Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 9

2015
‎–Karabino, argitu nion, berak ikusterik ez zuen esker oneko begirada batekin. Hala ere, ez nion aitortu ametsetan bera bezalako itsu bat agertu izan zitzaidala, begiak zuloetatik erauzi, eta niri eskaintzen zizkidana.
‎Nagibek, entzuleak ikusterik ez bazuen ere, entzun egin zituen haien aharrausiak, haien algarak. Eta hurrengo ipuinarekin hasteko zain egon zen, isilune egokiaren zain, baina lehengo gazteak aurrea hartu zion:
‎Laster mendian gora igotzeari berrekin zion, eta, angelua zabaldu ahala, bigarren zapata antzeman zuen, eta berehala bi zapata haien zangoak. Hain urrutitik zehaztasun osoz ikusterik ez bazuen ere, erdiko nabearen teilatuan, bizkarraren eta mendira ematen zuen isurkiaren goiko tximiniaren artean, gizon bat zegoen. Gizon bat etzanda, tximiniaren kontra, eguzkiak jotzen zuen aldetik.
‎Beste batzuetan, iratzartu egin behar izaten ninduten, inguruko edozeri beha geratzen nintzen-eta, erdi lo bezala. Eta etxerakoan idatzi egiten nituen lagunen jarrerak eta esanak; errezatzean jartzen zuten grina ere deskribatzen saiatzen nintzen, ikusterik ez zuten zerbaitenganako grina hura nondik etor zekiekeen azaltzen saiatzen nintzen; edo etorkizunean egingo zituzten balentriak, eta borrokan egitera edo gerratara jolasten ginenean lagun bulartsuenaren adorea eta kemena hitzetan ematen nituen; edo zuhaitz bateko hostoen mugimenduari so erdi lo geratu nintzeneko unea deskribatzen; eta, hoba ez, beti mutilekin olgetan ibiltzen zen neskatilaren ez...
2017
‎Beraz, nire aurrean ez hagoen une honetan eta nire aurpegia ikusterik ez duala, hire begietan xamur eta barregarri agertzeko arriskurik gabe, deblauki esaten diat errotik maite haudala?.
‎Jo dezadan ahaztutzat neguaren beltza, hotza eta laiotza, eta oraindik ere makal samar banabil ere, elur izoztutik udaberri printzetan lurmendurik ur xirripa batean ernetzen den errekasto koxkor jostalariaren gisa, ni ere gizentzen eta gihartzen joango naizelakoan nago, hemengo bakea eta Jainkoaren nahia lagun. Jakina da gure jaunak beti ere proba are gogorragoak ipin diezazkigukeela bide erdian behaztoparri, eta datorrena datorrela gogo onez eta esker betez onartu beharra dugu, baina zinez nahi, espero eta uste osoa dut, nire berrogei egun eta gau pasatxoko nekealdia amaitu zela, eta basamortu latza atzean utzi, Jaungoikoaren baratza oraindik ikusterik ez badugu ere. Hori ere iritsiko ahal dugu!
‎Nolanahi ere, gaueko zoraldiei utzi badiet ere ezin inolaz garaipenaz hitz egin, orain egunez egiten baititut, leherrenak eta senperrenak. Lehen lasai antxean ematen nituen egunak nire ohizko zeregin xumeen artean, baina ohartzen hasi nintzen gero eta maizago joaten zitzaidala gogoa nire eginkizunetatik kanpora, eta gogoaren atzetik begia, liburuak eta paperak utzi eta gela garbitzen edo beste edozein lanetan ari zen Ines edo Isabelengan jartzen bainuen begirada, eta begiek inor ikusterik ez bazuten oinak hasten zitzaizkidan lanean, harako sasimirari haren alderantzizkoa eginez, alegia, tentabidea niregana ez baldin bazetorren ni joaten bainintzen harengana edozein aitzakia jarrita, ea afaltzeko zer genuen, edo bihalll ramunerako behar nuen meza jantzia garbi ote zegoen edo nik al dakit. Nik ez dakit ama nahiz alaba ohartzen ote ziren nire jokaera hartaz, baina, emakumeen burubideak Jaungoikoak sortutako misterio eta ezkutuki ilunena baldin bazaizkit ere, baietz esango nuke, gutxien gutxienik gau ilunean haien gela parean bietakoren batekin ia ia estropozo egin nuen gau harez geroztik batak zein besteak antzeman didatela bitxi eta parte txarreko irrikaren bat darabildala.
2019
‎Egia dio Kurloik, antza: haien aurrean ikusterik ez duten arro baten horma altxatzen da, eta harrian haztamuka pitzadura estu baina sakon bat aurkitu du, nahikoa gazte biak eta zamariak sartu eta haizea baretu arte atseden hartzeko. Barruan sartu eta azken taloa banatu du Aizek bere lagunarekin.
2021
‎Sobietizatu, esan nahi baita Sobiet Batasunean Marxekin, Leninekin eta Stalinekin eta egin zutena egitea. Elkarren parean jartzea, hirurak gora begira, hemen behean gaudenok ikusterik ez dugun urruneko etorkizun argitsu zorion beteko bat besteok baino lehenago, goragotik aurreikusten dutelako. Ez ziren inoiz elkarrekin izan hirurak batera, baina ardura al du horrek?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia