Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎—Eta ez kezkatu —erran zuen ostatu jabeak—, zeren eta leku ezin seguragoa baita ene ostatua... eta leku ezin seguragoa duzue, halaber, Santo Tomás, halako moldez, non hemen berean baitugu armadako guarnizino bat ere, bere soldaduekin, zeinek babesten baikaituzte kortsarioen eta filibusteroen atakeetarik... baita indiar gorri salbaienganik eta bertako jendeen arteko liskarretarik ere, jakina. Baina jar zaitezte eta har ezazue yaraki pixka bat, bazkaltzen hasi aitzin... zeren aitzinatzen baitizuet ezen hiri osoan ez duzuela arno xortarik kausituko, Espainiatik aspaldi iritsi behar zuten hornidura-untziak iritsi ez direnez gero.
2001
‎Iragan fosilizatuaren aztaparretarik askatzeko otsoz, antilopez, arranoz, ostrukaz, ainaraz, gameluz, tukanez edo urzoz aldatzea gertatzen zitzaigun. Nolabait, eta suak hala zela egiaztatzen zidan, betidanik ukatutako abereen eta jendeen arteko lotura mistikoa ginen gu, munduko populu primitiboak. Sua lazki hurbiltzen ari zitzaidala antzeman nuen orduan.
‎–Ohorearen estakuruz maite ditugunak oro suntsituak suertatzen ditun: amodioa, elkartasuna, umiltasuna, jendeen arteko harremanak, denak izenik ez duen gerla batean xitxifrikatuak. Ohorea eta urguiluari esker irauten diten borroka anitzek, eskuak negoziatzen zikindu beldurrez, buruzagiek heroi handi atera gogo dutelarik.
2003
‎Iparraldean ez ditugu ikusten Hegoaldeko antzerkiak eta Hegoaldean Iparraldekoak ere izugarri gutxi. Taldeetan ere jendeen arteko trukaketa gutxi izaten dira.
2004
‎Kontrako prozesua egin nahi badugu inportantea da jendeen arteko elkar ezagutza garatzea. Hizkuntza komunikazio tresna izatea nahitaezko da.
2005
‎Bada, haien ustez, zuzenbide aldaezina, gizakien eta animalien artekoa, hertsiki esanik, zuzenbide naturala deitzen dutena. Bestetik ere bada gizakiei dagokien zuzenbidea, jendeen arteko zuzenbidea, hain zuzen. Zuzenbidea izateko gai da manu orokorrak erabiltzen dakien izaera, Hesiodok artez azaldu zuenez:
‎Errakuntza honetan, alabaina, bada zerbait, gure aberriaren pozerako. Ez da nolanahikoa harako argumentua, hau da, batabiakoek dutena, jendeen arteko zuzenbideak eta zuzenbide publikoak ahalbidetzen dutena zer den zalantzan jartzea. Ezin daiteke justiziarik egundo ere eskatu haiengan, ezin daiteke fedea galda begirunez eta arreta osoz zuzenbidea zaintzen dutenei, zuzenbide hori herri guztiek aintzakotzat hartzen dutenean; egiatan, inork ere ez du zalantzan jartzen hori, eurek izan ezik.
‎Arrazoia, izatez, berbera da bi kasuotan. Bistan da herritarrak, egungo onuraren indarrez zuzenbide zibila hausten duenean, geroko eta betiko onuren igurikimenak ere ezabatzen dituela; orobat, zuzenbide natural eta jendeen arteko zuzenbideak hausten dituen herriak, bere lasaitasunaren babesak desegiten ditu gerorako. Orduz gero, zuzenbidearen betetzetik inolako onurarik ez dagoenean, jakituriaren lana litzateke eta ez eromenarena, gure izaerak erakusten digun horretara lerratzea.
‎Horretara ere, Europa baketzea zuen helburu horrek, teologiatik harago, giza izaerak ematen zuena baliatuz. Hortxe zegoen nazioarteko giroan gizakume orori zegozkion legeen jatorria, edozein zelarik ere haren herria eta erresuma; horra ere, zalantzarik gabe, jendeen arteko zuzenbidearen erakusmolderik garbienak.
‎Horretan doa Jainkoarengandik errepublikara, harik eta errepubliken arteko zuzenbidea osatu arte. Horien bidez ere, jendeen arteko zuzenbidea moldatzen da eta hitz laburretan esanda, hortxe jartzen du berak gerraren ondorengoa, hots, presa-eskubidearen muina eta jatorria:
‎harekin ere, apezarekin nola, hitzordua hartzekoa zen mezua mugikorrean utzirik. Eskuak dolorez juntatu zituen eta, pataska hantzen ari zela, mihia ezpainetan eme eta lizunki pasatuz, jendeen arteko batasun zalantzakorra hormarik horma orekatuko zukeen akuilua altxatu zuen:
‎Gisakoa edo bihotz onekoa zela erraten ziotenean, zoriontsu jartzeko partez, tristatzen zen, iluntzen, berriro jendetasun normalaren duintasunerako maila huts egin bailuan. Ez zuena Agatak sekula ulertuko, eta hori zion Louisek mailukatzen, mundua ez zela bakezko laino, baizik eta borrokak, jeloskeriak bereziki, eta nahikeriak zizelkatu jendeen arteko guda etengabea. Onezia sendatu beharreko eritasun nagusia zen.
‎Feudalismoa: Erdi Aroan, Europako jendeen arteko harreman menperatzaileak.
2009
‎Interesak badaude, baina dohaina haiei kontrajartzen zaie. Dohainak etsaiak lagun bihurtu ditzazke, jendeen arteko harreman sakonak josi.
2010
‎Baldin eta legea bada legegilearen borondatea eta arrazoimenaren ordenazioa, horrek ahalbidetzen ditu, bestalde, estatuen arteko harremanak eta jendeen arteko zuzenbidea11 Kontuan har bedi, esaterako, Suarezen doktrinak Portugaleko erresumaren errestaurazioan izan zuen eragina, Portugal beregainaren osaeran12 Hainbatez, Suarezek Coimbran izan zituen adiskideak eta ikasleak prozesu horren protagonistak izan ziren13.
2011
‎Eta abertzaletasunak, zer? Oztopo gaindiezin bilakatu zen ETAren jarduna familia abertzaleen eta oro har euskal herritarron erabakitze ahalmena defendatzen duten jendeen arteko gutxieneko adostasuna lortzeko. Orain konfiantzaz ekin behar diote alderdiek Euskal Herriaren subiranotasunaren aldeko elkarlanari, luzamendutan ibili gabe, sortuko diren unean uneko desadostasunak inteligentzia politikoz maneiatuz.
2012
‎Nazioa, lehendanik asmatua bazen ere, iraultza burgesaren orpotik izango zen garaile, orduantxe lortu zuen kaudimenik handiena. Garai hartan gobernamendu zaharra eraitsi nahian, jendeen arteko desberdintasunak nazio-arragoan urtzen hasi ziren, samaldaka urtu ere. Jatorriz eta jarauntsiz alde substantzialik onartzerik ez zegoenez, populazioa fikzio batez homogeneizatu zuten:
‎Baina kontrakoa bermatzen dute: jendeen arteko desintegrazioa eta bazterketa areagotzen dute. Zergatik?
‎Baina baneukan ederrek, aberatsek eta boteretsuek ez zuten altxor bat: erraz bihozkatzen nintzen, urrikaltzen eta urrezko aldareak uka nitzakeen jendeen arteko harremanik biluzienaren izenean. Eraz, trakaz, zakuaz edo zorroaz axolarik ez nuen.
‎Oso aspaldian ez du ipuinik idatzi, hizkera eta estilo aldetik aurreko liburuekiko jauzia emanez, pertsona lumaren bi muturretan, Carverren tankerako ipuinak, idazlearen eta irakurlearen arteko lotura ezkutukeriarik gabe, bizitza bere gordinean ederrean, bere min zorion krudelkeriekin, jendeen arteko harremanez, eguneroko bizitzan oharkabean jazo diren gertaera ttipi hainbatetan izugarriez, elkarrizketa xaloen atzean antzematen diren katastrofeez, jendarte bizitza arrunterako prest ez dagoen banako soilaren nora ezaz gainbeheraz, bizitzan behin baino izaten ez diren aukera alferrik galduez, erabaki indarrik gabe beren burua egunerokotasunaren ur-lasterrean uzten duten gizon-emakumeez, borroka...
2013
‎Ekitaldiak hunkitu zituen jendeak, eta pozik utzi zituen jendeak. Ekitaldia bera bihurtu zen solasgai, eta hitza, jendeen arteko zubi. Anekdota gisa gelditu ziren poliziaren kontrolak, autobidearen irteeran izandako auto metatzeak.
‎Samuel Pufendorrek baieztatu zuen zuzenbide naturalaren eta filosofia moralaren arteko parekatze hori; zuzenbide natural eta jendeen arteko zuzenbidearen lehenengo katedra betetzeko deitu zutenean (Heidelbergeko Filosofia Fakultatean, 1661an), Pufendorrek modu formalean aintzatetsi zuen zuzenbide naturala jakintzagai autonomo gisa. Grotiusekin alderatuta, Pufendorfek zuzenbide naturalaren kristau izaera azpimarratu zuen, bere arreta guztia eskubide eta betebehar naturalen gain jarrita.
‎Aurreko mendeko humanista sistematikoek Zizeronen proposamenak erabili bazituzten zuzenbide zibila zientzia bihurtzeko, Pufendorfek ere eginbeharrei buruzko horren tratatua hartu zuen eredutzat (De officiis). Pufendorfen lanik kontuzkoena zuzenbide naturalaren eta jendeen arteko zuzenbidearen gaineko tratatu zabal bat izan zen, baina horrek baino eragin handiagoa izan zuen, oro har, De officio hominis et civis iuxta legem naturalem izeneko lan labur eta ez hain ezagunak (Gizakiaren eta herritarraren eginbeharrak, lege naturalaren arabera), 1673an argitaratu zenak.
2014
‎Txapelketen ondotiko lema baitute bertsolari promozionatuek. Uste dut jendeen arteko berina hori badela oraino. Abertzale mundu berri hori, berria ere ez da, fabrikatua edo paralelo, klase ertaineko ezaugarriz josia, bestearen gainean pausatua da plastika film bat bezala baina gainekoen erroek ez dute peko lurra hunkitzen.
2015
‎Herrigintza da ere Euskal Herriari gorputza ematea. Laborantzari doakionez, gorputza da laborantza eredua, ekoizteko sistemak moldatzen duen paisaia, jendeen arteko harreman sozialak, eta abar. Adibidez, ez da herri bera lurrari eta lurraldeari lotua den laborantzak egiten duen herria, edo industrializatua eta artifizializatua den laborantzak egiten duen herria.
‎Denbora hartako Frantzia: 26 urte gerlate ikaragarrien (Iraultza handiko eta Napoleonen gerlak) ondoko urtetan, Frantzia industrialtzen ari da jendeen arteko baldintza izigarri txarretan: kanpañetarik, ezin biziak jendea trumilka hirietarat derama lan eske (oraiko Afrikarrak hunarat datozen bezala), eta lantegiak sortzen ari dira laneko baldintzen gutieneko lege seriorik gabe.
‎Urriaren 22an, igandearekin, SOS Arrazakeria elkarteak beti bezala antolatzen ditu" Bizilagunak" deitu ekimenak. Hots, euskal familietan bazkaltzera gonbitatzen dituzte atzerritik auzorat jin familiak, jendeen arteko ezagutzak egin eta loturak tinkatzeko. Jaz mila bat pertsonek eta 230 familiek parte hartu zuten ekimenean.
‎Bestalde, Arrosako herriarekin harremanetan da baratze kolektiboa martxan ezartzeko interesatuentzat. Arropa trukaketa ere nahi dute xutik eman, jendeen arteko harremanak azkartzeko. -2) Iparraldeko artzain xakurren elkartea (Itsasu), artzain xakur lehiaketetan ari diren artzainek negu huntan sortu dutena.
‎Denetan ongi-etorri ederra ukan du, kantu, musika eta kolore anitzekin (jendeen pontxoak berak). Munduko katolikoen %40a bizi da lurralde hortan baina jendeen arteko desberdintasuna handia dela erran du Rafael Correa Ekuador-eko presidentak. " Asko aipatu nauzu" erran dio ironiarekin Frantxoak," milesker".
2016
‎Inportantea zait, gertakaria baino, historia soziala, sentitu dena, jendeen arteko harremanen bihurdikatzea, nork bere buruarekin ukan buruhausteen transkripzioa, gisa batez edo bestez. Oroimena iraungiko da eta badator belaunaldi bat ez duena ideiarik izanen gertatuaz eta tresna gutxi ulertu ahal izateko.
‎Komunikazio unea plazeraren eskaintzeko, jendea etxetik ateratzeko, munduari irekiak izatea proposatzeko eta herriaz harro izateko. Herriaren barneko elkartasun unea zen, jendeen arteko harremanak pizteko tresna zen antzerkia. Bestalde, antzerkilarientzat, mugen gainditzeko aukera zen, pertsonalitate bakoitzari beste batzuen tokian emateko parada eskaintzen zitzaion, eta horrekin sorkuntza egitea, ezagutua izateko unea, publikoaren aitzinean afektibitate une aparta.
‎Haurrek ez dituzte gurasoak berdin obeditzen, kontrabandoa sartu da baserri munduan eta dirua ekarri badu ere, zorrak, jendeen arteko gatazkak, denetarik ibilki da familietan, bereziki gurasoekiko errespetu falta eta sortetxeari atxikimendu eskasa. Belaunaldi berriak sosa nahi du arrazoi desberdinengatik.
‎Gose grebalariak, laborantza munduaren aldaketak, euskaltasunaren eta aberriaren zaintzearen beharra landu ditu Larzabalek, baina langileak eta ezagutzen ditu. Horiek ere «txikiak» dira, haiengandik hurbil sentitzen da, baina klaseen arteko borroka aipatzea baino jendeen arteko elkartasuna nahiago du azpimarratu.
‎Piarres Larzabal preso egon baitzen, presondegiko mundua ongi ezagutzen zuen eta zinezko lekukotasun bat dugu hemen. Bestalde, gerla ondotik borrokatu ziren jendeen arteko tirabirak aipatuak zaizkigu, nor zigortu, nola?
‎Heriotzarekin bukatzen den jendeen arteko ekintza larria erakusten duen antzerkia da tragedia. Horrela agertzen zaigu tragedia definizio argi eta berrienetan.
‎Partaideetarik kopuru handiena elkarte antolatzaileetako kideak ziren (Bordeleko Eskual Etxea eta hiri bereko Stade Bordelais Asptt, Bilboko SC Bilbaina eta Zornotzako Urgozo elkartea). Lasterketa hunek badu kirol-helburua doaike, baina xede garrantzitsuetarik badu Bordeleko eta Euskal Herriko jendeen arteko harremanak, trukea eta elgar-ezagutza sustatzea, elgarrekin izerdia eginez eta bidean bateko eta besteko paisaiak eta jendeak ezaguturik, bi gau bidean egiten baitituzte. Heldu den urtean, hirugarrena.
2017
‎" Hodei beltz baten gisara, buru gainean genuen pisu ikaragarri bat ziren armak. Sail guztietan, politikan, ekonomian, lurralde mailan baina ere jendeen arteko hartu-emanetan sentitzen genuena. Presio bat kenduko digu eta balioko du elkarrekin gauzak eraiki ahal izateko".
‎Enpresa antolaketa irakasle eta teknikari moduan ibili da. Berak, hala ere, jendeen arteko elkarrizketa maiteago eta arazoak konpontzeko autoeraketa nahiago dituen erraztailetzat du bere burua.
‎Ikuskizuna ez da irudien bilduma bat, irudiek egindako jendeen arteko harreman soziala baizik. Guy Debord.
‎Garai batean, beharbada, pobrezia handiagoa izan ohi zen herrietan, baina, bide batez, baziren hiritartu gabeko herri txikietako jendeen arteko erlazio xamurragoa. Hor sartzen ziren uzta bildu ondoren (gari, artoa, mahatsa…) izan ohi zen baimena geratuko txamarrak biltzeko eta antzeko jokaerak.
2018
‎Ambazadaren eraikitzera etorri gara, halaber, eta aitzina jo nahi dugu: eraikuntza lanetan segitu nazioarteko etxola intergalaktiko horren ahal bezain laster estreinatzeko, mundu guziko herri eta jendeen arteko hurbiltzea eta elkartzea ahalbidetzeko.
‎Bistan dena badirela pataskak; bistan dena askatasun horrek afruntuak, kopetakeriak ekar ditzakeela; bistan dena bereber egon nahi denaren eta denen arteko ametsa saiatu nahi duenaren artean gaizkiulertzeak gerta daitezkeela. Baina elikadura eta ideien borrokan hainbeste urte horietan ezagutu duen burbuilaz gain, jendeen arteko beste gisako harreman baterako esperimentazioa izan da ZAD. Estatu-nazioek zedarritu arauetarik kanpo beste elkarbizitza mota baten ametsa espresatzen dute ideia politikoa gorpuztu nahi duten" okupatzaileek". Hinki-hanka baina beti zerbaixka aitzinatuz, umiltasunez, herrixka baten izarian," komun" baten gisa-eleetan maiz entzuten den erreferentzia-, bestelako jendarte molde hori finkatu nahiz Nantes eskualdeko berroalde heze hartan.
‎Euskara, ikergai gisa bretainiarrari, korsikarrari edo kreolerari konparatzea zepo batean erortzea litzateke. Gure herriaren historia, bere lurraldeen eta jendeen arteko harremanen emaitza da. Ikastolen sorrerak ez daitezke ulertu Diwanen sorrerarekin lotuz, XX. mendean batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian gertatutakoa begiratzeko ordez.
‎neskak sobera eskatu eta galdu; laminak egunero eskatu eta zauritu. Lamin-jentilen eta jendeen arteko harremanetan berriz erreprozitatera heltzeko joera igartzen da.
2019
‎zenbat elkartasun bizi den gizartean, hasiz familian, lantegietan, laborantza edo arrantzale munduan, aisialdi guneetan... ohartzen ote gira? Gorputzak hatsa baitezpadakoa duen bezala, jendeen arteko bizi-hatsa elkartasuna dela erran nezake nolabait. Eta nun ez da ibilki elkartasun hats hori?
2021
‎Musukoa erabiltzea nahitaezkoa izanen da kanpoan, jendeen arteko metro bat eta erdiko distantzia ezin atxikia delarik. Jatetxe eta ostatuetan ere ezarri beharko da, barnean eta terrazetan, salbu jateko eta edateko mementoan.
‎Bere senarra ofizioz kontulari izanez, lana utzirik, biek elkarrekin Etxean Egina enpresa sortu dute. Egitasmo hori abiatzeko, nahi zuten ere beren familia baserri munduan plantatu, barnealdeak ekartzen duen jendeen arteko hurbiltasuna lortu nahian. Baigorrin kasualitatez egoitza bat libratzen zela, lanbide berria hor abiatu dute, saltokia eta laborategia gune hortan kokatuz.
‎Nola gerta! Nere irudiko deusek ez diru ordainduko buruz-burukako solasaldiak, horieri esker jendeen arteko harreman sanoa atxikia baita. Gaurko hetsialdi egoeran balio hori oraino garrantzitsuago dela frogatua da!
‎Ekimena Ipar Euskal Herrian ere martxan jartzea erronka handia litzateke, eta urratsak egiten hasiak dira dagoeneko. Gaur gaurkoz, egoitzak gehituz joan dira zerrendan, eta etorkizunean ere espero da hala segitzea, adinekoen egoitzetako pertsonei euskarazko esparru bat eskaintzeko eta bertsoa jendeen arteko lokarri gisa erabiltzen segitzeko.
‎Aitortu du antxeran ezarritako hamaika pieza horien jatorria jakitea oso zaila dela, arkeologiaren indusketen hasmenta hartan oso normala zelako jendeen arteko trukeak egon zitezen. Horregatik, Baionako Historia Naturalaren Museoan, adibidez, badira beste lekuetako piezak.
‎«Iduri zait tabu zenbait beste nonbait ekartzeko manera bat izaten ahal dela antzerki bidez bisitatzea. Horren bidez partekatzen baita jendeen arteko momentu bat, emozio zenbait askatzen baitira; manera eder bat duzu gai baten pausatzeko». Baina ez zuen atzematen zer formatan antzerkirat ekarri, Battitta Haltzueta txotxongilo egilearekin juntatu den arte.
‎Garai batean, beharbada, pobrezia handiagoa izan ohi zen herrietan, baina, bide batez, bazen hiritartu gabeko herri txikietako jendeen arteko erlazio samurragoa ere. Hor sartzen ziren uzta bildu ondoren (garia, artoa, mahatsa...) izan ohi zen baimena geratu ziren txamarrak biltzeko eta antzeko jokaerak.
‎Joanaren 4x4 erosoko irratiaren ahora bultzatu nuen Itoiz taldearen Ezekiel diskoa. Laurogeiko hamarkada epikora eraman ninduen musikak, gaueko kontzertuetara eta jendeen arteko gurutzaketa patetikoetara. Alkohola eta belarra bazebiltzan eskutik eskura, zaldia eta azidoa ingurune zenbaitetan, aburu politiko finkoak genituen, ezberdin pentsatzen zutenak derrigor etsaiak ziren guretzat, baina soinu-banda erraldoia geneukan, euskaraz barne.
‎Guardia Zibilaren eta jendeen arteko harremanen lagin bat
‎Atentatu horrek segida eman zion Autonomoek zeramaten disidentzia politiko eta soziala kontrolatzeko eta zigortzeko teknika berriez hausnarketari, non garrantzi handia eman baitzioten jendeen arteko harremanen kontrol teknologikoari. Zibernetika eta ordenagailuen erabilera posiblea ere aipatzen zuten.
‎Mateoren emaztea, Kontxi Barandiaran, aktiboa izan zen gero bakearen aldeko elkarteetan, eta euskal jendeen arteko elkar bizitzaren aldeko deiadar batean parte hartu zuen Donostian, 1991ko eguberrietan.
‎Baina KAS ez zen alderdi klasiko bat bezala eratu, eta gehiago zirudien konfiantzako jendeen arteko sare ondo enkoadratua, egiteko argiekin eta, egitura eta garantia formalez ezean, nahi zuen bezala ibiltzeko gai.
2022
‎Usaia hori galdu beharrean, bi astez iraunen duen kanpaina hunek," Ahobizi" euskaraz mintzo duenak eta" Belarriprest" ulertzen duenak, txapa bat soinean ukanen du. Ahalbidetuko du jendeen arteko harremana normaltasunean euskaraz mintzatzea.
‎kontzertu, liburu izenpetze, irakurketa tailer eta erakusketa. Hots beti kulturaren bidez jendeen arteko trukaketa sustatzea, gauza berriak deskubrituz. Interesatuak denak edozein ekimenarentzat atea idekia du.
‎OXFAMek dionaz, jendeen arteko berdintasuna zaintzeko, zerbitzu publikoak dira tresna azkarrenak, izan osagarria, hezkuntza edo (ta) zaintza soziala segurtatzen dutenak. Bainan hor ere, bereziki 2008ko azken finantza krisiaren ondotik, austeritate edo zuhurtasun politiken eraginez, zerbitzu publikoak murriztuak izan dira.
‎Erakustera emana da, haur ttipientzat, pantaila-kontsumoak ondorio zuzenak ukan dituela ahozko hizkuntzaren garapenean. Gainera, pantaila-denbora hunen gehikuntzak eragina ukan du jendeen arteko loturan (harreman birtuala, nortasuna aldaketa) eta loaren kalitatean (argi urdina, ezinegona sortuz...).
‎Interpelatzen duen titulu hunekin, Oxfam, pobreziaren eta desberdintasunen kontra arduratzen den Gobernuz Kanpoko Erakundeak, iharduki berri du. Ikerketa egin du jakiteko munduan zehar jendeen arteko aberastasunak zer heinetakoak diren, txostena irakurtzean inarrosiak gira. Zenbait aldiz bizian hobe litzateke, sator bat bezala zilo batean bizi, munduan pasatzen denari kasu egin gabe.
‎Nazioarteko ehun bat ekonomiako ikerlari biltzen dituen World Inequality Lab taldeak munduko ontasunen ezberdintasunak aztertu ditu, hiru ohar nagusi plazaratuz. Lehena, herrien arteko desberdintasunen gainetik, jendeen arteko desberdintasunak herri guzietan handitzen ari direla, Errusia eta Txina barne. Hemeretzigarren mende hastapenetik joan den mende hondar arte, kolonialismoaren eraginez, herrien arteko desberdintasuna handituz joan da, bainan 1980tik goiti herri bakotxean diren aberats eta pobreen arteko desberdintasunak du gaina hartzen eta orain munduko %10 aberatsenek eskuratua dute munduko ontasunen hiru laurdenak, %50 pobreenek ontasunen %2 baizik ez dutelarik.
‎Orduan, herriko bizia eta kultura bazen, orain arrunt galtzen ari diren erreferentziekin: jendeen arteko loturak. Pertsonaia ezagunak ere baziren:
‎Homosexualitatea sexu bereko jendeen arteko erakarpena da. Erakarpen hori maitasun edo/ eta sexu harreman bat bilaka daiteke.
2023
‎Diruak lasterkarazten gaitu denak, bizia kario baita. Baina hor ere balio du gogoetatzea, ea zuhurkiago ez garen bizitzen ahal, eta berdin irusago; berdin jendeen arteko harremana eta elkar laguntza sustatuz.
‎Urrunago doa Jean Pisani-Ferry, txostenaren orientabideak aurkezterakoan: " lan hori egitean ohartu naiz trantsizio ekologikoak jendeen arteko ezberdintasun ekonomikoak azkartzen ahal dituela."
‎XIX. mendearen hasieran, 1804an, Napoleonen Kode Zibilak Frantziako Iraultzan lortu eskubideak eta jendeen arteko loturak arautu zituen. Haatik, lege bilduma horrek emazteak arrunt eskubiderik gabe uzten zituen, adingabeen gisan, gizonen autoritatearen pean, aitaren zein senarraren meneko, hots.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
jende harreman sozial 2 (0,01)
jende aberastasun zer 1 (0,01)
jende baldintza izugarri 1 (0,01)
jende batasun zalantzakor 1 (0,01)
jende berdintasun zaindu 1 (0,01)
jende berina hori 1 (0,01)
jende beste gisako 1 (0,01)
jende desberdintasun handi 1 (0,01)
jende desberdintasun herri 1 (0,01)
jende desberdintasun nazio 1 (0,01)
jende ekintza larri 1 (0,01)
jende elkar ezagutza 1 (0,01)
jende elkarbizitza deiadar 1 (0,01)
jende elkarrizketa maite 1 (0,01)
jende elkartasun nahiago izan 1 (0,01)
jende erlazio samur 1 (0,01)
jende erlazio xamur 1 (0,01)
jende ezberdintasun ekonomiko 1 (0,01)
jende guda etengabe 1 (0,01)
jende gurutzaketa pate 1 (0,01)
jende gutxieneko adostasuna lortu 1 (0,01)
jende harreman azkartu 1 (0,01)
jende harreman berriz 1 (0,01)
jende harreman bihurdikatu 1 (0,01)
jende harreman biluzi 1 (0,01)
jende harreman emaitza 1 (0,01)
jende harreman kontrol 1 (0,01)
jende harreman lagin 1 (0,01)
jende harreman menperatzaile 1 (0,01)
jende harreman normaltasun 1 (0,01)
jende harreman piztu 1 (0,01)
jende harreman sakon 1 (0,01)
jende harreman sano 1 (0,01)
jende hartu-eman sentitu 1 (0,01)
jende hurbiltasun lortu 1 (0,01)
jende liskar ere 1 (0,01)
jende lokarri gisa 1 (0,01)
jende lotura arautu 1 (0,01)
jende lotura mistiko 1 (0,01)
jende metro bat 1 (0,01)
jende momentu bat 1 (0,01)
jende sare ondo 1 (0,01)
jende tirabira aipatu 1 (0,01)
jende trukaketa gutxi 1 (0,01)
jende trukaketa sustatu 1 (0,01)
jende truke egon 1 (0,01)
jende zuzenbide hautsi 1 (0,01)
jende zuzenbide lehenengo 1 (0,01)
jende zuzenbide moldatu 1 (0,01)
jende zuzenbide tratatu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia