean erreserbak apuntatzen.
‎Sukaldeko argia pizten da tarte batean eta gero berriro itzaltzen da, ahotsak goratu eta beheratu dabiltza. Connell seguru sentitzen da egiten ari denaz, baina segurtasun barne huts bat da, memorizatutako lan bat distraituki egiten ari balitz bezala. Konturatzen da hatzak Marianneren ilean sartuta dituela eta garondoa laztantzen ari zaiola astiro astiro.
‎Jabetasun apur bat irabazi nuen, ematen nituen maistra eskolekin eta izebaren laguntzaz, Armindarekin batean gela eta bainua alokairuan hartu genituen. Gogoan hartu nuen noizbait ingeniari eskola bukatuta atzerrira joatea zerbait gehiago ikastera, denbora erdiz irabazteko lan bat egin behar banu ere.
‎Nolanahi lanerako gogoa sendo denean gehienetan beste lan baten abiatzeko diru mailegua aurkitzen dun.
‎Urte batzuk geroago, 1970ean, elkarrizketa bat egin nion Real Madrilen aldageletan. Ni ikasten ari nintzen eta penaltiari buruzko lan bat egin behar nuen. Esan beharrik ez dago, ezin hobeto hartu ninduela.
‎Horrez gain, saio literarioren bat ere eman zuen argitara; esate baterako, hitzaldi baten ondorioz sorturiko Cancionero popular vasco a través de la Historia (1979) izenekoa. Testua ez da kazetaritza lan bat, saiakera literario bat baizik, eta Letek zuen luma erakusteaz gain, kantutegi tradizionalaren inguruan zeukan jakintza eta sentsibilitatea bistaratzen ditu.
‎1966an saria jaso zuen. Urtebete geroago beste lan bat aurkeztu zuen sariketa berera, Egunetik egunera orduen gurpillean, eta baita berriz irabazi ere. Bien baturatik sortu zen Xabier Leteren lehen poema liburua, Cinsak argitaratua, 1968an.
2021
‎Datak garrantzizkoak eta esanguratsuak dira, estilo aldaketak azaltzen baitituzte. Ez dut zuzenketarik egin idazki hauetako ia batean ere, ez bainaiz gai nire lan bat zuzentzeko, idazten ari naizen une doian ez bada. Denbora igarotakoan, ez dakit gehiago zuzentzen.
‎Tira, neska, pentsatu nuen, hori dun gauzak ez diren bezala interpretatzea, asmo polit eta guzti, asmo politak alferrikakoak direnean itsusiak baitira, poxpolin. Anaiei zegokienez, kontua da anaia txikia tailerretik bota egin zutela eta Doneanera itzuli zela beste lan bat topatu artean. Tailerrean konpontzen ari ziren Golf bat probatzera irten eta Bartzelonaraino joan omen zen gelditu gabe, berrehun ordutik gora harrapatuz eta isuna isunaren atzetik pilatuz auto jabearentzat.
‎–Hi ez haiz leku batean edo lan batean luze irautekoa; zuen ama Mikelak esan zidaan behin.
‎Ez dut haserre atake askorik izaten, ez naiz objektuak jaurtitzekoa ere, batez ere arrisku plusa duen lan bati esker nik neuk ordaindu baditut, baina onartu behar dut dena birrintzen duen astakirten horietako bat izateko zorian egon nintzela. Alabaina, noizbait izan nuen familiari begiratu nion, eta ez zutela merezi ohartu nintzen.
‎–Horrexegatik hots egin dizut hain azkar. Jakinaren gainean nago nire kolaboratzailearekin izan duzun topaketaz, eta badakit lan bat enkargatu zeniola ere, niri bezala. Tira, gure emaitzak gurutzatu ditugu eta zurekin partekatzea garrantzizkoa iruditzen zaigun aurkikuntza bat dugu, nahiz eta ulertzen dudan maila pertsonalean nekez onartuko duzula.
‎Horrek nire alde zinikoa eta bizitzeko gogo eskasa baztertzera behartu ninduen, eta ingurukoa berriro estimatzera: osasuna, aitaita, anaia, koinata, eta inori min egin nahi zioten morroiak kaletik ateratzen laguntzen zidan lan bat izatea...
‎Hango jendearekin eta batez ere herriko alkatearekin eztabaidak eta heldukadak nazkatzeraino izan ondoren joan zen; alkatea, jauntxo miserable bat, herri erdiaren eta herritar erdien bizitzaren jaun eta jabea zen, mesedetxoak egiten baitzituen, jendea berarekin zorretan egon zedin betiko: udalean entxufatu ez zuenari enpresa batentzako kreditua lortzen lagundu zion edo herri lan bat enkargatu zion edo udalerako zerbait, edozer gauzak balio zuen herritarrei sentiarazteko faborea sekula betiko zor ziotela. Gizon makurra da, jauntxo doilor bat, udal hartan erabat agintzen duena bere inguruko guztien isiltasun miserablearen laguntzarekin.
‎Ramonek aholkatu bezala, hartu ninduten bi gizonei gezurretan ibili nintzaien; Parisen nuen arreba bat bisitatzera nindoala esan nien, eta arrebak berak niretzako moduko lan bat aurkitua zidala. Ramonek hala aholkatua zidan; hobe nuela inorekin gehiegi ez fidatzea eta nire benetako egoeraren berri ez ematea.
‎Horren harira, Wagnerrek hamabost urte zuenean ida  tzi zuen antzerki lan bat datorkigu gogora, tragikoa bezain neurrigabea: istorioa hasi eta berehala, antzezle nagusietatik berrogei hiltzen dira eta.34 Ondorioz, Wagner gazteari per  tsonaia gehienak berriro agertokira itzularaztea besterik ez zitzaion bururatu," arima herratuen" itxurapean izan arren.
2022
‎Ondoren, ludoteka bateko hezitzaile lanarekin osatu zuen jornala. Eta azkenean, Arte Ederrekin zerikusi handirik ez zeukan baina jende guztiak baietz uste zuen lan batean bukatu zuen: inprenta batean maketatzaile.
‎Lan bat bilatu behar duk herorrentzat. Baina, jakina, lan bat aurkitzen duenean, okerrago da: zurrutean joaten zaio dena.
‎Baina barren barrenean inoiz ez dut nahi izan amaren zori bera. Nik mundua ikusi nahi dut, badakizu?, eta lan bat aurkitu hirian. Eta dirua irabazi eta mundu guztiak gastatzen duen gauzetan gastatu:
‎...aleginetan esa  ten du gu maitale izatea nahiko lukeela, otso bikote bat bagina bezala, ohetik jatetxera joan eta etorrian, jatetxetik zinemara joan eta etorrian, mundu guztiak bezalaxe egin, behar den bezala biok, eta eskutik hartzen nau zintzoa dela adierazteko, niri hemendik irteten lagundu ezinik ez duela esaten dit, bere etxean jasoko nauela, dirua utziko didala nik ikasketak burutu artean, lan bat aurkitu artean, eta bere begi nireak bezalakoei begira, bere aho nirea bezalakoari begira, neure buruari esaten diot ez didala gogoak ematen, asperraren asperrez hilko nintzatekeela elkar ongi eramango bagenu ere, ez nuke gugan sinetsiko, ezta jendeak kalean guri begiratzeko burua jiratuko balu ere, izan genukeena garela pentsatuz, gazte bikotea, eta dirua geroko gordetzeko esan nioke, itzult...
‎...hitz egin, nola da posible ordea horrela markaturik egotea eta ezer ez esatea, ezer gertatuko ez balitz bezala, halakorik inoiz ikusi ez duen puta batekin larrua jotzea, halako desitxurakeriarik, eta neure buruari galdetzen diot nola sortu litekeen buztanik gorputz adabatu horretatik, nola litekeen zakila gogortzea eta hazia isurtzea, korritzea, nola litekeen barre egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ... Jean da Montreal zapaldu duen hungariar bakarra, tira, horixe da berak esaten duena, beso txiki bat du besaburutik zintzilik, giharrik gabeko besoa da, ezin du mugitu, alferrikakoa du, harrigarria bada ere, beso abortatua da bere ibiliaren erdian dilindan, udazkeneko hosto bat da neguaren joanari eusten diona, ez dauka beso hori mugitzerik beste besoak lagundurik ez bada, eta hori ere zirkunstantzia jakinetan besterik ez, janzten denean edo ohean bizkar gainean etzaten denean, batzuetan bere buruaren atzean jartzen du beso txango hori niri irribarrez begira, bestela bezala, guztiz natural egiten du, erreflexu bihurtu da, lanera abiatu aurretik etxean orrazten garen modura, oso litekeena da jaiotzetikoa izatea baina ez daukat aztarrenik, horra gauzarik estrainoena, ez dugu gai horri buruz inoiz hitz egin, ez, urte hauetan guztietan ez dugu inoiz horretaz hitz egin, ez dakit zertan den bizkarretik dilindan alferrik daraman besoaren historia, ez dugu inoiz gure enkontruetan sartu, gure artean gelditu da, hortxe, arrotz, eta aldiro saihestu beharra daukat beso hori, ukitzeko beldur bainaiz, eta hori ere natural bihurtu da, erreflexu bat, aldiro aldiro nire eskuak beso hori ez bestea laztantzen du tematsu mugimendu bertikal eta hozbera bat eginez, inoiz ez naiz gorputzaren beste aldera barrentzen, beso txikiaren aldera, ez dut inoiz ukitzen besterik pentsatzen ez baldin badut ere, eta zer ehundura ote du, hotz ote dago, gogo onez galdetuko nioke guztiarekin ere zergatik kontserbatzen duen, ote luke bere burua beso horretaz gabetu, anputatu, nolanahi ere ez dio ezertarako balio, ez bada dilindan egoteko eta jendea aztoratzeko, leku esajeratu bat hartzeko, gustura esango nioke gloria handiagokoa dela beso anputatu bat izatea beso atrofiatu bat baino, muturrean dilindan esku hila duena gainera, eta atrofiaturik eduki ordez anputatua baleuka bidaiarazi egin ziezaiokeen, historia bat eman ziezaiokeen, ospea, gerlan galdu nuen, beso hori gihartsu bezain abil zen, hainbat etsai kalitu zituen, buruz buruko borroka batean galdu nuen, ia ia hil nintzen odolusturik, baina altxatu eta ibili egin nintzen bi orduz herriraino, baina hara heldu nintzenerako medikuak ezin izan zuen ezer egin, beranduegi zen, zainak kalteturik zeuden, bai, dilindaneko besoaren epopeia kontatu ezinik ez zukeen izango, baina ez, berak literaturaz hitz egiten dit, ez du sinesten ikasle naizela, guztiz harritzen du gaurko egunean, herrialde honetan inor puta eta ikasle, biak batera, izan ahal izateak, eta beso hil onartezin hori gure artean ez balego ez nuke harri koskorra mendi egingo, baina besterik ere bada, Jeanek orbain gorritzar handi bat du gorputzean lepotik zilborreraino, eta beste bi orbain iztergainetatik orkatiletaraino, ildo kirurgiko zabalak ile beltzetik barrena garrasika, igela bezala ireki zutela esaten dit beti, goitik hasi eta beheraino ireki zutela, lanabes oinarrizko eta herdoilak jandakoekin xerratu zutela, klitoria erauzten den herrialde horietan egiten duten bezala, zauria lokatzez estalirik eta berunezko eguzki galgak euli erruleak kitzikatuta, eta zer aurkitu ote zuten bularralde horretan, hanka horietan, bihotza operatu ote zioten, zainik erauzi ote zioten, medula, ezer ez dakit zeren ez dugu horretaz inoiz hitz egin, nola da posible ordea horrela markaturik egotea eta ezer ez esatea, ezer gertatuko ez balitz bezala, halakorik inoiz ikusi ez duen puta batekin larrua jotzea, halako desitxurakeriarik, eta neure buruari galdetzen diot nola sortu litekeen buztanik gorputz adabatu horretatik, nola litekeen zakila gogortzea eta hazia isurtzea, korritzea, nola litekeen barre egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren haurrak ez maitatzea, haur normalak izanagatik ere, baita mundura atrofiarik eta orbainik gabe etorriak badira ere, eta beharbada errazagoa da haurrak maitatzea elbarriak baldin badira, batek daki, eta bestalde Jean niri literaturaz hitz egiten tematzen da, ez esan, ez esan, esaten dit behin eta berriz idaztea heriotza printzipio bat dela esaten diodanean, hitzak ez duela objektuaren presentzia behar bere burua enuntziatzeko, hizpide dugun objektua beste nonbait ere egon daitekeela, hiru mendez gero lurperaturik, ez esan, ez esan, magia, eta Jean Paul Sartre, eta bizi duenaren aurrean sentitzen den higuina, hazten denaren aurrean ideien historian duen lekuaren kezkatan gabe, Jainkoa ordezkatu nahirik zientziak jaso duen porrota kontuan hartu gabe, gauzarik seguruenetan ere gorderik den erlijiotasuna adierazi, kimikan, genetikan, izara zimurtuen artean binakako trufan, elkarri tarrapataka esaten dizkiogun hainbat autoreren aipuak, baina dilindan duzun beso txangoa inoiz aipatu gabe, garrasika hoska ari zaizkigun orbainak inoiz aipatu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
lan bat egin 11 (0,07)
lan bat aurkitu 6 (0,04)
lan bat egon 4 (0,03)
lan bat bukatu 3 (0,02)
lan bat eduki 3 (0,02)
lan bat bilatu 2 (0,01)
lan bat egile 2 (0,01)
lan bat enkargatu 2 (0,01)
lan bat ere 2 (0,01)
lan bat ni 2 (0,01)
lan bat topatu 2 (0,01)
lan bat abiarazi 1 (0,01)
lan bat abiatu 1 (0,01)
lan bat adierazi 1 (0,01)
lan bat aitzakia 1 (0,01)
lan bat argitaratu 1 (0,01)
lan bat ari 1 (0,01)
lan bat aurkeztu 1 (0,01)
lan bat aurre 1 (0,01)
lan bat bera 1 (0,01)
lan bat beste 1 (0,01)
lan bat besterik 1 (0,01)
lan bat bete 1 (0,01)
lan bat beti 1 (0,01)
lan bat bihurtu 1 (0,01)
lan bat burutu 1 (0,01)
lan bat egoki 1 (0,01)
lan bat egun 1 (0,01)
lan bat ekin 1 (0,01)
lan bat ekonomia 1 (0,01)
lan bat eragingarri 1 (0,01)
lan bat eskuratu 1 (0,01)
lan bat estreinatu 1 (0,01)
lan bat etorri 1 (0,01)
lan bat euskara 1 (0,01)
lan bat ez 1 (0,01)
lan bat galdera 1 (0,01)
lan bat gogaikarri 1 (0,01)
lan bat gutxi 1 (0,01)
lan bat halako 1 (0,01)
lan bat hartu 1 (0,01)
lan bat herri 1 (0,01)
lan bat ibili 1 (0,01)
lan bat informazio 1 (0,01)
lan bat irabazi 1 (0,01)
lan bat irakurri 1 (0,01)
lan bat irrati 1 (0,01)
lan bat jardun 1 (0,01)
lan bat lortu 1 (0,01)
lan bat luze 1 (0,01)
lan bat modu 1 (0,01)
lan bat murgildu 1 (0,01)
lan bat opari 1 (0,01)
lan bat saritu 1 (0,01)
lan bat testu 1 (0,01)
lan bat utzi 1 (0,01)
lan bat xutik 1 (0,01)
lan bat XX. 1 (0,01)
lan bat zail 1 (0,01)
lan bat zuzendu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia