Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 642

2000
‎Aurtengo erroldak erakutsi du Zuberoak 13.500 biztanle dituela, hots, ia milako bat galdu duela hamar urtez. Aurreikuspenak betez geroz, 2010ean bi mila zuberotar gutiago biziko dira sorlekuan, bortxatuak izanen baitira kanpora joatera lan bila. Horrelakorik gerta ez dadin, 600 lanpostu sortu behar dira eta lanean hasiak dira jada, Zuberoako egitura ekonomikoetako arduradunak eta hautetsiak.
‎Jatorriz Georgia eta Alabamakoak ziren cherokee indiarrak. Pixkanaka, Oklahomako erreserba batera joatera behartu zituzten. Ondoren," Indian territory" (indiar lurraldea) zuriena ere izatea erabaki zuen gobernadoreak.
‎—Redio, ez didak idorrik joatera utziko, ezta. Ateraidak hire pozoitik.
‎Baina desengainuak eta porrotak gorabehera, badirudi gizakiok amodioaren bila joatera kondenaturik gaudela: hala joan zen Dabid eta hala noa ni.
‎Beti utzi izan zidan neure kasa ibiltzen. Mezatara eta joatera ere ez ninduen egundo behartu. Batzuetan jakingo zuen nondik nora nenbilen eta beste batzuetan ez, baina inoiz ez zidan egiten nire ibilerekiko galdeketarik eta errietarik.
2001
‎Agian, lizentziatura lortu eta gero unibertsitatera joatera animatuko dela aitortu du, baina zaharra izango dela uste du 18 urteko hasiberriekin nahasteko.
‎Coleridge ren marinelaren antzera jakingo du Sarrionandiaren pertsonaiak zein garrantzizkoa den toki bateko, herri bateko, sorterriko izatea. Nahiz eta, hori jakinik berriro joatera behartuta egon.
‎Gaur egun Paadar familia lurretik baino gehiago turismotik bizi bada ere, oso gogoan dute Laponiaren historia: samiak lurralde bakarti hauetan barrena abiatu zirenekoa, hegoaldeko biztanleek iparralderago joatera behartu zituztenekoa, edo Bigarren Mundu Gerrak herri osoak suntsitu eta laponiar arkitektura zaharra galdu zenekoa.
‎kortsario izatea. Emazteak, ikaraz beteta, ezetz erran zion; baina pentsatu ondoren erabaki zuen aterabide bakarra zela, eta joatera utzi. u lasai bat pasa ondoren, iritsi zen portura gizona. .
‎Mendiko botak eta motxila zaharra hartu eta berarekin Midi d’Ossaura joatera animatu nintzen bada, nahiz eta hasieran zalantzan egon, nahiko sasoi txarrean aurkitzen bainintzen eta horrelako mendi garaiak igotzera ez bainengoen ohitua. Iñigo –Aitzolen koadrilako lagun bat– eta Aitzol bera ez ezik, beste bi neska ere bazihoazela jakin nuen ordea, Ainhoa eta Larraitz, eta haiek ahal bazuten nik ere nuela egoskortu nintzen.
‎1 1952an, L. Villasantek Euskaltzaindian sartu zen egunean, Krutwigek hitzaldi bat egin zuen Bizkaiko Foru Aldundian, Elizak euskararekiko zuen jarrera salatuz. Orduko aginpide frankistak haren hitzaldia separatistatzat jo, eta atzerrira joatera behartu zen. Horregatik zegoen" aspaldi honetan ahaztuxea".
‎sartzen gara. Utz ezazu bidea joatera eta gauzek
‎Joanes ez zen sekula ezkondu: bakardade bukolikoa hobesten zuela zioen, baina bazekien hogei urtetan maitatu eta familiaren ohoreagatik Parisera lan egitera joatera utzi zuen gizona zela bere bidea; jende artean zebilenetan, alkoholak, kantuak eta sasien gibeletan jotzen zuen zulo bakarreko xirula kresaltsuak bakez betetzen zutela onartzen zuen. Kantuaren xarma ez balitza, Joanesek ez zuen endelegatzen zerendako egiten zioten hainbat ohore, ohoratzaileak ez zirelarik nornahi pentsa emazu!
‎Beharrezkoa zela bera ere joatea. Nola utziko zuen Margarita bakarrik joatera ! Ahizpari lagun egin zion hain egun seinalatuan!
2002
‎Arbitroak erabakiko du benetan kalterik izan den, eta zer ondorio izan behar duen hura konpontzeko eta bezeroari ordaina emateko. Espainiako ile apaintzaileen ordezkari Ricardo Jarquek berak bere autonomia erkidegoko arbitraje batzordera joatera animatzen ditu arreta ona jaso ez duten bezeroak. Baina badirudi deialdi honek ez duela arrakasta handirik izan oraingoz, edo ile apaindegietako bezeroak ez dira inoiz horretara iristen.
‎Zentro horrek, lesioen larritasuna gorabehera, hogeita hamar urte arteko bizi itxaropena duen paziente mota horren arreta integrala eskaintzen du. Gainerako autonomia erkidegoetan, kaltetuak gailu batetik bestera mugitzera edo “landareztatzera edo etxera hiltzera” joatera behartuta daude. Hala adierazi zuen Miguel Ángel García Compostelako Ospitale Unibertsitarioko psikologo klinikoak, eta gogorarazi zuen errehabilitazio tratamendu batek, gutxienez urte eta erdi irauten duenak, 7.800 euro inguruko kostua izaten duela medikuntza pribatuan (1,3 milioi pezeta).
‎grinak zirikatutako itsualdia; arriskua. Baina ez zen ausartuko berarengana joatera . Ez zen ausartuko.
‎Eguraldi bikaina lagun, kaleak eta tabernak jendez beterik zeuden, batez ere jende gaztea, algaraka eta elkarri zirika ziharduten mexikar jatorriko neska mutikoak. Jatetxe mexikar batean afaldu eta Coronita batzuk edan ostean, lotara joatera deliberatu ginen. Inguruko deserosotasunak ahaztuta, ahal izan genuen bezala loa biltzen saiatu ginen, bai baikenekien hurrengo egunean Los Angeles gure zain genuela.
2003
‎Jon Mugartegi Iriondo berriatuarraren bat bateko bertso multzo batekin eta hark sortutako bertsopaperen beste sorta batekin osatu du Joxemari Iriondok «Segi, Mugartegi». Horrez gain, Bizkaiko bertsolari honen bizitzako unerik gogoangarrienak ere kontuan hartu ditu, hala nola soldaduskatik nahiko gaixo itzuli ondoren, plazara irten gabe hiru urte egin zituela, baina Azpillagak bere betiko bertso laguna etxean isilik geratzen utzi nahi ez, eta 1959 urtean Markinan egin zen Bizkaiko Txapelketako kanporaketara elkarrekin joatera animatu zuela. Mugartegi lehenengo gertatu zen hartan, eta baita hurrena egin zen Ondarroakoan ere.
‎Nolanahi ere, pentsatzekoa da arazo frankori egin ziola aurre Champourcin eko Ernestinak bere bizitza luzean, eta ez bakarrik 1936ko gerran galtzaile izatea egokitu zitzaiolako eta ondorioz hogeita hamahiru urte erbestean pasa beharrean izan zelako: ...a zen Espainiako gizartean misoginia jaun eta jabe zen garaian; batxilergoa ikasi zuen neska dirudunek ere apenas ikasten zutenean; poesia liburuak argitaratu zituen emakume oso gutxik idatzi eta ia inork argitaratzen ez zuen denboran; eta horietan guztietan gurasoen eta gerora Nobel Saria eskuratuko zuen Juan Ramon Jimenez idazlea bezalako adiskideen laguntza izan bazuen ere, Ernestina harantzago joatera ausartu zen, Errepublikaren aldeko agertuz etxekoek erregezale amorratu zituenean, eta zibilez ezkonduz bere familiakoentzat hutsaren hurrengo eta etsai politikoa zen beste idazle eta errepublikazale batekin. Bere senarra, Juan Jose Domenchina, Izquierda Republicana alderdiko partaide eta Manuel Azañaren idazkaria zen, Azaña Espainiako presidente izatera iritsi baino lehen.
‎Logelaren leihotik eguzki zoragarria sartzen zen, ekainean sarri agertzen den horietarikoa, hondartzara joatera gonbidatzen duena. Artean udaberrian zeuden, baina uda muturra agertu nahian zebilen, lurra berotu nahian, baita gizakien buruak ere.
‎Laguna, bestalde, ez da top lessetik igaro, bular oparoetan bikiniak egun pare baten utzitako hiruki zuriak ezabatzeko. Aurreko egunetan lagunekin joatera beharturik egon ziren, ondoko hondartzara, eta orduan, jakina, guztia ostendu behar zen.
‎Ondoren, jada modu kontziente batean, jokamolde jakin batzuk garatu ditu, kontsultara joatera bultzatu zuten sintomak (fobiak, antsietatea, depresioa...) ezabatzeko bidea emango diotenak.
‎Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren helburua da zirkulatzen ari diren ibilgailuek eskatzen diren gutxieneko segurtasun baldintzak gainditzen dituztela ziurtatzea, arrazoi teknikoengatik gerta daitezkeen istripuak minimizatzea eta ihes gasen emisioak murriztuz ingurumena babesten laguntzea. Horretarako, legeak gutxieneko aldizkakotasun bat ezartzen du ibilgailuek pasatzeko, bai eta berrikuspenera joatera behartzen duten aparteko egoerak ere. Noiz pasatu behar dugu IAT?
‎Determinazio berri horietako asko laborategi espezializatuetan edo erreferentziazko laborategietan bakarrik egin daitezke. Ohikoenen kasuan, hurbileko laborategietara joatera ohituta gaude, pertsonaletan eta baliabideetan trebatuta baitaude espekimenak ateratzeko (zati bat edo gehiago zuzenean pazientearengandik hartuta), laginak egiteko (espezimen baten zati bat helburu jakin batekin manipulatu ondoren) eta bermeekin aztertzeko. NBAPak Horiekin batera, eta berrikiago, ugaldu egin dira espezimenak lortu eta biltzeko puntu periferikoak (PPORE), “Europan baliokideak ez diren erakundeak”, esan dute Analisi Klinikoetako mediku espezialistek.
‎Bartzelonako Auzitegiak aholkularitza bat kondenatu du eragindako kalteengatik errenta aitorpena gaizki tramitatu zuten bezero batzuei kalte ordaina ematera, eta beste konpainia batera joatera eta zerga zor bat ordaintzera behartu ditu. Epai baten bidez, Bartzelonako Entzutegiko 15 Sekzioak Bartzelonako GAFSA Zerga Aholkularien Kabinetea (UBK Balear Uharteak eta UBK Aseguru artekaritza enpresei ia 50.000 euroko kalte ordaina ematera zigortu ditu bere aseguru etxeak.
‎Hiri handietan aparkalekurik ez dagoenez, herritarrak hainbat aparkalekutara joatera behartuta daude. Aparkaleku horiek bide publikoan partzelarik ez egotearen ordezko neurri gisa sortu dira, eta erabiltzaileek ohartarazi dute horietako batzuk pribatuak direla, baina beste batzuk agintari publiko eskudunek kudeatzen dituzte.
2004
‎Bada hilabete batzuetarako Euskal Herrira etorri eta bueltatzean interesak eraginda matrikulatzen denik ere. Izan ere, Estatu Batuetan ikasleak unibertsitatean daudenean asko animatzen dira atzerrira ikastera joatera ".
‎Utz autobideak, bide eta bidexken hartzeko. Ibilbideak erakuts baina ez bertzeak zure bidetik joatera bortxa. Kurri dabilana, autoz dabilana baino emekiago jabetzen da espazioaz, inguruan duen guztiari begiak irekiz.
‎Gizon zuzen batek gehiagokorik gabe onartu dezake, etorkin horiek beren herritik joatera bortxatuak izan daitezen bizitzeko. Ez ote dute, Iparraldean duela hogeita hamar urte modan zen eslogana bere egiten ahal:
‎1938an Pottsvile ko meatzariei buruzko saiakera bat egin zuen, Roosevelt-en gobernuak sortutako Arteen Proiektu Federalaren diru laguntzaz. Lan honen erakusketa Paul Strand ek ikusi eta goraipatu zuen; kritika honek New York era joatera bultzatu zuen eta bertan Irene ezagutu zuen, gero bere emaztea izango zena. Honetaz gain, Strand ek Delano ri buruz hitz egin zion Stryker i eta FSAn sartu zen 1940an.
‎Bi gorputzen arteko tentsioa Elizondon geratutako karabinero eta guardia zibilen artean azaldu zen. Izan ere, karabinero batzuk gerra egoera ezarri zenean ihes egin zuten, baina gelditutakoak, Iruñetik altxatuen tropak heltzean, frontera joatera behartu zituzten. Aipagarria da, Oronoz Mugairin bi polizien artean ia tiroka hasi izana.
‎Azkenik, udalerrian, babes ofizialeko etxebizitzen eskaera handia dela azpimarratu du PPko bozeramaleak. Azaldu duenez," 3.400 lagunek egin dute eskaera, salneurrien ehuneko 19,7ko igoerak Getxotik joatera edota gurasoen etxean geratzera behartzen dituelako gazte asko". Populerren ustez," getxoztarrei iraintzea" da, oraindik Etxezuriko 32 etxe baino ez zozketatu izana.
‎semea bere bila etorria zela. Azken batean, zerk bultzatzen du semea aitarengana joatera
‎gerran hil zen Serapiok, gerra galdu eta gero, gerra irabazi zutenek... baina kosta egiten zitzaidan beren jardunaren haria hartzea. La Vachek ere adi entzuten zuen salatik zetorrena, baina hala eta guztiz ere, nahiz bera eta biok izan ukuiluan esna geunden behi bakarrak, nahiz nik berarekin hitz egiteko gogo izugarria eduki, ez nintzen beragana joatera ausartu. Haserretuta egongo zela pentsatzen nuen, ez zidala behin ere barkatuko bera alde batera utzi eta behi makalekin ibili izana.
2005
‎Ez daiteke erran gaurko apez eta apezpikuek mirakulu handirik egiten dugunik Elizarekin, botere guziak eskutan dauzkagularik. Peko errekara joatera uzten ari dugu, isil isila, iduri ez dugula geroan ez esperantzarik, ez sinesterik. Baionan egin baititugu sinodo gogoetak 2003an, talde baten erantzunetan hauxe irakurtu dut apezetaz:
‎ilobaren bataiora zoan, amatxi baitzen. Argia baino lehen utzia zuen etxea, ilunarekin, senarrak joatera utziko ez zuelako beldurrarekin! Zorion iturri zen ezkontza hori?
‎Inmigratuek eta hauen haurrek? Zuzen da norbait bere herritik joatera bortxatua izatea lana izateko. Zuzen da Afrikako herrialde pobreek haurrak beren bizkar izan ditzaten gostatzen direno eta errentable direlarik, beste batzu, aberatsak balia ditezen haietaz?
‎Asma ezazue hamasei urteko neska bat erdiminetan, herritik urrun eta azkenean bere haurra, behi eta ardien artean ukaitera bortxatua. Asma ezazue zenbait hilabete geroago, haurra bizkarrean (astoz erakusten dute margolariek, bainan nondik izanen zuen asto baten erosteko dirua?) ihesi joatera bortxatua, berak ez zekielarik norat.
‎Halako ezinegon deseroso bat. Laneko zerbait izanez gero, aurrez komentatuko zenidala pentsatu nuen, edo zurekin joatera gonbidatuko ninduzula. Baina nigandik urrundu beharra zenuela ulertu nuen.
‎Ezkuturik gordeenean hemezortzi urtez isildutako gertakariak bultzatzen ninduen hara joatera .
‎Egiatan, bertute batzuek pasioak biguntzen dituzte. Baina ez da hala gertatzen bertuteari iraunkortasunez hori berezko zaiolako, ezpada arrazoimen zuzenak, bertutea beti bidelagun duen horrek, batzuk moderaziora behartzen dituelako eta beste batzuk, aldiz, ahalik eta urrunen joatera behartzen dituelako. Hartara, ezin dugu Jainkoa gehiegi gurtu.
2006
‎Ez baitzait bidezkoa iruditzen, alegia, eskubideen zanpaketa bat baita nire hizkuntzan eta nire herrian ikasteko azterketa gehigarri bat egin beharra. Hor izan genuen froga, gure mailako 50 bat ikasletatik soilik 8 ausartu ginen selektibitate frogen egitera joatera , lan gehigarria da eta gaztelania menperatzea nahitaezkoa zitzaigun, beste hainbat gauzaren artean.
‎Ohitu gaituzte eta ohituak gaude bi ekintza politikotara: botoa ematera eta gure sokakoen manifestazioetara joatera .
‎Atzo lez, iluntzean, dendako erakusleihoan neoi argiak amatau dira, barriro be senar emazteak isil isilik eta kale hotzetan barrena, zenbatgarrenez ez dakiela, etxera joatera behartu.
‎Inkesta bat egiteko modukoa da esaldia, baina gauregungo euskal gazteen artean ere... Eta hemen ez naiz harago joatera ausartzen.Benetan pentsatzen du hori Chimok. Ziur asko ez, baina berez atera zaio ateraldia, eta beraz, egiaren ernamuina bederen badu esaldi horrek atxikia.
‎Erakunde horrek epaileari eskatzen dio langileei fidantza jartzeko, beren jarduketaren ondorioz izan litezkeen erantzukizun zibil edo penalei erantzuteko. Era berean, hilabete bakoitzeko 1 eta 15ean epaitegietara joatera behartzeko eskatu du. Bere ondasunak bahitzea ere eskatzen du, izan litezkeen zehapenei aurre egiteko.
‎Ez, egia, Nanyren, zure amatxiren omenaldian ikusia zintudan. Ez nintzen ausartu joatera Nanyren omenaldira, zeren badakizunez harreman bereziak genituen eta segur aski jada ohartu zara ene familia osoaren hiltzailea izan zela. Gainera, ez naiz biziki maitatua herrixkan eta nahiago dut bakarrik egon.
‎Gau hartan, aurrekoan bezala, iluna erabatekoa zenean, ibilgailu zaharkitu eta antigoaleko bat iritsi zen etxera, bi gerlari ilun jaitsi ziren handik, eta bigarrenez haien nagusiarengana joatera gonbidatu ninduten. Gau osoa eman nuen biwa jo eta heike gerlari desagertuei buruzko abesti eta poemak errezitatzen.
‎Italia urrun da Nafarroatik, baina munduko txoko guztiak on dira, etsaia kolpatzeko parada izanez gero. Gaston Garrok, penaturik ere, joatera utzi zion.
‎Eta ezkontzarena, hainbestean: umea izateagatik ere barkazioa eskatzera joatera behartzen zituzten. Umea izan eta bataiatzera eramateko kentzen zioten amari.
‎Humeren interpretazioan geometriak lagundu dit nire helburua asetzen, baina geometriak bakarrik ez nau motibatu, ez nau bultzatu hori egitera. Donostiara joatera bultza nazakeen gauza bakarra da Donostiara joateko nahia edo desioa edukitzea.
‎Humeren tesia da, ez aprioriko ez aposterioriko usteek ez dutela ekintzara bultzatzeko gaitasunik. Donostiara ahalik eta azkarren joateko nahia eduki ezean, arrazoimenak bakarrik ez nau bultzatuko errepide batetik edo bestetik joatera .
2007
‎Egin kontu: itsasontzi bat hartu eta, ikertzera, nazioarteko uretara joatera iritsi dira. Horrek denak neurrigabeko energia eta diru gastua sortzen du, eta, beraz, bada garaia eztabaida hau bere onera ekartzeko.
‎Konpainia berriek eragindako prezio jaitsierak ez du eraginik izan Hondarribiko aireportuan. Hori da beste aerodromoetara milaka gipuzkoar joatera behartzen duen arrazoietako bat. Aireko Nabigazioaren Espainiako Elkarteak (Aena) emandako datuak adierazgarriak dira.
‎Hala ere, Asian edo Afrikan, esaterako, ia ez dago organo ematerik, eta ordezko tratamenduak egiteko aukera, dialisiaren kasuan bezala, jasanezinak dira, oso garestiak baitira. OMEren proposamena Adituek beti adierazi izan dute desabantailatzat transplanterako organo edo giza material gutxi izatea, herrialde aberatsetako herritarrak garapen bidean dauden herrialdeetara organo bat erosteko joatera behartzen dituen transplante turismo gero eta handiagoa, transplante prozeduren inguruko kalitate, segurtasun eta eraginkortasun arazoak eta, gainera, emate eta transplante legerik ez egotearen errua. Arazo horiek guztiak konpontzeko, OMEk, joan den martxoaren 30ean Genevan egin zen Transplanteari buruzko Munduko Kontsulta Bileran, zelula, ehun eta organoen dohaintzari eta transplanteari buruzko munduko printzipio gidariak eguneratzeko proiektua aurkeztu du.
‎Ez zuen aterkia ilki nahi. Ohartu zelarik bururaino joatera deliberatuak ginela, galtzetako sakelatik paper puska bat jalgi zuen. Purtzilikatua.
2008
‎Ipar Euskal Herrian legea egokiagoa da, Frantziako Estatuko ereduak etxebizitzaren afera errazten baitu. Hots, bikoteak segituan derrigortzen dituzte bitartekaritza familiarrera joatera , akordioa bultzatzeko, lortu ezean epaileak automatikoki zaintza partekatua emango die oro har eta etxebizitzaren inguruan inongo adostasunik ez badute, berehala saltzera behartuko ditu, ondasun likidazioa egitera, alegia. Zaintza partekatua duten Europako beste herrialdeetan ere eta hori da ohikoena eredu bera jarraitzen da.
‎Eta maisuak osaba izebekin hitz egin, eta tratu batera iritsi ziren: eskola bukatuta gero, maisua mutilari ordubeteko klase berezia ematera obligatzen zen, baita mutila eskolara egunero joatera ere, etxeko lan gehiegizkoak inoiz eragozgarri gertatu ezean, baina hori bai, maisuak, urtea bukatzean, oilasko sinboliko pare bat kobratuko zien.
‎Gray eta Ben Gunn txaluparekin joan eta etorri zebiltzan bitartean, gainerakoek altxorra pilatzen zuten hondartzan. Haietako bi barra, soka mutur batetik zintzilik jarrita, nahiko karga bazen gizon sendo batentzat; astiro joatera behartzen zuen. Niri dagokidanez, garraio konturako ezer gutxi nintzenez, leizean pasatzen nuen egun osoa txanponak galleta zakuetan sartzen.
‎Izan ere, ni baino galduago egon ote zitekeen inor? Kanoikada botatzen zutenean, nola ausartu behar nuen txalupetara joatera , norengana eta artean eskuak odolez basituta zeuzkaten demonio haiengana. Ikusten ninduen aurrenekoak ez ote zidan oilagorrari bezala lepoa bihurrituko?
‎Bat bateko oldar batek liburua itxi eta treneko bar bagoira joatera bultzatu du. Jendea ikusi nahi du, ezezagunak inguruan sentitu, pertsonaz inguraturik dagoela irakurri nahi du Tolstoiren liburu liluragarria.
‎Gizon emakume larriak beren hizkuntza baliatu nahi eta ezinean, pareko ertzain edo udaltzainak ez dakielako eta, are, inor hari euskaraz zuzentzea iraintzat har lezakeelakoan. Euskaraz bizi nahi dut esanez bizi dena, itotzeko zorian da edo babesgunera, indioaren erreserbara bizitzera joatera beharturik. Euskararen egoera halakoxea delako, bere etxean ere!, beste non edo nongo hizkuntza nagusiak atariko haizea baino lasaiago dabiltzanean inoren ama lurrean.
‎ia berrehun kilometro baldin badira Didiemaraino, zenbat denbora dugu? Asfaltorik gabe ere bizkor samar goaz, martxa honetan ordu bi eta erdi ditugu, nahiz eta, bizkor joatera ohitu eta konfiantza hartu bezain laster, hor agertzen den orain arteko zimurrak baino handiagoa den zuloren bat, nerbioak berriz puntan jartzeko. Azken kilometroak gertatzen dira gogorrenak askotan, heldu behar duzula dakizunean, ezin horren bide luzea egin ostean, bide bazterrean lotan gelditu?
‎–Bai, Elizabeth Macklin idazleak, nire liburua itzuli duenak, berarekin joatera gonbidatu ninduen. Ez duzu sinetsiko.
‎10 Eta noski, no> me> mata> nadie> esanez gero, gramatika aldetik ondo legokeen arren, Ziklopeak benetan adierazi nahi zuenaren kontrakoa esango luke, eta berben arteko jokoa ezereztu. Oso antzeko hitz jokoaz baliatzen da ari da Euskal Herriko argitaldari ezagun bat ere, bere liburu dendetara erosten joatera gomendatzen duelarik, Elkar ezagutzen dugula ko esaldia eranstean. Hor, bistan denez, perpausa bitara uler daiteke, a), batak bestea eza gutzen dugulako?
‎Beraz, Akademia sortzeko unean, Broussain eta bere gogaide Azkuek honako planteamentuak zituzten: euskarak ez zuen hizkuntza bizi gisa iraungo batu ezean; gaztelania eta frantsesarekin lehia zedin ezinbestekoa zen hitz mordo batekin aberastea; eta, azkenik, goi mailetara hedatu ezean, euskara, arrantzale eta nekazarien hizkuntza soil gisa, desagertuz joatera kondenaturik zegoen. Hortaz, ezinbestekoa zen gizarteko goi klaseek, bereziki burges, eliztar eta intelektualek, euskara erabiltzea, haien eredua segituko baitzuten klase apalek, Europako hainbat herri txikitan jazo zen bezala.
‎NAROA. (konturatuz) Min egin dizu Koldok joatera animatu izanak, ezta?
‎Loiura iristean, bidaiaria konturatu zen argazki makinak (400 euro balio zuen) pantaila hautsia zuela bere zorroaren barruan, fakturatutako maletan. Epaiak dio Iberia Compañía Anónima de Seguros Generales aerolinearen aseguru etxeak ekipajeen garraioa galdu edo matxuratzeko arriskua ziurtatzen duela, eta azpimarratu du epaitegitik kanpoko erreklamazioa ez zela aintzat hartu, eta horrek auzitegietara joatera behartu zuela erabiltzailea. Aire konpainia ez zen agertu.
‎2006 urtearen hasieratik, indarkeria areagotu egin da, eta sektarioago bihurtu da: sunniar eta txinatar talde armatuek eraso egin diete hainbat motatako jarraitzaileei, eta biztanleria mistoko auzoetako komunitate osoetara joatera behartu dituzte. Amnistiaren arabera, egoera hori izan da lau milioi pertsona baino gehiagoren barne lekualdatzea eragin duen faktoreetako bat.
‎Era berean, B lizentzia lortzeko ezinbestekoak diren ikasgai teorikoen artean, autoak gidatzeko baimena, motorrekin eta haien munduarekin zerikusia duten ezagutzak, eta borondatezko ikastaroak emango dira, hiru eta sei ordu artean, 125 cc-rainoko motorretara igo nahi duten titularrentzat. Neurri horiek guztiek laster motozikletak eta ziklomotorrak gidatzeko baldintzak gogortuko dituzte, eta askok autoeskolara joatera animatu dute lizentzia edo baimena lortzeko, egungo legedia, laxoagoa eta irailera arte indarrean dagoena, amaitzen den bitartean. Hala ere, ez dirudi horrek bi gurpilen merkatua suspertzen duenik, azken egunetan jasaten ari den moteltzea kontuan hartuta.
‎Adibidez, aldez aurretik dakienaren kasuan, bilera ez da etorriko, hegazkina irteteko ordua atzeratu egin delako. Hegazkin batetik jaisten den bezeroak" hegaldia galdu du" eta erreklamazioa egiteko eskubidea galdu du Gaixotasun kroniko batean okerrera eginez gero edo bat batean krisia izanez gero, pazienteak ez du hegan egin behar, eta argi dago ezin dela behartu bidaiari horretara joatera , txosten mediko batek hala gomendatzen badu behintzat. Hala ere, eta hor dago arazoa, ez dago antzeko kasu bat jasotzen duen araudirik.
‎2050ean, herrialde garatuek eskulan eskasia handiagoa izango dute. “Ateak ixten badira, migratzaileak trafikatzaileek eta beste gaizkile batzuek irekitzen dituzten atzeko ateetara joatera animatuko dira. Beraz, ustiatu eta abusatzeko arriskua dute, eta arriskuan jarriko dituzte beren bizitzak.
‎Betselemek eta Hamokedek palestinarren giza eskubideen urraketaz ohartarazi dute. Horien arabera, Israelek Zisjordaniatik Gazara joatera behartu ditu. Erakundeek diote Tel Avivek bi lurraldeak banatzeko politika egiten ari dela.
‎Baina, filmez gain, bestelakoak ere ikusi ahal izango ditu Donostiara joatera ausartzen denak, azaroaren 8a arte. Gaur, kale antzerkia izango da Bulebarrean eta alde zaharrean, 19:30etik aurrera:
‎Izan ere, leku propiorik gabe proiekturik ez dagoela oso argi dauka Azkaratek. Gainera, dio Taun Tauneko kideak," jendea leku batera joatera ohitzea oso garrantzitsua da eta mostrak horretarako balioko du".
‎Bestalde, larunbaterako, bizikletan ibiltzera joango dira berbalagun getxoztarrek. " Sestao eta Barakaldoko berbalagun talde batek ideia proposatu zuen, eta ingurukoak ere joatera gonbidatu gaituzte. Getxoko baten bat animatuko da; ziur nago.
‎Horren aurrean, arlo guztietan erantzun bateratua ematera deitu zuten, hezkuntzan, garapenkeriaren aurrean, etxebizitzan, gazteen bizibaldintzak defendatzeko borroketan... eta lehenengo ekimenak bezala, bihar zortzi Espainiako hauteskundeetan" independentziaren alde" abstentzio aktiboa erabiltzera eta martxoaren 21ean Lezora joatera deitu zuten. Gainera, Lezon" etorkizuneko gizarte eredua" lantzeko, zabaltzeko, aztertzeko eta abian jartzeko gazte topagunea egingo dutela zehaztu zuten.
‎Eta maisuak osaba izebekin hitz egin, eta tratu batera iritsi ziren: eskola bukatuta gero, maisua mutilari ordubeteko klase berezia ematera obligatzen zen, baita mutila eskolara egunero joatera ere, etxeko lan gehiegizkoak inoiz eragozgarri gertatu ezean... baina hori bai, maisuak, urtea bukatzean, oilasko sinboliko pare bat kobratuko zien. Hala, bada, handik aurrera, Nazariok bere hitza bete, Honoratorekin harremanak estutu –maisuak liburu bat edo beste uzten zien bi anaiei, egunaren tarte batean edo bestean biek irakurtzen zutena, halako eran, non, haien arrimuan, Ismaeli ere letrak ikasteko gogoa piztu baitzitzaion– eta berandu gabe jasoko zituen fruituak:
‎Pentsatu dut maite dudala, baina... Eta hortxe gelditu naiz harantzago joatera ausartu gabe, Barrutiaren, jakinen balu, trufarako, esana baitit tragediaren irakatsietako bat horixe dela, dena idatzita dagoelarik, harantzago joan beharra daukagula, idatzitakoaren muturretaraino. Horixe da, hain zuzen, esanen lidake Barrutiak, orain daukagun askatasun zirritu bakarra.
‎Beldurrez bai, baina arrazoiez, ordea, ez genuen txintik ere esan. Egun, adibidez, ez dakit deus Itsaso eta Erre Aintziraren bila joatera bultzatu zuten zioez, ezta Jesus eta Estherren zioez ere. Sekula ez genuen hitz egin adopzioaren mundura iritsi  aurretiko bideez.
2009
‎Neurria dagoeneko indarrean dago Frantzian eta, horri esker, etxebizitzaren arazoa ez da horren korapilatsua izaten ari. Gainera, epaileak familia bitartekaritzara joatera behartzen ditu banandu behar diren bikoteak.
‎Ezagutzen dut itzuli denik eta okerrago izan zen: berriz ere ekialdera joatera behartu zuten hango buruzagiek, eta bidaia berak ordaindu behar izan zuen, neska erabateko esklabotzan murgilduz. Ikasketak egitera badoaz ere, gero ez dute lanik, eta asko lan behartuetan daude.
‎Iturrama eta Yamaguchiko Civivox liburutegiek ere Liburuaren Nazioarteko Egunean parte hartuko dute.10 liburu irakurle bila izeneko ekimenaren bigarren edizioa eginen dute, auzoan zehar 10 liburu kalera atera eta irakurleak euren bila joatera gonbidatuz. Bilaketarako klabe batzuk emanen dizkiete irakurleei eta liburuak aurkitu dituzte harat honatean ibiliz.
‎Lehen laurden honetan Baskoniaren baloi galtzeek eta madrildarren ondorengo saskiratzeek gakoa izan zuten eta Ivanovicen taldea markagailuan atzetik joatera behartu zuten. Aurreneko laurdenaren amaieran, Vistalegreko markagailuak ezinegona sorrarazten zuen 22 erakusten zuen.
‎Gero, gerra bere odol kargarekin oso hurbil zenean, bertan gelditzen zirenak alde egitera behartu zituzten, euren etxeak utzi eta errefuxiatu eremuetara joatera .
‎haraindirik ez dago, arimarik ez dago (hori pentsatu izan den substantzia bereziaren gisan behintzat). Hala ere, orain Hiriak ez du filosofo kritikoa astaperrexil pixka bat edan eta lurrazaletik desagertzera kondenatzen, baizik erlijioa da kondenatzen duena, desterrura joatera bizitza hiritar publikotik, politikatik, zientziatik. Sekularpena errealitate bat da, ez gizartean bakarrik, gutako bakoitzaren barruan ere bai.
‎E Z suertean ez medikuetan baina Eliasek joatera behartzen du, betiko bere medikuaren kontsultara. Andres, begi txiki txikiak dituen gizon estua eta lehorra.
‎Kasualitatez izan zitekeen, Miel aste haietan goiz jaikitzen baitzen txibitara joateko. Moilan egingo zuten topo, gero eta seguruago nengoen horretaz?, eta txalupan berekin joatera gonbidatuko zuen Mielek. Ohe hutsaren hoztasuna baino olatuen dantza hobestea izan zen Perezen akatsa.
‎Debozionisten ikastetxeak, halere, bazterrera utzia eta indargabetua zuen ordurako fraideek hasiera batean ezarri zutèn araua, ikasleak eskolara uniformez jantzita joatera behartzen zituena; Reginak, baina, lau anaiak bat sentitu nahi zituelako edo, uniformatuta igortzen zituen: zapatak eta galtzak beltz, alkandora zuri, eta jertsea, jaka eta gorbata urdin ilun.
‎Nengoen nengoenean, nahiago nuen ezpata ukaldi batez hil, intsentsuan itoa baino. Ez zidaten joatera utzi.
‎Ez dut lekurik izan nahi hemen. Utz niri Nafarroara joatera .
‎segurantza Nafarroak ez diela laguntzarik emanen erlijio edo bertze dela-eta haren kontra altxatzen direnei. Hori ematen badiogu, joatera utziko gaitu.
‎Narratzailea: (OFF) Eta ez gorago joatera behartuta daudelako, baizik eta gorago joan ahal direlako. Harris Lin izeneko etxe sustatzailea Taiwango negozio gizon boteretsuenetako bat da.
‎Gaurko arautegietan ez da horrelakorik ageri, zera besterik, batzarretara joatea euskaltzain osoaren eginkizuna dela. Eta hilero egingo den ohiko barrengo bilkurara joatera behartua dagoela, eta joaterik ez badu ezin etorria agertu behar duela.
‎ITXASO: Ezin dut ahaztu, ia berarekin joatera behartu nau.
‎Lizentziadunek gutxien menderatzen dituzten gaitasunetan eragiten du, hala nola prestakuntza psikologiko, pedagogiko eta soziologikoan. Ikasleak behartuta daude, gutxienez, irakaskuntza guztien %65era joatera , bi modulutan egituratuta: bata, orokorra, ikasle guztientzat oinarrizko prestakuntza duena (12 eta 15 kreditu artekoa, unibertsitatearen arabera), eta, bestea, berariazkoa, irakaskuntzako diziplina edo espezialitateekin zerikusia duten gaitasunak garatzen dituena (20 eta 30 kreditu artekoa).
‎Barne migrazioak MEAk berriki egindako azterlan baten arabera, ingurumen faktoreek eragindako migrazioaren zati handi bat barnekoa da. Asiako hainbat herrialde borrokatzen ari dira landa hiri migrazio masiboari aurre egiteko, uholde errepikatuek nekazaritzako baliabideak eta hornidurak suntsitzen baitituzte, eta jendea superpopulatutako hiriguneetara joatera behartzen baitute. Horrek ondorio larriak ditu azpiegituretan, zerbitzu publikoetan eta osasunean.
‎Gasteizko Udalak, hain zuzen, kalean lo egiten dutenei aterpetxera joatera behartu behar zaiela uste du. Hala adierazi du Peio Lopez de Munain Gizarte Gaietarako zinegotziak, azken egunotako tenperatura baxuen harira.
‎Ia tanto guztiak antzekoak izan ziren: Olaizolak bolea luzea jotzen zuen lehenbizi, Olazabal atzera joatera behartzeko, eta, behin zuloa eginda, tantoa erraz iritsi zen. Hamabi tantoko sortak lehia goitik behera desorekatu zuen (7, 19).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
joan behartu egon 21 (0,14)
joan derrigortu egon 9 (0,06)
joan deitu egon 3 (0,02)
joan animatu nahi 2 (0,01)
joan babes neurri 2 (0,01)
joan behartu sentitu 2 (0,01)
joan ere animatu 2 (0,01)
joan ere ausartu 2 (0,01)
joan kondenatu egon 2 (0,01)
joan ohitu egon 2 (0,01)
joan utzi behar 2 (0,01)
joan agur luze 1 (0,01)
joan animatu gura 1 (0,01)
joan animatu modu 1 (0,01)
joan ausartu ez 1 (0,01)
joan behartu behar 1 (0,01)
joan behartu beste 1 (0,01)
joan behartu bizilagun 1 (0,01)
joan behartu eskatu 1 (0,01)
joan behartu garrantzi 1 (0,01)
joan behartu ikusi 1 (0,01)
joan behartu langile 1 (0,01)
joan behartu nahi 1 (0,01)
joan berak batera 1 (0,01)
joan bizitza hiritar 1 (0,01)
joan bultza ezan 1 (0,01)
joan dei egin 1 (0,01)
joan deliberatu egon 1 (0,01)
joan dontzeila galdetu 1 (0,01)
joan edota guraso 1 (0,01)
joan ere behartu 1 (0,01)
joan ere ez 1 (0,01)
joan ere gonbidatu 1 (0,01)
joan ere iritsi 1 (0,01)
joan Espainia armada 1 (0,01)
joan etorkizun on 1 (0,01)
joan euskara korrika 1 (0,01)
joan ez ote 1 (0,01)
joan galdatu ahal 1 (0,01)
joan gatazka lotura 1 (0,01)
joan gonbidatu nahi 1 (0,01)
joan heldu ezan 1 (0,01)
joan lan bila 1 (0,01)
joan lore zenbait 1 (0,01)
joan neurketa egin 1 (0,01)
joan obligatu egon 1 (0,01)
joan obligatu ukan 1 (0,01)
joan ohitu ez 1 (0,01)
joan ohitu oso 1 (0,01)
joan orain bera 1 (0,01)
joan osoan jarri 1 (0,01)
joan tratamendu eske 1 (0,01)
joan utzi ahal 1 (0,01)
joan utzi ari 1 (0,01)
joan utzi ez 1 (0,01)
joan utzi gu 1 (0,01)
joan utzi hau 1 (0,01)
joan zango pausatu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia