Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2017
‎Laster zen kalean beste argitalpen bat. Denek jakin nahi zituzten krimenaren zehaztasunak, eta banatzerakoan istilurik ere ez zen falta, bereziki saltzaileen artean. Berandu, baina, fiskalak ale guztiak bahitzeko agindu zuen.
‎Batzuk urduri etorri ziren etxetik, beste batzuk bertan larritu ziren. Zenbaterainokoa zen arriskua jakin nahi zuten, ea ez ote zieten ikasle guztiei analisirik egin behar. Zuzendariak argitu zuen ez zela beharrezko, berari ere hori esan ziotela Osasun eta Hezkuntza sailetakoek, Florenen gelakideei bakarrik egin behar zizkietela; haren lagunak jadanik tratamenduan zeudela.
‎Bi plaza horiek (azkenean plaza bera da) nola aztertzen dituen jakin nahi duenak liburu hau irakurtzea besterik ez du (nire sarrera hau saltatu eta). Lagin aproposa da.
‎Telebistako maitagarria naiz eta telebista zergatik ikusten ez duzun jakin nahi dut.
‎Amaitu zuenean, lehen, basamortuan ikusitako irudiak agertu ziren berriz, baina oraingoan ez ziren sufrimenduzko irudiak, pozaren eta bakearen irudiak bai zik. Gauaren erdian geunden, baina hala ere jende guztia haien etxeetatik irten zen argi indartsu haren zergatia jakin nahi baitzuten, eta izar urdin hura ikustean denok pozez eta bakez bete ziren, orain izar haren argi urdina ez zen sufrimenduzko argia, bakearen argia baino eta horregatik pertsonarik txarrenen bihotza ere maitasunez bete zen. Izar hark munduari bere alde beltza xurgatu zion.
‎Nik ez nuen sinestu, baina aproba egitea ez zitzaidan txarto etorriko. Gau horretan ez nuen lorik egin ilargiko laguna nor zen jakin nahi nuelako. Bi egun pasatu ziren eta bat batean armairutik zarata entzun zen.
‎Eduardo Galeanori irakurri nion gogoratzea gauzak berriro ere bihotzetik pasatzea dela. Nik memoria biziek gordetzen dituzten xehetasun guztiak jakin nahi ditut. Negar egingo dut entzundakoa bihotzetik pasatzen zaidan aldiro, baina negar horrek gogoraraziko dit egia zor digutela oraindik ere.
‎Ez zuen hizketan jarraitu nahi, baina igarri zidan erantzun hark ez zidala balio. " Gazteak dena jakin nahi du, baina gauza batzuk ez jakitea hobe da". Isilik begiratu nion, eta esan zidan omenaldien kontua zabaldu ahala irabazleen bandokoak ikusten zituela edonon, lehen ilaran.
‎goizeko 10:00etan etxera noala, ez zait Erasmo barreka etortzen lanerako aitzurra eskainiz. Etxetik perfumatuta ateratzen naizenean ez dut Aiko ikusten muxu bi emateko, eta Juezak ez gaitu bidean gelditzen jakin nahi duen guztia galdetzeko. Batzuk Alzheimerrak eraman zituen; beste batzuk beheko errepideko zirkulazio handiak, eta bakarren bat logureak eta nekeak.
‎Baina buka dezagun. Jende honek jakin nahi du behingoz zein izango den euskararen etorkizuna.
‎Cioranen hilobia da nik topatu nahi dudana. Aforismoen maisu zenak bere azken orrialdean zer idatzi ote zuen jakin nahi dut. Cioranen bila nabilela, ordea, Cesar Vallejoren hilobia topatu dut lehenbizi ustekabean(" Hainbeste elur dago nire baitan, zu lo zaudelako").
jakin nahi nuke astirik eta
‎Nahiz eta gizon argia zen baina azpijokoak gehiegi gustatzen zitzaizkion. Gero gehiago jakin nahi zuen eman dezagun euskaldunek zer eskatzen zuten, zein ziren heien istoriak. Ideia orokorrekin ez zen datzen.
‎Hau ez da zure ohiko estiloa. Zer jakin nahi duzu, alproja horrek?
‎Geratzen zitzaidan bibotea kendu nuen eta traje zahar zahar bat jantzi nuen, (uste dut heather mixture deitzen zaiola materialari). Mapari esker, inguruaren ezaugarriak ezagutu nituen eta jakin nahi nituen bi gauzak esan zizkidan: hegoaldera zihoen trenbidea non hartu eta inguruko alderik basatienak zein ziren.
‎Dena kontatuko dizut. Laguntza behar dut, beste inork sekula behar izan duena baino gehiago, jakin nahi dut eta lagunduko ote didazun.
2018
‎Eta hortik aurrerakoak jakin nahi badituzue, Patxi Saezen" Elefantea ikusi" artikulua irakurri eta animatuz gero, iruzkinak egin. erabili.eus web gunean. Mila esker, Patxi.
‎Pasarteko bigarren puntuaren bukaeratik hasita, gutxitan azpimarratzen den ideia bat jo duzu begiz: hau da, euskararen egoera zinez zertan den jakin nahi duenak, ezin dio euskarari soilik begiratu, erdararen estatus soziolinguistikoari ere so egin behar dio. Bi hizkuntzen arteko dialektika soziolinguistikoaz eta politikoaz mintzo ez zaigun diskurtsoa ez da sinesgarria.
‎bigarren mailako hizkuntzak bigarren mailako herritar egiten gaitu, gure euskalduntasuna ez da giza duintasunari dagokion neurrikoa. Duintasunaren neurria zer den jakin nahi duenak, berriz, azter beza erdaldunaren estatus soziolinguistikoa, hor aurkituko du hitzaren neurriko egoera. Beharrezkoa ez den hizkuntzak ez gaitu gizaki oso egiten, eta, horregatik, euskarak ez gaitu euskaldun egiten.
‎Aise sakonagoa den zerbaiten aitzinean gaude, eta hori hartu behar genuke kontuan. Euskarak aitzinat egiteko dirua behar da, legeak behar dira, baina, oroz gain, hiztunaren borondatea behar da. jakin nahi nuke zerk eragiten dien batzuei erdara ibiltzera, euskara ere erdara bezain eskura baldin badute.
‎ZAHARRA. Hori duk jakin nahi duguna. Esaguk oraintxe bertan, zer egin gelako atea irekitzeko.
‎Bai, hire cuatrolatas turbodieseletik ziur nago etorri zitzaidan burura haren piura ikusita. Ba, zerbait gehiago jakin nahi baduzu, bihar arte gutxienez Setanas ostatuan egongo gara.
‎Onddoetan geundelarik norbaitek 4x4a txiki arraio eginda utzi digu eta partea emateaz gain, jakin nahi genuke ea zerbait dakizun edo entzun duzun.
‎azaltzen jakin nahi luke.
2019
‎Zenbat miliatara jaisten ari naizen jakin nahi nuke esan zuen ozenki samar, dagoeneko lurraren zentrotik nahiko gertu izango naiz. Ia ba, oker ez banago, lau mila miliatako sakonean aurkitzen da lurraren zentroa.
‎Nik zerbait aurkitzen dudanean harrak edo igelak izaten dira. Orain artzapezpikuak aurkitu zuena zer zen jakin nahi dut.
‎Hango inork ez zuen behin ere hainbeste urre batera ikusi. Nondik sortu zuten jakin nahi zuen jendeak. Tomek esplikatuko ziela agindu zien.
‎Egunsentiak argitu zuenerako, igande goiza zen, Huck bere kupelpetik irten eta galestar zaharren etxerantz abiatu zen. Berriak jakin nahi zituen. Zer gertatu ote zen edo...
‎Aitonak izan zuen nahiko lan beste bi ordutan. Etortzen zen bakoitzak historia guztia jakin nahi zuen. Bati esan eta besteari errepika.
‎Tom falta zait. Beharbada zuen arteko etxeren batean lo egin ote duen edo jakin nahi nuke. Orain, elizara etortzeko beldurrez egongo da.
‎Beste aldetik, Huckek gorde ote zuen behar bezala sekretu hura? Badaezpada ere, jakin nahi zuen. Eta...
‎Ez dakit. Neronek ere jakin nahi nuke. Hau ikaragarria da, gero esan zuen Huckleberryk ahopeka.
‎Sture konturatu zen Perssonek bere txikitako traumen berri jakin nahi zuela eta ez zen paziente interesgarria sentitzen, horrelako traumen oroitzapenik ez zuelako. Sture desiratzen zegoen Margit Norellen seilua zeraman terapia hasteko, hots, objektu erlazioen teorian oinarritutako psikoterapia hasteko.
‎Labanaz. Irakasle edo eta ikasleren batekin harreman pertsonalik edo bazuen jakin nahi genuke. Hemen norekin ibiltzen zen?
‎Atea zabaldu zien gizonak Larry Vanner bezala aurkeztu zuen bere burua, eta Eunsoon Junen nobioa zehaztu zuen. Eunsoonen nondik norakoak jakin nahi zituztela galdetu ziotenean, etxean ez zegoela erantzun zien, arazo psikologikoak zeuzkala eta garai hartan Oregonen zegoela klinika batean, terapia jasotzen. Begi urdin distiratsuak zeuzkala eta itxura onekoa zela esango zuen Gruenheid detektibeak Vanner deskribatzerakoan.
‎Lanean naiz, lanean naizela... ene bizibidearen zati bat da. Zakarrez blai nabil, jakin nahi baduzu... Bidenabar, aurkitu duzu zure fitxeroetan, azken hamarkada honetako emakume balizko desagertze aztarnarik?
‎863 Telebistako iragarleak dei bat jasotzen du, gizon bat mintzatzen zaio zera jakin nahi duena, ea bere maitea berarekin jarraituko duen. " Gaizki ikusten zaitut, aztoratuta", esaten dio iragarleak.
‎gehiago jakin nahi baduzu, sar zakizkio zulotik. Txikito!!!
‎larruazal gardena, lepoan kameua arnasa estutzen, eta gizonek jaso ditzaten eskularruak erortzen utziz. Kalean ikusi zaitut eta neure buruari esan diot, azkenean bera da, baina orain, zer egitea nahi duzu, jakin nahi zenuke. Ezer ez, ahoskatu dut zalantzati.
‎Nolanahi ere, Rodriguez erabat ados dago Naturen argitaratutako artikuluaren amaieran Vilainek esandakoarekin: " Norbait emakumezkoa edo gizonezkoa ote den jakin nahi baduzu, berari galdetzea izan liteke onena".
2020
‎Hiru kontzeptu horien batura jakin nahi nuke nola ulertuko duten hizkuntzalarien katedretan. Pronostikoa ez dago argi, egia bada honakoa:
‎Hemendik denbora batera, beharbada, paperezkoa desagertu egingo da, eta Interneteko webguneak eta haren laguntzaileak geldituko dira soilik, baina, bien bitartean, jakin nahi nuke ea benetan ezinezkoa den euskarazko bi egunkari izatea 2020an, lehenbizikoak bere bide zailari 1990ean ekin zionetik errepresio espainiar bidegabeagatik 2003an bigarrengoz berrekin beharra izaki, 30 urte egitera doan honetan, dataren biribiltasuna probesturik iraultza bat egiteko.
‎Kaleko jendea? Etxe haren jabe berria nor ote zen jakin nahi zuen jende arrunta. Ez, ezin zitekeen hori izan erantzuna.
‎Eta Txarli? Goiz alde egitearekin ezer galdu ote nuen jakin nahi dut.
‎Zalantza hori argitu nahi du, beste hainbaten artean, Berlinen juduei buruz ireki duten erakusketak. Egia osoa, juduei buruz beti jakin nahi zenuena deritzon ekimena juduei buruzko galderak erantzuten saiatzen ari da. Judu guztiek sudur luzea dute eta negozioetarako iaioak dira?
‎Berriz ere kezkaz bete zaio gorputza. Eskolatik bueltan, arratsaldean, Sole saiatu da ikasi duen errusiera trakets apurrean emakume ilegorriari galdetzen ahizparen etxeko helbidea, eta zerbait jakin nahi duela adierazten, esan nahi dio eztul txarra duela Carmenek. Soleren ama ilegorriak une labur batez begietara begiratu, eta aurpegia ferekatu dio, baina ez dio garrantzi handirik eman kontuari, eta, ohikoa den moduan, etengabeko bakarrizketa ulertezin horri ekin dio.
‎Guztiek jakin nahi zuten nola gertatu zen, norekin, zein momentutan. Etxe barruan pasatzen nituen egunak, asteak, hilabeteak.
‎Ez dakit nola moldatuko garen, halere saiatu naiz azaltzen erratu dela, arratsaldean etorri behar duela, institutuan egon behar duela. Zergatik etorri den galdetu diot, zer pasatu den jakin nahi dut, eta orduan mila puska nimiñotan kraskatu zaio begietako izotza eta negar malkotan ito da. Harrituta begiratu diot.
‎Gurea, behintzat, ezin zuriagoa zen, altzariz apalena eta, ziurrenik, hiriko gelarik txukunena. Nongoa nintzen eta nolatan giltzapetu ninduten jakin nahi zuen hark, noski. Kontatu nion, eta, nire txanda heldu zenean, nolatan kartzelatu zuten galdetu nion, gizon zintzoa zela suposatzen bainuen eta, egun ere, hala zela uste dut.
‎Snider bat zuen eta hanka gainean indar eginez tiro egin du: Nondik atera duen riflea jakin nahi nuke! Ah, barka ezazu Arkwright jauna!
‎Eta hau esanda ixildu egin zan. Zerbait bederen jakin nahi zuen De Rijke' k, eta erantzun hori entzunda ba zekien: " De Potter gizatxar horrek ez luke iñoiz nere barkamendua lortuko".
‎Gaixto hori! Zertarako jakin nahi duzu. Billuzik ikusi nahi nauzu?
‎Laurent alargunak ba zekien, noski, Pierre' k jakin nahi zuen gorabehera asko; zalantzarik ez. Nola galdetuko, ordea?
‎¿ QUÉ CASA? jakin nahi zuten. Telefonoak etengabe jotzen zuen eta irmo erantzun nuen:
‎Bidea libre dagoen ala ez jakin nahi nuke.
‎Gauza asko esan behar didazu. Zure berri guztiak jakin nahi ditut.
‎Eztabaida beste bat duk. Eta nire iritzia jakin nahi baduk, AEK ko hire lankideak ere ez dituk fin ibili KORRIKAko leloa aukeratzeko unean."
‎Endika Egurrola baino lehen zer nolako nobioak izan zituen Alainek jakin nahi zuen Jurdanek. Gazteak, bera baino zaharragoak, zahar eta dirudunak?
‎Zerbait gehiago badaukazu, arren, esadazu! Beste gizonen bat ote dagoen jakin nahi dut.
2021
‎Orduan nire nebaren emazteak galdetzen dit ea Bilbo itxuraberritua den konturatu garen, badaki Sergy eta biok ditxosozko Guggenheim eta ostiralean bertan joko dudan Euskaldun Jauregia ikusi berriak ditugula, baina inguraldearen aldaketa harrigarriaz jabetu naizenentz jakin nahi du, eta baietz ba, benetan harritzeko moduko aldaketa bat jaso duela aspaldiko Bilbo ilun eta zikinak, oraingo hau, aldiz, pareka liteke Europako edozein hiri apainekin, ikusi besterik ez dago Nerbio ibaiaren bi ertzetatik barreiatzen diren aspaldiko eraikin burges handiustekoen egindako garbiketa txukuna, pil pilean zegoen hiri industrialaren kutsadurak belzturiko hormek eta teilatuek berre... Gaur egun Riveran zehar joatekotan, edota Zazpi Kaleetan erosketetan edo potetan, eta mende hasierako dotorezia izugarri ondo gorde egin duen Altzairuzko Hesiaren atzean geratutako edozein hiritan zaudela sinets zenezake.
‎Jakina, herri txikietan ahoberoena, harroputzena, bortitzena, beti nagusi, eta gainontzeko guztiak honekin ondo konpontzeko, inolako arazorik edo ez izateko, seinalatua ez izateko, men egin behar, otzan otzan eta isil isilik. Horrela izan da orain arte, eta jakin nahi nukeena gaur egun ere berdin darraien ala ez, gaur egun ere betiko ahobero, harroputz eta bortitzok, gure aita hiltzeko agindua eman edo parte hartu zutenak, gaur egun nire herriaren borondatearen jaun eta jabe diren ala ez. Tamalez, nire koinatak esan diezadakeen bakarra telefonoz hots egin zidan zinegotzi gazteak betikoekin zerikusirik ez duela, eta Euskal Herrian gertatutako azkeneko basakeriak zirela-eta berak eta bere alderdiko zinegotzi kide guztiek salatu eta betikoei mozio baten bidez sala zitzaten erregutu zieten.
‎Hura hildakoan etorri nintzen hona, zu bezalako haurrekin nik ikasitakoa zuekin partekatzera. Niretzat garrantzitsuena zuek ondo sentitzea da, eta horregatik jakin nahi dut zuek nola sentitzen zareten. esan zidan.
‎Hodeik aitonari buruz gehiago jakin nahi zuen.
‎Deietako batean Lynnek hartu zuen telefonoa eta hiltzailearekin hitz egin zuen. Lynnek desagerpen salaketa bat jarri ote zuten jakin nahi zuen hiltzaileak, baina laster moztu zuen deia. Amanda ikaratu nahi zuen eta harekin baino besterik ez zuen hitz egin nahi.
‎Kaos edizioni. Dariok kontatu zidana halaxe denentz jakin nahi dut. Ostiralean liburua esku artean hartu, aliritzian zabaldu eta begietan kolpatu ninduen pasartea agertu zitzaidan.
‎Pello, non aurki daitezke desio ezkutuenak beteko dituzten prostitutak? Barkatu, baina badakizu ikertzailea naizela eta kasu batekin zerikusia izaten ahal duenez zerbait jakin nahi nuke gizonak arazorik gabe erantzun zion.
‎Bulegoan, Jaker, Lorentxo, Gorka eta Manu elkartu ziren espezialistarekin bilera bat egiteko. Lorentxok eta Gorkak beren betiko lanera joan behar zuten laster, baina gaiaz gehiago jakin nahi zuten. Elena Burgi agertu zenean, ura eta kafeak hartzeko pitxerrak eta edalontziak eskura, mahai nagusiaren inguruan eseri ziren.
‎Beraz, hiliko zalduna hobiratu eta haren emaztea ahalik eta hobekienik kontsolatu ondoren, Jainkoak erakutsi bidea hartu zuten, nondik norat joanen ziren jakin gabe. Eta hiru gizon haien izenak jakin nahi badituzue, senarrak Hircan zuen izena eta haren emazteak Parlamente; alarguna, Longarine zen; eta bi zaldunen izenak, berriz, bata Dagoucin eta bertzea Saffredent. Eta egun osoa zaldiz eman ondoren, bistatu zuten arratsean kanpandorre bat, eta ahalik ongiena arribatu ziren hara, direnak eta ez direnak pasaturik arribatu ere.
‎Galdetu lasai jakin nahi duzuna.
‎Barkatu Amin, ez bazaizu inporta nik jakin nahi nuke zuek jassakoon baloreak zein diren adi begiratzen ziola eta baiezko keinu batekin kontatzera animatzen ari zela konturatuta jarraitu zuen. Ez dut ulertzen al Andalusen talde desberdinen artean duzuen etsaigoa.
‎Gure lana, fata nagusiek agintzen digutena betetzea da. Lasai, ulertu dizut eta badakit zer jakin nahi duzu. Guk kalifaren etxeko beharrak betetzen ditugu.
‎Zer da jakin nahi duzuna, zure egoera zein den?
‎Eta behin berriro ea gaztetan oso bihurria izan nintzen etxean zein kalean. Zenbateraino jakin nahi luke. Hobe dugu hori bertan behera uztea, esango diot soilik kartzelera bidean ipintzerainokoa izan zitekeela.
‎Eta buruzagiaren alabarekin joan zen haren etxera. Zaindariek arrotz hura nor zen jakin nahi zuten, baina neskak ezer esan gabe jarraitu zuen aurrera. Lantza pila bat erakutsi zion, baina bererik ez zen ageri haien artean.
2022
‎Mugimendu haiek etengabe begiratzen zituen, baina modu jabalean, barean, lasaian. Oso garrantzitsua zen berarentzat, jakin nahi zuen atxilotuak galderaren aurrean izaten zuen erreakzio psikologikoa esperientziak berreskuratzekoa zen edo irudiak sortzen ari zen; horrela, ziurtasunez jakiten zuen atxilotuaren hitzek ezkutatzen zutena. Hori, eta galdera garrantzitsuenak iritsiko zirenerako baldintza egokiak sortzea, horien atzean ezkutatzen baitziren ikertzen zebiltzan kasuaren narrazioaren egiak.
‎Orain arte ez zait interesatu nor den jakitea. Baina kalean ibiltzen badakizu, azkenean jakin nahi duzuna jakiten da. Bakar bakarrik jakin behar duzu gauez mugitzen.
‎Badirudi goikoek eremuak beste modu batera banatu dituztela eta hemen ez ziren bi horietaz fidatzen, edo nik behintzat hori burutik kendu nahi dut. Harrapatu hau guztia mugitzen ari direnen bat, eta onean ezin bada, mailuka egin, baina zerbait jakin nahi dut. Ez eraman bulegora, ez dut han holakorik nahi, egin bazterren batean inor konturatu gabe, ez dut nahi hori falta zaigun hildakotxoa izatea.
‎Hala ere, Karmelok beste kontu bat ukitu nahi zuen; beste galdera batekin aztertu nahi nuen. Ibarrekolandako komisaldegian jakina zen zertan ari ziren, baina jakin nahi zuen zelan erreakzionatuko zuen.
‎Goizeko 8etan, Donibane auzotik 112ra deitu eta Zubiaurren telefonoa eman nien, jakin nahi bazuten, non nengoen: leku zehatza, kontsultako buzoian, zorro batean.
‎Jarraian, nire agurreko promesa gogoratzen zidan. Bi urteko tartea aski iritzita, jakin nahi zuen ea betea al nuen. Edo, oraindik bete gabe bazegoen, Equilibroren zenbat liburu nituen, oraindik, irakurri gabe.
‎Hau erantzun dute: " Ba, txinako ume jaio berria adoptatu dugu, eta txineraz hitz egiten hasten denerako, guk txinera jakin nahi dugu".
‎" Son gente muy preparada". Labraña zuen abizena, eta ea euskal jatorriko deitura ote zen ere jakin nahi zuen, batek baino gehiagok hala esana omen zion: Bk ez du jakin erantzuten (gero ibili da bila, eta Lizarratik dator, antza, deitura hori).
‎Cristina Calderóni buruz gehiago jakin nahi duenak, Wikipediara jo besterik ez dik: Txilen Magallanes eskualdeko Hija Ilustre duk eta Tesoro Humano Vivo gisa izendatuta zegok, UNESCOren Ondare Ez materiala(?) Babesteko Konbentzioaren testuinguruan...
‎Eta hik, seko harrituta, ea zergatik galdetzen zian, ba, hori, galdetu diok berari. Pentsatzen ari zela bidaia bati bakarrik ekitea, eta jakin nahi zuela ea zer moduz moldatzen ari hintzen, zer nolako arazoak edo kezkak sortu zitzaizkian bidean, ea hainbeste denbora bakarrik ibiltzea gogorra egin ote zaian... Eta galdera zailena, bat batean:
‎Atarian eserita itxaron dio bidaiariak emakumeari, bostak baino lehen azaldu da. Apartamentuak jakin nahi luke bidaiariak zenbat metro koadro dituen! harri eta zur utzi du: badira aberatsak hemen ere!
‎Beraz, arnasgailuak indargabetu egin ziren, eta haiekin batera, jakina, lurreko motorrak, eta irakasle batzuk izan ezik, kexu baitziren beren ikerketen gaietara heltzea debekatu zietelako, garapena patxadaz onartu zen. Oraindik lurra nolakoa zen jakin nahi zutenek gramofono bat entzun edo zinemargazkiren bat ikusi besterik ez zuten. Eta irakasleek ere amore eman zuten, ikusi zutenean itsasoari buruzko hitzaldi bat ez zela txarragoa gai berari buruz emandako beste hitzaldi batzuetatik biltzen zenean.
‎Andi haserretzen ari zen. Dena den, gehiago jakin nahi zuen informazio horren inguruan. Henrik informazio interesgarriak eta egiazkoak lortzen zituen askotan.
‎Beste batzuek kontatu didate antzeko zerbait eta ezin dut imajinatu. Hala ere, benetan jakin nahi dudana jendearen bizitza nolakoa den.
‎Bizkarra paretari emanda, geldi geldi, isilik egon da I istorio osoa aditu arte. Dena jakin nahi du, den dena. Mina sentitu nahi du.
‎Hala ere, jaun Garziarekin mintzatu zenean honek proba bat bezala ikusi zuen. Uste zuen kondeak noren alde egiten zuen jakin nahi zuela eta zailtasunak ikusten zituen. Okako tenente bezala ezagutzen zituen Ebroko mugaldean izaten ziren arazoak.
‎Jakin min handia duzu. Zer gehiago jakin nahi duzu. Bi lagunek bazekiten errealitateaz baino asmoez mintzatzen ari zirela.
‎Hobe horrela, nahiz eta zuek kristauok aprobetxatu, marketan herri eta lur batzuk hartzeko. Nolanahi ere, Azenarik kulturaren egoeraz jakin nahi zuen.
‎Zuketan egingo dugu. Nik jakin nahi dut denbora pasatzeko egiten dutena, arma eta zaldiez gain. Gehiago zehaztu behar zuela ulertu zuen Txominek.
‎Pentsatzen nuena. Horretaz aparte, jakin nahi nuke zer egingo den gaurko eta biharko ospakizunetan! Lagunaren irribarre maltzurragatik jakin izan zuen Azenarik zerbait berezia gertatuko zela.
‎Begira, argi utziko dizut ni zurekin ongi konpontzeaz gain, laguntzat nahi zintuzket eta ez dago gaizki beste baten bikotekidea ere gure gustukoa bada. Nik jakin nahi nituzke zein diren zure sentimenduak horretaz. Fran lasaitu zen.
‎Gizonak jakin bazekien erantzun behar zuela lehen edo beranduago. Elenari komeni ote zitzaion jakin nahi zuten. Duda egin zuen bere bizitzaz hitz egitea gustatzen ez zitzaiolako.
2023
‎Torero baten nobia izan zinela ezkutatu didazu eta Alexekin gertatu zaizkizunak entzun nituzkeela sinesten duzu ala? Errebistetan agertzen den torero baten nobia nola bukatzen den herri galdu honetan, zentral termiko batean lanean, da nik jakin nahi dudana!
‎Nik Sodomaz eta Gomorraz gehiago mintzatzea nahi dut. Zer nolako likiskeriatan aritzen ziren jakin nahi dut...
‎Jossebelineko konde erraten zioten eta Rolandineren aita zen jaun hark zenbait arreba zituen, batzuk aberaski ezkonduak eta bertzeak serora sartuak; eta bazen bat etxean gelditua37, ezkongai, konparazionerik gabe ederragoa zena bertze guziak baino, eta hainbertze maite zuen anaia, ezen hark ez baitzuen ez emazte ez haurrik ere arreba hura baino maiteago. Hala, neska hura ezkontzaz galdegin zuten hainbat etxe onetatik, baina anaiak ez zuen deus ere jakin nahi ukan, arreba urrunduko zitzaion beldur eta bere dirua gehiegi maite zuelako38 Horregatik eman zuen neskak ezkongai bere bizitzaren parte handi bat, arras oneski bizi zela anaiaren etxean, non bazen zaldun gazte eta eder bat39, etxe hartan haurdanik hezia, zeina ordukotz hazia baitzen bai edertasunean eta bai bertutean, eta aise gobernatzen baitzuen bere nagusia; hainbertze, non hark arrebari... Eta halako larderia eta etxekotasuna esleitu zizkion, arrebarenganat arrats nahiz goizez igorriz, ezen elkarrekin luzaz egoteaz atxikimendu handia sortu baitzen bien artean.
‎" Begira zaitez ongi izurritik erran zuen Geburonek, zeren bertze gaitz horretatik trankil egoten ahal zara. Baina nik jakin nahi nuke nori emanen dion hitza Oisillek".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia