Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 692

2000
‎Eta hala bete nuen, Gasteizen elkarrekin bazkalduz. Nire iritziak jakin nahi zituen nonbait, eta nire karguaren arabera nola jokatzen nuen adierazi nion. Administrazioaren aurrean hiritarren alde legea zuzen betearaziz, hor agertzen nituela nire iritzi zuzenak eta ez bestetan.
‎Egiazko historiagileentzat esan beharrik ez nuke Nafarroari buruzkoan Arturo Campión-en Navarra en su vida histórica (1929) eta José Yanguas y Miranda-ren Historia de la conquista del reino de Navarra por el Duque de Alba, general del ejército del rey Fernando el Católico (1843) ezagutu beharrekoak direla gai hauetaz zerbait jakin nahi duenarentzat. Horietan lekukotasun zehatzez irakur dezakegu zein sartu zen indarrez, su eta gar, hainbat herritan heriotzak eginaz.
‎Ezpairik gabe esan nezake mendi horietan hainbeste ibili garen euskaldunontzat ez dela horretaz zalantzarik. Baina, zerbait sakonago jakin nahi dutenek, arren, jo dezatela Joan Coromines en Estudis de Toponímia Catalana() bilketa oparo eta ikerlan bikainera.
‎Horretaz gehiago jakin nahi duenak, gogorik baldin badu behintzat, beste agiri batzuen iturriak ere aurki litzake. Adibidez, Eusko Ikaskuntza erakundeak bere sorreratik laster argitara eman zuen liburuxka interesgarri bat:
‎Eta nora egingo dut ihes, Irlandara ez bada? Ai!, ondo idazten jakin nahi nuke sentitzen dudan zirrara zelakoa den azaltzeko, baina argazkietan hainbeste bider ikusi dudan lurralde horrekin topo egiteko zorian nagoela pentsatze hutsak zoratu egiten nau. Ez dakit, guztiok izaten ditugu idealizazioak, eta neuk ere Irlanda bat daukat buruan.
‎Baina antsiaturik igartzen zaitut, jaun André, zeren, Salamancan zerbait kontatu banizun ere, orain oro jakin nahi baitzenuke —hau, hori eta hura, eta xehetasun guztiak—, kolpe batez. Ordea, noiz eta historia baten korapiloak kolpe batez laxatu nahi baititugu, aldiz, are gehiago korapilatzen dugu hura, eta has nadin, bada, haien bat banaka laxatzen, geroko luzamendutan eta gibelamendutan ibili gabe.
‎‘Non dago...? ’ Baina aitonak, ene lehen oldarraldian gibela egin ondoren, ez zian bigarrenean berdin gertatzerik nahi, eta erran zidaan: ‘Zertarako jakin nahi duk. Ez haut, bada hi ere protestant izanen... ’ Baietz erraiteko gogoa etorri zitzaidaan, baina ihardetsi nioan:
‎‘Ez. Bakarrik jakin nahi dut hain beltza izan ote zen gure etxeko ardi beltza’ ‘Protestant guztiak dituk, berez eta izaitez, ardi beltzak’, haserre iduri egin zidaan. ‘Ordea, berorrek erran dit ezen izeba Joana emazteki ona zela, nahiz eta... ’ Eta ene hitzak aditu bezain sarri, aitonak muturra okertu zian, eta bere keinu hartan ohartu ninduan ezen bigarren aldiz harrapatu nuela.
‎—Nik aitari aditu diot, ordea... Eta jakin nahi nuke zer erran nahi duen.
‎Berori beti hain argia! Gainerat, esker oneko ere egon genuke, zeren heriotzak konfesaturik harrapatu baitu, eta jakin nahi nuke zer gertatuko zitzaion, baldin bertze itsas portu horietan harrapatu izan balu...
‎—Aita hil zaigu, Mattin hil zaigu, eta zu zaitugu orain herederoa eta etxeko gizon bakarra —erran zidan— Baina Jainkoaren deia ere tartean dago, eta jakin nahi nuke ea oraino apez izan nahi duzunetz...
‎" Aizak, Piero, Florentzian eta Italian lehen mailako anitz artista izan duk, eta ulertzen diat, haien koadro eta freskoetarik ikasteko asmotan, hango eta hemengo elizetarat, basiliketarat eta bertzelako edifizioetarat joan nahi izaitea, Domenicorekin lana akabatu ondoren. Baina, pintura zer den jakin nahi baduk, kasu egidak: hoa Vaticanoko Capella Sixtinarat, Michelangeloren maisu-lanaren ikusterat, zeren eta hura bertze gauza bat duk:
‎Baina aita jesuitak gehiago jakin nahi zuen, eta bertze egun batean, hark propio eskaturik, Pagabasoko leizerat eraman nuen.
‎—Zu zaitugu etxeko jauna, Martin —ihardetsi zion amak—, eta zuhaurk erabaki behar duzu hori, baina ene iritzia jakin nahi baduzu, hauxe duzu: zure anaia, erlijioneaz denaz bezainbatean, leizearen ertzean dabil eta leizerat eginen du azkenean... eta Maddalenekin dabilen bezala ibiltzea, bertzalde, irain hutsa da etxegoiendar guztiontzat, zeren goia behearekin nahasten denean, badakizu...!
‎Eta, Fernando Pachecoren erranetan, indiar gorri guti batzuk ez bertze guztiak gaixto ziren, zeren hezgaitzak eta moldagaitzak baitziren, bihurriak eta maliziatiak, eta oihanean sarturik segitu nahi zuten, giristinoen eta gizon zurien erranetarat plegatu eta makurtu gabe... eta indiar horiak, aldiz, onak, zeren kontzientziaz sinpleak, plaunak eta maliziarik gabekoak baitziren, eta zeren harat joan ziren giristinoen zerbitzurat bizi baitziren bai hango eta hemengo misionetan eta bai inguruetako etxaldeetan ere, giristinotasuna onartu edo onartzeko bidean zeudela. Eta erran zigun, halaber, ezen deus gehiago jakin nahi bagenuen, elizarat joaiteko eta galdetzeko apez don Anselmogatik, zeina baitzen, beti ere Fernando Pa checoren erranetan, bere lagun handia.
‎—eta, bere soa bizkaitarrarenganat desbideratzen zuela, irritsu bezain insolent, gaineratu zuen—: Dena den, hire lagun horrek badik ezpata bat eta horrekin borroka haiteke, damu ez bahaiz... zeren eta jakin nahi bainuke zer koloretakoa den hire odola: gorria... edo zuria eta esnea bezalakoa...
‎Eta orduan bertze historia bat asmatu nuen, are harrigarriagoa zena baina honat ekarriko ez dizudana, kontu honekin gehiegi ez luzatzeagatik. Zeren eta halakoa baitzen ene injenioa eta halakoa ene imajinazinoa, Avilako santak etxeko erotzat zuena... baina jakin nahi nuke zer gertatuko zitzaion bizkaitarrari, baldin etxeko eroak asmatu izan ez balu puntu hartan erlikiaren historia hura...!
‎AMAK bere egia kontatu zidan eta orain enea jakin nahi zuen. Eta ikusi zuenean ezen ez nekiela nondik has, erran zidan:
‎Eta, segidan, eni beha paratzen zela, kapitainak erran zidan nola lau urte lehenago itsasoa utzi zuen, eta nola, handik gutirat, gure amaren bisita izan zuen, gutien igurikitzen zuenean... zeren gure amak baitzekien orduko ezen ni harekin ibilia nintzela hango eta hemengo itsasoetan barrena hainbat urtetan, eta zeren ene berri jakin nahi baitzuen, bere arimaren osasunarekin loturik zegoen kontu ezin seriosago batek hartarat bulkaturik...
‎—eta, ohartzen nintzelarik ezen, Nafarroa aipatu nuenean, harritu bezala egin zirela, aitzina egin nuen—: Baina, neure bizitzako historiarekin hasi baino lehen, jakin nahi nuke nor zareten zuek eta norentzat trabailatzen zareten, eta jakin nahi nuke, orobat, nor den zuen jauna eta nagusia, hari ene begirunea erakutsi ahal izan diezaiodan amoreakatik.
‎—eta, ohartzen nintzelarik ezen, Nafarroa aipatu nuenean, harritu bezala egin zirela, aitzina egin nuen—: Baina, neure bizitzako historiarekin hasi baino lehen, jakin nahi nuke nor zareten zuek eta norentzat trabailatzen zareten, eta jakin nahi nuke, orobat, nor den zuen jauna eta nagusia, hari ene begirunea erakutsi ahal izan diezaiodan amoreakatik.
‎Eta hurrengo galdegitea gaztelaniaz egin zidan, nola eginen baitzidan beti handik aitzina. Eta galdegite hura zen ene egoerari buruzkoa, zeren jakin nahi baitzuen zer egiten nuen nik Indietan eta zertarat etorri nintzen. Eta orduan asmatu nuen nola Nafarroan nengoela Antonio Ibarbia zeritzan kapitain ohi bat ezagutu nuen, El Doradoko mapa bat zuena, eta hargatik etorri nintzela harekin Indietarat, eta hargatik egin genuela Gorukik eta biok iragan berri genuèn oihan hartan barrena, baina ez genuela deus ere aurkitu ez irabazi... eta, are okerrago, zeren, batetik, kapitain ohia eritu eta sukar izugarri baten ondorez hil baitzen, eta zeren baitzirudien, bertzetik, ezen oihanean galdu ginela Santo Tomáserat itzultze asmotan ginenean, nahiz eta azkenean zorte apur bat ere izan genuen... edo zorte handia, hobeki, ez baitzen ahuntzaren gauerdiko eztula paraje haietan fama oneko bertze nafar bat ikustea, ezta gutiagorik ere...
‎Eta, han, mintzatu zen ama etxeko jaun andereekin, ekarrarazi zuten haiek zaldizaina, eta amak galdetu zion: ‘Rosak zurekin ihes egiteko asmoa du, baina jakin nahi nuke zuk harekin joaiteko asmorik ba ote duzun... ’ Zaldizainak burua beheititu eta erran zuen: ‘Hobeki pentsatu dut, eta uste dut nahiago dudala egunorozko ogia, egunorozko miseria baino’ Zer min eman zidaten haren hitzek, zeren zaldizainak promes egin baitzidan egun guti batzuk lehenago ezen zernahi egiteko prest zegoela, baita untzia hartu eta Espainiarat ihes egiteko ere, mila sakrifizio eta bertze hainbat buruhausteren artean, baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten!
‎Eta gizonak hura guztia erran zigun... eta aita erreus eta urduri jartzen hasi zen, zeren eta jakin nahi baitzuen batik bat nola ehizatzen zuen tigre hark eta nola erabil zitekeen hura ehizarako. Eta gizonak halako batean erran zion:
‎—Jaun Marcel, orainokoan isilik izan zaitugu, eta jakin nahi nuke zuk ere zer irizten diozun...
‎—eta, buruan bertze zerbait zerabilela eta irri malizios bat xuxentzen zidala, eratxiki zuen—: Baina gurasoen iritzia jakin nahi baduk, bazkalorduan izan zezakeagu horretarako okasinoa...
‎Eta bertze gauza bat: jakin nahi nuke nola doan zure esperimentua eta zertan akabatzen duten oiloaren babesean hazi ahattoek, paparaka edo kokorozka...
‎—Zertarako jakin nahi duzu hori?
‎—Baina nik jakin nahi dut...
‎Erlojuari behatu nion: zazpi minutu gelditzen zitzaizkigun eta oraindik gauza bat bakarra ere ez nion galdegin, jakin nahi nituenetarik.
‎—Ez —zuhur—, baina Urtxipiaren ordenagailuko unitatearen edukia aztertzen hasiak ote garen jakin nahi baduk, erantzuna baiezkoa duk.
‎Makineria pisuaren laguntza behar duten zientziaren edo pentsamenduaren eremu handi zabalak bezain maite zituen letra tiki zirtzilen goldeaz lantzen diren alor apalak, eta haietara biziotsuaren gutiziaz makurtzen. Ttipik guztiez guztia jakin nahi zuen, eta grina horri zion eskaintzen ikasketek, lagunarteak eta irakurraldi ugariek libre uzten zioten denbora. Batzuek seiluak, txanponak, fosilak edo tximeletak biltzen dituzte; hark, berriz, bere ingurukoen bizien zertzeladak metatzen zituen, taldeko gainerako lagunok nesken ondotik agertzen genuen irrika berean, baita arrakasta handiagoaz ere.
‎—Agendetan zer izen agertzen ziren jakin nahi zutela erran nahi duk? —nahita erabili nuen plurala.
2001
‎Nire aurrean geratu zen eta, abestia bukatu zuenean, bufanda gorria baztertu, jakaren papar hegalean zeraman krabelin zuria oparitu eta nire ondoan eseri zen. Ez zidan galderarik egin, izena bakarrik jakin nahi zuen. " Teresa", esan nion.
‎Inori ezer esan gabe jaso dut, baina ez lapurretarako edo horrelako ezer. Eraztun hau norena den jakin nahi dut soilik, eta zergatik zegoen han."
‎‘Ez dakit, ’ esan dit Andonik. ‘Lehenengo, ea existitzen diren jakin nahi nuke. Eta ea neu ere existitzen naizen bide batez... ’
‎‘Goiori zer pasatzen zaion jakin nahi nuke. Begiak mindu arte irakurri dut eta, historia kliniko hori nobela bat da.’
2002
‎Pertseok bere eskakizunari gogor eutsi zionean, konturatu ziren ez zutela beste biderik, eta, azkenean, esan egin zioten gazteari honek jakin nahi zuena.
‎Eta Pertseok, jakin nahi zuen hura esan bezain laster, errespetu handiarekin, begia hiru ahizpetako baten begi zuloan jarri zuen. Gero, eskerrik beroenak eman zizkien hirurei, hain adeitsu izan zirelako, eta, joan aurretik, agurtu egin zituen.
‎Ez da hori. Baina... zer da zehazki jakin nahi duzuna?
‎" Gure nexkak ez du hiesa! Norbaitek jakin nahi badu zer duen, hemen ditu analisiak!". Ez zizkidan inork eskatu.
2003
‎Gogoratzen zait aldiz beste pentsalari bat, mintzatzen baino gehiago entzuten bazekiena eta euskaldunen batailaren berri jakin nahi zuena. Saboiarra zen bera eta jesuita, Michel de Certeau zena; maiz elkar ikusten genuen Parisen eta, Maurice Merleau Ponty irakasle izana baitzuen, bazekien iraultzaileen bortizkeria kontuan hartzen.
‎Jakin nahi zuen elkarrizketarik egin behar ote zuen Matheus Maio kalean. Edo, beste era batera esanda, jakin nahi zuen bere proiektuko informanterik bizi ote zen Matheus Maio kalean.
‎Gizonezkoak ixkin egin zien emakumearen ezpainei. Jakin egin nahi zuen, dena jakin nahi zuen, gau batean gertatuarekin bete nahi zuen nonbait bere oroimenaren zulo hondorik gabea.
‎Baina Azpil sortu baino lehenagoko kontuak dituk horiek. Hala ere, seguru jakin nahi duala nola sortu zen Azpil...
‎Sartu eta berriro ikusi bulego haiek, korridore haiek... denak aurrean eduki, esaten ahal zidatena entzun, hitz egin. Ez dut neure burua hilduratu nahi eta, beraz, zer gertatzen zaidan jakin nahi dut, eromenaz edo morboaz goiti.
‎Oskarrek sudurra luzatu zuen ea erakusleihoak zerbait ikusten uzten zion. Barrura sartu aurretik Marleneren itxura zein zen jakin nahi zuen. Emakumea lodia edo argala izan, egoera diferentea izango zela pentsatzen zuen.
‎A! Denek hurreratu nahi zuten, guztiek jakin nahi zuten nolakoa zen maniki bat, zein materialez zegoen egina, usainik ba ote zuen... Baina, ohi zuen bezala, amonak gidaria agurtu eta inori kasurik egin gabe sartu zuen manikia dendara.
2004
‎–Zer pasatzen zaio amonari? Ez da galdera tonto bat, zer gertatzen den jakin nahi dut.
‎–Apartsua zarela badakit. Zure apar pila horren azpian xanpainik dagoen jakin nahi dut.
‎Badakit oraingo gizartea primitibo berri horien eskuetan dagoela, baina guk zibilizatuak izan behar dugu gure harremanetan, neska. Nik bakarrik jakin nahi dut nirekin jarraitu nahi duzun. Horretarako deitu dizut, Joana.
‎Ni zure udaberria bizitzen ari naiz, eta egia esan, dena bizitzen dut horrekin. Baina orain jakin nahi dut zure gainontzeko urtaroak ere bizi ditzakedan ala ez.
‎Immigrazioaren ondorioak isilpean dauzkagu ahopeko gaitzat. Eta mutualdi luze horren arrazoi ezkutuak jakin nahi lituzke Txillardegik ere: –Frankismoak emigrazioa arma politiko gisa erabili zuen.
‎Euskal etnokraziaren baitan, dirudienez, erdaldunen herritar eskubideak arrisku bizian sumatzen ditu. Eta galdezka hasita, horien nazio izaerari darizkion ezaugarriak eta izaerak babestuak izango ote diren jakin nahi luke bihar etziko euskal demokrazian. Irudipena dut, eta irudipen horrek irudikeriatik ezer gutxi duela esango nuke, funtsik gabeko ustekizunetan oinarritu duela bere arrazoibidea.
‎Livia Bucova, ze Livia Scola bazekien. Baina jakin nahi zuen zein zen Livia Bucovaren benetako historia, nongoa zen, noiz heldu zen monasteriora, zelakoa izan zen kalera atera zuteneko gaua, ze arroparekin heldu zen Ponte a Emara.
‎–Livia? Liviari buruz jakin nahi duk? –Ciccillok Pabloren alkandora askatu zuen– Gauza bat bazakiat:
‎Inork ez dio erantzun. Ematen zuen gehiago jakin nahi zutela, eta Romanettok segitu behar izan du:
‎ezagun zuen primeran ari zela pasatzen isil mandatariaren papera antzezten. Gainera, lehenbailehen jakin nahi nituen elkarrizketa haren nondik norakoak.
‎–Ahnenerbe ez da isilpeko erakundea, hori baldin bada jakin nahi duzuna. Izan ere, haren eginkizun gehienak jendaurrekoak dira:
‎–Lehenik eta behin, txosten madarikatu honek zer dioen jakin nahi dut –erabaki zuen Josebak– Fisikariren batekin hitz egin nuke.
‎Baina ez dakigu. Eta jakin nahi dugu. Faxez bidaliko dizkizut xehetasunak.
‎–Zer, maitia? –esan dio Luisak– Zer ekarri dudan jakin nahi duzu ala. Ba gaur sorpresa daukat zuretzat, janari berezi berezia.
‎Ustez zuzendua nuen zuzendu beharrekoa, bada, baina halakoetan beti izan ohi da kazetari txotxoloren bat, eta prentsaurreko hura ez zen salbuespena izan, jakin nahi baitzuen, jakin, txoropito ahalenak, ea ez ote nien Benidorm eta Sitgesko herritarrei barkamenik eskatu behar. Errabia handiz erantzun nion:
‎–Bai, baina zer alineazio jakin nahi duzue, liga hartako lehen partidakoa edo azkenekoa. Edo hogeigarren partidakoa jakin nahi duzue, beharbada, hain baita liga luzea...
‎–Bai, baina zer alineazio jakin nahi duzue, liga hartako lehen partidakoa edo azkenekoa? Edo hogeigarren partidakoa jakin nahi duzue, beharbada, hain baita liga luzea...
2005
‎amona Kontxik?, aldiz, ez zuen ez hautsik ezta ezpain lapitzik ere erabiltzen, eta bere jantzi guztiak grisak edo grisaren gamakoak ziren, beltzen bat ere bai. Horregatik, egun batean, Teresak bere galdera egin zionean, jakin nahi baitzuen zergatik bere lagun guztien amak apain apain jartzen ahalegintzen ziren eta berea ez, amona Kontxik erantzun zion:
‎–Eseri naiteke? –galdetu zuen irribarretsu; ordura arte makurtuta egon zen, terrazaren kantoian; inork ez zion ezer esan eta zumitzezko aulki ilunean eserita gelditu zen, eskuak belaunetan– Zer gehiago jakin nahi duzue?
‎Meza osteko eguerdi sargori hartan, eskolako lagun biren galdeketa jasaten ari nintzen. Batek nire jatetxea nola zihoan jakin nahi zuen eta nire erantzunek ez zioten balio, nik ere telebistara pasatzeko asmoa ote nuen jakin nahi izan zuen gero, eta auskalo zer azkenik. Besteak, ea noiz egin behar genuen garai bateko eskola kideek afari bat.
‎–Nola zauden jakin nahi dut!
‎–Zurekin baino gehiago... hori baldin bada jakin nahi duzuna.
‎Esperientzia hura bizi beharra zuela. Bere burua proban jarri eta dendaria engainatzeko gai ote zen jakin nahi zuen.
‎Amak, ostera, aitatxok eta amatxok jolas egiteko, bakar bakarrik egon behar zutela azaldu zidan, bestela, jolasak magia galtzen zuela. Hala ere, umeak nola egiten diren jakin nahi banuen, berak azalduko zidala. Eta amari entzun bezala azaldu nien nik lagunei.
‎Ez zaitut molestatuko. Egunen batean, zure ahotsa entzuteko beharra dudanean, edo nola doakizun jakin nahi dudanean, deituko dizut eta zure" Bai?" horrekin nahikoa izango dut. Ez dizut besterik eskatuko.
‎Rosa eta Martinari kontatu nien atzo zergatik ez ginen ezkondu, Samuel. Aspaldi jakin nahi zuten Rosak eta Martinak. Niri ez didate sekula galdetu, baina aspaldi jakin nahi zuten.
‎Aspaldi jakin nahi zuten Rosak eta Martinak. Niri ez didate sekula galdetu, baina aspaldi jakin nahi zuten. Igarri egin diet nik.
‎Piedadek hitz egiten duenean. Oso ondo hitz egiten duelako Piedadek eta gauza kurioso asko kontatzen dituelako, eta jakin nahi dudalako zer den misterio hori, Piedadekin gertatzen dena.
‎Eta izeko Rosak eta izeko Martinak galderak egiten dizkiote Piedadi. Eta galdetzen diote zelakoa zen Samuel eta zer esaten zion Samuelek, baina benetan jakin nahi dutena da zergatik ez ziren ezkondu Samuel eta Piedad. Eta Piedadek ez dio horri erantzuten, ez die esaten zergatik ez ziren ezkondu, baina gauza asko kontatzen ditu Samuel Mudi buruz.
‎Hori jakin nahi zuen Mateok, zer gertatu zen arrosarioaren armairuarekin eta zer ebanisten lehiaketarekin, Europako lehiaketarekin. Aitite Julianek irabazi ote zuen lehiaketa.
‎Eta horrek esan nahi zuen aitite Julian bera ere Europako ebanistarik printzipalenen artean egon zela, ez zioten konpetiziorako deituko bestela. Eta horixe jakin nahi zuen Mateok, hain zuzen ere: zer egin zuen aitite Julianek konpetizio horretan, irabazi ala galdu.
‎Ala hirugarren gelditu, ala laugarren, ala hamabigarren. Horixe jakin nahi zuen Mateok eta horregatik zebilen mundu guztiari galdetzen. Baina inork ez zion erantzuten jakin.
‎Mateok ezetz esan zion eta aitite Julianena azaldu zuen ostera. Esan zion don Juani horixe jakin nahi zutela, zer gertatu zen ebanisten konpetizio hartan, nork irabazi zuen, eta nork galdu. Argitu egin zitzaion aurpegia don Juani; igartzen zen ondo gogoratzen zuela Julian Maldas.
‎Baina Piedaden misteriorik handiena da zergatik ez zen ezkondu Samuel Mudekin. Hori jakin nahi dute izeko Rosak eta izeko Martinak. Eta galderak egiten dizkiote Piedadi, baina inoiz ez diote galdetzen" Zergatik ez zinen ezkondu Samuel Mudekin?" Beste galdera batzuk egiten dizkiote, baina hori jakin nahi dute, zergatik ez ziren ezkondu Samuel eta Piedad, baina ez dira ausartzen.
‎Hori jakin nahi dute izeko Rosak eta izeko Martinak. Eta galderak egiten dizkiote Piedadi, baina inoiz ez diote galdetzen" Zergatik ez zinen ezkondu Samuel Mudekin?" Beste galdera batzuk egiten dizkiote, baina hori jakin nahi dute, zergatik ez ziren ezkondu Samuel eta Piedad, baina ez dira ausartzen. Munduko arkitektorik onena izan zen Samuel Mud.
2006
‎Lewisen gaia atera nahi du. Afalorduan Lewisek ahalik eta lasterren alde egiten du sukaldetik lanaren aitzakiaz, eta Doloresek jakin nahi du horrela den beti edo bera etxean dagoelako den. Ihesi ikusten du Lewis beti.
‎Ihesi ikusten du Lewis beti. Ingelesak horrelakoak diren jakin nahi du, edo beraien artean arazoren bat dagoen. Baina laster utzi dute Lewisen gaia, berehala heldu baitira ospitalera.
‎–Hogeita bost minutu baino ez zaizkit geratzen –esan dio Maiteri, erlojuari begiratu ondoren. Honekin harira joateko eskatu nahi dio, zertarako deitu dion jakin nahi duela. Baina ez du ematen Maitek ulertu dionik.
‎–Ez da harritzekoa azkenean kazetari bihurtzea. Beti jakin nahi zuen guztia. Begira –esan dio Maiteri–, Alemaniatik etortzen ginen bakoitzean maleta zaharrean nekarren guztia arakatu behar zuen berak, han ez dakit zer aurkitu behar balu bezala, altxor bat.
‎Zain dago Nerea. Benetan zertarako deitu dion jakin nahi du.
‎Botoia askatuta neukan ordurako, eta han utzi nuen esku bat, gorputzaren jarrerak mugimendurako libreen uzten zidana. Bestea gora igo eta Julianen kopetan jarri nuen, ume gaixoak kalentura ote daukan jakin nahi dugunean bezala, keinu lasaigarri gisa.
‎Nitaz jakin nahi zenuen; dena interesatzen zitzaizun, eta dena gordetzen zenuen gogoan; nik esandako zerbaiten haritik, aurreko astean aipaturiko zerbait ekarriko zenuen hizpidera; beldur pixka bat ere eman zenidan, zure disko gogorrean halako artxibo bat osatzen ari zinela sentitzen bainuen. Zer leporatu behar nizun ordea?
‎Horixe esan nion, beste ezer ez, eta isildu nituen guztiak gezurrez betetako erdi egiak ziren. Etxean eduki nahi dut/ egunero ikusi nahi dut/ gosaria berarekin hartu nahi dut/ dutxan dagoela jakin nahi dut/ nigandik metro batera/ jaten emango ez didan platera mahaiaren beste aldean jarri nahi dut. Gainera, esan nion, denbora laburrerako izango zen.
‎Eraman zuten Ruth zegoen gelaren albokora –urkamendia antolatuta zegoen gelara–, eta ateko leihatila ireki zuten Pierrepointek bezeroa ikus zezan. Borreroak, ofizioak emandako trebetasunez, eskatu zituen jakin nahi zituen datuak –28 urteko zorigaiztoko neska haren pisu eta altuera, esaterako– eta hartu zituen behar zituen oharrak bere lana ahalik eta garbien egiteko.
‎–Jendeak ez du ulertu, Bernat –zenbateraino nekien jakin nahi zuen, eta nik barrena askatu nahi nuen–, jendea sorginduta zegoen, munduko diamanterik handiena ikusi nahi zuen eta zuek erakutsi egin diozue. Sinetsi beste aukerarik ez zeukaten.
2007
‎Baina honetaraz gero, irakur beza gehiago jakin nahi duenak De Waalen liburu mamitsua.
‎Egun hartan lehenago atera nintzen fotokopiadendatik, bost minutu lehenago, ez beharra nuelako, lehenago irtenda zer sentitzen zen jakin nahi nuelako baizik. Izua sentitu nuen.
‎–Eta kostatu egingo zaizula helduen mundura moldatzen, dena jakin nahi baduzu.
2008
‎eta segundo gutxira bildu zitzaion Beñardo bazter batetik. Guztia jakin nahi baitzuen, mila galdera egin zizkion anaia gazteenari: Auxtin nola ote zegoen, maisuari salatu ote zion gertatua, don Hipolitok zer erantzun ote zion, aitarentzako mezuren bat eman ote zion maisuak Honoratori?
‎–Ongi da. Zer jakin nahi duzu? –onartu zituen markes jaunak emaztearen joko arauak.
‎Don Hipolito euskalduna zen, baina zubi bat bezala erabiltzen zuen euskara, umeak gaztelaniaren munduan murgil zitezen, eta hala, mutilaren gaztelania maila norainokoa zen jakin nahi zuelako, edo, besterik gabe, mutila nabarmen utzi nahi zuelako, gaztelaniaz erantzun zion, ziztu bizian erantzun ere:
‎–Bazara. Eta zure iritzia jakin nahi dut, erantzun zion markesa andereak ausart, bi eremuen arteko harresia apurtuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia