2015
|
|
1 Oi ene Jauna!, nola ausartzen zaizu mesedeak eskatzera zure zerbitzuan hain gaizki jardun duena eta eman diozuna gordetzen
|
jakin
ez duena. Zer itxaron daiteke hainbat bider saltzaile izan denagandik?
|
|
Hala ere, ai ene, Jauna, bai luzea dela nire erbestealdia! Laburra da denbora oro, zure betikotasunaren ordez emateko; oso luzea da egun bakar bat eta luzea da ordubete ere, Zu irainduko zaituen
|
jakin
ez eta horren beldur denarentzat. Oi hautatze askatasuna, zu bai zarela askatasunaren gatibu errukarria, sortu zintuenaren beldur eta maitasunari josirik ez bazaude!
|
|
Eta kontuan izan behar duzue, honelako mesede ugari hartuagatik ez dela aintza handiagorik irabazten, gehiago zerbitzatzera behartuak daudelako, gehiago hartzea da-eta. Gehiago merezi izatekorik, ez digu Jaunak kentzen, geure esku baitugu; eta honela, pertsona santu asko daude, honelako mesedeetako bat ere hartzea zer den sekula
|
jakin
ez zutenak; eta beste asko daude honelakoak hartzen dituztenak, eta santuak ez direnak. Eta ez uste izan mesede hauek segidakoak direnik, bestera baizik:
|
|
Jaunak arimari egiten dizkion goi mailako mesede hauen oroipenik geratuko ez bada gero, zer onura ekar diezaiokete? . Oi ene alabak!, hain onura handia dakarte, non ez baitago esaterik ere; izan ere, esaten
|
jakin
ez arren, arimaren barru barruan ongi idatziak geratzen dira eta sekula ere ez dira ahanzten.
|
|
Irudirik ez badute eta ahalmenek ere ulertzen ez badituzte, nola gogora ekar daitezke? . Hori ere ez dakit nola; baina badakit arima honetan Jainkoaren handitasunaz hain errotuak geratzen direla egia batzuk, non, bera nor den eta Jainkoagatik sinestera behartua dagoela esaten dion federik ez duenean, une hartatik Jainkotzat gurtuko bailuke, Jakobek egin zuen bezala eskailera ikusitakoan, eta harekin batera gero adierazten
|
jakin
ez zituen beste sekretu batzuk ere jakingo zituen; aingeruak jaisten eta igotzen ziren eskailera ikusiz besterik gabe, barruko argitasun handiagorik izan ezik, nekez uler zitzakeen hain misterio handiak.
|
|
6 Eta hau hobeki ulertzen da, denbora joan ahala, ondorioetatik, argi ikusten baita Jainkoa dela gure arimari bizia ematen diona, ezkutuko desira batzuen bidez; sarri askotan hain dira biziak, non ez baitago inola ere zalantzan jartzerik, arimak oso garbi sentitzen dituelako, esaten
|
jakin
ez arren; baina sentimendu hau hainbestekoa da, non, esan gabe ezin egon eta, zenbait hitz gozo sorrarazten baititu batzuetan: Oi, ene biziaren bizia eta mantentzen nauzun janaria!, eta honelako gauzak.
|
|
Monasterioa egin zen etxe hau nire koinatua egon zena izanik (esan dudanez, berak erosi zuen arazo hau hobeki ezkutatu ahal izateko), ni behar zen baimenaz nengoen han, eta adituen iritziaz izan ezik ez nuen ezer egiten, puntu batean ere obedientziaren aurka ez joatearren. Eta haiek arrazoi askogatik Ordena osorako guztiz onuragarri ikusten zutenez gero, ezkutuan eta nire prelatuek
|
jakin
ez zezaten kontuz ari banintzen ere, egin nezakeela esaten zidaten. Izan ere, inperfekziorik txikiena zela esan balidate, uste dut mila monasterio utziko nituzkeela, bat zertan esanik ere ez.
|
|
10 Bada, ulertzeko era honetara itzuliz, nik uste dudana da, Jaunak nahi duela arima honek era guztietara izan dezala zeruan gertatzen denaren nolabaiteko albistea, eta uste dut han hitz egin gabe ulertzen den bezala (nik horrela zenik sekula ziur
|
jakin
ez nuena, harik eta Jaunak bere ontasunez ikus nezala nahi izan zuen eta liluramendu batean erakutsi zidan arte), horrela gertatzen da hemen, Jainkoak eta arimak elkar ulertzen dutela Haren Maiestateak arimak uler dezala nahi izanda soilik, bi adiskide hauek elkarri dioten maitasuna baino beste trikimainarik gabe. Gure artean bi pertsonak elkar maite maite dutenean eta elkarrekin ongi konpontzen direnean, keinurik gabe ere, begiradaz soilik, elkarri ulertzen dioten bezala.
|
|
Uste dut deabruak trikimailu hau erabili duela berari hainbeste doakion gauza delako: alde batetik ezkuta daitezela, Jainkoa maitatzera eta Hari benetan poz ematera jo nahi dutela inork
|
jakin
ez dezan, eta bestetik, zirikatu beste gurari lizun batzuk ager daitezen; hauek, hain ohikoak izanik, gauza handitzat hartzen dira eta lau haizetara zabaltzen Jainkoari kasu honetan egiten zaizkion irainak.
|
|
Eta txarrena barruko egonezinazen, inola ere ezin bainuen bakerik izan. Ez nintzen ausartzen ur bedeinkatua eskatzen, haiek beldurtu ez zitezen eta hura zer zen
|
jakin
ez zezaten.
|
|
Hura bere desiretan aurrera eta aurrera zihoan. Ama hasi zen ahaideei isilka parte ematen; senarrak
|
jakin
ez zezan zen isilka aritze hau. Umekeria zela eta behar den adina izan arte itxaron zezala zioten, hamabi urte bete gabe baitzen.
|
|
10 Dena prest prest eguna argitu nahirik zenean eta gure asmoen berri
|
jakin
ez zezaten emakumeei ezer esaten ausartu gabe, atea irekitzen hasi ginen; barruko horma bateko atea zen eta patio oso txiki batera ematen zuen. Haiek ate hotsak entzunik, ohean baitzeuden, izuturik jaiki ziren.
|
|
3 Obedientziaren bertuteaz, ni bertute hori bihotzez maite dudana bainaiz (neukan ala ez
|
jakin
ez arren, Jainkoaren mirabe hauek ikusarazi zidaten arte, nik bertutea edukiz gero ezjakinean egon ez nadin), gauza asko esan nitzake han obedientziari buruz ikusi nituenak. Kasu bat datorkit orain:
|
|
Bi gauzaren beldur izan nintzen: batetik nirekin haserretuko ez ote ziren eta, gauzak nola gertatu ziren
|
jakin
ezik, berezkoa zen haserretzea; bestetik, Gizakundeko monasteriora, Erregela lasaitukora, itzultzeko ez ote zidaten aginduko; hau niretzat samingarri gertatuko zen, esan beharrik ez duten arrazoi askorengatik. Nahikoa zen bat, hau da, han nukeela nik gorde hasierako Erregelaren laztasuna eta ehun eta berrogeita hamar moja baino gehiago zirela, eta gutxi direnean, behinik behin, adostasun eta baretasun handiagoa izaten da.
|
|
Benetan, sinestezinekoa dirudi gertatu dena. Nik neuk medikuagandik eta etxean zeudenengandik
|
jakin
ez banu, kaskarra naizenez, esaten dena gehiegikeria dela pentsa zitekeen.
|
|
Eta halaxe izan zen, lehenen agindu zidana hura izan zedila hartzen nuen lehenbizikoa, arima harekin pozik zegoelako, bidean gindoazela berari adierazi zionez. Ahaleginak egin zituen bere gurasoek
|
jakin
ez zezaten, sartzeko oztoporik ez izatearren. Eta honela, Hirutasun guztiz Santuaren egun berean utzi zituen berarekin zihoazen emakume batzuk (aitortzera ez zihoan haren ama, fraide oinutsen monasterioa handik urruti baitzen; han aitortzen zen beti eta limosna handiak egiten zituen eta haren gurasoek ere bai beraren bidez); Jainkoaren mirabe handi bati esana zion eraman zezala eta honek esan zien berarekin zihoazen emakumeei (oso ezaguna zela Sevillan emakume hura, Jainkoaren mirabea zela eta egintza handiak egiten zituela), gero etorriko zela; eta honela utzi zioten joaten.
|
|
Eta honengatik eta beste arrazoi batzuengatik, baliogabetu egin genuen, eskribauaren aurrean, guztia aita probintzialaren baimenaz, eman zigun ogasuna, eta eskritura guztiak itzuli genizkion. Hau oso ezkutuan egin zen, artzapezpikuak
|
jakin
ez zezan, iraintzat joko baitzukeen, izatez etxe honentzat zama izan arren. Izan ere, pobretasunezkoa izanez gero, ez dago beldurrik, guztiek laguntzen baitiote; baina errentaduntzat hartuz gero, arriskua dagoela dirudi, eta zer janik gabe geratu duela oraingoz.
|
|
Horrek berorren gorentasunari emango zion poza gogoan izanik, nire neke guztiak leundu dira poz honekin. Niretzat guztiz fidagarriak diren pertsonengandik
|
jakin
ez badut ere, zantzuek hala diote. Berorren gorentasunari eskatzen diot jakinaraz diezadala, guztiz pozik egon nadin.
|
|
2 Haren Maiestateak, San Joan eguna igaro ondoren bi egunera, eraman nahi izan zuen nire neba ona Lorentzo Cepeda, berehala, odol oka batean; San Joan egunean aitortu zen eta Jauna hartu zuen. Eta uste dut beraren izaerarako gauza ona izan zela denbora gehiago ez izatea; izan ere, haren arimari dagokionez, ongi dakit nik beti aurkituko zuela prestaturik, eta horrela, zortzi egun lehenago idatzi zidan gutun bat, luzaro ez zela biziko esaten zidana, zehatz mehatz eguna
|
jakin
ez arren.
|
|
Jainkoak nahi beza hala gertatzea. Nik aurretiaz
|
jakin
ez banu bezala egin nuen. Biziki pozten dela dio, eta bai hala izango da.
|
|
2 Jakin beza, Maria Montoya hemen zegoela ziostan berorren gutuna iritsi zenean, joana zela ordurako gorte horretarantz. Biziki sentitu nuen aurrez
|
jakin
ez izana, hura ikusteko gogo bizia bainuen.
|
|
horretan jardun ahala gehiago konbentzitzen zela, erabat Jainkoaren kontrakoa zela, baina ezin zuela gehiago ama prioreak ekin eta ekin egiten ziolako, eta Salamanca osoan gaizki hitz egiten zela erosketa horretaz eta SolĂs doktoreak esan ziola, kontzientziaz ez zutela haren jabe egiterik, ez baitzen ziurra. Eta tratua amaitzeko halako presaz, nire iritziz, maltzurkeriaz aritu dira, nik
|
jakin
ez nezan, eta gutun horretan ikusiko du alkabalaz sei mila dukateraino iristen dela. Guztiek diote ez duela balio bi mila eta bostehun, eta nola ematen duten diru galdua moja txiroek.
|
|
izurriak jota dagoela, baita frai Bartolome Jesusena ere; pena handia eman dit. Horren berri
|
jakin
ez badute, Jainkoari gomenda diezazkiotela, Ordenak asko galduko bailuke. Gutunaren azalean dio, aita bikarioa hobeki dagoela, baina ez arriskutik kanpo.
|
|
39 Ongi jakin behar da zer egiten den aitor entzulearekin, eta
|
jakin
ez batengandik ezta birengandik ere, guztiengandik baizik, eta zer eskumen ematen zaion; izan ere, bikarioa ez denez gero, ezta izan beharrik ere, hau kentzen baita eskumen hori izan ez dezan?, beharrezkoa da harekin harremanik ez izatea, oso neurriz baizik, eta zenbat eta gutxiago, hobe. Eta esku erakutsi eta konplimenduetan, zer oso txikian ez bada, kontu handia izan bedi, noizbait gauzaren bat da saihestu baina; hobe da kapilautzagatik gehiago ordaintzea beste ardura hau izatea baino, hortik gaitz ugari baitator.
|
|
Ardura handia du azterraldia egiten duena bera bakarrik lagunik gabe izan dadin; izan ere, ez du nahi, mojengan faltaren bat bada, hark jakiterik. Gauza ederra da mojen umekerien berri
|
jakin
ez dadin, orain Jainkoari eskerrak, halakoren bat balitz, kalte handirik egingo ez balu ere; izan ere, prelatuak aitak bezala begiratzen du eta halaxe gordetzen, eta Jainkoak agertzen dio arazoaren larritasuna, beraren ordez dagoelako. Haren ordez ez dagoenari, beharbada, ezer ez dena gauza larria irudituko zaio; eta hainbeste ez doakionez gero, ez dio asko axola ez esatea, eta motiborik gabe galduz doa monasterioaren izen ona.
|
|
Oi ene Jauna, eman iezadazu Zu zeuk! Ez nadila ni bizitza honetatik irten bere gauzetatik ezer ere nahi ez dudan arte; Zu maitatzea izan ezik maitatzea zer den
|
jakin
ez dezadan arte; izen hau beste inori ezartzen asmatzen ez dudan arte; gainerako guztia faltsua da, oinarria faltsua delako, eta horrela ez du irauten eraikinak.
|
|
Jakin dezazuela, guztiak jakitun jarri gabe, pixka bat sufritzen Jainkoagatik! Bada, horra hor ezkontza txarra egin duen emakume bat, eta bere senarrak
|
jakin
ez dezan ez du ezer esaten eta ez da kexatzen, ordu saminak igarotzen ditu inorekin asaskatu gabe, eta guk ez ote dugu igaroko pixka bat Jainkoarekin bakarrean geure bekatuengatik ematen dizkigun gaitzak direla-eta. Zenbat gehiago gaitzaren arintzea hutsaren hurrengoa denean!
|